Hebreera

Hebreera[1] (עִבְרִית, ʿIvrit ʔivˈʁit edo ʕivˈɾit ahoskatua) afroasiar hizkuntza da, semitar hizkuntzen taldekoa.

Hebreera klasikoa hizkuntza sakratutzat hartu izan dute egile askok, Biblia hebrearrarena den legez. Egungo aldaerak, aldiz, eguneroko mintzaira bizia izatea lortu du. Israelgo hizkuntza ofiziala da arabierarekin batera, eta zazpi bat miloi pertsonak berba egiten dute, bai Israelen, bai eta munduan zehar dauden diasporako komunitateetan ere. AEBetan, adibidez, ia 200.000 hebreeradun bizi dira.

Hebreera
עברית — עברית חדשה‎
Idioma hebreo
Datu orokorrak
Lurralde eremua Israel eta beste lekutan, hala nola, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia.
Hiztunak 7 milioi inguru
Rankinga ez 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna  Israel
Eskualdea Ekialde Hurbila eta munduan barreiatua
UNESCO sailkapena 1 ziurra
Araugilea Hebreeraren Akademia
Hizkuntza familia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua
Alfabetoa Hebrear alfabeto
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 he eta iw
ISO 639-2 heb
ISO 639-3 heb
Ethnologue heb
Glottolog hebr1246
Wikipedia he

Alfabetoa

Normalean, hebrear alfabetoa erabiltzen da: אלף-בית. Hala ere, latindar alfabetoaz ere idazten dute.

Hebreera klasikoa

Lehendabiziko aztarnak K.a. VI. mende ingurukoak dira. Hizkuntza sakratutzat hartzen da.

Hebreera modernoa

Gaur egungo mintzairak "hebreera berri", "hebreera israeldar" edo "hebreera israeldar estandar" izenak ere hartzen ditu. Hizkuntza batua da, baina hiru dialekto nagusi daude:

  • Ekialdeko hebreera edo mizrahi-hebreera: Yemengo aldaera da, batez ere, bai eta turkieraz eta arabieraz hitz egiten duten herrialdeetako juduena ere.

Literatura

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren hiztegi batua

Kanpo loturak

Aaron Ciechanover

Aaron Ciechanover (hebreeraz: אהרן צ'חנובר‎; Haifa, 1947ko urriaren 1a) israeldar biologoa da. Irakasle eta ikertzailea da Israelgo Technion Institutuan. 2004an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Irwin Rose eta Avram Hershkorekin batera, proteinen degradazioa kontrolatuan ubikitinaren zikloaren inguruan egindako aurkikuntzengatik.

Ada Yonath

Ada E. Yonath (hebreeraz: עדה יונת‎, ˈada joˈnat ahoskatua; Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua, 1939ko ekainaren 22a) Israelgo kristalografoa da.

2009an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Venkatraman Ramakrishnan eta Thomas A. Steitzekin batera, erribosomaren egitura eta funtzioan egindako ikerketengatik.

Aqabako golkoa

Aqabako golkoa (arabieraz: خليج العقبة‎), Israelen Eilateko golkoa (hebreeraz: מפרץ אילת‎) izenaz ezaguna, Itsaso Gorriaren golkoa da. Sinai penintsulatik ekialdera eta Arabiar penintsulatik mendebaldera kokatuta dago. Egipto, Israel, Jordania eta Saudi Arabiak kostaldeak dituzte Aqabako golkoan.

Sinai penintsulak golko bi sortu ditu: Aqabakoa ekialdean eta Suezkoa mendebaldean. Lekurik zabalenean 24 km ditu eta Israelgo, Jordaniako eta Egiptoko mugak lotzen diren iparraldeko muturretik Tirango itsasarteetara 160 km luzera. Iparraldeko muturrean Egiptoko Taba, Israelgo Eilat eta Jordaniako Aqaba ditu. Hegoalderantz, Saudi Arabiako Haql eta Sinai penintsulan kokaturiko Xarm el-Xeikh eta Dahab hiriak daude.

Geologikoki, Aqabako golkoa Ekialdeko Afrika zeharkatzen duen Rift Haran Handiaren zati bat da.

1967an egiptoar itsas-blokeo batek Israelgo itsasontzien kontra Tirango itsasarteetan Sei Eguneko Gerraren hasiera sortu zuen.

Arieh Warshel

Arieh Warshel (hebreeraz: אריה ורשל‎; Sde Nahum, Palestinako Britainiar Mandatua, 1940ko azaroaren 20a) Israelgo biokimikari eta biofisikaria da. Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea da. Levittek Kimikako Nobel saria jaso zuen 2013an, Martin Karplusekin eta Michael Levittekin batera, "Eskala anitzeko modeloen garapena sistema kimiko konplexuetan" gaiagatik.

Avram Hershko

Avram Hershko (hungarieraz: Herskó Ferenc; hebreeraz: אברהם הרשקו‎; Karcag, Hungaria, 1937ko abenduaren 31) israeldar biokimikaria da. 2004an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Irwin Rose eta Aaron Ciechanoverrekin batera, proteinen degradazioa kontrolatuan ubikitinaren zikloaren inguruan egindako aurkikuntzengatik.

Errabino

Judaismoan, rabbia edo errabinoa Legearen irakaslea da, hots, Talmud eta Biblia iruzkintzen dituena. Izena hebreerazko רַבִּי —rabi (ˈʁäbi ahoskatua), "nire maisu"— hitzetik dator.

Hasieran, farisear eta talmudiar garaietan, judaismoaren lege idatzi eta ahozkoak kodifikatzeari ekiten zioten baina, kristauen kleroaren jarrerak eraginda, XIX. mendean pulpitu-errabinoak agertu ziren.

Eufrates

Eufrates (antzinako grezieraz: Εὐφράτης; turkieraz: Fırat; arabieraz: الفرات‎, al-Furāt; kurdueraz: Firat; asirieraz: ܦܪܬ, Prath; hebreeraz: פרת‎, Prat; armenieraz: Եփրատ, Yeprat}}), Eufrates ibaia bezala ere ezaguna, Mendebaldeko Asiako ibairik nagusienetariko bat da. Turkia, Siria eta Irak zeharkatzen du. 2.786 km luze da, eta 440.000 km²ko arroa drainatzen du. Tigrisarekin batera Mesopotamiako bi ibai handietatik da, mendebaldekoena zehazki.

Holokaustoa

Holokaustoa (grezieratikː ὁλόκαυστον, holos, «guztia» + kaustos, «erreta»), Shoah izenez ere ezaguna (hebreerazko השואה izenetik), genozidio sistematikoa izan zen, naziek eta haien laguntzaileek 1933tik 1945era juduekin egindakoa.

Alemanian hasi ziren juduen kontrako lehen erasoak, Hitler agintari zela. Hala, 1938tik aurrera indartu egin ziren juduen kontrako neurriak; kontzentrazio esparruetan sartu zituzten, eta askok eta askok Europako beste herri batzuetara edo Ameriketara ihes egin behar izan zuten. Bigarren Mundu Gerran naziek beren mendean zuten Europako lurralde guztietara zabaldu ziren juduen kontrako erasoak. 1942tik aurrera juduak hiltzeko azken irtenbidea jarri zuten indarrean; gas ganberak eta labeak prestatu eta han hil zituzten 5.700.000 judu inguru.

Israel

Israel (izen ofiziala, Israelgo Estatua; hebreeraz: מְדִינַת יִשְׂרָאֵל‎, Medīnat Yisrā'el, mediˈnat jisʁaˈʔel ahoskatua; arabieraz: دولة إِسرائيل‎, Dawlat Isrāʼīl, dawlat ʔisraːˈʔiːl ahoskatua) Ekialde Hurbileko estatua da, Mediterraneo itsasoaren ekialdean, Egipto eta Libano artean kokatua. Mugakide ditu Libano, iparraldean; Siria, Jordania eta Palestina, ekialdean; Akabako golkoa, hegoaldean; Egipto eta Gazako zerrenda, hego-mendebaldean; eta Mediterraneoa, mendebaldean. Judua den estatu bakarra da, munduan.

20.770 km2 eta 7.000.000 biztanle (2005, israeldarrak) ditu. Muga horietatik kanpo, Israelek zenbait lurralde hartu ditu eta kolonoz jendeztatu: Golan (1.150 km2), Zisjordania (5.879 km2), eta Jerusalem Handia (70 km2).

1980an Israelgo gobernuak Jerusalem (732.100 biztanle, jerusalemdarrak) izendatu zuen herrialdeko «hiriburu bakar eta banaezin». Nazio Batuek ez zuten onartu izendapen hura, eta erakunde horrentzat Tel Aviv da oraindik hiriburu ofiziala.

Hebreera eta arabiera dira Israelgo hizkuntza ofizialak. Etnia nagusiak hauek dira: juduak (% 80), arabiarrak eta beste (% 20). Erlijioz, berriz, juduak dira israeldarren % 80, musulmanak % 15, kristauak % 2, eta bestelakoak (% 3).

Jerusalem

Jerusalem (hebreeraz: ירושלים‎, Yerushalayim; arabieraz: القدس‎, al-Quds), Asiako mendebaldeko hiri bat da, Ekialde Hurbilean, Mediterraneo itsasoa eta Itsaso Hilaren arteko Judeako mendietako goi ordoki batean kokatua. Munduko hiri zaharrenetarikoa da. Hiri santutzat dute hiru abrahamdar erlijio nagusiek, hau da, judaismoak, kristautasunak eta islamak. Israeldarrek eta palestinarrek beren hiriburutzat aldarrikatzen dute, Israelek hor baititu bere gobernu erakunde nagusiak, eta Palestinako Estatuaren asmoa baita bere botere erakundeen egoitza han ezartzea; hala ere, aldarrikapen bietako batek ere ez du nazioarteko onarpen zabalik.

123 km² ditu, eta 2012an 801.000 biztanle zituen. 650-840 metro inguruko garaieran dago, eta mugakide ditu Ramala hegoaldean, Betleem iparraldean, Jeriko mendebaldean, eta Tel Aviv hego-ekialdean.

Judea

Judea (hebreeraz: יהודה‎, egungo ahoskera Yəhuda antzinako ahoskera Yəhûḏāh, "laudatua"; antzinako grezieraz: Ιουδαία, Ioudaía; latinez: Iudaea) Israelgo Lurraldea (hebreeraz: ארץ ישראל, Eretz Yisrael) eskualde historikoaren hegoalde menditsuaren izena da, egun Israel eta Zisjordania artean banatuta dagoena.

Kristau

Kristaua Kristok erakutsi zuen erlijioaren jarraitzailea da. "Kristau" antzinako grezierazko Kristo hitzetik dator, berez, hebreera klasikoaren Mesias hitzaren itzulpen bat dena. Antiokiako paganoek erabili zuten lehendabizikoz "kristauak" izendapena. Hitza zentsu erlijioso ez ezik kulturala ere badu eta izenondo gisa erabiltzen dute norbanakoen erlijio ohiturak alde batera utzita.

Levanteko itsasoa

Levanteko itsasoa (arabieraz: شرق البحر الأبيض المتوسط‎; hebreeraz: מזרח תיכון‎; turkieraz: Doğu Akdeniz; grezieraz: Της Ανατολικής Μεσογείου, Tis Anatolikís Mesogeíou) Mediterraneoaren ekialdean dagoen itsasoa da. Iparraldean Turkia, ekialdean Siria, Libano, Israel eta Gazako zerrenda, hegoaldean Egipto eta Libia eta ipar-mendebaldean Egeo itsasoa ditu. Bertoko uharterik handiena Zipre da.

Lucena (Kordoba)

Lucena Kordobako probintziako udalerria da Subbética eskualdean dagoena. 2018an 42530 biztanle zituen, probintziako bigarren hiririk handiena izanda.

Erdi Aroan ia bere biztanle guztiak juduak ziren eta hiriak Eliossana izena zuen, agian hebreerazko אלי הושענא Elí hoshanna, "Jainkoak salba gaitzan" esalditik ekarria. Arabieraz اليسانة Al-Yussana zioten.

Petri (apostolua)

Petri (asiriera klasikoz: ܫܸܡܥܘܿܢ ܟܹ݁ܐܦ݂ܵܐ‎, Shemayon Keppa, arabieraz: شمعون الصفا‎, Shamaon Safa, hebreeraz: שמעון בר יונה‎ Shim'on bar Yona, antzinako grezieraz: Πέτρος, Petros, latinez: Petrus; Betsaida, c. 1 - Erroma, 64 eta 68 artean) Jesusek hautatutako hamabi apostoluetako bat zen. Bere bizitzaren gainean ezagutzen duguna Itun Berrian eta Apostoluen Eginetan agertzen da. Iturri horien arabera, Galileako arrantzalea izan zen, Jesusek buru izateko papera eman ziona (Mateo 16:18; Joan 21:15–16). Elizako aurreko urteetako askok, San Ireneok kasu, apostoluen arteko nagusitasun honen alde egiten zuten.

Erromako Eliza Katoliko, Eliza Ortodoxo eta Eliza Anglikanoaren ustetan, Simon Petri santua da, eta Erroman Elizako sorrerarekin lotzen dute, nahiz eta egungo kristautasunean honen garrantzia eta Aita Santuaren nagusitasuna zehazterakoan bat ez etorri. Batzuek argudiatzen dute bere nagusitasuna ohorezkoa baino ez zela, hau da, berdinen artean burua. Batzuen irudikoz, nagusitasun hori ez zen ondorengoei igarotzekoa. Oro har, protestanteek ez diote santu titulua ematen.

Erromatar Martirologiak ekainaren 29a ezartzen du San Petri eta San Pauloren festarako, egun hori bere heriotzen urteurrena dela baieztatu gabe. Aditu batzuen ustez, San Petriren heriotzaren data 64ko urriaren 13a izan liteke. Usadio kristauan erromatar agintariek gurutzatuta hiltzera zigortu zutela iritzi dute. Usadio honen arabera, hankaz gora gurutzatu zuten San Petri, Jesus bezala ez hiltzearren. Halaber, heriotzaren tokia egungo San Petri basilikako aldare nagusian kokatzen da, usadio beraren aburuz. Artean, zeruko erresumako giltzak eskuetan zituela irudikatzen da San Petri, eta, katolikoek horretan Elizaren gaineko nagusitasuna ikusten dute.

Shmuel Yosef Agnon

Shmuel Yosef Agnon —hebreeraz: שמואל יוסף עגנון‎— (Buczacz, Galitzia, 1888ko uztailaren 17a - Jerusalem, 1970eko otsailaren 17a) israeldar eleberrigilea izan zen. Palestinan finkatua 1907. urteaz geroztik. Lehen eleberrietan Poloniako juduen erbesteko bizitza du kontagai (Bilvav Yamim, Tmol Shilshom). Hebreeraz idatzi zuen, eta tradiziozko hizkuntza eta herriko arameraren baliabideak erabili zituen. 1966an Literaturako Nobel Saria jaso zuen, Nelly Sachsekin batera. Hebreeraz, Shai Agnon (ש"י עגנון) akronimoaz ezaguna da.

Toledo

Toledo Espainiako hiria da, izen bereko probintziako eta Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoaren hiriburua. 2009 urtean hiriak 82.291 biztanle zituen.

UNESCOk Toledoko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an eginiko bileran.

Zisjordania

Zisjordania edo Jordanen Mendebaldeko Ibarra (arabieraz: الضفة الغربية‎, Al-ḍaffa al-ġarbiyya; hebreeraz: יהודה ושומרון‎, Yehuda VeShomron) Palestinako lurralde nagusia da, Jordan ibaiaren mendebaldeko ertzean kokatuta dagoelako horrela deitua, 20 eta 40 kilometro artean zabala den eta ekialdetik Jordan ibaiarekin eta Itsaso Hilarekin eta mendebaldetik Muga Berdearekin (Israelgo estatutik bereizten duena) muga egiten duen eskualdea da.

Zisjordania Judea eta Samariako lurralde biblikoei dagokie, garai bateko Palestinako Britainiar Mandatua osatu zutenak. 1947ko NBEaren erabakiaren arabera, Palestina bi estatutan banatu zen, bata judua eta bestea arabiarra, eta Zisjordania azken honen zatia zen. Baina Israel eta ondoko nazio arabiarren arteko gerragatik asmo hauek ez zuten aurrera egin. 1949an Jordaniak bereganatu zuen eta 1967an Israelek konkistatu zuen. Ordutik, Israelek militarki okupatua du Zisjordania.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.