Finlandia

Finlandia edo Suomi[1] (finlandieraz Suomi, Suomen tasavalta, suedieraz Finland, Republiken Finland) Europa iparraldeko herrialde bat da. Hiriburua Helsinki da, eta Suedia, Errusia eta Norvegiarekin egiten du muga mendebalde, ekialde eta iparraldean.

Finlandiak 5,5 milioi biztanle ditu eta gehienak hegoaldeko kostaldean bizi dira. Herrialdea, Europako seigarren herrialde handiena da (azalerari dagokionez), baina biztanle gutxi dituenez Norvegia eta Islandia ondoren, Europako dentsitate txikieneko estatua da. Finlandiera da hizkuntza nagusia. Suediera ofiziala da baita ere Finlandian, baina biztanleria osoaren % 5,5k baino ez du hitz egiten.

Suediaren barnean egon zen 1809. urtera arte, eta bertako ohiturak gaurdaino mantendu dira. Ondoren, Errusiaren eskuetan egon zen, baina independentzia osoa zeukan Dukerri Handi bat osatu zuen, finlandiar kultura berpiztea ekarri zuena. Errusiar Iraultzaren ondoren, sobietarren esku gelditu baino lehen independentzia lortu zuten, eta euren mugak babestu nahian Alemaniarekin bat egin zuten. Bigarren Mundu Gerran SESBen eta Alemaniaren kontra egin zuen (independentzia mantentzeko gerrak izan ziren). Alemaniak gerra galdu ostean, Finlandiak aliatuen zigor gogorrak jaso zituen, eta ordutik kanpo-politika neutrala eta hotza egin du.

Finlandiaren ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira azken urteotan, harik eta gaur egun, munduko 11. herrialde garatuena bilakatu arte. Gainera, erakunde garrantzitsuek herrialde askeena izendatu dute, prentsa askea, ustelkeria eza eta eskubide politikoengatik. Beraien jarrera neutralak, halaber, munduko herrialde zoriontsuenetarikoa bilakatu du.

Åland Uharteak Finlandiako berezitasun bat dira. Betidanik, Itsaso Baltikoko merkatalgune izan dira, eta herrialde askotako biztanleak bizi izan dira bertan. Finlandiaren parte izan da beti, baina beraien kultura propioa dute, nahasketen ondorioz sortutako kultura, alegia. Hori dela-eta, uharteek autonomia maila sendoa daukate, eta bertan finlandiar gobernuak esku-hartzea debekatua dituen hainbat erabaki har daitezke. Finlandiako suediera hiztunen gehiengoa bertan bizi da.

Finlandiako Errepublika /
Suomiko Errepublika

Suomen tasavalta
Republiken Finland
Finlandiako bandera Finlandiako armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: Maamme/Vårt land
(Gure lurra)
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Helsinki
Hizkuntza ofiziala(k) Finlandiera, suediera 1
Herritarra finlandiar, suomitar
Gobernua Errepublika erdipresidentzialista
 -  Presidentea Sauli Niinistö
 -  Lehen Ministroa Antti Rinne
Independentzia
Geografia
 -  Guztira 338,424 km2 (64.)
 -  Ura (%) 10
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2010) 5.359.53 (111.)
 -  Dentsitatea 16 bizt./km2 (201.)
Dirua Euroa (€) (EUR)
Ordu-eremua EET (UTC+2)
 -  Udan (DST)  (UTC+3)
Aurrezenbakia 358
Internet domeinua fi
1 Samiera eskualde hizkuntza da.

Historia

Historiaurrea eta Suediar Aroa

Finlandiar Historiaurrea, Finlandia zapaldu zuen lehen gizakitik, suediarrak XII. mendean herrialdea menperatzen hasi ziren arteko garaiari deritzogu.

Hameen linna ja bastioni
Häme gaztelua, suediarren 3 defentsa-gazteluetako bat izan zen.

Neanderthalgo gizakia lehen finlandiarra izan zela uste da, duela 150.000 urte. Gizaki modernoa duela 9.000 urte inguru iritsi zen, azkenengo Izotz Aroa bukatu ondoren. Hauek ehiztari-biltzaileak ziren, eta beren kultura primitiboan jarraitu zuten, haien hizkuntza urteetan zehar mantenduz, kristautasuna XII. mendean sartu zen arte, suediarren konkistarekin batera.

Finlandia, ez zen herrialde bikingoa izan, baina egia da Suediak menperatu baino lehen, haien kultura inbasioetatik at bizi izan zela, bikingoen babesagatik. Bi taldeek (Finn herriak eta bikingoak) erlazio oso onak izan zituzten, eta baliteke Finlandia, hauen lehenengo kolonia izatea.

1249. urtean Finlandia, suediarren esku gelditu zen (Suediarren Bigarren Gurutzada delakoan), eta hortik kristautasuna iritsi zen herrialdera. Novgorodarrek aldiz, Karelia eskualdea menperatzea lortu zuten, eta honela, herrialdea bitan zatitzea lortu zuten, berdinak ziren bi kulturak banatzeaz aparte.

Finlandia, Erdi Aroan aurkitu zen bat-batean, eta suediarrekin izandako harreman onak izugarrizko opresioan bukatu ziren. Gutxika, suediarrak, herrialde osoaren kontrol guztia hartzea lortu zuten, bertako kultura mespretxatuz finlandiar hizkuntza eta kultura txiroen maila berdinean utzi arte.

Oparotasun urteak bizi izan zituen Finlandiak XVI. eta XVII. mende bitartean, Suedia, Europako potentzia nagusienetakoa bilakatu zenean Espainia eta Portugalgo koroak amildegira erori zirenean. Oparotasun mende hauetan, apaiz kristauak finlandiar kulturari buruz hitz egiten hasi ziren, eta Mikael Agricola abadeak lehen esku-izkribuak argitaratzea lortu zituen. Hau izan zen, XVIII. mende bukaeran iritsiko zen finlandiar nazionalismo sentimendu sendoaren aitzindaria.

Hala ere, Suedia gerra askotan parte hartzen hasi zen, eta finlandiar herria gosetzen hasi eta merkatalgune bihurtu ziren Turku eta Viipuri herriak, krisian sartu ziren.

Finlandia, kristautasuna iritsi baino lehen, Europako zibilizaziotik at bizi izan zen, Eskandinaviako herrialde guztiak bezalaxe. Hala ere, Finlandia ez zen herrialde bikingoa, baina Finn herriarekin aliatuak zirela esan daiteke. Ondorioz, Delaware eta Pensilvaniara (Suediak Mundu berrian zituen koloniak) joaten ziren immigratzaileen erdia baino gehiago finlandiarrak ziren.

XVIII. eta XIX. mendeak

Suedia, superpotentzia izateari utzi zion, eta honen lekua Errusiak hartu zuen eta honek, bi koroen arteko tira-bira asko ekarri zituen XVIII. mendean. Finlandiar nazionalismoa sortu zen orduan, eta honek finlandiarrak jasaten zituzten zapalkuntzak kontuan hartzea ekarri zuen. Errusiak independentzia agindu zien finlandiarrei, haien laguntzaren truke. Honela, 1809. urtean Suedian gertatu zen matxinada bat aprobetxatuz errusiarrak eta finlandiarrak altxatu eta Finlandia Errusiaren esku gelditzera pasa zen.

Errusiarrek muga sendoa behar zuten Suedia haien lurretan ez sartzeko, beraz finlandiarrei agindutakoa eman zien gutxi gorabehera. Izan ere, Finlandia, errusiarren eskuko dukerri bihurtu zen. Hala ere, izugarrizko hazkuntza gertatu zen garai honetan, bere autonomia osoaren jabe zelako potentzia nagusiaren babespean. XIX. mendean industrializazioa iritsi zen dukerrira eta basogintzako industria pisu hartzen hasi zen, bertako basoei esker. Gainera, opresio ezak, finlandiar kulturaren berpizkundea ekarri zuen.

Independentzia

Lehen Errusiar Iraultzaren ondoren, bitan desberdindu zen finlandiar gizartea: Dirudunak, errusiarren alde zeudenak, eta herria, independentzia lortu nahi zutenak. Bakoitzak bere polizia pertsonala ezarri eta dirudunek munduko lehenengo parlamentua guztiz demokratikoa ez izatea lortu zuten. Izan ere, haien esku-hartzeek sozialisten gorakadak deuseztatu zituzten.

Elkarren arteko tira-biren garaian Urriko Iraultza iritsi zen, eta gauzak zeharo aldatu ziren. Sozialistek (hau da, herriak) SESBekin bat egin nahi zuten, baina dirudunek komunismoaren gorakada ikusirik, independentzia lortu nahi zutenak ziren orain, sobietarretik aldendu nahian. Orduan, Finlandiako Gerra Zibila iritsi zen. Dirudunek (Armada Zuriaren bitartez), Alemania inperiala eta Suediaren babesarekin guda irabazi zuten, sozialisten (Armada Gorria) eta sobietarren aurka. Lehen Mundu Gerra Alemaniak galtzearen ondorio izan zen, independentzia, Finlandia, Alemaniaren lurralde satelite izatetik libratu baitzen.

II. Mundu Gerratik gaur egun arte

Voitto-lapissa-2
Finlandiar soldaduak 3 gerra handiak amaitu ostean.

Finlandiak, gertutik ikusten zituen SESBen egiten ziren jazarpenak, eta beraien eskutan erortzearen beldur zirenez, hauen aurkako defentsa bat osatu zuten, Alemania naziaren laguntzaz. Esan daiteke, Finlandiak, zuzenki ez zuela II. Mundu Gerran parte hartu, nahiz eta Alemania naziaren helburu bakarra, SESB menperatzea zen, Finlandiaren helburua defentsiboa baino ez zen. Alemania, Finlandiaren boterea eskuratzen ari zela ikusi zuenean, hauek bota egin zituen bitan pentsatu gabe. Hala ere, Alemania naziak gerra galdu ostean, herrialde aliatuek, ez zuten begi honez ikusi Finlandiaren jarrera eta hauen aurkako zigorrak, beste herrialde batzuetan baina gogorragoak izan ziren. Gerra amaitu ostean, ehunka hildakoz, pobreziaz eta herrialdeko suntsiketaz aparte, herrialdeak, bere bigarren hiri garrantzitsuena, Viipuri galdu zuen, SESBen esku gelditu zena, beste hainbat eskualde bezalaxe.

Ordudanik, Finlandiak, jarrera hotza hartuko zuen beste herrialdeekiko harremanetan, herrialde aliatuen zigorra, hauek nahi baino sakonago odoleratuz.

Azkenengo urteetan SESBen itzalpean bizi izan zen Finlandia, eta honek, nazioarteko erakundeetan parte hartzeko debekua jarri zion. Izan ere, Finlandiak ez zuen potentziarekin arazorik nahi eta bere baldintzak onartu zituen muga lasaiaren truke. Gutxika Ipar-Kontseilua bezalako erakunde lasaietan sartzea lortu zuen Finlandiak, eta SESBen gainbehera etorri zenetik, herrialdea munduko garatuenetako bihurtu da, bizi-maila onenari esker.

Geografia

Finlandiako paisaia gehien batean laua da; horretan mendixka batzuk ikus daitezke. Gailur altuena Laponia iparraldean dago eta Haltitunturi mendia da, (1.328 metro). Finlandiaren beste ezaugarri geografikoa lakuen eta uharten ugaritasuna da: 190.000 laku inguru daude zenbatuta eta 98.000 uharte. Paisaia lakustrean, hau da, lakuen ingurukoa baso borealez inguratuta daude; lur horiek nekazaritzarako ez dira oso egokiak. Uharte gehienak, bestetik, Turku artxipelago eta Åland uhartearen inguruaren hegomendebaldean eta hegoaldeko itsasertzean Finlandiako golkoan daude.

Klima epela eta hotza tartekoa da, batzutan oso negu gogorrez eta uda nahiko beroak. Finlandiako lurraldearen laurden bat Zirkulu Polar Artikoaren barruan dago, Laponia, eta, ondorioz, udan eguzkia 73 egun jarraian agertzen da eta neguan 51 egun desagertu egiten du.

Banaketa administratiboa

Suomenmaakunat.sijainti.suomi.2010

2005eko urtarrilaren 1ean, gaur egun Finlandiak duen banaketa administratiboa adostu zen, eta estatua 20 eskualde (fi: maakunta), 74 azpieskualde (fi: seutukunta) eta 342 udalerritan (fi: kunta) banatua izan zen.

Eskualdeak eta Udalerriak

Betidanik, Finlandiak, gobernatzeko bi elementu zituen, estatua eta udalerriak. Beraz, ezta eskualdeek ezta probintziek ezta barrundiek ere ez dute zeresanik agintzeko orduan. Legeak eta arauak estatuak aukeratzen ditu eta udalerri guztietan berdin aplikatuak izan ohi dira. Hala ere, eskualdeek, probintziek eta barrundiek legeak aplikatzen direla gertutik ikusteko balio dute, honela Finlandiak gobernuan daudenen gobernarien artean aukeratu ohi du bere lurraldeak gertutik zain dezaten.

Hala ere, Åland Uharteak eta Sami gizarteak, tratu ezberdin batzuk jasaten ditu. Lehenengo kasuan, autonomia maila altuagoa dutenez euren legeak eta arauak adosten dituzte eta estatuak defentsa, ekonomia eta antzeko zereginetan baino ez du esku-hartzen. Laponian aldiz, Sami gizartearen hizkuntza eta kultura babesteko lege eta arau asko izenpetu dira.

Udalerri handienak


Finlandiako hiriak, txikiak izan ohi dira eta bakarrik 200.000 biztanletik igarotzen duten bi daude: Tampere 206.171 biztanlerekin eta Helsinki Handia 1.000.000 biztanle dituena, eta Helsinki, Espoo, Vantaa eta Kauniainen hiriak batzen dituena.

Demografia

Biztanle zenbatespen

Atzerritarrak (2012) [3]
Z. Herritartasuna Biztanleak

1  Estonia 39.763
2  Errusia 30.183
3  Suedia 8.412
4  Somalia 7.468
5  Txina 6.622
6  Thailandia 6.031
7  Irak 5.919
8  Turkia 4.272
9  India 4.030
10  Alemania 3.906

Finlandiak, 5 bat milioi biztanle ditu eta 15 km²-ko biztanle-dentsitatea, Islandia eta Norvegia ondoren, Europa osoko biztanle-dentsitate txikieneko herrialdea bihurtzen dutenak. Biztanleria, hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen da batez ere, beste aldetik, Laponian, iparraldean, 2 km²-ko biztanle-dentsitatea dute.

Gaur egungo biztanleak, duela 4.500 urtean ehizatik eta bilketatik bizi ziren Eskandinaviako tribuetatik zuzenik datozela uste da, baina gehienek hauek, gaur egungo samiarrak zirela uste dute eta gaur egungo biztanle gehiena inguruetatik etorritako arraza nahasketaren ondorio direla. Izan ere, samiarrak, Zirkulu Polar Artikoan bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagoz. Gaur egun, 4.500 inguru baino ez dira gelditzen Finlandian (Laponia Probintzian), eta gutxiengoen eskubideak dituzte, bere hizkuntza eta kultura mantentzen lagundu dutenak.

Erlijioa

Eliza nagusiak luteranoa eta ortodoxoa dira. Hala ere, eliza ofizioetara jotzen duen jendea, ehunekotan aurkezten dena baino txikiagoa da, %13 bi elizak batuta. Izan ere, luterano gehienek beraien praktika erlijiosoak igarotze errituetara (bataioak, ezkontzak, hiletak) mugatzen dituzte.

Hezkuntza

Finlandiar hezkuntza, iparraldeko hezkuntza nordikoen antzekoa da, hau da, beharrezko hezkuntza 7 urtetik 16 urte bitartean gauzatzen da (lehenengo eta bigarrengo hezkuntzak). Urte hauek beharrezkoak dira eta ikasleak auzoko edo herriko eskoletara joaten dira ikastera. Ondoren ikasleek, bi bide aukeratzeko dituzte: bata unibertsitatea eta bestea Goi-mailako Zikloak.

KHEE erakundeak 2006. urtean argitaratu zuenaren arabera, Finlandiako hezkuntza, munduko onena da eta 15 urteko ikasleen irakurtze, zientzia eta matematika mailak munduko aurreratuenak dira. Lau froga egin behar zituzten ikasleek eta 3 lehen postu eta bigarren postu bat lortu zuten arazoak ebazteko orduan.

Hizkuntza

Hizkuntza nagusiak finlandiera eta suediera dira, nahiz eta azkenengoa % 5ek baino ez duten hitz egiten. Suediak garrantzi handia izan du Finlandiako historian eta XIII. eta XIX. mendeetan hauek finlandiar kultura zapaldu egin dute. Hala ere, SESBi esker, hauen ondarea berreskuratzea lortu eta XIX. mende erdiko nazionalismo sentimendu sakon batek suediarren ondarea bigarren maila batean uztea lortu zuten.

Suedieraz hitz egiten dutenak, Åland Uharteetan eta Pohjanmaako kostaldeko herri batzuetan batik bat. Baina hauek, Finlandiako biztanleriaren % 5a baino ez dira.

Finlandieraren erabilera gutxika hazten doa, eta Europako hizkuntza isolatu bat izatetik geroz eta garrantzi gehiago izatera igaro da azkenengo urteetan. Hala ere, hazkuntza hau oso motel doa, kanpotik iritsitako immigrazioa eta errusiera eta suediera bezalako hizkuntza garrantzitsuak ondoan izatearen ondorioz. Hala ere, Finlandiak Europa osoko immigrante portzentajea gutxieneko lurraldeetarikoa dugu.

Iparraldean samiera hitz egiten duten tribuak daude, baina ez dira biztanleria osoaren baino % 0,1era iristen.

Fin population by age 2005
Biztanleriaren banaketa (eskubian emakumezkoak)
  • Finlandiera: % 91,51 (ofiziala),
  • Suediera: % 5,49 (ofiziala),
  • Errusiera: % 0,8,
  • Samiera: % 0,03 (Laponian babestua).

Osasuna

Osasun zaintza aurreratua dauka Finlandiak. Zaintzaren %76,6 publikoa da, hau da Europar Batasuneko ehunekorik altuenetarikoa, eta mediku bakoitzeko 307 biztanle baino ez daude.

1970eko datuak izugarriak izan ziren, bihotzeko gaixotasunaz hiltzen ziren gaixoen kopurua munduko altuena baitzen. Hala ere, gaur egun arazoak atzean utzi dira, eta kirol eta finlandiar sukaldaritzaren hobekuntzek herrialdea munduko osasuntsuena bihurtu da.

Bizi itxaropena, 82 urtekoa da emakumezkoentzat eta 75 urtekoa gizonezkoentzat.

Talde Etnikoak

Europa mailan immigrante gutxieneko herrialdea da. Hau da, finlandiarrak %97,6 osatzen duten eta besteak gehien bat inguruko herrialdeetako biztanleak dira (errusiarrak, estoniarrak...) eta iparraldean bizi diren finlandiar samiak.

Gobernua

Finlandia, Errepublika parlamentarioa da. Gobernua, presidenteak, lehen ministroak eta 200 bazkideko parlamentuak osatzen dute. Herbehereak eta Erresuma Batuarekin batera, Finlandia, parlamentu ez-konstituzionala duen herrialde bakarra da eta hau nahi duena egiteko aske da. 2006. urtean ustelkeria txikieneko eta askatasun gehieneko herrialdea izendatu zuten.

Gaur egungo presidentea, Tarja Halonen da. Finlandiako lehen emakumezko presidentea. 2000. urtean aukeratua izan zen eta 2012. urtera arte iraungo du bere eserlekuan presidente sozialistak. Lehen ministroa aldiz, Matti Vanhanen da, Finlandiako Zentroko Alderdia.

Parlamentua

Gobernua, Zentroko Alderdiak eta Alderdi Sozial-Demokratak kontrolatzen dute, ezkerti eta berdeekin egindako koalizioei esker. Egungo presidentea, Tarja Halonen, sozialista da, eta lehen ministroa aldiz zentrokoa.

2006. urtean aukeratutako Finlandiar Parlamentua
Alderdia Eserlekuak +/- Bozken ehunekoa
Zentroko Alderdia 51 Red Arrow Down.svg 4 23,1
Alderdi Nazionala 50 Green Arrow Up Darker.svg 10 22,3
Alderdi Sozial-Demokrata 45 Red Arrow Down.svg 8 21,4
Ezker Batua 17 Red Arrow Down.svg 2 8,8
Aliantza Berdea 15 Green Arrow Up Darker.svg 1 8,5
Suediar Alderdia 9 Green Arrow Up Darker.svg 1 4,5
Kristau Demokratak 7 Straight Line Steady.svg 0 4,9
Benetako Finlandiarrak 5 Green Arrow Up Darker.svg 2 4,1
Ålandeko errepresentazioa 1 Straight Line Steady.svg 0 2,4

Azpiegiturak

Aireportuak

See source Wikidata query..

Finlandiar ospetsuak

Kultura

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-29.
  2. "Ennakkoväkiluku sukupuolen mukaan alueittain 2018 31.12". 2018. Tilastokeskus. 2019.06.18
  3. Tilastokeskus Ulkomaiden kansalaiset. 2013.03.22
Artikoa

Artikoa Lurreko iparraldeko muturrean dagoen eskualdea da. Barnean Ozeano Artikoaz gain Kanada, Errusia, Groenlandia, Ameriketako Estatu Batuak, Norvegia, Suedia, Finlandia eta Islandiako zati batzuk ere ditu. Eskualdea izoztutako ozeanoaz eta zuhaitzik gabeko permafrostez osatuta dago. Eskualdearen hegoaldeko muga Zirkulu Polar Artikoa (66° 33'N) da, gutxi gorabehera gauerdiko eguzkiaren eta gau polarraren muga ere badena.

Politikaren aldetik, Artikoak zortzi estaturen iparraldeko eskualdeak ditu bere barnean. Zortzi horiek estatu artikotzat jotzen dira, nahiz eta natura zientziek eskuarki azpiartikotzat jo. Bere ezaugarri klimatikoak direla eta, Artikoko ekosistema berdingabea da Lur osoan. Hala ere, klima aldaketaren eraginez egoera larrian dago (bankisa gero eta txikiagoa da, hango zooplanktona, fitoplanktona, arrainak eta ugaztunak urritzen ari dira, eta abar). Artikoko herri indigenak, hango gainerako izaki bizidun guztiak bezala, hotz handietara egokituta daude.

Artturi Ilmari Virtanen

Artturi Ilmari Virtanen (Helsinki, Finlandia, 1895eko urtarrilaren 15a - Helsinki, 1973ko azaroaren 11) finlandiar biokimikaria izan zen.

Baltikoa

Baltikoa edo Itsaso Baltikoa Europaren iparraldeko itsaso bat da, inguruan herrialde hauek dituena:

Suedia

Finlandia

Errusia

Estonia

Letonia

Lituania

Polonia

Alemania

DanimarkaSkagerrak eta Kattegat itsasarteek banatzen dute Itsaso Baltikoa Ipar Itsasotik. Gainera, hiru golko garrantzitsu daude Europa iparraldeko itsaso honetan: Ekialdean, Rigako Golkoa, Estonia eta Letonia artean, gainontzeko Itsaso Baltikotik, Estoniako uharterik handiena den Saaremaak eta herrialde honetako bigarren uharterik handiena den Hiiumaak banandua dagoena, eta Finlandiako Golkoa, Estonia, Finlandia eta Errusia artean. Iparraldean, berriz, Botniako Golkoa dago, Finlandia eta Suedia banatzen dituena.

Botniako golkoa

Botniako golkoa (finlandieraz: Pohjanlahti, suedieraz: Bottniska viken) Itsaso Baltikoko ipar-muturreko golkoa da, Åland uhartearen iparraldean, Finlandia eta Suediaren artean dagoena. Urak nahiko hotzak dira, eta ez oso sakonak.

Eskandinavia

Eskandinavia (danieraz eta suedieraz Skandinavien; norvegieraz Skandinavia) Europako iparraldean dagoen hizkuntza eta kultura arloko eskualde bat da, Norvegia, Suedia eta Danimarka herrialdeek osatua. Batzuetan Finlandia eta Faroeak ere Eskandinaviako kidetzat ageri dira, baina ez da zuzena.

Era berean, Eskandinaviatik at daude baina harekin harreman estua dute beste lurraldeok ere: Islandia, Groenlandia (Danimarka) eta Åland (Finlandia).

Euro

Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Finlandiako bandera

Finlandiako bandera (finlandieraz Suomen lippu, suedieraz Finlands flagga) atzealdea zuria eta gurutze urdin batez osatuta dago. Bere proportzioak honakoak dira: 11 garai eta 18 zabal.

Oinarrian Eskandinaviako gurutzea du.

Finlandiako futbol selekzio nazionala

Finlandiako futbol selekzio nazionala (finlandieraz, Suomen Palloliitto; suedieraz, Finlands Bollförbund) Finlandia herrialdea nazioarteko futbol-txapelketetan ordezkatzen duen taldea edo selekzioa da. Europako UEFAren parte den Finlandiako Futbol Elkarteak kudeatzen du eta konfederazioak antolatzen dituen txapelketetan parte hartzen du.

Futbol selekzio nazionalaren barruan hainbat sail bereizten dira: Emakumezkoena, Gizonezko nagusiena, 21 urtez azpiko gizonena, 19 urtez azpiko gizonena eta 17 urtez azpiko gizonena. Sail arrakastatsuena emakumezkoena da, 2005eko eta 2009ko Europako txapelketetan, hurrenez hurren finalaurrekoetara eta final-laurdenetara iritsi zirelako. Gizonezkoen taldeak aldiz, ez du inoiz Europako, ez Munduko futbol txapeleketa bakarrean parte hartu.

Europako futbol selekzio pattalenetako bat izan zen kontinenteko herrialde txikiak sortu ziren arte; izan ere, futbola kirol nagusia ez den Europako herrialde bakarrenetakoa dugu Finlandia.

Finlandiera

Finlandiera edo suomiera Finlandiako hizkuntza ofiziala da, uraldar hizkuntzen familiakoa.

Frans Eemil Sillanpää

Frans Eemil Sillanpää (Hämeenkyrö, Finlandia, 1888ko irailaren 16a - Helsinki, Finlandia, 1964ko ekainaren 3a) finlandiar idazlea izan zen.

Independentzia

Independentzia herrialde bat beste baten menpean ez egoteari deritzo. Herrialde batek, independentzia osoa ez duenean, neokolonialismo deritzo; egoera hau Afrikako herrialde batzuetan ematen da bereziki. Bi herrialdeen artean harremanak daudenean, autonomia egoera hartzen du.

Ipar Europa

Ipar Europa Europako kontinentearen iparraldean dagoen eskualde geografikoa da. Ez du muga garbirik, baina eskuarki honako herri hauek osatzen dute:

Eskandinaviako herrialdeak: Danimarka, Finlandia, Norvegia eta Suedia.

Itsaso Baltikoko herrialdeak: Estonia, Lituania eta Letonia, baita Iparraldeko Polonia eta Ipar-Mendebaldeko Errusia.

Ipar Itsasoko herrialdeak: Islandia, Irlanda, Erresuma Batua, Herbehereak, Belgika, Luxenburgo, baita Iparraldeko Alemania ere.

Ipar samiera

Ipar samiera (Davvisámegiella), bereziki, Finlandia, Norvegia eta Suedia herrialdeetan hitz egiten den hizkuntza da. Hiztun gehien dituen sami hizkuntza da, 20.700 lagun inguru; Finlandian 2.000 hiztun daude eta Suedian 5.000-6.000 .

Lappi

Lappi, Finlandiar Laponia edo Laponia soilik, (finlandieraz, Lappi edo Lapin maakunta; ipar samieraz, Lappi edo Lappi eanangoddi; suedieraz Lappland edo Lapplands landskap) Finlandia iparraldean dagoen eskualde bat da, herrialdeko zabalena. Iparraldeeneko eskualdea da eta Errusia, Norvegia eta Suedia herrialdeak eta Ipar Ostrobotnia ditu mugakide. Mundu osoko herrialde askoren umeen ustetan lurralde hau da Bizar Zuriren (finlandieraz: Joulupukki) etxea eta bertan, Zirkulu Polar Artikoko paraleloa igarotzen den lekuan, herri tematiko bat dago antolatua.

Mendebaldeko Europa

Mendebaldeko Europa Gerra Hotzean sortutako kontzeptu sozio-politikoa da. Hori dela eta, geografiak baino areago Gerra Hotzaren politikak eta ekonomiak markatu zituen mugak Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean. Honela, Mendebaldeko Europa AEBekin bat egin zuten herrialde kapitalistek osatuko lukete. Herrialde neutralak ekonomia motaren arabera sailkatzen ziren mendebaldean edo ekialdearen artean.

Mendebaldeko herrialdeek, gainera, kultura, ekonomia, historia eta politika loturak partekatzen dituzte munduko beste herrialde gehiagorekin, batik bat Ameriketan (Mendebaldea).

Honako herrialde hauek dira Mendebaldeko Europakoak:

Alemania

Andorra

Austria

Belgika

Danimarka

Erresuma Batua

Espainia

Finlandia

Frantzia

Grezia

Herbehereak

Irlandako Errepublika

Islandia

Italia

Liechtenstein

Luxenburgo

Malta

Monako

Norvegia

Portugal

San Marino

Suedia

Suitza

Vatikano Hiria

Aldi berean, Mendebaldeko Europa Europako eskualde geografikoa ere bada, muga laburragokoak. Nazio Batuen Erakundeak honako herrialde hauek sartzen ditu:

Alemania

Austria

Belgika

Frantzia

Herbehereak

Liechtenstein

Luxenburgo

Monako

Suitza

Norvegia

Norvegia (bokmål norvegieraz: Norge; nynorsk norvegieraz: Noreg), ofizialki Norvegiako Erresuma (bokmål norvegieraz: Kongeriket Norge; nynorsk norvegieraz: Kongeriket Noreg) Europako iparraldeko estatu bat da. Bere lurralde ditu Eskandinaviar penintsulako mendebaldea, Jan Mayen uhartea, Svalbard uhartedia eta (Ozeano Australean) Bouvet uhartea. Mugakide ditu Suedia, Finlandia eta Errusia. Eskandinaviar herrialdea da historiaz eta kulturaz.

Suedia

Suedia (suedieraz: Sverige, ˈsværjɛ ahoskatua), ofizialki Suediako Erresuma (suedieraz: Konungariket Sverige), Europa iparraldeko estatu bat da, Europar Batasuneko kidea. Eskandinaviar penintsulako ekialdean dago kokatua. Mugakide ditu iparraldean Norvegia eta Finlandia, ekialdean Finlandia eta Botnia golko, hegoaldean Itsaso Baltiko eta mendebaldean Norvegia eta Ipar Itsaso. Horrez gainera, Öresund zubiaren bidez, Danimarkarekin lotuta dago, 2000. urtetik.

Stockholm da hiriburua eta biztanle gehieneko hiria. Suediako biztanleria gehiena (%85 inguru) hiri guneetan bizi da. Horrela, populazio dentsitatea baxua da (21 biztanle/km²).

Suediera

Suediera ( svenska (i · ?), ˈsvɛ̂nskâ) hizkuntza germanikoa da, ekialdeko eskandinaviar adarrekoa. Suedia, Finlandia eta Åland Uharteetan ofiziala da. Danieraren eta norvegieraren oso antzekoa da.

Yrjö Väisälä

Yrjö Väisälä (Kontiolahti, Finlandia, 1891ko irailak 6-Rymättylä, Finlandia, 1971ko uztailak 21) astronomo eta fisikari finlandiar bat izan zen.

Europako herrialdeak
Europako bandera Europar Batasuneko estatu kideak Europako bandera

AlemaniaAustriaBelgikaBulgariaDanimarkaErresuma BatuaErrumaniaEslovakiaEsloveniaEspainiaEstonia • Finlandia • FrantziaGreziaHerbehereakHungariaIrlandako ErrepublikaItaliaKroaziaLetoniaLituaniaLuxenburgoMaltaPoloniaPortugalTxekiar ErrepublikaSuediaZipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak: Turkia · Ipar Mazedonia

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.