G7

G7, ingelesezko Group of 7 edo zazpien taldeko numeronimoa, zazpi herrialde garatuenen finantza ministrok eta banku zentralen gobernadorek osatzen duten taldea da, hau da, Kanada, Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta Estatu Batuetakoek. Europar Batasunak bere gailurretan ere parte hartzen du. 2013an bere barne produktu gordina 241 trilioi $rekoa zen (mundu osoko %63a).[1]

Gogernuburuen bilkura formal bat da, baina eragin handia du mundu osoan, kideak potentzia ekonomiko garrantzitsuak baitira, bai berez direlako, bai nazioarteko erakundeetan duten parte-hartzeagatik. Bilkura horietan, munduko ekonomiarekin lotutako gai garrantzitsuak eztabaidatzen dira.

G7 eta Europar Batasuna
Kokapena

 Kanada
Lehen Ministro: Justin Trudeau
 Frantzia
Presidente: Emmanuel Macron
 Alemania
Kantziler: Angela Merkel
 Italia
Lehen Ministro: Giuseppe Conte
 Japonia
Lehen Ministro: Shinzō Abe
 Erresuma Batua
Lehen Ministro: Theresa May
 Ameriketako Estatu Batuak
Presidente: Donald Trump
 Europar Batasuna
Presidente: Herman Van Rompuy

Gailurrak

Data(k) Antolatzailea Buruzagia Egoitza
1975/11/15–17  Frantzia Jean-Pierre Fourcade Rambouilleteko jauregia, Rambouillet
1976/6/27–28  Ameriketako Estatu Batuak Jan Jordan Rodriguez Dorado Beach Hotel, Dorado (Puerto Rico)
1977/5/7–8  Erresuma Batua Denis Healey 10 Downing Street, Londres
1978/7/16–17  Alemania Hans Matthöfer Kantzelariaren egoitza, Bonn
1979/6/28–29  Japonia Masayoshi Ohira Tokio
1983/5/28–30  Ameriketako Estatu Batuak Ronald Reagan Williamsburg (Virginia)
1988/6/19–23  Kanada Michael Wilson Metro Toronto Convention Centre, Ontario
1990/7/9–11  Ameriketako Estatu Batuak James Baker Rice Unibertsitatea, Houston, Texas
1994/5  Italia Lamberto Dini Napoli
1995/6/15–17  Kanada Paul Martin Halifax, Eskozia Berria
1996/6/27–29  Frantzia Jean Arthuis Arte Garaikideetako Museoa, Lyon
1999/6/19  Alemania Gerhard Schröder Kolonia
2001/2/11–13  Italia Vincenzo Visco Palermo
2010/2/6–8  Kanada Jim Flaherty Toronto, Ontario
2013/5/10–11  Erresuma Batua George Osborne Hartwell House, Aylesbury
2014/3/24  Europar Batasuna Mark Rutte Catshuis, Haga
2014/6/4-5  Europar Batasuna Herman Van Rompuy Brusela
2015/6/  Alemania Angela Merkel [2]

Kideak

Eskualdea Herrialdea Kanpo merkataritza USD (2013) BPG
(per capita)
USD (2013)
BPG
(PPP)
USD (2013)
BPG
(nominala per capita)
USD (2013)[3]
BPG
(PPP per capita)
USD (2013)[4]
GGI
(2013)[5]
Biztanleria P5
Ipar Amerika  Kanada 932.600 1.825.096 1.526.079 51.990 43.472 0,911 34.088.000 Ez
Europa  Frantzia 1.260.700 2.737.361 2.277.995 43.000 35.784 0,893 65.447.374 Bai
Europa  Alemania 2.641.600 3.635.959 3.232.545 44.999 40.007 0,920 81.757.600 Ez
Europa  Italia 995.100 2.071.955 1.807.831 34.715 30,.289 0,881 60.325.805 Ez
Asia  Japonia 1.548.300 4.901.532 4.698.805 38.491 36.899 0,912 127.390.000 Ez
Europa  Erresuma Batua 1.196.900 2.535.761 2.390.873 39.567 37.307 0,875 62.041.708 Bai
Ipar Amerika  Ameriketako Estatu Batuak 3.908.700 16.799.700 16.799.700 53.101 53.101 0,937 316.173.000 Bai
Europa  Europar Batasuna 4.485.000 17.371.618 16.260.640 34.348 32.152 0,876 501.259.840 -

Egungo buruzagiak

Erreferentziak

  1.   Credit Suisse (2013ko urria) Credit Suisse Global Wealth Databook 2013 .
  2. «G7ak ekainean egingo duen goi-bilera prestatzen hasi da Merkel», EiTB, 2015-01-07
  3.   Nazioarteko Diru Funtsa (2014ko apirila) World Economic Outlook: GDP per capita .
  4.   Nazioarteko Diru Funtsa (2014ko apirila) World Economic Outlook: GDP (PPP) per capita .
  5.   UNDP (2013) (PDF) 2013 Human Development Index and its components – Statistics .
2019ko G7aren gailurra

2019ko G7aren gailurra edo G7aren 45. gailurra, abuztuaren 24etik 26ra Euskal Herriko Biarritz udalerrian burutuko den G7aren gailurra da.

Abandoko Indalecio Prieto geltokia

Abando Indalecio Prieto, Bilbo-Abando, Abandoko, edota Norteko geltokia izenez ere ezaguna, Bilboko tren geltokirik garrantzitsuena da, eta Abandoko barrutian dago. Eraikina, Alfonso Fungairiño arkitektoak estilo klasizistan eraikia, 1948an inauguratu zuen RENFEk, eta gaur egun eraikinaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Eraikina Hurtado Amezaga kalean zehar hedatzen da, eta sarrera Plaza Biribilean dauka. Bilbon trenbidea ezarri zenetik geltoki nagusia da.

Geltokiak Renfe Operadora enpresaren aldirietako, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Gainera, Abiadura Handiko Trenak Bilbon izango duen geltokia izango da. Bestalde, Bilboko metroak badu sarrera bat geltokiaren barruan dagoen Vialia merkataritza-gunean. Geltokiaren kanpoaldean Euskotren Tranbia eragilearen Abando geralekua dago, eta Renfe Feveren Bilbao-Concordia geltokia ere Abandoko geltokiaren parean dago.

Abandoko geltokia (Euskotren Tranbia)

Abando Euskotren Tranbiaren Bilboko tranbiari dagokion geralekua da, Bilbo udalerriko izen bereko barrutiko izen bereko auzoan kokatuta dagoena, Nafarroa kalean eta Abandoko Indalecio Prieto geltokiaren ondoan hain zuzen ere. 2002ko abenduaren 18an ireki zen, Bilboko tranbia linea inauguratzearekin batera, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.

Geralekutik 100 metrora ADIFen Abandoko Indalecio Prieto geltokia dago, non Bilboko metroaren eta Renfeko aldirien zerbitzuak biltzen diren; eta 150 metrora ADIFen Bilbao-Concordia geltokia dago, Renfe Feveri zerbitzu emanez.

Atxuri (Bilbo)

Atxuri Bilboko auzoa da. Bilboko Ibaiondo barrutian kokaturik dago, 5.104 biztanle dauzka eta 17,79 hektareako azalera. Auzoa San Anton elizaren inguruan hedatzen da, Zazpikaleen ondoan. Bilboko auzorik zaharrenetarikoa da, eta Enkarnazioaren eliza ere bertan dago. Euskotrenen Donostia eta Durangorako trenaren hasiera Atxurin dago, Manuel Maria Smithek diseinaturiko geltokian.

Atxuriko geltokia

Bilbo-Atxuri edo Atxuriko geltokia Euskotrenen E4 lineari eta Euskotren Tranbiaren Bilboko tranbiari dagokien tren geltokia da, Bilboko udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena, Atxuri kalearen 6. zenbakian, Ibaizabalen ertzean, eta García Rivero Maisua ikastetxea eta Emilio Campuzano institutuaren alboan. Eusko Trenbideak sozietarearen geltoki-buru nagusienetariko bat da Bilbon, eta geltokitik trenak Gernika eta Bermeoraino, eta tranbiak Etxetxuko geltokiraino abiatzen dira. Gaur egungo eraikina 1912. urtean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltokiaren jabea Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Euskal Trenbide Sarea sozietatea da, eta eraikinak, lurgaineko geltoki terminalaz gain Eusko Trenbideak enpresaren egoitza, bulegoak eta bezeroentzako arretarako bulego nagusia ere barne hartzen ditu.

2013ko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez.

BRICS

BRICS garatzeko bidean dauden bost herrialde nagusien ingelesezko akronimoa: Brazil, Russia, India, China eta South Africa, hau da, Brasil, Errusia, India, txina eta Hegoafrika. Jatorrizko izena "BRIC" zuen, 2010. artean Hegoafrika onartu arte. Bere ekonomiak handiak izateaz gain eta hazkunde esponentziala jasaten dute eta, mundu mailan, eragin handia dute. 2014an 3.000 mila miloi biztanle zituzten, mundu osoko %40a eta bere barne produktu gordina 16.039 trilioi $rekoa zen (mundu osoko %20a).Izena Jim O'Neill ekonomialariak asmatu zuen, Building Better Global Economic BRICs bere liburuarentzat.

Bilbobus

Bilbobus Bilbo udalerri barneko autobus zerbitzua da. Autobuses Urbanos de Bilbao S.A.U. (BioBide) enpresa pribatuak kudeatzen du zerbitzua 2012tik. Sareak 45 linea ditu: hogeitazazpi linea orokor, zortzi auzolinea (A letraz identifikatuta), zortzi gautxori (G letraz identifikatuta) eta bi linea berezi (E letraz identifikatuta).

Autobusak erraz identifika daitezke, guztiz gorriak izateagatik eta Bilbobus izena, kolore zuri handiz, idatzita edukitzeagatik. Bilboko Udalaren logotipoa, B letra, ateen gainean ere du.

Bilbobusen sarea Bilbon dauden gainontzeko garraio publikoekin lotuta dago, hots, Metro, Euskotren, tranbia, Renfe Aldiriak, Renfe Feve, Bizkaibus eta baita Renferen distantzia luze eta Termibus Bilboko autobusen geltokiarekin ere. Nahiz eta hiri-barruko zerbitzua izan, hiru linea udalerritik kanpo geldialdia egiten dute, hots, 50. linea Arrigorriaga udalerriko Ollargan auzoan, 88. linea Barakaldo udalerriko Errekaortu-Kareaga barrutiko Zubileta kalean, eta A7 linea Erandio udalerriko Enekuri auzoan.

Zerbitzua 1988an sortu zuen Bilboko Udalak, Bilboko hiri-barruko autobus zezrbitzuen bateratzea eginez. Ordura arte, TCSA enpresak kolore gorriko autobusak eta mikrobus urdinak, azulito ezizenez ezagunak, ustiatzen zituen.

Bidaiei dagokionez, 2018an 25.055.023 bidaiari garraiatu zituen. 1995. urtean Metroa ezarri ostean bidaiari beherakada handia izan zen Bilbobusen sarean. Dena dela, egindako berrikuntza eta ezarritako informazio pantaila berriek asko handitu dute berriz ere autobusa erabiltzen duten bidaiarien kopurua.

Erriberako geltokia

Ribera Euskotren Tranbiaren Bilboko tranbiari dagokion geralekua da, Bilbo udalerriko Ibaiondo barrutiko Zazpikaleetan kokatuta dagoena, Erriberako merkatuaren aurrean hain zuzen ere. 2002ko abenduaren 18an ireki zen, Bilboko tranbia linea inauguratzearekin batera, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.

Geralekuak nasa eta trenbide bakarra du.

Fianchetto

Fianchetto (italieraz zuritxo, ahoskera fianketo), xakeren taktika bat da. Berez, alfilaren garapen mota berezi bat da.

Honetan datza: zaldiaren zutabeko peoia mugitu eta alfila hark lagatako laukian ezartzea. Jokaldi hau burutu daiteken laukiak b2, g2, b7 edo g7 dira, honela alfilak bere eragina bi diagonal nagusietara hedatzen du. Fianchetton dagoen alfilaren aldean endrokea jazoz gero, bi posizioak elkarren osagarri dira, alfila eta erregea elkar defendatzen diren egitura bat osatuz. Lotura duen beste posizio bat Fianchetto areagotua da, honetan fianchettoa egiteko behin zaldiaren peoia aurreratu eta gero, alfila dagokion dorrearen zutabea jartzen da.

Fianchettoa xake hasiera askoetan ohikoa da, indiar erregea, indiar erregina, kataluniarra, siziliarraren heresugearen aldaera, herbeherearraren Lenigrado aldaera eta abar.

G8

Zortziko taldea (G8) munduko estatu industrializatuen koalizioa da: Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Errusia eta Kanada.

1975 urtean, Valery Giscard D'Estaingek G5 taldea sortu zuen ekonomia eta finantza gaiak era informal batean tratatzeko. Beste modu batean esanda, G8ak ez du egitura berezirik, ez da akordio baten inguruan sorturiko erakunde bat: Estatu buru bilkura bat besterik ez da, non "mundu osoko gaiei buruz" hitz egiten da "era lasai batean".

Urtean behin, G8ak goibilkura bat antolatzen du non estatu buruak eta estatu bakoitzeko nazioarteko goimailako funtzionarioak biltzen dira, horrekin batera hainbat bigarren mailako bilera antolatzen dira.

2009ko urtarrilaren 20an, G8ko buruak hauek ziren:

Kanada: Stephen Harper

Frantzia: Nicolas Sarkozy

Alemania: Angela Merkel

Italia: Silvio Berlusconi

Japonia: Taro Aso

Errusia: Dmitri Medvedev

Erresuma Batua: Gordon Brown

AEB: Barack Obama

Europar Batasuna: Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentea eta Europako Batzordearen presidentea.

Iota Cancri

Iota Cancri (ι Cnc / 48 Cancri) Cancer konstelazioko izar bitar bat da, gure Eguzki-sistematik 298 argi-urtera dagoena. Bi kideak bisualki 30,6 arku segundoz bananduta daude, eta teleskopio txiki batekin ikus daitezke.

Izar nagusia, Iota Cancri A (HD 74739 / HR 3475) +4,02 itxurazko magnitudeko izar erraldoi hori bat da. 5000. kelvineko tenperatura batekin G8Iab, G7.5IIIa edo G8III bezala sailkatua izan da. Bere argitasunak, gure eguzkiarena baino 215 aldiz handiagoa, bete betean kokatzen du erraldoien taldean, izar supererraldoiek izaten duten argitasunetik oso urruti. Bere kidea, Iota Cancri B (HD 74738 / HR 3474) sekuentzia nagusiko izar zuri bat da, +6,57 magnitudekoa eta A3V espektro motakoa, bere azaleko tenperatura 8800 gradu kelvinekoa delarik.

Iota Cancri A, 3,5 eguzki masako masa batekin, heliozk nukleo hil bat duen izar bat da, azala hozten ari zaiona. Bere adina 260 milioi urtetan estimatzen da, eta duela milioi bat urterarte B motako izar zuri-urdin bat zen. Bere aldetik, Iota Cancri B gure eguzkia baino 16 aldiz argitsuagoa da, bere masa gure eguzkiarena baino bi aldiz handiagoa delarik. Bi izarren arteko gutxienezko distantzia 2800 unitate astronomikokoa da, eta euren orbita periodoa gutxienez 65000 urtekoa da.

Italia

Italia, ofizialki Italiako Errepublika (italieraz: Repubblica Italiana), Hegoaldeko Europako estatua da, Italiar penintsula, Po ibaiaren harana eta Sizilia nahiz Sardinia uharteak hartzen dituena. 301.338 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 59.433.744 biztanle zituen. Hiriburua eta hiri nagusia Erroma du.

Notazio aljebraiko

Notazio aljebraikoa xake-partida bateko mugimenduak adierazteko idazkera-sistema da. 1997tik notazio sistema ofizial bakarra da xakearen munduan. Ingalaterran eta Espainian notazio deskriptiboa ere erabilia izan da, baina desagertzear dago gaur egun.

Ozeanoen azidifikazio

Ozeanoen azidifikazioa Lurreko ozeanoen pH-aren jaitsiera konstantea da, atmosferako karbono dioxidoaren (CO2) xurgapenaren ondorioz sortua.Itsasoko uraren pH-a 7 baino zerbait txikiagoa da, hau da, pixka bat basikoa da, eta ozeanoaren azidifikazioa ozeanoetako ura pH neutrorantz jotzea da, pH azidoetara (pH < 7) jo ordez. Giza aktibitatearen ondorioz atmosferara askatutako CO2 kantitatearen %30-40 ozeano, ibai eta lakuetan disolbatzen dela estimatzen da. Oreka kimikoa lortzeko, haren zati bat urarekin erreakzionatzen du azido karbonikoa sortzeko (H2CO3). Azido karbonikoaren molekula batzuk bikarbonato ioietan eta hidrogeno ioietan disoziatzen dira, ozeanoen azidifikazioa gauzatuz (H+ kontzentrazioa handitzen delako).

Azidotasunaren handipenak izaki bizidunetan ondorio kaltegarriak dituela usten da. Hidrogeno ioi libreen presentzia handitzean, azido karbonikotik eratorritako karbonato ioiak bikarbonato ioiak bilakatzea eragiten du. Ozeanoaren basetasuna (≈ [HCO3-] + 2[CO32-]) prozesuarekin ez du aldatzen, edo denborarekin handitu daiteke karbonato ioien disolbazioaren ondorioz. Karbonato ioi eskuragarrien murrizpenak organismo kaltzifikatzaileentzat, hala nola korala edo plankton espezie batzuk, zailtasunak sor dezake kaltzio karbonato biogenikoaren formaziorako, eta ondorioz organismo hauek disoluzioarekiko bulnerableak bihurtzen dira.

1751 eta 1996 tartean, gainazal ozeanoaren pH-a 8,25etik 8,14ra jaitsi dela estimatzen da, munduko ozeanoen H+ ioien kontzentrazioaren handipenaren %35a dena. Azken hamarkadan, lurreko sistemaren modeloek ozeanoaren azidifikazioa analogo historikoak gainditu dituztela adierazten dute, eta ozeanoen beste aldaketa biogeokimikoekin batera, itsaso eta ozeanoetako ekosistemen funtzionamendua honda dezaketela eta 2100 urtetik aurrera ozeanoarekin erlazionatutako zerbitzu eta ondasun askoren ustiapena eten.Nahiz eta gaur egungo ozeanoen azidifikazioa partzialki jatorri antropogenikoa izan, aurretik gertatu da. Adibiderik garbiena Paleozeno-Eozeno Maximo Termikoa da, orain dela 56 miloi urte gertatu zena, karbono kantitate erraldoiak ozeano eta atmosferara sartu zirenean karbonatozko sedimentuen disoluzioa eraginez ozeano osoan zehar.

Santutxuko geltokia

Santutxu Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1997ko uztailaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.

Siriako Gerra Zibila

Siriako Gerra Zibila Sirian Arabiar Udaberriaren piztu ondorenetik (2011ko udaberria) izaten ari den gerra zibila da, nazioarteko esku hartze zabalarekikoa. Aurrez aurre ditu, alde batetik, Siriako Gobernua, besteak beste bere alde dituelarik Baxar al-Assadek zuzendutako Baath Alderdi Arabiar Sozialistaren kideak, Siriako Armada, Hezbola, Iran eta Errusia; bestetik, Siriako Biltzar Nazionalean elkarturiko matxinoak, Gobernuaren aurkakoak; bestetik, Konkistako Armada koalizio islamista, Gobernuaren aurkakoa; bestetik Estatu Islamikoa, Gobernuaren aurkakoa; bestetik, Rojavako kurduen armada, Gobernuaren aliatua; bestetik, AEBek, Turkiak eta beste hainbat mendebaldar eta arabiar herrialdek eratutako Indar Berezi Bateratu Konbinatua, Siriako Gobernuaren, Konkistako Armadaren eta Estatu Islamikoaren aurkakoa. Gatazka 2011ko urtarrilaren 26an hasi zen, hasieran giza eskubideen aldarrikapen bat baino ez izanik; baina, denboraren poderioz, alderdi bien jokabideek okerrera egin zuten eta bortizkeria nagusitu zen.

Nazio Batuen arabera, 2013an jada miloi bat errefuxiatu eta 80.000 hildako zeuden, Arabiar Udaberriaren gatazkarik gogorrena eta Siriako historia modernoan latzena izanik. XXI. mendean Irakeko Gerra eta gero hildako gehien izan dituen gerra da.

Telefono adimentsu

Telefono adimentsua (ingelesez Smartphone) poltsiko ordenagailu mota bat da, telefono mugikorraren eta tableten elementuak konbinatzen dituena. Telefono arruntek baino gaitasun handiagoa dute datuak gordetzeko, eta ordenagailu baten antzeko jarduerak egiten dituzte eta ohiko telefonoek baino konektagarritasun handiagoa dute. «Adimentsu» adjektiboa ezartzen zaio, ordenagailu eramangarria ordezkatzera hel daitekeelako.

Orokorrean, ukimen-pantaila eta posta elektronikorako oinarritzat erabiltzen dituzten telefonoei telefono adimentsu esaten zaie. Telefono mota hau 2007tik aurrera nagusitu da. 2008 eta 2010 urte inguruan hasi ziren hauentzako ukimen pantailak fabrikatzen. Telefono adimentsu gehienetan bezeroek programa gehigarriak (aplikazio izenekoak) deskargatu eta instalatu ditzakete. Horretarako, sistema eragile nagusiek aplikazio-dendak sortu dituzte, hala nola Androiden Google Play, iOSen App Store edo Windows Phoneren Windows Phone Store.

Telefono horien ezaugarri nagusiak hauek dira: multiataza funtzioa, WiFi edota 2G, 3G eta 4G sare bidezko internet konexioa, multimedia funtzioa argazki kamera eta mp3 eta bideoak erreproduzitzeko, agenda programak, kontaktuak kudeatzea, azelerometroak, GPSa eta nabigazio programak, eta hainbat dokumentuak irakurtzea (hala nola, PDF eta Microsoft Office).

Telefono adimentsuen ekoizle nagusiak hurrengoak dira:

Samsungen Samsung Galaxy familia

Appleren iPhone familia

Sonyren Xperia familia

Nokiaren Nokia Lumia familia

HTCren telefono guztiak

BlackBerryren telefono guztiak

Zabalburuko geltokia (Adif)

Zabalburu ADIFek Bilbo udalerriko Ibaiondo barrutiko Zabala auzoan duen lurgaineko tren geralekua da, Mena eta García Salazar kaleen arteko trenbidearen trintxeran hain zuzen ere. Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Bilboko Renfe Aldirien C-1 eta C-2 lineei dagokiela. San Mamés eta Autonomiako geltokiekin batera 1999ko martxoaren 3an inauguratu zen, eta Renfeko Aldirien sareko 0. tarifa-gunearen barruan dago.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.