Eraikuntza

Eraikuntza ekonomiako bigarren sektorean sartzen den jarduera ekonomikoa da. Eraikinak, etxebizitzak zein bestelako eraikin mota guztiak eraikitzean datza. Horretarako lur zati bat hontzen dute gero bertan pisuka eraikina egiten asteko.

Eraikuntzak pisu estrategiko handia du ekonomia aurreratuetan.

Sky scraper construction
Etxeorratz bat eraikitzen.

Kanpo estekak

Albia dorrea

Albia dorrea edota Albia eraikina Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen bulego eraikin multzo bat da.

Antzinako Egipto

Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean sortutako antzinateko zibilizazioa da, gaur egun Egiptok hartzen duen eremuan gutxi gorabehera. Zibilizazioa K.a. 3150 inguruan sortu zen, Goi eta Behe Egipto politikoki bateratu eta lehenengo faraoiaren agindupean. 3.000 urtez iraun zuen. Bertako historia bi garai egonkorretan banatzen da, Inperio edo Erresuma izenekoak, garai ezegonkorrek bereiziak, Tarteko Aro izenekoak. Azken inperioaren ostean, zibilizazioa gainbehera lasai baina jarraian sartu zen, atzerritarrek herrialdearen agintea hartu baitzuten. Faraoien agintaldia K.a. 31n amaitu zen ofizialki, Erromatar Inperioak Egipto konkistatu eta probintzia bihurtu zuenean.

Antzinako Egiptoko zibilizazioaren arrakasta Nilo ibaiaren aldaketetara ongi moldatzetik dator. Ibar emankorraren ureztatze kontrolatuak uzta oparoak eragin zituen, gizartearen eta kulturaren garapen handia eragin zutenak. Horrela, administrazioek edo gobernuek meatzaritza sustatu, idazkera sistema sortu eta nekazaritza zein eraikuntza bultzatu zituzten, eta inguruko giza taldeekin merkataritza garatu eta gerra garaipenak lortu zituen, eskualde osoko zibilizazio nagusia bihurtzeraino. Ekintza hauek sustatzen eta antolatzen elite kultural eta militar bat sortu zen (eskribak, apaizak, administratzaileak) egiptoarren batasuna ziurtatzen zutenak, erlijio konplexu baten inguruan.

Antzinako egiptoarren lorpen ugarien artean daude matematika sistema konplexuak, meatzaritza aurreratua, behaketa eta eraikuntza hainbat eraikin monumental altxarazteko (piramideak, tenpluak eta obeliskoak) teknika garatuak, faiantza eta beiraren teknologia zehatza, medikuntza sistema praktiko eta eraginkorra, literatura forma berriak, ureztatze eta nekazaritza sistema emankorrak, eta munduko lehen bake hitzarmena. Egiptok ondare iraunkorra utzi zuen: artea eta arkitektura geroko hainbat estiloren oinarri izan dira, artelanak mundu osoan daude barreiatuta, euren arrasto monumentalek hainbat bidaiari eta idazle inspiratu dituzte eta erlijioak eragin handia izan du gure munduaren ikuskeran.

Arabiera

Arabiera (arabieraz: ‎, al-ʻarabiyyahالعَرَبِيَّة edo عَرَبِيّ‎ ʻarabī) hizkuntza semita bat da, Arabiako ipar-mendebaldean Burdin Aroan sortu zena eta gaur egun Arabiar munduan lingua franca gisa erabiltzen dena. Arabiar herriaren izena darama, hasiera batean Mesopotamiatik Antilibanora eta Sinai penintsulan bizi zen herria. Arabiera makrohizkuntza gisa sailkatzen da; gaur egun 30 aldaera baino gehiago ditu, baita aldaera estandar bat, Arabiera Estandar Modernoa, Arabiera Klasikotik eratortzen dena.

Arabiera Estandar Modernoa da arabiera idatzia, eta hori irakasten da eskolatan, unibertsitatetan, lantoki askotan, gobernuetan eta komunikabideetan. Bi aldaera formalak elkarrekin taldekatzen dira Arabiera Literario (fuṣḥā) izenarekin, 26 estatutan ofiziala den hizkuntza eta Islamaren hizkuntza liturgikoa. Arabiera Estandar Modernoaren gramatika Arabiera Klasikoaren jarraipen bat da, eta bere lexikoa ia berdina da. Hala ere, eguneroko hizkuntzan erabiltzen ez diren egitura gramatikal batzuk eta esanahi zehatzik ez duten hitzak kanporatu dituzte, eta hitz egiten diren aldaeretako eraikuntza eta hitz batzuk ere hartu ditu. Hitz horietako gehienak Aro Modernotik aurrera sortu diren kontzeptuak izendatzeko erabiltzen direnak dira. Arabiera Klasikoaren antzekoa denez, Arabiera Estandar Modernoak milurteko bat egiten du atzera egunero hitz egiten den hizkuntzatik, dialekto eta aldaera asko dituenak. Ikertzaileek diote arabieraren dialekto hauetako batzuetako hiztunek ez dutela elkar ulertzen. Eguneroko hizkuntza kalean eta familian ikasten da, hizkuntza formala eskola formalean ikasten den bitartean. Hala ere, haur eskolako umeekin egindako ikerketek erakutsi dute hizkera formala ulertzeko gaitasuna badutela. Arabiera Estandar Modernoaren eta dialektoen arteko aldea Latin eta gaztelaniaren artean dagoenaren antzekoa dela esan ohi da. Hala ere, Arabiera Estandar Modernoa erabiltzen da kultura audiobisualean, Latinak inoiz izan ez duen papera.

Erdi Aroan Arabiera Literarioa kulturaren bektore garrantzitsua izan zen Europan, bereziki zientzia, matematika eta filosofian. Ondorio gisa, Europako hizkuntza askok maileguak hartu zituzten arabieratik. Arabieraren eragina, batez ere hiztegian, argia da gaztelanian, eta pixka bat ahulagoa portugesean eta katalanean, baina baita euskaran ere, batez ere al-Andalusen arabiar kulturak eman zituen 800 urteen ondorioz. Sizilierak 500 bat hitz ditu arabieratik hartua, Ipar Afrikatik etorritako konksiten ondorioz IX. eta X. mendeetan zehar. Hizkuntza balkanikoek, baita grezierak eta bulgarierak arabiar hitz ugari dituzte Otomandar Inperioarekin izandako kontaktuaren ondorioz.

Arabierak munduko hizkuntza askorengan eragina izan du historian zehar. Persiera, turkiera, gaztelania, urdua, kaxmirera, kurdua, bosniera, kazakhera, bengalera, hindia, malaiera, maldivera, indonesiera, paxtua, punjabera, tagaloa, sindhiera eta hausak eragin oso handia izan dute. Era berean, arabierak hitz asko mailegatu ditu beste hizkuntza batzuetatik, bereziki greziera eta persiera Erdi Aroan eta ingelesa eta frantsesa gaur egun.

Arabiera Klasikoa 1.800 milioi musulmanen hizkuntza liturgikoa da, eta Arabiera Estandar Modernoa Nazio Batuen Erakundearen sei hizkuntza ofizialetako bat da. Arabieraren aldera guztiak batuta 422 milioi hiztun inguru ditu, lehen eta bigarren hizkuntza gisa, munduko bosgarren hizkuntzarik hitz eginena. Arabiera arabiar alfabetoarein idazten da, eskuinetik ezkerrera, nahiz eta hiztun batzuek ASCII Latin erabiltzen idazten duten, ortografia estandarrik gabe.

Arkitektura

Arkitektura giza habitataren espazioaren diseinuaz —bereziki eraikin eta egituren diseinuaz— arduratzen den zientzia eta artea da. Gaur egun arkitekturaren diziplinatik kanpo jo arren, bai hirigintza bai obra zibilen ingeniaritza oso estuki lotuta daude arkitektoen zereginarekin. Izan ere, arkitektura oso diziplina zabala da, artea eta teknika batzen dituena.

Gizakiak bere lehen etxebizitzak eraiki zituenean sortu zen arkitektura, eta atal desberdinak ditu eraikuntza bakoitzaren erabilpenaren arabera:

arkitektura zibila, eraikin eta monumentu publiko edo pribatuak eraikitzeko artea

arkitektura militarra, harresi eta gotorlekuak egiteko artea

arkitektura hidraulikoa, ura garraiatu eta erabiltzeko edo horren azpian eraikitzeko artea

ontzi arkitektura, itsasontziak egiteko artea;

arkitektura erlijiozkoa, tenplu, monasterio, hilobi eta bestelako erlijiozko eraikinak eraikitzeko artea.

Arkitektura erromaniko

Arkitektura erromanikoa arkitektura estilo bat da, Europan jaioa eta Behe Erdi Aroko urteetan garatua (950 ingurutik XII. menderaino).

Egungo 10 euroko billeteetan ageri den arkitektura mota da.

Dorre

Dorre bat bere azalera baino askoz altura gehiago duen eraikina da. Bere funtzioak ezberdinak izan daiteke, baina historikoki militarrak eta erlijiosoak izan dira, baina estetika bilatzeko ere erabili izan dira. Gaur egun dorre hitzarekin hainbat azpiegitura teknologiko ere izendatzen dira, hala nola altuera handia duten etxe eta bulego etxeorratzak. Dorreak garrantzitsuak dira hirietan, non bere estetika orokorra finkatzen duten.

El Escorial

El Escorial San Agustinen ordenako monasterio bat da, Espainiako Errege Familiaren egoitza historikoa eta ehortz-lekua. El Escorial monasterioa (gaztelaniaz Monasterio de El Escorial) eta El Escorialgo San Lorentzoren Errege Lekua (Real Sitio de San Lorenzo de El Escorial) izenak ere baditu.

Espainia eta Europako pizkundetar arkitektura eraikuntza esanguratsuenetako bat da, 1563-1586 artean eraiki zen, eta nagusiki Juan Bautista de Toledo eta Juan de Herrera arkitektoen obra. Madrilgo Erkidegoan dagoen San Lorenzo de El Escorial udalerrian kokatzen da, 33.327 m²-ko lur eremuan hedatzen da, Guadarramako mendilerroan kokatzen den Abantos mendiaren hegoaldeko magalean dago, 1.028 metrora.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1984an. Espainiako Ondare Nazionalaren erakunde publikoak kudeatzen du.

Eraikin

Eraikina gizakiak sortutako objektu konplexua da, etengabe lurrera lotzen dena eta inguru fisikoan aldaketaren bat suposatzen duena.

Eraikin bat euri uretatik pertsona bat babesten duen geruza bat bezain sinplea izan daiteke, edo aire korronte, argi, bakterien mugimendu, presio, pertsonen mugimendua eta beste hainbat gauza erregulatu ditzakeen ospitale bat bezain konplexua.

Erroma

Erroma (italieraz: Roma; latinez: Rōma) Italiako hiriburua da, bai eta Erromako probintziakoa eta Lazio eskualdekoa ere. Italiar penintsularen erdialdean dago, Tiber ibaiaren ertzean, Tirreniar itsasotik 25 kilometrora. Italiako hiririk jendetsuena da; 2.864.676 biztanle zituen 2015eko irailean, 1.287 kilometro koadroko eremuan.

Antzinako Erromaren garaian munduko boteregune nagusietakoa izana, ordutik dator hiriaren lema: Senatus Populusque Romanus (SPQR), hau da, Senatua eta Erromako Herritarrak. Erromaren barruan dago Italiako estatuaren parte ez den Vatikano Hiria, Erromatar Eliza Katolikoaren egoitza eta Aita santuaren bizilekua.

Garellano dorreak

Garellano dorreak Bilboko izen bereko Garellano gunean eraikitzen ari den etxebizitza multzoa da.

Harlandu

Harlandua eraikuntzan erabiltzen den harria da, gehienetan laukizuzen itxurakoak. Tamaina handikoak eta astunak dira, eta ezin dira esku hutsez altxa. Txikiagoak badira eta, hortaz, eskuz altxagarriak, Harlanduxka izena hartzen dute.

Harlanduak lau alde landuak izaten ditu, edo behintzat hiru. Baina bada era bat, harlandu errustikoa izenekoa, zeinean murruan ikusten den aldea latz eta landugabe uzten dena.

Harlandu bakoitzaren garaiera, bi errenkadaren artekoa, estekadura mota desberdintzen du:

handia: 35 cm baino gehiago

ertaina: 20 eta 35 cm artean

txikia: 20 cm baino gutxiago

Harlangaitz

Harlangaitza edo hormarria eraikuntzan erabiltzen den harria da, landu gabea, harrobitik atera bezala hartua, hormak egiteko erabiltzen dena. Harginlanetan erabiltzen da.

Hiru eratako harlangaitzak bereizten dira: tamaina bereko harriekin egiten dena, ertz birbildua duten harriekin egiten dena eta betegarririk gabe harriak elkarri itsatsiz egiten dena.

Iberdrola dorrea

Iberdrola dorrea Bilboko Euskadi plazan 2007. eta 2011. urteen artean eraiki zen bulegotarako etxe orratza da. Bilboko Abando auzoko Abandoibarra gune berriaren ikur nagusia da, eta César Pelli argentinarra izan zen arkitektoa. Guztira 41 solairu ditu, eta 165 metro luze da.

Iruñeko autobus geltokia

Iruñeko autobus geltokia Iruñea hiriko autobus geltoki nagusia da. 2007ko azaroaren 9an inauguratu zen, bi urteko eraikuntza lanen ostean.

Isozaki Atea

Isozaki Atea Bilboko etxebizitza-multzo bat da,Abandoko auzoko Uribitarten, bi dorre (Bilboko etxebizitza-dorre garaienak) eta altuera txikiagoko beste hiru eraikinek osatzen dute. Egileak Arata Isozaki japoniar arkitektoa eta Iñaki Aurrekoetxea euskal herritar arkitektoa dira.

San Anton eliza

San Anton Bilboko bigarren eliza nagusia da, Donejakue katedralaren ostean. Zazpikaleak eta Atxuriko auzoen artean dago, Bilboko itsasadarraren ondoan. Antzinako Bilboko mugak zehazten zituen harresiaren aztarnak aurkitu dira elizaren azpian, baita Bilboko hiriaren sorrera baino lehenagoko aztarnak ere.

Bilboko San Anton abadearen eliza aurrez leku berean zegoen gaztelu zahar baten orubean jasotakoa da. Aurrez aurre, hiriko kaleak ditu, eta oinetan zubia eta itsasadarra, Bilbo hiriko ikur adierazgarri nagusiak, hain zuzen ere. Kokaguneak berak, gotorturiko leku aldapatsu eta estu batean egoteak, elizaren tipologia eta espazio-banaketa baldintzatzen du; bestalde, itsasadarrak berak, eta aurrean dituen hiri-espazio publikoek ere, plaza irekiak, alegia, eraikitzeko mugak eta zailtasunak areagotu egiten dituzte, zeren eta toki jakin batera mugatu beharrak aurrez ezartzen baitu eraikinaren forma eta tamaina. Nafarroatik barrena sartutako estilo gotikoaren ereduei jarraitzen badie ere, kasu honetan aipatu diren espazioaren aldeko muga horietara egokituko zen irtenbide bat aurkitu behar zen.

Jatorrian areto-motako estilo gotikoko eliza zen, baina gerora, XVI. mendean, egitura korapilatu egin zen, iparraldeko aldean hiru kapera erantsi zitzaizkionean.

Bestalde, txit deigarria gertatzen da aldareaurrea edo absidea nabarmentzen duen elementu bereizgarririk ez izatea. Izan ere, burualde zuzeneko tenplu gisa eraturik dago; ezaugarri hori Errenazimentuaren garaiko eliza askotan ikus badaiteke ere, oso gutxitan agertzen da hiru nabeko estilo gotikoko eraikuntzetan; eta eliza honen eraikuntzan, estilo gotikoko elementuak dira nagusiak.

Beraz, kontuan izanik orubearen neurriak eta aurretik azaldutako espazio-muga horiek, batetik eta bestetik, erdiko nabeak garrantzitsuena izan behar zuela alboko beste bi nabeen aldean, estilo gotikoan gehien erabilitako aukera, bestalde, geometriaren bideari ekin behar izan zitzaion sorturiko arazoei erantzun egoki bat emateko. Beraz, albora utzi behar izan ziren garai hartako eraikuntza-mota horretan irizpide nagusi izan ohi ziren balio estetikoak.

Eraikinean ageri diren arkitektura-elementu guztiak estilo gotikoaren barnean sartzen dira zalantzarik gabe, oina, garaierak, gangak, oinarriak, zutabeak, arkuak, guztiak baitira gotikoak, baita gainerako elementu apaingarriak ere. Ataurrea, ordea, oso ospetsua, XVI. mendeko Errenazimentu garaiko obra bikaina da, eta garai hartako eraikuntza-elementu adierazgarrienak ageri ditu; adibidez, arku karpanela eta zutabe korintoarren arteko horma-sargunea.

Ataurrearen eraikuntza-data, 1543. urtea, ageri da bestalde arkuari eusten dion goiko aldeko giltzarrian.

San Mames

San Mames Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Club taldearen San Mames (1913-2013) zaharra ordezkatu duen futbol estadio berria da. Herri hizkeran Katedrala ezizenez ezaguna da. Estadio honen eraikuntza eta ustiaketa kudeatzen duen elkartea San Mames Barria, E.M delarik. César Azkarate arkitektoak diseinatu eta IDOM enpresak proiektua kudeatu dute.

2015eko azaroaren 5ean, San Mames 2015. urteko munduko kirol-eraikin hoberena izendatua izan zen Singapurren ospatutako World Architecture Festival kongresuan.

Venezia

Venezia (italieraz: Venezia; venezieraz: Venesia) Italiako hiria da, Veneto eskualdeko hiriburua, Veneziako urmaelaren erdian, Itsaso Adriatikoaren ertzean dagoena. Hiri osoa eta aintzira UNESCOren gizateriaren ondarea dira. 412 km²-ko eremua du eta 2015ean 264.015 biztanle zituen. Padua eta Treviso hiriekin batera, 2.600.000 biztanle inguruko metropoli-eremua eratzen duVenezia historia handiko hiria da. Izan ere, Veneziako Errepublika Mediterraneoko itsas-boterea izan zen mende askotan zehar. Boterea eta independentzia hain denbora luzean gorde izan ahal zuen, espezien salerosketak ematen zion indar ekonomikoari esker.

Yvelines

Yvelines Île-de-France eskualdeko departamendua da (78). Prefektura Versailles hirian dago. Mugakide ditu Val-d'Oise iparraldean, Hauts-de-Seine ekialdean, Essonne hego-ekialdean eta Eure-et-Loir hego-mendebaldean.

Parisen sartalderantz dago, departamenduaren zati bat Paris hiriaren zabalkundeak hartzen duela. Lurralde lau apala da. Sena ibaiak ekialdetik mendebalerantz igarotzen du iparraldea, eta haren arroaren barruan dago departamendu osoa. Nekazaritzak hegoaldean du batez ere garrantzia: laboreak, erremolatxa, patata, zuhainak eta barazkiak egiten dira batez ere. Basogintzak ere garrantzi handia du: ezagunak dira Rambouillet, Saint-Germain-en-Laye eta Marly-le-Roi basoak. Iparraldean, Sena ibaiaren inguruetan industria da nagusi: automobilgintza, petrolio findegia, kimika industria, eraikuntza gaiak, Porchevilleko zentral termoelektrikoa, etab.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.