Gerrilla

Gerrilla etsaia ahultzea helburu duten ekintza barreiatuetan oinarrituriko gerra mota da. Armada erregularretik at, gerrilla historikoki herritar xumeez osatua egon da eta bere ekintzarik ohizkoenak komunikazio lineak saboteatzea eta bakarkakoei edo talde txikiei erasotzea da. Gerrilla erresistentzia talde eta iraultzaileekin lotu ohi da.

Bestalde, gerrillaren jo-puntua duen Estatuak, gerrilla talde terroristatzat izendatu du sarritan.

PFLP-group-1969
Palestinako PFLPko gerrillariak 1969an.

Gerrillaren teoria

Historian zehar, hainbat autorek teorizatu du gerrillaren funtzio, izaera eta egitekoen inguruan. Horietatik ezagunenak Mao Zedong txinatarra eta Che Guevara argentinar-kubatarra dira. Era berean, Alemaniako RAFeko kide zen Ulrike Meinhofek hiriko gerrilla ereduaz teorizatu zuen.

Gerrilla garaikide esanguratsu batzuk

Tamil Tiger women at war
Sri Lankako tamilen LTTEren gerrillako emakumeak.

Jarraian, historian zehar edota gaur egun garrantzitsuak izan diren gerrilla batzuk aipatzen dira. Horietariko batzuk (IRA edo Brigada Gorriak, esaterako) hiri gerrillatzat hartu ohi dira, talde armatu arruntarekin pareka daitekeen gerrilla mota berezia osatuz.

Gerrillak dituzten herrialdeak

Hauetaz gain, gaur egun hainbat gerrillak ondoko herrialdetan dihardute, besteak beste: Irak (gerrilla nazionalistak nahiz islamistak), Sri Lanka (LTTEko tamilak), India (Indiako Alderdi Komunista Maoista), Nepal (Alderdi Komunista Maoista, 2007tik su etenean), Txetxenia (Errusia), Afganistan (talibanen gerrilla, batez ere), Iran (Kurdistango PJAK alderdia), Filipinak (hainbat gerrilla islamista, nazionalista eta komunista), Darfur (Sudan) eta Afrikako hainbat herrialde.

Gerrillari ospetsuak

Ikus, gainera

Aljeriako Independentzia Gerra

Aljeriako Independentziaren Gerra, sarritan besterik gabe Aljeriako Gerra deitua (1954ko azaroaren 1a – 1962ko martxoaren 19a), Aljeria Frantziatik askatzeko egindako gerrilla kanpaina (maquisards) izan zen. Gutxi gorabehera 180.000 hil eta 230.000 zauritu eragin zituen Afrikako iparraldeko herrialde hartan.

Gerra honen garaian Charles de Gaulle frantziar presidentea zen eta haren herrialdea ahulduta zegoen Bigarren Mundu Gerra amaitu berria zegoelarik eta aurreko urtean Indotxina galdu ostean. Testuinguru horretan Front de Libération Nationale (FLN) talde eta Mouvement National Algérien (MNA) taldeek gerratea abiatu zuten militar eta landa-eremuko zibil (Pieds-Noirs) frantziarren aurka. Aipatzekoa da Philippeville (gaur Skikda) hirian 1955ean independentistek zibilen aurka egindako sarraskia. Hastapen horietan, tartean Albert Camus idazle eta filosofoa saiatu zen gerra gelditzen eta behintzat zibilak errespetarazten, alferrik.

1956an Aljerko gudua hasi zen, gerrate honetan mugarria izan zena eta urtebetez luzatu zena. 1957an, Frantziako armadak gogor zanpatu zituen, Aljer okupatu egin zuen eta Frantzian eztabaida handia sortu zen koloniari independentzia ematearen aldekoen eta kolonia mantentzearen aldekoen artean. Azken taldekoen buru Frantziako OAS erakunde terrorista zen. De Gaulle jenerala gobernutik kentzen ere saiatu ziren.

Geroago, De Gaullek 1958an aljeriarrak deitu zituen galdeketa baterako, eta herritar gehien-gehienek burujabetzaren alde eman zuen botoa. Honek ez zuen gatazka gelditu, eta beste alde batetik hainbat frantziar aterarazi zuen Aljeriatik, 1962rako herrialde osoko biztanleen %13a inguruan ihes egin zuelarik. Eviango Hitzarmenaren bidez, 1962an Aljeriak independentzia lortu zuen.

Hainbat borroka eta tortura kasuak pairatu ondoren, azkenean gerratea amaitu zen eta FLNren buruzagia zen Ahmed Ben Bella presidente izendatu zuten.

Che (2008ko filma)

Che 2008ko Steven Soderbergh estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Ernesto "Che" Guevara argentinar iraultzaile ospetsuaren bizitzan oinarritua dago. Benicio del Toro aktoreak antzeztu zuen.

Film osoak 4 ordu eta erdi irauten zuenez, zinemetan bi zatitan banatua proiektatu zen: Che 1. Zatia: Argentinarra eta Che 2. Zatia: Gerrilla.

2008ko maiatzaren 21ean Cannesko Zinemaldian estreinatu zen eta Gizonezko aktore onenaren Saria irabazi zuen (Benicio del Toro). Gizonezko aktore onenaren Goya Saria eta Gizonezko zuzendari artistiko onenaren Goya Saria (Antxon Gómez) ere irabazi zuen.

El Salvadorko Gerra Zibila

El Salvadorreko Gerra Zibila 1980 eta 1992 artean Erdialdeko Amerikako herrialde horrek izandako gerra izan zen, herrialdeko armada (FAES) eta gerrilla (FMLN) aurrez aurre izan zituena. Egindako kalkuluek diote 75.000 salvadortar hil edo desagertu zirela hamabi urte haietan.

Frongocheko barneratze esparrua

Frongocheko barneratze esparrua Galesko Gwynedd eskualdeko Merionethshire konderriko Frongoch udalerrian dagoen kontzentrazio-esparrua edo barneratze esparrua izan zen. Lehen Mundu Gerran zehar gerra preso alemaniarrak barneratuak egon ziren, aldiz, 1916an Dublin hirian jazo zen 1916ko Irlandar Matxinadan parte hartu zuten 1.600 irlandar preso politiko barneratuak egon ziren, horien artean Éamon de Valera, Arthur Griffith eta Michael Collins.

Garai hartan irlanderaz Ollscoil na réabhlóide (irlanderaz Iraultzaren Unibertsitatea) edota Sinn Féinen Unibertsitatea, bertan Michael Collinsek gerora Irlandar Independentzia Gerran erabiliko ziren gerrilla taktikak irakasten hasi baitzen.

Iberiar Penintsulako Gerra Euskal Herrian

XIX. mendea hasieran, Napoleon Bonapartek Frantziako politika zuzendu zuen garaian, Napoleondar Gerrak izeneko gatazka militarrak gertatu ziren. Horiek Europara zehar hedatu ziren, baita Euskal Herrira ere. Euskal Herria gudu zelai bilakatu zuen guda Iberiar Penintsulako Gerra izan zen. Euskal Herrian, frantsestea edo frantzestada deitu zitzaion, Frantzian "Espainiako kanpaina", Espainian "Independentzia gerra", eta Erresuma Batuan eta Portugalen "Penintsular gerra".

Insurjentzia

Insurjentzia agintearen aurkako erresistentzia armatu iraunkorra, talde edo gizarte-sektore baten aldetik, nahiz talde edo sektore horien multzoa da. Gerrilla eta terrorismoa izaten dira insurjentziak garatzen dituen borroka armatuko estrategiak, desobedientzia zibil, propaganda eta beste estrategiekin batera.

Irailaren 12

Irailaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamabostgarren eguna da, 256.a bisurteetan. 110 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Irlandaren Independentziako Gerra

Irlandaren Independentziako Gerra (beste izen batzuk: 1922ko Anglo-Irlandar Itunaren aurkari errepublikazaleek Tan Gerra deritzote; Britainia Handian, Anglo-irlandar Gerra; Irlandan, berriz, ingelesez Irish War of Independence eta irlanderaz Cogadh na Saoirse; bere garaian the Troubles edo «Arazoak» zeritzoten, baina gero Ipar Irlandako gatazkari ezarri zaio izen hori) 1919ko urtarrilean hasi eta 1921ko uztailean bukatu zen. Batez ere Irlandan IRAk Erresuma Batuko Gobernuaren aurka antolatu eta emandako gerrilla erako gatazka armatua izan zen.

Irlandan 1919-1921 urte arteko gatazka honetan borrokatu zen IRA aipatzean IRA Zaharra (Old IRA) izendatu ohi da, honela beranduago izen berbera erabiliko zuten talde ezberdinen arteko desberdintasuna eginez.

Jihadismo

Jihadismoa islamiar fundamentalismotik eratutako mugimendu bat, islama defendatu zabaltzeko indarkeriaren erabilera bultzatzen duena. Mugimendu horretako jarraitzaileei jihadista deritze. Terminoa XX. mendeko azken hamarkadetan sortu zen, islamaren presentzia zuten herrialdeetan mujahidinen gerrilla nahiz kutsu islamista zuten ekintza terroristak aldezten dituen ideologien multzoa izendatzeko.

Kaleko arte

Kaleko artea edo street art fenomenoa, arte bisualen artean 20. mendearen azken laurdenean eta bereziki 21. mendearen hasieran garatutako joera artistikoa da. Arte-aretoetatik eta ohiko kontestuetatik aparte garatzen da normalean, kalean edo kontestu urbanoetan gehienbat. Gerrilla arte kontzeptuarekin oso lotuta dago, baita grafitiarekin edo bideo proiekzioekin.

Maki (argipena)

Maki hitzak adiera zenbait ditu:

maki, mediterranear baso;

aurrekotik eratorrita, Bigarren Mundu Gerran, maki (gerrilla), eremu menditsuetan jarduten zuen frantziar erresistentziako gerrilla;

hedaduraz, frankismoaren aurkako gerrilla 1940-50 hamarkadetan;

Maki, Israelgo Alderdi Komunista;

maki, sushi bilduaren izena;

Maki lemur, Madagaskarko lemuridoa

hainbat tokiren toponimoa ere bada,

Maki (Ravar), Kerman probintzia, Iran,

Maki (Rigan), Kerman probintzia, Iran,

Maki (Razavi Khorasan), Iran,

Maki (Niigata,Kubiki), Japonia,

Maki (Niigata, Kambara), Japonia,

Mąki, Polonia.

Maki (gerrilla)

Maki (frantsesez: maquis, maˈki ahoskatua, euskaraz «Korsikako xara»; korsikeraz macchia) okupatzaileen aurka mendira jo duen gerrillaria; mendi gerrilla bera. Maki izena hartu zuten Frantzian alemaniar nazien aurka aritutako gerrillariek (frantsesez: prendre le maquis, «mendira jo»), eta izen bera eman zitzaien Espainiako estatuan Francoren erregimenaren aurka 1950ez geroko urteetan mendira jo zuten gerrillariei.

Bigarren Mundu Gerran, Espainiako Alderdi Komunistaren gidaritzapean jardun zuten. Frantzian espainiar burkideez osatutako maki talde gehienek eta 1944ko urrian, Frantziako lurralde gehienetatik naziak kanporatu ondoren, ekin zioten eraso handi bati, Pirinioetan barrena. Bi mila gerrillari inguru igaro ziren erasoaldi hartan Nafarroako mendietatik, baina huts egin zuen saioak alde guztietan, maki gehienak Espainiako gerran eta nazien aurkako gerrillan zailduriko gerrillariak ziren arren. Hego Euskal Herrian ezin izan ziren errotu makiak eta bertan behera utzi behar izan zituzten maki egitura egonkor bat sortzeko saio guztiak.

Maratha Inperioa

Maratha Inperioa (maratheraz: मराठा साम्राज्य Marāṭhā Sāmrājya) edo Maratha Konfederazioa 1674 eta 1818 artean Indian izandako inperioa izan zen. Bere une gorenean hegoaldeko Asiako inperiorik nagusiena izan zen, 2,8 milioi km² azalera izanik. Shivaji Bhosalek inperioa sortu eta bermatu zuen, Raigaden hiriburua eratu eta Mogolak borrokatu zuena. Mogolekin 27 urteko gerra izan zuen, 1681 eta 1707 artekoa, Indiako historian luzeena izan zena. Konfederazioak Shiva sutra eta Ganimi Kava gerrilla taktikei esker bera baino indartsuagoa zen etsai bat menderatzea lortu zuten.

Nazio Askapenerako Fronte Sandinista

Nazio Askapenerako Fronte Sandinista edo FSLN (jatorrizko izena, gaztelaniazkoa: Frente Sandinista de Liberación Nacional) Nikaraguako alderdi politiko ezkertiarra da, Carlos Fonsecak beste batzuen artean Kubako Iraultzaren garaian sortutakoa gerrilla moduan eta Anastasio Somozaren ondorengoak borrokatuz.

Izena Augusto César Sandino (1895-1934) iraultzaile nazionalistari hartu zion haren omenez. Alderdiak Managua hiriburuan egoitza nagusia dauka.

RENAMO

Mozambikeko Erresistentzia Nazionala, ezagunagoa portugesezko RENAMO akronimoarekin (portugesez: Resistência Nacional Moçambicana) Mozambikeko gerrilla armatu ohia da, gerra zibila 1992an amaitu eta alderdi politikoan bilakatu dena. Ossufo Momade da buruzagia.

Sabotaje

Sabotajea edo sabotaia gerra nahiz beste gatazka batean, azpiegitura eta bestelako ondasunen aurka buruturiko erasoa da, etsaiaren ahalmenak (mugikortasuna, hornidurak, ...) murriztu asmoz edo desobedientzia zibilaren baitan ekintza zuzen moduan. Gerra batean gertatzen denean, gerrilla taktikak erabiliz buruturikoa izan behar da; bestela eraso konbentzionaltzat jotzen baita.

Tamil

Tamil (tamileraz: தமிழர்கள், tamiẓarkaḷ (pluralez), t̪ɐmɪɻɐɾxɐɭ ahoskatua) India aldeko etnia baten izena da, tamilera hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurteko baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta Sri Lankako ipar-ekialdekoak dira.

Erlijioz hinduistak dira gehienak eta badira haien artean jainistak, musulmanak eta kristauak. Tamil herria izan da sanskritodun herrien aurka borrokatu den dravida herri indartsuena. Antzinatean zibilizazio indartsu bat eratu zuten eta merkataritza harremanak izan zituzten antzinako greziar eta erromatarrekin. Chera, Txola, Pandya eta Pallava dinastiek gobernatu zuten luzaroan tamilen lurraldean eta, XIV. mendea baino lehen, Vijayanagar dinastia nagusitu aurretik, aurreramendu handiko kultura garatu zuten. Itsasketari trebeak izan ziren, eta Indiako kultura eraman zuten Asiako hego-ekialdeko lurretara. Sri Lanka-ko tamilak bi talde berezitan daude banatuta: Zeilango tamilak uharteko iparraldean bizi dira aspaldidanik eta Indiako tamilak XIX-XX. mendeetan eraman zituzten britainiarrek garai hartako Madras herrialdetik, te sailetan lan egiteko. Zeilango tamilek gerrilla indartsu bat eratu dute XX. mendeko azken laurdenean Sri Lanka-ko zingalesen aurka, Tamil errepublika burujabe baten alde.

Txad

Txad (arabieraz: تشاد‎, Tshād, ˈtʃaːd ahoskatua; frantsesez: Tchad, tʃa(d) ahoskatua), ofizialki Txadeko Errepublika (arabieraz: جمهورية تشاد‎, Jumhūriyyat Tshād; frantsesez: République du Tchad), erdialdeko Afrikako estatua, itsasbazterrik gabea. Iparraldean Libiarekin egiten du muga, Sudanekin ekialdean, Afrika Erdiko Errepublikarekin hegoaldean, Kamerun eta Nigeriarekin hego-mendebaldean eta Nigerrekin mendebaldean.

Hiririk handiena eta hiriburua N'Djamena da. 200 talde etniko eta linguistiko daude, baina arabiera eta frantsesa dira hizkuntza ofizialak.

Vietnamgo Gerra

Vietnamgo Gerra (vietnameraz: Chiến tranh Việt Nam) edo Indotxinako Bigarren Gerra —Vietnamen Ameriketako Estatu Batuen aurkako Erresistentzia Gerra edo, besterik gabe, Estatu Batuen Gerra izenez ezaguna— Gerra Hotzaren garaian superpotentziek ordezkari bidez egindako gerra bat izan zen, 1955eko azaroaren 1ean hasi eta 1975eko apirilaren 30ean Saigon erortzearekin bukatua. Vietnamen, Laosen eta Kanbodian gertatu zen, eta elkarren aurka izan zituen alde batetik Ipar Vietnam komunista (Sobietar Batasuna, Txina eta beste aliatu komunista batzuk lagun zituela) eta bestetik Hego Vietnam kapitalista (Ameriketako Estatu Batuak eta beste aliatu antikomunista batzuk lagun zituela). Viet Cong —Ipar Vietnamek lagundutako Hego Vietnamgo fronte erkide komunista bat, arinki armatua— lurralde hartan gerrilla borroka egiten aritu zen, indar antikomunisten aurka. Vietnamgo Herri Armada —Ipar Vietnamgo Armada— gerra konbentzionalagoa egiten aritu zen, zenbaitetan gudara unitate handiak eramanda.

Ameriketako Estatu Batuak izan ziren gatazkan murgildu zen kanpoko botere nagusia, Frantziak zonaldetik alde egindakoan. AEBetako aholkulari militarrak 1950erako bazeuden Vietnamen, Frantziako indar kolonialen laguntzan. Vietnamgo nazionalistek, Viet Minh alderdiek alegia, Vietnamgo hegoaldea ezin izan zuten mendean hartu ez Frantziaren kontrako Lehen Indotxinako Gerran (1946-1954) (Vietnamgo gerra deritzona Indotxinako Bigarren Gerra izango bailitzateke) ez horren ostean ere. Amerikar aholkulari horiek, 1956an, Hego Vietnamgo tropak irakasteko ardura osoa hartu zuten. 1965rako, borroka-tropa amerikar garrantzitsuak iritsita zeuden. Azkenak, 1973an joan ziren.

Hainbat etapatan, mendiak eta oihanak zaintzen zituzten patruila txikien gerrillako guda izan zen. Baina azkenean, tamaina handiko batailak suertatu ziren. Hegazkin amerikarrak bonbardaketa handiak burutu zituen, komunisten hornidura-sarea suntsitzeko asmotan. Alabaina, gai kimiko andana bota ziren bonbardaketa kanpaina horietan.

Vietnamgo gerra deskolonizazioaren eta Gerra Hotzaren testuinguruan ulertu behar da. Eskala txikiko gatazkatik abiatuta, AEBek eta komunistek (Sobiet Batasunak edo Txinak edo biek ere) parte hartzen zuten bi alboetan. Munduko xake-taulan, holako gerrak garrantzi txikiko piezak izaten ziren, aurkari nagusiek (AEBek eta Sobiet Batasunak) zuzenean elkarren kontra borrokatu nahi ez baitzuten, elkarren botere nuklearraren beldur.

Vietnambo gerra 1975eko apirilaren 30ean bukatu zen, Saigon, Hego Vietnamgo hiriburua Ipar vietnamdarren menpe geratzean. Hildakoen kopuruei dagokienez, 2 eta 2.5 milioi artean kalkulatu dira hildako asiarrak, horietako asko zibilak. Amerikarrak 60.000 inguru dira. Hala ere, adituak ez datoz bat horrelako datuak ematerakoan, eta gaur egun ere zalantzak daude.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.