Galiziako Xunta

Galiziako Xunta Espainiako Galiziako Autonomia Erkidegoko gobernu erakunde nagusia da.

Egoitza nagusia Santiago de Compostela hirian dagoen Raxoi jauregian du .

Santiago Concello 604
Xuntaren egoitza den Raxoi jauregia.

Presidenteak

Gaur egungo sailak

  • Presidentetza, Herri Administrazio eta Justizia Saila / Presidenteordea
  • Ogasun Saila
  • Ingurumen, Lurralde eta Azpiegitura Saila
  • Ekonomia eta Industria Saila
  • Kultura, Hezkuntza eta Unibertsitate Antolaketa Saila
  • Osasun Saila
  • Enplegu eta Ongizate Saila
  • Landagune eta Itsasoko Saila

Kanpo loturak

.gal

.gal Galiziako eta galizierarako onartutako Interneteko goi mailako domeinu orokorra da. Galiziako 13.700 pertsonak eta 110 erakundek egin zuten proiektuarekiko atxikipena, Galiziako Telebista, Santiago de Compostelako Unibertsitatea, Galiziako Xunta eta Galizieraren Errege Akademia tartean. 2013ko ekainaren 14an onartu zuten domeinua, 2014an martxan jarriko delarik.

Andecha Astur

Andecha Astur (AA) (euskaraz, Asturiar Elkartasuna) Asturiasko alderdi politiko ezkertiar eta nazionalista bat da.

1990an sortu zen baina oraindik ez du inoiz ordezkaririk lortu Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusian. 1999 udal-hauteskundeetan bere lehenengo zinegotzia lortu zuen Asturiasen. 2003an, berriz, bi Riosa eta Carreñon.

Gaur egun, David Rivas Andecha Asturreko Zuzendaritza-Batzordeko kide eta ekonomia eta garapeneko idazkaria da.

"Asturina" da erabiltzen duten bandera.

Espainiako trantsizioa

Espainiako trantsizioa Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta Mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatua bihurtu zen arteko denbora da. Espainiaren historialariek bi data jarri ohi dituzte mugarritzat: hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza eguna da (1975eko azaroaren 20a); eta amaiera, berriz, PSOE hauteskunde orokorretan garaile atera zen eguna (1982ko urriaren 28a). Trantsizio horrekin kritikoak diren hainbatek Espainiako Borboien bigarren berrezarkuntza izenaz aipatzen dute (nahiz eta, berez, Borboi leinuak Espainiako erregetzan izan duen hirugarren berrezarkuntza den), eta aldia oraindik ez dela bukatu deritzote. Halaxe, Espainiak aldi hartan eta geroago izan zuen erregea Francok izendatu zuen, ondorengotza legean. Bestetik, prozesu horrekiko aldekotasuna erakutsiz, Espainiako trantsizio demokratikoa izenaz ere aipatzen da.

Espainiako trantsizioak ez zuen ekarri diktadurarekiko etenik. Gerra Zibilean Errepublikaren aurka matxinatutakoek eta erregimen frankistak egindako krimenei amnistia eman zitzaien, artean guztiz frankistak ziren Espainiako Armadako buruen mehatxupean, eta geroztik Espainiako Gobernuak ez du oraindik frankismoa ofizialki gaitzetsi. Espainia da, munduko demokrazien artean, diktadura garaiko Estatu terrorismoa ikertu ez duen bakarra. Estatuak berak edo estatuak bultzatuta egindako eskubide urraketa ugari oraindik ofizialki onartu, ikertu eta zuzendu gabe daude. Eskubide urraketa horien artetik nabarmenena oraindik hobi komunetan ehortzita dauden 88.000 gorpuena da. Munduko estatu burujabe guztien artetik, Espainia da desagertutako pertsona gehien dituztenetan bigarrena: Kanbodiak baizik ez dio aurrea hartzen. Espainiako Justiziak, frankismoaren krimen horiek berak ez ikertzeaz gainera, kanpokoek ikertzea ere eragozten du.

Estatuko Aldizkari Ofiziala (Espainia)

Estatuko Aldizkari Ofiziala edo EAO (gaztelaniaz Boletín Oficial del Estado eta bere siglengatik BOE) espainiar Estatuaren aldizkari ofiziala da, hau da, legeak, xedapenak eta derrigorrez erantsi beharreko ekintzak argitaratzen direna.

1978ko Espainiar Konstituzioak bere 9.3 artikuluan honako hau dio: "Konstituzioak arauen publikotasuna bermatzen du". Beraz, legez adierazita dago arauak argitaratzea, argitalpen hori aldizkari ofizialen bidez egiten delarik.

Otsailak 8ko 181/2008 Errege Dekretuaren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialaren egunkari ofizialaren ordenamenduari buruz EAO edo BOEa espainiar Estatuaren aldizkari ofiziala da, legeak, xedapenak eta derrigorrez erantsi beharreko ekintzak argitaratzeko bidea da.

Gorte Nagusiek onartutako legeez gain, Espainiako Gobernuak onartutako xedapenak eta Autonomia Erkidegoek onartutako xedapen orokorrak hartzen ditu.

Euskal Herriko baleazaleak

Euskal Herriko baleazaleak XIII. eta XVI. mendeen artean balea-arrantzan jardun zuten Euskal Herriko arrantzaleak izan ziren. Hasieran, Bizkaiko golkoaren itsasertzean aritu izan ziren sardako balearen (euskal balea izenaz ere ezaguna) arrantzan. Tekniken hobetzeak, ordea, gero eta urrunago joanarazi zituen arrantzaleak (hasieran Ipar Itsasora, pixkanaka-pixkanaka Islandiara, eta azkenekoz Kanadako Ternua eta Labradorreko kostaldeetara). Arrantzaleak, baleak harrapatzen ez ezik, larru-bilketan eta bakailao-arrantzan ere ibili ziren. Jarduera horietan sortutako merkataritza-harremanen eraginez, bertokoek euskarazko pidgin bi sortu zituzten: euskara-islandiera (Islandian) eta algonkin-euskara (Kanadan).

Galizia

Galizia (galizieraz Galicia edo Galiza, gaztelaniaz Galicia) Iberiar penintsularen ipar-mendebaleko ertzean dagoen herrialdea da. Politikoki, Espainiako autonomia erkidegoetako bat da. Mugakide ditu mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Kantauri itsasoa, ekialdean Asturias, León eta Zamora, eta hegoaldean Portugal.

2015ean 2.734.915 biztanle zituen, gehienak hiriguneetan: A Coruña eta Vigon bereziki, baina baita Ourense, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol hirietan ere.

Berezko hizkuntza galiziera du, portugesaren jatorri berbera duena, eta gaztelaniarekin batera ofizialtasuna du. Hiriburua Santiago de Compostela da, bertan boterearen organorik gorena den Galiziako Xunta dago, Galiziako Gobernua alegia.

Galiziako Autonomia Polizia

Galiziako Autonomia Polizia, Galiziako Autonomia Erkidegoari esleitutako Polizia Nazionalaren unitatea edo Galiziako Autonomia Polizia Unitatea (ofizialki Unidade Autónoma de Policía de Galicia) Galiziako Xuntaren agindupean dagoen lurralde polizia da. Nahiz eta Xuntaren menpe egon, organikoki Espainiako Polizia Nazionalaren zati da eta ez da polizia autonomiko osoa Ertzaintza, Mossos d'Esquadra edo Foruzaingoa diren bezala. 1991 sortu zen eta 2007 urtean 500 agente zituen.

Komisaldegiak ditu Santiago Compostelakoan, A Coruñan, Vigon, Ourensen, Pontevedra eta Lugon.

Galiziako Kostazain Zerbitzua

Galiziako Kostazain Zerbitzua (gaztelaniaz Servicio de Guardacostas de Galicia eta galizieraz Servizo de Gardacostas de Galicia), ez ofizialki Galiziako Kostazainak izenez ere ezaguna da (gaztelaniaz Guardacostas de Galicia eta galizieraz Gardacostas de Galicia) Espainiako Galizia autonomia erkidegoko kostaldea zaindu, behatu, bilaketa eta erreskate lanak burutu eta itsas ingurunea babesteko ardura duen erakunde bat da. Kostazain Zuzendaritzaorde Nagusiaren bitartez Galiziako Xuntaren Itsas Arloetako Sailaren menpe dago.

2004ko apirilaren 21ean 2/2004 legearen ondorioz sortu zen.

Galiziako Parlamentua

Galiziako Parlamentua edo galizieraz Parlamento de Galicia Galiziako autonomia erkidegoko botere legegilearen ardura duene erakundea da. 75 diputatu hautatzen dira sufragio unibertsalez, 4 urteko eperako.

Galiziako Portuak

Galiziako Portuak (galizieraz: Portos de Galicia) Espainiako Galizia autonomia erkidegoko portuak kudeatzen eta administratzen dituen erakunde publiko bat da. Galiziako Xuntaren Itsas Kontseilaritzaren menpe dago.

Bere jarduera 1996ean hasi zuen, eta Galiziako 122 portu eta itsas instalazioak kudeatzeaz, mantentzeaz eta ustiatzeaz arduratzen da. Instalazio horietan arrantzako, itsaskitegietako, merkataritzako eta itsas kiroletako jarduerak egiten dira. Galiziako portuen administraritza kontseiluko gaur egungo lehendakaria José Manuel Álvarez-Campana da.

Galizian portu agintaritzek kudeatzen dituzten interes orokorreko bost portu daude: Ferrolgo portua, A Coruñako portua, Villagarcíako portua, Maríngo portua eta Vigoko portua.

Galiziako historia

Galiziako historia (galizieraz: Historia de Galicia) Burdin Aroaren hasieran hasi zen. Mendeetan zehar hainbat erasoaldi jasan zituen zenbait herrien partetik.

Mercedes Peón

Mercedes Peón (Oza dos Ríos, Coruña, 1967) abeslari galiziarra da, XXI mendeko ahotsik ezagunenetakoa Galizian.

Raxoi jauregia

Raxoi jauregia (galizieraz Pazo de Raxoi) Galiziako Santiago de Compostela hiriburuan dagoen jauregi neoklasiko bat da. Obradoiro plazan dago, Santiago de Compostelako katedrala eta San Xerome ikastetxearen artean. Gaur egun Udalaren egoitza edo udaletxea eta Galiziako Xuntaren presidentziaren egoitza da.

1766an Santiagoko artzapezpikua zen Bartolomé Rajoy Losadaren aginduz eraikitzen hasi zen, 1772an amaitu eta aitortzaileen mintegia izan zen. Carlos Lemaur frantziar ingeniaria eraikuntza lanen arduraduna izan zen.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.