Harea

Artikulu hau harri-partikulei buruzkoa da, hondar hitzaren beste esanahiak jasotzen dituena beste hau da: Hondar (argipena)
Sand 03374
Eraikuntzan erabiltzen den harrobiko kareharri-harea
Sand under electron microscope
Elektromikroskopian ikusitako hondar-aleak

Harea edo hondarra harri partikula oso txikiz (0,0625 mm [1/16 mm] eta 2 mm bitartekoak) osatutako partikula multzoa da. Partikula horietako bakoitzari hondar-ale deitzen zaio.

Jatorria

Hondartzetako harea ibaiei eta itsasoari esker sortzen da. Iturburuetatik gertu dauden errekek mendietako harkaitzak higatzen dituzte: arrokatik partikula txikiak askatuz, edo ahulguneak erasotzean harri puskak atereaz. Harri puska txikiago horiek ere higatu egingo ditu urak, tamaina are txikiagokoak izan arte, eta itsasoratzera iristerako basak eta hareak baino ez dira geratuko uretan suspentsioan. Harea eta lohi horiek itsasbazterrean kokatuko dira.

Bestalde, itsasoak itsasbazterretako labarrak higatuko ditu abrasio plataformak eta haietatik ere hondarra sortuz. Hondar hau hondartzetan metatuko da. Horrez gain, itsasoak gerora harearekin metatuko diren beste hondakin batzuk ere xehatuko ditu (adb., maskorrak).

Erabilerak

Eraikuntzan
Industrian

Ikus, gainera

Adobe

Adobea da eraikuntza ekai natural bat egina buztin, harea, uraz eta gai haritsu edo organiko mota batzuez (lastoa, zotzak eta/edo ongarria), zeina adreilutan tankeratzen den eta eguzkitan lehortzen.

Adreiluoi pezo edo zohi esaten zaie.

Munduan zabaldutako teknika bat da, sekula euren artean harremanik izan ez zuten kulturetan.

Arrigunaga

Arrigunaga Getxon dagoen Bizkaiko hondartza da. Bertan hondakin industrial ugari metatu ziren harrien gainean, baina hauek kendu eta beste hondartza batzuetako harea ekarri zuten, hondartza bat eraikiz. Hainbat espigoik babesten dute korronteetatik. Bere ekialdean Galea lurmuturra dago eta bere mendebaldean Bilboko itsasadarraren itsasoratzea.

Erloju

Erlojua edo ordularia denbora neurtzeko gizakiak asmatutako tresna da. Aspalditik erabiltzen badira ere, euren zehaztasuna hobetzen joan da, azken mendean zehaztasun ikaragarria lortuz. Ameriketako Estatu Batuetako Normalizaziorako Institutu Nazionalak (NIST) 1999an eginiko erloju atomikoak, NIST F1-ak hain zuzen, 20 milioi urtean segundo bakarreko gorabehera dauka.

Denbora-zati berdinetan banatutako mugimendu erregularrak eragiten ditu erlojuak. Bi atal nagusi izaten ditu: batak mugimendu jarrai erregularra du, eta bestea finkoa da (esfera eta orratza adibidez); era horretan, alderdi mugikorraren eta finkoaren diferentziaren bitartez sumatzen da denboraren joana.

Antzina eguzki erlojuak (gainalde lau batean itzala egiten zuen orratzak adierazten zuen ordua, itzalaren tamaina eta lekua kontuan hartuta), harea-erlojuak (kristalezko ontzia hondarrez betea, erdian estua, eta alde batetik bestera hondar aleak igaroz denbora epe motzak neurtzeko erabiltzen zena) eta ur erlojuak (beheko aldean zuloa egin zaion ontzi bateko urak behera joateko duen erregulartasunean oinarritzen zena) besterik ez zen ezagutzen. X. mendean horiek denak baztertuak izan ziren Gerberto fraideak pisu mugiarazlea asmatu zuenean. XII. mendean erlojuei gurpil horztunak eta mailu txirrina ezarri zitzaien, eta XV. mendean bultzatzaile kiribildua. Handik aurrera erloju motak ugaldu egin ziren eta ordu arte baino neurri txikiagokoak egiten hasi ziren.

XVII. mendean Huygensek pendulua ezarri zien erlojuei, eta geroztik gutxi gorabehera gaurko egitura bera izan dute. 1940an erloju elektrikoa asmatu zen, pila elektrikoz zebilena, eta ondoren erloju elektronikoa agertu zen; zehaztasun handikoa da, kuartzozko kristalak erabiltzen baititu denbora-zati erregularrak neurtzeko. 1954an erloju molekularra eta atomikoa sortu ziren; horietan energia kanpoko eraginik gabeko eremu elektromagnetikoetan beti modu berean sortzen denez gero, zehaztasun handiz neur daiteke denbora.

Hiru parte ditu erlojuaren egiturak: motorra, erregulatzailea eta transmisio katea. Pendulua duten erlojuetan, motorra zilindro batean biltzen den katea batetik edo soka batetik zintzilik dagoen pisua da. Pisuak sortzen du mugimendua. Bestelako erlojuetan, motorra kiribilduta dagoen altzairuzko xafla mehea da. Xaflaren tentsioak eragiten du mugimendua. Erregulatzaileak edo zabuak beti berdin mantentzen ditu mugimenduak. Azkenik, transmisio katea elkarren artean lotutako gurpilez dago osatua, eta motorraren mugimenduak, erregulatzaileak berdindu dituelarik, orratzetaraino eramaten ditu.

Geonosiseko Harea

Geonosiseko exekuzio harea, Star Wars film sagako fikziozko toki bat da. Film sagako II. atala den Klonen Erasoan agertzen da.

Geonosiseko harea, pizti eta beste izaki batzuen artean borrokak egiten ziren estadio handi bat da, beharbada Erromatar Inperioko anfiteatroen antzerakoa. Milaka geonosiar biztanle hartzen zituen zirkulu formako eraikin bakar batek osatzen zuen. Stalgasinen kokatua zegoen, Geonosis planetako erlauntza hiriburua, eta piztia izugarriak, gaizkileak eta preso politikoak jaten ikusten ziren tokia zen.

Geonosis planetako buruzagia zen Poggle Txikia artxidukea baino bi belaunaldi lehenago, Petrana-Ki bezala ezagutzen zen erritua, adimendun izakien eta animalien artean egingo zela ezarri zen. Aurretik, soilik piztiak euren artean akabatzen ziren ikuskizunak ematen ziren, baina preso politikoak, arazo bihurtzen hasi ziren. Sinpleki, exekutatu egitenz iren Geonosiseko hareara eramandakoan.

Obi-Wan Kenobi, Padmé Amidala eta Anakin Skywalker harrapatuak izan ziren eta artxidukeak, espioi izatearen erruduntzat jo zituen. Heriotz zigorra jarri zitzaien eta Hareara eramanak izan ziren, non pizti izugarriak askatu ziren: acklay bat, nexu bat eta reek bat. Exekuzioa, Mace Windu Jedi maisua eta Jedi armada baten iritsieraren ondorioz eten zen. Jediak ia garaituak izan behar zirela zirudienean, Yoda iritsi zen Errepublikarentzako klon armada berriarekin, exekuzio harean arrapaladan sartu zirenak hiru zigortuak erreskatatzeko eta, ondoren, borrokarekin kanpoan jarraitzeko.

Harea-erloju

Harea-erlojua denbora tarte jakin bat neurtzeko balio duen tresna bat da. Harea-erlojuak estugune batez bertikalki elkar konektatutako beirazko erraboil bi ditu; estugunean zehar harea modu erregulatuan erortzen uzten du, goiko arraboilatik behekora. Goiko arraboila erabat hustu arteko denbora neurtzen du harea-erlojuak. Behin goiko arraboila hutsik denean, behekoz gora jarri eta berriro has daiteke denbora neurtzen. Harea-erlojuek, diseinuaren arabera, minutu gutxi batzutatik hordubete arteko denbora tartea neurtu ohi dute. Neur dezakeen denbora hainbat faktorek zehazten dute: harea kopurua, arraboilen tamaina, estugunearen zabalera eta harearen kalitatea.

Denbora tarte mugatu bat baino ezin dutenez neurtu, gaur egun ez dira erabiliak, eta bestelako erlojuak erabiltzen dira ordua jakiteko, eskumuturreko orratz-erloju analogikoak edo erloju digitalak, esaterako. Gaur egun, harea-erlojuak apaingarri gisa erabiltzen dira gehien bat.

Hareharri

Hareharria edo harri mimarria hareaz eta pikor txikiko materialez osatutako arroka sedimentario detritiko bat da Psamiten taldekoa. Lutiten ondoren lurrazalean dagoen arroka sedimentario ugariena da.

Kareharri

Kareharria karbonatoz orokorrean eta karbonato kaltziko edo kaltzitaz bereziki osatutako harri sedimentario kimikoa da. Paisai karstikoaren elementu nagusia da.

Euskal Herriko mendi gehienak kareharriz osatuak daude. Mundu mailan ere arroka sedimentario guztien %10a osatzen du.

Kuartzita

Kuartzita harea kuartzotsuen metamorfismoaz sortzen den arroka da. Oso gogorra da eta ez da batere erraz higatzen.

Kuartzo

Kuartzoa batez ere silizio dioxidoz (SiO2) osatutako mea gogorra da. Pisu espezifikoa 2,65; gogortasuna 7.

Kuartzoa da lurrazalean zabalduena dagoen mea. Altzairua baino gogorragoa da eta harri mota askoren osagaia da; kuartzitarena, harea harriena, hareena, etab. Berez kolorgea da, baina beste mea eta gaiekin elkartzean kolore asko har ditzake. Forma kristalinoetan agertu ohi da.

Legar

Eraikuntza eta geologian tamaina jakin bat duen materialari deitzen zaio legarra, hartxintxarra , harrikoskorra edo mugerra. Udden-Wentworth eskalan legarra izan daiteke granularra 2 eta 4 milimetro artean neurtzen badu edo hartxintxarra 4 eta 64 milimetro artean neurtzen baditu. ISO 14688 arauak legarra fin, ertain eta handi artean sailkatzen du, 2 eta 6,3 milimetro, 6,3 eta 20 milimetro eta 20 eta 63 milimetro artean. Legarraren metro kubiko batek 1.800 kilogramo inguru pisatzen ditu. Legarra baino txikiagoak diren harriei harea izena ematen zaie, eta handiagoak direnei errekarri.

Gizakiak artifizialki egina edo naturalki sortutakoa izan liteke. Ertzak biribilduta dituenean, higaduraren ondorioz, harribila edo errekarria deitzen zaio. Eraikuntzan partikulen tamaina 5 mm baino handiagoa duen materialari deitu ohi zaio legarra eta agregakin bezala erabili ohi da.

Lorategi

Lorategia normalean kanpoaldean dagoen natura eta batez ere, landareak zaindu, landatu eta edukitzeko eremua da. Bertan osagai natural eta artifizialak topa ditzakegu. Egun, bizitegi-lorategiak izendatzeko erabiltzen ohi badute ere, lehen zooak izendatzeko ere erabiltzen zuten hitza. Mendebaldeko lorategiak normalean landarez osatuta daude, lorategi botanikoak izanda. Ekialdean, berriz, beste ikuspegia dute. Adibidez, japoniar karesansui edo zen lorategiek harea eta harriak dituzte.

Lorategia kudeatu eta hobetzeko jarduera lorezaintza du izena eta jardueraren egilea, amateur edo profesionala izanik, lorezaina.

Mutrikuko Portuko hondartza

Mutrikuko Portuko hondartza Gipuzkoako hondartza da, Mutrikun kokatua. Izenak berak argi erakusten duenez, Mutrikuko portuaren ondoan dago hondartza txiki eta atsegin hau, herri horretako hirigunetik oso gertu, Burumendiren ekialdean (Mutrikuko portura sartzean istriborrean dagoen gaina da Burumendi). Urre koloreko harea lodia du. 180 metro luze da, eta olatuek gogor astintzen dute. Uretako hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen du: piraguismoa, windsurfa eta urpekaritza, adibidez.

Azken urteotan hondartzari kalte handia egin diote portuko obrek.

Nebulosa

Nebulosak (latinez Nebula, "hodei") hautsez eta metatutako gasez osaturiko espazioko hodeiak dira. Partikulek elkarren artean egiten duten grabitate indarrari esker loturik mantentzen dira gas eta hauts partikulak.

Teoria kosmologiko berrien arabera, izarren sorreran parte hartzen dute.

Nebulosek kolore gorri, berde edo urdina dute ezaugarri gisa.

Ogella

Ogella Bizkaiko hondartza da, Ispasterreko udalerrian kokatutakoa. Hondartzak harriak eta harea dauzka, itsasaldien arabera.

Petrolio

Petrolioa (latinetik Petroleum, eta hau grezieratik πέτρα, "harri" + ἔλαιον, "olio") osaera ezberdineko hidrokarburoen (batez ere alkanoen) nahasketa likidoa da. Hidrokarburoaren kate-luzera C5H12 eta C18H38 artean da. Materia naturala da, beltza edo marroi iluna (horixka edota berdexka ere izan badaiteke ere), nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen du.

Energia emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, 1950eko hamarkadatik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada petrolioa. Energia ekoizteko kontsumitzen ez den %16 material horietan erabiltzen da.

Lurrazaleko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago. Leku berberean egoten dira petrolioaren eta gas naturalaren hobiak, eta horrek ustiapena errazten du. Petrolio-hobietatik petrolio gordina ateratzen da. Petrolio gordinetik zenbait deribatu ateratzen dira, erregai deiturikoak: gasa, butanoa, ibilgailuentzako erregaia, kerosenoa, diesela, olio industriala, lubrifikatzailea eta asfaltoa, etab. Petrolio gordina erabiltzen da argindarra sortzeko eta industria-lehengai gisa erabiltzeko. Gas naturala ekonomiaren sektore guztietan erabiltzen da, baita etxea eta kalean.

Sahara

Sahara ( arabieraz: الصحراء الكبرى‎, aṣ-ṣaḥrāʼ al-kubrá, “basamorturik handiena”: amazigeraz: ⵜⵉⵏⵉⵔⵉ,Teneré) Afrika iparraldeko basamortu beroa da, munduko handiena. 5 000 kilometro luze da, Ozeano Atlantikotik Itsaso Gorriraino, eta 9 milioi kilometro koadro baino gehiago ditu luze-zabalean. Bere baitan dira, neurri batean edo bestean, Aljeria, Tunisia, Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania, Niger, Libia, Egipto eta Txad.

Sedimentu

Geologian, sedimentuak edo jalkinak mineral zati txikiez, prezipitazio kimikoz sortutako kristalez, izaki bizidunek ekoiztutako partikula mineralizatuez (adibidez oskolak) eta abarrez osaturiko metakinak dira, gutxi gorabehera lurrazalaren %75 estaltzen dutenak[erreferentzia behar]. Arro sedimentarioetan biltzen dira, eta prozesu geologikoen bitartez arroka sedimentarioak eratzen dituzte. Sedimentuen beste jatorri arraroago batzuk ere bada; hala nola, espaziotik etorritako hauts kosmikoak.

Sedimentu guztiak solidoak dira eta konposatuak direla diogu, partikula ezberdinez osatuta daudelako. Aurkako adibide bat jartzearren, egurrezko mahi bat solido bakarra da. Sedimentu partikulak mugitzeko aukera dute eta beraz, bigunak direla esaten da.

Traganarru

Traganarrua edo tragarroia haize-zurrunbilo indartsua da, hodei-zutabe edo kumuluninbo baten azpitik irteten den hodei-kono alderantzikatu eta inbutu-formako gisa azaltzen dena, azpian itsasotik jasotako ur-tantaz edo lurretik jasotako hauts, harea edo zaborrez osaturiko anabasa bat eduki ohi duena.

Normalean, ez dira oso indartsuak, tornadoak ez bezala, eta luzaro gutxikoak dira. Hala ere, nabigaziorako arriskutsuak izan dira oso.

Triasiko

Triasikoa, laburrago trias ere deitua, Mesozoikoaren lehenengo garaia da. Orain dela 251 milioi urte hasi zen eta orain dela 208 milioi urte bukatu. Garai honetan sortu ziren lehenengo Dinosauroak eta lehenengo ugaztunak.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.