Greziera

Greziera edo grekoa[1][2] Grezian hitz egiten den hizkuntza da. Herrialde horretaz gain, Zipren ere nagusi da eta beste hainbat herritan gutxiengo aipagarriak daude: Italiako grikozko nahiz grekokalabrerazko hiztunak, Albaniakoak, eta abar.

Greziera edo grekoa
ελληνική — ελληνικά‎ (Elliniká) — νέα ελληνικά‎ (Néa Ellīniká)
50 largest Greek diaspora SVG
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Grezia
 Zipre
Hiztunak 15 milioi
Rankinga 52
Ofizialtasuna  Grezia
 Zipre
 Europar Batasuna
Gutxiengo hizkuntza gisa onartua:
 Albania
 Armenia
 Italia
 Errumania
 Ukraina
Eskualdea Balkanak
Araugilea arautu gabea
Hizkuntza familia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoa alfabeto greko
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 el
ISO 639-2 gre
ISO 639-3 ell gre
Ethnologue ell
Glottolog gree1276 eta mode1248
Wikipedia el

Historia

Greziera Balkanetan mintzatua da K.a. bigarren milurtekotik. Aztarnarik antzinakoena Kretako "Gurdiaren Taulen Gela"n aurkitu zuten. K.a. XV. mendekoa izanda, greziera lekukotasunik zaharrenetakoak dituen munduko hizkuntzetako bat dugu. Antzinatasun hori, indoeuropar hizkuntzen artean Vedasen sanskritoak bakarrik berdin dezake.

Alfabeto grekoa, berriz, ez da hain zaharra eta feniziar alfabetotik eratorria da. Hizkuntzalarien aburuz, greziera bost arotan bana daiteke:

Erdi Aroko grezieratik aurrera bi hizkeratan banatua izan da hizkuntza: dhimotikí (δημοτική), herri hizkera, eta katharévusa (καθαρεύουσα), klasikoen erara itxuratutako hizkera jasoa, testu literario, juridiko, administratibo eta zientifikoetan erabilia XIX. eta XX. mendeetan. Diglosia arazo hori 1976ko 306 Legeak irtenbideratu zuen, dhimotikía ofizial bihurtu zuenean. Bitartean, bi hizkerek greziera batua (κοινή νεοελληνική edo Aro berriko greziera amankomuna) sortu dute.

Batzuek Aro berriko grezierazko hiztun jasoak antzinako testuak uler ditzakeela diote; hala ere, arrazoia ziur asko kultura da eta ez hizkuntzen arteko antzekotasuna. Hala ere, koinēa erraza da oso egungo hiztunentzat.

Euskarak, Europako beste hizkuntzak bezala, hitz asko hartu dizkio, normalean zeharka, hau da, frantsesaren edo gaztelaniaren bitartez: astronomia, demokrazia, filosofia, foka, eta abar. Gainera, greziar hitz eta morfemak oraindik erabiltzen dira hitz berriak sortzeko: antropologia, fotografia, hipermerkatua, hidromasajea, aromaterapia, biomekanika... eta latinezko hitzekin batera, egungo hiztegi zientifiko eta teknikoaren erroak dira.

Sailkapena

Greziera indoeuropar hizkuntza familiaren adarretako bat da. Hurbilago zituen antzinako hizkuntzak antzinako mazedoniera (agian grezierazko dialektoa bera) eta frigiera ziren, baina hori ez dago dokumentatuta. Egun, hurbilen dituen hizkuntzak armeniera eta indo-iraniar hizkuntzak dira.[3]

Idazkera

Greek alphabet alpha-omega
Alfabeto greko
Αα Alfa Νν Nu
Ββ Beta Ξξ Xi
Γγ Gamma Οο Omikron
Δδ Delta Ππ Pi
Εε Epsilon Ρρ Rho
Ζζ Zeta Σσς Sigma
Ηη Eta Ττ Tau
Θθ Thita Υυ Upsilon
Ιι Iota Φφ Fi
Κκ Kappa Χχ Khi
Λλ Lambda Ψψ Psi
Μμ Mu Ωω Omega
Letra zaharkituak
Digamma uc lc.svg Vau Qoppa new uc lc.svg Koppa
Stigma uc lc.svg Stigma Sampi uc lc.svg Sampi
Heta uc lc.svg Heta Sho uc lc.svg Sho
San uc lc.svg San

Greziera

Greziera alfabeto grekoaz idatzia da K.a. IX. mendetik. Greziera klasikoan, latin klasikoan bezala, letra larriak baino ez zeuden. Letra xeheak Erdi Aroko eskribek sortu zituzten, arinago idazteko. Egun erabiltzen den alfabetoa joniera berankorrarena bera da, K.a. 403an sortua atiko klasikoa idazteko.

Aro berriko alfabeto grekoak 24 letra ditu, bakoitza letra larriko eta letra xeheko formetan. Sigmak beste xehezko forma (ς) du, bukaeran erabiltzeko.

Letra larriak
Α Β Γ Δ Ε Ζ Η Θ Ι Κ Λ Μ Ν Ξ Ο Π Ρ Σ Τ Υ Φ Χ Ψ Ω
Letra xeheak
α β γ δ ε ζ η θ ι κ λ μ ν ξ ο π ρ σ, ς τ υ φ χ ψ ω

Gainera, alfabeto grekoak zenbait ikur diakritiko ditu: hiru ahoskera, arnasa hartzeko markak eta dieresia. Ikur horiek guztiek aro helenistan zehar sortu ziren, baina egun alde batera utzi dira. 1982tik aurrera, sistema monotonikoa izenekoa erabiltzen da, hau da, dieresia baino erabiltzen ez duena: antzinako sistema edo politonikoa greziera klasikoa idazteko erabilia da.

Aro berriko grezieraren adibideak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-19.
  3. BBC: Hizkuntzak Europan zehar: Greziera

Ikus, gainera

Anatidae

Anatidoak (Anatidae) Anseriformes ordenako hegazti-familia bat dira. Izena grekotik dator (ανατος, anatos: ahatea). Hegazti migratzaileak izan ohi dira, eta uraren inguruan bizi dira; ur-ingurunera moldatuta daude: palmipedoak dira.

150 bat espezie ditu familiak, 40 generotan banatuak. Haien artean daude, adibidez, ahateak, antzarak, zisneak, zerrak, eiderrak, brantak, paitak eta murgilariak. Ia mundu osoan bizi dira, Antartikan izan ezik.

Anatomia

Anatomia (antzinako grezieraz: ἀνατέμνειν, anatemnein, "ebaki"), izaki bizidunen egituraz eta antolaketaz arduratzen den biologiaren adarra da. Giza anatomia, animalia anatomia eta landare anatomia kontutan hartzen dituen termino orokorra da.

Anatomia bi atal nagusitan banatzen da: anatomia makroskopikoa eta anatomia mikroskopikoa. Lehen kasuan, egitura anatomikoak begi hutsez azter daitezke, ezeren laguntzarik gabe eta bigarrenean, mikroskopioaren laguntza beharrezkoa da. Azken kasu honen barne hartzen dira histologia (ehunen antolaketaren azterketa) eta zitologia (zelulen azterketa).

Anatomiak historian zehar etengabeko garapena jasan du, Galenoren lehenengo aportazioen ondoren, II. mendean. Bere azterketarako erabilitako metodoak ere nabarmen hobetu dira. Garai batean hildako animaliak disekzionatzen baziren beren organoak ezagutu eta jakintza hauek gizakiari aplikatzeko, gaur egun X izpiak eta erresonantzia magnetikoa erabiltzen dira besteak beste.

Aitzitik, anatomia ez da anatomia patologikoarekin nahastu behar. Azken honek kaltetutako organoak aztertzen baititu azterketa makroskopiko eta mikroskopikoen bidez.

Antzerki

Antzerkia (greziera klasikoz "theatron", θέατρον, edo "ikusteko lekua") arte eszenikoa da non publikoaren gainean istorioak kontatzen diren antzezpen baten bidez, hau da, hitzez eta imintzioz egindako ikuskizunaren bidez, batzuetan musikaz eta dantzaz lagunduta edo txotxongilo bezalako osagaiekin.

Antzezlanak arlo honetako egintzak dira eta zatika banatuta daude normalean, eta zati horietako bakoitzak ekitaldi, ekinaldi edo gertaldi izena hartzen du.

Azkenik, antzokiak dira arte mota hau eskaintzeko leku fisikoak, kalean ere emankizunak burutzen diren arren.

Antzinako greziera

Antzinako greziera edo greziera klasikoa (Ἀρχαία Ἑλληνική Arkhaía Hellēnikḗ) aro arkaikoan (K.a. IX. mendetik VI.era bitartean), aro klasikoan (K.a. V. mendetik IV.era bitartean) eta garai helenistikoan (K.a. III. mendetik K. o. VI. mendera bitartean) Antzinako Grezian hitz egiten zen hizkuntza da.

K.a. bigarren milurtekoan Balkanetatik joandako aitzinindoeuroparrek sorturiko greziera mizenikoan du iturria. Aro helenistikoan greziera helenista edo koinē bilakatu zen, nahiz eta oso hurbila izan hizkuntza ezberdintzat jo zutena. Greziera klasikoa ez zen hizkuntza batua, aldiz, dialekto asko zituen.

Gizakien historia kulturalean oso hizkuntza garrantzitsua da, Homero eta beste hainbat idazle nabarmenek ez ezik, Periklesen Aroko historialari eta filosofoek eta Itun Berriaren sortzaileek erabili zutelako. Mendebaldeko hizkuntza guztietan, tartean euskaran, eragina handia izan du Pizkundeaz geroztik.

Atenas

Atenas (grezieraz: Αθήνα, Athína, aˈθina ahoskatua; antzinako grezieraz: Ἀθῆναι, Athēnai) Greziako eta Atika eskualdeko hiriburua. Izena Atena jainkosaren omenez du. Mendiz inguraturiko ordoki batean dago, Akropoliaren eta Likabitosko harkaitz-muinoen azpian zabaldurik. Greziako politika, ekonomia eta kulturaren gune nagusia da. Atenas inguruan dago Greziako industrialde garrantzitsuena.

Europar Batasuneko bederatzigarren metropoli-barrutirik handiena da: 3.7 milioi pertsona ingururekin.

Baritono

Baritonoa tenorraren eta baxuaren arteko ahotsa da; halako ahotsa duena. Grezierazko βαρύτονος (barýtonos) hitzetik dator, hots sakona esan nahi duena. Mota askotakoak dira: Martin baritono (baritono arina), baritono liriko, Kavalierbaritono, Verdiren baritono, baritono dramatiko, baritono-noble eta baritono baxua.

Dramagile

Dramaturgoa (antzinako grezieraz: δραματουργός; δρᾶμα, drama eta έργον, lana) gune eszeniko batean kokaturik dauden literatura testuen idazlea da. Testu hauek antzezlan edo obra dramatiko bezala ezagutzen dira.

Egeo

Egeo itsasoa (turkieraz: Ege Denizi; grezieraz: Αιγαίο Πέλαγος) Mediterraneo itsasoaren zati bat da, Grezia eta Turkia artean kokatua.

Normalean, hegoaldeko muga Kreta eta Rodas uharteetan kokaturik dago, baina muga hori hain da arbitrarioa non zaila baita azalera zein den esatea. Gutxi gorabehera 180 000 kilometro karratukoa da. Iparraldetik hegoaldera, 600 km dauzka eta ekialdetik mendebaldera 400 km.

Egeo itsasoaren uharte gehienak greziarrak dira, hori dela eta Grezia barneko itsasotzat jotzen du, Turkiarren kalterako. Honek herrialde bien artean maizko gatazkak sortzen ditu.

Turismoa da aktibitate ekonomiko nagusia, adibidez, Greziako uharteak Greziako lurraldearen bosten bat izanda ere, hoteleko edukieraren erdia dira.

Izenaren etimologia Greziako mitologiatik datorkigu: Egeo, Atenasko erregea, bere semea Teseo labirintoan Minotaurok hil zuelakoan, bere burua itsasora berara bota zuen.

Filosofo

Filosofo Filosofia gaietan aditua da, filosofia doktrina bat eratzen duen pentsalaria. Hitza antzinako grezierazko φιλόσοφος (philosophos) hitzetik dator, "jakintzaren maitale" esan nahi duena. Bai "filosofo" bai "filosofia" terminoak Pitagoras greziarrak asmatu zituen.

Egun filosofiaren arlo nagusiak (estetika, etika, epistemologia, logika, metafisika, teoria sozial edo filosfia politiko) landu dituen edozein intelektual izendatuko dugu baina lehen zentsu zabalagoa zuen eta artez, historiaz, ekonomiaz, soziologiaz, psikologiaz, hizkuntzalaritzaz, antropologiaz, teologiaz edo politikaz arduratzen ziren.

Giorgos Seferis

Giorgos Seferis (grezieraz: Γιώργος Σεφέρης), Georgios Seferiades (Γεώργιος Σεφεριάδης) jaioa, (Urla, 1900eko martxoaren 13agreg./otsailaren 29ajul. - Atenas, 1971ko irailaren 20a) greziar idazlea izan zen. 1963an Literaturako Nobel Saria lortu zuen, herrialdeko bakarra izanik. Lanbidez diplomatikoa, Erresuma Batuan enbaxadorea izan zen 1957 eta 1962 artean.

Grezia

Grezia (grezieraz: Ελλάδα, eˈlaða ahoskatua), ofizialki Heleniar Errepublika (Ελληνική Δημοκρατία eliniˈci ðimokraˈti.a ahoskatua) Europa hego-ekialdeko estatua da, Balkanetako penintsularen hegoaldeko muturrean dagoena eta Europar Batasuneko kidea ere badena. Hainbat uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.

2017an 10.768.477 biztanle zituen. Atenas (Αθήνα) da hiriburua.

Greziar

Greziarrak (grezieraz: Έλληνες, ˈelines ahoskatua) Grezian, Zipren, Anatolian eta beste eskualdetan jatorria duen talde etnikoa da. Diaspora zabala ere badute, mundu osoan komunitateak dituena.Greziar koloniak eta komunitateak historikoki Mediterraneoko bazter gehienetara zabaldu dira, greziarrak Egeo itsasoaren inguruan izanik. Greziera Brontze Arotik aurrera hitz egiten dute. XX. mendearen hasierara arte, greziarrak greziar penintsulan, Asia Txikiko mendebaldeko kostaldean, Ponton, Egipton, Zipren eta Konstantinoplan bizi ziren (hau da, Bizantziar Inperioaren eremua). Hala ere, Greziar-turkiar gerraren ondorioz, biztanleria-mugimendu handiak izan ziren eta greziar gehienak Grezian eta Zipren gelditu ziren.

Egungo greziar gehienak Greziako Eliza Ortodoxoaren kideak dira. Greziarren eragina nabarmena izan da mendebaldeko kulturan.

Homosexualitate

Homosexualitatea (antzinako grezieraz: ὁμός, ‘berdin’, eta latinez: sexus, ‘sexu’) sexu edo genero berdineko kideen arteko erakarpen erromantiko, sexual edo sexu jarrera da. Joera sexual bezala, homosexualitatea sexu berdineko pertsonekiko "erakarpen erromantiko, sexual edo emoziozko erakarpen patroi iraunkor bat" da.

Homosexual adjektiboa, sexu harremanak sexu bereko pertsonekin izateko joera duen gizabanakoa izendatzeko erabiltzen da, emakume zein gizon izan. Homosexualitatea askotan heterosexualitatearen edo bisexualitatearen aurkakotzat ageri da. Lesbiana terminoa emakume homosexualak izendatzeko erabiltzen da. Eta ingelesetik datorren gay terminoa, euskaraz, gizon homosexualak izendatzeko erabiltzen da; ingelesez, oro har, edozein homosexual —emakume nahiz gizon— izendatzeko erabiltzen da, baina bereziki gizonezkoak.

Bisexualitatearekin eta heterosexualitatearekin batera, homosexualitatea heterosexual-homosexual zuzenean dauden hiru joera sexualen kategoria nagusienetakoa da. Ez dago argi zientzialarien artean zergatik pertsona batek joera sexual konkretu bat garatzen duen. Zientzialari askok uste dute natura eta hezkuntza (eragin genetiko, hormonal edota ingurumenaren eraginaren konbinazioren bat) direla joera sexual konkretu bat eragiten dutenak. Beste batzuek, ordea, uste dute arrazoi biologikoengatik batez ere izaten dela joera sexual bat.

Isaak II.a Angelo

Isaak II.a Angelo (grezieraz: Ἰσαάκιος Β’ Ἄγγελος, Isaakios II Angelos; 1156ko iraila – 1204ko urtarrila) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 1185-1195 eta 1203-1204 bitartean.

Konstantinopla

Konstantinopla (grezieraz: Κωνσταντινούπολις) oraingo Istanbul hiriaren antzinako izena da, IV. mendeko Konstantino erromatar enperadoretik datorkiona. Honen aurretik Bizantzio izena izan zuen.

Bizantziar Inperioaren edo Ekialdeko Erromatar Inperioaren hiriburu izan zen mendeetan zehar, 330 urtetik 1453ra arte, otomandarrek konkistatu zutenean, Aro Modernoari hasiera emanez. Arkadiok, Teodosioren umeak hartu zuen oinordetzan

Marmarako itsasoa

Marmarako itsasoa (turkieraz: Marmara denizi, grezieraz: Μαρμαρα̃ Θάλασσα edo Προποντίδα) —antzinako izena: Propontis— Itsaso Beltza eta Egeo itsasoa banatzen dituen barneko itsasoa da. Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dago.

Mirtos

Mirtos (grezieraz: Mυρτώο Πέλαγος, Myrtöo Pelagos) Greziako itsaso bat da, Mediterraneoan, Zikladeak eta Peloponeso artean dagoena. Egeo itsasoaren zati bat da.

Monako

Monako (frantsesez: Monaco, okzitanieraz: Mónegue, monakoeraz: Munegu) Mendebaldeko Europako hiri-estatu bat da, Mediterraneoaren ertzean kokatua, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira. Munduko estatu txikienetakoa da, eta biztanle dentsitate handienetakoa du. Auzo populatuena Monte Carlo da.

Pleistozeno

Pleistozenoa (antzinako grezieraz: πλεῖστος (pleistos = "gehien") eta καινός (kainos = "berria")) Neogeno sistemako hirugarren garai geologikoa da, 1.808.000tik 11.550 BP arte irauten duena. Pliozeno garaia du aurrean eta Holozenoa atzean. Pleistozenoaren amaierak Paleolitoarenarekin bat egiten du. Azken glaziazio gehienak Pleistozenoan gertatu ziren.

Europako bandera Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak Europako bandera

Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.