Gaztelania

Gaztelania edo espainiera[2] (castellano, español) hizkuntza erromantzeetariko bat da, iberiar taldekoa. Erdi Aroko Gaztelako Erresuman sortu zen, latin arruntak bertako hizkuntzekin izandako ukipen-egoeraren ondorioz. Horrela bada, euskararen hainbat ezaugarri fonetiko bereganatu ditu (bost bokaleko sistema, hasierako f-a galtzea...).

Munduan 407 milioi pertsonak lehen hizkuntza dute.[1] Espainian eta Hispanoamerikako ia estatu guztietan ofiziala da. Ama hizkuntza moduan, munduko bigarren hizkuntza erabiliena da, txineraren atzetik. Bigarren hizkuntzatzat dutenak ere kontuan hartuta (guztira, 600 milioi pertsona), munduko laugarrena da, txinera, ingelesa eta hindiaren ondoren. Frantsesarekin batera, Euskal Herriko bi erdara nagusietako bat da.

Gaztelania, espainiera
español — castellano
Idioma español en el mundo
     Gaztelania hizkuntza ofizialtzat duten herrialdeak.

     Estatu Batuetako estatuotan, biztanleriaren %25 edo gehiago gaztelaniazko hiztunak dira.      Estatu Batuetako estatuotan, biztanleriaren % 10-20 artean gaztelaniazko hiztunak dira.

     Estatu Batuetako estatuotan, biztanleriaren % 5-9,9 artean gaztelaniazko hiztunak dira.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Dominikar Errepublika, Ekuador, Ekuatore Ginea, Espainia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, El Salvador, Uruguai, Venezuela talde esanguratsuak non: Andorra, Aruba, Belize, Brasil, Kanada, Gibraltar, Israel, Maroko, Holandar Antillak, Trinidad eta Tobago, Ameriketako Estatu Batuak, Filipinak
Hiztunak 407 milioi, lehen hizkuntzatzat;[1] beste 90 milioi, bigarren hizkuntzatzat
Rankinga 2
Ofizialtasuna Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Dominikar Errepublika, Ekuador, Mendebaldeko Sahara, Ekuatore Ginea, Espainia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Mexiko Berria (AEB), Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, El Salvador, Uruguai, Venezuela
Eskualdea Europako gune batzuk, Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako gehiengoa, Ipar Amerikako gune batzuk eta Karibea; halaber, etorkinen taldeek hitz egiten dute, kontinente guztietan
UNESCO sailkapena 1 ziurra
Hizkuntza familia
Informazio filologikoa
Genero gramatikalak genero maskulino eta genero femenino
Kasu gramatikalak nominatibo
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 es
ISO 639-2 spa
ISO 639-3 spa
Ethnologue spa
Glottolog stan1288
Wikipedia es

Historia

Linguistic map Southwestern Europe-en
Europako hego-mendebaldeko hizkuntzen garapena, tartean gaztelaniarena, erakusten duen mapa kronologikoa.

Antzinako gaztelania Erdi Aroan Kantabria aldeko latinaren aldaera izan zen. Beste hizkuntza batuen eragina jaso zuen, batik bat arabierarena, baina baita bisigodoen germaniar hizkuntzarena eta aurreko iberiar sustraiarena ere. Euskarak ere eragina izan omen zuen, fonologian batik bat (bost bokal izatea, b eta v kontsonanteen arteko nahasketa, hasierako f-aren galera...), baina hori finkatzeke dago.

Errekonkistaren garaian, Iberiar penintsulan zehar zabaldu zen Gaztelako Erresuma bera hedatu ahala. Kontsonanteen birdoitze baten ondoren, egungo egitura sortu zuen.[3] XVI. mendetik aurrera, Espainiar Inperioa Ameriketara eta Asiara hedatzean, gaztelania ere zabaldu zen. Hastapenean tokian tokiko hizkuntzak errespetatu baziren ere, XVIII. mendetik aurrera gaztelaniaren erabilera inposatuz joan zen. XIX. mendean, Ameriketako herrialdeek independentzia lortu zutenean, elite berriek gaztelania areago zabaldu zuten, herrialde bakoitzean nazio batasuna indartzearren.

Lehen gramatika 1492koa da, Antonio de Nebrijak idatzia, Europako hizkuntza moderno baterako aurrenekoa. Hizkuntzaren Errege Akademia 1713an sortu zen, "gaztelaniaren hitzak eta esapideak erarik zuzenenean, dotoreenean eta garbienean finkatzeko".

Egungo egoerari dagokionez, gaztelania 21 herrialdetan ofiziala da, hiru kontinentetan (Europan: Espainia; Afrikan: Ekuatore Ginea; eta gainerakoak, Amerikan). Mundu osoan, 407 milioi lagunek dute lehen hizkuntzatzat.[1]

Gaztelaniaren lurralde eremua

Hona hemen gaztelaniazko hiztun gehien dituzten estatuen zerrenda:

Alfabetikoki sailkatuta Lehen hizkuntza duten hiztunen kopuruaren arabera
  1. Alemania (410.000)
  2. Ameriketako Estatu Batuak (41.000.000)
  3. Andorra (40.000)
  4. Argentina (41.248.000)
  5. Australia (150.000)
  6. Belize (130.000)
  7. Bolivia (7.010.000)
  8. Brasil (19.700.000)
  9. Kanada (272.000)
  10. Costa Rica (4.220.000)
  11. Dominikar Errepublika (8.850.000)
  12. Ekuador (10.946.000)
  13. Ekuatore Ginea (447.000)
  14. El Salvador (6.859.000)
  15. Erresuma Batua (900.000)
  16. Errumania (7.000)
  17. Errusia (1.200.000)
  18. Espainia (44.400.000 )
  19. Filipinak (2.658)
  20. Finlandia (17.200)
  21. Frantzia (2.100.000)
  22. Guatemala (8.163.000)
  23. Guyana (198.000)
  24. Haiti (1.650.000)
  25. Hego Korea (90.000)
  26. Honduras (7.267.000)
  27. Israel (160.000)
  28. Italia (455.000)
  29. Japonia (500.000)
  30. Kolonbia (45.600.000)
  31. Kuba (11.285.000)
  32. Libano (2.300)
  33. Maroko (86.000)
  34. Mendebaldeko Sahara (341.000)
  35. Mexiko (106.255.000)
  36. Nikaragua (5.503.000)
  37. Panama (3.108.000)
  38. Paraguai (4.737.000)
  39. Peru (26.152.265)
  40. Puerto Rico (4.017.000)
  41. Suedia (39.700)
  42. Turkia (29.500)
  43. Txile (15.795.000)
  44. Txina (250.000)
  45. Uruguai (3.442.000)
  46. Venezuela (26.021.000)
  1. Mexiko (106.255.000)
  2. Kolonbia (45.600.000)
  3. Espainia (44.400.000)
  4. Argentina (41.248.000)
  5. Ameriketako Estatu Batuak (41.000.000)
  6. Peru (26.152.265)
  7. Venezuela (26.021.000)
  8. Brasil (19.700.000)
  9. Txile (15.795.000)
  10. Kuba (11.285.000)
  11. Ekuador (10.946.000)
  12. Dominikar Errepublika (8.850.000)
  13. Guatemala (8.163.000)
  14. Honduras (7.267.000)
  15. Bolivia (7.010.000)
  16. El Salvador (6.859.000)
  17. Nikaragua (5.503.000)
  18. Paraguai (4.737.000)
  19. Costa Rica (4.220.000)
  20. Puerto Rico (4.017.000)
  21. Uruguai (3.442.000)
  22. Panama (3.108.000)
  23. Filipinak (2.658)
  24. Frantzia (2.100.000)
  25. Haiti (1.650.000)
  26. Errusia (1.200.000)
  27. Erresuma Batua (900.000)
  28. Japonia (500.000)
  29. Italia (455.000)
  30. Ekuatore Ginea (447.000)
  31. Alemania (410.000)
  32. Mendebaldeko Sahara (341.000)
  33. Kanada (272.000)
  34. Txina (250.000)
  35. Guyana (198.000)
  36. Israel (160.000)
  37. Australia (150.000)
  38. Belize (130.000)
  39. Hego Korea (90.000)
  40. Maroko (86.000)
  41. Andorra (40.000)
  42. Suedia (39.700)
  43. Turkia (29.500)
  44. Finlandia (17.200)
  45. Errumania (7.000)
  46. Libano (2.300)

Hiztegi laburra

  • derecha: eskuin
  • izquierda: ezker
  • abajo: behera
  • piedra: harri
  • bien: ongi
  • mal: gaizki
  • al lado: ondoan
  • ¡Hola!: Kaixo!
  • Buenos días: Egun on
  • Buenas tardes: Arratsalde on
  • Buenas noches: Gabon
  • Adiós: Agur / Adio
  • Saludar: Agurtu
  • Despedirse: Agurtu
  • ¡Hasta la vista!: Hurren arte!
  • ¡Hasta luego!: Gero arte!
  • por favor: mesedez
  • ¿Qué tal?: Zer moduz?
  • Bien, ¿y tú?: Ondo/Ongi, eta zu?
  • Lo siento, perdón: Barkatu
  • ¿Qué hora es?: Zer ordu da?
  • Eres muy guapo/guapa: Oso ederra zara
  • Muchas gracias: Eskerrik asko
  • De nada: Ez horregatik
  • Te quiero: Maite zaitut
  • feliz: pozik
  • triste: goibel
  • enfadado/a: haserre
  • aburrido/a: aspertuta
  • sí: bai
  • no: ez
  • No entiendo: Ez dut ulertzen
  • No fumar: Ez erre
  • agujero: zulo
  • caserío: baserri
  • ratón: sagu
  • perro: txakur
  • gato: katu
  • pan: ogi
  • panadería: okindegi
  • comida: janari
  • desayuno: gosari
  • almuerzo: bazkari
  • cena: afari
  • calle: kale
  • fiesta: jai
  • parranda: parranda
  • boina: txapel
  • ¡Felicidades!: Zorionak! / Urte askotarako!
  • amigo / amiga: adiskide
  • madre: ama
  • padre: aita
  • padres: gurasoak
  • abuelo: aitona
  • abuela: amona
  • hijo: seme
  • hija: alaba
  • hermano: anaia edo neba
  • hermana: arreba edo ahizpa
  • casa: etxe
  • dinero: diru
  • deporte: kirol
  • nuevo: berri
  • viejo: zahar
  • nombre: izen
  • apellido: deitura
  • pueblo: herri
  • ciudad: hiri
  • monte: mendi
  • llanada: lautada
  • valle: haran
  • mar: itsaso
  • río: ibai
  • sol: eguzki
  • nube: hodei
  • viento: haize
  • cielo: zeru
  • estrella: izar
  • Marte: Marte
  • Venus: Artizar
  • luna: ilargi
  • lluvia: euri
  • nieve: elur
  • granizo: txingor
  • flor: lore
  • zurrón: zorro
  • muchacho: mutil
  • muchacha: neska

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b c Mikael Parkvall, «Världens 100 största språk 2010» (munduko 100 hizkuntza handienak, 2010ean), in Nationalencyklopedin.
  2.   Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak .. Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan izen biak onartzen ditu. Sinonimoak dira. Gaztelera hitza onartu arren, gaztelania hobesten du.
  3. (Gaztelaniaz)  Cano, Rafael (2005) Historia de la lengua española Bartzelona: Ariel Lingüística .

Kanpo loturak

1819

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1864

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Andaluzia

Andaluzia (gaztelaniaz eta ofizialki Andalucía) Espainiako autonomia erkidego eta nazionalitate historiko bat da, Iberiar Penintsularen hegoaldeko muturrean kokatua. Mugakide ditu hegoaldean Gibraltar eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Extremadura eta Gaztela-Mantxa, ekialdean Murtziako Eskualdea, eta mendebaldean Portugal.

Andaluziako autonomia erkidegoko gobernu erakundeari Andaluziako Junta deritzo.

Arén-Areny de Noguera

Arén edo Areny de Noguera izen ofiziala Arén-Areny de Noguera, katalanezkoa Areny de Noguera, gaztelaniazkoa Arén) Huescako udalerria da, Aragoiko erkidego autonomoan. Nobera Ribagorzana ibaiaren ibarrean dago eta Ribagorza eskualdearen parte da. Bertako biztanleria historikoki eta gaur egun elebiduna da katalana eta gaztelania erabiliz.

Elisabet Katolikoaren Ordena

Elisabet Katolikoaren Errege Ordena (gaztelaniaz: Real Orden de Isabel la Católica) espainiar zaldun-ordena da, Espainiarekiko leialtasuna eta zerbitzuak saritzen dituena. Fernando VII.a Espainiakoak 1815eko martxoaren 14an ezarri zuen.

Errioxako Autonomia Erkidegoa

Errioxa (gaztelaniaz: La Rioja) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, probintzia bakarrekoa. Mugakide ditu Euskal Autonomia Erkidegoa iparraldean, Nafarroako Foru Erkidegoa ipar eta ekialdean, Gaztela eta Leon hego eta mendebaldean, eta Aragoi hegoaldean.

Hiriburua eta udalerri nagusia Logroño da.

Espainiako Liburutegi Nazionala

Espainiako Liburutegi Nazionala (gaztelaniaz: Biblioteca Nacional de España) Espainiako Madril hiriburuan dagoen liburutegi bat da. Hain zuzen ere, Recoletos pasealekuan dago, bere egoitza Espainiako Arkeologia Museo Nazionalaren eraikin berberan duelarik.

Filipinak

Filipinak (filipineraz: Pilipinas, ˌpɪlɪˈpinɐs ahoskatua), ofizialki Filipinetako Errepublika (filipineraz: Repúblika ng Pilipinas) Hego-ekialdeko Asiako herrialde bat da, kontinentetik 1.210 kilometrora dagoen uhartedi batek osatua. Ozeano Barean dagoen uhartedi honek 7.107 uharte ditu, horien artean 700 inguru biztanledunak. Filipinak munduko 12. estatu populatuena da, 90 milioi biztanlerekin. Erbestean 11 milioi filipinar baino gehiago daude, populazioaren % 11 inguru.

Espainiaren kolonia izandakoa lau mendez, eta Estatu Batuena 50 urtez, Filipinak Asiako herrialde kristaua da. Beste hainbat gutxiengo erlijio ere badira bertan, hala nola Islama, Budismoa eta Hinduismoa.

Hiriburua Manila dute.

Francisco Franco

Francisco Franco y Bahamonde (Ferrol, Coruña, 1892ko abenduaren 4a – Madril, 1975eko azaroaren 20a) espainiar militar eta diktadorea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka estatu-kolpe militarra jo eta Espainiako estatuburu izan zen 1939tik eta 1975 arte, frankismo deritzon aldian.

Francoren jarraitzaileei frankista deritze.

Gaztela eta Leon

Gaztela terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Gaztela (argipena)»Gaztela eta Leon (gaztelaniaz: Castilla y León) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da. Izan ere, hedaduraz erresuma horretako autonomia erkidegorik handiena da, 94.223 kilometro koadro baititu; biztanle dentsitate txikia du, ordea, 2.424.395 biztanle baitzituen 2017. urtean.

Gaztela eta Leongo ibairik garrantzitsuenak Duero eta Ebro dira.

Gaztelako Erresuma

Gaztelako Erresuma (gaztelaniaz: Reino de Castilla; latinez: Regnum Castellae) Erdi Aroko Iberiar penintsulako erresumetako bat izan zen. Entitate politiko gisa IX. mendean sortu zen, Leongo Erresumako konderri gisa. Bertan zegoen gaztelu-kopuru handiarengatik eman zioten Gaztela izena. Gaztelako Koroa eta Espainiako Erresuma sortu zuen.

Jaka

Jaka (gaztelaniaz: Jaca; aragoieraz: Chaca) Huescako ipar-mendebaldean dagoen herria da, probintziaren bosgarren populatuena dena. Jazetania/Chacetaniako eskualdearen hiriburua eta udalerri nagusia da. Oroel haitzaren itzalpean kokatzen da.

12.553 biztanle zituen 2005ean.

Kantabria

Kantabria (gaztelaniaz: Cantabria) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, probintzia bakarrekoa. Mugakide ditu ekialdean Euskal Autonomia Erkidegoa (Bizkaia), hegoaldean Gaztela eta Leon (Leongo probintzia, Palentzia eta Burgos), mendebaldean Asturietako Printzerria, eta iparraldean Kantauri itsasoa. Kantabriako herri nagusiak kostaldean daude, eta Santander hiriburua nabarmentzen da, 180.000 biztanle baititu.

Kultura ondasun (Espainia)

Kultura-ondasuna (gaztelaniaz: Bien de Interés Cultural) Espainiako figura juridiko bat da, historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, teknika edo gizarte balio berezia duten ondasunak babesteko helburua duena. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, halako ondasunei buruzko legediak figura juridiko honetan oinarrituak daude. Ipar Euskal Herrian aplikatzen den Frantziako figura juridiko baliokidea, berriz, monumentu historikoa (MH) da.

Mexiko Berria

Mexiko Berria Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko estatua da. Estatu Batuetako mendebaldean kokatua dago. Hiriburua Santa Fe du, baina hiri garrantzitsuena, aldiz, Albuquerque. 315.194 km2 ditu, eta 1.969.915 milioi biztanle zituen 2007an. Ingelesa eta gaztelania dira hizkuntza erabilienak, eta biztanle gehienak protestanteak dira, katoliko asko ere badagoen arren.

Naiara

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Naiara (argipena)»Naiara (gaztelaniaz: Nájera) Errioxako udalerri bat da. 2005ean 7.776 biztanle zituen.

PP

Alderdi Popularra (gaztelaniaz: Partido Popular) Espainiako alderdi politiko eskuindar nagusia da. Manuel Fraga Iribarnek eratu zuen, 1976. urtean, Alianza Popular izenarekin. Alderdiko gaur egungo burua Pablo Casado da, eta idazkari nagusia Teodoro García Egea. Alderdi Popularraren ideologia eskuindarra da, eta gizarte balioetan kontserbadorea.

Egoitza nagusia Madrilgo Genova kalean du. Legez kanpo finantzatzen delako, hainbat prozesu ireki dizkiote auzitegietan; nabarmenena, Gürtel afera deritzona; Gobernutik botatzea ekarri ziena.

Puerto Rico

Puerto Rico (izen ofiziala: Puerto Ricoko Estatu Libre Elkartua; gaztelaniaz: Estado Libre Asociado de Puerto Rico) Ameriketako Estatu Batuei (AEB) elkartutako Estatu libre bat da. Karibe itsasoko uhartedi bat da. Autonomia osoa du, baina batzuek AEBetako «51. estatua» dela aldarrikatzen dute. Dominikar Errepublikaren ekialdean dago.

San Juan da hiriburua (434.374 biztanle 2000an). Beste hiri nagusiak Bayamon, Ponce, Carolina eta Caguas dira. Hizkuntzak gaztelania (ofiziala) eta ingelesa dira. Erlijioa: katolikoak, % 85,3; protestanteak, % 4,7; besteak, % 10.

Salbaterra Ezka

Salbaterra Ezka (aragoieraz: Salvatierra d'Esca; ofizialki gaztelaniaz: Salvatierra de Esca) Zaragozako probintziako udalerria da, Nafarroako Burgitik gertu kokatuta.

Ezka ibaiak herria zeharkatzen du.

Europako bandera Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak Europako bandera

Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera

Hizkuntza erromantzeak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.