Ghana

Ghana[1] (ˈɡɑːnə ahoskatua), ofizialki Ghanako Errepublika (ingelesez: Republic of Ghana) Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da. Azalera 238.540 km2-koa dauka eta 21.029.853 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri handiena Accra da. Kumasi, Tamale, Tema eta Sekondi-Takoradi ere zentro urbano garrantzitsuak dira.

Independentzia eskuratu zuen Afrikako lehen kolonia izan zen, eta bide bera egin zuten besteen eredu gertatu zen. 1957ko martxoaren 6an, Ghana herrialde independente bihurtu zen, Urrezko Kosta izeneko britainiar koloniatik. Izena, Ghana, Niger ibaiaren goi ibilbidean IV-XIII. mendeetan loratu zen inperio ahaltsuarenetik dator.

Ghanako Errepublika
Republic of Ghana
Ghanar bandera Ghanar armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Freedom and Justice
(Askatasuna eta Justizia)
Ereserkia: God Bless Our Homeland Ghana
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Akkra
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Herritarra ghanatar[1]
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea Nana Akufo-Addo
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 238,535 km2 (82.)
 -  Ura (%) 4,61
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2014) 27.000.000 (45.)
 -  Dentsitatea 101,5 bizt./km2 (103.)
Dirua Ghanatar cedi (GHC)
Ordu-eremua GMT (UTC0)
Aurrezenbakia 233
Internet domeinua gh

Mugakideak

Mugakide hauexek ditu: Boli Kosta mendebaldean, Burkina Faso iparraldean, Togo ekialdean eta Ozeano Atlantikoa hegoaldean, 500 kmko kostaldean zehar.

Banaketa administratiboa

Ghana 10 eskualde handi hauetan banatuta dago, eta gainera 275 barrutitan:[2][3][4]

Eskualdea Azalera (km²) Hiriburua Mapa administratiboa Mapa topografikoa
Ashanti 24.389 Kumasi Ghana regions named
Ghana Topography
Brong-Ahafo 39.557 Sunyani
Erdialdea 9.826 Cape Coast
Ekialdea 19.323 Koforidua
Accra Handia 3.245 Akkra
Iparraldea 70.384 Tamale
Goiko Ekialdea 8.842 Bolgatanga
Goiko Mendebaldea 18.476 Wa
Volta 20.570 Ho
Mendebaldea 23.941 Sekondi-Takoradi

Iparraldekoa (70.384 km2) erregiorik zabalena da eta Ashanti (3.612.950 biztanle 2000an) eta Accra Handia (2.905.726 bz) populatuenak dira.

Bestela, hiri nagusiak Akkra, Kumasi, Tamale, Sekondi-Takoradi, Tema, Teshie, Cape Coast eta Obuasi dira, biztanleen kopuruaren arabera ordenatuta.

Biztanleak

Etnia asko dago Ghanan. Ashantiak, akan hizkuntzaz mintzatzen direnak, dira gizatalde nagusia (% 52,4); Ashantiko probintzian bizi dira, eta akan hizkuntzaz mintzatzen dira; Kumasi da Ashantako hiriburua. Beste etnia garrantzitsuak moshi-dagonba (% 15,8), ewe (% 11,9), ga-andangme (% 7,8), gurma (% 3,3), yoruba (% 1,3) dira. Kristauak dira Ghanako biztanle gehienak, eta hegoaldean eta hiri nagusietan bizi dira; protestanteak % 27,9 dira, eta katolikoak % 18,7. Musulmanak % 15,7 dira, eta iparraldean bizi dira gehienbat. Bertako erlijioen jarraitzaile dira biztanleen % 34,4. Ghanako biztanleria oso gaztea da; 1999ko datuen arabera, % 42 dira hamalau urtetik beherakoak; 15-64 urte bitartekoak % 54 dira, eta 65etik gorakoak, % 4. Bizi itxaropena oso apala da, 57 urtekoa, eta emankortasun tasa handia, 4,11 haur emakumeko (1999). Ghanako biztanleen alfabetatze mailari dagokionez, % 64,5 dira alfabetatuak; alde handia dago ordea gizonezkoen (% 75,9 alfabetatuak) eta emakumezkoen artean (% 53,5). Ingelesa da Ghanako hizkuntza ofiziala, eta beste bost hizkuntzak estatutu ofizialak dituzte zeinek bere eskualdean. 79 mintzairaz egiten dute ghanarrek. Gobernuak sustatzen ditu bederatzi hauek: Akan, Dagaare/Wale, Dagbane, Dangme, Ewe, Ga, Gonja, Kasem eta Nzema.

Historia

Herri liberiar-bereber batek sortu zuen Ghanako erreinua K.o. IV. mendean. Lehendabiziko europarrak, portugaldarrak, 1471n heldu ziren, eta urrearen salerosketaz jabetzen saiatu ziren; garai hartakoa du lurraldeak Urrezko Kosta izena. Portugaldarrak beren nagusituna galduz joan ziren frantsesen, ingelesen eta holandesen faboretan. XVII. mendean esklaboen salerosketa hasi zen, eta Europarekiko merkataritza haren eraginez bertako herritarrek erreinu berriak sortu zituzten kostaldean eta basoan, iparraldearen kaltetan. XIX. mendearen hasieran esklaboen salerosketa debekatu zenean lurraldeak ordu arte izan zuen interesa galdu zuen europarrentzat, eta ingelesei utzi zitzaizkien bertan eraikitako gotorlekuak. Ingelesek kolonia bat antolatu zuten kostaldean, ashanti erreinukoak mendean hartuta. 1951. urtean Ingalaterrak konstituzioa eratu zuen eta bertakoez osaturiko gobernua antolatu zen, barne arazoetarako ahalmen osoa zuena. 1957. urtean Urrezko Kostak independentzia eskuratu eta Ghanako estatu bilakatu zen. 1960. urtetik aurrera, errepublika bihurtu zenetik, Kwame Nkrumah izan zen lehendakaria. 1966an kolpe militar batek Nkrumah aginpidetik eraitsi eta Ankrah jenerala ezarri zuen haren ordez; harrez gero behin baino gehiagotan hartu dute militarrek aginpidea indarrez. 1978. urtean, matxinada batek, William Fred Akuffo jenerala buru zuelarik, agintean zegoen Ignatius Kutu Acheampong jenerala kargutik kendu zuen eta batzar konstituziogile bat osatu zen. Batzarrak konstituzio berri bat idatzi zuen, presidentziala, eta hauteskundeak iragarri zituen 1979ko ekainaren 8rako. Baina 1979ko ekainaren 4an beste estatu kolpe izan zen, ofizialek eta soldaduek eragina, abiazioko kapitain batek (Jerry Rawlings), gidatua. Zenbait jeneral (haien artean Akwasi Afrifa, Akuffo eta Acheampong) hil zituzten, baina hala ere esandako egunean egin ziren hauteskundeak; Herriaren Nazio Alderdia irten zen garaile, Hilla Limann buruzagi zuena. Limann, 1979ko uztailaren 9an presidente aukeratua, ahalegindu zen, alferrik, inflazioaren kontra borrokatzen eta egoera sozio-ekonomikoa zuzentzen. Kudeaketa ekonomiko txarra eta gobernu zibilaren ustelkeria kritikatuz, Rawlings kapitainak beste estatu kolpe bat eman zuen eta berriz hartu zuen aginpidea, 1981eko abenduaren 31n, eta kargutik egotzi zuen Limann presidentea. Rawlingsek konstituzioa baliogabetu zuen, alderdi politikoak debekatu, eta Nazioaren Defentsarako Behin-behineko Batzorde bat osatu zuen (PNDC), bera buru zuena, eta ustelkeriaren eta kontrabandoaren kontrako borrokari ekin zion. PNDC-k, 1983 eta 1985ean, ekonomia berritzeko bi plangintza jarri zituen abian, eta ondoren, 1987an, egokitze estrukturaleko plangintza bat. Era horretan, ekonomiaren egoerak hobera egin zuen, gastu publikoak errotik murriztuz. Konstituzio berri bat onartu zen erreferendum bidez 1992ko apirilean, eta era horretan alderdi aniztasuna ezarri zen ostera ere urte bereko maiatzean. J. Rawlings irten zen garaile lehendakaritzarako hauteskundeetan (botoen % 58rekin) lehenengo itzulian, azaroan, baina oposizioko alderdiek boikota egin zuten abenduko legegintzako hauteskundeetan. IV. errepublikarekin (1993ko urtarrilean osatu zen), erregimen militarreko hamar urte bukatu ziren. 1996ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, oposizioko zenbait alderdi elkartu ziren hautagai bakar bat aurkezteko, John Kufuor. Hautagai hori ordea erraz baztertu zuen J. Rawlingsek, eta haren alderdia, Nazio Kongresu Demokratikoa (NDC), izan zen orobat garaile legegintzako hauteskundeetan. Atzerriko politikagintzari dagokionez, Rawlings kapitainak haren ama ewe etniakoa da, Togo eta Ghanaren arteko mugak banatua, bi herrialde horien artean maiz sortzen diren gatazkei aurre egin behar izan die; behin baino gehiagotan, elkarri leporatu diote Togo eta Ghanak konplotak, batak bestearen kontrako erasoak eta hilketak bultzatu izana, bereziki 1986. eta 1994. urteetan. 2000. urtean Rawlingsek bere kargua utzi zuen, eta John Kufuorek irabazi zituen hauteskundeak, lehenengo aldia zen boterea bide demokratikoen bitartez aldatzen zela. 2001. eta 2002. urteetan borroka larriak izan ziren mamprusi eta kusasi taldeen artean; Ya-Na Yakubu Andani II.a hil zuten eta gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen. 2004an Jerry Rawlings lehendakari ohiak ikerketa batzorde baten aurrean erantzun behar izan zuen bere agintaldian, giza eskubideak bortxatu zituen salaketapean. Urte horretan bertan Kufuorrek irabazi zituen berriro ere hauteskundeak. 2005. urtean Togoko milaka herritarrek Gahanara ihes egin zuten, babes bila. 2008ko lehendakaritzarako haueskundeetan John Atta-Mills hautatu zuten lehendakari.

Ekonomia

Rue du centre Kumasi
Kumasi hiriko azoka.

953 kilometroko burdinbide sare batek lotzen ditu Akkra, Kumasi eta itsasaldeko hiriak. 32.000 km errepide dira zolatuak. Akkratik gertu Kotakako nazioarteko aireportua dago, eta badira beste lau aireportu txikiagoak, nazio barneko hegaldietarako.

Baliabide naturaletan aski aberatsa izanik, Ghanaren per capita errenta Mendebaldeko Afrikako herrialde pobreenen halako bi da. Hala ere, nazioarteko laguntzaren mendeko da, finantzei eta teknikari dagokienez bereziki. Atzerriarekiko truke gai nagusiak urrea, egurra eta kokoa dira. Barne ekonomia oraindik ere iraupenezko nekazaritzan oinarritzen da; barne produktu gordinaren % 41 hartzen du, eta biztanle aktiboen % 40 enplegatzen, lurjabe txikiak bereziki. 1995-1997 urteetan, Nazioarteko Diru Funtsarekin lankidetzan, hiru urteko egokitze plangintza bat jarri zen abian. Ekonomiaren hazkunderako eragozpen dira soldaten gorakadak eta inguruko lurraldeekiko bake konpromisoak, finantzen inflazio defizita eragin baitute, zediaren baliogabetzea, eta gobernuaren ekonomia neurri zorrotzek jendeari erangindako larritasuna. Era berean, 1998an uzta pobrea izan baitzen, areago moteldu zen berez motela zen hazkundea. Industria sektorea (nazio produktu gordinaren % 16), oraindik ere meatzaritzan oinarritzen da. Kakaoa da esportazio gai nagusia. Britainia Handia, Alemania eta Estatu Batuak dira Ghanaren merkataritza kide nagusiak. Hala ere, merkataritza-balantzak defizitario izaten jarraitzen du, hornidura ondasunen, gai manufakturatuen eta petrolioaren erosketa dela-eta.

Azpiegiturak

Aireportuak

See source Wikidata query..

Ghanatar ezagunak

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. Ghana News Agengy SOCIAL:EC has done no wrong – Dr Afari-Gyan.
  3. myjoyonline.com MPs demand 24/7 police security for 275 members.
  4. ghanadistricts.com

Kanpo loturak

.gh

.gh Ghanari dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da.

2006ko Munduko Futbol Txapelketa

2006ko Munduko Futbol Txapelketa 2006ko ekainaren 9a eta uztailaren 9aren artean Alemanian ospatu zen. 18. Munduko Futbol Txapelketa izan zen. Honako hau, Alemanian jokatzen den bigarren Munduko Kopa izan zen; aurrekoa 1974an jokatu zen, Alemania Federalaren izenpean. Municheko Allianz Arena futbol-zelaian hasi zen lehiaketa, ekainaren 9an hain zuzen ere. Finala berriz, Berlingo Estadio Olinpikoan jokatu zen, uztailaren 9an.

Edizio honetan 197 selekziok hartu zuten parte. Horietatik 32 selekzio izan ziren ekainaren 9an hasi den azken fasea jokatzen 4 taldetako 8 multzotan banaturik. Finala Berlingo Estadio Olinpikoa jokatu zen uztailaren 9an.

Lehiaketako maskota, Goleo VI izeneko lehoi bat da eta baloia, Pille izena du.

2010eko Munduko Futbol Txapelketa

2010eko Munduko Futbol Txapelketa 2010eko ekainaren 11 eta uztailaren 11ren artean Hegoafrikako hainbat hirietan ospatu zen nazioarteko futbol txapelketa izan zen. 19. Munduko Futbol Txapelketa izan zen. Txapelketa hura, Afrika kontinentean jokatu izan den Historiako lehenengo Munduko Kopa bihurtu zen. Partiduak Hegoafrikako hainbat hiritan jokatu ziren, eta finala aldiz, Johannesburgeko Soccer City estadioan.

Edizio hartan 204 selekziok hartu zuten parte, Hegoafrika barne. Horietatik 32 selekzio izan ziren ekainaren 11n hasi zen azken fasea jokatu zutenak, 4 taldetako 8 multzotan banaturik.

Lehiaketako maskota, Zakumi izeneko ile berdeko leopardoa izan zen.

2010eko Munduko Futbol Txapelketako D multzoa

2010eko Munduko Futbol Txapelketako D multzoariri zegozkion partiduak ekainaren 13an hasi ziren, eta ekainaren 23an amaitu. Multzoa Alemaniak, Australiak, Serbiak eta Ghanak osatu zuten.

2014ko Munduko Futbol Txapelketa

2014ko Munduko Futbol Txapelketa 2014ko ekainaren 12tik uztailaren 13ra Brasilgo hainbat hiritan ospatu zen nazioarteko futbol txapelketa izan zen. 20. Munduko Futbol Txapelketa izan zen.

Afrikako Nazioen Kopa

Afrikako Nazioen Kopa kontinente hartako futbol txapelketa nagusia da, selekzio mailakoa beti ere.

Afrikako Futbol Konfederazioak antolatzen du, 1957tik gutxi gora-behera bi urtero. Lehenengo bi ekitalditan Egipto, Etiopia eta Sudanen arteko txapelketa izan zen.

Egiptoko selekzioak (7 aldiz) eta Kamerun eta Ghanakoak (4naz) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.

Akkra

Akkra (ingelesez: Accra, əˈkrɑː ahoskatua) Ghanako hiriburua eta hiri nagusia da. Gineako golkoan dago, eta kultura, merkataritza eta industriagune garrantzitsua da. Komunikazio ugari ditu, burdinbidez eta errepidez, kostalde bereko beste hiriekin. Garrantzi handiko petrolio findegia du.

Burkina Faso

Burkina Faso (frantsesez buʁkina faso ahoskatua) Mendebaldeko Afrikako estatu itsasgabea da. Sei herrialderekin egiten du muga: Malirekin iparraldean, Nigerrekin ekialdean, Beninekin hego-ekialdean, Togo eta Ghanarekin hegoaldean eta Boli Kostarekin hego-mendebaldean. 274.200 km²ko azalera du eta 2013ko zenbatespenaren arabera 17.322.796 biztanle ditu. Hiriburua Uagadugu da.

1970 eta 1980ko hamarkadetan ezegonkortasun politiko handia egon zen bertan eta 1990eko hamarkadan alderdi anitzeko hauteskundeak antolatu ziren. Urtero ehunka mila landa langilek Ghana edo Boli Kostarako bidea hartzen dute lan bila.

FIFA 100

FIFA 100 bizirik dauden 125 futbolari onenek osatzen duten zerrenda da. Zerrenda hau FIFAk osatu zuen, Pelerekin batera. 2004ko martxoaren 4an eman zuten jakitera, futbol federazioaren mendeurrenarekin batera.

Ghanako Inperioa

Ghanako Inperioa (750 aldean - 1240 aldean) gaur egungo Maliren parte handienean eta Mauritaniaren hego-ekialdean hedatzen zen erresuma historikoa izan zen. Bertako Soninke herriak Wagadou deitzen zion baino europarrek eta arabiarrek Ghanako Inperioa izena jarri zioten, Ghana esaten baizitzaion erregeari. Inperioak Iparraldeko Afrika, Ekialde Hurbila eta Europarantz zihoan gatz, urre eta boli merkataritza kontrolatzen zuen. Horrela aberasturik hedatuz joan zen eta merkataritza bide garrantzitsuen kontrola lortu zuen. Hiriburua Kumbi Saleh izan zen.

XI. mendean almorabideek inperioa inbaditu zuten. Denbora luze gabe sonikeek agintea berreskuratu zuten arren, erresumaren gainbehera hasia zen. 1240an Maliko Inperioan sartu zen.

Ghanako futbol selekzio nazionala

Ghanako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. Afrikako futbol selekzio indartsuenetakoa da, lau aldiz irabazi baitu Afrikako Nazioen Kopa.

Gineako golkoa

Gineako golkoa Afrikako hego-mendebaldean kokatutako Ozeano Atlantikoaren besoa da. Ekuatore eta Greenwich meridianoa lotunea bertan kokatzen da. Geografoen arabera, golkoa Liberiako Palmas lurmuturretik Gabongo Lopez lurmuturrera doa.

Eskualdean, Afrikako zenbait ibai nagusi batzuk dute bere bokalea, besteak beste, Niger ibaia eta Volta ibaia.

Gineako golkoan, Bioko, Príncipe, São Tomé eta Annobon uharteak daude.

Liberia, Boli Kosta, Ghana, Togo, Benin, Nigeria, Kamerun, Ekuatore Ginea, Gabon eta São Tomé eta Príncipe estatuek dute kostaldea golkoan.

Greenwich meridianoa

Greenwich meridianoa edo Lehenengo meridianoa Ipar Polo eta Hego Polo batzen duen asmatutako zirkuluerdia da, Greenwichetik, zehatzago Londresko aldiriko astronomia-behatokitik.

Greenwich meridianoa jatorrizko meridianoa da: hortik longitudea graduz neurtzen da, hau da 0º longitudea da. Ordu-zona bakoitzak 15º longitudeari dagokio (360º 24 ordu direnez 360/24 = 15)).

Greenwich meridianoaren kontrakoa, hau da zirkulua betetzen duen zirkuluerdia, data aldatzeko nazio-arteko lerroa da, Ozeano Barea zeharkatzen duena. Zenbait uhartedi ordu-zona ezberdinak ez izateko, lerroa ez da zuzena.

Antzinean, beste lekuak aukeratuak izan ziren erreferentziatzat, adibidez Hierro uhartea, Parisko meridianoa, San Petersburgo (Pulkovo meridianoa) edo Washington. Baina 1884an Washingtonen eginiko konferentzia batean Greenwich erabiltzea erabaki zen.

Iparraldetik hegoaldera, honako herrialdeak zeharkatzen ditu:

Erresuma Batua

Frantzia

Espainia

Aljeria

Mali

Burkina Faso

Togo

Ghana

Antartika

Jerry Rawlings

Jerry John Rawlings (Accra, Ghana, 1947ko ekainaren 22a -) Ghanako politikaria eta militarra da.

John Atta-Mills

John Evans Fiifi Atta Mills (Tarkwa, 1944o uztailaren 21a - Akkra, 2012ko uztailaren 24a) Ghanako presidentea izan zen.

Fante etniako kidea izan zen. Londresen ikasi zuen eta irakaslea izan zen Ghanako zuzenbide fakultatean. Jerry Rawlingsek haren presidenteordea aukeratu zuen 1997 eta 2001 aldi bitartekotarako. John Kufuorek garaitu zuen 2000ko eta 2004ko presidentearen hauteskundeetan. 2008an Nana Akufo-Addo garaitu zuen. Ezin izan zuen haren agintaldia amaitu 2012an hil zenez gero eta John Dramani Mahama presidenteordea haren ondorengoa izan zen.

John Kufuor

John Kofi Agyekum Kufuor (Kumasi, Urre Kosta, 1938ko abenduaren 8a) Ghanako presidentea izan zen 2001etik 2009ra.

Alderdi Abertzale Berria (NPP)ko kidea da. Diputatua izan zen Bigarren Errepublikan zehar (1969-1972) eta Hirugarren Errepublikan zehar (1979-1981) berriro. Ministroa izan zen ere Kofi Abrefa Busiaren gobernuan. 1996an hauteskundeak galdu zituen eta Jerry John Rawlings berrautatu zen baina 2000 presidentearen hauteskundeak irabazi zituen. 2004an berrautatu zen.

Kwame Nkrumah

Kwame Nkrumah edo Francis Nwia Nkrumah (1909 irailaren 18a edo 21a - 1972ko apirilaren 27a) Ghanako independentziaren lider politikoetako bat izan zen. Europa eta Amerikan osatu zen, han hainbat mugimendu panafrikar sortu zituen, estatu bat izateko Afrikako herrien eskubidea aldarrikatuz.

Herriko Konbentzioa alderdi politikoa sortu zuen autodeterminazioa lortzeko, grebak eta manifestaldiak antolatu zituen eta hainbat alditan atxilotua izan zen.

Afrikarentzat sozialismo moderatu batean sinesten zuen, kapitalismoa ukatzeko, inperialismoaren mendeak ekarri baitzituen. Maoren Txinaren aliatu egin zen. Ghanako errepublikaren lider moduan, herrialdearen industrializazioa bultzatu zuen, kakaoaren salmentaren onurez baliatuz.

Txina eta Vietnamera bidaia batez baliatuz, destronatua izan zen 1966an, eta erbestean bizi behar izan zuen Ginean, nahiz eta Errumanian hil zen.

Mendebaldeko Afrika

Mendebaldeko Afrika Afrikako mendebaldeko lurraldea da. Herrialde hauek hartzen ditu:

Benin

Boli Kosta

Burkina Faso

Cabo Verde

Gabon

Gambia

Ghana

Ginea

Ginea-Bissau

Kamerun

Kongoko Errepublika

Liberia

Mali

Niger

Nigeria

Senegal

Sierra Leona

TogoTxad, Mauritania eta Mendebaldeko Sahara ere, batzuetan, Mendebaldeko Afrikako zatitzat hartzen dira.

Muga kolonialak, lurraldeko gaur egungo herrialdeen muga bihurtu dira. Kasu batzuetan, muga hauek etniak herrialde ezberdinen artean banatzen dituzte.

Commonwealtheko estatu kideak
Commonwealth of Nations
Antigua eta BarbudaAustraliaBahamakBangladeshBarbadosBelizeBotswanaBruneiDominikaErresuma BatuaFiji (baliogabetua) • Ghana • GrenadaGuyanaIndiaJamaikaKamerunKanadaKenyaKiribatiLesothoMalawiMalaysiaMaltaMaurizioMozambikeNamibiaNauruNigeriaPakistanPapua Ginea BerriaRuandaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakSamoaSeychelleakSierra LeonaSingapurSalomon UharteakHegoafrikaSri LankaSwazilandiaTanzaniaTongaTrinidad eta TobagoTuvaluUgandaVanuatuZambiaZeelanda BerriaZipre
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.