Famagusta

Famagusta[1] (grezieraz Αμμόχωστος Ammóchōstos, turkieraz Gazimağusa/Mağusa) Zipreko hiria da, ekialdeko itsasertzean kokatutakoa, antzina Arsinoe zegoen lekuan. Elizbarruti-buru izan zen, Bizantziar Inperioaren garaian. 1141ean Rikardo Lehoi-Bihotzak hartu eta Zipreko Erresumako hiriburu bihurtu zuen. Genoaren (1372), Veneziaren (1489) eta Turkiaren (1571) mendeko hiria izan zen.

Famagusta
Αμμόχωστος
 Zipre
City center Famagusta roundabout
Herriko sarrera
Administrazioa
Herrialdea Zipre
Izen ofiziala Grezieraz Αμμόχωστος Ammóchōstos, turkieraz Gazimağusa/Mağusa
Jatorrizko izena Αμμόχωστος
Geografia
Koordenatuak 35° 07′ 00″ N, 33° 57′ 00″ E / 35.116666666667°N,33.95°EKoordenatuak: 35° 07′ 00″ N, 33° 57′ 00″ E / 35.116666666667°N,33.95°E
Famagusta hemen kokatua: Zipre
Famagusta
Famagusta
Famagusta (Zipre)
Altuera 21 m
Demografia
Biztanleria 40.920 bizt. (2011)
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+03:00
www.magusa.org

Herri eta hiri senidetuak

Hiria Herrialdea Urtea
İzmir  Turkia 1974
Patras  Grezia

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2008-05-30) 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak.
Amir Karić

Amir Karić (1973ko abenduaren 31 - ) Esloveniako futbolari ohia da.

Anorthosis Famagusta FC

Anorthosis Famagusta FC (grekeraz Ανόρθωσις Αμμοχώστου, "Anorthosis Ammochostou") Zipreko futbol talde onenetakoa da, Famagusta hirikoa, baina Turkiak 1974an Zipreren iparraldea inbaditu zuenetik Larnakan du egoitza. 13 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 14 aldiz Kopa.

Antalya

Antalya (turkieraz anˈtalja ahoskatua; antzinako grezieraz: Αττάλεια, Attália; Biblian- Eginak 14:25-26- 'Atalia' deitua) Turkiako Antalya probintziako hiriburua da.

1.001.318 biztanle zituen 2011n. Labore-, kotoi- eta tabako-merkatu handia du. Garai askotako harresiak ditu.

Atenas

Atenas (grezieraz: Αθήνα, Athína, aˈθina ahoskatua; antzinako grezieraz: Ἀθῆναι, Athēnai) Greziako eta Atika eskualdeko hiriburua. Izena Atena jainkosaren omenez du. Mendiz inguraturiko ordoki batean dago, Akropoliaren eta Likabitosko harkaitz-muinoen azpian zabaldurik. Greziako politika, ekonomia eta kulturaren gune nagusia da. Atenas inguruan dago Greziako industrialde garrantzitsuena.

Europar Batasuneko bederatzigarren metropoli-barrutirik handiena da: 3.7 milioi pertsona ingururekin.

Branko Ilić

Branko Ilić (1983ko otsailaren 6a - ) Esloveniako futbolaria da.

Esmirna

Esmirna edo İzmir Turkiako biztanleria handiena duen hirugarren hiria da, Istanbul eta Ankararen azpitik. Egeo Itsasoko Izmirko golkoan kokatuta, herrialdeko porturik handiena dauka, Istanbulen atzean. Bederatzi barrutik osatzen dute hiria.

Esmirnak 3500 urteko historia du. Gaur egungo hiriak Antzinateko beste zenbait hiri Efeso, Pergamo, Sardes edo Klazomenai bereganatu ditu. Turkian barnan, ezaguna da bere balore, ideologia, bizitza-estiloa, ekimena eta sexuen arteko harreman aurrerakoiarengatik. Izan ere, Turkiako Errepublikar Herri Alderdiaren gotorlekua da.

Europa Nostra

Europa Nostra (Gure Europa latinez) europar ondarerentzako federazio pan-europearra, Europako kultur eta natura ondarearen babeserako hazkuntza azkarreko herritarren mugimendua ordezkatzen du. Bereziki, Europar Batasuna, Europar Kontseilua eta UNESCO bezala interesatuak egon daitezken nazioarteko erakundeetara bideratuta dago mugimendu honen ahotsa . UNESCOrik loturiko estatutu kontsultibodun GKE bat bezala onartua dago..

Europa Nostrako sare pan-europearrak 50 herrialde baino gehiagora iristen da eta kide diren 250 erakundez (ondarearen elkarte eta ondare, 5 milioi kiderekin baino gehiagorekin), 150 erakunde elkartuak (gobernu-erakunde, autoritate eta bertako enpresa), baita Europa Nostraren egitekoari eusten dioten 1500 banako kideez ornitzen da .

Europa Nostraren helburu nagusia ondarea eta bere abantailak kontzientzia publikoaren lehen planoan jartzea da, baita Europa eta nazioen mailan botere publikoentzat ondarearen babesa eta kontserbazioa lehentasun bat izan daitezen. Europa Nostraren helburu zehatzak ondare, arkitektura, landa eremuko eta hirietako plangintza eta kontserbazioaren arloko Kalitate standare altuak europar mailan sustaztea da. Horretaz gain, eremu eraiki edo antureletako, landa zein hirietako ingurumenaren garapen orekatu eta jasangarria sustatzea ere badu helburu. Europa Nostrak ondare kulturala ere identitate eta hiritartasun europarraren sentimendua indartzeko balio moduan ere azpimarratu nahi du.

Europa Nostra 1963an sortua izan zen Italia Nostraren ekimenaren bidez, Venezia jasaten zituen uholeen aurrean hiriak bizirauteko zuen zailtasun larriaren aurrean erantzuna eman nahian. 1991Ean Internationales Burgen Institutekin (Gazteluen Nazioarteko Institutua) bat egin zuen, azken hau 1949an sortu zelarik .

Gaur egun Europa Nostra Placido Domingo, opera kantari espainiarra da elkartearen buru eta bere lehendakari betearazlea Denis de Kergorlay (Frantzia) da.Lehenagotik Herbeheretako Hans de Koster (1984-1990), SAR Danimarkako Printzipe ezkontidea (1990-2007) eta Espainiako Pilar de Borbon infanta (2007-2009)izan dira kargu hau izan dutenetako batzuk.

Bere ekintzak Hagan (Herbehereak) egoitzan duen nazioarteko idazkaritza batengatik koordinatzen dira Sneška Quaedvlieg-Mihailović (Herbehereak/Serbia)Europa Nostrako idazkari Nagusiak zuzendua.Nazioarteko idazkaritzak ordezkapena du hainbat herrialdeetan ,bertako ordezkarien bitartez.

Europa Nostraren eginkizun nagusiak ondorengoak dira:

Europako ondare kulturalaren kontserbazio, hobekuntza eta sustapenerako presio lanak egitea.

Ondare Kulturalarentzako europar Batasuna Saria / Europa Nostra Galardoia sarien biitartez bikaintasuna sustatu eta ospatzea.

Arriskuan dauden europako monumentu historiko, leku eta paisai kulturalak salbatzea.

Ondare Kulturalaren aktoreez osaturiko sare bat animatzea europan.

Georgios Vasiliou

Georgios Vasiliou (Famagusta, 1931ko maiatzaren 20a) Zipreko politikaria da. Zipreko presidente izan zen 1988ko otsailaren 28tik 1993ko otsailaren 28ra arte.

Ivi Adamou

Ivi Adamou (grezieraz, Ήβη Αδάμου; Ayia Napa, Zipre, 1993ko azaroaren 24a) greziar abeslari eta pianista da .

Korfu (hiria)

Korfu (grezieraz: Κέρκυρα, Kérkyra), Greziako izen bereko uharteko hiriburua eta udalerria da. Joniar uharteetako hiriburua ere bada.

VII. mendetik aurrera kokagune estrategiko bilakatua, bere bi gazteluei esker Kastropolis izena hartu zuen. Turimorako leku erakargarria, 2007an UNESCOk bere hirigune zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Latakia

Latakia (arabieraz حماللاذقية, Al-Ladhiqiyah), Siriako itsas porturik garrantzitsuena eta herrialdearen ipar-mendebaldean dagoen Latakia eskualdeko hiriburua da. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago, Orontes ibaitik hurbil. 2004an 383.786 biztanle zituen.

Aipagarri dira erromatarren garaiko garaipen arkua eta Bacchuseko zutabe korintotarrak. Antzina Laodizea (grezieraz: Λαοδίκεια ἡ Πάραλος, Laodikeia edo Laodiceia) seleukotar hiria izan zen.

Michael Obiku

Michael Edirin Obiku (1968ko irailaren 24a - ) Nigeriako futbolari ohia da.

Nea Salamis Famagusta (futbol atala)

Nea Salamis Famagusta edo Nea Salamina Famagusta (grezieraz: Νέα Σαλαμίς Αμμοχώστου) futbol profesionaleko klub bat da, egoitza Famagusta hirian (Zipre) duena. Klub iheslaria da 1974an Turkiak Zipreren iparraldea inbaditu zuenez geroztik; horrenbestez, klubak behin-behineko egoitza Zipreren hegoaldeko Larnaka hirian du gaur egun.

Nemanja Vučićević

Nemanja Vučićević (serbieraz: Немања Вучићевић, němaɲa ʋutʃǐːtɕeʋitɕ ahoskatua; Belgrad, 1979ko abuztuaren 11 - ) Serbiako futbolari ohia da.

Hainbat futbol taldetan jokatu du, esaterako TSV 1860 München eta 1. FC Köln.

Patras

Patras (grezieraz: Πάτρα, ˈpatra ahoskatua; antzinako grezieraz: Πάτραι, ˈpatre ahoskatua; latinez: Patrae) Greziako hego-mendebaldeko hiria da, Peloponesoren ipar-mendebaldean kokatua dagoena; Akaiako nomoko hiriburua; 163.446 biztanle ditu (1981).

Salamina (uhartea)

Salamina (grezieraz: Σαλαμίνα Salamína) Golko Saronikoan dagoen greziar uharterik handiena da. Hiri nagusia, Salamina, mendebaldean kokatzen da eta portu nagusia, Paloukia, ekialdean.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Zipreko futbol kopa

Zipreko futbol kopa (grekeraz Κύπελλο Κύπρου), Zipren urtero jokatzen den kanporaketa bidezko futbol txapelketa da. Ligarekin batera abiatu zen 1934ean eta palmaresean APOEL (21 garaipen), Omonia (14) eta Anorthosis (10) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.

Zipreko futbol liga

Zipreko futbol liga (grekeraz Πρωτάθλημα Α' Κατηγορίας) Zipren jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1934an abiatu zen eta APOEL (27 garaipen), Omonia (20) eta Anorthosis (13) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.