Gaza (hiria)

Gaza[1] (arabieraz: غزة‎ Ġazzah, ˈɣazza ahoskatua; hebreeraz: עזה‎ 'Azzah) hiria Gazako zerrenda eskualdeko hiririk garrantzitsuena da. Bertan 400.000 biztanletik gora aurki daitezke. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.

Gaza
 Palestinako Aginte Nazionala
Gaza City
Hiriaren ikuspegia
Administrazioa
Herrialdea  Palestinako Aginte Nazionala
Gobernazioa Gaza
Alkatea Majid Abu Ramadan
Geografia
Koordenatuak 31° 31′ 00″ N, 34° 27′ 00″ E / 31.516666666667°N,34.45°EKoordenatuak: 31° 31′ 00″ N, 34° 27′ 00″ E / 31.516666666667°N,34.45°E
Gaza (hiria) hemen kokatua: Palestina
Gaza (hiria)
Gaza (hiria)
Gaza (hiria) (Palestina)
Gz-map
Azalera 151 km²
Altuera 35
Demografia
Biztanleria 515.556 bizt. (2012)
Dentsitatea 9.373,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera XV. mendea
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
http://www.mogaza.org/ www.mogaza.org

Historia

Antzinako filistiarren bost hiri nagusietako bat zen Gaza; Sanson han izan zen, eta bertan hil zen. Alexandro Handiak setio luze baten ondoren bereganatu zuen, eta Judeako Gerra Zibilean guztiz hondatu zuten. Berriro eraiki zutenean arabiarrek hartu zuten (632); gurutzaden garaian, eta baita geroago ere, XVI. mendeko turkiarren eta mamelukoen arteko gerran, borroka ugari egin ziren bertan.

Bonapartek 1799an hartu zuen Egiptora egin zuen espedizioan. 1948. urtean Gaza eta Gazaren inguruak, Nazio Batuen Erakundearen erabakiz Jordaniarekin batera estatu arabiar burujabea eratu behar zutenak, Egiptok eskuratu zituen. 1956ko azarotik 1957ko martxora israeldarren mende egon zen eta NBEko indarren eskuetan jarri zuten, eta berriro Egiptok eskuratu zuen; 1967ko gerratik 1993 arte Israelen esku egon zen.

Auzoak

Gaza Beach
Gazako hondartza.

11 auzunetan banatuta dago Gaza:

  • Al-Montar muinoa
  • Al-Daraj
  • Zaytoon
  • Shuja'eya
  • Al-Tuffah
  • Al-Sabra
  • Al-Remal
  • Al-Sheikh Ejleen
  • Gazako Portu Zaharra
  • Sheikh Radwan
  • Al-Nassr

Ondarea

Hiri senidetuak

Gaza ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1.   Euskaltzaindia Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia .
  2.   Springer Appendix I: Meteorological Data .

Kanpo loturak

Geografia
Palestina
Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Cascais

Cascais Portugalgo kontzejurik populatuenetarikoa da, Lisboako barrutian kokatuta dagoena. 2006ko erroldaren arabera, udalerriak 185.279 biztanle zituen.

Bestalde, udalerri honetan Portugalgo turismogune garrantzitsuenetako bat den Estoril herria kokatzen da.

Dunkerque

Dunkerque (nederlanderaz Duinkerke (i · ?); mendebaldeko flandieraz Duynkercke/Duunkerke (i · ?); ingelesez Dunkirk) Frantziako Nord departamenduko hiria da, Ipar Itsasoaren ertzean kokaturik dagoena. 2012an 90.995 biztanle zituen.

XVI. mendeko Saint-Éloi eliza eta Notre-Dame-des-Dunes kapera gorde ditu.

Gazako zerrenda

Gazako zerrenda (arabieraz: قطاع غزة‎, qiṭāʿ ġaza, hebreeraz: רצועת עזה‎) Palestinako hego-mendebaldean dagoen lur zerrenda da, Palestinako lurralde okupatuak delakoa eratzen duten bi lurralde unitateetako bat (bestea Zisjordania da, Ekialdeko Jerusalem barne). Gazako lurralde unitateko hiriburua Gaza hiria da.

2005eko udan, Israelek Gazako zerrendaren okupazioari amaiera eman zion, Ariel Sharonen gobernuak bultzatutako deskonexio planarekin. 2008aren bukaeran eta 2009aren hasieran, Israelen eraso bortitza jasan zuen.

Datu klimatikoak (Gaza)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.3 18.9 21.1 24.4 27.2 29.4 30.6 31.7 30.6 28.9 25.0 20.6 25.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9.4 10.0 11.6 13.8 16.4 19.5 21.4 22.2 20.5 17.7 14.5 11.6 15.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 104 76 30 13 3 1 0 1 3 18 64 81 390
Eguzki orduak 204.6 192.1 241.8 264.0 331.7 339.0 353.4 337.9 306.0 275.9 237.0 204.6 3288.0
Hezetasuna (%) 85 84 83 82 84 87 86 87 86 74 78 81 83
Iturria: Arab Meteorology Book[2]

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.