Euro

Euroa (EUR edo ) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Euro
ευρώ (greziera)
Euro symbol gold
Euroaren sinboloa
ISO kodea: EUR
Estatua(k):
Eurogunea: Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Eslovenia, Eslovakia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania Luxenburgo, Herbehereak eta Portugal.
Besteak: Andorra, Vatikano Hiria, Kosovo, Monako, Montenegro eta San Marino.
Lurraldeak: Guiana, Saint Pierre eta Mikelune, Guadalupe, Martinika, Mayotte, Reunion eta Akrotiri eta Dhekelia
Ikurra:
Frakzioa: 100 cent
Txanponak: 1, 2, 5, 10, 20, 50 cent eta 1€, 2€
Billeteak: 5€, 10€, 20€, 50€, 100€, 200€, 500€
Truke tasa:
2008-07-19
1 EUR = 1.58474 USD
Bankua: Europako Banku Zentrala
Aldaketa

Ezaugarriak

Euroa 100 ehunetakotan zatitzen da. Europar Batasuneko agiri ofizialetan euro eta cent erabiltzen da, beti singularran.

Billeteak (5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500) hamabietako herrientzat berdinak dira. Txanponak ordea (1, 2, 5, 10, 20 eta 50 ehunetakoak eta 1 eta 2 eurokoak) aurrealde berdina dute baina atzealdea herrialde bakoitzean berezia da.

Txanponak, Estatu bakoitzean atzealde ezberdina du.

Billeten disenua Robert Kalinarena da, Austriako Banketxe Nagusikoa. Txanponen aurrealde arruntaren disenua Luc Luycxren lana da, Belgikako Errege Txanpon Fabrikakoa.

Euroa ECUren ondorengoa da, Europako Diru Unitatea (European Currency Unit).

Ikurrak

Euro ikurra, Europako Batzordeak disenatua, epsilon (ε) greko hitzaren arabera eginda dago. E Europako iniziala zelako aukeratu zen. Bi marrak, euroko egonkortasunari buruz dio.

Euroko nazioarteko txikigarria EUR da, eta Normalizaziorako Nazioarteko Organizazioak erregeistratu du ISO;

Historia

1 Euro (€) Lehen Txanpona
13,7603 Txelin austriar (ATS)
40,3399 Belgikar libera (BEF)
0,585274 Zipretar libera (CYP)
1,95583 Marko alemaniar (DEM)
15,6466 Estoniar koroa (EEK)
166,386 Espainiar pezeta (ESP)
5,94573 Marko finlandiar (FIM)
6,55957 Frantziar libera (FRF)
340,750 Greziar drakma (GRD)
0,787564 Irlandar libra (IEP)
1936,27 Italiar lira (ITL)
0,702804 Lituaniar litas (LTL)
0,702804 Letoniar lats (LVL)
40,3399 Luxenburgotar libera (LUF)
0,429300 Maltar lira (MTL)
2,20371 Florin herbeheretar (NLG)
200,482 Ezkutu portugaldar (PTE)
239,640 Tolar esloveniar (SIT)
30,1260 Eslovakiar koroa (SKK)

Dibisa hasi zen ofizialez 1999ko urtarrilaren 1ean, hamaika herrialdeen artean, euro-gunea: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Portugal. 2001eko urtarrilaren 1an Grezia erantsi zen euro-gunera eta 2007ko data berean, Eslovenia. Hala ere, txanponak eta billeteak egiteko denbora behar zen eta lehenagoko txanponak bizi ziren beren herrietan, beren kotizazioa galduta, ordaintzeko modura 2002ko urtarrilaren 1era, eurokoak aldatu zirenean. Euro eta lehenagoko dirua elkarrekin bizi izan ziren hilabete batzuk, aurreko dirua betiko desagertu arte.

Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Bulgaria, Polonia eta Suediak ez zuten euroa onartu.

2002ko uztailan, euroak estatubatuar dolarra gainditu zuen dibisa merkatuan.

2004eko maiatzean EBean sartu ziren Estatu berriak ez zuten berehalakoan euroa onartu, baina beharrezko baldintza ekonomikoak betetzeko asmoa zuten.

Herri batzuetan 1 zentimo eta 2 zentimoko txanponak kendu nahi dituzte, bere egin-prezioa bere balio-prezioa baino handiagoa delako. Susmatu den irtenbidea: prezioak ez aldatzea baina ordaintzeko unean, prezioak biribiltzea.

2011ko urtarrilaren 1ean Estoniak ere txanpon ofizialtzat hartu zuen. 2014ko urtarrilaren 1ean: Letonia. 2015ko urtarrilaren 1ean: Lituania.

Ikus, gainera

  • ISO 4217
  • Vatikanoko euro txanponak
  • San Marinoko euro txanponak
  • Monakoko euro txanponak
  • Portugalgo euro txanponak
  • Letonsko euro txanponak
  • Luxenburgoko euro txanponak
  • Italiako euro txanponak
  • Irlandako euro txanponak
  • Herbehereetako euro txanponak
  • Greziako euro txanponak
  • Finlandiako euro txanponak
  • Austriako euro txanponak
  • Alemaniako euro txanponak
  • Belgikako euro txanponak
  • Espainiako euro txanponak
  • Esloveniako euro txanponak
  • Eslovakiako euro txanponak
  • Zipreko euro txanponak
  • Maltako euro txanponak

Kanpo loturak

BBC

British Broadcasting Corporation edo BBC Erresuma Batuko irrati eta telebista enpresa publikoa da. 1922ko urriaren 18an sortu zen, irratia emititzeko, eta 1936ko azaroaren 2an hasi zen telebista saioak ematen. Erresuma Batu osorako emititzen dute Londonen duten egoitza zentraletik. BBC nagusiki telebista izateagatik da ezaguna, bederatzi kate baititu, baina irrati asko ere baditu: 10 irrati nazional eta 40 irrati lokal. Webgunea ere badute. BBCren kate gehienak Erresuma Baturako egiten dira, baina nazioarteko katea ere badute, ia mundo osoko hedapenarekin. David Clementi da BBCko autoritate nagusia. Bestalde, Tony Hall da BBCko zuzendari nagusia. Jabea Erresuma Batuko Gobernua da.

Barne produktu gordin

Barne produktu gordina (BPG) herrialde baten jarduera ekonomikoa neurtzeko zuzeneko informazioa ematen duen magnitudea da. Herrialde bateko ekoizpen-faktore desberdinek denboraldi jakin batean berenganatutako sarreren batuketa eginez lortzen da BPGa, eta euro edo dolar bezalako diru-unitateetan adierazten da.

Adierazle honek, ordea, ez du biztanleriaren aberastasuna islatzen; izan ere, herrialde batek ekoizpen eta diru-sarrera handiak izan ditzake, baina baita oso biztanle kopuru handia ere. Hori dela-eta, per capita BPGd erabiltzea; datu hori kalkulatzeko BPGd herrialdearen biztanle kopuruaz zatitu behar da.

Aipagarria da herrialde zabal eta oso jendetsu baten (Txinaren) eta Luxenburgo herrialde txikiaren BPGd alderatzea. Txinaren BPGd (bilioi bat eta erdi dolar inguru 2005ean) Luxenburgorena (26.500 milioi dolar) baino askoz handiagoa zen. Baina Luxenburgoko biztanleek 51.143 dolarreko per capita BPG dute eta Txinako biztanleak baino askoz aberatsagoak dira; izan ere txinatarren per capita BPG 1.100 dolarrekoa da.

Ez da ahaztu behar baita ere, per capita eginez, batez-bestekoa agertzen dela eta herrialde baten barruan, pertsonen arteko aberastasun mailaren artean izugarrizko aldea egon daitekeela (eta askotan badagoela).

Bilboko Burtsa

Bilboko Burtsa Bilboko balore merkatua da.

Deia

Deia Euskal Herriko egunkari bat da, nagusiki gaztelania erabiltzen duena, artikuluren bat euskaraz tartekatuta. Lehen alea 1977ko ekainaren 8an argitaratu zen Ignacio Iriarte Areso zuzendari zuelarik. Sustatzaile eta sortzaileen artean Mitxel Unzueta, Luzio Aginagalde, Luis Maria Retolaza eta Eli Galdos egon ziren. Hasierako aurrekontua 40 milioi pezetakoa (240.000 euro inguru) izan zen eta 25 bazkideren artean bildu zen. Hilabete batzuk geroago, 600 bazkide inguru izatera iritsi ziren.Editorial Iparragirre da egunkariaren enpresa argitaratzailea, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edizioak zituen lehen aroan. 2008tik, Deia egunkaria Noticias Taldeko Bizkaiko egunkaria da.

2006ko udan bere betiko Boluetako egoitza utzi eta Bilboko Nazioarteko Erakustazokako Bami eraikinera aldatu zen.

Deia-ren paperezko alearen prezioa desberdina da astean zehar eta asteburuko egunetan. Astelehenetik ostiralera 1,50€ balio du, larunbatetan 1,70€ eta igandetan 2,50€ (2019). Webguneko edukiak doakoak dira.

Donostia

Donostia (ofizialki Donostia / San Sebastián) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da, eta Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena, 180.179 biztanle dituenez. Metropoli eremuak, berriz, 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren magalean.

Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Administrazio, kultura, hezkuntza eta turismoaren zentro garrantzitsu bat da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta 2016an Europako kultura-hiriburua izan da. 2014an, National Geographic aldizkariak munduko hiri zoriontsuenen artean kokatu zuen Donostia.

Espainiako futbol selekzio nazionala

Espainiako futbol selekzio nazionalak, Espainiar estatuko jokalari guztiek parte hartzen duten selekzioa da. Hego Euskal Herriko hainbat jokalarik ere jokatzen dute bertan. Selekzio bezala, 1920an jokatu zuen lehendabizikoz Danimarkaren aurka, bat eta huts (1-0) irabaziz.

Bere emaitzarik hoberena, 1933an lortu zuen Madrilen Bulgariaren aurka, hamahiru eta huts (13-0) irabaziz.

Azken Munduko eta Europako txapelketako irabazlea da.

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa, La Villavesa (Atarrabiarra) izenaz ezagunak, Iruñerriko autobusen zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Antzinean "Atarrabiarra" konpainia moduan existitzen bazen ere, gaur egun Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen du autobus garraioa. Gune metropolitarreko udalerri guztiak Iruñearekin elkartzen ditu 23 linea desberdinen bitartez.

Katalan Herriak

Katalan Herriak (katalanez Països Catalans) katalana mintzatzen den lurraldeari ematen zaion izena da. Orokorrean, Katalan Herriak Iberiar Penintsularen ekialdean kokatzen dira, Pirinioak eta Segura ibaiaren artean, Balear Uharteak ere batasun honetan sartuz. Zenbaitzuk Sardiniako Alguer (Alghero) hiria ere sartzen dute Katalan Herrien barne.

Hedadura 69.823 kilometro karratuetakoa da eta 12,9 milioi biztanle ditu (2004ean).

Katalan Herriak terminoa katalan nazionalista askok erabiltzen dute maiz.

Kirol

Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke.

Nobel Sariak

Nobel Sariak zenbait arlotan ekarpen zientifiko edo kultural nabariengatik Suedian urtero banatzen diren sariak dira, nazioartean eta euren arloetan garrantzitsuenak eta prestigiorik handiena dutenak. Sariak ematearen arduradunak Suediako Akademia, Suediako Zientzietako Errege Akademia, Karolinska Institutua eta Norvegiako Nobel Batzordea dira.

Alfred Nobelek bere azken testamentuan sari horiek antolatzeko agindua utzi zuen. Hasieran, 1901ean, bost arlo ziren: Fisika, Kimika, Fisiologia eta Medikuntza, Literatura eta Bakea; gero, 1968an, Ekonomiakoa sortu zen. Irabazleek urrezko domina, diploma eta dirua jasotzen dute (milioi bat euro inguru).

UEFA Euro 1980

UEFA Euro 1980, Eurokopa 1980 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 1980 Italian ospatu zuten 1980ko ekainaren 11tik 22ra. 4 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 1988

UEFA Euro 1988 Alemaniako Errepublika Federalean antolatu zuten urte hartan, Munich, Gelsenkirchen, Hanburgo, Frankfurt, Düsseldorf, Hanover, Stuttgart eta Kolonia egoitzak izan zirelarik.

Herbehereak txapeldunak izan ziren eta Sobietar Batasuna txapeldunordeak.

UEFA Euro 1996

UEFA Euro 1996, Eurokopa 1996 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 1996 Ingalaterran ospatu zuten 1996ko ekainaren 8tik 30era. 16 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 2000

UEFA Euro 2000, Eurokopa 2000 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2000 Herbehereetan eta Belgikan ospatu zuten 2000ko ekainaren 10etik uztailaren 2ra. 16 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Herbehereak eta Belgika zuzenean sailkatu ziren txapelketaren antolatzaileak izateagatik, eta beste 14 taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 2004

UEFA Euro 2004, Eurokopa 2004 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2004 Portugalen ospatu zen 2004ko ekainaren 12tik uztailaren 4ra. 16 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Portugal zuzenean sailkatu zen txapelketaren antolatzailea izateagatik, eta beste 15 taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 2008

UEFA Euro 2008, Eurokopa 2008 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2008 Austria eta Suitzan ospatu zen 2008ko ekainaren 7tik 29ra. 16 selekzio izan ziren parte-hartzaileak; Austria eta Suitza zuzenean sailkatu ziren, antolatzaile izateagatik, eta beste 14 taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten. Austria eta Polonia debutariak izan ziren txapelketa honetan.

Ekainaren 29ko finalean Alemania eta Espainia neurtu ondoren, azken hau suertatu zen garaile.

UEFA Euro 2012

UEFA Euro 2012, Eurokopa 2012 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2012 Ukraina eta Polonian ospatu zen 2012ko ekainaren 9tik 1era. 16 selekzio ziren partehartzaileak; Ukraina eta Polonia zuzenean sailkatu ziren, antolatzaile izateagatik, eta beste 14 taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten. Ukrainako selekzioa debutaria izan zen txapelketa hartan.

Uztailaren 1eko finalean Italia eta Espainia neurtu ondoren, azken hau suertatu zen garaile.

UEFA Euro 2016

UEFA Euro 2016, Eurokopa 2016 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2016 Frantzian 2016ko ekainaren 10etik uztailaren 10era ospatu zen Europako Futbol Txapelketaren 15. ekitaldia izan zen.

Vatikano Hiria

Vatikano Hiria (italieraz, Stato della Città del Vaticano) —Vatikanoa edo Egoitza Santua ere deitua— munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da. Estatu-burua Aita Santua da. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Egoitza Santuaren menpekoa da (latinez, Sancta Sedes) eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria. Sarritan Egoitza edo Aulki Santua eta Vatikano Hiria nahasten badira ere, argi bereizi behar dira: Aulki Santua Eliza Katolikoko zuzendaritza gunea da; Vatikano Hiria, aldiz, estatu independentea (nahiz eta Aulki Santuak, Nazio Batuen Erakundeko begiralea denez, ez duen NBEarekin harreman zuzenik).

Euroak ordezkatutako dibisak
Diru-ikurrak
Karlomagno Saridunak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.