Epaileen Liburua

Epaileen liburua Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, liburu historikoen sailekoa. Egilea ezezaguna da, baina tradizioak Samueli egozten dio.

Liburuak hebrearren historia kontatzen du Kanaango lurraldearen konkistaren garaitik erresuma sortu arte. Aldi hartan (gutxi gorabehera K.a. 1150-1130 bitartean), epaileek gobernatu zuten herria.

Maarten van Heemskerck 024
Gedeon Jainkoari eskerrak ematen ihintzaren mirakuluagatik. Maarten van Heemskerck-ek pintatua. Estrasburgoko Arte Ederretako Museoa

Testuinguru historikoa

Liburuak herriaren askatzaileak, epaileak, aurkezten ditu. Herria esklabotasunetik askatu zuten, eta, ondoren, herria gobernatu zuten. Garai hartan, Israel leinuen artean banatua zegoen, antolamendurik gabe, instituzioak eratu gabe eta kanpoko herri boteretsuen mehatxupean.

Epaileetako batek ere ez zuen lortu buruzagi gorena izaterik, haien zeregina ez baitzen batasuna lortzea, baizik eta unean uneko arazoak konpontzea. Erabateko batasuna erregeekin iritsiko da.

Liburuak Josueren heriotzaren ondorengo aldia deskribatzen du, Samuelen jaiotza arte.

Egitura

Hauek dira liburuaren egitura eta azpiatalak:

EGOERA (1,1–3,6) (1,1-3,6)

  • Juda eta Simeonen leinuek kanaandarrei eraso (1,1-7)
  • Judaren leinua Jerusalemez eta Hebronez jabetu (1,8-10)
  • Otniel, Debir hiriaz jabetu (1,11-15)
  • Juda eta Benjaminen leinuen garaipena (1,16-21)
  • Joseren ondorengoak Betelez jabetu (1,22-26)
  • Israeldarrek ezin bota izan zituzten jentil-herriak (1,27-36)
  • Jaunak Israel herriaren jokaera gaitzetsi (2,1-5)
  • Josueren heriotza (2,6-10)
  • Israel herriak Jauna baztertu (2,11-23)
  • Lurralde hartan gelditutako jentil-herriak (3,1-6)

ISRAELGO LEHEN HIRU EPAILEAK (3,7-31) (3,7-31)

  • Otniel (3,7-11)
  • Ehud (3,12-30)
  • Xamgar (3,31-31)

DEBORA PROFETESA (4,1–5,31) (4,1-5,31)

  • Deboraren kantua (5,1-31)

GEDEON (6,1–8,35) (6,1-8,35)

  • Madianek Israel menderatu (6,1-10)
  • Jaunak Gedeon aukeratu Israel askatzeko (6,11-24)
  • Gedeon eta Baalen aldarea (6,25-32)
  • Gedeonek Jainkoari seinalea eskatu (6,33-40)
  • Hirurehun gizon garaipenerako (7,1-8)
  • Seinale batek garaipena iragarri (7,9-15)
  • Gedeonen amarrua edo engainabidea (7,16-22)
  • Madiandarrak ihesi (7,23-25)
  • Efraimdarrak haserre (8,1-3)
  • Gedeonen azken egintza (8,4-28)
  • Gedeonen heriotza (8,29-32)
  • Israeldarrek idoloak gurtu berriro (8,33-35)

ABIMELEK (9,1-57) (9,1-57)

  • Abimelek, Sikemgo errege (9,1-6)
  • Jotamen parabola (9,7-21)
  • Sikemgo nagusiak aurka jaiki (9,22-41)
  • Abimelekek Sikem xehatu (9,42-49)
  • Abimeleken heriotza (9,50-57)

BESTE BI EPAILE ISRAELEN (10,1-5) (10,1-5)

  • Tola (10,1-2)
  • Jair (10,3-5)

JEFTE (10,6–12,7) (10,6-12,7)

  • Israeldarrak Jaunarengandik urrundu (10,6-18)
  • Jefte, israeldarren buruzagi hautatu (11,1-11)
  • Jeftek mezulariak bidali amondarren erregeari (11,12-28)
  • Jefteren promesa (11,29-40)
  • Jefte, Efraimen leinuaren kontra (12,1-7)

ISRAELGO BESTE EPAILE BATZUK (12,8-15) (12,8-15)

  • Ibtzan (12,8-10)
  • Elon (12,11-12)
  • Abdon (12,13-15)

SAMSON (13,1–16,31) (13,1-16,31)

  • Samsonen sortzea (13,1-25)
  • Samsonen ezteiak (14,1-20)
  • Samsonen mendekua (15,1-8)
  • Samson eta asto-matrailezurra (15,9-20)
  • Samsonek Gazako ateak eraman (16,1-3)
  • Samson eta Dalila (16,4-22)
  • Samsonen heriotza (16,23-31)

DANEN LEINUA (17,1–18,31) (17,1-18,31)

  • Mikaren santutegia (17,1-13)
  • Danen leinua lurraldez aldatu (18,1-31)

BENJAMINEN LEINUA (19,1–21,25) (19,1-21,25)

  • Gibeako bizilagunen gaiztakeria (19,1-30)
  • Benjamindarrak zigortzeko borroka (20,1-35)
  • Borrokaren xehetasunak (20,36-48)
  • Benjaminen leinua berpiztu (21,1-25)
Liber Iudiciorum

Liber Iudiciorum (edo Lex Visigothorum) deritzona legedi bisigodo bat izan zen, lurralde mailakoa, Recesvinto erregeak agindua eta ziur aski 654. urtean argitaratua. Recesvintoren Kodea, Epaileen Liburua, Liber Iudicum, Liber Gothorum, Fori Iudicum, Forum Iudicum eta Forum Iudiciorum bezala ere ezagutzen da. Bisigodoen erresumako lege lanik handiena bezala pasa da historiara.

1241ean, aldaketaren batzuekin, latinetik gaztelaniara itzulia izan zen, Gaztelako Fernando III.a erregearen aginduz foru bezala emana izateko Iberiar Penintsulako hegoaldeko zenbait herriri, Foru Juzgo bezala izendatua izan zelarik.

Latindar hizkuntzan lehen aldiz Parisen argitaratu zen 1579an "Codicis Legum Wisigothorum Libri XII" izenburupean, eta gaztelaniazko bere lehen itzulpena, Alfonso de Villadiegok egina, Madrilen argitaratu zen 1600ean.

Samson and Delilah (1949ko filma)

Samson and Delilah (euskaraz Sanson eta Dalila) 1949ko Cecil B. DeMille estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako amodio eta erlijiozko epika film bat da. Bibliaren Itun Zaharreko Epaileen Liburuan agertzen diren Sanson eta Dalila pertsonaien istorioan oinarritua dago. Hedy Lamarr, Victor Mature, George Sanders, Angela Lansbury eta Henry Wilcoxon aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, bi irabaziz, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Hans Dreier, Walter Tyler, Samuel M. Comer eta Ray Moyer) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Edith Head, Charles LeMaire, Dorothy Jeakins, Elois Jenssen, Gile Steele eta Gwen Wakeling).

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.