Estatu

Estatua gizarte bat zuzentzen duten arauak ezarri edo inposatzeko ahalmena duten erakundeen multzoa da, lurralde jakin batean —muga argiekin, beraz— subiranotasuna duena, bai lurralde horren barrura begira eta bai kanpora (beste estatuekiko) begira. Estatua deritzo lurralde horri ere, baina ez da nazio eta herrialde kontzeptuen sinonimo:

  • Nazioa gizatalde bat da.
  • Herrialdea eremu geografiko bat da.
  • Estatua egitura politiko bat da.

Max Weberren arabera, estatua «Lurralde jakin batean menderatze-tresna gisa legezko indarkeria monopolizatzea lortzen duen erakundea da. Instituzio forma hartzen du.». Ondorioz, estatuak indar armatuak, administrazio publikoa, justizia sistema eta polizia biltzen ditu bere barnean, besteak beste.

Estatua nazioarekin nahasten da zenbaitetan, batez ere nazio-estatu ereduaren eraginez; eredu horrek nazio ezaugarri eta estatua batera garatzen ditu.

Honako ezaugarri hauek ditu: Erakunde politikoa da, inpertsonala eta subiranoa eta Boterearen egitura bateratua du.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Ameriketako Estatu Batuak

Ameriketako Estatu Batuak (ingelesez: United States of America) Ipar Amerikako errepublika federala da, 50 estatuk eta barruti federal batek osatzen dutena. Haietako 48 Kanada eta Mexiko artean daude: horiei, Estatu Batu kontinentalak deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte ditu. 9.833.517 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2017an 326,9 milioi biztanle zituen; beraz, munduko herrialderik jendetsuenetan hirugarrena da, Indiaren eta Txinako Herri Errepublikaren atzetik. Hiriburua Washington da, eta New York hiririk handiena.

Lehen eta Bigarren mundu gerretako garaipenen ondoren, eta 1991. urtean Gerra Hotza amaitu zelarik, Estatu Batuak dira munduko nazio-estaturik indartsuena. Ekonomiak hazkunde jarraitua du, langabezia ez da handia, inflazioa apala da, eta oso lasterra teknologiaren aurreramendua. Gizarte oparo horrek duen arazorik larriena irabazien banaketa da: 1975. urteaz gero, nazio sarreren gehitzea ia osorik joan da biztanleen % 20ren eskuetara.

Hizkuntza nagusia ingelesa da; ingelesaz gainera, espainiera, frantsesa, alemaniera, eta indiarren hizkuntzak ere erabiltzen dira, navajoera eta hopiera (Arizonan) batez ere.

Ameriketako Estatu Batuetako konderriak

Ameriketako Estatu Batuetako konderriak Ameriketako Estatu Batuetako azpibanaketa administratiboa da. Estatu bakoitzak hainbat konderri ditu. Konderri bakoitzak bere hiriburua du eta bertan konderriko epaitegiak eta administrazioa daude.

Konderri hitza, 48 estatuetan erabiltzen da bakarrik. Alaskan borough (auzotegia) hitza erabiltzen da eta Louisianan parish (parrokia) hitza.

Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia (American Academy of Arts and Sciences, AAAS) Ameriketako Estatu Batuetako ohorezko erakundea da; esaten da akademiako kidea izatea ia Nobel Saria jasotzearen parekoa dela. Haren helburu nagusiak irakaskuntza eta ezaguera zabaltzea da.

Bavaria

Bavaria (alemanez: Bayern, ˈbaɪɐn ahoskatua), ofizialki Bavariako Estatu Askea (alemanez: Freistaat Bayern, ˈfʁaɪʃtaːt ˈbaɪɐn ahoskatua) Alemaniako hego-ekialdeko estatua da. Ezaugarri berezia du, "estatu askea" izanda. Hiriburua Munich da (1.314.551 biztanle) eta estatuak 12.464.997 biztanle ditu. Garrantzi historiko handia izan du Europan. Halaber, pertsona ospetsu ugari bertan jaio zein bizi izan dira.

Encyclopædia Britannica

Encyclopædia Britannica ingelesezko entziklopedia orokorra da, mundu osoan ezagunenetarikoa eta baliotsuenetarikoa, dedikazio osodun 19 argitaratzailek eta 4.000 parte hartzaile adituk osatutako taldeak idatzitakoa.

Jatorrian, Edinburghen (Eskozian) argitaratzen zuten, 1768tik 1901 arte. Urte hartatik gaur egun arte Ameriketako Estatu Batuetan egiten dute.

Erroldak esleitutako leku

Erroldak esleitutako lekua (ingelesez Census-designated place edo CDP) Ameriketako Estatu Batuetako Errolda Bulegoak zehaztutako biztanle-gune mota bat da. Esleitutako leku hori estatistika helburuetarako erabiltzen da bakarrik.

Florida

Florida Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean dagoen estatua da. Iparraldean Alabama eta Georgiako estatuak ditu mugakide eta beste leku guztietatik urak mugatzen du estatua penintsula batean baitago. 2008. urtean 18.328.340 bizntanle zituen eta horrek AEBetako biztanleria gehien duen 4. estatua bihurtu du.

Hiriburua Tallahassee da, baina Jacksonville da hiririk handiena. Estatuko metropoliar gunerik handiena Miami da 5 milioi eta erdi biztanle ingururekin.

Georgia (AEB)

Georgia Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako hego-ekialdean. Atlanta du hiriburua. Guztira 8 milioi biztanle inguru ditu.

Illinois

Illinois Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatutakoa. Springfield du hiriburua baina hiri garrantzitsuena Chicago da. Guztira 12.5 milioi biztanle inguru ditu estatuak.

Kalifornia

Kalifornia (ingelesez: California, ˌkæləˈfɔrnjə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako mendebaldean dagoena. Hiriburua Sacramento du baina hiri garrantzitsuena Los Angeles da.

Guztira 36 milioi biztanle inguru ditu: Ameriketako Estatu Batuetako biztanle gehien dituen estatua da.

Kansas

Kansas Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatua. Hiriburua Topeka du baina hiri garrantzitsuena Wichita. Guztira 2.7 milioi biztanle inguru ditu estatuak.

Mugak: iparraldean Nebraska, hegoaldean Oklahoma, mendebalean Colorado eta ekialdean Missouri.

Library of Congress Control Number

Library of Congress Control Number (LCCN) Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiaren katologoa sailkatzeko sortutako sistema da, serie-zenbakiz osaturik. Mundu osoko Liburuzainek sistema hau erabiltzen dute Estatu Batuetan argitaraturiko liburuak sailkatzeko.

Michigan

Michigan Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Aintzira Handien lurraldean. Estatu Batuetako mendebaldean dago kokatua. Bere hiriburua Lansing da baina hiri garrantzitsuena Detroit da. Guztira 10 milioi biztanle ditu. Biztanle gehienak hirietan bizi dira, hegoaldean.

Minnesota

Minnesota Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako mendebaldean dago kokatua. Bere hiriburua Saint Paul da. Guztira 5 milioi biztanle ditu.

1858.go maiatzaren 11ean bihurtu zen Ameriketako Estatu Batuetako 32. Estatu. 10.000 Lakuen Estatua bezela ezagutzen da eta izena, Dakota tribuaren hizkuntzaren hitz batetik datorkio, "zeruz tintaturiko ura" esan nahi duelarik.

Missouri

Missouri Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako mendebaldean dago kokatua. Bere hiriburua Jefferson City (40.771 biztanle 2008an). Guztira 5,5 milioi biztanle ditu.

New Jersey

New Jersey Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako ekialdean dago kokatua. Hiriburua Trenton du, baina hiri garrantzitsuena Newark da. 8,5 milioi biztanle inguru ditu.

New York (estatua)

New York Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako ipar-ekialdean dagoena. Estatuko hiriburua Albany da, baina hiri nagusiak New York, Buffalo eta Rochester dira, eta New York hiria da ezagunena. Estatu Batuetan biztanle gehien dituzten estatuetatik hirugarrena da, 19 milioi biztanle inguru baititu.

Oklahoma

Oklahoma Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdian kokatua. Estatuko hiriburua eta hiri nagusia Oklahoma Hiria da. Guztira 3.5 milioi biztanle inguru ditu 181.196 kilometro karratuetan. Hogeitazortzigarren estatu populatuena da, eta hogeigarren zabalerari dagokionez. Izena okla eta humma (jende gorria) hitz choctaw indiarretatik datorkio. Lurralde Indiarratik osatuta, 1907ko azaroaren 16an AEBetako 46. estatu bihurtu zen.

Gas natural, petrolio eta janariaren ekoizle garrantzitsua, Oklahomako ekonomia hegazkin, energia, telekomunikazio eta teknologia industrietan dago oinarriturik. Herrialdeko azkarren hazi den ekonomietakoa du. Oklahoma Hiria eta Tulsako metropoli guneetan kokatzen dira industria gehienak, eta biztanleen %60 inguru hor bizi dira.

Mendi txikiak, larreak eta ekialdean basoak edukita, Oklahomako lurralde gehiena AEBetako Lautada Handietan sartzen da, eguraldi gogorreko zonaldea hain zuzen ere. Alemaniar, irlandar eta britainiar jatorriak dira ohikoenak, indiarrekin batera. Izan ere, 25 hizkuntza indiar baino gehiago mintzatzen dira estatu horretan, edozeinetan baino gehiago.

Historikoki, behizainen bideak hortik igaro dira, baita hegoaldean kokatu nahi zirenenak ere. Gainera, gobernuek estatu honetan ere kokatu dituzte indiarrak. Bibliaren Gerrikoan barnan, kristau ebanjelikoen sinesmen hedatuek AEBetako estaturik kontserbadoreenetakoa bihurtzen dute, nahiz eta bozketa erroldetan Alderdi Demokraten zerrenda handiagoa den.

Pennsylvania

Pennsylvania Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatu bat da. Hiriburua Harrisburg du, baina hiri nagusia Filadelfia da. Guztira, 12,5 milioi biztanle dituenez (2007), Estatu Batuetako estatu jendetsuenen artean seigarrena da. 119.283 km2 ditu.

Virginia

Virginia Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako ekialdean dago. Estatuko hiriburua Richmond da eta hiririk handiena Virginia Beach. Guztira, 7 milioi biztanle inguru ditu.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.