Hartzaren Aintzira Handia

Hartzaren Aintzira Handia[1] (Slavey-eraz: Sahtú, ingelesez: Great Bear Lake) Kanada barruan dagoen aintzirarik handiena da (Superiorrek eta Huronek zati bat Ameriketako Estatu Batuetan baitute), Ipar Amerikako hirugarrena, eta munduko zortzigarrena.

Aintzira Zirkulu Polar Artikoan dago: 65º - 67º ipar latitudean eta 118º - 123º mendebal longitudean, 186 metroko altueran.

Aintzira 31.153 km² area du eta 2.236 km³ bolumena. Lekurik sakonena 446 metrotara dagoen arren, batez besteko sakonera 71.7 metrokoa da. 2.719 kilometroko kosta du eta bere eskualdea 114,717 km² da.

Hustubidea Hartzaren Ibai Handia (Sahtúdé), Mackenzie ibaiaren ibaiadarra. Eskualdean dagoen herrixka bakarra hego-mendebaldeko partean dagoen Deline (Ipar-Mendebaldeko Lurraldeak) da.

1930 Gilbert LaBinek eskualdean uranioa aurkitu zuen.

Sahtú Dene herriak aintziratik hartu zuen bere izena.

Hartzaren Aintzira Handia
Great Bear Lake (en)
Great Bear Lake
Datu orokorrak
Garaiera 186 m
Luzera 320 km
Zabalera 175 km
Azalera 31.153 km²
Sakonera 446 m
Bolumena 2.236.000 hm³
Geografia
Koordenatuak 66° N, 121° W / 66°N,121°WKoordenatuak: 66° N, 121° W / 66°N,121°W
Herrialdea Kanada
Lurraldea Ipar-mendebaldeko lurraldeak
Hidrografia
Hustubidea Hartzaren Ibai Handia
Erresidentzia denbora 124 urte
Arroaren azalera 114.717 km²
Mendizaletasuna

Tenperaturak

Hartzaren Aintzira Handia azarotik uztailera izoztua dago.

1950 eta 1974 arteko batez besteko datuak Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetako Port Radiumen:

Hilabetea Tenperatura
(°C)
Prezipitazioa
(milimetroak)
Argitasuna
(orduak)
Urtarrila –27.0 11 0.19
Otsaila –27.0 8 1.82
Martxoa –19.1 14 7.57
Apirila –10.7 6 16.03
Maiatza +1.2 14 21.76
Ekaina +9.0 14 23.16
Uztaila +12.0 35 18.54
Abuztua +10.6 43 11.97
Iraila +5.3 25 6.20
Urria –3.2 27 2.85
Azaroa –14.8 25 0.39
Abendua –23.0 14 0.00
Batez bestekoa –7.2 10
Guztira 236

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia.

Ikus, gainera

Kanpo Loturak

Amerika

Amerika Ozeano Atlantiko eta Ozeano Pazifikoaren arteko lur eremua da. Bi azpikontinente ditu, Ipar Amerika eta Hego Amerika, tartean Erdialdeko Amerika dagoela. Horregatik Amerikak ere erabiltzen da (Ameriketan, Ameriketara...).

Latin Amerika edo Latinoamerika izenak biltzen ditu latinetiko hizkuntzak nagusi dituzten Amerikako herrialdeak. Hispanoamerika, berriz, gaztelania hizkuntza nagusi duten Amerikako herrialdeak dira.

Esklaboen Aintzira Handia

Esklaboen Aintzira Handia (ingelesez: Great Slave Lake) Kanadako Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetako bigarren aintzirarik handiena (Hartzaren Aintzira Handiaren ondoren), Ipar Amerikako aintzirarik sakonena (614 m) eta munduko aintzirarik handienetan hamargarrena da. 480 kilometrotako luzera du eta 19 - 109 kilometrotako zabalera. Bere 28,400 km² arean 2.090 km³ bolumena dago. Aintziraren izena Slavey iparramerikar tributik dator.

Bere urak Hay ibaitik eta Hartzaren Ibai Handitik datoz eta Mackenziera doaz. Mendebaldeko kosta basoz beterik egon arren, ekialdekoan eta iparraldekoan tundra da nagusi.

Kanada

Kanada (ingelesez eta frantsesez, Canada) Ipar Ameriketako estatu federala da, britainiar Commonwealtheko kidea, luze-zabaleran munduko bigarrena. Iparraldean Ipar itsasoarekin du muga, hegoaldean – Estatu Batuekin, ekialdean – Ozeano Atlantikoarekin, mendebaldean – Ozeano Barearekin, eta ipar-mendebaldean – Alaskarekin. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 35,1 milioi biztanle zituen. Hiriburua Ottawa da, eta hiri nagusia – Toronto.

Lurralde zabala eta aberastasun handikoa da Kanada. 1867az gero da burujabea, baina baditu Britainia Handiarekiko lotura formal batzuk. Ekonomia eta teknologia Estatu Batuetakoarekin batera garatu da. 10 probintzia eta 3 lurraldetan dago banatua. Arazo politikoak ditu Québec probintziarekin.

Kanadako geografia

Kanada Ipar Amerikako iparraldeko estatua da. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, hots, munduko herrialderik zabalenetan bigarrena.

Mackenzie

Mackenzie (ingelesez: Mackenzie River) Esklaboen Aintzira Handian jaio (Ipar-Mendebaldeko Lurraldetan) eta Beaufort itsasoan (Ozeano Artikoan) ahoratzen duen ibaia da. Kanadako ibairik luzeena da (1.738 km) eta, Peace eta Finlay bere ibaiadarrak kontuan hartuta, Ipar Amerikako bigarrena (4.241 km). Mackenziek, bere ibaiadarrekin batera, 1.805.200 kilometro karratutako arroa du.

Ibaia urteko bost hilabetetan zehar nabigatu daiteke, urritik maiatzera izoztuta baitago. Neguan bere uharka izotz-errepide bihurtzen da.

Lehen Etsipen ibaia edo Disappointment River izena bazuen ere, 1789an Alexander Mackenzie esploratzailea Ozeano Barearen bila ibaitik bidaiatu zenetik, gaur egungo izena hartu zuen. Eskualdeko Dene tribuak Deh Cho deitzen dio.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.