Gerardo Bujanda

Gerardo Bujanda Sarasola (Donostia, 1919ko abuztuaren 25a - ibidem, 2019ko irailaren 4a) gipuzkoar politikari jeltzalea izan zen.[1] Espainiako Gerra Zibilean Saseta bataoiloiko gudaria izan zen, eta Eusko Gudarosteko talde horretako azken beterano bizia izan zen, 100 urterekin hil baitzen, 2019ko irailean[2].

Gerardo Bujanda
Bizitza
Jaiotza Donostia1919ko abuztuaren  25a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia2019ko irailaren  4a (100 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta irrati-esataria
Lantokia(k) Madril
Zerbitzu militarra
Adar militarra Saseta Batailoia
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Biografia

Antiguako Matia kalean jaioa,[3] Gerra Zibila piztu zenean Euzko Gaztediren kidea zen eta Eusko Gudarosteko Saseta Batailoian izena eman zuen. 17 urteak Oiartzungo frontean bete zituen.[4] 1937ko abuztuan, Santoñako hitzarmena zela eta, preso hartu zuten.[5] Lau urte eman zituen bortxazko lanak egiten eta beste bost iparraldeko Afrikan erbesteraturik.

1946an Euskal Herrira itzuli eta Victoriano Luzuriaga enpresan administrari moduan lan egin zuen. Orduko EAJ klandestinitatean zegoen eta Bujanda buruzagietako bat bilakatu zen, Juan Ajuriagerra, Josu Solaun edo José María Lasarterekin batera.

1950eko hamarkadan Lapurditik emisioak egiten zituen Radio Euzkadin parte hartu zuen, "Jon de Igueldo" ezizenaz.[6] 1954. urtean Frantziako gobernuak irrati hura ixtera behartu zuen, eta ez zen berriro uhinetara itzuli 1965. urtera arte, oraingoan Venezuelatik, baina han ere jarraitu zuen berriemaile Jon de Igueldo klandestinoak[2]. Bitartean, irratigintzara lotuta, beste proiektu bat ere bultzatu zuen, Loiola Irratiarena, Elisabet Maiztegi, Karmen Kristobal, Koro Etxegoien, Mikel Rezola eta beste batzuekin.

Espainiako trantsizioan politikagintzan jarraitu zuen, eta 1977ko eta 1979ko hauteskundeetan diputatu hautatu zuten Gipuzkoan.

Erreferentziak

  1.   Auñamendi Eusko Entziklopedia Gerardo Bujanda Sarasola .
  2. a b   «Gerardo Bujanda, Euskalerria Irratiko zuzendariaren aita, zendu da - Nafarroa» euskalerriairratia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-05 .
  3.   «Un emocionado Gerardo Bujanda recibe el homenaje del barrio de El Antiguo» Noticias de Gipuzkoa 2015/01/18 .
  4.   Eizagirre, Estitxu; Eizagirre, Ixiar (2004-03-21) «Gerardo Bujanda: «Espainiar Erregimentuari nahiko ziri sartu genion»» Argia (1936) .
  5.   «El Antiguo homenajea a Bujanda» Noticias de Gipuzkoa 2015/01/06 .
  6. Historia gertu-gertutik
1919

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Abuztuaren 25

Abuztuaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamazazpigarren eguna da, 238.a bisurteetan. 128 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Anuntxi Arana

Anuntxi Arana Murillo (Luiaondo, Aiara, Araba, 1947 -) arabar antropologoa da, Angelun, Lapurdin, errotua dagoena.

Benito Ansola

Benito Ansola Erkiaga (Lekeitio, Bizkaia, 1928ko abuztuaren 13a) apaiza eta zinemazalea da. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen Bergarako seminarioan eta Gasteizen, eta 1953an apaiz ordenatu zuten Bilbon.

Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez, eta gainera, zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bete-betean bultzatu du, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu, eta 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin.

2005ean, Amalur saria eman zioten Donostiako Zinemaldian.

2010ean, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola izena jarri die euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu dituen bekei.

Bernardo Estornes

Bernardo Estornes Lasa (Izaba, Nafarroa, 1907ko maiatzaren 11 - Donostia, 1999ko abuztuaren 10a) kulturagilea eta euskal idazlea izan zen.

Halaber, Mariano eta Jose anaiak izan zituen. Marianorekin batera Auñamendi argitaletxea sortu zuen 1933an.

Bittor Kapanaga

Bittor Kapanaga Elorza (Otxandio, Bizkaia, 1925eko urriaren 15a - Gasteiz, Araba, 2011ko uztailaren 14a) euskaltzalea eta euskal idazlea zen. Eibarren, industria-maisu ikasketak egiten zebilela, herri hartako gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen, beste zenbait euskaltzalerekin batera. 1953an Euzko Gogoa aldizkarian hasi zen idazten; geroago, Zeruko Argian eta beste batzuetan. 1978an, Euskera erro eta gara liburua argitaratu zuen, euskararen erroen bila joanda.Bittor Kapanagak eta Gontzal Mendibilek elkarrekin sortu zuten Bagare euskal abesti ezaguna, 1974ko negualdean: Kapanagak jarri zizkion hitzak, eta Mendibilek musika.

Durangoko Azoka

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da, euskalgintzan dihardutenen elkargunetzat sortua.Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da. Zerbaitengatik du euskal izena, izan ere.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.

Euskadiko Filmategia

Euskadiko Filmategia euskal zinema ikertu eta gordetzen duen erakundea da. Bere helburua honakoa da: "zinema oro har eta euskal zinema bereziki aztertzeko interesgarriak diren filmak edo ikus-entzunezkoak ikertu, berreskuratu, artxibatu, gorde eta erakustea, bai eta kulturaren edota historiaren ikuspuntutik gordetzea komeni den agiriak eta material teknikoa bildu eta zaintzea ere".

Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntza, (gaztelaniaz Sociedad de Estudios Vascos eta frantsesez Société d'Études Basques) (EI-SEV) erakunde zientifiko-kulturala da. 1918an Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko aldundiek sortu zuten, «euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa». Asmoz eta Jakitez goiburua du.

Iragana ulertzetik abiatuta, Eusko Ikaskuntzak lantzen dituen azterketetan eta ikerlanetan Euskal Gizartearen orainerako eta etorkizunerako formulazioak eta orientabideak sortzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian ofizialki hedatuta dagoen diziplinarteko zientzia-erakunde bakarra da.

Zientziarekin eta kulturarekin, berrikuntzarekin eta aurrerapen kolektiboarekin konpromiso aktiboa duten pertsonek osatzen dute erakundearen masa sozial zabala.

Argitalpen nagusitzat Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV siglaz ezaguna) du.

Egoitza nagusia Donostian dago, Miramar jauregian, eta ordezkaritzak ditu Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Fernando Larrukert

Fernando Maria Larrukert Agirre (Irun, Gipuzkoa, 1934 - ib., 2016ko urriaren 20a) zinema zuzendari, editore eta gidoigilea izan zen.

Nestor Basterretxearekin batera lan egin zuen Frontera Films Irun ekoiztetxean. Gaztetan, abesbatza musikan jardun zuen: Alaiki abesbatza (1950) sortu eta zuzendu zuen, eta Irundar Kamara Abesbatza (1959) ere bai. Irundar Kamara Abesbatzarekin, ibilbide arrakastatsua egin zuen; Larrukerten zuzendaritzapean, Lilleko (1962) Abesbatzen Munduko Bigarren Saria, Abesbatzen Zuzendaritzako Espainiako Lehenengo Saria (1963) eta Abesbatza Taldeen Espainiako Lehen Saria (1964) jaso zituzten. 1962an, Frantziako lehendakari Charles de Gaullek Frantziako Kultura Merituaren Urrezko Domina eman zion Larrukerti.

Hala ere, Euskal Herrian zinemagintzan nabarmendu zen batik bat.

1974an Everesterako Tximist Espedizioaren kide izan zen.

Irailaren 4

Irailaren 4a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita zazpigarren eguna da, 248.a bisurteetan. 118 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Iñaki Beobide

Iñaki Beobide Agirrezabalaga (Zumaia, Gipuzkoa, 1934ko abenduaren 8a) Herri Gogoa diskoetxearen sortzaileetako bat izan zen, eta Euskal Kantagintza Berriaren hainbat disko grabatu zituen Donostiako estudioan. Jarrai antzerki taldean atzerriko antzerkigileen obrak euskaratu eta taularatu zituen, eta Ikuska liburu saila sortu zuen. ETBren sorreran ere parte hartu zuen. "Egin, betetzear zeuden esparruak jorratu, bultzatu, lagundu, bideak jarri", horrela definitu du bere jarduna Beobidek.

Jon Bilbao Azkarreta

Jon Bilbao Azkarreta (Cayey, Puerto Rico, 1914ko urriaren 31 - Gasteiz, 1994ko maiatzaren 23a) Euskal gaien ikertzaile, irakasle eta bibliografoa.

Jose Maria Jimeno Jurio

Jose Maria Jimeno Jurio (Artaxoa, 1927ko maiatzaren 17a - Iruñea, 2002ko urriaren 3a) historialari eta etnografo nafarra izan zen. Nafarroako historia, ohiturak, hizkuntzak, tradizioak eta toponimia ikertuta, liburu ugari argitaratu zituen. Euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten 1991n. Sabino Arana Fundazioak saria eman zion 1997an eta Manuel Lekuona Saria jaso zuen 1998an.

Juan Jose Agirre Begiristain

Juan Jose Agirre Begiristain (Alegia, Gipuzkoa, 1930eko ekainaren 7a) beneditarra da, Lazkaoko Beneditarren Monasterioko bibliotekaria, eta Lazkaoko Beneditarren Fundazioko zuzendaria.

Agirrek azken berrogei urtean Euskal Herrian edo Euskal Herriari buruz argitaratutako liburu, aldizkari, kartel, panfleto eta abarren bilduma itzela bildu du, ikertzaileen esku jartzeko helburuarekin. Aitzindaria izan da lan horretan.

Juan San Martin

Juan San Martin Ortiz de Zarate (Eibar, Gipuzkoa, 1922ko ekainaren 23a - Hondarribia, 2005eko maiatzaren 30a) euskal idazlea, arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina izan zen.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian erbestera joan behar izan zuen, familiarekin batera, beste hainbatek egin bezala. Artikuluak argitaratzen 1950eko hamarkadan hasi zen. 1959an kaleratu zuen lehen liburua: Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak. Poemak idazteko Otsalar ezizena erabili zuen, 1960ko hamarkadan erreferentzi bihurtuz. 1964an euskaltzain oso izendatu zuten. Egan aldizkariko zuzendari izan zen 1983tik 1989ra. 1989an aukeratu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko. 2006ko azaroaren 17an Eibarko seme kuttun izendatu zuten.

Karmele Esnal

Karmele Esnal Zulaika (Orio, Gipuzkoa, 1932ko abenduaren 20a – Donostia, Gipuzkoa, 2012ko maiatzaren 30a) irakaslea, ikastolen sustatzailea eta idazlea izan zen.

Klaus Niebel

Klaus Franz Albert Niebel Zapp (Berlin, 1937 - ?, 2012ko abuztuaren 31a) alemaniar industrialari eta euskaltzalea izan zen.Altzairutegi bateko esportazio sailean hasi zen lanean eta gaztelania ikasteko asmotan Gernikara joan zen mintzapraktika egiteko asmoz. Berak aitortzen zuenez ez zekien orduan gauza handirik Euskal Herriari buruz, baina bizi guztirako lagun izango zuen Jose Antonio Arana herri giroan ezagutu eta honen bidez hasi zen euskal kulturara hurbiltzen. Euskal Herriko historiaz interesaturik, liburutegi zabala lortu zuen Koloniako bere etxean.

2000ko Durangoko Azokan Argizaiola Saria jaso zuen.

Xabier Arzalluz

Xabier Arzalluz Antia (Azkoitia, 1932ko abuztuaren 24a - Bilbo, 2019ko otsailaren 28a) gipuzkoar politikaria izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militantea gaztetatik eta Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izan zen 1980-1984 eta 1987-2004 urteetan.

Bere alderdiaren baitan egondako krisialdirik larrienaren protagonista izan zen, Eusko Alkartasunaren sorrera ahalbidetu zuena. Bestela, karisma handiko buruzagia izan zen haren ibilbide osoan zehar, politikari espainiazaleekin ika-mika asko eduki izan zituena.

Argizaiola Saridunak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.