Errusia

Errusia (errusieraz: Росси́я, Rosia[3]), ofizialki Errusiar Federakundea[4] (Росси́йская Федера́ция, Rosijskaia Fiedieratsia[3]), iparraldeko Eurasiako estatu burujabea da. Munduko estaturik handiena da, 17.075.400 kilometro koadroko eremua hartzen baitu[1], Europan eta Asian. Sobietar Batasuna ohiaren errepublika nagusia izan zen. Egun munduko estaturik boteretsuenetako bat da, ekonomian nahiz politikan. Mosku du hiriburua eta hiri jendetsuena; eta San Petersburgo du hiri jendetsuenetan bigarrena. 2017an, 144,5 milioi biztanle zituen (146,8 milioi Krimea eta Sebastopol barne)[2].

Errusia da inguruko lurraldeekin muga luzeena duen munduko herrialdea. Mugakide ditu, iparraldean, Ozeano Artikoaren zenbait adar, Barents, Kara, Laptev, Ekialdeko Siberiakoa eta Txuktxi; ekialdean, Ozeano Barearen zenbait adar, Bering itsasartea (Errusia eta Alaska banatzen dituena), Bering itsasoa, eta Okhotskeko eta Japoniako itsasoak; hegoaldean, Txina, Ipar Korea, Mongolia, Kazakhstan, Azerbaijan, Georgia eta Itsaso Beltza; hego-ekialdean, Ukraina; mendebaldean, Polonia, Bielorrusia, Lituania, Letonia, Estonia, Finlandiako golkoa eta Finlandia, eta ipar-mendebaldean, Norvegia.

Errusiar Federakundea
Российская Федерация
Rossiyskaya Federatsiya
Errusiako bandera Errusiako armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: 
Errusiaren kokapena munduan (berdez) Krimeako penintsula barne
Errusiaren kokapena munduan (berdez)
Krimeako penintsula barne
Hiriburua
eta hiri handiena
Mosku
Hizkuntza ofiziala(k) Errusiera1
Herritarra errusiar
Gobernua Errepublika federala
 -  Presidentea Vladimir Putin
 -  Lehen ministroa Dmitri Medvedev
Eratzea
 -  Kieveko Rusa 882 
 -  Printzerria 1283 
 -  Tsarerria 1547ko urtarrilaren 16a 
 -  Inperioa 1721eko urriaren 22a 
 -  Errusiako SESF 1917ko azaroaren 6a 
 -  Sobietar Batasuna 1922ko abenduaren 30a 
 -  Errusiar Federakundea 1991ko abenduaren 25a 
Azalera
 -  Guztira 17,075,200[1] km2 (1.)
 -  Ura (%) 13
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2017[2]) Krimea gabe: 144.498.215 (9.)
 -  Dentsitatea 8,4 bizt./km2 (207.)
Dirua errubloa (RUB)
Ordu-eremua UTC (UTC+2tik +11ra)
 -  Udan (DST)  (UTC+3tik +12ra)
Aurrezenbakia 7
Internet domeinua ru
1 30 hizkuntza baino gehiagok ofizialtasuna dute hainbat lurraldeetan.

Geografia

Russia edcp relief location map
Errusiako mapa topografikoa

Errusia Eurasiaren iparraldean dago, 41° eta 82°N latitudeen, eta 19°E eta 169°W longitudeen artean. Munduko estatu luze-zabalena da, guztira 17.075.400 kilometro koadroko eremua baitu, eta 11 ordu-eremu zeharkatzen ditu. Herrialdeko bi toki aldenduenen arteko distantzia 8.000 kilometro da, lerro geodesiko batean. Hauek dira bi toki horiek: Poloniako muga, Vistula ertzean, eta Kuril uharteetako hego-ekialdea, Hokkaido uhartetik kilometro gutxira. 23 leku ditu UNESCOk gizateriaren ondare izendatuak[5] 40 biosfera erreserba,[6], 40 parke nazional eta 101 erreserba natural (заповедник, zapovednik).

Eremuari dagokionez munduko herrialderik handiena bada ere, kokapen desegokia du itsasbide nagusiei dagokienez, 40.000 kilometro koadroko itsasertza izan arren; eta neurriz hain handia izanik ere, leku askotan lurra eta klima, hotzegiak edo beroegiak izanik, txarrak dira nekazaritzarako. Iparraldean, hilabete askoan egoten dira izoztuak Ozeano Artikoko kostaldeko itsasoak. Mendebaldean eta hegoaldean, Ozeano Atlantikotik urrun geratzen dira Itsaso Baltikoa, Azoveko itsasoa eta Itsaso Beltza, nahiz eta zenbait itsasarteren bidez loturik egon. Kaspiar itsasoa, munduko aintzirarik handiena, ertzetako herrialdeen arteko auzi sorburua da, oso aberatsa baita hidrokarburoetan. Aldiz, Ozeano Bareko itsasertza, mendebaldean, aski irekia da, baina Errusiako erdigunetik oso urruti egonik, nahiko bazterrekoa da.

Осетр река
Errusia Erdialdeko Goi Lurraldea, Zaraisk ondoan, Moskuko oblasta
Vasyugan
Siberia mendebaldeko zabaldiak, Tomsk oblasta.
Birches near Novosibirsk in Autumn
Urkidia Siberian, Novosibirsk oblasta. Urkia Errusiako zuhaitz nazionala da.

Natura baliabideak ugari ditu, hala nola zura, petrolioa, gas naturala, ikatza eta beste hainbat mineral. Hiru ozeanotara du irtenbidea (Atlantikoa, Artikoa eta Pazifikoa) eta, horregatik, errusiar arrantza munduko handienetakoa da.[7] Kaspiar itsasoa munduko kabiar finenaren iturburua da.

Erliebea

Errusiaren gehiengoa ordoki zabalak dira, gehienbat estepak hegoaldean, baso sarria iparraldean eta tundra ipar kostaldean; munduko landa-lurrean % 10 du.[8] Mendilerro garaiak hegoaldean kokatuak daude, mendebaldean Kaukasoa, non Elbrus mendia dagoen, Errusia eta Europa osoko mendi garaiena (5.642 m), eta ekialdean Verkhoiansk mendilerroa eta Kamtxatka penintsulako sumendiak. Ural mendiek, baliabide mineraletan aberatsak, ipar-hego mendilerro bat osatzen dute, Europa eta Asia banatzen dutenak. Errusiak kosta luzea du, guztira 37.000 kilometrokoa, Artikoarekin eta Pazifikoarekin, eta baita ere Baltikoa, Azov, Kaspiarra eta Itsaso Beltzarekin.[9] Uharte eta uhartedi nagusien artean daude Zembla Berria, Frantzisko Josefen Lurraldea, Severnaia Zemlia, Siberia Berriko uharteak, Wrangel uhartea, Kuril Uharteak eta Sakhalin.

Hidrografia

Errusiako europar zatiak lau isurialde nagusi ditu:

Volga da Errusiak dituen 100.000 ibaietatik[10] ezagunena, Europako luzeena izateaz gain Errusiako historian garrantzia handia izan duelako.[9] Siberiako ibai handienak (Jenisei, Ob, Lena) Ozeano Artikora isurtzen dira. Oso arro handiak dauzkate. Neguan izozturik egoten dira. Amur ibaia, Ozeano Barean itsasoratzen dena, Siberiako Ipar-ekialdeko garraiobiderik garrantzitsuena da.

Siberiako hegoaldean Baikal dago, munduko ur-gezako aintzirarik handiena.[11] Aintzira honek munduko ur gezaren bostena du.[12] Beste aintzira nagusiak Ladoga eta Onega dira, Europako handienak.

Fauna eta flora

Medved mzoo
Hartz arrea Errusiako ikur nagusietakoa da.

Errusiar Ordokian, iparraldetik hegoaldera klima aldatzen den heinean landaredia ere aldatuz doa: tundra artikoa, konifera basoak (taiga), hostozabalen baso misto epelak, belardiak (estepa) eta erdi-basamortua (Kaspiar itsasoaren ertzean). Siberiak antzeko sekuentzia du, baina gehiengoa taiga da. Errusiak munduko baso erreserba handienak ditu,[13] Europaren birikak deitutakoak,[14] bigarren postuan daudenak, Amazonia oihan tropikalaren atzetik, karbono dioxido xurgatze gaitasunean.

Russia vegetation

266 ugaztun espezie eta 780 hegazti espezie daude Errusian. 415 animalia espezie sartu ziren Errusiar Federakundearen Datu Liburu Gorrian 1997an,[15] eta egun babestuak daude.

Klima

Errusiar Federakundeko klima faktore ugarik baldintzatzen du. Herrialdearen tamaina erraldoiak eta eskualde ugariren itsasoarekiko urruntasunak klima kontinental hezea eta azpiartikoaren nagusitasuna eragiten dute, orokorrena europar eta asiar Errusian, tundran eta hego-ekialde urrunean.[16] Hegoaldeko mendiek Indiako ozeanoko hego haize beroak galarazten dituzte eta iparraldeko zabaldiek bidea ematen Artikoko eta Atlantikoko haize hotzei.[17].

Latitudeak (50. paralelotik gora dago Errusiaren % 90) eta, batez ere, itsasotik urruti egoteak eta erliebearen nolakotasunak, esplikatzen dute klima kontinentala izatea, areago zenbat eta ekialderago; neguak ikaragarri gogorrak dira (tenperatura apalen absolutua -43 °C da Moskun eta -68 °C Siberia ekialdean). Itsasoek oso eragin moderatzaile gutxi dute eta, erliebe falta dela-eta, iparraldeko haize izoztuek oso barruraraino sartzen dira. Kaukasoaren iparraldean bakarrik da laburra negu gogorra: lurraldearen bi heren baino gehiagotan, hain zuzen ere, sei hilabete jarraituko izotza izaten da, eta urtarrileko batez bestekoak -20 °Ctik beherakoak izaten dira. Pergelisolak (beti izoztua dagoen lurra), errusieraz merzlota deritzanak, lurralde osoaren % 59 estaltzen du, eta sakonean 1.500 metrora iristen da Jakutian. Udaberria oso bat-batean hasten da eta izotzaren urtzeak (распутица, rasputitsa) uholdeak eragiten ditu, eta lurra lokatz bihurtzen. Uda beroa eta aski lehorra izaten da. Euria askoz gehiago egiten du Errusia europarrean Uralen ekialdean baino; mendikate hori klima muga zehatza da, mendiak garaiak izan ez arren.

Lurraldearen gehiengoan zehar bi urtaro bereizi baino ez dira nabari, uda eta negua, udaberria eta udazkena garai oso laburrak baitira muturreko tenperatura handi eta txikien artean[17]. Hil hotzena urtarrila da (otsaila kostaldean) eta beroena uztaila. Neguan, tenperatura hozten doaz iparretik hegora eta mendebaldetik ekialdera[16]. Udak nahiko beroak eta hezeak izan daitezke, Siberian barne. Itsaso Beltzeko kostalde zati tziki batek, Sotxi inguruan, klima azpitropikala du.[18] Barnealde kontinentalak dira lehorrenak.

Historia

Errusia zelai, oihan, basamortu eta tundra hedadura izugarria da, garai nahasi asko bizi izan duena: mongolen agintea XIII-XV. mendeetan; tsarren agintaldi beldurgarriak; suediar, frantses eta alemaniarren inbasio masiboak, eta aro komunista (19171991), Errusiak eremu ikaragarri handia Sobietar Batasuna menderatzen zuena.

Lehen urteak

IX. mendean baregoak, Suediatik zetozen normandiarrak, sartu ziren Errusiako zabaldian, eta haien eragina Baltikotik Itsaso Beltzeraino hedatu zuten. Finlandiako herriek rus izenez ezagutzen zituzten baregoak. Soldaduak izateaz gainera, merkatariak ere ziren, eta lurralde haietan bizi ziren herri nomada eslaviarren ekonomia aldarazi zuten; haiekin nahastu ziren, eta Baltiko eta Itsaso Beltza bitarteko ibai bazterretan, merkataritzan jardun ziren herriak sortu zituzten. Hura izan zen Kiev, Smolensk eta Novgorod hirien sorrera.

X. mendean baregoak Konstantinoplara iritsi ziren eta harreman estuak ezarri zituzten Bizantziar Inperioarekin. Harreman horien ondorio izan zen lurraldearen kristautzea eta alfabeto zirilikoa hartzea. Garai hartan, Kiev bihurtu zen inguruko eskualderik ahaltsuena. XII. mendean, haren aberastasunak gutiziatuz, hungariarrek eta poloniarrek eraso jo zioten Kievi. Orduan eten ziren Bizantziorekiko merkataritza harremanak eta, eten horren ondorioz, hiriaren beherakada etorri zen.

Aginpide batu bat izan ezean, eslaviarrak eskualde txikietan banatu ziren. Eskualde haietan indartsuena Novgorod zen, eta Novgorodek ekialdetik zabaldu zituen mugak Uraletaraino. 1240an, Alexander Nevskik, Novgorodko printzeak, hiria mehatxatzen zuten zaldun teutoiei irabazi zien, Peipus aintziraren ondoan. 1240an Errusiako eskualdeak edo printzerriak mongolen mendean geratu ziren. Orduan garai berri bat hasi zen, Europarekin harremanik gabe eta Errusiako ohiturak eta bizimoldeak erabat aldatuta. 1380an Dimitri Donskoi errusiar printzeak mongolak garaitu zituen Kulikovoko guduan.

Inperioa

Mongolak garaituta, Moskuko Printzerria estatu ahaltsu bihurtu zen. Ivan III.a Handia (14621505) izan zen tsar izena hartu zuen lehena. Nobleak bere mende hartu zituen eta Sofia Paleologoa Bizantzioko printzesarekin ezkondu zen; haren ondorioz, antzinako Bizantziar Inperioaren errituak bereganatu zuen Ivan III.ak, haren jabegai eta ondorengotzat baitzeukan bere burua. Hasieran, Errusiako iparraldea hartu zuen mende, eta gero hegoaldea, mongolen ondorengoek zeuzkaten lurraldeak alegia. Eta azkenik, Lituaniako Dukerri Handiaren zati bat ere hartu zuen. Ivan Izugarriak (15471584) nobleekiko harremana are estuago lotu zuen eta inperioaren mugak zabaldu zituen ekialdera eta hegoaldera. Baltikoan barrena egin zuen hedatze saioak suediarren eta poloniarren lurraldeekin egin zuen topo.

Ivan Izugarria hil zenean, barne gatazkaz betetako garai bat hasi zen, harik eta 1613an Romanov dinastiako Mikel I.a aginpidera heldu zen arte. Lehen Romanovtarrek erregetzaren indarra finkatu zuten, baina nobleekiko borrokek jarraitu zuten. Petri I.a Handiak, erregetza europarren eredua hartuta, inperioa eraberritu nahi izan zuen. Nobleak hartu zituen mende, merkantilismoa bultzatu zuen eta Baltiko aldera hedatzera saiatu zen, Errusiak itsasora irtenune bat izan zezan. Suediarrak garaitu zituen 1709an eta Baltikoko itsasertzean hiriburua eraiki zuen, San Petersburgo. Petri Handia hil zenean, nobleen azpikeriak eta tsarren ahulezia nagusitu zen, berriz, harik eta Katalina II.a Handia (17621796) erreginaren garaia arte. Katalinak, atzera, nobleak mendean hartu zituen, gobernua berriro antolatu zuen, eta arteak eta zientziak asko bultzatu zituen; nekazarien mendekotasuna gero eta handiagoa zen, ordea. Itsaso Beltzeraino eraman zituen eskualdeko mugak, eta Poloniaren banaketan parte hartu zuen.

Panorama dentro
Krimeako Gerrako Sebastopolgo setioa

Katalinaren seme Paulo I.a matxinada ilun baten ondorioz, hil zuten. Haren seme zen Alexandro I.ak (18011825), hilketan nahastua bide zegoenak, ordezkatu zuen erregetzan, eta Moskuraino iritsi ziren Napoleonen osteei kontra egin behar izan zien. Vienako Batzarrean (1815), Napoleonek lur jo ondoren, Errusiak bere mugak zabaldu zituen eta gainerako herriek aintzakotzat hartu zuten, indar handiko herrialde gisa. Nikolas I.ak (18251855) burdinbidea ezarri eta sistema burokratikoa berritu zuen, baina ez zuen, ordea, aldakuntza sozialik onartu eta horren aldeko saio guztien kontra egin zuen. Erregetzaren azken urteetan Ingalaterra, Frantzia eta Otomandar Inperioaren kontra borrokatu zen Krimeako Gerran (18531856).

XIX. mende erdi aldean inperioak berrogeita hamar milioi biztanle zituen; haietarik erdiak edo nekazariak ziren, batere eskubiderik gabeko jopuak. Hala eta guztiz ere, literaturak, arteak eta zientziak garapen handia izan zuten. Inperioak bere hedadurarik handiena eskuratu zuen, Siberia guztia mendean hartuta, Ozeano Bareraino, Alaska barne, 1867an Alaska Estatu Batuei saldu behar izan bazion ere.

Azken tsarrak

Alexandro II.ak erreforma politika bati ekin zion: jopuak galarazi zituen, unibertsitateari autonomia eman zion, erreforma judiziala egin zuen eta, aginpidea deszentralizatzeko asmoz, udal batzarrak sortu zituen. Hala ere, erreforma horiek guztiengatik ez zen gizarteko maila apalenen egoera ekonomikoa hobetu, eta oldar saioak piztu ziren. 1874etik aurrera, tsarrak erreformak bazterrera utzi zituen. 1881ean hil egin zuten. Alexandro III.ak (18811894) prentsa askatasuna murriztu zuen erabat, liburutegiak hustu zituen, eta autonomia kendu zion unibertsitateari, horrela bukatu nahi baitzuen bide iraultzaileekin. Inperio osoa berdintzen saiatu zen eta errusiera ezarri nahi izan zuen nahitaez errepublika baltikoetan. Juduen kontrako legeak argitaratu zituen eta, horren ondorioz, askok alde egin behar izan zuten. Transiberiar Trenbidea eraiki zuten, eta Siberiaren kolonizazioa bultzatu zen.

Tsar nikolai
Nikolas II.a enperadorea

Nikolas II.ak (1894–1917) aurrekoaren politikarekin jarraitu zuen, noble atzerakoienen laguntzarekin. Atzerriko inbertsioei esker, Errusia industrializatu egin zen berehala. Industrializatze horren ondorioz, langile klasea sortu zen; Errusiaren hedadura handia kontuan hartuta, langile gutxi hala ere, baina oso bilduak hiri nagusietan. Langileek oso soldata urriak jasotzen zituzten, eta ekonomia arazo larriak. Nekazari gehienak miseriarik gorrienean bizi ziren, zergek estututa. Jauntxoek, gainera, ekoizten zen gehiena esportatu egiten zuten, eta barne hornidura arazoak sortu ziren, salneurriak gora egiten zuten, eta goseteak izan ziren. Hala eta guztiz ere, 1914ean inperioko biztanleria 175 milioiraino igo zen. 1904ean, japoniaren kontrako gerra izan zen. Protesta ugari izan zen, gerra galdu eta hilen kopuru altua ikusita. Hurrengo urtean, urtarrilaren 22an, protestan zenbiltzan langileen sarraskia izan zen (Igande Gorria), eta tsarraren ospe ona lur joa gelditu zen. Uztailean, Potemkin korazatuaren eskifaia matxinatu egin zen. Tsarrak hondamendia saihesteko Duma edo legebiltzarra antolatu zuen. Hala ere, langileen sobiet iraultzaileak birrinduak izan ziren eta buruzagiak atxilotuak eta deportatuak. Lehen bi dumak, 1906 eta 1907an batere berrikuntzarik egin gabe ezereztatuak izan ziren. Hirugarren dumak 1912. urtera arte iraun zuen, eta gizarteko talde atzerakoienez osatua zegoen. Bien bitartean, gizartearen oldar nahia hazi egin zen. Laugarren duma liberalagoa bazen ere, beranduegi zen erreformarik egiteko sistema autokratiko eta atzeratu hartan, egitura politikoa eta administratiboa ez baitzen batere eraginkorra.

Sobietar Errusia

Lehenengo Mundu Gerraren barruan, 1917an Errusiako Iraultza piztu zen ekonomiak eta gerrak ekarritako krisialdia eta tsarren gobernu autokratikoaren aurkako nahigabea zirela-eta. Hastapenean, liberalek eta sozialista moderatuek hartu zuten agintea, baina, gerrari amaiera eman ezinik, urriaren 25ean, komunistek bereganatu zuten (Urriko Iraultza). Horrez geroztik 1991ra arte, Errusiako historia Sobiet Batasunekoa da. Alderdi bakarreko estatu horrek lazeria andana jasan behar izan zuen, batik bat Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek inbaditu zutenean.

Mikhail Gorbatxov Alderdi Komunistako idazkari orokorrak (1985–1991), komunismoa modernoagotzeko asmotan, glasnost (гласность, «gardentasuna») eta perestroika (перестройка, «berrikuntza») ezarri zituen; aldi berean ordea, abian jarri zuen Sobietar Batasuna 1991. urteko abenduan hamabost errepublika independeetan zatitu zuen prozesua.

Errusiar Federakundea

1991ko abuztuan, gobernuko ministro marxista batzuek estatu kolpea jo zuten, Gorbatxoven gobernuaren erreformak baliogabetzeko eta errepubliken gaineko kontrola beren gain hartzeko. Kolpeak huts egin zuen, baina Gorbatxoven boterea asko ahuldu zen, eta Boris Jeltsinen ospeak gora egin zuen. Orduz geroztik, Errusiak ahalegin izugarriak egin zituen politika sistema demokratikoa eraikitzen eta merkatuko ekonomia egituratzen, aro komunistako gizarte, politika eta ekonomia kontrolak ordezkatuz. Erreforma ahalegin horiek ekonomia eta politika araudi eta praktika nahasiak ekarri zituzten. Industriak, nekazaritzak, egitura militarrak, gobernu zentralak eta diruak (errubloa) kalte handiak izan zituzten; baina, aldi berean, 1991z gero, zenbait hauteskunde egitea lortu zen, lehendakaritzakoak eta legebiltzarrekoak batik bat, eta eskualdeko hauteskunde asko ere bai.

Boris Jeltsin presidenteak Gorbatxovek dimisioa ematean hartu zuen aginpidea. Estatu kolpe saioaren ondoren izandako jarreraren ondoren, Jeltsinek ospe handia izan zuen atzerrian, demokrataren itxuran agertu baitzen, baina bere agintaldia oso autokratikoa izan zen. Enfrentamendu handiak izan zituen legebiltzarrarekin, harik eta, 1993an, legebiltzarra bonbadartzera tankeak bidali zituen arte. Harrezkero, ez zuen trabarik izan bere neurriko konstituzioa inposatzeko.

1995. urteko hauteskundeak komunistek irabazi zituzten; emaitza horien ondorioz, Jeltsin beldur zen hurrengo urteko lehendakaritzarako hauteskundeetan galtzaile irtengo ote zen. Orduan, bere politika aldatzen saiatu zen, pribatizazioak etenez batetik, eta bestetik, Jevgeni Primakov (Gorbatxoven inguruko diplomatikoa) izendatu zuen kantziler. Oposizioan ziren buruzagi guztiek gogor kritikatu zuten Jeltsinen eta bere ingurukoen espekulazioa, ustelkeria eta haren erregimena oro har. Baina hauteskundeen bigarren saioan Jeltsinek botoen %53,8 lortu zuen, eta garaile irten zen Alexander Lebedekin (oposizioko hautagaietako bat) egin zuen itunari esker. Lebed estatuko segurtasun aholkulari izendatu zuen, eta kargura iritsi bezain azkar saiatu zen Txetxeniako gerra amaitzen. Jeltsinek ebakuntza bat egin behar zuelako albistea zabaldu zenean, Lebed eta Viktor Txernomirdin lehen ministroa izan ziren gobernurako hautagai. Baina 1997an Jeltsin aginpidera itzuli zenean, bere taldea berriro antolatzen saiatu zen, eta estatuko gastuak murrizteko eta pribatizatzeko plan bat jarri zuen abian.

Vladimir Putin with Boris Yeltsin-5
Boris Jeltsin, Vladimir Putin eta Alexei II.a aitalehenarekin

Jeltsinen agintaldian bultzatutako erreforma ekonomikoek sekulako eragina izan zuten biztanle gehienen bizi mailan. 1990eko hamarkadan, Errusia gainbehera ekonomiko izugarrian murgildu zen, eta miseria latzera eraman zituen milioika errusiar. Testuinguru horretan, alderdi nazionalistak eta komunistak gora egin zuten. Erreforma ekonomikoek oligarkia kriminal bat eraman zuten agintera, sobietar sistema zaharrean errotutako buruzagi batzuek osatua. Mendebaldeko erakunde ekonomikoen eraginez, ikaragarrizko pribatizazio prozesu bat jarri zuen abian Errusiako gobernuak. Aberats berrien klase berri bat sortu zen, askotan mafiatik oso hurbil zegoena.

2000. urtean, Jeltsinek dimisioa eman zuen eta Vladimir Putin, KGBko funtzionario ohia, izendatu zuten lehendakari. Putinen agintaldiak 2008 arte iraun zuen, eta erakundeen eta herritarren gaineko kontrol zorrotza izan zuen ezaugarrietako bat; aldi berean, mafiaren inguruko aberats berrien klasearen eta herri xehearen arteko aldea areagotuz joan zen, eta giza eskubideak gero eta gehiago urratuz joan ziren, Txetxenian ezarritako errepresio basatiak erakutsi zuen bezala. Inguruko errepublika batzuekiko liskarrak ere etengabeak ziren, hala nola, Ukrainarekin eta Georgiarekin, hainbesteraino, non, 2008ko udan, errusiar armadak Georgiaren parte bat inbaditu zuen. 2008an, Putinen jarraitzale Dmitri Medvedev bihurtu zen Errusiako lehendakari. 2012ko hauteskundeen ostean, Putin lehendakaritzara itzuli zen; Medvedev lehen ministro izendatua izan zen.

2014an, Europar Batasunera hurbiltzearen aldeko taldeek agintetik kendu zuten Viktor Janukovitx, Ukrainako presidente errusiazalea[20]; horren ostean, Errusiako Parlamentuak baimena eman zion Putini errusiar tropak Ukrainan hedatzeko. Martxoaren 16an egindako erreferendumean, Ukrainatik bereizi eta Errusiarekin bat egitea erabaki zuen Krimeak[21]. Nazioartea aurka agertu bazen ere, Putinek onartu zuen Krimeako Parlamentuaren eskaria, eta Krimeako Errepublika Errusiako subjektu federal bilakatu zen[22].

Gobernua eta administrazioa

Federal subjects of Russia (by type)
     22 errepublika     48 oblast     7 krai     Autonomia oblast 1     9 autonomia barruti     3 hiri federal

Politika

1993ko konstituzioaren arabera[23], federazioa eta errepublika erdi-presidentziala da Errusia; presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Errusiako Biltzar Federala (errusieraz: Федера́льное Собра́ниеFederalnoye Sobraniye) izeneko parlamentua da organo legegilea; bi ganbera ditu: Estatuko Duma (450 kide) eta Federakunde Kontseilua (166 kide).

Banaketa administratiboa

Munduko herrialderik handiena izanik, Errusiak hainbat banaketa administratibo mota ezberdin ditu bere baitan. Alde batetik subjektuak (errusieraz: субъе́кт(ы), subjekt(i)) daude. Horiek 90 dira guztira eta bakoitzak 2 ordezkari ditu Federakunde Kontseiluan.

Subjektu guzti hauek barruti federaletan (errusieraz: федера́льные округа́, sing. федера́льный о́круг; transliterazioa: federalnie okruga, sing. – federalni okrug) biltzen dira, 8 guztira. Hauetako bakoitzak bere presidentea du, Errusiako presidenteak zuzenean izendatua. Horrezaz gain, afera ekonomikoetarako eskualde ekonomikoak daude. Era berean, herriguneak barruti eta selsovetetan bil daitezke.

Atzerriko harremanak

Mass grave in Chechnya
Errusiak Txetxenian giza eskubideen aurka izan duen jokabidea maiz salatu da.

SESBren ondorengo gisa, Errusiar Federakundeak beto eskubidea du NBEko Segurtasun batzordean. Errusiako estatu berriak bi helburu nagusi ditu: batetik, potentzia handiaren estatutua nazioartean gorde eta, bestetik, gertuko atzerritarren herrian (hau da, antzinako sobietar espazioan) bere interesak zaindu. Nazioarteko erakunde handietan dago Errusia, eta ez du eten armak murrizteko plangintza. Harreman geopolitikoak ere gorde ditu, eta Estatu Batuen kontrakoa da mundu politikako puntu askotan. NATO ekialderantz zabaltzeak ekarri ditu tentsio handienak gerra hotzeko bi arerio ohien artera. Oso kontra egon ondoren, Errusiak onartu zuen Polonia, Hungaria eta Txekiar Errepublika NATOri lotzea, eta 1994an «bakerako lankidetza» hitzarmen bat izenpetu zuen Atlantikoko Organizazioarekin. 1999ko udaberriko Kosovoko krisiak (NATOk Jugoslavian egindako aireko erasoek biziagotua) argi azaldu zuen Errusiaren ahultzea nazioarteko mailan. Hasieran Slobodan Miloševićen politikaren aurkako esku hartze militarraren guztiz kontrako agertu zen, baina gero, funtsean, onartu egin zituen NATOk erasoak gelditzeko jarri zituen baldintzak. Gatazkak iraun zuen hiru hilabeteetan, Errusia sarritan ahalegindu zen Miloševićen negoziazioak egiten, hein batean aliatuek bultzatuta, haiek ez baitzituzten negoziazioak baztertu nahi. Errusiaren eta Aliatuen lankidetza argia izan zen gatazka bukarazi zuen arautegian: bake plangintza, Miloševićek baldintzarik gabe onartua, Zazpi Handien taldeak eta Errusiak prestatua zen; Kosovoko bakea zaintzeko ipini zen gudaroste nazio-anitzean (KFOR), baziren errusiar osteak.

Arazo larriak ditu Federakundeak Moldavian (Trandsniestria, non Sobiet Batasun ohiaren armadak esku hartu baitzuen errusiar hizkuntzazko gehiengoaren alde), eta Ukrainan (Krimearen estatutua eta Itsaso Beltzeko itsasontzidia dela-eta). Estatu Burujabeen Batasunak, beraz, ez du pisu handirik eskualdeko erakunde gisa; aldiz, hitzarmenak bitarikoak edo askotarikoak dira, hala Kazakhstan, Kirgizistan, eta Bielorrusiarekin Errusiak 1996an izenpetu zuen hitzarmen laukoitza. Ildo beretik, 1996an errusiar-bielorrusiar «elkargo» bat sortu zen, hurrengo urtean «batasun hitzarmen» bat izenpetu zuten bi herrialdeek, eta 1998an bi estatuak etorkizunean bat egiteko akordio bat. Era berean, Ukrainarekiko gatazka, 1995ean oso larria izan zena, 1997an izenpetu zen adiskidetasun hitzarmen baten bidez konpondu bide da. Txetxenia errepublikan eskuhartze errepresibo nabarmena izan du 1990eko hamarkadatik, bertako independentzia-asmoen aurka. Nazioarteko giza eskubideen aldeko erakundeen protestak izan dira Errusiako gobernuak eta armadak izan duten jokabidea salatzeko.

Demografia

Biztanleria

Federal subjects of Russia by population dencity
Biztanleriaren dentsitatea Errusiako subjektu federaletan

Errusiak 144.498.215 biztanle baino gehiago zituen 2017 hasieran, 146.839.000 Krimea eta Sebastopol barne[2]. Dentsitatea txikia da, 9 biztanle kilometro koadroko, baina eskualdeen araberako aldeak oso handiak dira: Europako Errusian bizi dira (lurralde osoaren laurden batean) biztanleen %80 inguru. Asiako Errusian, Transiberiar Trenbidearen inguruan bizi da jendea, eta oso dentsitate txikia dago hortik landa.

1991n izan zuen Errusiak populaziorik handiena: 148.689.000 biztanle. Ordutik aurrera, biztanle kopuruak beherakada izugarria izan zuen (emankortasun tasa, 1999an, 1,3 haur emakumeko zen). Beherakada horren arrazoiak hauek dira: bizitza maila jaistea, alkoholismoarekin eta suizidioarekin zerikusia duten heriotzak ugaritzea, difteria eta tuberkulosia eta antzeko izurriak zabaltzea, haurren heriotza tasa igotzea (23 heriotza 1.000 jaioberri biziko, 1999an). Egoera politikoak eta ekonomikoak ez zuen hazkunde demografikoa bultzatzen baina, horrezaz gainera, beste zenbait faktore ere hartu behar dira kontuan: Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desoreka; haurdun ez gelditzeko sistema gisa abortua erabiltzeak antzutasun kasuak gehitu zituen; haurren hilkortasuna zuzenean zegoen lotua ospitaleen egoera txarrari, eta jaioberrien elikadura eskasari. Sobietar Batasunaren garaian langabeziarik ez bazegoen ere, ekonomiaren aldaketaren ondorio zuzena langabezia haztea izan zen, eta 1998an %11ra iritsi zen. Zenbait lantegiren hondamenak eta ekonomia aparatu osoarenak, oro har, oso egoera larrian utzi zuen biztanleen zati handi bat.

Russia natural population growth rates 2015
Biztanleriaren hazkunde-tasa Errusiako subjektu federaletan 2015ean

Migrazioek orekatu zuten, hein batean, biztanleriaren beherakada. Sobietar Batasuneko antzinako errepubliketan zeuden errusiarren itzulerak (1960ko hamarkadan hasi zen), eta Sobietar Batasunaren desagertzeak areagotu egin zuen biztanleen mugimendua: errepublika askotan diskriminazio latza pairatzen zuten errusiarrek, eta alde egiten zuten. Migrazioaren balantza, hortaz, oso positiboa zen: urteen arabera, 100.000 eta 600.000 lagun bitartekoa (erdiak ez errusiarrak). 2016an, biztanleriaren hazkunde-tasa % -0,06 izan zen

Biztanleen % 74 bizi da hiriguneetan (2015)[9]. Izan ere, 1950eko hamarkadaz gero da Errusian hirietako biztanleria landa aldekoa baino ugariagoa. Herri urrunegiak edo biztanle gutxikoak ezabatzeko politika bultzatu zen, modu kaotikoan, komunismoaren garaian, eta politika hori bazterrera utzi zen Leonid Brezhneven garaian. Aldiz, datxa kopuruak (landa aldeko etxeak) oso gora egin zuen 1980tik aurrera. Hirietako biztanleria asko hazi zen XX. mendean. Hiri gehienak sobietarren garaian sortu ziren; hiri handienen garapenari eman zitzaien garrantziak, errentagarriagoak eta arrazionalagoak zirelakoan, lurraldearen desoreka ekarri zuen. Hala, sobietar erregimenaren zentralizazio ezin zorrotzagoa izan zen desoreka horren sorburua. Azpiegiturak eskasak dira ordea, eta are eskasagoak sobietarrek hutsetik sortu zituzten hiri txikiagoetan (100.000 biztanletik behera).

Banaketa etnikoa

Percentage of Russians by region
Errusiar etniakoen ehunekoa Errusiako subjektu federaletan 2010ean      >%80     %70—79     %50—69     %20—49     <%20
1991 Errusiar Federazioaren barne-banaketa
1991 Errusiar Federazioaren barne-banaketa.[24]

Biztanleen ugaritasun etnikoa oso handia da: ia 200 talde etniko, 2010eko erroldaren arabera. Errusiarrak dira talde handiena (% 77,7); tatariarrak % 3,7 dira, ukrainarrak % 1,4, baxkirrak % 1,1, txuvaxak % 1 eta txetxenak % 1[9]. Errusiar ez direnen ia % 65k beren nazio lurraldea dute, errepublika edo eskualde autonomoa, eta, hortaz, lurralde propiorik gabeko etniek baino hobeto gorde dituzte kultura eta hizkuntza berezitasunak. Hiri gehienak etnia-anitzak dira, baina errusiarrek agintzen dute denetan, herri eta herrixketan ez bezala.

Hizkuntzak

Ehun hizkuntzatik gora erabiltzen dira, eta zenbait errepublikatan, errusieraz gainera, bertakoa hizkuntza ofizialtzat hartu dute.

Hizkuntza Subjektu federala Iturria
Abazera  Karatxai-Txerkesia [25]
Adigera  Adigea [26]
Altaiera  Altaiko Errepublika [27][28]
Baxkirera  Baxkortostan [29]
Buriatera  Buriatia [30]
Txetxenera  Txetxenia [31]
Txerkesera  Karatxai-Txerkesia [25]
Txuvaxera  Txuvaxia [32]
Krimeako tatarera  Krimeako Errepublika [33]
Erziera  Mordovia [34]
Inguxera  Inguxetia [35]
Kabardera  Kabardino-Balkaria [36]
Kalmukera  Kalmukia [37]
Karatxaiera-balkarera  Kabardino-Balkaria
 Karatxai-Txerkesia
[25][36]
Khakasera  Khakasia [38]
Komiera  Komi [39]
Mendebaldeko mariera  Mari El [40]
Ekialdeko mariera  Mari El [40]
Mokxera  Mordovia [34]
Nogaiera  Karatxai-Txerkesia [25]
Osetiera  Ipar Osetia-Alania [41]
Tatarera  Tatarstan [42]
Tuvera  Tuva [43]
Udmurtera  Udmurtia [44]
Ukrainera  Krimeako Errepublika [33]
Sakhera  Jakutia [45]

Erlijioak

2012ko datuen arabera, errusiarren % 46,8 kristauak dira, gehienak errusiar ortodoxoak; % 6,5, musulmanak, gehienak sunitak; % 25, espiritual ez erlijiosoak; eta % 13, ateoak[46].

Hiri nagusiak

Ekonomia

GDP of Russia since 1989
Errusiako BPGaren bilakaera 1989-2016 bitartean

SESB desagertu zenetik, merkatu-ekonomia modernoa antolatzen saiatu zen Errusia. Barne produktu gordinak behera egin zuen nabarmen (-% 5, 1998an), nahiz eta baliabide natural asko duen, eta biztanleen heziketa maila garaia izan. Izan ere, errusiar ekonomiak arazo larriak zituen: finantza eta lege sistema atzeratua, egitura militar-industrialaren berriztatzea oso motela, eta aurrekontu defizita handia, besteak beste, gobernuak ez baitziren gai zergak biltzeko. Orobat oztopatu zuten Errusia merkatu ekonomian sartzea soldaten ordainketa atzerapenak, truke ekonomiak eta ustelkeriak. Biztanleriaren beherakada handiak areagotzen zuen ekonomia arazoen larritasuna.

1997. urtearen amaieran, Errusiak zenbait aurrerakuntza lortu zuen: inflazioa kontrolatu zen, errubloa egonkortu zen eta pribatizazio programa baten bidez milaka eta milaka enpresa esku pribatuetara igaro zen. Baina 1998an, Asiako finantza krisiaren ondorioz, lehenbizi petrolio esportazioak jaitsi ziren eta, ondoren, atzerriko inbertsioek alde egin zuten. Eta are gehiago larritu zen egoera 1998an gobernuak ezin geldiarazi izan zuenean errubloaren jaitsiera, eta ordaindu gabe utzi zituenean 40 mila milioi dolarreko errublo obligazio. Baina, petrolioaren prezioen gorakadari esker, Errusiako ekonomiak etengabeko hazkuntza izan zuen 1998–2008 bitartean (% 7 urteko, batez beste)[9], eta BPGak 2007an erdietsi zuen 1990eko maila. 2014tik aurrera, petrolioaren merkatzea eta, Ukrainako gerra zela-eta, Nazioarteak ezarritako zigor ekonomikoek kalte egin zioten Errusiako ekonomiari: errubloa erori, inflazioa handitu, eta herrialdea atzeraldian sartu zen (-% 3,7 2015ean, -% 0,8 2016an)[49][9].

Nekazaritza

Errusiako nekazaritza lurrek 1.237.294 kilometro koadroko eremua hartzen dute[50]. 1999-2009 bitartean sektorea etengabe hazi zen, eta munduko hirugarren labore esportatzaile bilakatu zen herrialdea, Europar Batasuna eta AEBren ondotik[51]. Haragi ekoizpena ere handitu zen: 1999an 6.813.000 tona produzitu ziren, eta 2008an 9.331.000 tona[52]. 2010eko hamarkadaren erdialdean, BPGren % 4,7 ekartzen zuen, eta biztanle aktiboen % 9,4 enplegatzen zuen[9].

Energia

Errusia superbotereetako bat da energiaren arloan. Munduko gas natural-erreserba handienak dauzka, bigarren harrikatz-erreserba handienak eta zortzigarren petrolio-erreserba handienak[9]. Munduko petrolio ekoizle handiena da, eta bigarren gas natural ekoizlea. Argindarrari dagokionez, munduko bosgarren ekoizlea da (2014)[9] eta, hidroelektrizitateari esker, bosgarren postuan dago energia berriztagarriaren produkzioan[53]. Azkenik, zentral nuklearretan ekoizten da argindarraren % 10,1 (2012)[9].

Azpiegiturak

Garraioa

Garraioen azpiegituraren egoera oso larria da gaur Errusiar Federakundean. Alde batetik, Sobiet Batasuna desagertu delarik espazio koherente baten moduan antolatua zegoen hura, mugen ugalketarekin, izugarrizko kontraesanak eta arazoak sortu dira. Bestalde, garraioen pribatizazioak oso ondorio kaltegarriak izan ditu, egin beharreko inbertsioen zenbatekoa oso handia baita. Sektore horren ahultasuna nolanahi ere ez da berria, nahiz eta ahalegin handiak egin diren aspalditik, burdinbideetan bereziki. Hornikuntzak zaharkituak egoteak kinka larrian jarri du Errusian funtsezkoa den sektore hau.

Aireportuak

See source Wikidata query..

Kultura

Literatura

Antzinako garaian, mendebaldeko tradiziotik urruti ibili zen Errusiako literatura. Lehenagotik ahozko tradizio handia bazegoen ere, literatura idatzia XI. mendean hasi zela esan daiteke, Bizantziok herri eslaviarrak kristautasunera bildu zituelarik. Literatura erlijiozkoa eta historikoa egin zen garai hartan. XVIII. mendean hasi zen garai modernoa, Petri Handiak Errusia mendebaldera begira jarri zuenean. Frantziako eragina sumatzen da idatzietan, eta antzerkiaren sorrera garai hartakoa da. XIX. mendea da urrezko aroa Errusian.

Literatura modernoaren sortzailea Aleksandr Puxkin (17991837) izan zen. Erromantizismoak eraginda eta poesia idatziz hasi bazen ere, berehala pasa zen hitz lauzko jardunera, eta mendean zehar nagusi izango zen errealismora. XIX. mendean mugimendurik garrantzitsuena eleberrigileena izan zen, bai Errusian bertan, bai kanpoan izan zuen eraginarengatik. Eleberrigile nagusiak Nikolai Gogol, Fedor Dostoievski, Ivan Turgenev eta Lev Tolstoi izan ziren. Pertsonaien ikerketa psikologiko sakona, kezka etikoak eta gizartearen azterketa, batez ere herri xehearena, erabiltzen dituzte beren lanetan. Idazle gehienek idatzi zituzten kontakizun laburrak, baina lan horretan goren maila Anton Txekhovek (18601904) lortu zuen, eta antzerkigintzan ere bera nagusitu zen. XX. mendearen hasieran, 1917ko Iraultzaren iragarpenak ikusten dira zenbait eleberrigilerengan, hala nola Maksim Gorkirengan (18681936), eta poesian, abangoardismoarekin oso lotuta, futuristak izan ziren nagusi, eta haien artean Vladimir Maiakovski (18831930).

Artea

Errusiako artea, berez, X. mendean hasi zen Vladimir I.a kristau egin zenetik aurrera. Aurretik buztinezko eta metalezko lanak agertu dira, urrezko eta kobrezkoak, bertako herri nomadenak, eszitenak adibidez. X. mendetik aurrera, Errusiako artea kristautu egin zen eta Bizantzioko eragina jaso zuen. XVIII. mendean, itzulikatze handia gertatu zen Errusian, Europako mendebaldeko moldeak onartu ziren eta arte profanoa nagusitu zen erabat, errealismoaren ildotik.

Arkitektura

Arkitektura-monumenturik zaharrenak Kieven daude, hiri hori baita kristautasunaren habia Errusian. Bizantzioko artearen eragina agertzen dute, kupulen erabileran eta materialen aberastasunean. Garai hartakoa da Santa Sofia katedrala Kieven bertan (10171037). Tatariarren inbasioak arte modu horren bilakaera moztu zuen 1240an, eta Bizantzioko eraginetik askatu zen. Teilatuak piramide eran eraikitzen hasi ziren, zurezko eraikuntzetan bezala, eluraren pisuak honda ez zitzan. Alemaniako arteak ere izan zuen eraginik arte berri horretan.

Otomandarrek Konstantinopla hartu zutelarik, Moskuk bildu zuen arkitekturaren lehentasun guztia. Berriz ere, Bizantzioko tradizioari helduz, Ivan III.a tsarrak Italiatik ekarrarazi zituen arkitektoak 1475ean, haien artean Pietro Antonio Solari eta Marco Ruffo, eta Kremlina eraiki zuten. Hiru katedral eta Ivan Handiaren kanpandorreaz gainera, jauregi dotore multzo bat eraiki zen, eta batez ere lan nagusia, San Basilio katedrala, Plaza Gorrian.

Admiralty SPB
Almirantazgoaren Jauregia (1704–1706), San Petersburgo

XVIII. mendean Petri Handiak hiriburu berri bat eraikitzea erabaki zuen, Amsterdam eredu hartuta. Jean-Baptiste Alexandre Le Blond arkitekto frantsesari eman zion enkargua San Petersburgoko plano orokorra marraz zezan, Peterhof jauregia eta Nevski etorbidea delakoarekin. Katalina II.ak Jean-Baptiste Vallin de La Mothe arkitekto frantsesari enkargatu zion Arte Ederretako Akademiaren Jauregiaren eraikuntza (gero Hermitage Txikia), bere arte bildumak gordetzeko. Beste arkitekto italiarrekin batera (Antonio Rinaldi, Giacomo Quarenghi) bi errusiar aipa daitezke: Ivan Starov eta Vasily Bazhenov. Eraikuntza horiek guztiak barrokoak dira eta Mendebaldeko ereduari jarraitu zioten. Neoklasizismoari dagokionez, Kazango Andre Maria katedrala da nagusia (Andrei Voronikhin) eta Almirantazgoaren Jauregia (Andreyan Zakharov). Arkitekto italiarrek eta frantsesek jarraitu zuten San Petersburgoko eraikuntza nagusiak egiten: Jean-François Thomas de Thomon, Auguste de Montferrand eta Carlo Rossi. Ondoren Inperio estiloa nagusitu zen Errusia osoan, eta XIX. mendean zehar hedatu zen.

Pintura

Angelsatmamre-trinity-rublev-1410
Hirutasun Santuaren ikonoa (1422-1427), Andrei Rubliov

XVII. mendera arte, Errusiako pintura osoa erlijiosoa izan zen, eta langintza nagusia ikono egitea izan zen. Lehen margolaritza lanak mosaikoak ziren, XII. mendekoak. Gero lehen hormairudiak agertu ziren Kieven eta Vladimirren, baina unerik garaiena XIV. mendean izan zen Moskun eta Novgoroden. Andrei Rubliov (13601430), Azken Epaiaren hormairudia margotu zuen Vladimirko Ama Birjina Lokartuaren elizan. Berak eman zion ikonoari indar berria, eta bere Hirutasun Santuaren ikonoa margolan nagusitzat hartua izan da. XVI. mendean, Stroganoven eskolak jarraitu zuen lan horrekin eta arte aristokratikoago bat lortu zuen, finagoa. Joera horri, 1551n, beste bat kontrajarri zitzaion, tradizionalagoa, Ehun Kapituluren Kontzilioak eraginda. Haien arabera, antzinako irudiak zehazki jaso behar ziren, eta gai berriak sortu ziren (Apokalipsia, Ama Birjinaren koroatzea). XVII. mendeko eklektizismoak behera beharra iragarri zuen. Hala ere, margolari garrantzitsu batzuk izan ziren, Simon Uxakov esaterako.

XVIII. mendean tradizioarekiko etena izan zen, eta arteak mendebaldeko estilora jo zuen, Arte Ederretako Akademia sortu zenean. Margolari frantsesak jarri ziren irakasle. Erretratua izan zen haien lanik gailenena (Dmitri Levitski, Vladimir Borovikovski eta Fiodor Alekseiev). XIX. mendean errealismo aldera jo zen, eta pintura sozialaren lehen markak ikusten hasi ziren. Ideia horri, ordea, arte hutsezko mugimendu bat kontrajarri zitzaion, Mir Iskusstva (1899, Мир искусства «Artearen mundua») aldizkariaren eskutik. Aldizkari horretan aritu ziren Alexandre Benois eta Sergei Diagilev, eslaviarzaletasunaren lekuan ideal kosmopolita bat jarri zutenak. Beste margolari aipagarri batzuk izan ziren Mikhail Vrubel, Valentin Serov eta Isaac Levitan. XX. mendearen hasieran Errusiako pintura abanguardiako margolariz betea agertzen da. Hor zeuden Kazimir Malevitx, Mikhail Larionov eta Natalia Gontxarova.

Eskultura

Eliza ortodoxoak debekatu egin zuen giza irudia zizelkatzea, idolatriatzat hartzen zelako. Horregatik, Petri I.aren garaira arte ez zen eskulturarik izan Errusian. Harrezkero, berehala sortu ziren, ordea, eskultura egile handiak: Fedot Xubin, Mikhail Kozlovsky eta Ivan Martos XVIII. mendean, eta Mikhail Mikeshin, Mark Antokolski eta Trubetskoi printzea XIX. mendean.

Musika

Errusiar musikak herri tradizioan izan ditu beti sustraiak, Mijail Glinkak (18031857) errusiar kanta herrikoien eta sartaldeko musika idazkera prozeduren sintesia egin zuen arte. Bosten Taldea delakoa etorri zen haren ondoren: Mili Balakirev (18371910), César Cui (18351918), Modest Musorgski (18391881), Nikolai Rimski-Korsakov (18441908) eta Aleksandr Borodin (18331887); denen artean oinarri nazionala zuen errusiar musika eskola sortu zuten. Eskolan horren aurrez aurre, 1862an San Petesburgoko kontserbatorioa sortu zen, eta handik eskola akademikoa; Piotr Txaikovski (18401893) izan zen eskola hartako musikari garrantzitsuena. 1871. urtetik aurrera bi joerek bat egin zuten, eta Sergei Rakhmaninov (18731943) izan zen batasun horretan musikari esanahigarriena. Alexander Scriabin (18721915), izan zen harmonia tonala baztertu zuen lehen musikagilea. Haren ikerketek eskola modernoari zabaldu zioten bidea; eskola horretan Igor Stravinski (18821971) eta Sergei Prokofiev (18911953) nabarmentzen dira.

Kirolak

Zientzia

Erreferentziak

  1. a b Rosenberg, Matt The Biggest Countries in the World thoughtco.com.
  2. a b c ОЦЕНКА ЧИСЛЕННОСТИ НАСЕЛЕНИЯ на 1 января 2016 года и в среднем за 2015 год gks.ru . Noiz kontsultatua: 2017-5-12.
  3. a b Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
  4. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-29.
  5. (Ingelesez) UNESCO World Heritage Centre Russian Federation . Noiz kontsultatua: 2007-12-27.
  6. (Ingelesez) The World Network of Biosphere Reserves — UNESCO Russian Federation . Noiz kontsultatua: 2007-12-26.
  7. (Ingelesez) Fish Industry of Russia — Production, Trade, Markets and Investment Eurofish, Kopenhage, Danimarka 2006ko abuztua 211 or. . Noiz kontsultatua: 2007-12-26.
  8. (Ingelesez) Oil prices drive the cost of food RIA Novosti . Noiz kontsultatua: 2008-02-22.
  9. a b c d e f g h i j (Ingelesez) The World Factbook Russia Central Intelligence Agency . Noiz kontsultatua: 2007-12-26.
  10. (Ingelesez) Angara River Encyclopædia Britannica . Noiz kontsultatua: 2007-12-26.
  11. (Ingelesez) Lake Baikal—A Touchstone for Global Change and Rift Studies United States Geological Survey . Noiz kontsultatua: 2007-12-26.
  12. (Ingelesez) Lake Baikal UNESCO World Heritage Centre . Noiz kontsultatua: 2007-12-26.
  13. (Ingelesez) Library of Congress Topography and Drainage . Noiz kontsultatua: 2007-12-26.
  14. (Ingelesez) Walsh, N. P. It's Europe's lungs and home to many rare species. But to Russia it's £100bn of wood Guardian (UK) . Noiz kontsultatua: 2007-12-26.
  15. Errusiar Federakundearen Datu Liburu Gorriko animalia zerrenda (1997ko azaroaren 1a)
  16. a b (Ingelesez) Russia::Climate and vegetation Encyclopædia Britannica . Noiz kontsultatua: 2007-07-03.
  17. a b (Ingelesez) Climate Library Of Congress . Noiz kontsultatua: 2007-12-26.
  18. (Ingelesez) Drozdov, V. A. et al. (1992) «Ecological and Geographical Characteristics of the Coastal Zone of the Black Sea» GeoJournal (Springer Netherlands) 27: 169 doi:10.1007/BF00717701.
  19. Pogoda.ru.net . Noiz kontsultatua: 2017-5-5.
  20. Rodriguez, Mikel Tiro hotsak, gero eta ozenago berria.eus . Noiz kontsultatua: 2017-5-16.
  21. EHerritarren % 95,5ek Errusiarekin bat egitearen alde eman du boza eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2017-5-16.
  22. Krimea Estatu subirano gisa onartzen duen agiria sinatu du Putinek eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2017-5-16.
  23. Errusiako konstituzioa, constitution.ru
  24. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011) Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345.
  25. a b c d .
  26. .
  27. .
  28. Закон Республики Алтай «О языках». Глава I, статья 4 |date=September 25, 2015 }}
  29. .
  30. .
  31. .
  32. .
  33. a b .
  34. a b .
  35. .
  36. a b .
  37. .
  38. .
  39. .
  40. a b .
  41. .
  42. .
  43. .
  44. Статья 8. Конституция Удмуртской Республики
  45. .
  46. 2012 Arena Atlas Religion Maps, kommersant.ru
  47. Cities with over 1 million population, Rosstat, gks.ru
  48. Cities with population between 500,000 and 1 million, Rosstat, gks.ru
  49. Aranburu, Iker, «Vladimir? Arazo bat daukagu», berria.eus
  50. Land use, cia.gov
  51. Россия занимает третье место в мире по экспорту зерна, rosbankjournal.ru
  52. Россия занимает третье место в мире по экспорту зерна, gks.ru
  53. BP Statistical Review of World Energy June 2009: Hydroelectricity consumption, bp.com

Kanpo estekak

Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia

Afganistan • Errusia • KazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan

Alaska

Alaska (ingelesez əˈlæskə ahoskatua; aleuteraz: alaxsxaq, «kontinentea» esan nahi duena) Amerikako ipar-mendebaldeko muturrean dagoen lurraldea da. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) estatuetako bat da 1959tik. Ozeano Artikoa du iparraldean, Ozeano Barea hegoaldean, Kanada ekialdean, eta Beringeko itsasartea mendebaldean. Itsasarte horren bestaldean, Errusia dago. AEBetako gainerako estatuetatik bereizita dago geografikoki. Hiriburua Juneau da.

Amurko poni

Amourko ponia, edo Mantxuriako ponia, (errusieraz: Amurskaya), egun desagerturik dagoen eta jatorria Txinako Mantxurian zeukan bertako zaldi arraza bat izan zen. Izenak adierazten duenez zaldi hauen jatorria Amur ibaiaren inguruan kokatzen zen.

Tamaina eta ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen zen.

Arraza hau Errusia aldeko Siberiako kosakoen artean oso zabalduta egon zen.

1986. urtean arrazaren azken abelburuak, Heilongjiang-ko zalditegian, nahiko nahastuak zeuden jada beste arrazekin.

Zaldi txiki hauek oso ospetsuak ziren iraupen handiko abereak zirelako. Arraza ezaguna egin zen Amurko poni batek egindako balentriagatik. Serko izeneko aberea izan zen, eta Dimitri Pechkov militar errusiarra bere zalduna.

Artikoa

Artikoa Lurreko iparraldeko muturrean dagoen eskualdea da. Barnean Ozeano Artikoaz gain Kanada, Errusia, Groenlandia, Ameriketako Estatu Batuak, Norvegia, Suedia, Finlandia eta Islandiako zati batzuk ere ditu. Eskualdea izoztutako ozeanoaz eta zuhaitzik gabeko permafrostez osatuta dago. Eskualdearen hegoaldeko muga Zirkulu Polar Artikoa (66° 33'N) da, gutxi gorabehera gauerdiko eguzkiaren eta gau polarraren muga ere badena.

Politikaren aldetik, Artikoak zortzi estaturen iparraldeko eskualdeak ditu bere barnean. Zortzi horiek estatu artikotzat jotzen dira, nahiz eta natura zientziek eskuarki azpiartikotzat jo. Bere ezaugarri klimatikoak direla eta, Artikoko ekosistema berdingabea da Lur osoan. Hala ere, klima aldaketaren eraginez egoera larrian dago (bankisa gero eta txikiagoa da, hango zooplanktona, fitoplanktona, arrainak eta ugaztunak urritzen ari dira, eta abar). Artikoko herri indigenak, hango gainerako izaki bizidun guztiak bezala, hotz handietara egokituta daude.

Asia

Asia munduko kontinenterik zabalena eta askotarikoena da. Eurasiaren lau bosten eta lurreko eremu lehorren herena hartzen ditu, eta ia osorik Ipar Hemisferioan dago. 44.579.000 km²ko eremua eta 4.140.336.501 biztanle ditu.

Mugak ez dira oso zehatzak. Ural mendiek, Ural ibaiak, Kaspiar Itsasoak, Kaukaso mendikateak, Itsaso Beltzak, Bosforok, Marmara itsasoak eta Dardaneloek bereizten dute Europatik; Bering itsasarteak Ipar Amerikatik, eta Itsaso Gorriak eta Suezko kanalak Afrikatik. Asia barruan sartzen dira, orobat, Japonia, Indonesia eta Malaysiako uhartediak.

Baltikoa

Baltikoa edo Itsaso Baltikoa Europaren iparraldeko itsaso bat da, inguruan herrialde hauek dituena:

Suedia

Finlandia

Errusia

Estonia

Letonia

Lituania

Polonia

Alemania

DanimarkaSkagerrak eta Kattegat itsasarteek banatzen dute Itsaso Baltikoa Ipar Itsasotik. Gainera, hiru golko garrantzitsu daude Europa iparraldeko itsaso honetan: Ekialdean, Rigako Golkoa, Estonia eta Letonia artean, gainontzeko Itsaso Baltikotik, Estoniako uharterik handiena den Saaremaak eta herrialde honetako bigarren uharterik handiena den Hiiumaak banandua dagoena, eta Finlandiako Golkoa, Estonia, Finlandia eta Errusia artean. Iparraldean, berriz, Botniako Golkoa dago, Finlandia eta Suedia banatzen dituena.

Bielorrusia

Bielorrusia (bielorrusieraz Беларусь, bʲɛ.ɫa.rusʲ; Errusieraz Беларусь edo Белоруссия, bʲɪɫɐˈrusʲɪɪ̯ə) Europako ekialdeko estatua da, itsasorako irteerarik gabea. 1991 arte SESBen zati izan zen. Lituania eta Letoniarekin du muga iparraldean, Errusiarekin ekialdean, Poloniarekin mendebaldean eta Ukrainarekin hegoaldean.

Herrialdeko hiriburua Minsk da. Txanpona, bielorrusiar errubloa.

Errusiako bandera

Errusiako bandera 1991ko abuztuaren 22an erabakitakoa da. Neurri bereko hiru errenkadaz osatuta dago: zuria, urdina eta gorria.

Errusiar Inperioa

Errusiar Inperioa (errusieraz Российская Империя (Rosijskaja Imperija), Россійская Имперія 1918 aurreko idazkeran) Errusiak 1721 eta 1917 bitartean jasotzen duen izena da. Europa, Asia eta Amerikako (Alaska) lurralde handiak hartu zituen, Errusiar Tsarerriaren oinordeko sistema politikoa izan zelarik.

Eurovision Abesti Lehiaketa

Eurovision Abesti Lehiaketa edo Eurovision (ofizialki ingelesez Eurovision Song Contest eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson) 1956an hasita urtero ospatzen den Europa mailako abesti lehiaketa da. San Remoko Abesti Lehiaketan oinarrituz sortua izan zen. Bertan Europako Irrati-Telebista Batasunaren kide diren herrialde ugarik hartzen dute parte beraien telebista publikoen bitartez. Herrialde partaide bakoitzak abesti bat aurkezten du, saioan zuzenean kantatua izango dena, eta beste herrialdeen ordezkaritzen artean botoak banatzen ditu, lehiaketako abesti gustokoena aukeratua izan dadin.

Kirol txapelketez aparte, munduan ikusle gehien lortzen dituen telebista saioetako bat da. Europaz gain munduko beste zenbait lekutan ere telebistaz ematen da, besteak beste Txina eta Estatu Batuetan. Australian bereziki jarraipen nabarmena du, eta honen ondorioz 2015an ezohikoz Australia parte hartzera gonbidatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak. 2000 urtetik, lehiaketa Internet bidez ere jarraitu daiteke.

Independentzia

Independentzia herrialde bat beste baten menpean ez egoteari deritzo. Herrialde batek, independentzia osoa ez duenean, neokolonialismo deritzo; egoera hau Afrikako herrialde batzuetan ematen da bereziki. Bi herrialdeen artean harremanak daudenean, autonomia egoera hartzen du.

Itsaso Beltza

Itsaso Beltza, antzinako izena Ponto Euxino (antzinako grezieraz: Εὔξεινος Πόντος, Euxeinos Pontos, 'itsaso abegikorra'), Ozeano Atlantikoaren bazterreko itsasoa da, Ekialdeko Europa, Kaukasia eta Anatoliaren artean dagoena, Dardaneloak eta Bosforo itsasarteen bitartez Mediterraneoarekin lotua. Iparraldean Ukraina du, ekialdean Errusia eta Georgia, hegoaldean Turkia, eta mendebaldean Bulgaria, Errumania. 436.402 kilometro koadroko eremua du. Batez besteko sakonera 1.253 metrokoa da, eta gehienekoa 2.245 metrokoa.

Itsas gorabeherarik gabea da ia, eta ez da izozten neguan. Iparraldean Krimeako penintsula dago. Bere ertzeetan dauden hiri garrantzitsuenak Istanbul, Odesa, Sebastopol, Jalta eta Konstantza ditugu. Danubio, Don eta Dnieper ibaiak bertan itsasoratzen dira. Hegoaldean Marmarako itsasoarekin eta iparraldean Azoveko itsasoarekin loturik dago.

Katusha–Alpecin

Katusha–Alpecin (errusieraz: Катюша, UCI kodea: TKA) txirrindularitza talde suitzarra da. Joaquim Rodríguez, Alexander Kristoff, Daniel Moreno, Simon Špilak, Filippo Pozzato, Luca Paolini, Ilnur Zakarin, and Tony Martin ospetsuak izan ditu.

Norvegia

Norvegia (bokmål norvegieraz: Norge; nynorsk norvegieraz: Noreg), ofizialki Norvegiako Erresuma (bokmål norvegieraz: Kongeriket Norge; nynorsk norvegieraz: Kongeriket Noreg) Europako iparraldeko estatu bat da. Bere lurralde ditu Eskandinaviar penintsulako mendebaldea, Jan Mayen uhartea, Svalbard uhartedia eta (Ozeano Australean) Bouvet uhartea. Mugakide ditu Suedia, Finlandia eta Errusia. Eskandinaviar herrialdea da historiaz eta kulturaz.

Okhotskeko itsasoa

Okhotskeko itsasoa (errusieraz: Охо́тское мо́ре) Ozeano Bareko mendebaldeko beso bat da. Ekialdean Kamtxatka penintsula, hego-ekialdean Kurilak uharteak, hegoaldean Hokkaido uhartea, mendebaldean Sakhalin eta iparraldean eta mendebaldean Ekialdeko Siberiako kostaldea ditu. Izena Okhotsk hiritik datorkio, Errusiako lehendabiziko kokalekua ekialde urrunean.

Sakhalin uhartearen bi muturretatik Okhotskeko itsasoa Japoniako itsasoarekin du lotura: mendebaldean Sakhalin eta Tartariako itsasartearen bidez; ekialdean La Pérouseko itsasartearen bidez.

Eskualdeko ibai nagusia Amur da.

Hokkaido ez ezik, beste kostaldeak errusiarrak izanda, Errusia berezko itsasotzat du Okhoskekoa.

Itsasoa esploratzeko lehendabiziko europarrak Ivan Moskvitin eta Vassili Pojarkov ziren 1640ko hamarkadan.

Japonieraz, gertukoa bada ere ez du izen propiorik eta normalean Ohōtsuku-kai (japonieraz: オホーツク海)

deritzote, errusierazko izenaren transkripzioa.

Panje poni

Panje ponia, (errusieraz: Panjeskaya), Europan, Errusia eta Ukrainiatik Poloniaraino hedatzen den zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Zaldi hau oso erabilia izan da nekazal munduan Ekialdeko Europan. Hainbat unetan beste zaldi arrazekin nahastuak izan dira, arabiar zaldiekin esate baterako. Bigarren mundu gerran Poloniatik ekarritako konik zaldiekin nahastu ziren baita ere.

Oso zaldi talde heterogenoa da, nahiz eta gehienek ezaugarri amankomunak izan. Dena den, hainbat adituek arrazaz baino zaldi mota bat dela diote.

Arrazaren oinarrian Poloniako Konick zaldia, Hutsul ponia eta Albaniako ponia daude. Bereziki konick poniak aipatzen dira arrazaren oinarri gisa.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo Sobietar Batasuna Europa eta Asiako estatu burujabe sozialista izan zen, 1922an sortua eta 1991n desegina. Errusiar Inperioa osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. 1991tik aurrera haren parterik handienaz Errepublika Independenteen Elkartea moldatu zen. Bigarren Mundu Gerraz geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Errusia, Estonia, Georgia, Kaszakhstan, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Moldavia, Tajikistan, Turkmenistan, Ukraina eta Uzbekistan. Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.

1990. urtean 22.400.000 km² zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean Itsaso Baltikoa eta Itsaso Beltza zituen muga, eta ekialdean Ozeano Barea. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua Mosku zen.

Sobietar Batasunak historia, politika eta ekonomia alorrean izan duen garrantzia ulertzeko haren neurriak eta baliabide handiak hartu behar dira kontuan; garrantzi hori are handiagoa baita berak gidatzen zituen ideologia marxistako herrialdeek osaturiko blokeari erreparatuz gero. Ezaugarri ia feudalak zituen inperio zahar haren egitura politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta sozialak erabat aldatu zituen 1917ko iraultza boltxebikeak. Horrek eragin erabakigarria izan zuen ondorengo nazioarteko historiaren bilakaeran: 1922tik jadanik mendebaleko estatuek neurri bereziak hartu zituzten iraultza hark kutsa ez zitzan; Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, Sobietar Batasunaren irudiko erregimenak ezarri ziren Europako ekialdean eta Gerra Hotza sortu zen, hogeita bost urtez mundu osoaren egoeran eragin handia izan zuena.

Tsar

Tsar (gizona denean) eta tsarina (emakumea denean) (errusieraz царь, bulgarieraz eta serbieraz цар) eslaviar herrietako errege-erregin batzuei ematen zaien ohore izena da. Hitza, Erromatar Inperioko Zesar hitzetik dator.

Horrela tsar hurrengo herrialde hauen agintari gorenaren titulua zen:

Bulgaria 913–1018, 1185–1422 eta 1908–1946 garaietan.

Serbia 1346–1371 garaian

Errusian 1547 ingurutik 1917 arte

Xake

Xakea bi jokalarirentzako mahai-jokoa edo kirola da. Jokalari batek besteari "Xake Mate" egin behar dio erregea inguratuz bere piezekin. Bi talde daude, zuriak eta beltzak. Taula 64 laukitan antolatuta dago —8 x 8 laukitxo—, kolore beltzak eta zuriak tartekatuta. Jokalari bakoitzak 8 peoi, 2 gaztelu edo dorre, 2 zaldun edo zaldi, 2 alfil, eta dama (edo erregina) eta errege bana dauzka.

Peoiak 2. ilaran kokatzen dira ezker eskuin; 1. ilaran honela kokatzen dira ezkerretik hasita: gaztelua edo dorrea, zalduna edo zaldia, alfila (dama edo erregea; erregea edo dama), alfila, zalduna eta gaztelua.

Dama beti bere kolorea duen laukitxoan kokatuta dago; horregatik, jokalariak pieza zuriak ala beltzak dituen arabera, piezen ordena desberdina da.

Xakea xiangqi (xake txinatarra) eta shogi (xake japoniarra) jokoen familia berekoak dira. Uste da horiek guztiak chaturanga izeneko joko batetik datozela, Indian praktikatzen zena, VI mendean. Xake jokalari deitzen zaio xakean jokatzen duenari, profesionala zein zalea izanik ere.

Xakearen jatorria erabat jakina ez bada ere, Euskal Herrira arabiarrek ekarri zuten.

Xakearen lehenengo erreferentzia modernoa Francesch Vicenten idazlan batean aurkitu dezakegu, Valentzian imprimatu eta publikaturiko "Libre dels jochs partits dels shacs en nombre de 100" izenekoa, XV mendearen amaiera aldean.

Zientzien Errusiar Akademia

Zientzien Errusiar Akademia (errusieraz Росси́йская Академия Наук, Rossískaya Akadémiya Naúk, edo, bere siglengatik, PAH), Errusiako akademia nazionala da. Erakunde honek, Errusia osoan ditu zientzia institutuak. Ohore bat da akademiako kide bezala aukeratua izatea, eta, egundaino, 829 berezko kide ditu akademiak. Sobietar garaian, SESBeko zientzien akademia bezala ezagutzen zen, eta bere buruzagitza Moskun ezarri zen. Akademiako lehendakaria Alexander Sergeev da (2017ko irailean hautatua).

Datu klimatikoak (Errusia, muturreko tenperaturak)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.2 23.8 30.3 34.0 37.7 43.2 45.4 43.5 41.5 33.7 29.1 25.0 45.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −71.2 −67.8 −60.6 −46.4 −28.9 −9.7 −9.3 −17.1 −25.3 −47.6 −58.5 −64.5 −71.2
Iturria: Pogoda.ru.net[19]
Europako herrialdeak
Itsaso Beltza eta Kaspiar itsasoa inguratzen duten estatuak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.