Europar Batasuna

Europar Batasuna[5] (EB) batez ere Europan kokatuta dauden 28 estatuz osaturiko batasun politiko eta ekonomikoa da[6]. 4.475.757 km2 ditu eta 513 milioi biztanle inguru. Europar Batasunak barne-merkatu bakarra garatu du legedi sistema estandarizatu batekin; lege horiek estatu-kide guztiei eragiten diete legearen esparruan, eta soilik esparru horretan, estatuek hala erabakita. Europar Batasuneko politikek pertsonen, produktuen, zerbitzuen eta kapitalaren mugimendu askea baimentzera bideratzen dira eta barne-arazoak konpontzeko justizia komun bat izatera[7]; politika bateratuak daude gaur egun merkataritza[8], nekazaritza, arrantza eta eskualde-garapenean[9]. Schengen eremuaren barruan bidaiatzeko pasaporte kontrolik ez dago[10]. 1999an Euro txanpona sortu zen, 2002tik EBko 19 kidek erabiltzen duten txanpon bateratua.

EB eta europar herritartasuna Maastrichteko Ituna indarrean jarri zenean sortu ziren, 1993an[11]. EBren jatorria Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoan eta Europako Ekonomia Erkidegoan daude, hurrenez hurren 1951eko Parisko Itunean eta 1957eko Erromako Itunean sortu zirenak. Hasieran Europar Komunitateak deitu zenaren barnean zeuden herrialdeei Seien Europa deitzen zaio: Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Mendebaldeko Alemania. Komunitateen ondoren sortu ziren erakundeek kide berriak izan zituzten, eta politika eremu berriak batu zizkioten. EBren azken aldaketa konstituzional nabarmena, Lisboako Ituna, 2009ean jarri zen indarrean. Orain arte ezein herrialdek ez du utzi EB edo haren aurreko erakundeetako bat, baina Erresuma Batua EBtik irteteko negoziazioetan ari da, 2016ko ekainean egindako erreferendumean irtetearen aldekoek irabazi ostean.

Munduko gizakien % 7,3 bizi dira EBn,[12] baina 2017an Barne Produktu Gordina 19.670 bilioi dolarrekoa zen, munduko BGParen %24,6[13], eta %16,5 erosketa-ahalmena parekatzen bada[14]. Gainera, EBko 28 herrialde kideek Giza Garapen Indizean goi-mailako emaitza dute, Nazio Batuen Garapen Programaren arabera. 2012an, EBk eskuratu zuen Bakearen Nobel saria[15]. Kanpo Afera eta Segurtasun Politika erabilita, EBk nazioarteko harreman eta defentsan paper garrantzitsua du. EBk misio diplomatikoak ditu mundu osoan zehar, ordezkaritza dauka Nazio Batuen Erakundean, Munduko Merkataritza Elkartean, G7an eta G20an. Bere paperaren garrantzia dela eta, superpotentzia berritzat hartzen da[16].


Europar Batasuneko bandera
Bandera
Goiburua: "Aniztasunean bat eginik"
Ereserkia: "Europako Ereserkia"
Herrialdearen kokapena
HiriburuaBrusela[1]
Hiri handiena Londres eta Paris
Hizkuntza ofiziala(k)
Herritarra europar
Mota Batasun politiko-ekonomikoa
Gobernua
 -  Europako Batzordeko Presidentea Jean-Claude Juncker
 -  Europako Kontseiluko Presidentea Donald Tusk
Legebiltzarra  - EBko Kontseilua
 - Legebiltzarra
Sorrera[2]
 -  Erromako Ituna 1958ko urtarrilak 1 
 -  Maastrichteko Ituna 1993ko azaroak 1 
Azalera
 -  Guztira 4,324,782 km2 (7.a)
 -  Ura (%) 3,08
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2014) 506.913.394[3] (3.a)
 -  Dentsitatea 115.8 bizt./km2
Kidetza
Gini (2010)30.4
ertaina
GGI (2011)negative increase 0.876[4]
oso altua • 13. / 25.a
Dirua Euroa (EUREurogunea)
Ordu-eremua WET (UTC)
CET (UTC+1)
EET (UTC+2)
 -  Udan (DST) WEST (UTC+1)
CEST (UTC+2)
EEST (UTC+3)
a. Herrialde guztiak batera hartuz gero.

Historia

Historian zehar, hainbat inperiok Europa mailako zabalkundea izan zuten; hauen artean Erromatar Inperioa, Inperio Frankoa, Germaniako Erromatar Inperio Santua, Frantziako Lehen Inperioa eta Alemania nazia leudeke. Europan izandako gerren sarraskiak aintzat hartuta, 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, hainbat politikari eta pentsalarik Europako herri eta estatuen arteko batasunean amesten zuten, besteak beste, Victor Hugo, Charles de Saint-Pierre, William Penn eta Giuseppe Manzini aipa daitezke.

Hala ere, Europako estatu eta herrien arteko batasuna bilatzeko benetako urratsak Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean sortu ziren. Winston Churchillek Europako Estatu Batuak sortzea proposatu zuen. 1949an Europako Kontseilua sortu zen, estatuz gaindiko lehen erakunde europarra.

Bakea altzairu eta ikatzetik (1945–1957)

Hiru Erkidegoak (1958–1972)

Europar Erkidegoak (1973–1993)

Expansion of the European Communities 1973-1992
Erkidegoen handitzea (1973-1992)
Berdez sortzaileak eta urdinez kide berriak.

Europar Batasuna

Expansion of the European Union 1995-2007
Batasunaren handitzea (1993-orain)
Berdez Maastricht aurrekoak, urdinez kide berriak.

Helburuak (1992)

  1. Garapen ekonomiko eta soziala modu orekatuan eta eten gabe bultzatu, barruko mugarik gabeko gunea sortuz, kohesio [[ekonomiko eta sozialaren bitartez, ekonomiaren eta monetaren batasuna ezarriz eta hitzarmen honetako eskakizunen araberako moneta bakarra prestatuz.
  2. Herriaren izaera nazioartean baieztatu etorkizunean herritar guztien defentsa ekarriko duen kanpoko politika eta segurtasunerako politika baten bidez.
  3. Herritarren eta kide diren estatuen interes eta eskubideen babesa sendotu, Batasunean sartzeko modua izan dadin.
  4. Justizia eta barruko arazoei dagokionez, elkarren arteko laguntza areagotu.

Kideak

1957-2007 Europar Batasunaren bilakaera
1957-2007 Europar Batasunaren bilakaera.[19]

2017an, hauek ziren Europako Batasuneko 28 estatu kideak (parentesi artean EBean sartu zen urtea; 6 herrialde sortzaileek 1957an osatu zuten formalki Europako Ekonomia Erkidegoa):

Sartzeko hautagai ofizialak

Sartzeko eskaera egin dutenak, baina ofizialki ez onartuak:

Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten balizko hautagaiak:

Europar Batasunera sartzeko agendan ez dauden estatuak:

Etorkizuneko balizko zabalkundeak Europako Merkataritza Askeko Elkarteko eta SESB ohiko estatuak har litzakete.

Lehenengoen artean Suitza, Liechtenstein, Islandia eta Norvegia egon litezke. Estatu horiek ekonomia maila oso altuak dituzte, EBeko batez bestekoa baino askoz altuagoak. Horrek hiritarren artean kontrako jarrera indartzen du; izan ere, EBean sartuko balira diru laguntzak ematea tokatuko litzaieke, Garapen Funtsen bidez herrialde txiroenei aurrera egiten laguntzeko. Gainera, politikoki oso estatu independenteak dira, beraien subiranotasuna gogor defendatzen dutenak.

Bigarrenen artean Ukraina, Bielorrusia, Moldavia, Georgia, Armenia, Azerbaijan, Kazajstan eta Errusia leudeke, baina hauen hautagaitzak zail ikusten dira, bai ekonomikoki EBko batez bestekotik oso atzean daudelako baita politikoki egoera ezegonkorrak nagusi direlako. Gainera, biztanle kopuru handia dutenez, Garapen Funtsetatik diru asko jasoko lukete, eta herrialde aberatsagoak EBean sartu ezean gaur egungoek ahalegin handiak egin beharko lituzkete.

Egoera berezian daude Europako mikroestatuak (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria): euroa erabiltzen duten arren, ez dira EBeko kide. Europaz kanpoko beste estatu batzuen kidetza ere eztabaidatu izan da, hala nola, Israel eta Marokorenak, baina gaur egun ez dira aukera errealtzat hartzen.

Metropolitar guneak

Hauexek dira metropolitar gunerik handienak, 2005eko datuen arabera:

  1. Paris, Frantzia, 10.136.000 biztanle;
  2. Essen-Dortmund, Alemania, 5.214.000;
  3. Madril, Espainia, 5.078.000;
  4. Milan, Italia, 4.282.280;
  5. Bartzelona, Espainia, 4.043.000;
  6. Berlin, Alemania, 3.764.000;
  7. Rotterdam, Herbehereak, 3.345.000;
  8. Atenas, Grezia, 3.247.000;
  9. Napoli, Italia, 2.905.000.

Erakundeak

Gaur egun Europar Batasuna bost erakundek gobernatzen dute. Europar Batasuna eratu duten hitzarmenetan ondoko hurrenkeran sortu ziren: Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua (Europar Kontseilua), Europako Batzordea, Europako Justizia Auzitegia eta Europako Kontu Auzitegia.

Europako Batzordea EBaren botere betearazlea da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politikoa duela. Komisioburua —gaur egun, Durão Barroso— eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita.

EP Strasbourg hemicycle l-gal
Parlamentuaren egoitza Estrasburgon.

Europar Batasuneko Parlamentuak botere legegilearen erdia osatzen du. Bost urtean behin, Europako herritarrek Parlamentuko 751 kideak hautatzen dituzte. Nahiz eta herrikideen arabera aukeratzen dituzten, biltzarrean alderdi politikoaren arabera (eta ez nazionalitatearen kontura) esertzen dira. Herrikide bakoitzak eserleku kopuru desberdina dauka, populazioaren arabera. Parlamentuko presidentearen aginpidea bi urte eta erdikoa da, beraz, legegintzaldi batean bi aukeraketa dituzte. Politikaren hainbat arlotan, Kontseiluarekin batera onesten ditu Parlamentuak legeak eta arauak (beste arlo batzuetan Kontseiluak baino ez du zeresana). Lisboako Itunaren azpian, Kontseiluak eta Parlamentuak elkarrekin jorratuko dituzten arloak handituko dira, eta, hortaz, Parlamentuaren papera garrantzitsuago bilakatuko da.

Europar Batasuneko Kontseiluak (hainbatetan Ministroen Kontseilua ere deituta) osatzen du EBeko botere legegilearen beste erdia. Erakunde bakarra den arren, praktikan Kontseilua biltzar txikiagotan bereizten da arloaren arabera, hala nola GAERC kanpo harremanetarako, edo ECOFIN politika ekonomikorako. Horrela, herrikide guztiek ordezkari bana (ministro mailakoa, orokorrean) bidaltzen dute arlo horretarako. Kontseilu burua txandakako presidentziaren arabera aldatzen da. Erabakiak hartzeko, herrikide bakoitzak boto kopuru desberdina dauka. Horrela, Alemaniak edo Frantziak 29na boto dituzte eta Maltak, 3 baino ez (guztira 345 boto dira). Erregulartasunik gabe biltzen dira urtean zehar, kanpo harremanak, ekonomiak eta nekazaritza arloetan izan ezik, hauetarako hilabetero biltzen baitira.

EBaren justizia-boterea Europako Justizia Auzitegiak eta Lehen Instantziako Epaitegiak osatzen dute. Batera Batasuna osatu duten hitzarmenak interpretatzen eta aplikatzen dituzte. Lehen Instantziako Epaitegiak gizabanakoen auziak hartzen ditu bere baitan batik bat, eta Justizia Epaitegiak herrikideek eta instituzioek eramandakoak jorratzen ditu.

Hizkuntzak

Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak eta lan hizkuntzak 24 hauek dira: alemana, bulgariera, daniera, eslovakiera, esloveniera, gaztelania, ingelesa, errumaniera, estoniera, finlandiera, frantsesa, greziera, hungariera, irlandera, italiera, kroaziera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera, txekiera. Dokumentu garrantzitsuak, hala nola lege testuak, hizkuntza ofizial horietako bakoitzera itzultzen dira.

Horiez gain, bost hizkuntzok nolabait erdi ofizialak dira: eskoziera, euskara, galesa, galiziera eta katalana. Europar Batasuneko itunen itzulpen ofizialak egiten dira hizkuntza horietara, eta Europar Batasuneko herritarrek Batasuneko erakundeekiko korrespondentzia hizkuntza horietan izateko eskubidea dute.

Azkenik, badira inolako ofizialtasunik ez duten beste hizkuntza batzuk: bretainiera, erromantxea, frankoproventzera, frisiera, kaxubiera, korsikera, okzitaniera, samiera, sardiniera, eta abar.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Cybriwsky, Roman Adrian (2013-05-23) Capital Cities around the World: An Encyclopedia of Geography, History, and Culture: An Encyclopedia of Geography, History, and Culture ABC-CLIO ISBN 9781610692489 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  2. Current Article 1 of the Treaty on European Union reads:"The Union shall be founded on the present Treaty and on the Treaty on the Functioning of the European Union. Those two Treaties shall have the same legal value. The Union shall replace and succeed the European Community".
  3. «Eurostat - Tables, Graphs and Maps Interface (TGM) table» ec.europa.eu . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  4. Calculated using UNDP data for the member states with weighted population.
  5. EIMA Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak.
  6. (Ingelesez) Anonymous (2016-06-16) «The EU in brief - EUROPA» European Union . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  7. (Ingelesez) Anonymous (2016-06-16) «One market without borders - EUROPA» European Union . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  8. «EUROPA - Glossary - Common commercial policy» web.archive.org 2009-01-16 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  9. (Ingelesez) «Inforegio - EU Regional Policy» ec.europa.eu . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  10. «WebCite query result» www.webcitation.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  11. P.), Craig, P. P. (Paul (2011) EU law : text, cases, and materials (5th ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 9780199576999 PMC 714724945 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  12. «European Demographic Datasheet 2018» www.populationeurope.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  13. «Report for Selected Countries and Subjects» www.imf.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  14. «Report for Selected Countries and Subjects» www.imf.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  15. «Europar Batasunak irabazi du Bakearen Nobel Saria» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  16. McCormick, John (2007) The European superpower Palgrave Macmillan ISBN 1403998450 PMC 71266552 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  17. «EBtik ateratzeak ez liokeela atsekaberik eragingo esan du Cameronek», EiTB, 2014-10-01
  18. «Ziprek blokeatu egingo du Turkia EBra batzea», Berria, 2014-10-22
  19. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011) Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345.

Kanpo estekak

  • (Bulgarieraz) (Txekieraz) (Danieraz) (Alemanez) (Estonieraz) (Grezieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Gaeleraz) (Italieraz) (Letonieraz) (Lituanieraz) (Hungarieraz) (Malteraz) (Nederlanderaz) (Polonieraz) (Portugesez) (Errumanieraz) (Eslovakieraz) (Eslovenieraz) (Finlandieraz) (Suedieraz) EBren webgune ofiziala
.eu

.eu Europar Batasuna eta bertako erakunde eta herritarrentzako herrialdeentzako goi mailako domeinua da, 2005eko abenduaren 7an abian jarri zena. Hasieran marka erregistratuentzako ireki zen erregistro prozesua, baina 2006ko apirilaren 7tik aurrera Europar Batasuneko edonork eskuratu dezake domeinua.

Domeinu hauek EURid erakundeak kudeatzen ditu, Belgika, Txekiar Errepublika, Suedia eta Italiako eragileen partzuergoa.

Europako Batzordeak euskara.eu, euskadi.eu, euskalherria.eu eta nafarroa.eu bezalako domeinuak Espainiako Gobernuari erreserbatu zizkion.

CERN

CERN edo Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire (euskaraz: Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseilua) munduko partikulen fisika laborategi handiena da.

Daniera

Daniera (dansk) Iparraldeko germaniar hizkuntza bat da. Sei milioi inguru hiztun ditu, batez ere Danimarkan eta Alemaniako iparraldeko Hego Schleswig eskualdean. Hizkuntza ofiziala da Danimarkan eta Faroe uharteetan (Faroeetan, faroerarekin batera), eta hizkuntza gutxituaren estatusa du Hego Schleswigen.

Erasmus programa

ERASMUS programa ingelesezko EuRopean Community Action Scheme for the Mobility of University Students izen ofizialaren akronimoa da, Europar Batasuneko ikasleei beste estatu batuen ikasketak burutzea ahabidetzen diena.

Euroeszeptizismo

Euroeszeptizismoa mugimendu politiko eta soziala bat da eta bere oinarria, europar hiritarrek, neurri handiago edo txikiagoan, Europar Batasuna errefusatzean datza. Europar integrazio prozesuaren aurkako jarrera ere bada, haren bideragarritasuna eta egokitasuna zalantzan jarriz. Pro-europarrak ez bezala, euroeszeptikoek ez dute talde homogeneoa osatzen eta definitzen dituen ezaugarri bakarra europar eraikuntzaren aurkako mugimenduak dira.

Europako Ekonomia Erkidegoa

Europako Ekonomia Erkidegoa 1957ko martxoaren 25ean sortu zen, Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Belgikak, Luxenburgok, Herbehereek eta Italiak sinatu zuten Erromako Itunaren ondorioz. Gero, Danimarka, Britainia Handia eta Irlanda gaineratu zitzaizkien 1973. urtean, Grezia 1981ean eta Espainia eta Portugal 1986an. Elkarteko estatuen arteko ekonomia harremanak sendotu eta elkarren laguntza teknikoa eta zientifikoa sustatzeko helburuaz jaio zen.

Maastrichteko Itunaren ondoren (1992), Europako Erkidegoa deitu zen. Gaur egun Europako Batasunaren barnean dago, bertako hiru oinarrietatik lehenengoa baita (Merkataritza eta Ekonomia batasuna). Beste bi oinarriak Atzerri eta Segurtasun Politika eta Kooperazio Polizial eta Judiziala dira.

Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa

Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa (EURATOM) Europako Batasuneko kideek osatutako nazioarteko erakundea da. 1957ko martxoaren 25ean sortu zen, Erromako Itunen baitan. EBtik aparteko erakundea den arren, 1965eko apirilaren 8ko Bruselako Itunaren ondorioz Europako Ekonomia Erkidegoarekin eta Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoarekin guztiz batu ziren bere antolaketa egiturak.

EURATOMen helburua energia atomikoaren barne merkatu seguru bat sortzea izan zen, baita Erkidegoko herrien artean merkataritza atomikoa bultzatu eta soberakinak kanpoko herrialdeetara modu koordinatuan saltzea ere.

Zenbaitzuen ustez, EURATOM egitura EBren barnean sartu beharko litzateke guztiz, aparteko egitura izateari utzi eta EBren baitan funtzionatzeko (Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoak 2002an egin bezala). Baina beste batzuen arabera, energia atomikoa arautzeko erakunde hau EBren baitan sartzeak zenbait estatutan Batasunaren kontrako jarrera indartuko luke, energia nuklearraren eztabaida pil-pilean jarriz.

Europako Ereserkia

Europar Batasunaren ereserkia, izen ofizialez Europako ereserkia, Europar Batasuneko lau sinbolo ofizialetako bat da. Herbert von Karajan austriarrak eginiko moldaketa bat da, Ludwig van Beethoven alemaniarraren 9. sinfoniaren azken mugimenduaren amaierako Alaitasunaren odaren gainean. Bere aldetik, Alaitasunaren odak Friedrich von Schiller idazlearen poema du jatorri, hura ere Alaitasunaren oda izenburukoa.

Ereserkiak ez du hitzik. Horrela, Batasunaren eleaniztasunaren auzia saihesten du, baina indarra kentzen dio ereserki nazionalen alboan, hitzak direla-eta errezagoak baitira ikasteko. Hala ere, musika honetan sumatu daiteke halako bakerako deia, herriak bakean bizitzeko desira.

Europako Esparru Ekonomikoa

Europako Esparru Ekonomikoa (EEE) 1994ko urtarrilaren 1ean sortu zuten, Europar Batasunaren (EB) eta Europako Merkataritza Libreko Erkidegoaren (EMLE) kideen arteko itun baten ondorioz. Itun honen bitartez EMLEren kideek Europako Merkatu Bakarrean hartzen dute parte EB-n sartu barik.

Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa

Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE) Europa mailako erakunde transnazionala izan zen. Bere helburua bere estatu kideen arteko ikatz eta altzairu produkzio eta merkataritza erregulatzea izan zen.

Erkidego hau gaur egungo Europako Batasunaren lehen hazia izan zela esaten da.

Europako bandera

Europako bandera, Europar bandera edo Europar Batasuneko bandera ondo urdindun eta eraztun edo zirkulu moduan ezarritako urrezko 12 izarrez osatutako bandera bat da. Bi erakundeek bandera ofiziala da: Europako Kontseilua eta Europar Batasuna.

1950ean Europako Kontseiluak europar bandera amankomun baten diseinua garatzeari ekin zion. Hainbat proposamen alboratu ondoren, 1955eko abenduaren 8an Arsène Heitz eta Paul M. G. Lévyk diseinatutako bandera onartu zen. 1985eko ekainaren 29an Europar Batasunak ere bandera berbera bere egitea onartu zuen.

Europar Batasuneko historia

Europar Batasuneko historia antzinatik uler daitekeen prozesu baten emaitza da. Historian zehar hainbat inperiok Europa mailako zabalkundea izan zuten; hauen artean Erromatar Inperioa, Inperio Frankoa, Germaniako Erromatar Inperio Santua, Frantziako Lehen Inperioa eta Alemania nazia leudeke. Europan izandako gerren sarraskiak aintzat hartuta, 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, hainbat politikari eta pentsalarik Europako herri eta estatuen arteko batasunean amesten zuten, besteak beste, Victor Hugo, Charles de Saint-Pierre, William Penn eta Giuseppe Manzini aipa daitezke.

Hala ere, Europako estatu eta herrien arteko batasuna bilatzeko benetako urratsak Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean sortu ziren. Winston Churchillek Europako Estatu Batuak sortzea proposatu zuen. 1949an Europako Kontseilua sortu zen, estatuz gaindiko lehen erakunde europarra.

Federica Mogherini

Federica Mogherini (Erroma, Italia, 1973ko ekainaren 16a), politikaria da, Alderdi Demokratikoko kidea eta Renziren gobernuko Atzerri-Ministro ohia. 2014ko abuztuaren 30ean, Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkari izendatu zuten (Europar Batasuneko diplomazia burua) eta 2014ko azaroaren 1ean hasi zen kargu horretan.

Industria berde

Industria berdea, industria ekologikoa edo ingurumeneko industria industria adar berri bat da eta industriarako teknologia berriak garatzea du xede. Europar Batasunak PITMA (Ingurumenaren Plan Industrial eta Teknologikoa) izenekoaren bidez sustatzen du. Planaren lehen deialdia 1990ean egin zen. Plan horrek funtsak ematen ditu industria-kutsadura suntsitzera eta industria-ingurumenean oinarritutako ikerketa eta garapen-proiektuetara bideratuta dauden enpresei. Baita ere laguntza, trebakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa, industria ingurumenarekin lotura duten enpresei.

Maastrichteko Ituna

Maastrichteko Ituna edo Europar Batasunaren Tratatua gaur egungo Europako Batasuna sortarazi zuen ituna izan zen. Aurretik egindako urratsek —Parisko Ituna (1951), Erromako Ituna (1957) eta Europako Akta Bakarra (1986)— emandako aurrerapauso ekonomikoei batasun politikoa bultzatzeko nahia gehitu zitzaien. Europar Elkartea Europar Batasuna bihurtu zuen Itunak.

1991. urteko abenduan onartu zen, eta 1992ko otsailaren 7an Holandako Maastricht hirian sinatu zuten gobernuburuek. Itunak zekartzan aldaketa handiak medio, Elkarteko herrialdeetako Parlamentuek ez zuten berretsi 1993. urteko amaierara arte, Europa osoan barrena zabaldu zen Itunaren aldeko eta kontrako eztabaidaren artean. Ituna 1993ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean. 1997an Amsterdamen egindako goi-bileran Maastrichteko Ituna aldatu zen, ekialderako zabalkundera begira.

Nekazaritza Politika Bateratua (Europar Batasuna)

Nekazaritza Politika Bateratua edo NPB Europar Batasunaren baitan nekazaritza gaiei buruz hartutako erabaki eta neurrien multzo koordinatua da, 1957an Erromako Itunaren baitan erabaki eta 1962 urtean ofizialki abiarazitakoa. Politika komun horren helburua Europar Batasuneko herrialdeek behar duten elikagaien hornikuntza ziurtatu, ustiapenak berritu, nekazarien ongizatea hobetu, merkatuak modu koordinatuan erregulatu eta laboreen prezio egokiak ezarriz. Laboreen hazkuntza eta elikagaien eraldaketarako ingurumen eta osasun-baldintza zorrotzak ere ezarri ditu. Nekazaritza-prezioen subentzio-politika aski kritikatua izan da garapen bidean dauden herrialdeen aldetik, labore batzuetan Europar Batasunak prezio finko batez nekazariei erosi eta Europaz kanpoko produktu horien sarrera galarazi izan baititu. Subentzioen banaketa ere asko kritikatu da, lurjabe handiak aberasteko balio iza duela argudiatuz. Ildo horretatik, nabarmendu behar da gainera subentzio politika honek Batasunaren aurrekontu osoaren ia erdia xahutu izan duela.

Pirinioetako Lan Erkidegoa

Pirinioetako Lan Erkidegoa (frantses eta espainol siglez, CTP) mugaz gaindiko elkarte bat da, Europako Kontseiluak bultzaturik 1983an sortua, Pirinioetan mugaz gaindiko lankidetza egitura bat sortzearren, Europar Batasunaren barruko estatu arteko beste mugetan bezala.Horrenbestez, hiru estatutako lurrak biltzen ditu erkidegoak (Andorra, Espainia eta Frantzia). Pirinioetako Lan Erkidegoko kideak hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa, Akitania —Ipar Euskal Herria barne—, Erdialdeko Pirinioak, Languedoc-Roussillon, Katalunia, Aragoi eta Andorrako Printzerria.

Robert Schuman

Robert Schuman (Clausen, Luxenburgo, 1886ko ekainaren 29a - Scy-Chazelles, Lorrena, Frantzia, 1963ko irailaren 4a) Luxenburgon jaiotako politikari franko-alemaniarra izan zen, MRP alderdi kristau-demokratako kidea eta Europako Batasunaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat.

Schuman Adierazpena

Schuman Adierazpena Robert Schuman Frantziako Atzerri ministroak 1950eko maiatzaren 9an emandako hitzaldiari deitzen zaio. Adierazpenaren arabera, Europaren batasunak munduko bakea ekar dezake, lorpen konkretuen bidez. Europako Batzordeak, Adierazpena Europar Batasunaren (EB) jaiotza dela aitortzen du. Hain zuzen, Alemaniako eta Frantziako (eta atxiki zitzaizkiekeen beste herrialde batzuetako) ikatzak eta altzairuak administrazio bateratuaren menpe jartzea proposatzen zuen, hau da, 1951n sortutako Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa izango zena.

1985eko Milaneko Gailurrean, Europako Kontseiluak, maiatzaren 9an Europaren Eguna izendatzea hitzartu zuen Schuman Adierazpena ospatzeko.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.