Genero (biologia)

Generoa, bizidunen sailkapenean, familia baino txikiagoa den eta oso antzekoak diren espeziez osatuta dagoen taxonomi taldea da.

Organismo baten izena (zientifikoa) bi zatiz osatuta dago: batetik bere generoaren izena (beti letra larriz) eta espeziearen bereizgarria den zerbait aipatzeko erabiltzen dena. Nomenklatura honi nomenklatura binomiala deritzo eta osagai biak latinez idazten dira. Homo sapiens adibidean Homo da generoa.

Beste maila batzuekin gertatzen den lez, bizidunen taxonomian, eta espezie batzuk sailkatzeko dagoen zailtasuna dela eta, genero batzuk goigeneroetan batu daitezke eta genero bateko izakiak azpigeneroetan; eta hauek, era berean, infrageneroetan.

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Genero

Genero izenak adiera hauek ditu:

Genero (biologia): espeziearen eta familiaren arteko kategoria taxonomikoa.

Genero (gramatika): izenak sailkatzeko gramatika kategoria.

Genero (soziologia): sexuen kategoria biologikoari loturiko gizarte kategoria.

Literatura generoa

Zinema generoa

Gizaki

Gizakia edo Homo sapiens (latinetik «ezagutzen duen gizakia») Hominina azpileinuan biziraun duen animalia espezie bakarra da. Gorila, txinpantze eta orangutanekin batera Hominidae familia osatzen dute. Ugaztun lurtarra da, bere mugimendu bipedoa dela eta ezaguna da. Beste animaliek baino tresna gehiago erabiltzen ditu, bere eskuen mugimendu oso zehatza eta abilezia dela eta; hizkuntza konplexua erabiltzeko gaitasuna du; beste animaliek baino garun konplexuagoa dute, arrazoitzeko gaitasuna ematen diona; eta beste edozein animaliak baino gizarte-antolaketa korapilotsuagoak ditu.

DNAren ikerketetako datuetan oinarriturik, ondorioztatu da gizaki modernoa Afrikan sortu zela orain dela gutxi gorabehera 200.000 urte. Gaur egun kontinente guztietan aurki daitezke, baita Antartikan ere (nahiz eta oso kopuru txikian), eta 6.600 milioi baino gehiago ziren 2007an.Primate gehienek bezala gizakia animalia soziala da naturalki eta beste batzuen beharra izan ohi du garapenerako. Hala ere, gizakiak komunikazio gaitasun handiak ditu eta horrekin antolaketaren inguruko ideiak garatu ahal ditu. Gizakiek egitura sozial konplexuak sortzen dituzte, elkarren artean kooperatzen eta lehiatzen duten taldeekin, familiatik hasita talde politiko, zientifiko eta ekonomikoetaraino. Elkarrekintza honek ohitura, erritual, herri, balore, arau eta legeak sortu ditu, gizakiaren elkarbizitzaren oinarri direnak. Gizakiak, era berean, estetikaren balorazioa du, kultura berrikuntzen, artearen, literaturaren eta musikaren oinarrietako bat dena.

Gizakiek ere interesa dute euren inguruan dagoena ulertzeko eta hauek zientzia, filosofia, mitologia eta erlijioaren bitartez azaltzeko. Gaitasun honek hainbat natura gai ezagutzera eraman ditu eta gai dira sua erabiltzeko, sukaldatze, janzteko eta beste hainbat teknologia erabiltzeko.

Taxonomia
Domeinua/Supererreinu Superfilum/Superdibisio Superklase Superordena Superfamilia Superespezie
Erreinu Filum/Dibisio Klase Ordena Familia Tribu Genero Espezie
Azpierreinu Azpifilum Azpiklase Azpiordena Azpifamilia Azpitribu Azpigenero Azpiespezie
Infraerreinu Infrafilum Infraklase Infraordena Infraespezie
Mikrofilum

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.