Hego

Artikulu hau puntu kardinalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hego (argipena)».
CompassRose16 S
Hegoa iparrorratzean

Hegoa edo hegoaldea lau puntu kardinaletariko bat da. Meridianoen norabidea eta Hego Poloranzko norantza daukana. Iparraren kontrako norantzan dago. Mendebaldeko gizartean eta zientzian onartuena hegoa mapen behealdean agertzea da.

Inolako tramankulurik gabe hegoa kokatzeko erarik oinarrizkoena, nahiz eta oso zehatza ez izan, ezkerreko besoa Eguzkia ateratzen den tokirantz (ekialderantz) luzatuz lortzen da.

Benetako hegoa Hego Poloan dagoena da eta ez hego magnetikoa. Mende askotan zehar gauza bera zirela uste izan den arren. Beraz, iparrorratzak markatutakoaren eta benetako hegoaren artean aldea dago.

Askotan erabiltzen da Hegoa edo Hegoaldea hitza Hego hemisferioko herrialde pobreak izendatzeko, iparreko herri aberatsagoekin alderatzen.

Agulhasko itsaslasterra

Agulhasko itsaslasterra Indiako ozeanoko hego-mendebaldeko itsaslaster garrantzitsu bat da, Afrikako hegoaldeko kliman eragiten duena. Hegoafrikako Agulhas lurmuturretik hartzen du izena.

Afrikako ekialdeko kostaldean zehar doa, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera, gutxi gorabehera Mozambikeko kanaletik Esperantza Oneko lurmuturrera bitartean.

Akitania Berria

Akitania Berria (frantsesez eta ofizialki Nouvelle-Aquitaine) Frantziako hego-mendebaldean dagoen eskualde baten izena da. 2016 urteko urtarrilean jarri zen eskualdea funtzionamenduan, Akitania, Limousin eta Poitou-Charentesko eskualde ohiak batzean. Eskualdeko hiriburu edo prefektura Bordele da. Hiriburuaz gain, hiri nagusiak Baiona, Limoges, Poitiers, Paue eta Arroxela dira. Azalerari dagokionean, Frantziako eskualderik handiena da Akitania Berria.

Ipar Euskal Herria eskualde horretan dago. Eskualdeak behin-behinean Akitania-Limousin-Poitou-Charentes izena izan zuen, izen definitiboa onartu zen arte.

Bodmin

Bodmin (kornubieraz: Bosvenegh) Ingalaterrako hego-mendebaldeko Kornualles konderriko udalerri bat da. Bodmin Moor deritzon eremuan kokatua dago.

Cypriniformes

Cipriniformes, teleosteoen infraklaseko ordena.

Ordena honetan, 5-6 familia, 320tik gora genero eta 3.250 espezie baino gehiago sartzen dira, besteak beste, karpak, ezkailuak eta mazkarrak.

Ordena honetako espezieen bereizgarri batzuk hauek dira: bizkar-hegal sinple bat dute, eta ez dute hortzik ahoan; hortzen ordez, faringe-hortz deritzen egitura batzuk dituzte eztarrian.

Ur gezetan bizi dira nagusiki, baina bada itsasoan bizi den espezie bat bederen —Tribolodon brandtii—. Asiaren hego-ekialdean dago ordena honetako dibertsitate handiena, baina ez dago bat ere ez Australian ez eta Hego Amerikan ere.

Cyprinidae familia —karpak eta ezkailuak— da nagusi ordena honetan; izan ere, ordena honetako dibertsitatearen bi heren osatzen dute. Balitoridae eta Gyrinocheilidae familiako espezieak Asiaren lurralde tropikal eta subtropikaletako ur gezetan bizi dira, eta algak eta ornogabe txikiak jaten dituzte. Catostomidae bentosadun familiako espezieak Ipar Amerikan eta Asiaren ekialdean bizi dira, eta karpen antza dute bai itxurari bai ekologiari dagokienez. Cobitidae familiakoak, berriz, ohikoak dira Eurasian eta Afrikaren iparraldeko zenbait lekutan.

Ordena garrantzitsua da gizakiarentzat, bi arrazoi nagusi hauengatik: batetik, elikagai inportantea da herrialde batzuetan, Europan eta Asian, batez ere; bestetik, akuario-arrain zabaldua da, eta espezie batzuk dituzten kolore biziengatik hazten dituzte.

Sailkapenari buruzko xehetasunak:

Cobitoidea azpiordena:

Balitoridae

Balitorinae azpifamilia

Nemacheilinae azpifamilia

Catostomidae - arrain bentosadunak

Catostominae azpifamilia

Cycleptinae azpifamilia

Ictiobinae azpifamilia

Cobitidae - mazkarrak

Botiinae azpifamilia

Cobitinae azpifamilia

Gyrinocheilidae - arrain alga-jaleakCyprinoidea azpiordena:

Cyprinidae - karpak, zamo txikiak eta barboak

Psilorhynchidae

Dialnet

Dialnet, interneteko atari bat da Espainiako ekoizpen zientifikoa hedatzeko 2001ean sortu zena. Humanitateetan eta Gizarte zientzietan espezializatua dago. Bere datu basea, sarbide askekoa, Errioxako Unibertsitateak sortu zuen hemeroteka digital bat da iberiar penintsulako eta Hego Amerikako aldizkari zientifikoen indizeak biltzen dituena. Aldizkariak ez ezik, liburuak, monografiak, tesiak eta antzerako dokumentuak jasotzen ditu ere. Dokumentu askoren testuak osorik irakurri daitezke.

Atari honetan Espainiako eta Hego Amerikako hainbat unibertsitatek lan egiten dute aldizkarien laburpenak sartzen. Era berean, baditu ere gaztelaniera ez diren beste hizkuntza batzuen dokumentuak dituzten datu baseak, besteak beste, euskarazko batzuk.

Hego Amerika

Hego Amerika Mendebaldeko hemisferioan eta batez ere Hego hemisferioan dagoen kontinente bat da, zati txiki bat Ipar hemisferioan dagoen arren. Ameriken azpi-kontinentetzat ere hartzen da, bereziki Ameriketako espainiera eta portugesa hitz egiten den eremuetan ikusten den bezala. Hego Amerikari buruzko aipamenak ugaritu dira azken hamarkadetan, Latinoamerika edo Hego Konoari egindako aipamenen gainetik, bereziki Brasilgo ekonomiaren hazkuntza dela eta.

Ozeano Bareak mugatzen du mendebaldean eta iparraldean zein ekialdean Ozeano Atlantikoak; Ipar Amerika eta Karibea bere ipar-mendebaldea daude. Hamabi estatu burujabe daude (Argentina, Bolivia, Brasil, Ekuador, Guyana, Kolonbia, Paraguai, Peru, Surinam, Txile, Uruguai ea Venezuela), Frantziaren zati bat (Guyana Frantsesa) ea lurralde ez-burujabe bat (Falklandak, Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldea, Argentinak dispuatua). Gainera, Herbehereetako Erresumako ABC uharteak, Trinidad eta Tobago eta Panama ere Hego Amerikaren zatitzat har litezke.

Hego Amerikak 17.840.000 kilometro koadro ditu, munduko lur lehorraren %13 eta Amerikaren %42,9. 2016a 420 milioi biztanle inguru zituen, munduko biztanleen %6,5. Hego Amerika da laugarren kontinenterik handiena (Asia, Afrika eta Ipar Amerikaren ondoren) eta bosgarrena populazioari dagokionez (Asia, Afrika, Europa eta Ipar Amerikaren ondoren). Brasil da, nabarmen, Hego Amerikako herrialdeen artean biztanle gehien dituena, kontinentearen biztanleriaren erdiarekin; ondoren datoz Kolonbia, Argentina, Venezuela eta Peru. Azken hamarkadetan Brasilek ere bildu du eskualdearen BPGaren erdia, eta eskualdeko herrialderik boteretsuena da.

Kontinenteko biztanle gehienak mendebaldeko eta ekialdeko kostaldeetan bizi dira, barnealdea eta hegoaldeko puntan inor gutxi bizi den bitartean. Hego Amerikako geografian nabarmen dira Andeak; kontrastean, ekialdeko aldean goi-ordokiak zein lautada handiak dira nagusi, Amazonas, Orinoco eta Paraná ibaien ibilguan zehar. Kontinentearen zatirik handiena tropikoen barruan dago.

Kontinentaren gaur egungo itxura etniko eta kulturalaren oinarria europarrek Amerikaren aurkikuntza egin eta Amerindiarrekin elkarrekintza izaten hasi zirenean egituratu zen. Ondoren, migrazioek eta, maila lokalean, esklabotzak eragin nabarmena izan zuten. Kolonialismoaren eraginez Hego Amerikako herritarren gehiengoak portugesa edo espainiera hitz egiten du, baita Amerikaren deskolonizazioaren ondotik, eta Mendebaldeko kultura islatzen duten gizartea eta estatuak dituzte.

Hego Bohemia

Hego Bohemia (txekieraz: Jihočeský kraj) Txekiar Errepublikako hegoaldean dagoen eskualde administratiboa (txekieraz: kraj) da. 10.056 km²ko azalera du eta 2012an 636.138 biztanle zituen. Bere hiruburua České Budějovice da. Eskualdea, berez, Bohemian badago ere, herrietako batzuk Moraviako parte dira.

Hego Carolina

Hego Carolina (ingelesez South Carolina) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako ekialdean dago. Columbia estatuko hiriburua eta hiri garrantzitsuena da. Estatuak guztira 4 milioi biztanle inguru ditu.

Hego Dakota

Hego Dakota (ingelesez: South Dakota, ˌsaʊθ_dəˈkoʊtə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako iparraldean dago. Pierre du hiriburua baina Sioux Falls da estatuko hiri garrantzitsuena. Guztira 750.000 biztanle inguru ditu estatuak.

Estatuaren izena, bertan bizi ziren Lakota eta Dakota siux tribuengandik datorkio.

1889ko azaroaren 2an, Ipar Dakotarekin batera, Ameriketako Estatu Batuetako Estatu bihurtu zen.

Estatu honetan dago Rushmore mendia, Estatu Batuetako lau presidenteren aurpegien eskultura erraldoiak zizelkatuta dituena.

Hego Euskal Herria

Hego Euskal Herria, Hegoaldea edo Hego Euskadi Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lurralde historikoek osatzen dute, Espainiako administraziopean daudenak.

Esamolde hau erabiltzen da Frantziaren administraziopean dauden Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoak osatzen duten Ipar Euskal Herria edo Iparraldea terminotik bereizteko.

Hego Korea

Hego Korea, izen ofizialez Koreako Errepublika (koreeraz, hangul alfabetoan: 대한민국, hanja alfabetoan: 大韓民國, Daehan Minguk), ekialdeko Asiako estatu burujabe bat da, Koreako penintsularen hegoaldea hartzen duena. Ipar Korea du iparraldean, Japoniako itsasoa ekialdean, Itsaso Horia mendebaldean, eta Koreako itsasartea eta Ekialdeko Txinako itsasoa hegoaldean. 100.210 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 51,3 milioi biztanle zituen 2016an. Hiriburua Seul da.

1950-1953 urteetako Hego Korearen eta Ipar Korearen arteko gerra gogorraren ondoren, eta armistizioa izenpeturik, lerro militar bat ezarri zen 38. paralelotik gertu, bi Koreak banatzen zituena. Ordutik aurrera, Hego Koreak ekonomia hazkunde harrigarria izan zuen, eta per capita errenta Ipar Korean baino hamahiru bider handiagoa izatera iritsi zen.

Hego Moravia

Hego Moravia (txekieraz: Jihomoravský kraj) Txekiar Errepublikako hego-ekialdean kokatutako eskualde administratiboa (txekieraz: kraj) da. 7196,5 km²ko azalera du eta 2012an 1.166.313 biztanle zituen. Hiriburua Brno da.

Hegoafrika

Hegoafrika Afrika hegoaldeko muturreko estatua da, Atlantiko eta Indiako ozeanoen artean kokatua. Mugakide ditu Namibia, Botswana, Zimbabwe, Mozambike eta Swazilandia; bestetik, Lesotho guztiz inguratzen du.

Hiru hiriburu ditu: Lurmutur Hiria (legegilea), Pretoria (administratiboa) eta Bloemfontein (judiziala). Hala ere, hiri handiena Johannesburg da.

Ipar Carolina

Ipar Carolina (ingelesez: North Carolina, ˌnɔrθ_kærəˈlaɪnə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean dagoen estatua da, Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatutakoa.

Muga hauexek ditu: Virginia, iparraldean; Hego Carolina, hegoaldean; Tennessee, mendebalean eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean. 135.000 km2 eta 5.881.766 biztanle (1980). Biztanleriaren % 25 arraza beltzekoa da. Hiriburua Raleigh da eta hiri nagusiak: Charlotte, Greensboro, Winston-Salem eta Chapel Hill (Unibertsitatea) dira.

Texas

Texas Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldeko estatu bat da. Alaskaren ondoren, AEBetako estaturik handiena da, eta Kaliforniaren ostean, bigarren populatuena. Austin du hiruburua, eta Houston, hiririk handiena. Texasek 691.027 km2-ko azalera du, eta 24,3 milioi biztanle inguru.

Mugak: ipar-mendebaldean, Mexiko Berria; iparraldean, Oklahoma; ipar-ekialdean, Arkansas; ekialdean, Louisiana; hego-mendebaldean, Mexikoko estatua; hego-ekialdean, Mexikoko golkoa.

Txile

Txile Hego Amerikako estatua da, Ozeano Bareko kosta zerrenda luzea hartzen du Andeen eta itsasoaren artean. Muga luzea du Argentinarekin ekialdean; ipar-ekialdean, Boliviarekin; eta iparraldean, Perurekin. Txileko lurraldeak ozeano Barekoko Juan Fernández, Salas y Gómez, Desventuradas, eta Pazko uharteak barne hartzen ditu. Txilek Antartikako 1.250.000 km² aldarrikatzen ditu, nahiz eta aldarrikatzen duen guztiak Itun Antartikoaren azpian egon.

Hiriburua Santiago da, eta bigarren hiria eta portu nagusia, Valparaiso.

Atacamako basamortuak, Txileko iparraldean, aberastasun handiko mineralak dauzka, nagusiki kobrea. Area txikiak biztanleria eta nekazaritzako baliabideak menperatzen ditu, eta zentro kultural eta politikoa da. Txile 19. mendaren bukaeran iparraldeko eta hegoaldeko eskualdeak gehitu ziren. Iparraldeko Txile baso eta larreetan aberatsa da, eta sumendi eta lakuak dauzka. Hegoaldeko kostaldea fiordo, itsasadar, ubidezko labirinto bat da, penintsula eta uharteak bihurrituz.

Espainiak 16. mendearen erdialdean Txile konkistatu eta kolonizatu egin zuen, iparraldeko eta erdialdeko Txilen Inca araua ordezkatuz.

Gaurko Txile Hego Amerikako nazio oparo eta egonkorrenetariko bat da. Latinoamerikako nazioan giza garapena, lehiakortasuna, per capita, globalizazioa, bakea, askatasun ekonomikoaren egoera, eta ustelkeri pertzepzio baxua sailkaturik daude. Txile Nazio Batuen kide da. Baita ere Hego Amerikako Nazioen Batasuna eta Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Komunitateko partaide da.

Vysocina

Vysocina (txekieraz: Kraj Vysočina) Txekiar Errepublikako hegoaldean dagoen eskualde administratiboa (txekieraz: kraj) da. Bohemiaren hego-ekialdea eta Moraviaren hego-mendebaldea hartzen ditu. 6.795 km²ko azalera du eta 2012an 511.937 biztanle zituen. Zentro administratiboa Jihlava da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.