Espainiako Urrezko Mendea

"Urrezko Mendea" esamoldeak artikulu honetara dakar. Antzinako Greziako Urrezko Mendea gaitzat duena beste hau da: Periklesen Mendea.
Bartolomé Esteban Perez Murillo 004
Pikaroak jaten, Murillorena.
Battle of Lepanto 1571
Lepantoko gudua, non Espainiari egokitu zitzaion Otomandar Inperioagandik Europaren defentsa antolatzea.
Columnas Plus Ultra
Herkulesen Zutabeak "Plus Ultra" leloarekin, Karlos I.a Espainiakoa enperadorearen ikurra Sevillako udaletxean (XVII. mendea)

Espainiako Urrezko Mendea (gaztelaniaz Siglo de Oro) espainiar kulturaren garai klasiko edo gorena ezagutzen da, nagusiki XVI. mendeko Pizkundea eta XVII. mendeko Barrokoa. Gertakari klabeen datak kontutan hartuz, Antonio de Nebrijaren Gramática Castellana 1492an argitaratu zenetik Pedro Calderón de la Barca 1681ean hil zen arteko garaia hartzen du.

Sarrera

XVIII. mendearen amaieran jada ezagun egin zen "Urrezko Mendea" izena, Felix Lope de Vegak bere mendea ezagutzeko erabiltzen zuena eta On Kixotek miresten zuena Urrezko Aroari buruzko bere hitzaldi ospetsuan. XIX. mendean George Ticknor hispanista estatubatuarrak sendotu zuen izen hori, Hesiodok idatzitako Teogonia mito ospetsuari erreferentzia eginez, non geroz eta kaxkarragoak ziren metalezko giza aro batzuk egon ziren.

Euren bateratze dinastikoarekin Errege-erregina katolikoek politikoki indartsua zen estatu baten oinarriak jarri zituzten, geroago sendotuko zirenak (intelektual garaikideren batzuk, Nikolas Makiavelo kasu, horren bekaizti agertu ziren); baina ideologikoki estatu hura Elizaren Inkisizioaren mende zegoen.

Kristau bihurtu ez ziren judutarrak 1492an kanporatuak izan ziren eta Europa osoan, Asian eta Afrika iparraldean hispaniar koloniak sortuz barreiatu ziren, non euren hizkuntza lantzen eta literatura gaztelaniaz idazten jarraitzen zuten, ondorioz, pertsonaia esanguratsuak ere sortuz, Jose Penso de la Vega ekonomialari eta idazlea, Miguel de Barrios, Juan de Prado, Isaac Cardoso, Abraham Zacuto, Isaac Orobio de Castro edo Manuel de Pina kasu. 1492ko urtarrilean Gaztelak Granadako erreinua konkistatu zuen, hala, ordu arte penintsulan musulmanek izan zuten aginte politikoari amaiera emanez, gutxiengo morisko bat Filipe III.a Espainiakoaren erregealdia arte gutxi gora-behera onartua bizitzen mantendu zen arren. Gainera, urte horretako urrian Cristobal Colon Amerikara iritsi zen eta Errekonkistako Erdi Aroko gerretan izan zen gerra grina lurralde berrietara hedatuko da, baita Europara ere, "Gizadiaren historiako balentriarik bikainena" deritzonean Pierre Vilar historialariak dioenez. Hala ere, eta batez ere XVI. mendearen erdialde inguruan espainiar erasmista eta protestanteak jazarriak dira edo Espainiatik joatea beste erremediorik ez dute, horien artean Biblia gaztelaniara itzuli zutenak, Francisco de Enzinas, Casiodoro de Reina eta Cipriano de Valera kasu, Juan Perez de Pineda, Antonio del Corro edo Juan de Luna humanista protestanteez gain, beste batzuen artean.

Garai honetako oparotasun kultural eta ekonomikoan zehar Espainiak nazioarteko ospea eta eragin kulturala lortu zuen Europa guztian. Espainiatik zetorren guztia sarri imitatu egiten zen, eta hizkuntzaren ikasketa eta azterketa (hispanismoa) hedatzen dira.

Garai honetan gehien landu ziren arlo kulturalak literatura, arte plastikoak, musika eta arkitektura izan ziren. Jakintza Salamanka eta Alcalá de Henareseko unibertsitate ospetsuetan metatzen da.

Garai honetako hiririk garrantzitsuenak honako hauek dira: Sevilla, kolonietako aberastasunak eta Europako merkatari eta bankari garrantzitsuenak hartzeagatik, nazioarteko gaizkiletzarekin batera; Madril Gortearen egoitza bezala, Toledo, Valentzia eta Zaragoza.

Humanitateen arloan berauen lanketa sakona baino gehiago zabala izan zen eta izaera hedatzailekoa aditukoa baino gehiago, filologiak adierazpen bikainak eman zituen arren, Biblia políglota complutense izenekoa edo Biblia Regis edo Anberesekoa kasu Benito Arias Montanorena, arlo zientifikoan linguistikan (Francisco Sánchez de las Brozas eta bere Minerva, misiolariek eginiko indiar hizkuntzen gramatika ugariak), Geografian, kartografian, antropologian eta Natur Zientzietan (Botanika, mineralogia) Amerikaren aurkikuntzaren ondorioz aurrerapen handiak egon ziren bitartean. Matematikan (Sebastian Izquierdo, Pedro Nunes, Juan Caramuel, Omerique, Pedro Ciruelo, Juan de Rojas y Sarmiento, Rodrigo Zamorano), fisikan, medikuntzan, farmakologian (Andres Laguna), psikologian (Juan Luis Vives, Joanes Uharte Donibanekoa) eta filosofian (Francisco Suarez) ere izan ziren egile aipagarriak. Era berean, herrialde berrien aurkikuntzak izan zuen eraginaren ondorioz zuzenbide naturala eta jendeen zuzenbidea ere garatu ziren Bartolome de Las Casas, giza eskubideen eragin handiko aitzindaria eta iusnaturalismoaren babeslea De regia potestate izeneko lanean edo Francisco de Vitoria bezalako pertsonekin.

Ikus, gainera: Humanismoa Espainian, Salamancako Eskola, Arbitrismo, Zientzia eta teknika Espainiako Urrezko Mendean eta Kristautasunaren historia Espainian (Aro Modernoa).

Urrezko Mendeak bi aro estetiko hartzen ditu, XVI. mendeko Pizkundea (Fernando Katolikoa, Karlos I.a Espainiakoa eta Filipe II.a Espainiakoaren erregealdiak) eta XVII. mendeko Barrokoa (Filipe III.a Espainiakoa, Filipe IV.a Espainiakoa eta Karlos II.a Espainiakoaren erregealdiak). Bi garai edo fase hauen ardatza Trentoko Kontzilioan eta erreakzio kontrarreformistan jar daiteke.

Ikus, gainera: Espainiar pizkundea eta Espainiar barrokoa

Literatura

El ingenioso hidalgo don Quijote de la Mancha
Portada de la primera edición de On Kixoteren lehen edizioaren azala (1605)

Ikus, gainera: Pizkundeko espainiar literatura eta Barrokoko espainiar literatura

Espainiak bere aro klasikoan literatura unibertsalaren ondorengo garapenean eragin handia izan zuten estetika eta literatura genero batzuk sortu zituen.

Estetiken artean, funtsezkoa izan zen errealista eta herrikoia zen baten garapena, Pizkundeko idealismo noble, zaldun eta harranditsuaren aurkari kritiko bezala: zelestineskoa (Fernando de Rojasen La Celestina edo Tragicomedia de Calisto y Melibea, Feliciano de Silvaren Segunda Celestina), eleberri pikareskoa (Lazarillo de Tormes, egile ezezagunduna, Guzmán de Alfarache, Mateo Alemanena, Estebanillo Gonzalez) edo egungo eleberri polifoniko proteikoa (On Kixote) Miguel de Cervantesek "idazketa aske" bezala definitu zuena.

Literaturaren arruntze honen ondorioz jakintza humanistikoak ere arruntu ziren miszelanea edo ikasketa ugariko silben genero ezagunekin, oso irakurri eta itzuliak Europa guztian, hauen egilerik garrantzitsuenetako batzuk Pero Mexia, Luis Zapata eta Antonio de Torquemada direlarik beste batzuen artean.

Antzinako Erregimena

Antzinako Erregimena (frantsesez: Ancien Régime) frantziar iraultzaileek, gutxiesgarritzat, 1789ko Frantziako Iraultzaren aurreko gobernuari (Luis XVI.a Frantziakoaren monarkia absolutua) jarri zioten izena da; erregimen bera zuten gainerako europar monarkiak izendatzeko ere erabiltzen da. Antzinako Erregimenari kontrajarri zitzaion Erregimen Berria (Espainian, Erregimen Liberala).

Izen hau, Aro Modernoarekin ia guztiz bat datorren garai bat izendatzeko ere erabiltzen da.

Bartolomé Benassar

Bartolome Benassar (Nimes, 1929ko apirilaren 8a - Tolosa, Okzitania, 2018ko azaroaren 8a) frantziar historialari eta hispanista garrantzitsu bat izan zen.

Toulouseko Unibertsitateko Historia Garaikideko Irakasle zen eta Espainiako historia moderno eta garaikidean autoritatetzat ere hartua da. Zezenketa kritikari ezaguna ere bada.

Toulouse eta Montpellierreko Unibertsitateetan ikasi zuen (1949). Bigarren hezkuntzako irakasle izan zen zenbait lizeotan (1950-1955) eta bekadun erresidente Velazquezen Etxean (Madril, 1955-56). Toulouseko Unibertsitatean Historia Garaikideko irakasle eta katedraduna (1956-1990), honen errektore ere izan zelarik (1978-1980). Irakasle bisitaria Oxforden (1973). Hitzaldiak eman zituen Europan, Amerikan eta Afrikan. Honoris causa doktore Valladolideko Unibertsitatetik. Alfontso X.a Jakitunaren Ordena eta Frantziar Akademiaren Historia Sari Handia ditu bere lan guztiagatik (2005). Francisco Franco, Hernán Cortés eta Joan Austriakoaren biografiak idatzi zituen, eta bereziki Espainiako Urrezko Mendea ikertu zuen. Espainiar Inkisizioari buruz zegoen antzinako kontzeptua berrikusi zuen lehenetako bat izan zen, Espainiar Kondaira Beltzaren eragina jasan zuena. Historialaria izateaz gain, idazlea ere bada, zenbait eleberri idatzi dituelarik.

1982tik Madrilgo Historia Errege Akademiako kide da.

Filipe II.a Espainiakoa

Filipe II.a Gaztelakoa Zuhurra edo Filipe I.a Portugalgoa (Valladolid, 1527ko maiatzaren 21a - El Escorial, 1598) 1556-1598 bitartean Espainiako erregea eta 1580-1598 bitartean Portugalgo erregea izan zen. Horrez gainera, Maria I.a Ingalaterrakoarekin ezkondurik egon zen urteetan (1554-1558), Ingalaterra eta Irlandako errege ezkontidea izan zen.

Bere garaian izugarri zabaldu zen Espainiar Inperioa (Amerika, haren omenez izendatutako Filipinetako uharteak) eta 1580. urtean Portugalgo erreinuaz eta inperioaz jabetu zen Espainiako koroa. Maila handiko aholkulariz eta militarrez inguratua egon zen beti (Albako dukea, Granvelle, Alexandro Farnesio, Joan Austriakoa…), baina ez zen batere trebea izan administrazioan eta barne politikan. Ameriketan pilaturiko urre guztiagatik ere, lur jota utzi zuen Espainiako ekonomia. Bestalde, erlijioan ezarri zituen lege zorrotzak oso ondorio txarrak ekarri zizkion Espainiako erresumari, Filipe II.aren garaian Espainiako Urrezko Mendea izeneko aroa hasi zen arren.

Filipe II.ren erregealdiak oso iritzi kontrajarriak sortu ditu. Espainiarrek errege zuhurra izendatu zuten bitartean, protestanteentzat hegoaldeko deabrua (dæmon meridianus) eta tiranorik ankerrena zen

Miguel de Cervantes

Miguel de Cervantes Saavedra (Alcalá de Henares, Espainia, 1547ko irailaren 29a - Madril, Espainia, 1616ko apirilaren 22a), izengoitiz Lepantoko besomotza, gaztelaniazko eleberrigile, poeta eta antzerkigile bat izan zen, Espainiako Urrezko Mendeko idazlerik behinena. On Kixote Mantxakoa, haren lan nagusia, Europako lehen eleberri modernotzat hartzen da, eta, adituen artean, inoiz idatzi den fikziozko lanik hoberenetako bat dela jotzen da.Ez da haren bizitzari buruzko gauza askorik ezagutzen. Valladolid eta Madrilen egin zituen ikasketak. Acquaviva kardinalaren zerbitzari gisa, Erromara joan eta soldadu ibili zen. Lepantoko guduan parte hartu zuen (bertan beso bat erbaldu zitzaion) eta, turkoek atxilotu ondoren, bost urte eman zituen Aljerko presondegian. Espainiara itzulita, ezkondu eta funtzionario lanetan hasi zen, baina arazoak izan zituen justiziarekin.Lehen eleberria garai hartan boladan zegoen artzain eleberrien generokoa izan zen, La Galatea (1585). Askoz geroago idatzi zuen El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha (lehen zatia 1605ean argitaratu zen eta 1615ean bigarrena), mundu osoko literaturan guztiz ospetsu bihurtuko zen obra. Errealismo handiz deskribatzen du Cervantesek Espainia eta halaxe sentitu zuen Espainiak Don Quijote-n bere burua islatuta. Bertan Mantxako handiki bat, Alonso Quijano, erotu egiten da zalduntza liburuak irakurriz; bere burua ere zaldun egitea erabakitzen du, ezkutaria (Sancho Panza) eta zaldiarekin (Rocinante) behar duen edonori bere laguntza eta babesa emateko, eta bere egitandien gloria bere damari (Dulcinea del Toboso) eskaintzeko asmotan. Dena alderantziz aterako zaio, ordea; zentzua berreskuratu, eta zaldun liburuak madarikatuz hiltzen da.1613an Novelas Ejemplares izeneko kontakizunak plazaratu zituen Cervantesek. Bi mota bereiz daitezke horietan; egilearen amodiozko abenturak islatzen dituztenak: La española inglesa («Ingeles espainola»), El amante liberal («Maitale liberala») eta, errealismoz eta psikologia handiz, gizartearen hainbat alderdi ukitzen dituzten obrak: Rinconete y Cortadillo («Rinconete eta Cortadillo»), El coloquio de los perros («Zakurren berriketaldia»). 1614an, Viaje al Parnaso poema liburua («Parnasorako bidaia»), komediak (zortzi, Los Baños de Argel, etab.) eta entremes delakoak —ekitaldi bakarreko antzezlan umorezkoak— eta El retablo de las maravillas («Gauza zoragarrien erretaula») argitaratu zituen. Hamar urte lehenago bezala, Kixoteren bigarren zatiak arrakasta handia izan zuen (1615). Hil zenean (1616, Shakespeare hil zen urte bera), Los trabajos de Persiles y Segismunda eleberria utzi zuen.

Orgazko kondearen ehorzketa

Orgazko jaunaren ehorzketa (gaztelaniaz: El Entierro del señor de Orgaz), sarri Orgazko kondearen ehorzketa (El Entierro del Conde de Orgaz) izenaz ezaguna, Grekoaren (1541-1614) lan gailena eta ezagunena da. Toledoko Santo Tomé elizan dago.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.