Estatu-kolpe

Estatu kolpea indarrean dagoen boterearen usurpazioari deritzo, pertsona talde baten partetik, nagusiki indar armatu matxinatuak edo gizarteko sektore haserreak, horretarako Estatuaren legezkotasuna bortxatuz.

Estatu kolpeak diktadura baten ezarpenarekin amaitzen dira nagusiki, baina ez da beti horrela izaten. Definizioz, edozein gobernu motaren aurka egin daiteke, autoritarioa izan edo ez. Zentzu peioratiboan, ordea, diktaduraren bat ezartzeko saiakerak aipatzeko erabiltzen da.

Herrialde baten legezkotasunaren eta burujabetzaren aurkako eraso horrek berauen erakunde gordetzaileen bahiketa eskatzen du. Erakunde horiek gobernua edo parlamentua dira, herrialde demokratikoetan, edo erregea edo diktadorea, bestelako gobernu sistemetan. Komunikabideen kontrola, oposizioaren debekua eta zuzenbide estatuaren kentzea ere ohikoa da.

Estatu kolpeak nahiko ohikoak izan dira XIX. eta XX. mendeetan mundu osoan.

XX. mendeko estatu-kolpeak

Ondorengo hauek XX. mendean estatu-kolpea egin zuten:

XXI. mendeko estatu kolpeak

1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea

1936ko uztailaren 17 eta 18ko Espainiako estatu-kolpea Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernuaren aurkako altxamendu militarra izan zen. Estatu-kolpearen porrotak Espainiako Gerra Zibila eta azken hauen amaieran, 1975era arte iraun zuen erregimen frankistaren ezarpena eragin zituen.

1970eko hamarkada

1970eko hamarkadak 1970etik 1979. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.

2016ko Turkiako estatu-kolpe saiakera

2016ko uztailaren 15ean Turkian Recep Tayyip Erdoğan presidentea boterik kentzeko asmoz burutu zen estatu-kolpe saiakera izan zen. Kolpea Turkiako indar armatuen militar talde batek eman zuen, Ankara eta Istanbul hartuz.

Saiakerak hirurehun hildako inguru utzi zituen eta mila zauritu baino gehiago. Ankaran, Turkiako Parlamentua eta Presidentearen Jauregia bonbardatuak izan ziren. Horrez gain, tiro hotsak entzun ziren Ankara eta Istanbuleko aireportu nagusien inguruan. Gobernuko kiderik atxilotu ezta zauritu egin omen ez zenez, gobernuak berak antolatutako ekintza izan zitekeen susmoa zabaldu zen. Oposizioko alderdiak saiakeraren aurka agertu ziren eta Turkian zein nazioartean erantzuna ez zen aldekoa izan. Europar Batasunak, NATOk eta Amerikako Estatu Batuek, beste batzuen artean, Turkiako erakundeak eta hautetsitako gobernua errespetatzera deitu zuten.

Egunean bertan Erdoğan presidenteak jendea deitu zuen kalean kolpearen aurka agertzeko. Uztailaren 16an Binali Yıldırım lehen ministroak egoera "guztiz kontrolpean" zegoela adierazi zuen eta saiakera "Turkiako demokrazian orban beltz bat" bezala izendatu zuen. Saiakera ostean gobernuak 2,839 atxiloketa burutu zituen.

Almanzor

Muhammad ibn Abd-Allah ibn Abū Āmir (arabieraz: أبو عامر محمد بن عبد الله بن أبي عامر الحاجب المنصور‎), ezizenez Al-Mansur (arabieraz: المنصور‎, euskeraz Garailea), kristauen artean Almanzor deitua (?, 938 - Medinaceli, 1002ko abuztuaren 11), andalustar militar eta politikoa, Kordobako kaliferriaren buruzagia eta Hisham II.aren hayib edo lehen ministroa.

Yemenetik etorritako familia batean jaioa, Kordoban ohore eta karguak lortu zituen kalifaren ondoan. 978an estatu-kolpe baten ondorioz hayib bihurtuta, Almanzorrek bai Magreben bai Al-Andalusen omeiar leinuaren lurraldeak hedatu zituen.

Nafarroako Antso II.aren alaba ezkondu zuen. Honek, Nafarroako Abdak Abderraman Antso semea zuen. Beste emazte-gatibuk, berriz, Abd al-Malik al-Muzafar semea eta oinordekoa izan zuen.

Blaise Compaoré

Blaise Compaoré (Ziniaré, Volta Garaia, 1951ko otsailaren 3a ) 1987tik 2014ra Burkina Fasoko presidentea izan zen.

Berak fundatu zuen gaur egun agintean dagoen Congrès pour la Démocratie et le Progrès - CDP alderdia. 1987an boterea eskuratu zuen estatu-kolpe baten bidez. Thomas Sankara aurreko presidentearen hilketan inplikaturik egotea leporatzen zaio. Oposizioak boikoteatutako 1991ko hauteskunde presidentzialak irabazi zituen. 1998, 2005 eta 2010ean berriz hautatua izan zen. Oposizioak hauteskundeetako iruzurra salatu zuen.

Diktadura

Diktadura gobernu era bat da, zeinetan pertsona edota ideologia bereko talde jakin baten eskuetan botere guztia dagoen, estatuaren hiru botereak (legegilea, eragilea eta judiziala) kontrolatuz.

Diktadoreek era askotan lor dezakete boterea. Ohikoa da militarrek gauzatutako estatu kolpe baten bidez lortzea, gerora armadak bere karguan mantenduz, baina posible da baita ezaugarri zibilak edukitzea. Aukeratuak izan daitezke, alderdi bakarrak edo hierarkia agintariak izendatuak edota boterea zuen ahaidearen heriotzaren ostean oinordetuta.

Diktadura batean, buruzagia ez dira aldizka sufragio unibertsal aske, zuzen eta sekretuaren bidez berritzen. Horrela, nahiz eta diktadoreak boterea hauteskundeen bidez lortu (Adolf Hitlerrek bezala), epe laburrean gainerako alderdi politikoak legez kanpo uzten ditu eta ondorengo hauteskundeak eragozten ditu, aldiro, arrazoi propagandistikoengatik, sasi hauteskunde manipulatu batzuk antolatzen diren arren, gobernuari patina demokratiko bat emateko eta herriaren aldeko debozioa erakusteko. Bozketa hauetan diktadorean hautagai bakarra izan ohi da eta ustelkeria eta hertsadurengatik emaitza ikusgarriak jaso ohi ditu.

Etiopiako Inperioa

Etiopiako Inperioa, batzuetan Abisinia deitua, gaur egungo Etiopia eta Eritrean kokatutako erresuma zen. Goren aldian, Somaliako iparraldea, Djibuti, Egiptoko hegoaldea, Sudango ekialdea, Yemen eta Saudi Arabiaren mendebaldea ere hartu zituen. Zagwe dinastiaren ostean sortu zen, 1270. urtean eta 1974ra arte iraun zuen, monarkia estatu kolpe batekin bukatu zenean. Bere garaian munduko estaturik zaharrenen artean kokatzen zen, eta XIX. mendean Afrikaren kolonizazio prozesuak osorik mantendu zuen estatu bakarra izan zen.

Fiji

Fiji (fijieraz: Viti; Fijiko hindiz: फ़िजी), ofizialki Fiji Uharteetako Errepublika (fijieraz: Matanitu Tugalala o Viti; Fijiko hindiz: रिपब्लिक ऑफ फीजी Ripablik ăph Phījī) Ozeano Bareko hegoaldean dagoen estatua da, Vanuaturen ekialdean, Tongaren mendebaldean eta Tuvaluren hegoaldean.

Florentziako Errepublika

Florentziako Errepublika edota Florentziar Errepublika (italieraz Repubblica Fiorentina) gaur egungo Toskana eskualdean zegoen eta Florentzia hiriburu zuen Erdi Aroko estatu bat izan zen. 1115ean, Matilde Canossakoa markesa hil zenean, florentziarrek Florentziako Dukerria desegin eta komuna bat eratu zutenean sortu zen. Errepublika gonfaloniere (hiriko agintari titularra) batek hautatutako Florentziako Signoria izeneko kontseiluak gobernatzen zuen; aldi berean, gonfalonierea florentziar gremioetako kideek hautatzen zuten.

Errepublika hartako historia borrokaz eta liskarrez beteta dago. 1434an Cosimo Medicik egindako estatu kolpe baten bitartez, Errepublikaren eta hiriburuaren kontrola Medicitarren eskuetara igaro zen. 1494. urtea arte, hiria familia haren menpe egon zen, baina denboraldi labur batez Girolamo Savonarola fraideak kanporatu egin zituen, 1512an, Joan Medicik (gerora Leon X.a Aita Santua izan zenak) hiriaren kontrola berreskuratu zuen arte. 1527an, Medicitarren agintea bigarren aldiz iraulia izan zen, Cognaceko Ligaren Gerran zehar, baina 1531n, Florentzia hamaika hilabetean setiatu ondoren, Medicitarrek berriz ere bereganatu zuten. 1532an Errepublika behin-betiko desegin zen, Klemente VII.a Aita Santuak Alexandro Medicikoa Florentziako duke izendatu eta ordu arte Errepublika zena Oinordetzako monarkia izatera iragan zenean.

Francisco Franco

Francisco Franco y Bahamonde (Ferrol, Coruña, 1892ko abenduaren 4a – Madril, 1975eko azaroaren 20a) espainiar militar eta diktadorea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka estatu-kolpe militarra jo eta Espainiako estatuburu izan zen 1939tik eta 1975 arte, frankismo deritzon aldian.

Francoren jarraitzaileei frankista deritze.

Gambia

Gambia (izen ofiziala, Republic of The Gambia) Afrikako mendebaldeko estatu txiki bat da. 2013an 1.882.450 biztanle zituen. Hiriburua Banjul da (34,828 biztanle 2003an), baina hiri zabalena eta jendetsuena Serekunda da (2006an, 335.733 biztanle). Diru ofiziala dalasia da.

Grenadako inbasioa

Grenadako estatubatuar inbasioa - Urgent Fury ("premiazko amorru bizia") kodea zuen operazioa - 1983ko urriaren 25etik 29ra Estatu Batuen eta Grenada nahiz Kubaren artean izandako gatazkari ematen zaion izena da. Estatubatuarrek estatu-kolpe bat babestu zuten Hudson Austin boteretik kentzeko.

1974an Grenadak independentzia lortu zuen Commonwealthen baitan jarraituz, eta 1979an, ezegonkortasun politikoaren ondorioz, Maurice Bishop buruzagi ezkertiarrak lortu zuen boterea. Barbadosek, Dominikak eta Estatu Batuek ez zuten begi onez ikusi Bishopen sozialismoa eta Kubarekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko Herri Gobernu Iraultzailea. New Jewel boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, Bernard Coardrekin leiala zenak, estatu kolpea eman zuen, eta Bishop hilarazi zuten 1983ko urriaren 19an. Sei egun geroago, Estatu Batuetako eta Karibe itsasoko beste sei herrialdeetako armadek Grenada inbaditu zuten, "Premiazko amorru bizia" zeritzon operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta Kubako aholkulariak preso hartu zituzten. Gatazkak bost egun baino ez zuen iraun.

Ipar Zipreko Turkiar Errepublika

Ipar Zipreko Turkiar Errepublika (turkieraz, Kuzey Kıbrıs Türk Cumhuriyeti, KKTC) de factozko errepublika independentea da. Zipre uhartearen lurraldearen herena kontrolatzen du, iparraldean. Errepublikak 1983an aldarrikatu zuen independentzia. Bederatzi urte lehenago, 1974an, uhartea Greziarekin batzea asmo zuen greziar-zipretarren estatu kolpe batek Zipreren Turkiaren inbasioa eragin zuen. Horrela, Ipar Zipre Turkiak soilik onartzen du, eta bertatiik laguntza ekonomikoa, politikoa eta militarra jasotzen du. Gainontzeko nazioarteko eragileek, Nazio Batuak eta Europako Batasunak barne, Zipreko Errepublikaren subiranotasuna uharte guztian onartzen dute.

Junta militar

Junta militarra indar armatuetako buruzagiek estatu kolpe baten ondoren sortutako gobernu mota da. Militarrek gobernuaren arduran jartzen dira.

Leon V.a Armeniarra

Leon V.a Armeniarra (antzinako grezieraz: Λέων Ε΄ ὁ Ἀρμένιος, Leōn V ho Armenios; armenieraz: Լևոն Ե Հայ; 775 – 820ko abenduaren 25a) Bizantziar enperadorea izan zen 813-820 urteetan. Militar iaioa zen. Estatu kolpe baten ondoren iritsi zen aginpidera. Konstantinopla bulgariarren erasotik libratu eta gero, ikonoklasta gisa agertu zen. Nizeforo patriarka kargutik eraitsi ondoren, ikonoen eztabaida bultzatu (815-842) eta ikonozaleei esetsi zien. Mikel Amoriarraren aldekoek hil zuten, Santa Sofia herrian, 820. urtean.

Leontzio

Leontzio (grezieraz: Λεόντιος, Leóntios; 660 - 705) Bizantziar Inperioko agintaria izan zen 695tik 698ra doan epe laburrean. Boterera Justiniano II.aren aurka buruturiko estatu kolpe baten bidez iritsi zen eta bere agintaldian Bizantziok afrika iparraldean zuen Kartagoko kolonia galdu zuen arabiarren eskutara pasa zena.

Konstantino IV. eta Justiniano II.aren agindupean jeneral izan zen arabiarrek Sebastopolisen garaitu zuten arte, porrot honen ondorioz Justinianok kartzelatua izan zen. 695. urtean ihes egitea lortu zuen handik gutxira Justiniano II.ari agintea kendu zion kolpea burutu zuelarik. Jendeak ez zuen sekula begi honez ikusi bere zerga politika zela eta. Mendeku gisa Justinianori sudurra motz ziezaiotela agindu eta Krimeako Kherson koloniara erbesteratu zuen.

Agintearen iraupena hiru urte eskasekoa izan zen eta esan bezala 697 eta 698 urteen artean arabiarrek Kartago konkistatu zuten. Kartago defendatzera bidali zen flota batek garaitua izan ostean beren komandante Apsimar agintari izendatu zuen. Bizantziora itzuli zenean flotak Leontziori agintea kendu eta Apsimari eman zion zeina Tiberio III.a izena hartu zuen.

Tiberiok Leontzio elbarritu eta komentu batean giltzaperatu zuen 705. urte artean. 705. urtean hain zuzen Justiniano II.ak boterea berreskuratu eta mendekutzat Leontzio exekutatu zuen.

Zenbaitetan Leontziori Leontzio II.a izena egozten zaio V. mendean Zenon I.aren agintean Leontzio izeneko botere-lapur bat izan baitzen.

Moktar Ould Daddah

Moktar Ould Daddah (arabieraz: مختار ولد داداه‎ Mukhtār Walad Dāddāh; Boutilimit, Mauritania, Mendebaldeko Afrika Frantsesa, 1924ko abenduaren 25a – Paris, Frantzia, 2003ko urriaren 14a) Mauritaniako politikaria izan zen. Mauritaniako lehendakaria izan zen herrialde horrek independentzia lortu zuen garaitik (1961) 1978. urtean militar estatu kolpe batek aginpidetik eraitsi zuen arte.

Osman II.a

Osman II.a (1604ko azaroaren 3a – 1622ko maiatzaren 20a) Otomandar Inperioko sultana 1618tik bere heriotzara arte.

Ahmed I.aren semea zen. Hamalau urte zituela, eta bere osaba zen Mustafa I.aren aurkako estatu-kolpe baten ondoren, hartu zuen sultan-agintea. Gaztea izan arren, Osmanek azkar hartu zuen bere gain gobernua eta berak zuzenean eraman zuen Poloniako inbasio otomandarra Moldaviako handikien gerretan.

Txotingo guduan garaitua izan ondoren, Osman II.a Konstantinoplara itzuli zen burua makurtua, porrotaren errua jenizaroen koldarkeriari egotzirik. Ondoren, Osman II.a, jenizaroen aurka jarri zen; jenizaroek instituzio pretoriartzat hartu zituen, eta hauen botera gutxitzen saiatu zen. Honen emaitza matxinada bat izan zen, Mustafa I.aren ama buru zelarik. Osman atxilotu eta soka batekin ito zuten.

Tiberio III.a

Tiberio III Apsimaros (grezieraz: Τιβέριος Γ' ο Αψίμαρος; ?-705) Bizantziar Inperioko agintaria izan zen 698. eta 705. urteen artean, bere aurreko agintari Leontziori boterea estatu kolpe bidez kendu ziolarik. Berezko izena Apsimar zuen (Αψίμαρος) eta armadako komandante zen. Zenbait iturriren arabera, Tiberio Germanian jaio zen, data ezezaguna den arren.

Bere aurrekari Leontzio ere militarra zen eta estatu kolpe bidez iritsi zen boterera. Leontzioren agintean arabiarrek Kartago inbaditu zuten. Erasoa gaitzesteko asmoz, Joan Patrizioaren ontzidia bidali zuten Kartago defendatzera. Flotak bataila galdu eta Leontzioren kontra matxinatu zen, Tiberio (orduan oraindik Apsimar) buru zuela. Flotak Kretara alde egin zuen, eta bertan Apsimarek Juan Patrizioari agintea kendu zion. Gauzak horrela, soldaduek bizantziarren agintari izendatu zuten eta Konstantinopla inguratu zuten. Zenbait funtzionarioen laguntza medio, iraultzaileek hiriko ateak ireki zituzten Apsimarrek behin betiko boterea eskuratu zuelarik. Apsimarek orduan izena Tiberio III.arengatik aldatu zuen. Bere aurreko Leontzioren sudurra moztarazi (Leontziok Justinianusekin egin zuen bezala) eta komentu batean giltzaperatu zuen.

Tiberiok aginteari 698. eta 705. urteen artean eutsi zion. Bere agintaldian zehar Bizantziok Afrika iparraldea berreskuratzeari uko egin zion, bide batez porrota ametituz. Hala ere, Omeia dinastiako Abd al-Maliken kontra aritu ziren ekialde hurbilean, eta kanpaina hauetan zenbait garaipen lortu zituzten, besteak beste: 701. urtean Sirian inkurtsio bat burutu zuten eta 702. eta 704. urteetan Zilizian arabiarren erasoei aurre egin zieten.

Bien bitartean, 704. urtean Justiniano II.ak Krimeako erbestetik alde egitea lortu zuen. Tiberio Justiniano hiltzen saiatu bazen ere, honek bulgariarrek boterea berreskuratzen lagun zezaten lortu zuen. 705. urtean Justiniano zaldun bulgariar armada baten buruan Konstantinoplara ailegatu zen. Barneko zenbaiten laguntzarekin hiriko harresia iragatea lortu zuen estatu kolpe bat burutuz. Tiberio III.a eta bere aurreko Leontzio atxilotu eta erailak izan ziren.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.