Gibraltar

Gibraltar Iberiar penintsulako hegoaldean dagoen Erresuma Batuko Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde bat da. Europa eta Afrika, Mediterraneoa eta Atlantikoa banatzen dituen Gibraltarko itsasartearen iparraldean kokaturik, Espainiaren eta Marokoren artean; Ozeano Atlantikoa eta Mediterranear itsasoa batzen diren lekuan. Turismo eta finantza hiria bihurtu da. Nazioarteko portua eta itsas basea ere bada.

Gibraltar
Gibraltar
Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldea
Eskoziako bandera Eskoziako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: "Montis Insignia Calpe"
(Gibraltarko arrokaren ezkutua)
Ereserkia: God Save the Queen
Herrialdearen kokapena
HiriburuaGibraltar
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa
Aitortutako hizkuntzak gaztelania, llanitoa
Herritarra gibraltartar
Gobernua
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Ed Davis
 -  Ministro nagusia Fabian Picardo
Legebiltzarra Gibraltarko Parlamentua
Geografia
 -  Guztira 6.8 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2015) 32.194
Dirua Gibraltarko libera (GIP)
Zirkulazioa errepidean eskuinean
Zandariak San Bernardo
Europako Andre Maria
Internet domeinua .gi

Historia

Antzina Calpe izena zuen eta Herkulesen Zutabeetako bat zen. Tariqen mairuek hartu zuten eta, tarte gutxi batzuetan izan ezik, bertan segitu zuten 1462 arte. Espainiarrek hartu zuten eta ondoren Espainiako Erregetzarako gerran ingelesek (1704); Utrechteko Itunak (1713) ingelesen eskubideak bermatu zituen. Base militar moduan erabili zen bi mundu gerretan. Espainiak beti beretzat eskatu du lurralde mutur hori eta Nazio Batuen Erakundeak 1969a baino lehen uzteko agindu zion Erresuma Batuari baina bertan egindako erreferendum batek (1967), ezezkoa eman zion Espainiako izateari.

Kanpo estekak

Geografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Alfontso XI.a Gaztelakoa

Alfontso XI.a Mendekaria (Salamanca, 1311ko abuztuaren 13a – Gibraltar, 1350eko martxoaren 26a), Gaztela eta Leongo erregea izan zen.

Gaztela eta Leongo Fernando IV.a eta Portugal eta Aragoiko Konstantzaren semea.

Bere zuzendaritzapean, Gaztelako Erresuma Gibraltarko itsasarteraino heldu zen 1340ko Saladoko gudua eta 1344ko Algeciras hiriko konkista eta gero.Konstantza Manuel ezkondu eta ezkontza deuseztatu ondoren, bere lehengusina Portugalgo Maria (1313 - 1357), Alfontso IV.a Portugalgoaren alaba, ezkondu zuen eta bi seme izan zituen:

Fernando (1332);

Petri I.a Gaztelakoa (1334 - 1369).Nahiz eta Leonor Nuñez Guzmangoa (1310 - 1351) (Alfontso IX.a Leongoaren hereniloba) ezkondu ez, 1329 eta gero hamar seme-alabak izan zituen:

Petri Alfontso (1330 - 1338);

Joana Alfontso (1330 - ?);

Antso Alfontso (1331 - 1343);

Henrike II.a Gaztelakoa (1333 - 1379);

Fadrique Alfontso Gaztelakoa (1333 - 1358);

Fernando Alfontso (? - ?);

Tello I.a Gaztelakoa (1337 - 1370);

Joanes Alfontso Gaztelakoa (1341 - 1359);

Antso Alfontso Gaztelakoa (1345 - 1352);

Petri Alfontso Gaztelakoa (1345 - 1359).1333 eta 1334 artean, Bizkaiko Jaurerria okupatu zuen eta Bizkaiko Jaun bihurtu zen.

Gibraltar setiatu zuenean hil zen izurriaren ondorioz, gaitza hortaz Europako monarka bakarra hil zena izaki.

Andaluzia

Andaluzia (gaztelaniaz eta ofizialki Andalucía) Espainiako autonomia erkidego eta nazionalitate historiko bat da, Iberiar Penintsularen hegoaldeko muturrean kokatua. Mugakide ditu hegoaldean Gibraltar eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Extremadura eta Gaztela-Mantxa, ekialdean Murtziako Eskualdea, eta mendebaldean Portugal.

Andaluziako autonomia erkidegoko gobernu erakundeari Andaluziako Junta deritzo.

Ballymena

Ballymena (irlanderaz: an Baile Meánach, «Hiriarte», «Hiri erdigunea») Ipar Irlandako iparraldeko hiri bat da, Antrimeko konderrikoa. 2001eko erroldan, 28.717 biztanle zituen.

Campo de Gibraltar

Campo de Gibraltar Cádizko probintziako hego-ekialdean dagoen eskualdea eta udalerrien mankomunitatea da. Izena eskualde horretako hegoaldean dagoen Gibraltarretik hartzen du. Algeciras, Los Barrios, La Línea de la Concepción, San Roque, Tarifa, Castellar de la Frontera eta Jimena de la Frontera udalerriek osatzen dute.

Canal Sur

Canal Sur Televisión Andaluziako Radio y Televisión de Andalucía korporazio publikoaren telebista kate nagusia da. Katea 1989eko otsailean sortu zen, Andaluziako Autonomia Estatutua onartu ondoren.

Andaluziako erkidegoko kate nagusia da eta kateak ikuslego handia du. Gaur egun bi erkidegoko kate daude Andaluzia: Canal Sur eta Canal Sur 2. Andaluziatik kanpo Gibraltar, Algarve, Ceuta, Melilla eta gertueneko probintzietan ikusgai dago.

Cádizko probintzia

Cádiz Espainiako hegoaldeko probintzia bat da, Andaluziako autonomia erkidegokoa.

Gibraltarko futbol liga

Gibraltargo futbol liga (ingelesez Gibraltar Premier Division) Gibraltarren jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1895ean abiatu zen eta Prince of Wales eta Lincoln Red Imps dira garaipen gehien lortu dituzten taldeak.

Gibraltarko futbol selekzio nazionala

Gibraltarko futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. Etxeko lagunarteko partidak Victoria Stadiumean jokatzen ditu, Gibraltarren bertan, baina partida ofizialak Portugalgo Faro hiriko Estádio Algarve zelaian, Espainiak ez baitio uzten bere lurraldean jokatzen.

Gibraltarko itsasartea

Gibraltarko Itsasartea (arabieraz: مضيق جبل طارق‎, Madiq Jabal Tàriq; gaztelaniaz: Estrecho de Gibraltar) Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen dituen itsasartea da. Geografia politikoari dagokionez, iparraldean dituen Europako Espainia eta Gibraltar, eta hegoaldean dituen Afrikako Maroko eta Ceuta bereizten ditu. Geologiaren aldetik, itsasarte hau da Eurasiako eta Afrikako plaka tektonikoen arteko muga.

Itsasartearen gunerik estuenean, 14,4 kilometro daude Europaren eta Afrikaren artean. Gutxieneko sakonera Umbral de Camarinalen du (280 m) eta handiena Algecirasko badian (1.000 m inguru).

Duela bost milioi urte, itsasartea itxita egon zen, eta horren ondorioz Mediterraneoa lehortu zen (Messiniarreko gazitasun krisia). Faunarentzat nahiz giza merkataritzarentzat igarobide garrantzitsua da. Leku estrategikoa izanik, hainbat gatazka eragin ditu, historian; gaur egun ere bizirik daude Espainiaren eta Marokoren artekoa (Ceuta eta Melillari buruz) eta Espainiaren eta Erresuma Batuaren artean (Gibraltarri buruz).

Hiri-estatu

Hiri-estatu hiri batek eta batzutan inguruko lur urri batzuek osaturiko estatu bat da. Sorreraren helburuak anitzak badira ere, gehienetan (batez ere Erdi Aroan) merkatal helburuak zituzten.

Historian lehenengo hiri-estatuak Mesopotamiako hegoaldean zegoen Sumerren sortu zuten, ia nekazaritzarekin batera. Antzinako Grezian hiri-estatuen une garaiak ailegatu ziren, bertoko hiriek polisak sortzean.

Egun oraindik badira hainbat hiri estatu:

Monako

Singapur

Vatikano HiriaBurujabetzarik osorik ez duten beste hiri batzuk ere hiri-estatu dira, adibidez:

Danzig

Fiume

Tangier

Memel

TriesteHainbat hirik estatu bezala funtzionatzen dute, nahiz eta subirauak ez izan:

Ceuta eta Melilla (Espainia)

Hong Kong eta Macau (Txina)

Gibraltar (Erresuma Batua)

Berlin, Hanburgo eta Bremen (Alemania)

Iberiar penintsula

Iberiar penintsula Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar daude bertan.

Letoniako futbol selekzio nazionala

Letoniako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. Skonto Stadium zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Riga hiriburuan.

Luxenburgo (hiria)

Luxenburgo (luxenburgeraz: Lëtzebuerg, frantsesez: Luxembourg, alemanez: Luxemburg) Luxenburgoko eta izen bereko barruti eta kantonamenduetako hiriburua da. Ohiko hizkeran d'Stad izena ematen zaio ("hiria" luxenburgeraz) eta batzuetan "Iparraldeko Gibraltar" edo "Europako bihotz berdea" (gotorleku eta berdeguneengatik). Alzette eta Pétrusse ibaien elkargunean kokatua dago. Metropoli guneak 103.973 biztanle ditu eta Hesperange, Sandweiler, Strassen eta Walferdange daude barnean.

Europako bosgarren finantzagunea da. Gainera, Europar Batasuneko erakunde eta agentzien egoitza nagusia da, hala nola, Europako Justizia Auzitegia, Europako Kontu Auzitegia eta Europako Inbertsio Bankua.

1994an, Luxenburgo alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok, "Luxenburgo hiria: auzo zaharrak eta gotorlekuak".

Makako

Makakoak dira Macaca generoko primateak. Catarrhini tximinoen genero bat dira, Cercopithecidae familiakoa. Gizakiez gain tropikoetatik kanpo bizitzera ohitu diren primate bakarrak dira. Afrika, Gibraltar, Txina edo Japonian bizi dira. 22 espezie ezagutzen dira, euren artean Rhesus makakoa eta Berberia makakoa (Gibraltarreko Tximinoa). Espezieetako batzuk ez dute isatsik, eta beste batzuk badute, nahiz eta garapena ezberdina izan daitekeen.

Espezieetako batzuk esperimentutan erabili dira. 1990eko hamarkadan herpes-Baren garraiatzaile izan zitezkeela aurkitu zen eta, beraz, gizakiak kutsatu ahal dituztela, beste primate batzuen artean.

Mendikate Betikoak

Mendikate Betikoak (gaztelaniaz: Córdillera Bética) Marokon hasi, Gibraltar zeharkatu eta Espainiako hegoaldera arte doan mendilerroa da. Mendikate bakar batek baino mendilerro batzuk osaturiko multzo orografikoa da. Hegoaldean Atlasetik Fezeko arroak eta iparraldean Meseta eta Sierra Morenatik Guadalquivirreko arroak banandua da.

Polizia Erresuma Batuan

Erresuma Batuan polizia, lau lurraldeetan banatzen da independienteki: Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda. Halaber, lurralde bakoitza polizia barruti ezberdinetan banatzen da eta bakoitzak bere polizia propioa du. Hauei Lurralde poliziak edo Territorial police forces deritzaie eta bestelako polizia agentzie bereziei Polizia bereziak edo Special police forces.

Utrechteko Ituna

Utrechteko Ituna edo Utrechteko Bakea hitzarmen-saila izan zen, Espainiako Ondorengotza Gerrari amaiera eman ziona. Itunaren ondorioz, Espainiak Europan zituen lurraldeak galdu zituen: Menorca, Gibraltar, Sizilia, Napoli eta Sardinia, besteak beste. Filipe V.a Espainiako eta Ameriketako kolonietako errege izatea onartu zen Utrechteko Itunean, baina Frantziako koroan zuen eskubideari uko egin behar izan zion. Britainia Handia irten zen ondoen, jaso zituen lurraldeez gainera, ordu arte Espainiak zuen esklaboen salerosketaren monopolioa eta itsasoko merkataritzaren nagusitasuna lortu baitzuen.

Lurraldeei dagokienez, Frantziak galera handirik izan ez bazuen ere, Europako herrialde nagusia izateko aukera galdu zuen. Rastatteko Bakearekin (1714) amaitu zen Utretchteko Ituna. Bake-hitzarmen horren ondorioz, Frantziak Ingalaterrari Akadia, Ternua eta Hudsoneko badiako lurralde eta itsasaldeak eman zizkion; hala, leku haietako arrantza-guneak galdu zituzten euskal arrantzaleek.

Europako herrialdeak
Erresuma Batuaren lurralde antolaketa Erresuma Batua
Location of the BOTs

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.