Florentzia

Florentzia[1] (italieraz Firenze) Italiako Toscana eskualdeko eta Florentziako probintziako hiriburua da.

Italiako zortzigarren hiria populazioaren arabera eta Toscanako lehena[2]: hiriguneak 382.258 biztanle ditu, 2017ko datuen arabera, eta inguru metropolitarrak, aldiz, 1.011.349 biztanle; Florentzia-Prato-Pistoia metropoli-eremuak, guztira, 1,5 milioi biztanletik gora ditu[3].

Bertako erdigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1982an. 1986an Europako kultura-hiriburua izan zen. Errenazimentu edo Pizkundearen sorlekutzat hartzen da, bai eta italiera hizkuntzarena ere, literaturan erabiltzen hasi zen hizkuntza florentziarrari esker. Artearen eta arkitekturaren sehasketako bat ere irizten zaio, eta munduko hiririk ederrenetako bat bere monumentu eta museo ugariei esker, hala nola Santa Maria del Fiore katedralea, Santa Croce basilika, Santa Maria Novella basilika, Uffizi Galeria, Ponte Vecchio, Piazza della Signoria, Palazzo Vecchio eta Pitti Jauregia.

Balio handiko ondare artistiko, literario eta zientifikoak utzi zituzten hiri honetako erdigune historikoan iraganeko jenioek, hala nola Petrarca, Boccaccio, Brunelleschi, Michelangelo, Giotto, Cimabue, Botticelli, Leonardo da Vinci, Lorenzo de 'Medici, Makiavelo, Galileo Galilei eta Dante Alighierik. Ondare historiko-artistiko, zientifiko, natural eta paisajistiko aberats honi esker, hiriko erdigunea eta haren inguruko muinoak "aire zabaleko museo" bat dira benetan.

Erdi Aroan, topagune artistiko, kultural, komertzial, politiko, ekonomiko eta finantzario garrantzitsua izan zen; aro modernoan, Toscanako Dukerri Handiaren hiriburua izan zen 1569tik 1859ra, Medici eta Lorrena familien gobernuarekin, eta estatu aberats eta modernoenetako bat bihurtu zen. Hiria Italia eta Europako historiaren funtsezko bidegurutze bat izan zen, hainbat gorabehera politikoren ondorioz, finantza eta merkataritza alorrean zeukan botereagatik eta kulturaren arlo guztietan lortu zuen ospeagatik. 1865ean, Italiako Erresumaren hiriburu izendatua izan zen (bigarrena, Turinen ondoren), eta 1871ra arte mantendu zuen estatus hori, Risorgimento delakoaren amaiera markatzen duen urtera arte, hain zuzen.

Florentzia
Firenze
 Italia
Florence 2009 - 0946
Flag of Florence FlorenceCoA
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
Izen ofiziala Firenze
Jatorrizko izena Firenze
Posta kodea 50100 eta 50121–50145
ISTAT kodea 048017
Geografia
Koordenatuak 43° 46′ 17″ N, 11° 15′ 15″ E / 43.771388888889°N,11.254166666667°EKoordenatuak: 43° 46′ 17″ N, 11° 15′ 15″ E / 43.771388888889°N,11.254166666667°E
Florentzia hemen kokatua: Italia
Florentzia
Florentzia
Florentzia (Italia)
Map of comune of Florence (province of Florence, region Tuscany, Italy)
Azalera 102 km²
Altuera 50 m eta 55 m
Mugakideak Bagno a Ripoli, Campi Bisenzio, Fiesole, Impruneta, Scandicci eta Sesto Fiorentino
Demografia
Biztanleria 382.258 bizt. (2017-01-01)
Dentsitatea 3.747,63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 055
Ordu eremua UTC+01:00, Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+02:00
Katastro kodea D612
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Matrikula FI
www.comune.firenze.it

Historia

Florence
Florentzia hiriaren goitiko ikuspegia

Haren etruriar hasiera urrunetatik 1000 urtea arte, nekazari herrixka txiki bat baino ez zen izan, Erromatar Inperioaren, Italiako Ostrogodoaren, eta geroago Germaniako Erromatar Inperio Santuaren menpeko markeserri baten parte izan zena.

XI eta XII. mendeetatik aurrera, gauzak aldatu ziren: hiria, nahiz eta sarri herri-matxinadak eta Guelfi eta Ghibellini arteko barne-liskarrak jaso behar izan, aberastu egin zen eta gero eta garrantzi handiago lortzen joan zen. XII. mendean, aro komunala hasi zen eta Giotto eskolatik eta nazioarteko eskolatik, Boccaccio eta haren Decamerona eta gotikoko lehen gremio boteretsuak sortu ziren; baina ekonomia aldetik aro latsa izan zen, hiriak zituen 80.000 bizilagunetatik 25.000 galdu baitzituen, 1348ko Izurri Beltzak eraginda. Giovanni Boccacciok hiriko egoeraz hurrengo testigantza utzi zuen Dekamerona (1351-1353) idazlanean:

« Diodan bezala, beraz, Jainkoaren Semearen gizakunde oparoaren mila hirurehun eta berrogeita zortzi urtean izurrite hilgarri bat heldu zen italiar hirien artean nobleenetarikoa den Florentziako hiri ospetsura. Astroen indarrak eraginda, edo Jainkoaren hira zuzenak gizakioi bidalita gure zitalkeriaren zigortzeko, urte batzuk lehenago hasi zen Sortaldean; bizitza kopuru izugarria eraman eta, inon gelditu gabe, etengabe hedatu zen, azkenik, tamalez, Sartaldera heldu zelarik. Gizakion jakituria eta neurriek ezin izan zuten ezer egin haren aurka: ez hiriko zikinkeriak garbitzeaz arduratzen ziren ofizialek, ez bertara izurridunak sartzeko debekuak, ez osasuna zaintzeko aholku ugariek, ezta Jainkoari pertsona elizkoiek ez behin bakarrik baizik eta askotan prozesio eta antzekoetan zuzendutako erregu apalek ere; aipatu urteko ia udaberriaren hasieran bere eragin mingarriak era beldurgarri eta harrigarrian hasi zen erakusten. »

[4]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

1434an, Cosme Medicirekin (Cosme Zaharra), Medici familiaren gobernua hasi zen, Toskanako hiriburua munduko arte, kultura eta finantzen gune bilakatu zuena. Medici familia (1434-1494, 1512-1527, 1530-1737) denboraldien artean hiria zuzendu zuen, hiria Pizkundearen sorterria (Florentziar Akademi Platonikoa) izan zen denboraldian, alegia.

Atzerritar potentziek Toskana okupatu eta gero, hiria Italiako Erresuma sortu berriaren hiriburua izan zen, 1865etik 1871 bitartera. Oraindik ere, eskualdeko hiriburu eta herrialdeko hiririk garrantzitsuenetarikoa da.

1966ko azaroaren 4an, euri-bisuts batzuen ondorioz, bere historiako uholderik gogorrena jasan zituen, Arno ibaiak 4.500 m³/s-ra heldu zenean Alde Zaharra urpean utzi zituelarik. Leku batzuetan, Santa Croce enparantzan esaterako, urek bost metroko garaiera hartu zuten. Handiak izan ziren ondare historikoak pairatutako kalteak, Ponte Vecchion, Duomon, Signorian-eta.

Ondasun nabarmenak

Complesso di san lorenzo 11
San Lorenzo basilika eta eraikin multzoa

Kultura

  • Teatro Comunale.

Kirolak

Florentziar ospetsuak

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. Euskara baturako, Florentzia arautu du Euskaltzaindiak, 157. arauan (Europako hiriak).
  2. Toscanako udalerrietako biztanleria [1]
  3. Italiako Estatistika Institutu Nazionalaren datua, 2007-08-31n eguneratua, probintzia guztien biztanleria batuz.
  4. Kondaira.
  5. FIRENZE/PERETOLA Servizio Meteorologico . Noiz kontsultatua: 13 October 2012.
  6. World Weather Information Service - Florence . Noiz kontsultatua: 2010-04-14.

Kanpo loturak

1934ko Munduko Futbol Txapelketa

1934ko Munduko Futbol Txapelketa Italian urte hartako maiatzaren 27tik ekainaren 10era antolatu zuten. Italia txapeldun eta Txekoslovakia txapeldunorde gelditu ziren.

Arno (ibaia)

Arno Italiako Toskana eskualdea zeharkatzen duen ibaia da. 241 kmko luzera du eta 8.228 km²ko arroa drainatzen du. Arezzo, Florentzia eta Pisatik igarotzen da.

Donatello

Donato di Niccolò di Betto Bardi (Florentzia, c. 1386 – ib., 1466ko abenduaren 13a), Donatello ezizenaz ezagunagoa, Pizkunde hasierako italiar artista eta eskultorea izan zen. XV. mendeko Italiako eskultore handiena izan zen eta haren obrak izugarrizko garrantzia izan zuen Italiako iparraldeko artean.

Donatellorekin iritsi zuen gailurra Italiako Quattrocentoko eskulturagintzak. Giza irudiaren adierazpena zuen kezka nagusia, eta beti ahalegindu zen bere eskulturetan edertasunaren helburu klasikoa gauzatzen; baina, azken urteetan, espresionismo dramatiko eta espiritual baten aldera jo zuen. Quattrocentoko artista berritzailetan nagusietakoa izan zen eta eragin handia izan zuen bere garaitik aurrera eskulturan ere.

Eztebe IX.a

Eztebe IX.a (Lorrenako Dukerria, 1020 inguru - † Florentzia, 1058ko martxoaren 29a) Eliza Katolikoaren 154. Aita Santua izan zen 1057 eta 1058 urteen bitartean.

Filippo Brunelleschi

Filippo Brunelleschi, izen osoa Filippo di ser Brunellesco Lapi (Florentzia, 1377 - Florentzia, 1446ko apirilaren 15a) Pizkunde garaiko arkitekto eta eskultorea izan zen. Pizkundetar arkitekturaren hastapenetako arkitekto deigarrienetakoa izan zen, perspektiba klasikoaren kontzeptua berreskuratu zuena. Haren lanik ezagunena Florentziako katedraleko kupula da.

Florentziako Errepublika

Florentziako Errepublika edota Florentziar Errepublika (italieraz Repubblica Fiorentina) gaur egungo Toskana eskualdean zegoen eta Florentzia hiriburu zuen Erdi Aroko estatu bat izan zen. 1115ean, Matilde Canossakoa markesa hil zenean, florentziarrek Florentziako Dukerria desegin eta komuna bat eratu zutenean sortu zen. Errepublika gonfaloniere (hiriko agintari titularra) batek hautatutako Florentziako Signoria izeneko kontseiluak gobernatzen zuen; aldi berean, gonfalonierea florentziar gremioetako kideek hautatzen zuten.

Errepublika hartako historia borrokaz eta liskarrez beteta dago. 1434an Cosimo Medicik egindako estatu kolpe baten bitartez, Errepublikaren eta hiriburuaren kontrola Medicitarren eskuetara igaro zen. 1494. urtea arte, hiria familia haren menpe egon zen, baina denboraldi labur batez Girolamo Savonarola fraideak kanporatu egin zituen, 1512an, Joan Medicik (gerora Leon X.a Aita Santua izan zenak) hiriaren kontrola berreskuratu zuen arte. 1527an, Medicitarren agintea bigarren aldiz iraulia izan zen, Cognaceko Ligaren Gerran zehar, baina 1531n, Florentzia hamaika hilabetean setiatu ondoren, Medicitarrek berriz ere bereganatu zuten. 1532an Errepublika behin-betiko desegin zen, Klemente VII.a Aita Santuak Alexandro Medicikoa Florentziako duke izendatu eta ordu arte Errepublika zena Oinordetzako monarkia izatera iragan zenean.

Florentziako erdigune historikoa

Florentziako erdigune historikoa (italieraz Centro storico di Firenze) Italiako Toskana eskualdeko Florentzia hiriaren 1. auzoa da, eta 1982 ez geroztik Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu du. Erdi Aroko harresiak zeuden lekuan dauden kaleek mugatzen dute. Bertan, hiriak bi medeetan izan zuen ekonomia eta merkatal oparotasunari esker eraikitako eraikin nabarmen eta ederrak daude.

Florentziako probintzia

Florentziako probintzia (italieraz Provincia di Firenze) Italiako erdialdean eta barrualdean dagoen probintzia da, Toskanako eskualdean kokatuta dagoena.

Klemente VII.a

Klemente VII.a (latinez: Clemens VII; Florentzia, 1478ko maiatzaren 26a - † Erroma, 1534ko irailaren 25a), sortzez Giulio Medici, Eliza Katolikoaren 219. aita santua izan zen 1523 eta 1534 urteen bitartean.

Klemente XII.a

Klemente XII.a, Lorenzo Corsini, (Florentzia, 1652ko apirilaren 7a - †Erroma, 1740ko otsailaren 6a) Eliza Katolikoaren 246. Aita Santua izan zen 1730 eta 1740 urteen bitartean. San Joan Laterangoaren fatxada eta Fontana di Treviko oinarriak eraikitzeagatik famatua da.

Leon X.a

Leon X.a (Florentzia, 1475eko abenduaren 11 - † Erroma, 1521eko abenduaren 1a) Eliza Katolikoaren 217. Aita Santua izan zen 1513 eta 1521 urteen bitartean. Lorentzo Mediciren bigarren semea, Martin Lutherren 95 tesiak borrokatu zituen.

Michelangelo

Michelangelo Buonarroti (Caprese, 1475eko martxoaren 6a - Erroma, 1564ko otsailaren 18a) Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkari italiarra izan zen, pinturan eta arkitekturan inoiz izan den artista handienetarikoa. Era askotako lanak egin zituen artearen hainbat alorretan, beti batasunez eta koherentziaz; hori dela eta, Pizkundeko gizonaren arketipotzat hartzen da, Leonardo da Vinci garaikide eta etsaiarekin batera.

Bizi zelarik ere, artista handitzat hartu zuten bere garaikideek, eta ospe hori, gutxitu ezik, areagotu egin da urte eta mendeen joanean. Munduko famatuenetakoak dira Michelangeloren margolaritza, eskultura nahiz arkitektura lan batzuk. Bestalde, iritsi zaizkigun haren eskutitz, marrazki eta zirriborroak kontuan hartuz, ondoen dokumentatutako XVI. mendeko artista da.

Arte guztien artean eskultura zuen gogokoen, marmolezkoa bereziki. Nekez bereiz daitezke Michelangeloren obrak, denak izan baitira garrantzitsuak artearen historian; dena den, aipagarri dira besteak beste, Madonna della Scala (1489-1494), Pietá (1499), David (1501-1504), Moises (1516) eta Pietá Rondanini (1550-1555). 1546an, San Petri basilikako arkitekto nagusi izendatu zuten; une hartatik aurrera arkitektura bilakatu zen Michelangeloren lanbide nagusia; San Petriko kupula diseinatu zuen, eta arkitektura klasikoa irauli, pilastren ordena erraldoia erabiliz. Pinturan, Vatikanoko Kapera Sixtinoko freskoak dira bere lanik ezagunenak.

Nikolas II.a

Nikolas II.a (Chevrongo gaztelua, 990 eta 995 artean - † Florentzia, 1061eko uztailaren 27a) Eliza Katolikoaren 155. Aita Santua izan zen 1059 eta 1061 urteen bitartean. Aita Santua hautatzeko prozedura aldatu zuen, In nomine Domini bulda ezarriz.

Quattrocento

Quattrocentoa (italieraz laurehun) europar ingurune artistikoko arorik garrantzitsuenetariko bat da. XV. mendean barna garatu zen eta Pizkunde izenarekin ezaguna den mugimenduaren lehen fasea izan zen.

Lehen Pizkundea, Pizkunde goiztiarra edota Pizkunde behera izenarekin ere ezaguna da eta Italian kokatzen da.

San Joan bataiotegia (Florentzia)

San Joan bataiotegia (italieraz: battistero di San Giovanni) Florentziako Santa Maria del Fiore katedralaren mendebaldean kokatua dagoen bataiategia da.

Dante Alighieri poeta eta italiar Pizkundeko hainbat pertsona gailen, Medici familiako kide ugari, hemen bataiatu zituzten. Berez, XIX. mende arte florentziar guztiak bertan bataiatzen zituzten.

San Lorenzo basilika (Florentzia)

San Lorenzo basilika (italieraz: Basilica di San Lorenzo) Florentzian dagoen basilika da. Nahiz eta eliza IV. mendetik egon, gure garaietara heldu den forma XV. mendean jaso zuen, eta italiar Pizkundeko adibide garrantzitsuenen artean daukagu. Hiriko elizarik handienetarikoa da, izen bereko plazan kokatua. Gaur egun, hiriguneko merkatuaren egoitza da.

Garrantzi handiko eliza da, Filippo Brunelleschi Pizkundeko aitzindari eta maisuaren diseinua. Brunelleschi ez zen basilikaren eraikuntzan gurutzatuko zen azkenengo maisua; Michelangelo Buonarrotik Leon X.aren enkarguz ekialdeko fatxadaren estaldura proiektatu zuen. Proiektuaren kostua zela eta, diseinua bertan behera utzi zen, eta gaur egun elizak estaldura gabe jarraitzen du.

Nahiz eta bukatu gabe egon, arkitektura pizkundetarraren eredu paregabea dugu, gai klasikoen itzulera batekin, basilikaren jatorrizko konposaketara bueltatuz.

Santa Croce

Santa Croce (italieraz: Basilica di Santa Croce) Florentzian dagoen basilika da. Eraikitze-lanak 1294an hasi ziren Arnolfo di Cambio arkitektoaren planoak erabiliz.

Italiar glorien hilobia da, Nikolas Makiavelo, Galileo Galilei, Michelangelo, Gioacchino Rossini, Vasari, Lorenzo Ghiberti, Guillermo Marconi, Vittorio Alfieri eta Ugo Foscolo bertan baitaude lurperaturik. 1817an, basilika hau bisitatzen ari zela, Stendhalek bere sindrome jasan zuen.

Toscana

Toscana Italiako iparraldeko eskualdea da, Apenino mendien eta Tirreniar itsasoaren artean kokaturik dagoena. 22.987 km²ko eremua du eta 2015eko uztailean 3.745.547 biztanle zituen.

Italiako eskualderik handienetakoa da eta kulturaren eta historiaren aldetik, garrantzitsuenetakoa. Izan ere, Pizkundea izeneko garai emankorrak garapen handia izan zuen Toscanan. Hiriburua Florentzia da eta beste hiri nagusiak Arezzo, Grosseto, Livorno, Lucca, Massa-Carrara, Pisa, Pistoia, Prato eta Siena dira. Toskanako biztanle gehienak Arno ibaiaren haranean bizi dira.

Urbano VIII.a

Urbano VIII.a (latinez: Urbanus VIII), jaiotzez Maffeo Barberini (Florentzia, 1568ko apirilaren 5a - Erroma, 1644ko uztailaren 29a), Eliza Katolikoko 235. aita santua izan zen, 1623 eta 1644 artean.

Datu klimatikoak (Florentzia)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.6 23.4 28.5 28.7 33.8 40.0 42.6 39.5 36.4 30.8 25.2 20.4 42.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.9 12.5 15.7 18.5 23.7 27.7 31.4 31.5 26.7 20.9 14.7 11.1 20.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.5 7.5 10.3 13.0 17.7 21.4 24.6 24.6 20.5 15.5 9.9 6.8 14.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.5 4.9 7.5 11.6 15.0 17.7 17.7 14.4 10.1 5.1 2.6 9.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -23.0 -9.9 -8.0 -2.2 3.6 5.6 10.2 9.6 3.6 -1.4 -6.0 -8.6 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 60.5 63.7 63.5 86.4 70.0 57.1 36.7 56.0 79.6 104.2 113.6 81.3 872.6
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 8.3 7.1 7.5 9.7 8.4 6.3 3.5 5.4 6.2 8.5 9.0 8.3 88.2
Iturria (1): Servizio Meteorologico [5]
Iturria (2): World Meteorological Organisation (United Nations) [6]
Italia Italiako hiri nagusiak Italia

ErromaMilanNapoliTurinPalermoGenovaBolonia • Florentzia • BariCataniaVeneziaVeronaMessinaPaduaTrieste

Italia Gizateriaren Ondarea Italian Italia

Eoliar uharteak  • Alberobello  • Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak  • Amalfiko kostaldea  • Aquileia  • Asis  • Burdinbide erretikoa Albula eta Bernina paisaietan1  • Piazza del Duomo (Pisa)  • Casertako jauregia, Vanvitelliren akueduktua eta San Leucioko multzoa  • Castel del Monte  • Cerveteri eta Tarquinia  • Cilento eta Vallo di Diano parke nazionala, Paestum eta Velia eta Padulako kartusia  • Crespi d'Adda  • Dolomitak  • Erroma2  • Ferrara  • Florentzia  • Genova  • Hadrianoren villa  • Mantua eta Sabbioneta  • Medicitarren villak  • Modenako katedrala, Torre Civica eta Piazza Grande  • Napoli  • Paduako Lorategi Botanikoa  • Piemonteko mahasti-paisaia: Langhe-Roero eta Monferrato  • Pienza  • Ponpeia, Herkulano eta Torre Annunziata  • Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto)  • Ravenna  • Savoiako errege etxearen egoitzak  • Piemonte eta Lombardiako Sacri Monti  • San Gimignano  • Santa Maria delle Grazie  • Sassi di Matera  • Siena  • Sirakusa eta Pantalicako nekropolia  • Su Nuraxi  • Urbino  • Val d'Orcia  • Val di Noto (Caltagirone, Militello in Val di Catania, Catania, Modica, Noto, Palazzolo Acreide, Ragusa, Scicli)  • Val Camonicako labar-artea  • Valle dei Templi  • Venezia  • Verona  • Vicenza eta Venetoko Palladioren villak  • Villa d'Este  • Villa del Casale

1 Suitzarekin batera; 2 Vatikanoarekin batera
Flag of Europe.svg Europako kultura-hiriburuak Flag of Europe.svg

1985 Atenas  • 1986 Florentzia  • 1987 Amsterdam  • 1988 Mendebaldeko Berlin  • 1989 Paris  • 1990 Glasgow  • 1991 Dublin  • 1992 Madril  • 1993 Anberes  • 1994 Lisboa  • 1995 Luxenburgo hiria  • 1996 Kopenhage  • 1997 Tesalonika  • 1998 Stockholm  • 1999 Weimar  • 2000 Reykjavik  • Bergen  • Helsinki  • Brusela  • Praga  • Krakovia  • Santiago de Compostela  • Avignon  • Bolonia  • 2001 Rotterdam  • Porto  • 2002 Brujas  • Salamanca  • 2003 Graz  • 2004 Genova  • Lille  • 2005 Cork  • 2006 Patras  • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia  • Sibiu  • 2008 Liverpool  • Stavanger  • 2009 Linz  • Vilnius  • 2010 Essen  • Istanbul  • Pécs  • 2011 Turku  • Tallinn  • 2012 Maribor  • Guimarães  • 2013 Košice  • Marseilla  • 2014 Umeå  • Riga  • 2015 Mons  • Plzeň/Pilsen  • 2016 Donostia  • Wrocław  • 2017 Aarhus  • Pafos  • 2018 Leeuwarden  • Valletta  • 2019 Matera  • Plovdiv

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.