Errubeola

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Errubeola
Rash of rubella on skin of child's back
Deskribapena
Espezialitatea infektologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MK B06.9 eta B06
GNS-9-MK 056
DiseasesDB 11719
MedlinePlus 001574
eMedicine 001574
MeSH D012409 eta D012409
Disease Ontology ID DOID:8781 eta DOID:8781

Errubeola gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, umeak gehienbat jotzen dituena eta ondoriorik gabe sendatu ohi dena. Ez da larria, haurdun dauden emakumeengan izan ezik, hauengan kalte handiak egiten baitizkio umekiari.

Gaitz honen sintomarik azpimagarriena larruazalean agertzen den exantema tipikoa da, orban arrosa txiki ugariz osatutakoa (irudia).

Errubeola aitortu beharreko gaitza da Euskal Herrian. 2007. urtean bi kasu besterik ez ziren jakinarazi EAE-an, eta 2006an 15.

Etiologia

Errubeolaren eragilea Togabirusen taldeko birus bat da. Birus hauek RNA dute material genetiko gisa, kapside ikosaedriko batez babestua. Kapsidearen gainetik hemaglutininak dituen geruza bat dago.

Errubeolaren birusaren gordailu bakarra gizakia da.

Infekzioa

Errubeolaren birusa gaixoak kanporatzen dituen tanta infekziosoen bidez transmititzen da, gripea, barizela edo elgorriaren antzera. Birusa arnas jariakinetan dago, eta gaixoak (eztula edo doministiku egiterakoan) kanporatutako aerosol tantetan milioika birus patogeno daude.

Arnas bidetik sartu eta faringea eta gongoil linfatikoak infektatzen ditu birusak. Gero, linfaren bidez odolera iritsi, eta gorputz osora hedatzen da. Haurdun dauden emakumeengan birus honek karen edo plazenta zeharkatzeko ahalmena izaten du, kalte oso larriak sortuz umekiari.

Barizela edo elgorriaren birusen aldean errubeolarena ez da hain kutsakorra. Gaitza bera ez da besteak bezain larria, orokorrean.

Sintoma klinikoak

Zenbait kasutan birusaren infekzioak ez du inongo sintomarik eragiten. Jende askok gaitza pasatu du ohartu gabe, froga antigenikoek frogatzen dutenez.

Sintomak daudenean gaitzaren inkubazio epea 2 edo 3 astekoa da. Umeengan sukarra, eztula, ondoeza eta gongoil linfatikoen hantura agertzen da lehenengo fase batean. Gero, larruazaleko exantema, gorputz osora zabaltzen dena.

Helduak infektatzen direnean antzeko sintomak azaltzen dira, baina horietaz gain baita artralgiak eta artritisa ere, batez ere eskumuturrean, atzamarretan eta belaunetan.

Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan gaitzak ondorio oso larriak eragiten dizkio fetuari. Abortuaren arriskuaz gain, errubeolak buruko atzerapena, gibeleko lesioak, kardiopatiak, gorreria eta begietako akatsak sor ditzake umekiarengan.

Diagnostikoa

Froga serologikoen bidez egiten da, gaitzaren antigorputz espezifikoak bilatuz.

Profilaxia eta tratamendua

Profilaxiaren aldetik babes handia ematen duen txertoa erabiltzen da, txerto hirukoitz biriko delakoa. Euskal Herrian txerto hau txertaketa-egutegian dago, eta bi dositan ematen da: lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urteekin. Errubeolaren aurrean ez ezik, txerto honek elgorria eta hazizurriaren aurrean ere babesa ematen du.

Emakumea seronegatiboa denean ere, eta haurdunaldiaren aurretik, gomendatzen da txertoa ematea, errubeola kongenitoa ekiditeko.

Gaixotasun biriko askorekin gertatzen den moduan, ez dago birusaren aurkako tratamendu espezifikorik. Gaitzaren sintomak arintzeko parazetamola erabili ohi da.

B linfozito

B linfozitoak linfozito mota bat dira (besteak T linfozitoak izanik), erantzun immune humoralaren arduradunak direnak . Erantzun immune humoralaren elementu garrantzitsuenak antigorputzak dira. B linfozitoen eginkizun nagusia, beraz, antigeno arrotzen aurkako antigorputzen sorrera da.

B linfozitoak linfozito guztien %5-15 dira . Hezur-muinean sortzen dira, eta T linfozitoen aldean (timoan heltzen direnak), B linfozitoen heltze-prozesua hezur-muinean bertan burutzen da gizakia eta ugaztun guztietan (hegaztietan ez). Heldu ondoren, linfaren bidez organo linfoide sekundarioetara pasatzen dira (gongoil linfatikoak, amigdalak, Peyer-en plakak...), non topo egingo duten antigenoekin eta horren ondorioz aktibatuko diren (zelula plasmatiko bihurtuko dira eta antigorputzak sortuko dituzte).

Milioika B linfozito mota daude gorputzean, klonak deritzenak. B linfozito bakoitzak antigorputz mota bakarra sortuko du. Hezur-muinean sortu eta heldu ondoren, eta antigenoekin harremana izan aurretik, B linfozitoek proteina batzuk garatzen dituzte euren mintzetan , B zelulen errezeptoreak izenekoak, antigenoekin kontaktua egingo dutenak (gero ikusiko dugunez, antigeno zehatz batek B linfozitoen klon zehatz bat aktibatuko du, eta modu horretan horrek antigeno horren aurkako antigorputzak ekoiztuko ditu.)

Begi-lauso

Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Begi-lausoa, katarata edo soilik lausoa gaixotasun oftalmologikoa da, begien aurreko segmentuan dagoen kristalinoa opaku bihurtzen edo lausotzen duena. Itsutasunaren lehenengo kausa da mundu osoan. Osoa edo partziala izan daiteke. Mota ezagunena pertsona zaharren begi-lausoa da (55 urtetik gorakoetan maiz gertatzen da, zelula hilak kristalinoan metatzearen ondorioz), baina badira sortzetikoak eta gaixotasun metabolikoen (diabetesa, hipokaltzemia) eraginez sortutakoak ere.

Berezko abortu

Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Berezko abortua —umegaltze eta hilaurtze izenez ere ezaguna— istripu baten edo kausa naturalen ondorioz haurdunaldia etetea da, umekia bizirik irauteko gai ez den aldian. Berezko abortua, oro har, haurdunaldiko hogeigarren asteraino gertaturikoari esaten zaio; hortik aurrera, erditze goiztiarra izan dela eta haurra hilik jaio dela jotzen da. Gehienetan, berezko abortua haurdunaldiaren lehenengo hamabi asteetan gertatzen da.

Oro har ezin da saihestu. Izan ere, gehienetan mutazio batek edo arazo oso goiztiar batek eragiten du. Hala ere, aurrekariak, adina, erretzea eta edatea kontuan hartzeko faktoreak dira.

Hainbat motatako umegaltzeak bereizten dira:

Umetoki lepoa itxita badago, amak min gutxi badauka, odol galerak gertatu badira eta fetuak bihotz taupadak badauzka abortu mehatxua gertatu da, ziur asko haurdunaldiak aurrera jarraituko du.Haurdunaldi anenbrionikoa: ez dira ehun fetalak eratu abortua gertatzerakoan.Abortu saihestezina: sintomatzat ditu baginako odol jarioak, sabelaldeko espasmoak, eta umetokiaren lepoa handituta izatea.Abortu ez-osoa: fetua hiltzen da, baina haurdunaldiaren produktu guztiak ez dira kanporatzen.Abortu geldiarazia: fetua hiltzen da baina gorputzak haurdunaldiaren produktu guztiak gordetzen ditu. Emakumeak ez dauka ez haurdunaldi seinalerik ezta hilekorik ere.Abortu errekurrentea: hiru abortu edo gehiago jarraian edukitzea.Abortu septikoa: infekzio bat gertatzea umetokian, haren hormetan edo haurdunaldiaren produktu batean.

Epidemiak Euskal Herrian

Bost izan dira epidemia nagusiak Euskal Herrian Erdi Arotik hona; izurri beltza, baztanga, tifusa, kolera eta Espainiako gripea; horiei tuberkulosia eta antzeko gaixotasun endemiko batzuk, eta XXI. mendeko 2009ko A gripearen pandemia gehitu behar zaizkie.

Gaixotasun infekzioso

Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Gaixotasun infekziosoak infekzio baten bidez sortzen direnak dira.

Infekzioak lau mikrobio mota nagusiek eragin ditzakete:

Bakterioak: Gaixotasun bakterianoak ekartzen dituzte. Antibiotikoekin tratatzen dira.Birusak: Eritasun biralak edo biriasiak sortzen dituzte. Antibiralekin tratatzen dira.Parasitoak: Gaixotasun parasitarioak edo parasitosiak ekartzen dituzte. Antiparasitarioekin tratatzen dira.Onddoak: Eritasun fungikoak sortzen dituzte. Antifungikoak erabiltzen ditugu hauek tratatzeko.Gaixotasun infekziosoak sortzen dituzten mikrobioei patogeno deritze.

Gaixotasun infekzioso batzuk kutsakorrak dira, pertsonen artean kutsatzen dira: adibidez, gripea, tuberkulosia edo HIESa. Beste batzuk, aldiz, ez dira pertsonen artean transmititzen; esate baterako, malaria, amorrua edo tetanosa, besteak beste.

Immunitate

Medikuntzan, immunitatea organismo batek infekzioaren aurrean duen erresistentziari deritzo. Erresistentzia hori immunitate-sistema eraginkor batean datza, hots, organismoak dituen defentsa biologiko guztien multzoan.

Bi immunitate mota daude: sortzetiko immunitatea (innate immunity, ingelesez), eta hartutako immunitatea (adaptative immunity, ingelesez). Hartutako immunitatea, halaber, bi motakoa izan daiteke: naturala eta artifiziala. Lehenengoa zein bigarrena era pasiboan edo aktiboan lor daiteke (ikusi diagrama)

Immunitate pasiboak gutxi irauten du organismoan, epe motzekoa da (hilabete gutxi batzuk besterik ez). Immunitate aktiboa, aldiz, luzaro mantentzen da, batzutan bizitzan osoan ere.

Bi immunitate hauen arteko funtsezko desberdintasuna honetan datza: immunitate aktiboaren kasuan mikrobio patogenoaren antigenoak organismoan sartzen dira (antigorputzen ekoizpena eragiten); immunitate pasiboaren kasuan, aldiz, organismoan sartzen direnak ez dira mikrobioaren antigenoak, mikrobio horren aurkako antigorputzak baizik.

Esan ohi da immunitate aktiboa profilaktikoa dela, eta immunitate pasiboa terapeutikoa: azken hau gaixotasuna agertzen denean erabiltzen da.

Immunitate-sistema

Immunitate-sistema organismo batek infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo horien bitartez, organismoak mikrobio patogenoei aurre egiten die, eta bere barnean garatzen diren zelula gaiztoak (tartean direla tumoralak) suntsitzen ditu. Halaber, immunitate-sistemak zelula arrotzen sarrera galarazten du.Bizidunekin batera immunitate-sistemak ere eboluzionatu egin du. Bizidun sinpleenek (bakterioek, adibidez) entzima bereziak dituzte birusen erasoak neutralizatzeko. Bizidun ornogabeek, molekula bereziak ez ezik, fagozitoak ere badituzte partikula arrotzak suntsitzeko. Dena den, zalantzarik gabe immunitate-sistema sofistikatuenak ornodun garatuenek dituzte: proteinez gain, zelula, ehun eta organo espezializatuak dauzkate, elkarlanean aritzen direnak, funtzio defentsibo konplexuak burutu ahal izateko.

Inkubazio epea

Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Medikuntzan, inkubazio epea edo inkubazio aldia mikrobio batek infektatzen duenetik -hots, gure gorputzean sartzen denetik- seinale edo sintomak agertu arte pasatzen den denbora-tarteari deritzo. Mikrobioez gain, susbtantzia kimiko batzuek ere inkubazio epea dute.

Mikrobio batek infektatzen duenean ez du segituan gaixotasun infekzioso bat sortzen. Denbora-tarte bat behar du mikrobioak gaitzaren sintomak sortu ahal izateko. Inkubazio epea oso aldakorra da mikrobio eta gaitzaren arabera. Gripearen kasuan inkubazio epea oso laburra da (1-3 egun), salmonelosiaren kasuan ere (6-48 ordu), baina HIESaren kasuan, aldiz, edo legenarraren kasuan oso luzea izan daiteke (urte luze batzuk) .

Posible da ere mikrobio batek infektatzea baina infektatutako gizabanakoak inoiz ez sufritzea gaitzaren sintomak. Hau da eramaile osasuntsuen kasua. Gizabanako batek, esaterako, Streptococcus bakterio patogenoa eztarrian eraman dezake inongo patologia (amigdalitis, faringitis...) izan gabe.

Hainbat faktorek eragin handia dute inkubazio epearen iraupenean: mikrobio patogenoaren birulentzia, ostariaren immunitatea, infektatzen duen mikrobio patogenoaren kopurua, mikrobioaren sarreragunea, etab.

Izurri Beltza

Izurri Beltza edo Izurrite Beltza 1340 aldera Europa eta Asiak jasan zuen epidemia suntsitzaile gogorrenetarikoa izan zen. Europako populazioaren herena edo bi herenak hil zituen eta, guztira, Ekialde Hurbila, India eta Txina hartuta gutxienez 75 milioi lagun hil zirela uste delarik. Erdi Aro osteko berragerpen ohargarrienak hauek izan ziren: Italiako Izurria (1629-1631), Londresko Izurri Handia (1665–1666), Vienako Izurri Handia (1679), Marseillako Izurri Handia (1720–1722) eta Moskuko Izurria (1771).

Zientzialari gehienen ustetan, izurri beltza izurri bubonikoaren agerraldia izan zen, historian zehar zenbait alditan errepikatu den epidemia dena. Izurritea Yersinia pestis izeneko bakteriak sortu zuen, arratoi beltzak (Rattus rattus) zeraman arkakusoei esker zabalduta.

Oroimen immunologiko

Oroimen immunologikoa organismoaren immunitate-sistemak duen funtsezko ezaugarria da, zeinari esker organismoa gai da mikrobio bat ezagutzeko, aurretik (aste, hilabete edo urte batzuk lehenago) mikrobio berak organismoa infektatu badu.

Mikroorganismo patogeno batek B eta T linfozitoak aktibatzen dituenean (infekzioa sortzerakoan), oroimena duten T eta B zelulak agertzen dira. Zelula horiek odolean eta linfan zehar zirkulatuko dute beti, organismoaren bizitza osoan. Oroimena duten zelula horiek "gogoratu" egingo dute mikrobio patogenoa berriz berarekin topo egiten badute, eta erantzun azkarra emango dute bera suntsitzeko.

Bakterio, birus edo beste eragile infekzioso baten antigenoarekin kontaktu zuzena izaterakoan azaltzen da oroimen immunologikoa, eta organismoak immunitatea garatzen du mikrobio horren aurka. Mikrobio horrek berak bigarren infekzio bat sortu nahi badu, organismoak lehenengo kontaktuan baino azkarrago erreakzionatzen du, defentsa eragileek (hots, antigorputzak eta linfozitoak) erantzun azkarra eta eraginkorra ematen baitute patogenoaren aurka.

Paget-en hezur-gaixotasun

Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Paget-en hezur-gaixotasuna edo osteitis deformatzailea leku zehatz batean ematen den eta hezurren gehiegizko hazkuntza eta deformazioa eragiten duen gaixotasun kronikoa da. Hezur ehunean gertatzen diren suntsiketak eta birsorkuntzak hezurra ahultzea eragiten dute era honetan, mina, deformazioak, hezurren hausturak eta artritisa sortuz. Nahiz eta edozein hezurretan ager daitekeen gaixotasun hau, oso ohikoa da bizkarrezurrean, pelbisean, garezurrean eta hanketan agertzea.

Sierra Leona

Sierra Leona (ingelesez: Sierra Leone, sɪˈɛərə_lɪˈəʊni,_-lɪˈəʊn),, ofizialki Sierra Leonako Errepublika (ingelesez: Republic of Sierra Leone) Afrikako mendebaldean kokatutako herrialdea da. 71.740 km2 eta 6.294.774 ditu. Bertako hiriburua Freetown da. Hiriburuaz gainera, hiri nagusiak Koidu-New Sembehun, Bo, Kenemea eta Makeni dira. Ingelesa da hizkuntza ofiziala.

Txerto

Txertoak prestakin biologikoak dira, gaixotasun baten aurrean immunitate hartua aktibatzen dutenak. Normalean, eritasun jakin bat eragiten duen mikroorganismoaren antzeko agenteez osatuta egoten dira, antigeno ere esaten zaienak. Antigenoak hiru motatakoak izan daitezke: indargabetuta edo hilda dauden mikrobioak, horiek ekoitzitako toxinak edo azalean dituzten proteinak. Antigenoak immunitate-sistema aktibatzen du infektatutako organismoan, gorputz arrotz baten moduan identifikatu, eta horren aurkako antigorputz espezifikoak ekoizten ditu. Horrela, etorkizunean infekzio berdina pairatuz gero, gorputza gai izango da mikrobio arrotza azkar ezagutzeko eta suntsitzeko. Txertoak profilaktikoak edo terapeutikoak izan daitezke. Profilaktikoak gaitza gertatu baino lehen prebentziorako erabiltzen diren txertoak dira; terapeutikoak, ordea, ez dira prebentziorako erabiltzen, infekzio edo minbizi-zelulen aurkako tratamendu gisa baizik.Txertoak jartzeari txertaketa edo txertatze deritzo. Gaur egun, txertaketa da gaixotasun infekziosoak saihesteko metodorik eraginkorrena. Are gehiago, txertaketa masiboei zor diegu mundu zabalean baztanga bezalako hainbat gaitz infekzioso desagertu izana, baita beste hainbaten maiztasuna murriztu izana ere, hala nola, amorru, poliomielitis edo tetanos gaixotasunenak. Azken hamarkadetatik hona txertoen eraginkortasuna zabal eta sakon ikertu eta egiaztatu da. Sakonki aztertu diren txertoen artean daude influenzaren txertoa, HPV-ren txertoa eta barizelaren txertoa. Munduko Osasun Erakundearen esanetan, jada hogeita bost infekzio desberdinetarako txertoak daude baimenduta eta eskuragarri.

Txerto hirukoitz biriko

Txerto hirukoitz birikoa hiru gaixotasun biriko prebenitzeko (elgorria, errubeola eta hazizurria) erabiltzen den txerto konposatua da. Txerto honek aipatutako gaitzak eragiten dituzten birusak ditu, indargabetuak edo motelduak.

Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan ume guztiei ematen zaie txerto hirukoitz hau, bi dositan: lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urteekin.

Txerto honi esker elgorria, hazizurria eta errubeolaren intzidentzia asko jaitsi da herrialde gehienetan. 1970eko hamarkadaren hasieran hasi zen erabiltzen AEBetan eta Europan, eta gaur egun mundu osoan aplikatzen da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.