Fene

Fene Galiziako kostaldean dagoen udalerria da, A Coruñako probintzian eta Ferrolgo eskualdean kokatutakoa.

Fene
 Galizia
Punto negro na ponte das pías fene wikigl

armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea Ferrol
Izen ofiziala Fene
INE kodea 15035
Kokapena
Koordenatuak 43° 28′ 00″ N, 8° 10′ 00″ W / 43.466666666667°N,8.1666666666667°WKoordenatuak: 43° 28′ 00″ N, 8° 10′ 00″ W / 43.466666666667°N,8.1666666666667°W
Fene hemen kokatua: Espainia
Fene
Fene
Fene (Espainia)
Fene hemen kokatua: Galizia
Fene
Fene
Fene (Galizia)
Demografia
Biztanleria 13.385 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -113
% 47,87 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 52,13
Eremua 26,3 km2
Dentsitatea 571,67 bizt/km²
Datu gehigarriak
http://www.fenecidadan.net/

Ikus, gainera

AP-9

AP-9 edo Atlantikoko Autobidea Espainiako Galizia autonomia erkidegoko mendebaldea zeharkatzen duen autobide bat da. Coruña eta Pontevedra probintziak iragaten ditu, Ferrol udalerria Portugalgo mugarekin lotuz. 219,6 kilometro luze ditu.

Igarotzen dituen hiri eta udalerri garrantzitsuenak Ferrol, Narón, Fene, Betanzos, A Coruña, Ordes, Santiago de Compostela, Padrón, Pontevedra, Vigo, O Porriño eta Tui dira.

A Capela

A Capela Galiziako A Coruñako probintziako udalerria da. Cabanas, Fene, Neda eta San Sadurniño udalerriekin muga egiten du. Bere azarela 58 kilometro karratukoa da, 1.471 biztanle ditu (INE 2007) eta kilometro karratuko 25,36 biztanleko dentsitatea.

A Capela udalerria Pontedeume (12 km), Ferrol (17 Km) eta As Pontes (20 Km) udalerrien artean dago. LC-141 errepidearen bidez Cabanas eta As Pontesekin ongi komunikatuta dago eta AC-121 bidez Filgueira eta Roxalekin, gainera udalerri honetako herrigune guztiak lotzen dituen bide sare zabal bat du. Ferrol, Coruña, Santiago eta Lugo hirietatik modu errazean hurbil gintezke udalerri honetara Pontedeumen utziko gaituen AP-9 autobidearen bidez eta lehen aipatutako LC-141 errepidea harutz.

Aresko itsasadarra

Ares itsasadarra Espainiako Galizia erkidego autonomoan dagoen Coruñako probintziako itsasadar bat da. Rías Altas deritzon itsasadar multzoko bat da.

Eume ibaiaren bokaleak osatzen du, eta Ares, Cabanas, Pontedeume eta Fene udalerrien artean hedatzen da.

Ferrolgo eskualdea

Ferrolgo eskualdea Galiziako kostaldean dago, Coruñako probintziaren iparraldean. 2005eko erroldaren arabera, eskualdeak 163.669 biztanle ditu.

Ferrol du udalerririk handiena.

Lorienteko Interzeltiar Jaialdia

Lorienteko Interzeltiar Jaialdia, (bretainieraz Gouelioù Etrekeltiek An Oriant eta frantsesez Festival Interceltique de Lorient) Bretainiako Lorient hirian ospatu ohi den jaialdia da.

Jaialdia Zeltiar Herrialdeen bilgunea da, bertan hainbat herrialde eta eskualdeetako kultura, musika eta ohiturak topa daitezkelarik. Abuztuko lehenbiziko egunetan ospatzen da eta hamar egunetako iraupenarekin ezaugarri hauetako munduko jaialdirik handiena da. 1971an sortu zenez gisa honetako beste hainbat jaialdien aitzindaria da, Avilesko Interzeltiar Jaialdia kasu.

Ohituraz zeltiar herrialdeak izenarekin ezaguten diren herrialdeak partehartu ohi dute: Irlanda (Eire), Eskozia (Alba), Bretainia (Breizh), Gales (Cymru), Man Uhartea (Mannin) eta Kornualles (Kernow). Beste hainbat herrialdeek ere partehartzen dute: esate baterako Australia, Galizia eta Asturias. Mundu Zeltiarraren Urtea izendatua izan zen 2000. urtetik aurrera zeltiar herrialdeetako emigrazioa jaso izan duten herrialdeetako ordezkariak ere joan izan dira: Estatu Batuak, Australia, Zeelanda Berria, Argentina, Mexiko, baita Errumania eta Italia ere.

Bere berezitasun bat urte bakoitza zeltiar herrialde bati eskeinia dagoela da, 2008an Gales izan zen eta 2007an Eskozia. 2006. urtea Australiari eskeini zitzaion eta 2005a Irlandari. 2007an Sagardoaren Elkargoko VI. Saria bereganatu zuen . 2007tik aurrera jaialdiare zuzendari artistikoa Lisardo Lombardía da, honek aurretik zegoen eta jaialdiaren sortzailea zen Jean Pierre Pichard zuzendaria ordezkatu zuelarik.

Nunca Máis

"Nunca Máis" ("Inoiz ez berriro") Galizian sortutako plataforma da, 2002ko azaroan "Prestige" petroliontziak batik bat Coruñako kostaldean eragindako hondamendi ekologikoa salatzen zituzten elkarteak eta hiritarrak biltzen zituena.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.