Euridize (opera)

Euridize, Jacopo Peri musikagilea eta Ottavio Rinuccini olerkariak enkarguz, eta 1600en Florentzian ospatutako Henrike IV.a Frantziakoa eta Maria Mediciren ezkontza zela eta, konposatu zuten opera pastoral bat da.

Batzuen arabera, gaurdaino bere musika osoki iritsi zaigun lehenbiziko opera da, 1597-1598 artean Florentzian Dafne opera errepresentatu zen arren, haren libretoa tea musikaren zati batzuk bakarrik iritsi baitira.

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euridize
Jacopo Peri-(r)en opera
Eurydice opera
Jatorrizko izena Euridice
Itzulitako izena Euridize
Libretista Ottavio Rinuccini
Hizkuntza Italiera
Estreinaldia 1600ko urriaren 6a
Palazzo Pitti, Florentzia
Jacopo Peri

Jacopo Peri (Erroma, 1561 - Florentzia, 1633), izengoitiz Il Zazzerino, italiar musikagilea izan zen, ogibidez abeslaria.

Medicien gorteko musikari izan zen, musika-zuzendari nagusia eta, 1618an, kamarlengo nagusia. Giovanni de' Bardi eta Jacopo Corsirekin batera, Camerata Fiorentinako kide izan zen; camerata haiek antzinako musika-drama berpiztea zuten helburu, errezitazioa edo antzezpen-estiloa erabiliaz. Perik garrantzi handia izan zuen geroago opera sortuko zen estilo dramatiko berriaren sorreran.

Irizpide horrekin eta Corsiren laguntzarekin batera, 1594an Dafne idatzi zuen, ziurrenez lehen opera izan zena, Ottavio Rinucciniren libreto batean oinarrituta. Askoz arrakasta handiagoa lortu zuen Euridize (1600) operarekin, Rinucciniren beraren libretoarekin. 1609an, pieza lirikoez osatutako liburu bat argitaratu zuen; haietan ahots bakarrerako madrigalak tartekatu zituen. Balletak, intermezzoak eta eliza-musika ere idatzi zituen.

Ranieri de' Calzabigi

Ranieri Simone Francesco Maria de Calzabigi, Ranieri de' Calzabigi edo Raniero de Calsabigi deitua (Livorno, Italia, 1714ko abenduaren 23a-Napoli, 1795eko uztaila) italiar olerkari eta libreto egile bat izan zen. Batez ere, Christoph Willibald Gluckekin honen "erreforma operetan" izan zuen elkarlanagatik da ezaguna.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.