Eztei

Ezteiak ezkontza ospatzeko egiten diren erritu eta ohituren multzoa dira, hala nola eztei-oturuntza eta eztei-bidaia. Igarotze-errituen multzoan kokatzen da, pertsonen mugimendu soziala ospatuz, ezkongabeen multzotik ezkonduen multzora, hain zuzen, eta helduarorako sarrera beste kultura zenbaitetan. Kultura batetik bestera ezteien ospakizuna hagitz aldatzen bada ere, elementu komunak izaten dira, ezkon berrien egoera berriaren idealak irudikatzen dituztenak: gehienetan ezkongaiak elkarri hitz eman (ezkontzaren egonkortasuna irudikatzen duena), opariak eskaini (aberastasun materiala opatuz) eta ezkontzaren aldarrikapen publikoa eta oturuntza egiten dira ezteien eredu nagusian. Inguruko jende gehien biltzen duen igarotze-errituetako bat izaten da, hala nola familia zentzu zabalean (osaba-izebak, lehengusuak...) eta lagunak, giza talde txikiagoa biltzen duten jaiotza edo urtebetetzeen aldean. Aldi berean, beste igarotze-errituak baino elementu gehiago biltzen dituzten ospakizunak dira (liturgia, oturuntza, objektuak, jantzi, musika, besteak beste) eta aurre eta ondorengo ekitaldiak ere biltzen ditu (adibidez, aurretik ezkongabearen agurtzea, eta eztei-bidaia ondoren). Aurretik prestakuntza denbora luzea eskatzen duen ospakizuna ere izaten da, maiz urteetan zehar ere luzatzen dena, eta protokolo bati jarraiki egiten da. Aldi berean, ezkongaientzat eta familientzat ere gastu handiak ekartzen dituen ospakizuna izaten da, nabarmendu nahian ezteietarako erosten diren opari, jantzi eta bidaiak direla eta. Horregatik, marketinean arreta handia erakartzen duen ekitaldia da eta ekonomia orokorrean ere eragin nabaria izaten du. Beste alde batetik, urrezko eta zilarrezko ezteiak izenekoak ere ospatzen dira, bikoteak 25 eta 50 urtez ezkondurik iraun duenean, hurrenez hurren.

Wedding.smallgroup.arp.750pix
Britainiar ezkontza tradizionala.
MeijiShrineWedding
Japoniar ezkontza tradizional bat, Meiji santutegian.

Ezteien tradizio modernoa

Azken hamarkadetan, mundu osora zabaldu da eztei-protokolo edo eredu jakin bat: ohitura moderno [1] hori mendebaldean sortu eta printze, printzesa eta beste pertsonaia ospetsuen ezteien bitartez ezagutarazi da. Adibidez, mundu osoan zabalkunde handia izan zuen lehenengo ezkontzetako bat Viktoria I.a Erresuma Batuko erreginarena izan zen 1840 urtean; ezkontza-ospakizunean erregina erabat zuriz jantzi zen eta geroztik andregai-jantzietan nagusitu den kolorea da, ezkontza-soinekoaren beste ezaugarriak aldatu dituen modako gorabehera guztien gainetik. Geroztik, pertsonaia haien ezkontzetatik abiatuta, marketinak tradizio modernoa osatu du ospakizunaren xehetasun guztiekin, ezkontzaren pop kultura edo kultura herritar bat sortuz. Ezteien tradizio moderno hori kritikatu eta ukatzen duten jarrerak badaude, modu horretan ezkontza arinkeriaz, azalkeriaz eta kontsumismoaz erabiltzen dela argudiatuz[2] edota ezkontzaren esanahi erlijioso sakona baztertuz.

Ezteien aurrekariak

US Navy 040229-N-1464F-013 Seaman Stephen Aulds presents an engagement ring to his bride following his deployment aboard USS Enterprise (CVN 65)
Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako marinel batek konpromiso-eraztun bat oparituz ezkontzeko eskaera egiten dio bere neskalagunari misio baterako ontziratu aurretik.

Ezkontzarako aurrekari desiragarria amodio erromantikoa da. Modernitateak familia bat osatu edo interes ekonomikoengatik egindako ezkontzak gaitzetsi zituen. XIX. mendean indarra hartu zuen erromantizismoa ezkontzak amodioz ospatu behar zirela defendatu zuen eta horri jarraiki osatu da ezteien tradizio modernoa, batez ere emakumearen aldetik, Edurnezuri, Rapunzel, Errauskine ipuinak eta Disney film eta pop kulturako beste produktu zenbaitek garbi erakusten duten bezala [3][4]. Amodio erromantikoaren ondorioz, bikote-harremanak eta ezkontzak beste pertsona bat maitatu baino amodioa bilatzen delako egiten direla baieztatu da[5]. Horrela, amodio erromantikoak ondorengo ezteien erritu guztiak eragiten ditu, denetariko sinboloak sortuz. Bikote-harreman bat sendotu denean hartu ohi da ezkontzeko konpromisoa. Horretarako, antzina andregaiaren eskua bere aitari eskatzen zion senargaiak baina egun tradizio modernoko ezkontza-erritu gehienetan hau baztertu egiten da. Ordez, ezkontzeko erabakia bikoteak berak hartzen du, eta batzuetan (pertsonaia nabarmenen kasuan, esaterako) konpromiso-eraztun batez irudikatzen da, gehienetan gizonak emakumeari oparitzen diona [6]. Arruntagoa da Euskal Herrian ezkondu aurretik bi ezkongaien familiek elkar ezagutzeko bazkari edo afari bat ospatzea.

Hortik aurrera, ezteien denborako prestakuntza hasiko da, ezkontza-eguna baino hilabete asko lehenago hasi ohi dena [7], ezkontza-mota (zibila edo erlijiosoa), ospakizunerako tokiak (eliza, oturuntza), gonbidatuak (lagun eta familia giro handian edo senideak bakarrik gonbidatuz, esaterako) eta jantziak, apainketa, eztei-bidaia eta bestelako elementuak erabakitzeko. Gehienetan, prestakuntza-lana andregaiak berak eta inguruko emakumeek burutzen dutela jaso da [8]. XXI. mendearen hasieran, eztei-zerbitzu integralak eskaintzen dituzten enpresak ugaldu dira[9], oturuntza, liturgia, loreak, eztei-bidaia eta ezteietarako gonbide-txartelak ere antolatzen dituztenak [10], baina gehienetan ahalmen ekonomiko handia duten bikoteek erabiltzen dituzte zerbitzu horiek.

Agur-festa

Artikulu nagusia: «Agur-festa»

Ohikoa da eztei-egunean bertan egiten diren errituen zurruntasuna gainditu nahian, ezkongaiak «agurtzeko» lagun giroan egiten diren festak. Festa hauetako giroa eztei-egunetako giroaren arrunt ezberdina izaten da eta askotan mozkorraldi eta bestelako gehiegikeriekin burutzen dira, ezkongabearen «azken» festa delakoan. Askotan, ezkongaiek aparte egiten dituzte festa hauek, norbera bere lagunekin, eta ohikoa da hauetan ezkongaiaz iseka egitea, ezkontzak ekarriko dion bizimodu berrian lotua egongo delakoan. Horrela, sarri ezkongaia beste sexuko ustezko jantzi eta osagarriekin mozorrotu eta askotan striptease ikuskizun batera eramaten dute lagunek; bertan stripper izenekoak ezkondu aurreko azken sexu-harremana irudikatuko du berarekin. Festa hauen antolaketaz ezkongaien lagunak arduratzen dira baina ezkongaiaren iritzia ere kontutan hartu behar da [11]. Lagunak komunak badira, batera egiten dute agur-festa bi ezkongaiek.

Agur-festak itxuraz eztei ofizialaren transgresio edo iraultza badakar ere, azken finean genero-bereizketaren egitura errepikatuz egiten duela baieztatu da. Adibidez, senargaia mozorrotuz burutzen den feminizazioaren bitartez, senargaia lagun taldetik kanporatu eta arrotz bihurtzen da, generoaren dualismoa indartuz horrela[12]. Agur-festetako sexu-sinboloek, berriz, ezkontzak dakarren monogamiaren mitoa irudikatu eta sexualitate eredu jakin bati jarraitzen diotela ere ondorioztatu da (adibidez, agur-festa hauetan batzuetan jaten diren pastel erotikoek zakilak eta bularrak irudikatu ohi dituzte) [13].

Gonbidatuak eta pertsonaiak

Ezteietan ezkongaiak dira protagonistak, baina bestelako pertsonaia nabarmenak ere badaude. Ezkontzako aitamabitxiak ezkongaiei euren etxetik ezkontza-tokira lagundu eta ezkontza-kontratuan lekuko gisa aritzen dira. Une egokian ezkon-eraztunak emateaz ere arduratu ohi dira. Euskal Herrian, andregaiaren ezkonlaguna bere aita edo anaia izaten da, eta senargaiaren ezkonlaguna bere ama edo arreba bat. Ingelesa hizkuntza nagusi den herrialdeetan ezkonlagunak ezkongaien sexu bereko lagunminak izaten dira. Ezkongaien beste guraso eta anai-arrebek leku nabarmena izaten dute ezteietan.

Pertsonaia garrantzitsu bat ezkontza-burua da, ezkontzaren liturgia zuzentzen duena: apaiz bat izaten da, ospakizuna erlijiosoa denean, edo erregistro zibilaren epaileak, herriko alkatea, bake-epailea edo beste ordezkari bat, ezkontza zibila denean. Ezkontza zibilean bi lekuko ere behar dira. Espainiako zuzenbidearen mendean dagoen Hego Euskal Herrian, apaizak ospatutako ezkontza [14], ezkontzan bertan sinatzen den onarpenaren bitartez, legezkoa da [15]. Frantzian, eta beraz Iparraldean ere, ezkontza zibila bakarrik da legezkoa eta egoera zibileko ofizial batek burutu behar du (alkatea edo bestelako kargu ofizial bat), baina horretaz gain ezteiak edo ezkontzaren ospakizuna erlijiosoa ere izan daiteke eta orduan apaiza edo antzeko bat izaten da ezkontza burua.

Tradizio modernoko eztei formal eta hantustetsuetan bestelako pertsonaiak ere badaude: ezkonlagunak izan daitezke, andregaiaren eta senargaiaren lagunen artean aukeratutakoak eta batzuetan jantzi berdinekin jantzita joaten direnak [16]. Familiako neskatila eta mutiko zenbait, damatxoak eta pajeak hain zuzen, ezkongaien inguruan aritzeko aukeratzen dira, zeregin ezberdinekin: neskatilak lore-hostoak barreiatuz eta mutikoak ezkon-eraztunak eramanez, adibidez. Haurren presentzia nabarmena historian ere jaso da eta ugalkortasunari eragiteko egoten zirela aipatu da [17].

Ezteietarako gonbidatuak senargaiaren familiakoak, andregairen familiakoak eta bi ezkongaien lagunak izaten dira. Gonbidatuen kopurua oso aldakorra da. Oro har, eztei formaletan handia izaten da (100 baino gehiago, esaterako) eta txikiagoa eztei apalagoetan. Bikote zenbaitek, ezteien handinahikeria ekiditeko, ezteiak familia eta lagun giro txikian ospatzea erabakitzen dute, ezkongaien gurasoak, anai-arrebak eta lagunminak bakarrik gonbidatuz. Gonbidatu kopurua mugatu dezakeen faktore garrantzitsu bat ahalmen ekonomikoa da. Dena den, Euskal Herrian gonbidatu bakoitzak eztei-oturuntza eta festa kostua ordaintzeko ohitura zabaldu da [18] ezkongaientzako opari gisa. Gonbidatu kopurua mugatu dezakeen beste faktore bat ezteiak ospatzen diren areto edo jatetxeak ere leku mugatua izan daiteke. Horregatik guztiagatik, gonbidatuen banaketa egiten da andregaiaren familia, senargaiaren familia eta bien lagunen artean (herena kasu bakoitzean, esaterako). Ezteien aurretik, gonbite-txartela bidaltzen zaie postaz gonbidatuei, ezkontzaren berri eman eta ezteien xehetasunak adierazteko. Gonbiteari erantzutea eskatu ohi da, askotan RSVP frantsesezko akronimoa ("Répondez s'il vous plaît", hau da, "Erantzun, mesedez" ) erabiliz.

Arantxa bride basque
Euskal kulturan ere ezkon-soineko zuria eta eztei modernoetako bestelako parafernalia nagusitu dira. Irudian, euskaldun andregai bat ezkon-soineko zuri bat jantzita bere baserriaren ondoan. Usurbil, 1992. Lehen, emakumeek soineko beltza janzten zuten.

Eztei formal eta entzutetsuetan, hala nola printze, printzesa eta antzeko pertsonaiak ezkontzen direnean, gonbidatuen kopurua nabarmen gehitzen da, herrialde guztietako ordezkariak eta pertsonaia ospetsuak bilduz.

Parafernalia

Etiketa eta dotorezia eskatzen da ezteien tradizio modernoan. Ezkongaien eta gonbidatuen jantziak arretaz erabakitzen dira eztei-egunerako. Gizonezkoek jaka eta gorbata janzten dituzte gehienetan eta soineko bat emakumezkoek eta batzuetan baita kapela ere. Ohikoa da, halaber, emakumezkoek poltsa, bitxi eta bestelako osagarri bereziak eramatea. Emakume gonbidatuen soinekoaren kolorea ez da zuria izan behar, hau andragaiaren ezkon-soinekoarentzat erreserbatzen baita. Ezkongaiek jantzi bereziak dituzte: andregaiak eztei-soineko izenekoa janzten du gehienetan eta txakea eta koratiloa senargaiak. Ezte-soinekoa zuria izaten da eta ezaugarri bereziak ditu: luzea da eta eskote zabala izaten du, askotan atzetik oihal zabal bat arrastaka eramaten du, brodatu eta harribitxiak izaten ditu askotan. Batzuetan, eztei arruntetan galtzen doan izan arren, emakumeak aurpegia estaltzen duen belo fin bat eramaten du, ezkontza gauzatzen denean, altxatu egiten dena. Kosmetika ere bereziki zaintzen den arloa da: emakumezkoak ileapaindegira joaten dira eztei-egunean bertan eta makillajea arretaz egiten dute. Ezkongaiak limusina eta bestelako luxuzko automobiletan edo kotxe klasikoetan joan ohi dira euren etxeetatik ospakizun-tokietara. Horretarako, automobilak, txofer eta guzti, alokatu edo familiako batek duen ibilgailua erabiltzen dute.

Loreak ere nonahi jartzen dira [19]. Lore-sorta behinena andregaiak eskuetan eramaten duena da, ondoren neska ezkonlagunen bati oparituko diona. Ilean ere lore-apaingarriak janzten ditu andregaiak eta ezkon-soinekoan ere lore-irudiak egoten dira. Andregaia etxetik ezteien liturgia-tokira eramango duen ibilgailua ere lorez apaintzen da, eskutoki, antena eta atzeko bandejan lore-sortak jarriz. Liturgia ospatuko den eliza ere lorez hornitzen dira eta ohikoa da ezkondu berriei lore-hostoak edo petaloak botatzea liturgia-tokitik irtetean. Oturuntza-mahaietan ere lore-sortak jartzen dira. Senargaiak bere paparrean lore bat jartzeko ohitura ere zabaldu da. Gehienetan arrosak, gardeniak, liliak eta orkideak aukeratzen dira eta kolore argietan (zuria, horia, laranja). Loreen presentzia ugariak ugalkortasuna eta fideltasuna irudikatzen ditu eta antzinatik datorren ohitura da: antzinako greziar eta erromatarrek loreak erabiltzen zituzten euren ospakizunetan [20].

Eztei-egunaren oroigarri moduan, ohikoa da ezteietako une gogoangarrienak jasoko dituen argazki-bilduma egingo duen argazkilari profesional kontratatzea. Argazki hauek eliza edo beste ospakizun-tokian zein oturuntzan zehar egiten dira. Lorategi edo toki ikusgarriak ere aukeratzen dira ezkongaiei argazkia ateratzeko. Askotan, ezkongaiek ezteien liturgia burutzeko toki ikusgarriak aukeratu ohi dituzte. Euskal Herrian, esaterako, badira santutegi eta baseliza zenbait ezkontzak ospatzeko espreski aukeratzen direnak, hala nola Arantzazuko santutegia. Baserriaren mitologiari jarraiki, ezteiak mendian kokaturiko baselizetan eta euskal dantzarien artean ospatzeko ohitura dago zenbait tokitan. Nazioartean, ospetsuak dira Las Vegasen ospatzen diren ezteiak: bertan zeremonia helikoptero batean burutu, liturgia-burutzat Elvis Presley kantariaz mozorrotutako pertsona bat hartu edo ezteiak Star Wars giroan ospatzea eskaintzen da [21]. Ezteiak telebistako reality show programetan zabaltzeari ere ekin zaio, betiere tradizio modernoari eta kultura nagusiko ereduei jarraiki [22].

Aurreko guztia zeremonia erlijioetarako gertatzen da gehien bat. Zeremonia zibilak sinpleagoak eta apalagoak izaten dira Euskal Herrian. Andregaia ez da zuriz joaten eta edozien ospakizunetarako erabil daitekeen soineko arrunt bat janzten du askotan [23]. Lore-apainketa urria da eta gonbidatuak ere gutxiago izaten dira. Hain zuzen, kultura zenbaitetan zeremonia zibila parafernalia baztertzeko hautatu ohi da. Baina beste kasu batzuetan eztei zibilak eztei erlijiosoak bezainbeste ospatzen dira.

Eztei 02
Andregaiak arretaz apaintzen dira ezteietarako. Ezkon-soinekoak ere bordatuak eta bestelako apaingarriak izaten ditu, irudian ikus daitekeenez.
Eztei 01
Eztei-argazkietan ezkongaiek jarrera artifizialak eta normalean egiten ez dituzten gauzak egiten dituzte.
Bride-groom-kiss
Eztei-argazkietan une erromantikoak ekoizten dira. Soineko zuria klasiko bihurtu da, andregaiaren garbitasun edo birjintasun ikur gisa. Dena den, beste kulturetan garbitasuna irudikatzen duen kolorea beste bat da, beltza islamean eta gorria Japonian besteak beste [24].
Bridal bouquet white pink rose stephanotis
Loreak nonnahi daude ezteietan, ugalkortasunaren sinbolo moduan. Lore-sorta nabarmenena andregaiak bere eskuetan eramaten duena da. Ezteietan zehar, bere lagun bati oparituko dio, hurrengo ezkontza opatuz.
Hochzeit-auto
Ezteietan ere, automobila egungo kultura nagusiaren ikono moduan agertzen da: ezteietarako luxuzko automobilak, lorez apainduta askotan, erabiltzen dira ezkongaiak garraiatzeko.

Zeremonia

Richard Wagner konpositorearen Lohengrin operako pieza hau andregaia elizara sartzean erabili ohi da.

Zeremonia ezkontza gauzatu egiten duen ekitaldia da eta legezko prozedura bati, ezkontza zibilen kasuan, edo liturgia jakin bati, eztei erlijiosoetan, jarraitu behar dio [25]. Urtetan zehar zeremonia erlijiosoa nagusi izan bada ere, gizartearen sekularizazioak zeremonia zibilak ugaldu ditu. Adibidez, XXI. mendearen hasieran zeremonia zibilak gailendu ziren zeremonia erlijiosoen aldean Euskal Herriko lurralde batzuetan[26]. Zeremonia zibilen legezko prozedura aldatzen da herrialde batetik bestera. Espainian, eta beraz, Hego Euskal Herrian, legeak ezartzen dituen kode zibileko artikuluak bi ezkongaien aurrean irakurri, ezkondu nahi duten galdetu, baiezkoak jaso, senar-emazte edo ezkontide deklaratu, familia liburua eman eta ezkontide, lekuko eta epailearen sinadurak jasotzea ezkontzen erregistroan. Batzuetan, ezkongaiek bertso batzuen irakurketa edo musika jartzea ere eskatzen dute.

Zeremonia erlijiosoen kasuan, hasiera batean tradizio modernoko ezteiak mendebaldean sortu eta beraz, ezkontza kristauekin lotuak izan badira ere, globalizazioak eztei modernoen komerzializazioa eta sinbologia (andregaiaren soineko zuria edo eraztunak jartzea, esaterako) beste erlijio nagusi eta ohituretara zabaldu ditu, bateraezintasun arazo eskasekin. Adibidez, Japoniako sintoismoko errituen araberako ezkontzak tradizio modernoa baitaratu zuen Munduko Bigarren Gerraz geroztik [27]. Hala ere, tradizio modernoko zeremonia erlijiosoaren eredu behinena erritu kristauak jarraitzen dituena da.

Tradizio modernoari jarraiki eredutzat jo daitezkeen kristau ezteietan ezkongaiak bakoitza bere aldetik heltzen dira elizara, andregaia bere aitabitxiarekin batera [28] eta senargaia bere amabitxiarekin batera. Aitabitxia izaten da ezkon-eraztunak eramaten dituena. Senargaia, bere amabitxiaren besoa helduz, andragaia baino lehenago heltzeko ohitura dago [29]. Senargaia musikarik gabe sartzen da, baina andregaia ezkon-martxa edo bestelako musika-pieza batez lagunduta sartu ohi da ondoren. Andregaia sartzen deneko ezkon-martxa edo martxa prozesional ezagunena nazioartean Richard Wagner konpositorearen Lohingren operakoa da, baina bestelako piezak ere badaude aukeran. Zeremonian zehar ere pieza zenbait jozten dria eta ezkongaiak ateratzerakoan ere bai (martxa rezesionala). Euskal Herrian ohikoa da elizetan pieza hauek abesbatza batek kantatzea [30]. Andregaiaren atzetik haurrak, pajeak eta damatxoak, joan ohi dira, ezkon-soinekoaren atzealde luzea zainduz. Denak batera segizio bat osatuz ere sar daitezke ezkongaiak eta gonbidatuak elizara: aurretik damatxoak, ondoren andregaia eta aitabitxia, pajeak, senargaia eta amabitxia, ezkonlagunak eta familiarrak eta bestelako gonbidatuak azkenik. Ezkongaien eta aitamabitxien kokapenari buruzko ohitura zenbait dago: denak elkarrekin jar daitezke, orden jakin batean, eta ezkongaiak bakarrik izan daitezke aldare aurrean.

Liturgia katolikoari dagokionean, Euskal Herrian eta bere inguruan, hasierako hitzen ondoren, Hasiera liburuko irakurketa bat egin ohi da, non Jainkoak gizonarengandik emakumea nola sortu zuen kontatzen den (Hasiera, 2). Horren ondoren, salmo bat, San Paulo apostoluko pasarte bat eta ebanjelioko beste pasarte bat. Ondoren, ezkontzaren beraren errituari ekiten zaio, ezkongaiei itaunketa egin ondoren, ezkongaiek agintza egiten dute (ondoko koadroan erakusten da adibide bat), apaizak bedeinkazioa. Jarraian, ezkongaiek eraztuna jartzen diote elkarri, gehienetan eskubiko eskuko hatz nagian jarriz. Eraztuna urrezkoa izaten da eta apain gabea. Batzuetan, eraztunak jarri ondoren, ezkongaiek hamahiru diruak ematen dizkiote elkarri, aurrerantzean partekatuko diren ondasunen sinbolo gisa [31]. Bedeinkapen, otoitz eta agur baten ondoren, ezkonberriek elkarri musu egiten diote batzuetan, senargaiak andregaiaren beloa, balego, altxatuz. Ezkonberriek eta aitamabitxiek ezkontza sinatu ere egin behar dute ondoren, aldarean bertan edo sakristian. Ezkonberriak ateratzerakoan ere, musika-pieza jozten da, kanpoan kanpaien doinua entzuten den bitartean. Elizatik atera bezain laster, ezkonberriek arroz-zaparrada hartu ohi dute gonbidatuen aldetik, azken urteotan konfeti edo petaloak ere erabiltzen badira ere. Euskal Herrian batzuetan aurresku bat ere dantzatzen da ezkonberrien aurrean edo euskal dantzariek osatutako arku batetik irteten dira elizatik.

St Mary's Church, Kyoto
Apaiz batek eztei katoliko baten zeremonia zuzentzen.
Weddingring-JH
Zeremonian zehar, elkarri ezkon-eraztunak jartzen dizkiote ezkongaiek.
You may now kiss the bride
Zeremonian elkarri agintza egin eta ezkonduta deklaratu ondoren, senar berriak musu ematen dio bere emazteari.
Bride and groom signing the book
Ezkontza ofizial izateko, ezkontideek ezkontza sinatu ere egin behar dute.

Oturuntza

Zeremonia burutu eta ohiko argazkiak egin ondoren, jatetxe edo hotel batean ospatzen den oturuntza batera joaten dira, ezkonberriek gonbidaturik. Batzuetan, zeremonia eta oturuntza toki berean ospatzen dira, adibidez gaztelu batean, eta orduan oturuntza catering zerbitzu batek eskaintzen du, baina hau maila handiko ezteietan gertatzen da. Euskal Herrian zeremonia eguerdian ospatzen da gehienetan eta ondorioz, bazkaria izaten da oturuntza. Hala ere, zeremonia arratsaldean egin eta elkarrekin afaltzeko ohitura ere zabaltzen ari da.

Oturuntza aperitibo batekin has daiteke, ezkonberriak iristen diren bitartean. Nolanahi ere, oturuntza ezkonberriak heldutakoan abiarazten da eta beraiei zerbitzatzen zaie lehenbizi. Horien ondoan, aitamabitxiak, gurasoak eta senideak eseri ohi dira, mahai luze batean zehar. Beste gonbidatuak beste mahaietan eseritzen dira, mahai nagusi honen inguruan. Gehienetan, gonbidatu bakoitzari leku jakin bat esleitu zaio txartel baten bitartez. Ohikoa da, halaber, oturuntza osatzen duten plateren menuaren txartela izatea mahai gainean, ezkonberrien izena jarrita. Oturuntzaren bilakaerak ez du aparteko berezitasunik, plater nagusiak jan ondoren, eztei-tarta heldu arte. Tarta handia izaten da eta ezkonberriak irudikatzen dituen panpinak ditu gainean. Ezkonberriek beraiek, eskuak elkartuta, labanaz ebaki eta lehenengo zatiak egiten dituzte, gonbidatuak bibaka eta txalo zaparrada batez, ezkon-martxa jotzen den bitartean, ezkontzaren abiapuntuaren sinbolo moduan. Une horretan, ezkonberriek musu ematea ere ohikoa da. Eztei-tartaren tradizioaren jatorria, garai haietako emakume ezkonberriaren buru gainean opil bat irekitzen zutenean, ugalkortasun sinbolo moduan [32].

Tarta postre moduan jan ondoren, kafea eta alkoholdun edariak zerbitzatu ohi dira. Bitartean, ezkonberriak gonbidatuengana hurbiltzen dira bakoitzari opari txiki bat emanez, senarrak puru bat ematen du, ezkonberrien izenak eta eztei-eguna markatuta dituena, eta oroigarri bat emazteak. Gonibdatuekin argazkiak atera ere egiten dira txanda honetan. Oturuntzan zehar, emazte berriak bere lore-sorta lagun ezkongabe bati oparitzeko ohitura ere badago, hurrengo ezkontza opatuz. Ondoren, dantzaldia ezkonberriek abiarazten dute, lehenengo valsa dantzatuz[33]. Ondorengo musika denetarikoa izaten da baina eztei formalen kasuan pieza klasikoak nagusitzen dira. Hain formalak ez diren ezteietan pop musikako uneko hit edo arrakastak edo abesti klasikoagoak jotzen dira. Batzuetan, lore-sorta hau emazte berriaren ezkonlagunen artera jaurtitzen da eta nork harrapatu hura ezkonduko da hurrengoan [34]. Giro alaian jarraitzen du dantzaldiak. Bitartean barra librea ere izaten da.

Wedding Banquet setting.jpeg
Eztei-oturuntza bateko mahaia. Plater gainean, eztei-menua agertzen da, ezkon berrien izena jarrita.
Wedding cake with pillar supports, 2009
Eztei-tartaren gainean ezkonberriak irudikatzen dituen panpinak jarri ohi dira.
Bride-boquet-toss
Emazte berriaren lore-sorta nork harrapatu, harenak izango dira hurrengo ezteiak.

Ezti-ilargia

Bundesarchiv Bild 183-B1109-0017-001, Dresden, Heirat Ingrid Krämer, Hein Engel
Oso zabaldua dago eztei-gauean logelara emazte berria senarraren besoetan sartzearen irudia: emaztearen bahiketa irudikatzen du.

Ezti-ilargia eztei-eguneko ospakizunak bukatu ondorengo ezkonberrien oporraldiari deritzo ezteien tradizio modernoan. Eztei-ilargia eztei-gauarekin batera hasten da. Ezkondu ondorengo lehenengo gaua bikotean sexu harremanak izan daitezkeen lehenengo gaua izan da erlijio anitzetan. Egun, mendebaldeko herrialdeetan ezkon aurreko sexu harremanen debeku hori gaindituta badago ere, eztei-gaua sexu-harremanekin lotzen dituen mitoak bizirik dirau oraindik ere gizarte modernoetan, ezteietako erromantizismoak ere bultzaturik. Horrela, erritu eta ohitura anitz garatu horren inguruan. Kultura modernoan gau horretarako garatu den irudi ezezagunenetakoa emazte berria etxera edo logelara senarraren besoetan sartzearena da, film eta publizitate irudietan maiz erabili dena[35]. Ohitura horren jatorria Antzinako Grezian omen dago eta bahiketazko ezkontza irudikatzen omen du. Gerora, erromatarrek ere bereganatu zuten ohitura eta ordutik egundaino heldu da [36]. Tradizio modernoan emakumearen azpiko arropa edo lentzeria ere bereziki zaintzen da, eztei-gaueko sexu-harremanei begira [37][38]. Ildo beretik, ezkonberrien oheko maindire finak ere, brodatu eta bestelako apaingarriekin, ohiko opari dira ezteietan.

Ezti-ilargian eztei-bidaia egitea ere ohikoa da. Ingelesa mintzatzen den herrialdeetan ezaguna da eztei-bidaia abiatzean, ezkonberriak Just married (Ezkonberriak, alegia) jarrita duen kotxearen irudia, filme askotan agertzen dena, kotxe atzetik zarata sortzeko lata-sorta bat lotzearekin batera. Eztei-bidaiaren tradizioa masa-turismoaren zabalkundearekin batera garatu zen XX. mendean zehar. Bidaiaren helmuga ezkonberrien ahalmen ekonomikoak baldintzatzen du. Garai batean, Euskal Herrian ezkoberriak familiarren etxera joaten ziren batzuetan egun batzuk pasatzera [39]. Egun, ohikoa da Karibe edo urruneko bestelako hondartza-tokietara joatea, gehienetan ezteietako ajeak pasa, atseden hartu eta ezkonberriak bakarrik egoteko asmoz.

Ezteiak munduko kulturetan

Chupah closeup
Huppah edo ezkongaiak ezkonduko diren oihal azpia, sinagogan.

Judutar ezteiak

Artikulu nagusia: «Judutar eztei»

Eztei aurreko denbora edo kiddushin garrantzitsua da judutar ezteietan. Ezkongaiak (challah edo andregaia eta choson edo senargaia) elkarrengandik aparte egon behar dira, inongo harremanik gabe, ezkontzean eman behar duten pauso erabakiorrari buruz hausnartzeko; hain zuzen ere, ezteien aurreko Sabbath egunean, ufruf izeneko ekitaldian, senargaiak parte hartze aktiboa izango du sinagogan, Torah irakurtzen eta bertaratutakoek gozokiak botako dizkiote bere gainera, zoriontasun eta aberastasun ikur moduan [40]. Andregaia bitartean mikveh edo purifikazio-bainuak burutuko ditu ezteien aurreko aste honetan. Eztei egunean bertan ere ezkongaiek kabbalat panim edo harrera-ekitaldiak egiten dituzte aparte, freskagarriak eta zizka-mizkak eskainiz. Ondoren, senargaia andregaia dagoen gelara abiatzen da, badeken izeneko ekitaldian, non beloa jantziko dion andregaiari, bere itxuraz gainera bere barnean duena ere maitatzen duela ikur moduan. Ezkontza bera huppah izeneko oihal baten azpian burutzen da eta ezkonberriek osatu behar duten familia eta etxea irudikatzen ditu. Huppah izeneko lekura aparte joaten dira ezkongaiak, senargaia lehenbizi, bere familiakoek lagunduta. Bertan jartzen dira ezkon-eraztunak, kantu eta hitzaldien artean. Senargaiak andregaiari ezkon-eraztuna jarri ondoren, kiddushin aldia bukatu eta senar-emazte bihurtu dira ezkongaiak [41]. Horren ondoren, ketubah edo ezkon-kontratuaren irakurketa eta sinadurari ekiten zaio, bi lekukoek ere sinatu behar dutena. Agiri hau ederki apainduta dago eta ezkonberrien etxean zintzilikatzen da. Ketubah agiria irakurrita, nisu'in aldiari ematen zaio hasiera, ezkontza burutu egingo duena: Sheva Brachot edo zazpi bedeinkapenak irakurriko dira eta ardoa edango dute ezkonberriek. Horren ondoren, senargaiak edalontzia bildu eta ankapean puskatu egingo du, gonbidatuen Mazal Tov! (Zorte on!) oihukatzen duten bitartean. Ezkongaien jantziak tradizio modernokoak izaten dira, komunitate ortodoxoetan apalagoak izaten badira ere. Andreagairen ezkon-soinekoa ere zuria izaten da, garbitasunaren ikur. Huppah ekitaldiaren ondoren, ezkonberriak yichud izeneko gela batera sartzen dira, bakarrik egon eta elkarri opariak emateko ohiturarekin. Ondoren, seudat mitzvah edo agindutako festa ospatzen da, bedeinkazio eta dantza artean [42][43]

Gettin' Hitched
Japoniar eztei tradizionaletan andregaiak shiromuku edo soineko zuria eta wataboshi kapera zuria jantzen ditu. Zuria eta gorria dira japoniar ezteietako kolore nagusiak, zorte ona dakartelakoan.

Japoniar ezteiak

Artikulu nagusia: «Japoniar eztei»

Ezteiak japonieraz kekkon shiki (ezkon-zeremonia) eta kekkon hirouen (eztei-oturuntza) izendatzen dira. Japoniako mendebalderatze nabarmenarekin batera, ezteien ospakizunak ere aldaketa nabarmena jaso du XX. mendean zehar. 1980ko hamarkadaren hasieran, ezteien %90ak shinto errituari jarraiki burutzen baziren ere, XX. mendearen bukaera aldera %27 bakarrik ospatzen ziren shinto errituaz eta askotan mendebaldeko elementuekin nahasturik [44]. Eztei tradizionalek Meiji berrezarpenaren aurreko Ise eta Ogasawara etiketa-eskolek ezarritako araudiaren elementuak hartzen dituzte funtsean, handiki eta samurai familiek jarraitzen zituztenak[45]. Ezteiak ezkontza-konpromiso batetik abiatzen dira [46], non bi ezkongaien familiak elkartzen diren , elkarri yuino opariak emanez. Eztei-eguanren aurretik ezkongaien familiek hanamuke izeneko opariak ere jasotzen dituzte, familiar edo lagunen aldetik, etxea utzi behar duten seme-alabentzat. Ezteiak udaberrian ospatu ohi dira, ekainean batik bat eta tomobiki edo aldeko egun batean. Ezteien zeremonia shinto santutegi batean ospatzen da [47]. Bi ezkongaien familiarrek soilik hartzen dute parte zeremonian; horiek heltzen direnean, shinto santutegiko aparteko geletan egoten dira, gela bakar batera biltzen direnera arte. Gela honetan shinto aldare bat dago, ugalkortasunaren ikur diren denetariko janariekin. Bertan kannussi edo shinto apaiza dago eta miko izeneko emakume laguntzaileak. Andregaia shiromuku jantzi guztiz zuria janzten du, garbitasunaren adierazgarri. Ezteietan zehar, kolore ezberdinetako kimonoak jantziko ditu shiromuku horren gainean. Wataboshi izeneko kapera zabal zuria ere janzten du, aurpegia senargaiari ezik beste guztiei ezkutatzeko zeremonian zehar. Senargaiak ere jantzi tradizionalak zein mendebaldekoak jantzi ditzake. Hitzez elkarri agintza eman ondoren, san san kudo edo hirutan hiru ekitaldiari ekiten zaio, non ezkongaiek hiru sake-kikaketatik hiru aldiz edaten duten. San san kudo ekitaldia mendebaldean elkarri musu ematearen baliokidea da. Ondoren, kami edo jainkoei sakaki zuhaitzaren adarren eskaintza egiten zaie. Ondoren, oturuntzari ekiten zaio, non familiarrez gainera, lagunak eta lankideak ere gonbidatzen diren. Andregaiak kimono ikusgarriak jantziko ditu, lore eta tximeletazko bordatuekin besteak beste. Gorria eta zuria izango dira kolore nagusiak ezteietan, baita oturuntzako plateretan ere, zorte ona dakartelakoan[48].

Ezteiak Euskal Herrian

Artikulu nagusia: «Euskal Herriko eztei»

Euskal Herriko ezteiei buruz gehien zehaztu den tradizioa XIX. mendetik abiatu eta XX. mendeko erdialdera luzatzen da, tradizio modernoko ezteiak nagusitzen direnean. Epe horretan nabaria da Eliza Katolikoaren eragina ezteien ospakizunetan, baina lehenagotik jasotzen diren elementuak ere badaude, etxe-sartzearen erritua esaterako. Ezteien abiapuntua ezkongaiek ezkontzeko nahia publikoan agertzen dutenean gertatzen da. Horretarako, mezan deiune izenekoak egiten ziren, ezkontzaren aurkako argudio edo erreklamazioak egiteko aukera emateko. Deiuneak hiru alditan egin ohi ziren, igandeko mezetan. Horietan, ezkongaiek zuten ezkontzeko asmoa aldarrikatzen zen. Bitartean, ezkongaien familiek auzolagunen bisitak jasotzen zituzten zorionak emateko. Herri batzuetan, andregaiaren lagunek toberak edo burnizko palankak jotzen zituzten bere etxe aurrean, bertsoak kantatuz aldi berean. Agur-festak antzinean deiune-aldian egiten zen, herri guztietan ospatzen ez baziren ere. Ezteietarako gonbiteak hitzez eta gonbidatuen etxera joanez egiten ziren. Gonbidatuak osaba-izebak, lehengusuak eta gertuko lagunak izaten ziren antzinean ere. Opari gisa, garai batean eztei-eguna baino lehen etxerako tresnak eta osagarriak (baxera, maindireak, eskuoihalak, altzariak) eta janariak ematen zitzaizkien. Ezkontza eta eztei egunerako murrizketak ere baziren, ezin zen ezkondu Garizuman, ez eta Eguberrietan ere, Ameriketara joan behar edo neska neska bat haurdun geratzen zen kasuetan ezik, non premiazko ezkontza egiten zen, gerora beste meza batez baieztatu behar zena.

Eztei 03
Euskal Herrian ohikoa zen garai batean etxe-sartzea erritua egitea ezteietan: emazte berriak bere arreoa etxe berrira eramaten zuen idi-gurdiz. 1933ko argazkia.

Ezkongaietako batek dolu-aldian suertatzen zenean ere ezin zen ezkontzarik ospatu eta hau atzeratu egiten zen, kasu hoietan dolu-aldia laburragoa izaten bazen ere. Ezkontzeko egun aproposena osteguna izaten zen herri askotan, aste bereko igandean eliz-hartzea eta kontraezteia ospatu ahal izateko. Beste herri askotan larunbat eta igandeetan ospatzen zen ezkontza. Asteartea eta ostirala zorte txarreko egunak ziren ezkontzeko. Orduari dagokionean, goizean goiz egiten ziren, goizeko bederatziak aldera beranduenez. Urteak aurrera egin ahala, ordu hau atzeratzen joan da eta egun gehienak eguerdian eta batzuk arratsaldez ere egiten dira. Ezkontza andregaiaren parrokian egiten zen, baina 1970eko hamarkadatik aurrera historia edo arkitekturagatik ospetsuak diren santutegi eta baselizetan ospatzeko ohitura zabaldu da, hala nola Itziarko Ama Birjinaren santutegia Deba-Zumaia ingurukoentzat edo Guadalupeko Ama Birjinaren santutegia Irun eta Hondarribia aldean bizi direnentzat[50]. XX. mendeko bigarren erdialdera arte zeremonia ospatzen zen elizarainoko segizioa egiten zen. Gehienetan, andregaiaren extetik abiatuta, segizioa bi multzotan egiten zen, bata andragairen inguruan eta bestea senargaiaren inguruan, bakoitzaren lagunek osaturik eta musika giroan. Egun, andregaiek gehienetan soineko zuria janzten badute ere, 1940ko hamarkadara arte andregaiek soineko eta zapata beltzak janzten zituzten, senargaiak bezalaxe eta egun eskuetan eramaten den lore-sortaren ordez, errosarioa eta meza-liburua. Buruan mantila janzten zuten. Soineko zuria handikien familietako ezteietan soilik janzten zen. Zeremonia katolikoa burutzean, ezkonberriak suziri eta eskopeta-tiroen artean ateratzen ziren elizatik. Arroz-zaparrada XX. mendeko azken hamarkadetan nagusitu den ohitura da eta horren ordez herri askotan gozokiak botatzen ziren garai batean. Ezkonberrien etxera segizioa egiten zen, non oturuntza egiten zen, sarri kanpoaldean. Garai batean ezteien ondorengo igandean etxeko andre berriak senarraren familiaren hilobiaren aurrean eskaintza egitea ohikoa zen, eliz hartzea edo sepultura hartzea izeneko ekitaldian. Egun horretan bertan, bazkari berezi bat egiten zen etxeko eta familiakoen artean, kontraezteiak edo etxeko boda izenez[51]. 1930eko hamarkadara arte indarrean izan zen beste ohitura bat etxe-sartzea izan zen, herri askotan eztei-egunean bertan egiten zena. Ekitaldi honetan emazte berriak bere arreoa edo altzari, arropak, maindire eta abarreko tresnak ederki apaindutako idi-gurdi batean eramaten zituen etxe berrira. Arreoan nabarmenak ziren senar-emaztearen ispilua, ohea eta murkuila. Emakumeek gazte gaztetandik hasten ziren arreoa osatzen da, jostun lanetan jardunez. Ibilbidean zehar, ahalik eta soinu handiena ateratzen saiatzen zen, ardatzean traba eginez. Idiak lortzen zituen uztarrian zintzarriak ere jartzen ziren horretarako[52].

Erreferentziak

  1. Ezkontza eredu nagusi hau izendatzeko termino zenbait erabili da, hala nola eztei zuriak, eztei formalak, eztei komertzialak (bertako tradiziozko eztei formal eta komertzialak ere badaude, ordea) edo mendebaldeko ezteiak (Mendebaldeko Europan ere badira ezteiak ospatzeko bestelako moduak). Tradizio modernoko ezteiak terminoa iturri honetatik jaso da:(Ingelesez)   Currie, Dawn H. (1993) «"Here Comes the Bride": The Making of a "Modern Traditional" Wedding in Western Culture» Journal of Comparative Family Studies ..
  2. Andregai eta automobilen arteko ezteiak irudikatu dira publizitatean, ezteiak objektuen eta pertsonen arteko harremanetara murriztuz. Ikus: (Ingelesez)   Freeman, Elizabeth (2002) The wedding complex: forms of belonging in modern American culture 2-4. or. .
  3. Gazteleraz «príncipe azul» edo «printze urdina» estereotipoa existitzen da ezkondu beharreko mutila irudikatzeko.
  4. (Gaztelaniaz)   Regueiro, Pilar (2006) «El caduco mundo de Disney: propuesta de análisis crítico en la escuela» Comunicar ..
  5. (Gaztelaniaz)   Sanpedro, Pilar (2005) «El mito del amor y sus consecuencias en los vínculos de pareja» Disenso (45) ..
  6. Filmetan ohikoa da ezkontzeko eskaerak gizonak emakumeari egitea, toki "erromantiko" batean eraztuna oparituz. Protokoloak, ordea, konpromisoa ezkongaien familien arteko lehenengo topaketa-bazkarian gertatzen dela zehazten du, senargaiak andregaiari eraztuna eta andregaiak senargaiari erlojua oparituz. Protokolo hau, ordea, ezteiak oso formalak direnean bakarrik jarraitzen da. Ikus: (Gaztelaniaz) Petición de mano clásica o no, www.protocolo.org webgunean, 2010-06-29an kontsultatua.
  7. (Ingelesez)   Lenderman, Teddy (2003) The complete idiot's guide to the perfect wedding 297 or. .
  8. (Ingelesez)   Sniezek, Tamara (2005) «Is It Our Day or the Bride’s Day? The Division of Wedding Labor and Its Meaning for Couples» Qualitative Sociology ..
  9. (Ingelesez) Wedding planners: A small but growing business, www.information-international.com (25: July, 2004).
  10. (Gaztelaniaz) Organización de bodas, www.bodas.net webgunean, 2010-06-27an kontsultatua.
  11. (Gaztelaniaz) Preparativos. Antes de la boda. Despedidas de soltero., www.protocolo.org webgunean, 2010-06-29an kontsultatua.
  12. (Ingelesez)   Williams, Clover Nolan (1994) «The Bachelor's Transgression: Identity and Difference in the Bachelor Party» Journal of American Folklore ..
  13. (Ingelesez)   Montemurro, Beth (2003) «Sex symbols: The bachelorette party as a window to change in women’s sexual expression» Sexuality & Culture ..
  14. Betiere legez onartutako erlijioa bada eta behar den moduan ospatzen bada.
  15. (Gaztelaniaz) Código Civil de España, Título IV, 2010-06-30ean kontsultatua.
  16. Ezkonlagunak (bridesmaids eta groomsmen edo ushers) ingeles hizkuntzako herrialdeetako tradizioa dira batez ere. Parte-hartzaileen zerrenda bat ezkontza-egitarau honetan ikus daiteke: (Ingelesez) Wedding participants. Neska ezkonlagunen buruak maid of honor izena hartzen du eta best man mutil ezkonlagunen buruak. Hauek ezkontzako aitamabitxi moduan aritzen dira ezteietan.
  17. (Ingelesez)   Chesser, Barbara Jo (1980) «Analysis of Wedding Rituals: An Attempt to Make Weddings More Meaningful» Family Relations ..
  18. Ohikoa da dirua eztei-egunean bertan aitabitxi edo amabitxiari entregatzea, kartazal batean sarturik.
  19. (Ingelesez)   O'Sullivan, Joanne (2004) The New Book of Wedding Flowers ..
  20. (Ingelesez) History of wedding flowers, www.2020site.org webgunean, 2010-06-29an kontsultatua.
  21. (Ingelesez) Viva Las Vegas Wedding Chapel, 2010-06-29an kontsultatua.
  22. (Ingelesez)   Engstrom, Erika (2007) The "Reality" of Reality Television Wedding Programs 289-305. or. .
  23. (Gaztelaniaz) Vestidos para una boda civil, www.webdelanovia.com, 2010-06-30ean kontsultatua.
  24. (Gaztelaniaz) Antropología de la vieja España (X):Traje de novia y velo., ifoKrisis, 2010-07-02an kontsultatua.
  25. Herrialde guzitetan legezko ezkontza zibila da, baina batzuetan zeremonia erlijiosoari legezko balioari ere meaten zaio, Hego Euskal Herrian ospatutako zeremonia katolikoen kasuan esaterako.
  26. (Gaztelaniaz)   «Las bodas civiles superan a las religiosas por primera vez en la historia» lasprovincias.es 2010-03-08 ..
  27. (Ingelesez)   Edwards, Walter (1987) «The Commercialized Wedding as Ritual: A Window on Social Values» Journal of Japanese Studies ..
  28. Gehienetan andragaiaren aita izaten da aitabitxia.
  29. Topiko bat da etengabe erlojuari begira dagoen senargaiaren irudia, berandu helduko den andregaiaren zai.
  30. (Gaztelaniaz)   García-Rincón de Castro, César (2009) Música de coro para bodas: sugerencias para los novios ..
  31. (Gaztelaniaz) Las alianzas y las arras. Origen e historia. Significado., www.protocolo.org, 2010-07-02an kontsultatua.
  32. (Gaztelaniaz) Antropología de la Vieja España (XI): el Convite de Boda, infoKrisis, 2010-07-02an kontsultatua.
  33. (Gaztelaniaz) protocolo de bodas, euroresidentes webgunean, 2010-07-03an kontsultatua.
  34. Elizatik irtetean egiten den arroz-jaurtiketa eta lore-sortaren jaurtiketa historiatik gorde diren jaurtiketa-errituetako bi dira. Beste igarotze-errituetan ere agertzen dira.
  35. Ikus: Jabe 3-27-06 - The Wedding Night, www.youtube.com; sexy wedding night, www.youtube.com; Sexy Wedding Night..., www.youtube.com.
  36. (Gaztelaniaz)   Alamillo, Assela (2002) «El rapto en la mitología clásica» X Seminario de Arqueología Clásica ..
  37. (Ingelesez)   Adebayo, Debbie (2006) Becoming Marriage Material 103 or. .
  38. (Ingelesez) www.weddingnight.com, 2010-07-03an kontsultatua.
  39. (Gaztelaniaz)   Etniker Euskalerria Ritos del nacimineto al matrimonio en Vasconia 625-626. or. .
  40. Sefardi tradizioko judutarrek, ordea, ez dute aufruf erritua egiten.
  41. Andregaiak emandako eraztuna ez dio huppah azpian eman behar.
  42. (Ingelesez) Wedding handbook - Jewish Marriage], chabad.org, 2010-07-05ean kotsultatua.
  43. Kontua hartu behar da, ordea, ohiturak judutar komunitate edo erlijio-joera batetik bestera alda daitezkeela.
  44. (Ingelesez)   Tame, Joseph (2008) The Chapel Wedding Industry in Japan – what changes have been seen in the last three decades, and what factors lie behind these changes? ..
  45. (Ingelesez)   Hendry, Joy (1981) Marriage in changing Japan: community and society 155 or. .
  46. Egun gutxiengo badira ere, garai batean ezkontza gehienak familiek adostutakoak ziren.
  47. Tradizioan shinto errituko ezteiak izan dira nagusi, antzinetik eztei budistak ere ospatzen diren arren.
  48. (Ingelesez) Traditional Japanese Weddings, 2010-07-08an kontsultatua.
  49. (Gaztelaniaz)   Etniker Euskalerria (1998) Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia 501 or. .
  50. (Gaztelaniaz)   Etniker Euskalerria (1998) Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia 530 or. .
  51. (Gaztelaniaz)   Etniker Euskalerria (1998) Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia 627-634. or. .
  52. (Gaztelaniaz)   Etniker Euskalerria (1998) Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia 573-596. or. .

Bibliografia

  • (Ingelesez)  

Monger, George (2004) Marriage customs of the world:from henna to honeymoon ABC-CLIO ..

Kanpo loturak

Akrostiko

Akrostikoa (grezierazko ἄκρος akros, muturra, eta στίχος stikhos, lerroa edo bertsoa), olerki bat da, non bertso bakoitzeko hasierako, erdiko edo amaierako hizkiek, bertikalean irakurriak, hitz edo esaldi bat eratzen duten. Hedapenez, akrostiko, hizki horiek osaturiko hitzari ere deitzen zaio. Literatura asmakuntza hau, bereziki, forma bihurrienak gehien erabili diren garaietan hedatu da, literatura barrokoan kasu.

Antzara hankagorrizta

Antzara hankagorrizta (Anser anser) Anatidae familiaren ahate domestiko eta ez-domestikoa da, Anser generoan arruntena dena.

75-90 cm garai da eta Europako antzara handiena da, antzara hankahori urria baino apur bat handixeagoa ez bada ere. Azken horrengandik bereizten duena itxura orokor argiagoa eta sendoagoa da. Bi sexuen lumajea gris nabarra da, bizkarrean ilunagoa eta uzki aldea erabat zuria. Txatal gris nabariak ditu hegoen gainaldean. Mendebaldeko Europan gehien den subespezieak laranja-koloreko moko eta hankak ditu. Oso zaratatsua da eta migrazioko taldeak, askotan “V” forma eratuz doazenak, maiz entzumenaz detektatzen dira ikusmenaz baino lehenago. Eurasian oso zabaldutako espeziea da. 7 urteko bizi-iraupeneko animalia da. Bi subespezie daude, argi eta garbi urritzen ari den ekialdekoa, eta askoz ere ugariagoa den mendebaldekoa. Hainbat tamainatako ur-masen inguruan habia egiten du, eta ez dio axolarik ura geza, gazia edo gazikara izan, baina betiere oso zona irekia izan behar du. Batez ere landareak (bai ur azpikoak eta bai lehorreko gramineoak) jaten ditu, baina ornogabe txikiak ez ditu bazter uzten.

Carson McCullers

Carson McCullers (Columbus, Georgia, 1917ko otsailaren 19a - Nyack, New York, 1967ko irailaren 29a) Estatu Batuetako idazlea izan zen. Bere lanetan izpirituaren bakartasuna landu zuen, eta pertsonaia baztertuak sortu zituen. Idatzi zituen eleberri nagusiak: The Heart Is a Lonely Hunter (1940, Bihotza ehiztari bakartia da) eta The Member of the Wedding (1946, Eztei-kidea; 1950ean zinemara eramana). Bere ipuin-bilduma ezagunena The Ballad of the Sad Cafe da (1951, Kafe tristearen balada; 1963an zinemara eramana).

Danaideak

Danaideak (antzinako grezieraz: Δαναΐδες) Argosko Danao erregearen berrogeita hamar alabak dira. Danao Argolidara joan zen ihesi, bere anaia Egiptorekin izandako liskarrak zirela eta. Gero, ordea, adiskidetu itxura eginez, baimena eman zuen bere berrogeita hamar alabak Egiptoren berrogeita hamar semeekin ezkon zitezen.

Alabaina, Danaoren aginduak beteaz, eztei gauean beren senarrak hil zituzten emazte guztiek, batek izan ezik, Hipermnestrak ez baitzuen hil Linzeo bere senarra. Danaideak bigarrenez ezkondu ziren eta halaxe sortu zen danaoen leinua. Geroago, ordea, Linzeok Danaide guztiak hil zituen eta Tartarora kondenatuak izan ziren haiek, hondorik gabeko ontzi batean etengabe ura isurtzera.

Elvira Azkarate Etxebarria

Elvira Azkarate Etxebarria (Bilbo, Bizkaia, 1903ko martxoaren 29a - Leioa, Bizkaia, 2013ko urriaren 21a) ehun urtedun bizkaitarra izan zen. Bilboko Solokoetxe auzoan jaio zen 1903an eta bere senarra 1994an hil zenetik Bizkaiko Foru Aldundiak Leioan duen egoitza batean bizi zen.

Etxebarriko Larragan baserrian igaro zuen bere haurtzaroa. 1927ko maiatzaren 15ean ezkondu zen Begoñako basilikan, Sopelako Jesus Bilbaorekin. Eztei-bidaia Donostiara egin zuten.

Hiru seme-alaba izan zituzten: Karmele, Josu eta Luis Javier.

2013ko urriaren 21ean hil zen 110 urte eta 206 egun zituela.

Epitalamio

Epitalamioa ezkontza-kantu liriko bat da, Antzinako Grezian sortua eta ondoren Antzinako Erroman imitatua. Epitalamio hitza antzinako grezieratik dator, ἐπι (epi, «ondorengo honen gainean») eta θάλαμος (thalamos, «eztei-ohea»), hau da, «eztei-ohean». Oro har, gazteek osatutako abesbatzak ezkonberrien gelako atearen aurrean abesten zuen. Ahotsak txirulez eta beste musika tresna leunez laguntzen zituzten. Epitalamioak konposatu zituztenen artean, Greziako Safo eta Kalimako, eta Erromako Katulo daude.

Ezkontza

Ezkontza bi pertsonak elkarrekin bizitzeko asmoz hitzarmenez egindako elkartzea da, lege zibilak, erlijiosoak edo ohiturak arautua izan daitekeena. Erlijio katolikoan, zazpi sakramentuetako bat da. Instituzio honek sortzen dituen pertsonen arteko harremanak, gehienetan barrukoak eta sexualak, kulturaren arabera aldatzen dira. Normalean, elkartzea era formal batean ospatzeko ezteiak izeneko zeremonia egiten dute.

Ezkontzeko arrazoiak ezkongaiaren arabera aldatzen dira, hurrengoetako bat edo gehiago izanik: legalak, sozialak, emozionalak, ekonomikoak, espiritualak edota erlijiosoak.

Ezkontza ohiturak kulturen arabera aldatzen dira. Gehienetan, gizon baten eta emakume baten arteko ezkontza onartzen da (monogamia), baina badira bestelako elkarteak onartzen dituztenak: sexu berekoen arteko ezkontzak, senar bat eta emazte asko (poligamia) edo emazte bat eta senar asko (poliandria). Gizarte gehienek ezkontzetan murrizte batzuk arautzen dituzte: ezkongaien adina, ahaidetasun-maila edo talde sozial edo erlijioso ezberdinetakoa izatea.

Ezkontzak betebehar juridiko eta sozialak sortzen dizkie ezkongaiei, batzuetan bere familiaren zenbait kidetara zabaltzen direnak. Kultura gehienetan ezkontza aintzatesten duten moduan, bere urratzea (adulterioa) ere aintzatesten dute. Zenbait kulturatan, hitzarmen hau haustezina bada ere, badaude bere banantzea (dibortzioa) onartzen dutenak.

Eztei-bidaia

Eztei-bidaia ezkonberriek ezkondu ondoren elkarrekin egin ohi duten bidaia da, gehienetan resort edo toki turistiko batera egiten dena.

Eztei-tarta

Eztei-tarta ezteietako oturuntzan jaten den tarta bat da, tradizio modernoari jarraiki. Oturuntzako gonbidatu guztientzako tarta denez, tarta handia izaten da, solairu zenbaitetan banatua. Ohikoa da tartaren gailurrean ezkonberriak irudikatzen dituen panpina-bikote bat jartzea, ezkonberriek oroigarri moduan gordetzen dutena.

Ohiko errituari jarraiki, eztei-tartaren lehenengo zatiak ezkonberriek beraiek ebakitzen dituzte, eskuak elkarturik. Bitartean, eztei-martxa jotzen da eta gonbidatuek txalo eta bibaka egiten dute. Jarraian, gonbidatu guztientzako zatiak ebakitzen dituzte oturuntzako zerbitzariek.

Eztei-tartaren historiako aurrekaria Antzinako Erroman dago, non emazte berriaren buru gainean opil bat zabaltzen zen, bere ugalkortasunaren alde. Egun, tradizio modernoko eztei-tartaren ordez, bertako tradizioari jarraitzen dioten bestelako pastelak prestatzen dira, Frantzian egiten den croquembouche delakoa esaterako.

Eztei-zerrenda

Eztei-zerrenda ezkongaiek ezteietara gonbidatuta dauden pertsonei bidaltzen dieten oparien zerrenda bat da, egin beharreko oparia aiseago erabaki eta errepikapenak ekiditeko osatzen dena. Gehienetan, etxeko altzari eta tresneriaz osatzen da zerrenda, ezkongaiek elkarbizitza egingo duten etxerako beharrezkoak. Askotan, zerrenda saltoki batean uzten da, gonbidatuak bertara joan eta egiteke geratzen diren oparietan bat aukera dezaten. Saltokientzat dakarren negozio-aukera dela eta, marketinaren helburu dira eztei-zerrenden antolaketa eta ezkongaiei deskontuak eta bestelako abantailak eskaini ohi zaizkie eztei-zerrendan saltoki jakin batean osatzearen truke. Ipar Amerikan eta Australian ohikoa da «bridal shower» edo opariak emateko jai edo topaketa bat egitea ezteien aurretik.

Ezti-ur

Ezti-ura hartzitutako alkoholdun edari bat da, ur eta eztiz egina.

Antzinatetik hartua, edari hau, lehen aldiz, Rig Vedaren hitzneurtuetan aipatzen da, (K.a 1700 eta 1100. urteen artean idatzia) Vedismoaren liburu sakratuetako bat.

Grezia klasikoan, "melikraton" izenez ezagutzen zen, eta, erromatarrek, "agua mulsum" deitu zioten, bertsio hau, gozotutako ohiko ardoa baino ez zen arren.

Pliniok ezti-uraren lehen formula asmatu zuena Aristeo izan zela kontatzen du.

Edari hau hartzen zuten antzinako beste kultura batzuk saxoiak, zeltak eta bikingoak izan ziren. Erdialdeko Amerikako maiek ere antzeko edariren bat ere hartzen zutela aurkitu da.

Bazegoen ohitura bat, ezkondutako bikoteek, Ilargiaren ziklo oso batean ezkontzaren ondoren, edari hau hartzekoa, euren lehen umea mutila izan zedin. Eta hortik dator Eztei-bidaiaren egungo ohitura (XVI. mendetik aurrera).

Intsektu

Intsektuak (latinez Insecta, erditik moztua) baita ere zomorro deitua, animalia klase nagusi bat da, artropodoen filumaren barruan. Guztiek dituzte bi antena, hiru hanka pare eta bi hegal pare (nahiz eta batzuetan hauek galdu diren).

Ezagutzen den ordenarik handiena da, 950.000 espezie baino gehiagorekin eta beste animalia talde guztiak batuta baino espezie gehiago dira. Estimazio batzuek 30 milioi espezie ezezagun daudela diote, potentzialki munduko bizi formen %90 izango liratekeenak. Beste ikerketa batzuek kopuru hori 6 eta 10 milioi artean dagoela diote. Intsektuak mundu osoko klima eta giro ezberdinetan daude, nahiz eta oso gutxi diren ozeanoetan bizitzeko moldatu diren espezieak. Gutxi gorabehera, 5.000 odonato, 20.000 ortoptero, 82.000 hemiptero, 350.000 koleoptero eta 110.000 himenoptero deskribatu dira.

Gainera, intsektuak oso ugariak dira, anitzak izateaz gain. Kalkuluen arabera, 200 milioi intsektu daude gizaki bakoitzeko. Inurritegi batzuetan 20 milioi ale daudela kalkulatzen da. Lurran, osotara, 1015 inurri daudela uste da. Intsektuak ikertzen dituen zientzia entomologia da.

Leodegundia Ordoñez

Leodegundia Ordoñez IX. mendeko Iruñeko erregina ezkontidea zen.

Aita Ordoño I.a Asturiaskoa eta ama Munia edo Nuña zituen. Neba, berriz, Alfontso III.a Asturiaskoa.

Ezaguna da Iruñeko errege bat ezkondu zuela, baina ez dakigu ziur nor den. Noizkoa zen eta lehendabiziko izen ezezaguneko emaztea zuela eta, litekeena da Gartzia Eneko edo Ximeno Iruñekoa izatea.

Leodegundia ezaguna da batik bat Leodegundiaren Epitalamioa edo Leodegundiaren eztei-kanta deritzon konposizioa gorde delako. Epitalamioak ezteietarako egiten ziren kantuak ziren, eta latinezko kantu honen agiriak Ertaroko Europako lehen notazio musikaletako bat dauka idatzia.

Leodegundiaren eztei-kanta

Leodegundia Ordoñez printzesa asturiarra Iruñeko Erresumaren gortera ezkondu zen IX. mendean, eta ezteietarako epitalamio edo eztei-kanta bat konposatu zioten. Ale hau gorde da X. mendeko Rodako Kodexean kopiatu zelako, seguruenik Naiaran, orduan Nafarroako Erresumaren parte zelarik. Kodexa gordetzen da gaur egunean Espainiako Real Academia de la Historia delakoan, eta kodexaren amaieran dator, 232. folioaren bi aldeetan.

Paradisuko hegazti

Paradisuko hegaztiak (Paradisaeidae) Passeriformes ordenako eta Passeri subordenako hegazti-familia bat dira. Ozeanian bizi dira. 40 espezie dira, 14 generotan banatuak. Hegazti gehienak Ginea Berrian bizi dira (paradisuko hegazti bat ageri da Ginea Berriko banderan), eta espezie gutxi batzuk Moluketan eta Australiako ekialdean bizi dira. Oso ikusgarriak dira arren eztei-jantziak.

Euri-oihan trinkoetan bizi dira. Fruta jaten dute, eta artropodo batzuk. Hegazti-familia honek garrantzi kulturala du Ginea Berriko biztanleentzat. 2.000 urte baino gehiago dira paradisuko hegaztien lumen salerosketa egiten dela.

Patrick Modiano

Patrick Modiano (Boulogne-Billancourt, 1945eko uztailaren 30a) frantziar idazlea da. Bere liburuetan Bigarren Mundu Gerratik 1970eko hamardakara arteko Parisko giroa eta gertaerak islatzen ditu. 2014an Literaturako Nobel Saria eman zioten.

Idazlan nagusiak ditu La Place de l’Etoile (1968), Boulevards de ceinture (1972, «Inguru bulebarra»), La Ronde de nuit (1969, «Gaubidea»), Villa triste (1975), Livret de famille (1977, «Familia liburuska»), Rue des boutiques obscures (1978, «Denda ilunen kalea»), Goncourt saria jaso zuena, Une jeunesse (1981, «Gaztaro bat») eta De si braves garçons (1982, «Hain gazte ausartak»). Zinemarako istorio bat ere idatzi du, Louis Mallerekin batera (1974, Lacombe Lucien). Hauek ditu, argitaratu dituen azken lanetan, aipagarrienak: Voyage de noces (1990, «Eztei bidaia»), Fleur de ruine (1991, «Hondamendiaren lorea»), Chien de printemps (1993, «Udaberriko zakurra»), La Petite Bijou (2001), Accident nocturne (2003), Un pedigree (2004), Dans le café de la jeunesse perdue (2007), L'Horizon (2010), L'Herbe de nuit (2012) eta Pour que tu ne te perdes pas dans le quartier (2014).

Pieter Bruegel Zaharra

Pieter Bruegel Zaharra (1525, Breda, Brabanteko dukerria - 1569ko irailaren 9a, Brusela, Brabanteko dukerria) flandriar margolari bat izan zen, bere margolanetan batez ere paisaiak eta baserritar edo landa giroko gaiak lantzen zituen. Italiako Errenazimentuaren aitzindari, Flandriako XVI. mendeko margolaritzaren artista gailen honek eragin handia izan zuen bere garaiko Holanda aldeko margolarien artean.

Jaiotzezko izena Brueghel bazuen ere, 1559tik abizeneko 'h' letra kendu eta Bruegel izenarekin izenpetu zuen.

Rodako kodexa

Rodako kodexa X. mendeko (990 ingurukoa) eskuizkribua da, Iruñeko Erresuma eta Aragoiko konderriari buruzko testu nagusia batzuk dituena.

Urkizu-Tola jauregia

Urkizu-Tola jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). Agustin Urkizu kapitainak eraikiarazi zuen 1677an, aurrez bere familiak zeuzkan basetxe batzuen orubeetan. Jauregia Juan Bautista Aldariaga maisu arkitektu harginak diseinatu zuen, eta harribitxitzat jotzen da Bizkaiko egoitza-arkitektura landu barrokoaren artean.

1918an jauregia Tola de Gaytan markesgoaren eskuetara igaro zen, eta, harrezkero, “Tola jauregia” izenarekin ezagutzen da. 1979an Espainiako gobernuak Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuen Urkizu-Tola jauregia.

Azken urteotan, Urkizu-Tola jauregiko ateak herritarrei irekitzen zaizkie udan, Musikaire musika jaialdiaren aitzakian, urtero bi edo hiru saio jauregiaren lorategietan egiten baitira. Halaber, aldian behin jauregiko lorategia alokatu egiten da eztei edo ekitaldi pribaturen bat egiteko.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.