Garagar

Garagarra (Hordeum vulgare) gramineoen familiako urteko landarea da. Gizaki zein animalientzako zereal balio ekonomiko handiko zereala da. Munduan landatutako lehen zerealetako bat izan zen, Eurasian orain dela 10.000 urte[1]. Animaliak elikatzeko erabili da, eta hartzidura bidez garagardoa, whiskia eta gina egiteko zein bakarrik jateko erabiltzen da. Zopa eta erregosi askotan erabiltzen da, munduko ogia askoren oinarria da. Garagarra normalki malta gisa erabiltzen da.

Munduan laboratzen den laugarren zereala da, artoa, arroza eta gariaren ostean. Urtero 144 milioi tona sortzen dira[2][3].

Garagar
Barley
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
GeneroaHordeum
Espeziea Hordeum vulgare
Datu orokorrak
Hordeum vulgare MHNT.BOT.2015.2.39
Hordeum vulgare

Historia

Garagarra izan zen Ilgora Emankorran etxekotuta lehen zerealetako bat, Mendebaldeko Asian ur kopuru erlatiboki handia duen eremua. Nilo ibaiaren arroan ere etxekotu zen, Egiptoko inguruetan[4]. Garagarra eta garia aldi berean etxekotu ziren[5]. Garagar basatia (H. vulgare sssp. spontaneum) Ipar Afrikatik Kretara aurki daiteke mendebaldean eta Tibeteraino ekialdean[1]. Ikerlari batzuen arabera, garagar basatiaren lehen aurkikuntza arkeologikoa Ohalo IIko Epipalelitotik dator, Galileako itsasoan. Aztarna horiek K.a. 8500. urtekoak dira[1]. Beste batzuen ustez, ebidentziarik zaharrena gaur egungo Irakeko Jarmo gune kurdutik letorke. Hordeum vulgareren lehen aldeak Erdialdeko Asiatik sartuko ziren India, Persia, Mesopotamia, Siria eta Egiptora[6]. Garagar etxekoturik zaharrena Zeramika aurreko Neolitoko guneetan aurkitu dira, Tell Abu Hureyrako sedimentuetan, gaur egungo Sirian. K.a. 4200. urtean jada garagarra landatzen zen Finlandiako ekialdean[7], eta Grezia eta Italiara iritsi zen K.a. IV. mendean[6]. Koreako Penintsulara Mumun Zeramika Aro Goiztizarrean heldu zen, K.a. 1500 eta 850 artean, artatxikia, garia eta lekaleekin batera[8].

Garagarra hainbat aldiz aipatzen da Rigvedan (Yava izena zuen sanskrito klasikoan eta vedikoan) eta bestelako Indiako idazkietan, bertako labore nagusien artean[9]. Brontze Aroko Indo haraneko zibilizazioak ere erein zuela uste da, orain dela 5.700 eta 3.300 urte artean.

Jared Diamondek egindako teoriaren arabera garagarra eta beste zereal eta animaliak Eurasian etxekotu izanak garrantzia berezia izan du hurrengo 13.000 urtetan; zibilizazio horiek abantaila izan zuten eta beste batzuk konkistatzeko aukera gehiago izan zituzten[10].

Hieroglifoak
jt determinantea/ideograma
M34
jt ahoskera ohikoa
itU9
M33
šma determinantea/ideograma
U9

Garagarrarekin egindako garagardoa izan zen, ziurrenik, Neolitoan gizakiek sortutako lehenengo[11] edari alkoholduna. Gainera, denbora luzez, txanpon gisa erabili zen[11]. Sumerierazko antzinako hitza garagar esateko še-eštub zen (sumerieraz: 𒊺𒄞) eta akkadieraz arsuppu[12]. Mesopotamian garagar erramu bat Shala jainkosaren sinboloa zen[13]. Gariarekin batera, Antzinako Egiptoko zereal garrantzitsuena zen, eta ogia zein garagardoa egiteko erabiltzen zen. Garagarra deitzeko jt hitz erabiltzen zuten (hipotetikoi "it" ahoskatua); šma (hipotetiko "XI-ma" ahoskatua) Egipto Garaiko garagarraren izena zen, eta herrialdeko sinboloa zen.

Deuteronomioaren arabera[14] garagarra da Kanaaneko Agindutako Lurraldearen emankortasuna ezartzen duen "Zazpi Espezie"etako bat, eta Pentateukoan[15] paper garrantzitsua ematen zaio Israeliten sakrifizioetan. Garrantzi erlijioso hori Erdi Aroan zehar hedatu zen Europan, eta garagarra justiziarekin lotu zen, alfitomantziaren bidez.

Linear Bko oholtxoetan langileei garagarrean ordaintzen zitzailea agertzen da, Knosos eta Pilosen. Grezian Eleusiniar Mesterioen hasierako basean garagarrari garrantzia handia ematen zitzaion. Kykeon edo iniziatuentzako edariak garagarra eta hainbat belar zituen. Praktika honetan garagarra prestatzen zen malta sortu eta alkohol pixka bat sortzeko edarian. Pliniok aipatu zuen gladiadoreei hordearii izeneko janaria ematen zitzaiela, "garagar-jaleak". Hala ere, Erroman garia erabiltzen zela aipatu zuen[16].

Tibeten garagarra oinarrizko elikagai bat da, V. mendetik. Klima epelak gordetzea baimentzen du, eta honen ondorioz armada handiak sortzeko aukera izan zuten[17]. Bertan tsampa izeneko irina sortzen da, oinarrizkoa Tibeteko gastronomian. Irin hau gurinarekin nahasten da, bola txikietan kontsumitzen den masa bat sortuz[18].

Europako Erdi Aroan garagarra edo zekalearekin egindako ogia nekazarien janaria zen, garizko ogia klase dominanteak erabiltzen zuen bitartean. XIX. mendean patatan garagarrari garrantzia kendu zion Ekialdeko Europan[19].

Laborantza

Garagarra oso ondo adaptatzen den laborea da. Klima epeletan oso ohikoa da udako labore gisa, eta klima tropikaletan neguko labore gisa. Egun bat eta hiru artean behar ditu ernamuintzeko. Garagarra ondo hazten da klima hotzetan, baina ez da partikularki neguko laborea.

Lurzoruaren gazitasunari tolerantzia handiagoa du gariak baino, eta horregatik Mesopotamian K.a. 2. milurtekotik hona gehiago landatu zen. Hala ere, Triticum aestivum, Secale cereale eta Tritiosecale bezain ona ez da negua jasaten. Hazkuntza fase laburra du eta ur eskasiaren aurrean ondo mantentzen da.

Munduko ekoizpena

Sailkapena Herrialdea 2011 2012 2013
01  Errusia 16.9 14.0 15.4
02  Alemania 8.7 10.4 10.3
03  Frantzia 8.8 11.3 10.3
04  Kanada 7.8 8.0 10.2
05  Espainia 8.3 6.0 10.1
06  Turkia 7.6 7.1 7.9
07  Ukraina 9.1 6.9 7.6
08  Australia 8.0 8.2 7.5
09  Erresuma Batua 5.5 5.5 7.1
10  Argentina 4.1 5.2 4.7
Guztira munduan 134.3 133.5 144.8

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b c Daniel., Zohary, (2000) Domestication of plants in the old world : the origin and spread of cultivated plants in West Asia, Europe, and the Nile Valley (3rd ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 0198503571 PMC 45166692.
  2. (Ingelesez) «Grain production worldwide by type, 2016/17 | Statistic» Statista . Noiz kontsultatua: 2018-04-09.
  3. «FAOSTAT» www.fao.org . Noiz kontsultatua: 2018-04-09.
  4. (Ingelesez) Badr, A.; M, K.; Sch, R.; Rabey, H. El; Effgen, S.; Ibrahim, H. H.; Pozzi, C.; Rohde, W. et al. (2000-04-01) «On the Origin and Domestication History of Barley (Hordeum vulgare)» Molecular Biology and Evolution (4): 499–510 doi:10.1093/oxfordjournals.molbev.a026330 ISSN 0737-4038 . Noiz kontsultatua: 2018-04-10.
  5. Antonio., Saltini, (2012) I semi della civiltà : frumento, riso e mais nella storia delle società umane Nuova Terra Antica ISBN 9788896459010 PMC 922605234.
  6. a b (Ingelesez) Stachowski, Kamil Names of Cereals in the Turkic Languages . Noiz kontsultatua: 2018-04-11.
  7. (Ingelesez) «Maanviljely levisi Suomeen Itä-Aasiasta jo 7000 vuotta sitten - Ajankohtaista - Tammikuu 2013 - Humanistinen tiedekunta - Helsingin yliopisto» www.helsinki.fi . Noiz kontsultatua: 2018-04-12.
  8. (Ingelesez) Crawford, Gary W.; Lee, Gyoung-Ah (2003/03) «Agricultural origins in the Korean Peninsula» Antiquity (295): 87–95 doi:10.1017/S0003598X00061378 ISSN 0003-598X . Noiz kontsultatua: 2018-04-12.
  9. Witzel, Michael (December 2009) «The linguistic history of some Indian domestic plants» Journal of Biosciences (6): 829–833 ISSN 0973-7138 PMID 20093735 . Noiz kontsultatua: 2018-04-12.
  10. M., Diamond, Jared (1997) Guns, germs, and steel : the fates of human societies (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton & Co ISBN 0393038912 PMC 35792200.
  11. a b 1945-, Pellechia, Thomas, (2006) Wine : the 8,000-year-old story of the wine trade Thunder's Mouth Press ISBN 1560258713 PMC 70636046.
  12. «ePSD» psd.museum.upenn.edu . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  13. A., Black, Jeremy (1992) Gods, demons, and symbols of ancient Mesopotamia : an illustrated dictionary Published by British Museum Press for the Trustees of the British Museum ISBN 0714117056 PMC 25982217.
  14. Dt 8:8
  15. Zen 5:15
  16. Harold., McGee, (1987, ©1984) On food and cooking : the science and lore of the kitchen Unwin Hyman ISBN 0044402775 PMC 221047082.
  17. Felipe., Fernandez-Armesto, (2002) Civilizations : Culture, Ambition, and the Transformation of Nature. Free Press ISBN 0743216504 PMC 1000451313.
  18. (Ingelesez) Sautman, Barry; Dreyer, June Teufel (2006) Contemporary Tibet: Politics, Development, and Society in a Disputed Region M.E. Sharpe ISBN 9780765613547 . Noiz kontsultatua: 2018-04-15.
  19. Claudia., Roden, (1996) The book of Jewish food : an odyssey from Samarkand to New York (1st ed. argitaraldia) Knopf ISBN 0394532589 PMC 34984360.

Kanpo loturak

Bree (Eraztunen Jauna)

Bree, Tolkienen legendariumean, batez ere Eraztunen Jauna eleberrian agertzen den toki bat da. Erdialdeko Lurraldeko Eriador eskualde zabalean dago.

Bertan dago Bree izeneko herriska, Entibo, Konbe eta Archeten etxaldea Chet basotik gertu. Han, hobbitak eta gizakiak bizi dira, eta elkarbizitza hau ematen den toki bakarra da. Esaten denez, Breeko gizakiak, Eguzkiaren Lehen Aroan Erdialdeko Lurraldearen mendebaldera bidaiatu zuten lehen gizaki haien ondorengoak dira. Hobbitei dagokienez, Eriadorren oraindik mantentzen diren hobbit kolonia primitibo urrietako bat da. Tolkienek sortutako lurraldeetako bat bezala ezagutua izan zen; han, Frodo Zorrozabal, Pippin, Merry eta Sam Gamyi hobbitek, Aragorn ezagutu zuten, eta Nazgûlengandik ihes egiteko borroka bat hasi zuten. Pottoka Zutitutik irten ziren, Breeko beste toki adeitsu bat dena, non, zaintzailea, Garagar Gantzu jauna den.

Castro Urdiales

Castro Urdiales (kantabrieraz: Castru) Kantabriako (Espainia) ekialdeko udalerri bat da, Bizkaiarekiko mugan kokatua. 2006an 30.000 biztanle zituen, eta 96,7 kilometro koadro ditu.

Ergosterol

Ergosterola esterolen saileko alkohola da(C28H44O).

Zekale-ainotik (Claviceps purpurea) lortzen da batez ere, baina garagar-legamiatik ere ateratzen da gaur egun. Animalia- eta landare-ehun batzuetan ere aurkitzen da.

Erradiazio ultramorea jasotzen duenean, kaltziferol edo D2 bitamina bilakatzen da. Giza gorputzean, kaltzioa hezurretan eta hortzetan katalizatzea da haren eginkizun nagusia.

Garagar Gantzu

Garagar Gantzu Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Eraztunen Jauna lanean agertzen da eta bertan Pottoka Zutitua ostatuaren jabea da, Bree herrian kokatua, Eskualdetik kanpo.

Garagar Gantzu gizon baxu, burusoil, lodi eta aurpegi gorriko bat zen, oso hiztuna eta ostatuaren kargu egiten oso arduratua zegoena. Gainera, oso oroimen txarrekoa zen. Aragornen arabera "soilik zure izenaz gogoratzen zara uneoro bezeroek deitzen zaituztelako".

Gandalfek Frodori mezu bat bidaltzeko eskatu zion, non honi uztaila amaitu aurretik Eskualdea uzteko esaten zion, Nazgûlekin zuen arrisku latza zela eta, eta berarekin Breen batzeko. Gainera, Gandalfekin elkartzerik ez bazuen, Zangoz fidatzeko esaten zion, honek Rivendelera gidatuko baitzituen. Bere arduren eta bere oroimen txarraren ondorioz, Garagar Gantzuk ezin izan zion Frodori mezu hori bidali hau ostatura bertara iritsi zen arte, jendearen aurrean desagertuz.

Pottoka Zutitua ostatuan hobbitei ostatu eman zien eta Bill izeneko pottoka bat eman zien besteak Bill Iratzetak lapurtu ondoren.

Eraztunaren Gerraren amaieran hobittei Eskualdean zer gertatzen ari zen ohartarazi zien, hauek euren lurraldea Sarumanen izaki gaiztoetatik garbitu ahal zezaten

.

Garagardo ketu

Garagardo ketu edo garagardo keztatua (alemanez Rauchbier) ke-zapore bereizgarria duen garagardo mota bat da. Hori lortzeko, garagar-malta sugarren gainean lehortzen uzten da leku ireki batean. Alemaniako Bamberg aldeko Rauchbier-ak dira garagardo keturik ezagunenak, baina batez ere Schlenkerla garagardotegiarenak.

Gerendiain (Elortzibar)

Gerendiain Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 23 biztanle zituen.

Gin

Gin herbeheretar jatorria duen alkoholdun edaria da. Garagar eta zerealez dago %30 batean osaturik. Distilazioaren ondoren, belar ezberdinez, besteak beste ipar-orrez nahasturik lortzen dena. Bere graduazio arruntena 40 °C-koa da baina batzuetan 60 °C-tara iristen da. Gozoa, lehorra edo erdi-lehorra izan daiteke ginebra. Beste edariekin (Gin tonic) nahasturik edota soilik izotzarekin edan daiteke.

Irin

Irina ehotutako labore aleetatik lortzen den hauts fina da. Euskarazko izena latinezko farina terminotik dator, eta urun aldaeran erabiltzen da bizkaieraz (16. mendetik dokumentatua); gainerako euskalkietan orokorra da irin forma.

Irina, labore ezberdinetatik lor daiteke. Ohikoena garitik lortzen dena den arren (Europatik datorren laborea, ogia egiteko ezinbesteko osagaia), zekale, garagar, olo, arto (Amerikatik etorritako laborea) edo arrozezkoa (Asiatik etorritako laborea) ere egiten da. Lekalez eginiko irinak ere badaude (baba, txitxirioa), eta, Australian, akazia espezi ezberdinen haziekin ere egiten da irina.

Landareekin eginiko irin guztiek elkarrekin duten gaia, almidoia da, karbono hidrato konplexu bat dena.

Isomaltosa

Isomaltosa ernetako garagar aletan dagoen disakaridoa da, bi glukosa molekulaz osaturikoa.

Lambic

Lambic motako garagar eta garizko garagardoa nagusiki Belgikako hiriburu den Bruselan ekoizten da berezko hartzidura bidez lortutako legami basatik erabiliz. Arrazoi honegatik, garratz zapore nabarmena du. 86 mikroorganismo baino gehiago identifikatu dira lambic garagardoan, horien artean Brettanomyces bruxellensis eta Brettanomyces lambicus.

Legamia

Legamia, batzuetan altxagarri ere deitua, karbohidratoen hartzidura egiteko gai diren hainbat onddo mikroskopikoei ematen zaien izena da. Ogia eta beste zenbait elikagai nahiz ardoa, garagardoa eta beste zenbait edari alkoholdun egiteko erabiltzen da.

Legamiak onddo zelulabakarrak dira, Ascomycota klasean ez ezik, baita Basidiomycota klasean ere daudenak. Zelulabakarrak izan arren, sarritan harizpiak eratzen dituzte.

Legamien artean Saccharomyces cerevisiae da ezagunetariko bat. Onddo hau anaerobioa da (oxigenorik gabe bizi daiteke) eta hartzidura alkoholikoa burutzen du. Hartzidura hori hainbat prozesu industrialetan aplikatzen da, hala nola garagardoa, ardoa eta ogiaren ekoizpenean.

Legamia gutxi batzuk giza-patogenoak dira. Talde horretan Candida generoa azpimarratu behar da, kandidiasi izeneko gaitzaren eragilea.

Legamiek ugalketa asexuala (gemazioaren bidez) ugalketa sexualarekin (askospora edo basidiosporen bidez) txandakatzen dute.

Malta (zereala)

Malta izenarekin berez maltatua izan den zereala ezagutzen da. Prozesu horretan zereal aleak uretan sartuta ernatu egiten dira ondoren aire beroa erabiliz azkar lehortzeko (txigortu). Malta hitza ingelesetik dator, "malt" hitzatik. Ale maltatuek entzimak sortzen dituzte almidoia azukrez bihurtuz.

Mitxoleta

Mitxoleta (Papaver rhoeas) landare mota bat da, gorri biziko lorea duena. Zelai eta bide bazterretan agertzen da batez ere, apiriletik aurrera, sarritan gari edo garagar zelai osoak estaliz. Jatorri ezezagunekoa da, baina Europa hegoaldekotzat eta Afrika iparraldekotzat jotzen da gehienetan, eskualde horietan antzinatik ezagutzen baita. Kontuan hartu behar da nekazaritza Mediterraneo inguruan garatu izan dela aspalditik, eta horr lotuta agertu izan dela beti ere mitxoleta.

Inpresionistek inspirazio iturri izan dituzte mitxoletaz beteriko zelaiak, batez ere Claude Monet margolariak. Gainera, sinbolismo handiko lorea da. Egun, Erresuma Batuan zenbait pertsonak paparrean daramate jantzita, oroimeneko mitxoleta bihurtuta (poppy), gerran hildako militarren omenez.

Soro-zirkulu

Soro-zirkuluak edota soroetako zirkuluak gari edo garagar soro nahiz artadietan agertu ohi diren marrazki edi irudiak dira.

Stout

Stout Britainiar Uharteetako garagardo mota bat da, berez ale garagardo motaren aldaera oso iluna da.

Jatorriz, stout zapore oso sendoa zuen garagardoari ematen zitzaion izendapena da, garagardotegi batek ekoitzitako bolumeneko %7-8ko alkohol kopurua zuena, nahiz eta gaur egun, stout garagardoaren barnean aldaera ugari egon, bai gozo zein idorrak, eta %4-8 arteko alkohol bolumenekoak.

Stout garagardoa porter garagardo motari estuki lotua dago, eta gaur egun stout garagardo gisa ezagutzen dena, berez, stout porter motatik eratorritako garagardoa da, alegia, porterra baino sendoagoa den garagardoa.

Dublin hirian, Guinness irlandar garagardo ospetsuaren sortzailea zen Arthur Guinness garagardogileak porter garagardoari garagar txigortua gehitu eta garagardo horri Dry Irish Stout izena ipini zion.

Voll-Damm

Voll-Damm Damm garagardotegiak Kataluniako Bartzelona hiriburuan ekoizten duen Märzenbier motako garagardo bat da. Voll-Danm garagardoa ekoizterako orduan garagar malteatu bikoitza gehitzen zaio, eta honek garagardoari gorputza eta zapore areagotzen dizkio.

Weißbier

Weißbier (alemanez Garagardo Zuria) edo Weizenbier (Gari Garagardoa) Alemaniako Bavaria estatuko hegoaldeko garagardo mota bat da. Garagardo honen adibide ospetsuenak Franziskaner, Paulaner eta Erdinger garagardoak dira.

Bere ezaugarri nagusia garagar maltaz ekoiztuaz izateaz gain gari malta kopuru handi bat izatean datza, ondorioz kolore argia eta nolabaiteko banana edo banilla antzeko zaporea du. Bere graduazioa eta zaporea suabeak dira, horregatik urtaro beroetan edateko garagardo egokitzat jo ohi da. Alemanian udaldiko garagardo honen aldaera ezagun bat "Radler" delakoa da, hau Weißier kopuru erdi batez eta limoi-edari erdi batez osatutako litro bateko edalontzian zerbitzatu ohi da.

Garagardo mota asko 20 edo 33 zentilitroko botiletan botilaratzen diren bitartean, Weissbier garagardoa ohituraz litro erdiko botiletan merkaturatu ohi da.

Weissbier garagardoa ez da Berliner Weiße garagardoarekin nahastu behar, azkena Berlin hiria eta bere eskualdeko garagardo herrikoia baita.

Whiski

Whiskia (ingelesez orokorrean eta Eskozian Whisky, eta Irlanda eta AEBetan Whiskey; jatorri etimologikoa Eskoziako gaelerazko uisge-beatha) graduazio handiko edari alkoholikoetatik ezagunenetarikoena dena, hainbat likido azukretuetako edo garagardoetako distilazio prozesutik eskuratzen da.

Whiski hitza gaelikotik dator, Eskoziako gaeleraz uisge eta irlanderaz uisce, "ura", eta hau Eskoziako gaeleraz uisge beatha eta irlanderaz uisce beatha, "bizi ura", "pattar" esapidetik. Fraide eskoziarrek hitz honen esanahia “aqua vitae” esapidera aldatu zuten, edariaren propietate anestesikoak eta medizinak zirela eta.

Zangozako merindadea

Zangozako merindadea Nafarroako ipar-ekialdeko lurraldea da. Hiriburua Zangoza da.

Mugakideak hauek ditu: iparraldean Nafarroa Beherea eta Zuberoa, mendebaldean Iruñeko merindadea, ekialdean Huescako probintzia, hegoaldean Tuterako merindadea eta hego-mendebaldean Erriberriko merindadea.

Nafarroako herrialdeko bost merindadeetan handiena da Zangozakoa. 2.070,8 km2 ditu, eta 79.757 biztanle zituen 2010ean (38,52 bizt/km2). 65 udalerrik osatua da Zangozako merindadea. Aragoi ibaiak eta haren adar diren Arga, Elortz, Ezka, Zaraitzu, Urrobi, Irati eta Erro ibaiek ureztatzen dituzte Zangozako merindadeko lurrak. Merindadeko mendialde nagusiak Abodi, Alaitz, Nabaskozeko mendialdea, Leire, Orotz-Betelu, Kintoko mendiak eta Piriniokoak dira. Pirinioetako ibarretako ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (patata, bazkarako landareak), abere-hazkuntza (ardi-, behi-azienda) eta baso-ustiaketa dira. Handik hegoaldera- gari- eta garagar-sailak eta mahastiak dira nagusi, herriak handiago eta bilduago dira, eta elkarrengandik urrunago daude. Industria, txikia, herri nagusietan (Zangoza, Agoitz, Irunberri) bilduta dago.

Zerealak eta sasizerealak

Amarantoa - Arroza - Artatxikia - Artoa - Artobeltza - Basa arroza - Basartoa - Espelta - Fonioa - Garagarra - Garia - Kañiwa - Kinoa - Oloa - Tefa - Tritikalea - Zekalea

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.