Iñigo Muguruza

Iñigo Muguruza Ugarte (Irun, Gipuzkoa, 1964ko abenduaren 17a - 2019ko irailaren 5a[1]) euskal musikaria izan zen.

Iñigo Muguruza
Inigo-muguruza-photo-dani-blanco1
Bizitza
Izen osoa Iñigo Muguruza Ugarte
Jaiotza Irun1964ko abenduaren  17a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2019ko irailaren  5a (54 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Kidetza Kortatu
Delirium Tremens (musika taldea)
Negu Gorriak
Joxe Ripiau
Sagarroi
Genero artistikoa Euskal Rock Erradikala
ska
reggaea
punka
hip hopa
Latinoamerikako musika
Musika instrumentua gitarra
baxua
Diskoetxea Oihuka
Esan Ozenki Records
Metak

Biografia

Jabier Muguruzaren eta Fermin Muguruzaren anaia gazteena zen. 1980ko hamarkadan Desband taldean (geroago Beti Mugan bilakatu zena) jotzen hasi zen 14 urterekin. Ondoren, Kortatu taldea sortu zuen anaia Ferminekin. Talde horrekin, Euskal Rock Erradikala delako musika mugimenduan kokatu zituzten.

90eko hamarkadan Delirium Tremens taldean hasi zen, gitarra-jotzaile. Delirium Tremens taldearekin Hiru Aeroplano diskoa grabatu zuen, Kaki Arkarazok ekoiztua. Delirium Tremensen amaitutakoan, Negu Gorriak taldea sortu zuen Fermin Muguruzarekin eta Kaki Arkarazorekin.

1996an Negu Gorriak desagertu zenean, Joxe Ripiau taldea sortu zuen bere anaia Jabier eta Sergio Ordoñezekin. Bertan, abesteaz gain, baxua jotzen zuen. 2000ko hamarkadan, Sagarroi taldea sortu zuen, eta 2011. urtean, Lurra.

Esklerosi anizkuna gaixotasunak jota, 2019an hil zen.[1]

Musika taldeetan ibiltzeaz gain eta musika egiteaz gain, film laburrak zuzendu zituen eta haurrentzako liburu bat ere argitaratu zuen. Ezekiel antzezlanaren prestaketan ere lagundu zuen.

Diskografia

Kortatu

  • Kortatu, Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi! (Soñua, 1985)
  • Kortatu (Soñua, 1985)
  • A la Calle (Soñua, 1986). Hiru kantuz osaturiko maxi singlea.
  • El Estado De Las Cosas (Soñua, 1986). LP.
  • Kolpez Kolpe (Oihuka, 1988). LP.
  • Azken Guda Dantza (Nola!, 1988).

Delirium Tremens

Negu Gorriak

  • Negu Gorriak (Esan Ozenki, 1990)
  • Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991)
  • Gora Herria (Esan Ozenki, 1991)
  • Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993)
  • Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994)
  • Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995)
  • Ustelkeria (Esan Ozenki, 1996)
  • Salam, agur (Esan Ozenki, 1996)
  • 1990-2001 (Metak, 2005). (DVD + Live CD)

Joxe Ripiau

  • Positive Bomb (Esan Ozenki, 1996). CD.
  • Karpe Diem (Esan Ozenki, 1997). CD.
  • Paradisu Zinema (Esan Ozenki, 1998). CD.
  • Bizitza Triste eta Ederra (Esan Ozenki, 2000). CD.

Sagarroi

  • Meatzaldea (Metak, 2001). CD.
  • Euria ari duela (Metak, 2003). CD.
  • Toulouse (Metak, 2004). CD.
  • Baleike (Kasba Music, 2006). CD.
  • Haikua (Sagarroi ekoizpenak, 2009). CD.

Lurra

  • Lurra (autoekoiztua, 2012). CD.
  • Akatsa sisteman (5Gora, 2014). CD.

Hiru Leike

  • Ez da euria (autoekoiztua, 2018)

Erreferentziak

  1. a b   Astiz, Iñigo «Iñigo Muguruza hil da» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-09-05 .

Kanpo Loturak

2019

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019a asteartez hasitako urte arrunta izango da.

Abenduaren 17

Abenduaren 17a, gregoriotar egutegian, urteko hirurehun eta berrogeita hamaikagarren eguna da, 352.a bisurteetan. 14 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Azken Guda Dantza

Azken guda dantza, Kortatu taldearen laugarren diska da. Zuzenean grabatu zuten 1988ko urriaren 1ean Iruñeko Anaitasuna polikiroldegian, taldearen ibilbidean zuzenean grabaturiko diska bakarra zelarik. Taldekideek Kaki Arkarazoren laguntza izan zuten, orduan M-ak taldearen kitarrajolea zena.

Bizitza Triste eta Ederra

Bizitza Triste eta Ederra, Joxe Ripiau taldearen estudioko laugarren eta azken diska da. Diskaren izena, Tom Waitsen abesti baten izenburuan oinarritua dago. 2000. urtean argitaraturiko disko honek, gainontzeko diska guztiak baino tonu melankolikoagoa du.

Delirium Tremens (musika taldea)

Delirium Tremens Euskal Herriko musika talde bat izan zen. 80 eta 90 hamarkadetan Rock talde erreferentea izan zen.

Bere diskoen artean, Ikusi eta Ikasi aurkitu dezakegu, bertan Euskal Telebistako Ikus Ikas saioan sintonia bezala erabili zuten Ikusi eta ikasi abesti ezaguna dago.

Fermin Muguruza

Fermin Muguruza Ugarte (Irun, Gipuzkoa, 1963ko apirilaren 20a) euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea da.

Iñigo Muguruza anaiarekin eta Mattin Sorzabalbererekin (gerora Treku Armendariz sartuko zen) 1982an Kortatu punk-ska musika taldea sortu zuen. 1989an taldea desegin zen, baina Fermin eta Iñigo, Kaki Arkarazorekin elkartu ziren berriro 1990ean, Negu Gorriak osatzeko. 1997an Dut taldearekin aritu zen. Hala ere hainbat disko atera ditu bakarlari gisa.

Musikatik kanpo, zinema arloan nabarmentzen ari da azken urteotan, dokumentalgile moduan.

Irailaren 5

Irailaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita zortzigarren eguna da, 249.a bisurteetan. 117 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Irun

Irun Gipuzkoako ipar-ekialdeko muturrean dagoen udalerria da, Bidasoaldea eskualdean eta Txingudi badiaren bazterrean. 59.673 biztanle dituelarik, Gipuzkoako udalerri jendetsuenetan bigarrena da, Euskal Herrikoen artean zazpigarrena. Irunen Gipuzkoak Lapurdirekin eta Nafarroa Garaiarekin ditu mugak.

Irun iparraldean dago Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga eta pasabidea, Pirinioetako ekialdean. Kokagune horrek sakonki eragin dio Irunen jarduera ekonomikoa eta sozialari. Erdi Aroan, muga zaintzeko funtzioa zuen Irunek, horregatik haren armarrian "Vigilantiae Custos" latinezko esaldia dago idatzita. Ikuspuntu militarraren arabera, garrantzi handiko tokiak ziren Irun eta Hondarribia eta horregatik Karlos V.aren gaztelua (mende batzuk lehenago Nafarroako Erresumako errege Antso Abarkak eta Antso Nagusiak eraikia eta egokitua) eta Gaztelu Zaharra daude bi herrietan. Bestalde, Madrilgo eta Parisko trenen lotura Irunen dago. Espainiako eta Frantziako errepide eta batez ere autobide sareek bat egiten dute Irundik oso gertu, Biriatun.

Hiriaren ekonomia Frantziako eta Espainiako estatuen arteko mugaren garrantzian oinarritzen da, eta horren erakusgarri, Behobia barrutia da, bertan ZAISA dorrea deituriko ofizina dorrea dagoela. Bi estatu horien arteko mugarik garrantzitsuena da, Kataluniako La Jonquerarekin batera. Garraio-, trenbide- eta logistika-lotune nagusia ere bada, industria- eta merkataritza-gunea izateaz gain.

61.419 biztanle zituen 2008an.

Jabier Muguruza

Jabier Muguruza Ugarte (Irun, Gipuzkoa, 1960ko abuztuaren 30a) euskal musikari, abeslari eta idazlea.

Joxe Ripiau

Joxe Ripiau 1996. urtean Euskal Herrian Iñigo Muguruzak sortutako euskal musika taldea izan zen. Hark Puerto Ricora egindako bidaia baten ostean sortu zen, Perico ripiao taldeetan oinarrituta. Haren musika reggae, ska, erritmo latinoak, salsa eta merengearen arteko fusioa da. Taldearen izena perico ripiao izeneko merenge dominikarretik dator.

Iñigok (baxua) hasierako formazioan Jabier anaiarekin (akordeoia) eta Sergio Ordoñezekin (perkusioa) bat egin zuen, eta horrela euskal musika-taldeen artean sekulan ikusi gabeko hirukotea agertu zen jendartera. Hasieran dibertsiorako jotzen zuten, Iñigok oraindik Negu Gorriak taldean gitarra jotzen baitzuen. 1996an Positive Bomb diskoa atera zuten, Katarain Estudioetan grabatuta. 1996ko urrian, Negu Gorriak taldea banandu eta Iñigo buru-belarri jarri zen Joxe Ripiau taldearekin. 1998an Asier Ituarte tronboi-jotzailea taldean sartu zen.

1997an, taldearen bigarren lana atera zuten Karpe Diem, hura ere Katarain Estudioetan grabatutakoa, Kaki Arkarazo teknikari lanetan zebilela. Urte berean, Margarita abestiaren asturierazko bertsioa egin zuten L'asturianu muévese bildumarako.

1998an, Paradisu Zinema diskoa atera zuten eta 2000n Bizitza Triste eta Ederra.

Taldearekin batera, Txaranga Farrantxi asmoa zegoen: hor, Iñigok baxua utzi eta perkusioa jotzen zuen, eta Joxe Ripiau taldea kalejira bihurtzen zen.

Karpe Diem

Karpe Diem, Joxe Ripiau taldearen estudioko bigarren diska da. Diska hau, Positive Bomb diska bezala, Azkarateko (Nafarroa Behera) Katarain Estudioetan grabatu zuten. Baina oraingo honetan Kaki Arkarazo izan zen soinu teknikaria, Angel Katarainen ordez.

Kortatu

Kortatu ska-punk musika taldea izan zen. 1984ko udan Irunen osatu zen.

Hasieran batean Euskal Rock Radikal labelpean kokatu zuten arren, Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. The Clash talde britaniarra haren oinarrietako bat izan zen. Lehenengo diskoetan euskaraz eta gaztelaniaz abesten zuten, baina azkena euskara hutsean dago.

Pixkanaka ska mugimendutik hip-hop aldera mugitu ziren. Letrei dagokienez, party-skatik combat-rock aldera garatu ziren. Hala ere, doinu nagusiak aldatzeke segitu zuen: tortura, opresioa eta justizia soziala.

Zentsura ere jasan behar izan zuten, batez ere disko bateko azalean Juan Carlos I erregea robot baten itxuraz atera nahi zutenean.

Public Enemyk Parisen emandako kontzertu baten ostean, 1988an, taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Muguruza anaiek Negu Gorriak sortu zuten orduan.

Kortatu (diskoa)

Kortatu, Kortatu taldearen estudioko lehen diskoa da. Lehenagotik ordea, Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi! taldeekin, elkarbanaturiko disko bat kaleratu zuten. Disko hau Soñua diskoetxearekin kaleratu zuten 1985ean, LP formatuan. Hala ere, 1998. urtean, Oihuka diskoetxeak berrargitaratu egin zuen CD formatuan. CD honetan ordea, bi abesti gehiago sartu zituzten, Mierda de ciudad eta El último ska abestiak. 2010eko urrian Elkar argitaletxeak diskoa berriz berrargitaratu zuen, 180 gramoko binilozko LP formatuan.

Kantu guztiak, gazteleraz abestuak dira, Sarri Sarri eta Zu atrapatu arte izan ezik.

Lurra (musika taldea)

Lurra 2011 urtean Irunen sorturiko musika taldea izan zen. Popa, reggaea eta ska musikak jorratzen zituen.

Meatzaldea (diskoa)

Meatzaldea, Sagarroi taldearen estudioko lehen diskoa da, Andoaingo Kaki Arkarazoren Garate Estudioetan grabatua.

Abesti guztiak dira Sagarroi taldearenak, salbu eta En el claro de la luna (Silvio Rodriguez), Homo homini lupus (Beti Mugan) eta Bizitza triste eta ederra (Joxe Ripiau). Bestalde, Martxel Mariskalen laguntza izan zuten abesti batzuen letrak egiteko.

Negu Gorriak

Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren musika taldea izan zen. Haien estiloan, rock, rap eta reggae nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten. 1990ean sortu zuten taldea eta 90ko hamarkadako Euskal Herriko talderik garrantzitsuena izan zen.

Paradisu Zinema (diska)

Paradisu Zinema, Joxe Ripiau taldearen estudioko hirugarren diskoa da. Disko honetako kantu bakoitza film batean dago inspiratua, nahiz eta beti-beti kantuaren letra zuzen-zuzenean film batekin lotuta ez egon. Adibide gisa, Kabilia hautsia da coraçao kantua dago: Robert Mulliganen To Kill a Mockingbird filmearekin lotuta egonik, berez Lounes Matoub kantari aljeriarraren hilketa salatzen du.

Disko hau gainera, kantutik kanturako tarteak pelikula ezberdinetako sampleekin josita daude.

Positive Bomb

Positive Bomb, Joxe Ripiau taldearen estudioko lehen diska da.

Diska hau, Azkarateko (Nafarroa Behera) Katarain Estudioetan grabatu zuten Angel Katarainen laguntzaz. Honez gain, Fermin Muguruza eta Delirium Tremens taldeko Andoni Basterretxearen laguntza ere izan zuten letrak egiteko.

Kantu guztiak, Joxe Ripiau taldearenak dira, Cherry Oh Baby (Eric Donaldson) eta Pressure Drop (The Maytals) abestiak izan ezik.

Sagarroi (musika taldea)

Sagarroi Iñigo Muguruzak (gitarra eta ahotsa, lehenago Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak eta Joxe Ripiau taldeetan), Carlos Zubikoak (lehen Apurtun) eta Gorka Baskaranek (bateria-jole ohia Gatazka eta Be quieten) 2001ean sortu zuten taldea da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.