Hego-mendebaldeko Asia

Hego-mendebaldeko Asia Asiako eskualde geografiko eta politikoa da.

Western Asia (orthographic projection)
Mendebaldeko Asia definizioa arruntena.
West Asia Köppen Map
Köppen klima sailkapenaren Mendebaldeko Asia mapa.

Izenak

Batzuetan arkeologian eta Nazio Batuek eskualderako Mendebaldeko Asia izena erabiltzen dute.

Ohituraz eskualdea Ekialde Ertaina eta Ekialde Hurbila izenez ezaguna izan da, baina hitzak eurozentrikoak direnez ez dira ofizialki erabiltzen.

Arabiar munduaren alde asiarra Mashreq izenez ezaguna da arabieraz.

Banaketa

Zipre nahiz eta geografikoki eskualdean egonpolitikoki hego-ekialdeko Europaren zatitzat hartzen da. Hona hemen eskualdeko estatuak:

Badaude zenbait estatu transkontinentalak eskualdean:

Aireportuen NAZE kodea

Aireportuen NAZE kodea edo ICAO kodea munduko aireportu bakoitzari ematen zaion lau karaktere alfazenbakizkoen identifikazio kodea da.

Kodeak Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundeak (NAZE) (ingelesez: International Civil Aviation Organization, ICAO) definitzen ditu eta aire trafikoaren kontrolerako eta airelineen operazioetarako, hala nola hegaldien planifikazioak, erabiltzen dira. Aireportuen NAGE edo IATA kodeekin alderatuz, IATA kodeak jakintza orokorrekoak dira eta airelinea, erreserba eta ekipajeetan ere erabiltzen dira. Aldiz, ICAO kodeak Gunearen Kontrolerako Zentroak, kontrol dorreak edota estazio meteorologikoak ere identifikatzeko erabiltzen dira.

Adibideak:

Bilbo-Loiu aireportua: LEBB

Frankfurteko aireportua: EDDF

Asia-Pazifikoa

Asia-Pazifikoa edo APAC Ozeano Barearen mendebaldeko eremuari deritzo. Ekialdeko Asia, Hego-ekialdeko Asia, Ozeania eta Australasia hartzen ditu behe barnean.

Boa

Boak Boidae familiari dagozkien sugeak dira. Suge espezierik handienetariko batzuk familia honetakoak dira, tartean boa hertsatzailea (Constrictor constrictor) famatuena izanik.

Ekialde Hurbila

Ekialde Hurbila —batzuetan Ekialde Ertaina deitua, ingelesezko Middle East izenaren eraginez— Egiptotik Iraneraino eta Turkiatik Yemeneraino dauden lurrak barne hartzen dituen eskualdea da. Izena ikuspegi eurozentrikoaren isla da, Mendebaldeko Europatik ekialdera hurbilen dagoen lurraldea delako.

Oro har, Ekialde Hurbila herrialde hauek osatzen dutela jotzen da:

Arabiar Emirerri Batuak

Bahrain

Egipto

Irak

Iran

Israel

Jordania

Kuwait

Libano

Oman

Palestina

Qatar

Saudi Arabia

Siria

Turkia

Yemen

ZipreHorrenbestez, Afrikako, Asiako eta Europako lurrak ditu Ekialde Hurbilak. Zenbaitek Afganistan ere sartzen dute bertan.

Ekialde Urruna

Ekialde Urruna Ekialdeko Asiako eskualdea da. Izena ohikoa bada ere, eurozentrikoa da eta horregatik jadanik ez da ofizialki erabiltzen.

Ekialdeko Asia izena zuzenagoa litzateke, baina beste geografia eremu bat izendatzeko erabili ohi da. Nolanahi ere, europar hizkuntza askotan dituzte Ekialde Urrunaren baliokide diren izenak, adibidez: ingelesez Far East; frantsesez Extrême-Orient; gaztelaniaz Extremo Oriente; portugesaz Extremo Oriente; alemanieraz Ferner Osten; italieraz Estremo oriente eta nederlanderaz Verre Oosten.

Oro har, hurrengo estatu hauek hartzen dituela jotzen da:

Brunei

Kanputxea

Txina

Hong Kong

Indonesia

Japonia

Laos

Macao

Malaysia

Mongolia

Myanmar

Ipar Korea

Filipinak

Errusiako ekialdea

Indonesia

Singapur

Hego Korea

Thailandia

Ekialdeko Timor

Taiwan

Vietnam

Ekialdeko Timor

Ekialdeko Timor (tetumez: Timór-Leste) Asiako hego-ekialdeko estatu bat da, Timor uhartearen ekialdean kokatua.

Eurafrasia

Eurafrasia, Eurasiafrika, Afrika-Eurasia edo Eurasiafrikar kontinentea, Lurreko superkontinenterik handiena da. Ekialdeko hemisferioan dago, eta Afrika eta Eurasia hartzen ditu (azken hau, Europak eta Asiak osatzen duten kontinentea dena). Mundu Zaharra edo Kontinente Zaharra ere deritzonak, orotara, 90 milioi kilometro karratuko hedadura du (urazalera irtendako lur hedadura 150 milioikoa delarik). Bere biztanleria, munduko giza biztanleriaren %85a da (2008an, mundu osoko biztanleria, 6.700 milioi biztanletan estimatzen zelarik). Izena, neologismo geografiko bat baino ez da. Ez da Eurasia bezain masa kontinentaltzat hartzen, Afrika eta Asia, elkarren artean, Suezeko kanalaren bidez artifizialki banatuta baitaude.

Mundu Zaharra deitzen dena, Afrika, Asia eta Europak eta hauen inguruan aurkitzen diren uharteek osatzen dute.

Eurasia

Asia

Iparraldeko Asia

Erdialdeko Asia

Hegoaldeko Asia

Hego-ekialdeko Asia

Hego-mendebaldeko Asia

Europa

Iparraldeko Europa

Mendebaldeko Europa

Erdialdeko Europa

Ekialdeko Europa

Hegoaldeko Europa

Afrika

Iparraldeko Afrika

Saharaz hegoaldeko Afrika

Mendebaldeko Afrika

Erdialdeko Afrika

Ekialdeko Afrika

Hegoaldeko Afrika

Flamenko (hegaztia)

Flamenkoak (Phoenicopterus) Phoenicopteriformes ordenako hegaztiak dira, Phoenicopteriformes ordenako genero bakarra, Ameriketan lau espezie eta Eurasian beste bi bizi direnak.

Uretan nahiz lurrean bizi daiteke, zingiretan batez ere. Flamenkoek krustazeoz eta algaz elikatzen dira. Beren mokoak garrantzitsuak dira bere janaria lokatzetik bereizteko. Animalia ha, omniboroa da; hau da, haziak, algak eta abar jan ditzake. Baita ere, artemiak (krustazeo mota bat) jaten dute eta honek beren kolore arrosa ematen die. Jaiotzean zuriak dira, baina handituz joan ahala kolore arrosa hartzen doaz. Elikadura ona izanez gero, kolore gorriagoa hartzen dute, eta gaixorik egonez gero berriz, zuri jartzen dira. Buru mokodun eta txikia du. Lepo eta hanka luze eta argalak ditu.

Normalean, bikotez aldatzen dute. Flamenkoen ernaldiak 28-32 egun inguru irauten du. Ernaldi bakoitzean kume bakar bat izaten dute. 27 urtetik 50 urtera bizi daitezke. Animalia sozialak dira. Gainera lurrean nahiz uretan bizi daitezke.

India

India, ofizialki Indiako Errepublika (Bhārat Gaṇarājya) Asia hegoaldearen zati handia hartzen duen herrialdea da, berak bakarrik azpi-kontinente oso bat osatzen baitu. Munduko bigarren estatu populatuena da, demokrazia handiena, zazpigarren zabalena eta hamargarren ekonomia. Hiriburua New Delhi du, hiri handiena Mumbai bada ere.

Etnia eta erlijio anitzeko herrialdea da, arraza eta etnia askoren igarobide nahiz pausaleku izan baita. Jarraitzaile kopuruaren aldetik, erlijio nagusiak hinduismoa, islama, budismoa eta kristautasuna dira.

Irandar hizkuntzak

Irandar hizkuntzak hizkuntza azpitalde bat dira, indoeuropar hizkuntzen indo-irandar taldekoak. Mendebaleko Asian mintzatzen dira.

Jordania

Jordania (arabieraz: الأردن‎ al-Urdun), ofizialki Jordaniako Haxemi Erresuma (arabieraz: المملكة الأردنية الهاشمية‎ al-Mamlakah al-Urdunīyah al-Hāshimīyah) Ekialde Hurbileko estatu bat da, Mediterraneo itsasoaren ertzean kokatua. Hiriburua Amman da (1.275.857 biztanle). Beste hiri nagusiak Zarqa, Irbid eta Aqaba dira.

Knido

Knido (grezieraz: Κνίδος) hego-mendebaldeko Asia Txikian, egungo Turkian, zegoen hiria izan zen. Kariako hiri nagusia, Hexapolis doriarraren kidea izan zen. Datça penintsulan, Gökovako golkoan zegoen. K.a. IV. menderako, Knido egungo Tekir herrian dagoen leku berean zegoen arren, lehen egungo Datça herrian zegoen.

Laos

Laos, ofizialki Laosko Herri Errepublika Demokratikoa, Hego-ekialdeko Asiako estatu itsasgabea da, Indotxina penintsulan kokatua. Mugakide ditu Birmania eta Txina ipar-mendebaldean, Vietnam ekialdean, Kanbodia hegoaldean eta Thailandia mendebaldean. Hiriburua Vientian da.

Laosko historia Lan Xang edo Milioi Elefanteko Lurralderaino (XIV. eta XVIII. mendeen arteko erresuma) atzera daiteke. Frantziako kolonia izan ondoren, independentzia 1949an eskuratu zuen. Gerra zibil luze baten ostean, Pathet Laoko komunistak boterera iritsita amaitu zen 1975ean.

Ekonomia eta politika-askatasun arloetan, munduko herrialdeen arteko sailkapenean postu baxuenetan kokatzen dute nazioarteko estatistikek. Herrialdeko %80k nekazaritzan egiten du lan. Hala ere, 2006an Laosko ekonomiak %7,2 egin zuen gora.

Laos oso anitza da etniei dagokienez, nahiz eta herrialdearen %70a lao den, etnia-talde nagusia.

Pakistan

Pakistan Asiako hego-mendebaldeko estatu burujabe bat da. Ekialdean, India du mugakide; iparraldean, Txina eta Tadjikistan; mendebaldean, Afganistan eta Iran; eta hegoaldean, Arabiako itsasoa. Hiriburua Islamabad da, baina hiri handiena Karatxi da.

Egungo Pakistan hainbat arraza eta etniaren igarobide zein pausaleku izan da. Besteak beste, arioak, persiarrak, partoak, kuxarrak, turkoak... izan ziren han. Halaber, hainbat erlijio izan dira herrialdean, hala nola hinduismoa, budismoa, kristautasuna. Egun, Islama da nagusi.

Palestina

Palestina (hebreeraz פלשתינה, arabieraz فلسطين) Mediterraneo itsasoa eta Jordan ibaiaren artean dagoen lurraldea da. Antzinako Kanaan lurraldearen hegoaldeko zatiari dagokio.

K.a.70. urtearen inguruan Erromatar Inperioak konkistaturik, Palestina izena hartu zuen, garai batean bertan bizi ziren herrietako batetik, filistearretatik, hain zuzen ere. Gaur egun, Palestina izena, zentzu historikoan, 1917-1948. urteetan Britainia Handiaren mandatupean egon zen lurraldeari ematen zaio, eta gaur egungo zentzuan, palestinarrek nahiko luketen eta Israelek okupaturik dituen Gaza, ekialdeko Jerusalem eta Zisjordania lurraldeek osatuko luketen estatuari. Bertako biztanle judu gehienek Éretz Israel (ארץ־ישראל) deitzen dute. 2004. urtera arte, Palestinako Aginte Nazionalaren buruzagia Yasser Arafat izan zen.

Singapur

Singapur hego-ekialdeko Asiako uharte eta hiri-estatua, Asiako txikiena, Malasiar penintsularen hegoaldeko muturrean kokatua. Itsasartearen beste aldean Indonesia dago.

Muga hauek ditu: iparraldean, Johoreko itsasarteak berezirik, Malaysia; ekialdean eta hegoaldean, Singapurko itsasartea; hego-mendebaldean, Malakako itsasarteak berezirik, Indonesiako Sumatra uhartea.

Taiwan

Taiwan edo Txinako Errepublika (txinera tradizionalaz 中華民國, txinera sinplifikatuaz 中华民国, Hanyu Pinyin Zhōnghuá Mínguó, Tongyong Pinyin Jhonghuá Mínguó) Asiako uharte estatua da, Txinako Herri Errepublikatik hego-ekialdera dagoen Taiwan edo Formosa uhartean kokatua.

Hiriburua Taipei da, nahiz eta legezko hiriburua Nankin izan, Txinako Herri Errepublikan kokatua.

Ubarroi mottodun

Ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis) phalacrocoracidae familiako hegaztia da, mendebaldeko eta hegoaldeko Europa, hego-mendebaldeko Asia eta iparraldeko Afrikako kostalde harritsuetan bizi dena.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren kalteberen kategorian sartu zuten.

Yemen

Yemen Ekialde Hurbileko estatu bat da, Arabiar penintsularen hegoaldean kokatua, Arabiako itsasoaren eta Itsaso Gorriaren kostaldean, 1990ean Hego Yemen eta Ipar Yemen bateratzetik sortua. Mugakide ditu Oman ipar-ekialdean, Saudi Arabia iparraldean eta ipar-mendebaldean, Itsaso Gorria mendebaldean eta Adengo golkoa hegoaldean.

Hiriburua Sana da. Beste hiri nagusiak Aden, Al Xaab, Hudaida, Ibb, Marib, Moka, Mukalla, Saada, Ta’iz, Tarim eta Xeik Uthman dira.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.