Ginger Baker

Peter Edward "Ginger" Baker (Lewisham, Londres, 1939ko abuztuaren 19a - Canterbury, 2019ko urriaren 6a) ingeles musikari eta bateria-jotzailea izan zen. Jack Bruce eta Eric Claptonekin Cream taldea sortu zuen. Blind Faith taldean laburki egon zen Claptonekin eta Ginger Baker's Air Force taldea liderra izan zen. 1970eko hamarkadan bizi izan zen eta diskoak grabatu zuen Afrikan, Fela Kutirekiko hainbatetan.

Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Ginger Baker
Ginger Baker 1980
Bizitza
Izen osoa Peter Edward Baker
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Phil Seamen
Jarduerak
Musika instrumentua bateria
Diskoetxea Polydor Records
Atco Records
Warner Music Group
Island Records
Universal Music Group
IMDb nm0048486
www.gingerbaker.com/
1939

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1968ko musika

1968ko musikak eman zituen hainbat gertakizun aipagarri. David Gilmour gitarra-jotzailea hasten da Pink Floyd taldearekin jotzen; Brian Jones azken aldiz agertzen da The Rolling Stones taldeko partaide modura; Johnny Cashek Kaliforniako Folsomeko espetxeko kontzertu ospetsua ematen du; Nueva Trova Cubana mugimenduaren sorreratzat hartzen den kontzertua egiten da Habanan (Kuba); Tropikalia izenez ezaguna den mugimenduari hasera ematen zaio musikaren arloan Brasilen. Urte honetan sortutako musika taldeen artean Black Sabbath, Crosby, Stills & Nash, Deep Purple, King Crimson, Led Zeppelin eta Yes daude; gure artean, berriz, Erlak eta Herrikoi. Bestalde, Buffalo Springfield, Cream eta The Yardbirds taldeak desegin ziren. Hainbat musikarik eta taldek beren lehen albuma argitaratzen dute: The Band, Creedence Clearwater Revival, Tyrannosaurus Rex, Deep Purple, The Jeff Beck Group, Status Quo, Jethro Tull edo James Taylor. Abestiei dagokienez, urte honetan argitaratu ziren Jumpin' Jack Flash (The Rolling Stones), In-A-Gadda-Da-Vida (Iron Butterfly), With a Little Help from My Friends (Joe Cocker), Born to Be Wild (Steppenwolf), L'estaca (Lluís Llach), Ez gaude konforme (Lourdes Iriondo) edo Euskalerri nerea (Xabier Lete)

2019

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019a asteartez hasitako urte arrunta izango da.

Abuztuaren 19

Abuztuaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamaikagarren eguna da, 232.a bisurteetan. 134 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Cream

Cream Jack Bruce baxu-jotzaile eta abeslariak, Ginger Baker bateria-jotzaileak eta Eric Clapton gitarra-jotzaile eta abeslariak 1966an Londresen sortutako rock power trio bat izan zen. Bere soinuak bluesa, rock psikodelikoa eta poparen arteko nahasketa zuen ezaugarri. Esan ohi da Cream izan zela arrakasta izan zuen lehen supertaldea, eta bakarrik bi urte pasatxoko jarduna izan arren, 2011 urtera arte hamabost miloi kopia baino gehiago salduak zituen mundu zabalean, Rolling Stone aldizkariaren arabera. Taldeak eragin nabarmena izan zuen garaiko musikan eta, Jimi Hendrixekin batera, wah-wah pedalaren erabilera zabaldu zuen.

Lau LP grabatu ondoren -Fresh Cream, Disraeli Gears, Wheels of Fire eta Goodbye-, taldea banandu egin zen 1968an, Bruce eta Bakerren arteko harreman gaiztoa zela medio. Berriro elkartu ziren 1993an Rock and Roll Hall of Fame sartu zirela eta. Gauza bera egin zuten 2005ean Royal Albert Hall eta Madison Square Garden aretoetan kontzertu batzuk emateko.

Nahiz eta taldearen ibilbidea laburra izan zen, ondorengo talde asko izan dira Creamen eragina jaso dutenak, eta Rolling Stone aldizkariak "inoizko historiako 100 artista onenen" artean sartu du. 2006an hirukoteak ohorezko Grammy saria jaso zuen bere ibilbide artistikoaren onarpen gisa.

Jack Bruce

John Symon Asher Bruce (Bishopbriggs, Lanarkshire, Eskozia, 1943ko maiatzaren 14a - Suffolk, 2014ko urriaren 25a) eskoziar musikari eta baxu-jotzailea izan zen. Ginger Baker eta Eric Claptonekin Cream taldea sortu zuen. Blues Incorporated, the Graham Bond Organisation, Bluesbrakers, Manfred Mann, Powerhouse eta West. Bruce & Laing taldeetan jo zuen.

Urriaren 6

Urriaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hemeretzigarren eguna da, 280.a bisurteetan. 86 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.