Georgia

Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Georgia (argipena)».
Georgia
საქართველო
Sakartvelo
Georgiako bandera Georgiako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: ძალა ერთობაშია
Indarra Batasunean dago
Ereserkia: Tavisupleba
(Askatasuna)
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Tbilisi
Hizkuntza ofiziala(k) Georgiera
Herritarra georgiar (kartveliar)[1]
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea Salome Zourabichvili
 -  Lehen ministroa Giorgi Gakharia
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 69,700 km2 (120.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2017[2]) 3.718.200 (131.)
 -  2014[3] errolda 3.713.804
 -  Dentsitatea 53,5 bizt./km2 (137.)
Dirua Lari (GEL)
Ordu-eremua MSK (UTC+3)
 -  Udan (DST)  (UTC+4)
Aurrezenbakia 995
Internet domeinua ge

Georgia[1] (georgieraz: საქართველოSakartvelo, sɑkʰɑrtʰvɛlɔ ahoskatua) Eurasiako Kaukasia eskualdeko estatua da. Bi kontinentetan banaturik dago, Europaren ekialdean eta Asiaren hego-mendebaldean[4],[5],[6]. Mendebaldean Itsaso Beltza dauka, Errusia iparraldean, Azerbaijan ekialdean, eta Armenia eta Turkia hegoaldean. 1991. urtera arte Sobietar Batasuna ohiaren errepublika federatuetako bat izan zen. Georgiako mugen barruan, Itsaso Beltzaren ondoan, Abkhaziako eta Adjariako errepublika autonomoak daude, eta baita Hego Osetiako lurralde autonomoa ere. 69.700 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 3.713.804 biztanle zituen. Hiriburua Tbilisi da.

Geografia

Georgia Itsaso Beltzaren ekialdeko kostan kokatua dago, Hegoaldeko Kaukasian[7], 41° eta 44° N latitudeen, eta 40° eta 47°E longitudeen artean. Kaukaso mendikatea Europa eta Asiaren arteko muga naturala izanik, herrialdea bi kontinenteetan dagoela esan daiteke.

Erliebea

Kaukaso Handia mendikateak, iparraldean, Errusiatik banatzen du eta bertan kokatzen da Xkhara mendia (5.047 m), Georgiako tontorrik garaiena eta Europako bigarrena. Hegoaldeko Kaukaso Txikiak (3.301 m) Turkia eta Armeniatik banatzen ditu. Mendilerro hauek eragiten dute bertako berezkotasun kultural eta linguistikoa, eskualdeak bakanduak egon baitira historian zehar.

Hidrografia

Georgiako mendilerro handien artean bi ibai nagusi daude, Mtkvari, Kaspiar itsasora isurtzen dena, eta Rioni, Itsaso Beltzera doana. Hauek ordoki zabalak osatzen dituzte estatuaren erdialdean.

Klima

Georgia bi arro oso desberdinetan banatzen du Suram goi-ordekak (900 m). Mendebaldeko Georgia emankorra da eta jende asko bizi da bertan; bertan dira Itsaso Beltza eta Rioni ibaia; klima hezea eta beroa da hangoa. Ekialdeko Georgia barnealdekoa da; eremu zabal menditsua da, eta klima kontinentala du, lehorragoa; landareak estepakoak dira.

Svaneti, georgia

Svaneti eskualdea

Shahara peak near Ushguli 1870

Xkhara mendia (5.047 m)

Algeti valley 1

Algeti harana

Khrami River Kirach Muganlo

Khrami ibaia

Historia

Egungo Georgiako lurraldean Harri Arotik etengabe finkatu da gizakia. Hegoaldeko Kaukasian bizi diren herriak K.a. VII. mendean iritsi bide ziren hara Mesopotamiatik ihesi, hiriak osatuz eta metalurgia menderatuta. Hiru erreinu eratu ziren garai hartan: Kaket ekialdean, Kartili erdialdean, eta Kolkida mendebaldean. K.a. IV. mendean, Georgiako Erresuma batua sortu zen. Persiarren mende erori ondoren, Alexandro Handia jabetu zen Georgiaz. K.a. 65. urtean Ponpeiok herrialdea hartu eta Erromaren mende geratu ziren georgiarrak. Gero persiarren esku geratu ziren berriro. Kristautasuna IV. mende inguruan sartu zen eta estatuko erlijiotzat 319an jo zen. Elizak eta monasterioak eraiki ziren, eta horiekin batera literatura indartu zen. Herrialdearen batasunean ere lagundu zuen.

Tamar (Vardzia fresco detail)
Tamar Georgiakoa

Azkenik arabiarrak VII. mendeko bigarren erdialdean sartu ziren Georgian. VIII. mende bukaeran eskualde batzuek askatasuna erdietsi zuten berriro, eta Bagrat III.ak (974-1014) batu zituen Georgiako ekialdea eta mendebaldea, Tbilisi hiria izan ezik. David III.a Eraikitzaileak (1089-1125) kendu zien hiri hura arabiarrei (1122). Tamar (1184-1213) erreginaren garaietan izan zen handiena Georgiaren indarra, Itsaso Beltzetik Kaspiar itsasora eta Iparreko Kaukasotik Irango Azerbaijanera eta Erzerumera zabaldu baitzuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundu musulmanarekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioak XII. eta XIII. mendeetako Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte eta kultura sekularrean gorpuztu zen, baita filosofia zein politika arloetako aurrerapenak (erlijio eta etnia tolerantzia esaterako). XI. mendetik XIII. mende erdia arte, Georgiako kultura asko indartu zen, batez ere arkitektura (Bagrati katedrala, Svetitskhoveli katedrala, Gelati monasterioa) eta literatura aldetik (Xota Rustaveli).

Garai horri mongolen inbasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean. Tamerlanek xahutu zuen 1386. eta 1401. artean, eta Konstantinopla erori zenean (1453) mendebaldeko kristau herritik urrun gelditu zelarik, turkiarrak eta persiarrak lurraldea hartzen saiatu ziren hiru gizaldiz elkarren lehian, eta 1736an persiarren babespeko lurralde bilakatu zen. 1783an, Errusiaren laguntza eskatu zuen, eta 1801ean Georgiako ekialdeko lurraldea bereganatu zuen eta XIX. mendean zehar gainontzekoa. Nekazaritza eraberritzeak eta esklabotasuna debekatzeak ez zuen hobekuntzarik ekarri lurraldera eta, hala, 1893an alderdi sozialdemokrata sortu zen ezkutuan, Stalin buru zuelarik.

Georgien Parlament Unabhängigkeit
Georgiaren independentzia adierazpena, 1918

Zenbait hamarkada geroago, elite nazionalista eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen. 1918an, ametsa gauzatu zen Georgiako Errepublikaren jaiotzarekin (1918-1921), mentxebikeen kontrolpean eta Alemaniaren babespean. Nolanahi ere, Sobietar Errusiak okupatu zuen berriro 1922an, SESBeko errepublika bat izateko, Transkaukasiako parte gisa. 1936ko abenduan, ordea, Transkaukasiatik banatu eta Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista eratu zen.

Azken urteak

1989tik aurrera matxinada nazionalistak gertatu ziren, eta Zviad Gamsajurdiak Georgiaren burujabetasuna deklaratu zuen 1991n. 1991. urteko abenduan Sobietar Batasunetik banatu zenetik, gatazka etnikoak eta zibilak ugariak izan ziren independentziaren lehen urteetan, eta 1994. urtea arte ez zen hasi herrialdea egonkortzen. Hego Osetiako arazoa baretu samarra egon zen 1994ko udaberriaz geroztik, baina Georgia mendebaldean istiluak ez ziren baretu abkhaziar indarren eta georgiarren artean. Errusiar bakegileak kokatu ziren eskualde batean zein bestean, eta NBEko batzorde begirale bat Abkhazian. Gatazka horiek zirela-eta, 250.000 bat lagunek alde egin zuten jaioterritik. 1995ean, konstituzio berri bat onartu zen, eta presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren, aski libreak eta egiazkoak. 1996an, ekonomia berrikuntzak bideratzeko, eta legebitzarra profesionalagoa egiteko, egitarau zorrotz bat jarri zuen gobernuak abian. Bortizkeria eta krimen antolatua errotik moztu ziren 1995ean eta 1996an, baina ustelkeria handia da oraindik ere.

OP13
Iraultza Arrosa, Tbilisi

Hainbat urrats egin zuen Georgiak Errusiarekiko mendekotasuna gutxiagotzeko, besteak beste, kosta zaintzeko itsasontziak erosi zituen 1997an, Itsaso Beltzean errusiar itsasontzien ordez haiek ezartzeko. 1998an, Errusiarekin izenpeturiko hitzarmen baten ondorioz, Itsaso Beltzeko bere kosta partearen kontrola hartu zuen Georgiak bere gain, eta Turkiarekiko lehorreko mugaren erdiaren kontrola. 1997tik aurrera, Georgiako Legebiltzarra gero eta gogorrago agertu zen Errusiako militarrek georgiar lurraldean duten presentziaren kontra.

1998. urtean, Eduard Xevardnadze presidentearen kontrako eraso bat izan zen, aurreko lehendakari Zviad Gamsakhurdiaren aldekoek egina. 1999an Abkhaziako parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, baina Tiblisik ez zuen onartu. 2001ean Georgiak eta Abkhaziak elkar ez erasotzeko hitzarmena izenpetu bazuten ere, liskar handiak sortu ziren. 2003ko parlamenturako hauteskundeetan Xevardnadzeren alderdiak irabazi zuen, baina milaka lagunek zalantzan jarri zuten garaipen hura eta manifestazio handiak izan ziren kaleetan. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, 2003an odolik isuri ez zuen Iraultza Arrosa deitu zen mugimendu hark Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen, oposizioko hainbat alderdi elkartu egin ziren Mikheil Saakaxvili hautagaitzaren (Alderdi Nazionala) alde eginez. NATOn sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea ziren haren helburu nagusiak.

Russian Military Bases in Abkhazia (2011-2016 Data)
Errusiar base militarrak Abkhazian (2016)

2004an, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak (bozen %96tik gora) eta baita parlamenturako hauteskundeak ere. Hego Osetian ere hauteskundeak egin ziren urte horretan, baina Tbilisik ez zituen onartu, eta Hego Osetiaren eta Tblisiren arteko borrokak larritu egin ziren. Errusiarekiko harremanek ere okerrera egin zuten, eta Saakaxvilik Estatu Independenteek Elkartea utzi eta Europar Batasunera hurbilduko zela iragarri zuen; Moskuk ehunka georgiar atxilotu eta deportatu izana salatu zuen Georgiak. 2008an, Osetiako separatisten eta Georgiako gudarostearen arteko borrokak sortu ziren, eta gerra piztu zen Georgiaren eta Errusia, Osetia eta Abkhaziako separatisten artean. Georgiako armada Hego Osetiara abiatu zen eta Tskhinvali bonbardatu zuen (Hego Osetia); genozidioa salatu zuen Errusiak Georgiaren kontra. Urte horretan bertan, Europar Batasunak behatzaile zibilak bidaltzea erabaki zuen, bake akordio bat lortzeko xedez. Gatazka horiek gorabehera, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen 2008an.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Georgia errepublika erdi-presidentziala da. Presidentea da estatuburua eta lehen ministroa gobernuburua. Organo legegile nagusia Georgiako Parlamentua da, 150 kidez osatua; 75 izen bakarreko barrutitan aukeratzen dira, eta beste 75 sistema proportzionalaz.

Banaketa administratiboa

Georgia bederatzi eskualdetan (georgieraz: მხარე, Mkhare), estatus bereziko hiri batean (Tbilisi) eta bi autonomia errepublikatan (Abkhazia eta Adjaria) banatuta dago.

Regions of Georgia
Eskualdea Hiriburua Eremua (km2) Biztanleria [3] Dentsitatea
Abkhazia Sokhumi 8.660 242.862est 28,04
Adjaria Batumi 2.880 333.953 115,95
Guria Ozurgeti 2.033 113.350 55,75
Imereti Kutaisi 6.475 533.906 82,45
Kakheti Telavi 11.311 318.583 28,16
Kvemo Kartli Rustavi 6.072 423.986 69,82
Mtskheta-Mtianeti Mtskheta 6.786 94.573 13,93
Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti Ambrolauri 4.990 32.089 6,43
Samegrelo-Zemo Svateni Zugdidi 7.440 330.761 44,45
Samtskhe-Javakheti Akhaltsikhe 6.413 160.504 25,02
Xida Kartli Gori 5.729 300.382est 52,43
Tbilisi Tbilisi 720 1.108.717 1.539,88

Barne gatazkak

AbchazijaGruzijoje
Abkhazia (ilunduta) Georgian
  • Abkhaziako eskualdea independentea da de facto 1992tik. Eskualdeko lurraldearen % 83 Abkhaziako gobernu sezesionistak kontrolpean du, Errusiako armadaren laguntzaz. 1992-1993ko Gerraren ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek lurraldetik ihes egin zuten, eta egun Georgiako beste eskualde batzuetan (hiriburuan bereziki) bizi dira erbesteratu moduan. Hala ere, Abkhaziako lurraldearen % 17 —Abkhaziako Errepublika Autonomo georgiarra— Georgiako gobernuak kontrolatzen.

Demografia

Biztanleria

2014an Georgiak 3.713.804 biztanle zituen, 53,5 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin[3]. Biztanleen 53,6 bizi da hiriguneetan[8]. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %17,9, 15-24 urte bitartekoak %12,6, 25-54 urte bitartekoak %40,9, 55-64 urte bitartekoak %12,8 eta 65 urtetik gorakoak %15,8[8]. Bizi itxaropena 76,2 urtekoa da, 72,1 urtekoa gizonezkoena eta 80,6 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)[8].

Familiak oraindik handiak dira (4,7 kide batez beste), tradizio eta balio patriarkalak gordetzen dira (abegitsuak izatea, ohorearen zentzua, emakumeen bertutea, zaharrei zor zaien errespetua), ezkontza mistoak oso gutxi dira horiek guztiak arkaismoaren eta modernotasunaren nahasketaren ondorio dira, kaukasiar gizarteen bereizgarria.

Banaketa etnikoa

Qartvelebi poloneti
Georgiar gaztea, txokha jantzita.

Georgiarrak dira errepublikako biztanle gehienak (%86,8 2014an). Gainerakoen banaketa hau da: %6,3 azerbaijandarrak, %4,5 armeniarrak, eta %2,3 gainerakoak (errusiarrak, osetiarrak, abkhaziarrak, yazidiak, ukrainarrak...)[8]. Emigrazioa ez da handia izan, sobietar aroaren amaiera arte behintzat. Georgiar nazioaren batasuna bertako berezitasunak (kulturalak nahiz hizkuntzazkoak) ezabatu gabe egin da; berezitasun horiek antzinako erreinu eta printzerrietan oinarritzen dira, eta oraindik ere badute eraginik bizitza politikoan. Horrela, georgiar talde desberdin asko dago, eta berez georgiar direnak errepublikaren erdialdean bizi dira. Hala, badira, besteren artean, turkieraz mintzatzen diren georgiarrak, erlijioz musulmanak (meshkhetak), Stalinek 1943-1944 urteetan Erdialdeko Asiara deportatu zituenak; haien itzultzeko eskubidea arazo bat da gaur georgiar biztanle eta agintarientzat.

Gainerako talde etniko edo nazioei dagokienez, batzuk aspalditik bizi dira lurralde horretan. Hala, abkhaziar herria, paleokauskasiarra, Erdi Aroan erreinu indartsua izandakoa, biztanle guztien %2 baino ez da gaur egun (bere lurraldean ere gutxiengoa da, %17), sobietar aroaren aurreko errusiar konkistaren eta kolonizazioaren bortizkeriaren ondorioz, ikaragarriak izan baitziren orduan abkhaziarrek pairatu zituzten txikizioak eta deportazioak. Osetiarrak biztanle guztien %3,2 dira, baina Hego Osetian %70 dira. Gehienbat kristau ortodoxoak dira, eta hizkuntza indoeuroparra erabiltzen dute. Hego Osetiak Ipar Osetiarekin elkartu nahiak (Ipar Osetia Errusiar Federazioaren baitan dago), oso gatazka gogorrak eragin ditu Georgian 1991z gero. Armeniarrak dira oraindik Georgiako gutxiengo nagusietako bat (%4,5). Oso aspalditik bizi dira hiriburuan eta kostaldeko hirietan, eta batez ere, Armeniako mugako lurraldeetan (hango biztanleen %70-90 dira). Azerbaijandarrak ere (%6,3) hegoaldean bizi dira gehienbat, eta errusiarrak , militarrak izanik asko, oso banatuak daude. Judu gehienak Israelera joan dira. Georgiar biztanleen proportzioa, oro har, handitu egin da mendearen hasieraz geroztik, eta aldi berean murriztu egin da gutxiengoena, nahiz eta gutxiengoen emakortasun tasa handiagoa den.

Hizkuntzak

Hizkuntza ofiziala georgiera da, biztanleen 87,6ren ama hizkuntza, baina garrantzitsuak dira, halaber, azerbaijanera (%6,2), armeniera (%3,9) eta errusiera (%1,2)[8].

Erlijioa

Biztanle gehienak georgiar ortodoxoak dira (%75), baina badira errusiar ortodoxoak (%10), musulmanak (%11), armeniar apostolikoak (%3), eta beste batzuk ere. Adjariar gehienak musulman sunitak dira[9].

Hiri nagusiak

Ekonomia

Herri menditsua den arren, Georgiak abantaila handiak ditu, nekazaritza, industria, turismoa eta merkataritza aldi berean gara daitezen. Sobietar Batasunaren garaian, oso izen ona zuen gainerako errepubliken artean, beren Mediterraneoko fruituak eta barazkiak saltzera joaten zirenean Moskuko kolkhoz tristeetara. Bizi mailaren adierazleak Sobietar Batasuneko garaienak ziren. Gaur egun, ordea, Sobietar Batasuna erori zenez gero, krisiak gogorren jo duen herrialdeetako bat da. Ekonomiaren sektore nagusi guztiak nekazaritza espezializatua, elikagai industria, garraioak (kamioiak), aeronautika militarra, mea eraldaketa, turismoa geratu ziren kaltetuak, orduko trukeak hautsi izanaren, errusiar-sobietar merkatuaren galeraren, energia baliabideen eta lehengaien hornikuntzaren gorabeheren, sistema komunistaren erortzearen eta Georgiako barneko krisi politiko eta etnikoen ondorioz..

TBC BANK
TBC bankua, Tbilisi

Ekonomiaren erreforma, estatuak abian jarria eta Nazioarteko Diru Funtsaren laguntzaz, erritmo eta emaitza desberdinez ari da egiten, sektore eta eskualdeka. Ekonomia pribatuaren sobietar aroaren bukaeran hasi zen indartzen, baina 1992an pribatizazioa hasi zelarik, 1996. urtean lurren erdia baino ez zen pribatizatu. Nekazaritzaren emaitzak gora egin du, baina halere ez aski laboretan herrialdea beregain izan dadin. Nekazaritzaren hazkunde hori industriaren osotasunaren (nekazaritza-elikagaien industriarena izan ezik) krisiaren ondorio da segur aski. Lantegi handien pribatizazioa motel doa, erosle faltagatik askotan, nahiz eta atzerritar inbertsoreak erakartzeko politikagintza bultzatu den. Enpresa txiki eta ertainak, aldiz, ugaldu egin dira. Inbertsio ez produktiboak egiteko joerak, eta atzerrian erositako ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzekoak (Turkiari batez ere, inportazioen %17 2015ean[8]), auzitan jarri du nazio ekonomiaren berregituratzea, ekonomia hori gainera ez baitago Mendebaldeko merkatuetara egokitua, eta finantza baliabideen faltan baitago (nazio diru bat, laria, sortu zen 1995ean).

1992an Itsaso Beltzeko Ekonomia Lankidetzako Eremuko kide egin zen Georgia, Turkiak bultzatuta. Kaukaso barneko korridorearen europar egitasmoak, zenbaitentzat zetaren bide berria delarik, balio estrategikoa eman dio Georgiari Erdialdeko Asiako sarbide gisa. Era berean, azpiegiturak sendotzeko asmoa du georgiar gobernuak, Kaspiar itsasoko petrolioaren esportazioan parte hartzeko, baina horrek arrisku egoeran jartzen ditu errusiar interesak: 1999an, bigarren oliobide bat zabaldu zen Azerbaijandik (Bakutik), petrolio gordina Mendebaldeko Europara eramateko, Georgiako Soupsa portutik, Itsaso Beltzean (aurrekoa ere Bakutik ateratzen zen, baina Errusiatik igarotzen zen). Adjariaren garapena, bestalde, muga bikoitza du: itsasokoa eta lehorrekoa, Turkiarekin, susmo txarrez ikusten du Georgiako gobernuak, adjariarren separatismoa dela-eta.

Azpiegiturak

Aireportuak

See source Wikidata query..

Kirolak

Errugbia oso kirol arrakastatsua da, Lelo burti joko tradizionalaren antz handia baitu:Georgiako errugbi selekzioak behin baino gehiagotan Munduko Txapelketetara joan da.

Futbola ere badago Georgian. Georgiako liga eta Georgiako kopa urtero jokatzen dira. Dinamo Tbilisi da garaipen gehien dituen taldea, Sobietar Batasuneko Futbol Liga eta Kopak ere irabazi zituen, baina lorpenik handiena 1981eko Europako Errekopa izan zuen. Beste talde ezagun batzuk Torpedo Kutaisi eta Lokomotivi Tbilisi dira.

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. Population National Statistics Office of Georgia, geostat.ge . Noiz kontsultatua: 2017-4-28.
  3. a b c 2014 General Population Census. Main Results National Statistics Office of Georgia, census.ge . Noiz kontsultatua: 2017-4-28.
  4. Foster, Ruth, Take Five Minutes: Fascinating Facts about Geography, Teacher Created Resources, 1 avril 2003, 176 pages, p.55
  5. Encyclopedic World Atlas, George Philip & Son, Oxford University Press, USA, 26 déc. 2002, 280 pages, p.104
  6. (Ingelesez) Encyclopedia of World Geography, Volume 1, R. W. McColl, Infobase Publishing, 14 mai 2014, 433 pages, p.366
  7. Caucasus global.britannica.com . Noiz kontsultatua: 2017-04-30.
  8. a b c d e f CIA - World Factbook: Georgia, cia.gov
  9. Berria Estilo Liburua: Georgia, berria.eus
  10. a b Hiri okupatua, zenbatetsitako datua

Kanpo estekak

1996ko Udako Olinpiar Jokoak

1996ko Udako Olinpiar Jokoak gertakari honen XXVI. edizioa izan ziren. Estatu Batuetako Atlanta hirian ospatu ziren, 1996ko uztailaren 19tik abuztuaren 4ra arte. Laugarren aldia izan zen jokoak Estatu Batuetan ospatzen zirela eta 10.320 kirolarik 26 kirol ezberdinetan parte hartu zuten.

Atlanta

Atlanta Ameriketako Estatu Batuetako Georgia estatuko hiriburua da. 2008an hiriak berak 537.958 biztanle zituen eta metropolitar barruti osoak 5.376.290.

Atlanta Falcons

Atlanta Falcons AEBtako Georgia estatuko Atlanta hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. NFL liga profesionalean jokatzen du. 1965an sortu zen eta etxeko partiduak Georgia Dome estadioan jokatzen ditu.

Atlanta Hawks

Atlanta Hawks NBAn jokatzen duen AEBetako Georgia estatuko Atlantako saskibaloi taldea da.

Ekialdeko Europa

Ekialdeko Europa, berez, Europako ekialdean dagoen eskualdea da. Hala ere, Europako ekialde eta mendebaldearen arteko ezberdintzea historikoki ezberdina izan da. Mugak zehazterako garaian, Europaren erdialdea non dagoen begiratu behar da, hau politikoki aldatu baita. Adibidez XX. mendearen erdialdean Polonia edo Hungaria, SESBekin batera zeudenak politikoki, Ekialdeko Europa kontsideratzen ziren. Gaur egun eurek Europa Zentraltzat dute euren burua, Errepublika Sobietar horiekin ez nahasteko.

Nazio Batuen Erakundeak 1989an honako herrialdeak sartu zituenu izen horren azpian:

Bielorrusia

Bulgaria

Txekiar Errepublika

Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Hungaria

Moldavia

Polonia

Errumania

Errusia

Eslovakia

UkrainaHorretaz gain honako SESBeko kide ohiak ere sartu ohi dira:

Armenia

Azerbaijan

Estonia

Georgia

Letonia

LituaniaKasu askotan Balkanetako herrialdeak ere sartzen dira definizioan:

Albania

Bosnia eta Herzegovina

Ipar Mazedonia

Montenegro

Serbia

Kroazia

Eslovenia

Ekialdeko Ordu-eremu

Ekialdeko Ordu-eremua (ingelesez Eastern Time Zone (ET), frantsesez Heure de l'Est (HE)) Ipar Amerikako ordu-eremu bat da.

Neguko ordutegian, Ekialdeko Ordu Zona estandarrean edo normalean UTC-5 ordu-zona izendapena erabiltzen da, baina udako ordutegiarekin izendapena aldatzen da: Ekialdeko Ordu Zona aitzinatua edo UTC-4 ordu-zona.

Erdialdeko Asia

Erdialdeko Asia Asiako erdialdean dauden estatuak batzen dituen eskualdea da. Ez dago definizio zehatzik bere azalera adierazteko, baina esan dezake Kazakhstan, Kirgizistan, Tadjikistan, Turkmenistan, Uzbekistan, Mongolia eta Txinako Xinjiang barruan dituela.

Batzuetan Txinako Barne Mongolia eta Errusiako Kalmukia, Tartaristan, Bashkortostan, Altai, Tuva eta Buriatia errepublika osoak eta Sakhako Errepublikaren zati bat Erdialdeko Asian ere daudela esan da. Historikoki Afganistan, Irango zenbait eskualde, Pakistan, Siberia, Katxemira, Tibet, Armenia, Azerbaijan eta Georgia ere definizioan sartu dira.

Georgia (AEB)

Georgia Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako hego-ekialdean. Atlanta du hiriburua. Guztira 8 milioi biztanle inguru ditu.

Georgiako bandera

Georgiako bandera 2004ko urtarrilaren 14az geroztik da ofiziala, bostehun urtez erabili gabe utzi ondoren.

Bandera zuria da, erdian duen gurutze gorri batek lau zatitan banatzen duelarik. Zati hauetako bakoitzean gurutze gorri txiki bana dauka. Horregatik, Bost Gurutzeko bandera izenez ere da ezaguna.

Haitzurdin

Marmola edo haitzurdina kareharria metamorfizatzean sortzen den harri metamorfikoa da. Oso erabilia arkitektura eta artean (batez ere eskulturan) arroka.

Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak

Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak (ingelesez South Georgia and the South Sandwich Islands edo SGSSI) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea , hegoaldeko Ozeano Atlantikoan. 1985ean sortua zen; lehen Malvinen jurisdikziopena zegoelako. Lurraldea Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak uhartedi txikiek osatzen dute.

Lurraldeak ez du bertoko biztanlerik King Edward Pointen dauden British Antarctic Surveyren zientzialariak baino ez dira bizi uharteetan.

Argentinak 1927tik (Hegoaldeko Georgiak) eta1938tik (Hegoaldeko Sandwichak) eskualdearen jabetza aldarrikatzen du. Hori dela eta, Malvinetako Gerra uhartedi hauetan ere egin zen.

Independentzia

Independentzia herrialde bat beste baten menpean ez egoteari deritzo. Herrialde batek, independentzia osoa ez duenean, neokolonialismo deritzo; egoera hau Afrikako herrialde batzuetan ematen da bereziki. Bi herrialdeen artean harremanak daudenean, autonomia egoera hartzen du.

Interstate 16

Interstate 16 Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldetik ekialdera doan estatuarteko autobidea da. 268,45 km-ko luzera du, Maconetik (Georgia) Savannahra (Georgia) du ibilbide, eta Georgia estatutik igarotzen da. Igarotzen dituen hiri nagusiak hauek dira:

Macon (Georgia)

Savannah (Georgia)

Interstate 20

Interstate 20 Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldetik ekialdera doan estatuarteko autobidea da. 2.477,39 km-ko luzera du, Kentetik (Texas) Florencera (Hego Carolina) du ibilbide. Texas, Luisiana, Misisipi, Alabama, Georgia eta Hego Carolina estatuetatik igarotzen da. Igarotzen dituen hiri nagusiak hauek dira:

El Paso (Texas) (I-10ren bidez)

Abilene (Texas)

Fort Worth (Texas)

Dallas (Texas)

Shreveport (Luisiana)

Monroe (Luisiana)

Vicksburg (Misisipi)

Jackson (Misisipi)

Meridian (Misisipi)

Tuscaloosa (Alabama)

Birmingham (Alabama)

Atlanta (Georgia)

Augusta (Georgia)

Columbia (Hego Carolina)

Florence (Hego Carolina)

Interstate 59

Interstate 59 Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldetik iparraldera doan estatuarteko autobidea da. 716,53 km-ko luzera du, Slidelletik (Luisiana) Lookout Mountainera (Georgia) du ibilbide. Luisiana, Misisipi, Alabama eta Georgia estatuetatik igarotzen da. Igarotzen dituen hiri nagusiak hauek dira:

New Orleans (Luisiana) (I-10-ren bidez)

Slidell (Luisiana)

Hattiesburg (Misisipi)

Laurel (Misisipi)

Meridian (Misisipi)

Tuscaloosa (Alabama)

Birmingham (Alabama)

Gadsden (Alabama)

Chattanooga (Tennessee) (I-24-ren bidez)

Interstate 75

Interstate 75 Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldetik iparraldera doan estatuarteko autobidea da. 2.875,04 km-ko luzera du, Hialeahtik (Florida) Sault Sainte Mariera (Michigan) du ibilbide. Florida, Georgia, Tennessee, Kentucky, Ohio eta Michigan estatuetatik igarotzen da. Igarotzen dituen hiri nagusiak hauek dira:

Miami (Florida)

Naples (Florida)

Tampa (Florida)

Lake City (Florida)

Valdosta (Georgia)

Macon (Georgia)

Atlanta (Georgia)

Marietta (Georgia)

Chattanooga (Tennessee)

Knoxville (Tennessee)

Lexington (Kentucky)

Cincinnati (Ohio)

Dayton (Ohio)

Toledo (Ohio)

Detroit (Michigan)

Flint (Michigan)

Saginaw (Michigan)

Mackinac Bridge (Michigan)

Sault Sainte Marie (Michigan)

Itsaso Beltza

Itsaso Beltza, antzinako izena Ponto Euxino (antzinako grezieraz: Εὔξεινος Πόντος, Euxeinos Pontos, 'itsaso abegikorra'), Ozeano Atlantikoaren bazterreko itsasoa da, Ekialdeko Europa, Kaukasia eta Anatoliaren artean dagoena, Dardaneloak eta Bosforo itsasarteen bitartez Mediterraneoarekin lotua. Iparraldean Ukraina du, ekialdean Errusia eta Georgia, hegoaldean Turkia, eta mendebaldean Bulgaria, Errumania. 436.402 kilometro koadroko eremua du. Batez besteko sakonera 1.253 metrokoa da, eta gehienekoa 2.245 metrokoa.

Itsas gorabeherarik gabea da ia, eta ez da izozten neguan. Iparraldean Krimeako penintsula dago. Bere ertzeetan dauden hiri garrantzitsuenak Istanbul, Odesa, Sebastopol, Jalta eta Konstantza ditugu. Danubio, Don eta Dnieper ibaiak bertan itsasoratzen dira. Hegoaldean Marmarako itsasoarekin eta iparraldean Azoveko itsasoarekin loturik dago.

Raion

Raion bat Sobietar Batasunean erabiltzen zen eta gaur egun Errusia, Ukraina, Bielorrusia, Azerbaijan, Georgia, Moldavia eta Lituanian erabiltzen den banaketa administratiborako izena da. Orokorrean unitate adiministratibo handiago baten zatiketa da eta barrutitzat har daiteke itzulpenetarako garaian.

Raionak Sobietar Batasunaren garaian sortu ziren aurreko volost eta uyezdak aldatzeko.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo Sobietar Batasuna Europa eta Asiako estatu burujabe sozialista izan zen, 1922an sortua eta 1991n desegina. Errusiar Inperioa osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. 1991tik aurrera haren parterik handienaz Errepublika Independenteen Elkartea moldatu zen. Bigarren Mundu Gerraz geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Errusia, Estonia, Georgia, Kaszakhstan, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Moldavia, Tajikistan, Turkmenistan, Ukraina eta Uzbekistan. Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.

1990. urtean 22.400.000 km² zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean Itsaso Baltikoa eta Itsaso Beltza zituen muga, eta ekialdean Ozeano Barea. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua Mosku zen.

Sobietar Batasunak historia, politika eta ekonomia alorrean izan duen garrantzia ulertzeko haren neurriak eta baliabide handiak hartu behar dira kontuan; garrantzi hori are handiagoa baita berak gidatzen zituen ideologia marxistako herrialdeek osaturiko blokeari erreparatuz gero. Ezaugarri ia feudalak zituen inperio zahar haren egitura politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta sozialak erabat aldatu zituen 1917ko iraultza boltxebikeak. Horrek eragin erabakigarria izan zuen ondorengo nazioarteko historiaren bilakaeran: 1922tik jadanik mendebaleko estatuek neurri bereziak hartu zituzten iraultza hark kutsa ez zitzan; Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, Sobietar Batasunaren irudiko erregimenak ezarri ziren Europako ekialdean eta Gerra Hotza sortu zen, hogeita bost urtez mundu osoaren egoeran eragin handia izan zuena.

Europako herrialdeak
Itsaso Beltza eta Kaspiar itsasoa inguratzen duten estatuak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.