Entziklopedia

Entziklopedia giza jakintzaren bilduma bat da. Hitza grezierazko enkyklios paideia terminotik dator (hitzez hitzeko itzulpena "guztia zirkulu batean" da; esanahia, aldiz, "hezkuntza orokorra" da).

Lueger
Ohiko entziklopedia bat.

Testu entziklopediko baten ezaugarriak

Entziklopediako artikuluek beste formatu literarioetatik bereizten dituzten ezaugarriak dauzkate:

  • Oso sintetikoak dira, informazio laburtua eskaintzen saiatzen da.
  • Informazioa eskuratu ahal izateari ematen zaio berebiziko garrantzia.
  • Objektibotasuna dute helburu, subjektibotasuna edo iritziak alde batera utzita.
  • Irudiak eraginkortasunaren arabera erabakitzen dira, ez estetikaren arabera.
  • Egile asko izaten dira.

Entziklopedia bateko edukiak

Entziklopedia bateko edukiek, gaia edozein dela ere, baldintza batzuk betetzen dituzte:

  • Interes unibertsalekoak dira: edonori interesa dakiokeen informazioa dauka, eta pertsona jakin bati interesa dakiokeen informazio pertsonala.
  • Informazioak ez du interesik galtzen denbora aurrera doan heinean.
  • Informazio orokorretik hasi eta zehatzeraino iritsiz sailkatzen da.

Historia

Naturalishistoria
Naturalis Historiæ lanaren 1669ko edizioa.

Rabelais idazle frantsesa izan zen entziklopedia hitza erabili zuen mendebaleko lehen idazle modernoa (Pantagruel, 1537), baina Plutarcori hartu zion adieran erabilita, giza jakitate guztiak hartzen dituen heziketa gisa, alegia. Errenazimentuko giro eta urte bertsuetan, Paulo Skalic idazle kroaziarrak entziklopedia hitza maiz azaltzen den bilduma bat eskaini zuen. Alabaina, jakitate osoa biltzen zuen obraren aldeko grina hori bizirik zegoen antzinako garaietan ere. Terencio Varron (Rerum divinarum eta Humanarum antiquites eta Disciplinarum libri IX, K.a. Iehen mendekoak) eta Plinio Zaharra (Historia naturalis, K. o. Iehen mendekoa) idazle erromatarrak izan ziren entziklopediazkotzat jo litezkeen lehen obra ezagunen egileak.

K. o. V. mendean, Marciano Capellak garai hartan giza jakitatea osatzen zuten zazpi alorrak (gramatika, dialektika, erretorika, geometria, astrologia, aritmetika eta musika) obra batean bildu zituen. K. o. VII. mendean, lan osoagoa idatzi zuen Isidoro Sevillakoak (Etimologiarum libri, 622-633) eta XIII. mendean, Vincent Beauvaiskoak eskaini zuen Erdi Aroko jakitate bilduma liburu hoberena (Speculum historiale, naturale et doctrinale, 1260?). Haren jarraitzaile batzuek osatu zuten obra (Speculum morale, 1310?). Garai bertsuan eman zuen argitara Bartolome de Granville idazle ingelesak bere De proprietatibus rerum (1240), urte haietako kulturaren bilduma.

Europaz bestalde, aipatzekoa da, guztien artean, Txinan Ming dinastiaren garaian XV. mendearen hasieran argitaratu zen Yung-lo ta-tien entziklopedia, Txinako entziklopedia handiena, bost urtez 2.000 jakitunen artean idatzia, eta 11.000 liburu hartzen dituena.

Lehen entziklopedia modernoak

XVII. mendetik aurrera ohikoa bihurtu zen entziklopedia hitza. 1620. urtean, Johann Heinrich Alsted alemaniarrak Encyclopedia VII tomis distincta obra eman zuen argitara Holbornen. Francis Bacon filosofo ingelesak (1561-1626), ezagutzen alorrean egin zuen sailkapenak aurrerantzean bilduma osoagoak egin ahal izateko aukera eman zuen Instauratio magna bukatu ezin izan zuen lanaren bidez. 1674. urtean, Louis Moreri apaiz frantsesak alfabetoaren ordena erabili zuen lehenengo aldiz bere Grand Dictionnaire Historique antolatzeko. XVIII. mendearen hasieran, entziklopedia batzuk agertu ziren Ingalaterran, Frantzian eta Alemanian. Ephraim Chambers ingelesak 1728an argitara eman zuen Cyclopedia or A Universal Dictionary of Arts and Sciences obra gailendu zen guztien artetik. Bilduma hori entziklopedia modernoen eredu bihurtu zen; Diderot eta d'Alembert horretan oinarritu ziren beren Encyclopédie egiteko.

Encyclopédie

Encyclopedie de D'Alembert et Diderot - Premiere Page - ENC 1-NA5
L'Encyclopédieren azala (1751).

Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers, Denis Diderot idazle frantsesak (Jean Le Rond d'Alembert idazleak egin zion Atariko diskurtsoa, sarrera atala) 1751-1772 bitartean ondu zuten lana da, inola ere, lehen entziklopedia moderno nagusia. Jean-Jacques Rousseau, Voltaire eta Montesquieu idazle eta filosofoak aritu ziren entziklopedia hartan lanean,[1] eta Frantziako Iraultzaren ideologia oinarri nagusia izan zen entziklopedismoa ekarri zuen.

Ilustrazioaren proiektu eta idealen hedabide garrantzitsuena izan zen, XVIII. mendean eskumenean zeuden ezagupen ororen bilduma 27 liburukitan.

Entziklopedia edo Zientzia, arte eta ofizioen Hiztegi arrazoitua idatzi zuten lankide talde zabalaren zuzendariek, Diderot eta D’Alembert-ek, giza ezagupenen laburpen gisa aurkeztu zuten, horietan “arte mekanikoak” eta “arte liberalak” barne sartzen zirela. 1750ean Prospektua agertu zen, eta 1751-1766 bitartean obra hori osatzen duten 27 liburukiak. Gainera, haren inspirazio iturri izan ziren ideia ilustratu eta liberalak hedatzeko bide gisa balio izan zuen.

Entziklopediaren egileak arazo askotan iritzi berekoak ez baziren ere, bat zetozen ia guztiak zenbait ideali dagokienez: erlijio tolerantzia, baikortasuna gizateriaren etorkizunari buruz, konfiantza arrazoiaren boterean, Elizaren gehiegizko aginpidearen aurkako jarrera, gizarte arazoekiko kezka, zientzia ezagupenaren garrantzia teknika eta lanbideetarako aplikazio praktikoari dagokionez, naturalismoa, esperientziarekiko begirunea.

Aurrerapenaren ideiak, zehazki orduan sortu ez bazen ere, sendo sustraitzeko giro egokia aurkitu zuen ilustratuen artean. Bizi garen mundua ez da, Leibniz-ek uste zuenez, litezkeen munduen artean onena. Halaber, iraganean dena hobea izan zela, “paradisu galdu” batetik gatozela pentsatzeak ez du gogobetekoa izan behar. “Mundu hobe” hori etorkizunean aurkitu beharra dugu eta ez Jainkozko probidentziak hala erabaki duelako: aurrerapena naturaren lege inmanenteen ondorioa da eta.

Bada, beraz, gizateriaren historian une pribilegiatua bizi zutelako sentimendu lauso bat. Orokortzera jo beharko zuen biziera baten aitzindari modukoa da ilustratuen komunitatea. Ezagutzaren hedapenak gizakien pentsamoldea eta gizartea anlotatzeko erak aldatu behar zituen eta pribilegioak, bidegabekeriak eta behartsuen miseria suntsitu.

Horra Entziklopedia bizi zuen proiektua, 1789ko Frantziako iraultzan nolabait gauzatuko zena.

1772an Joseph Panckoucke argitaldaria hasi zen alfabetoaren hurrenkeran azaldu zen Dideroten obra gaien arabera sailkaturik ematen (Encyclopédie méthodique et par ordre de matières, 1772-1832).

Britannica

1768-1771 urteetan argitara eman zuten Londresen Encyclopaedia Britannicaren lehen emanaldia. Britannica munduko entziklopedia ospetsuenetako bat da egun ere.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, "Entziklopedia" sarrera.

Kanpo loturak

Ameriketako Estatu Batuak

Ameriketako Estatu Batuak (ingelesez: United States of America) Ipar Amerikako errepublika federala da, 50 estatuk eta barruti federal batek osatzen dutena. Haietako 48 Kanada eta Mexiko artean daude: horiei, Estatu Batu kontinentalak deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte ditu. 9.833.517 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2017an 326,9 milioi biztanle zituen; beraz, munduko herrialderik jendetsuenetan hirugarrena da, Indiaren eta Txinako Herri Errepublikaren atzetik. Hiriburua Washington da, eta New York hiririk handiena.

Lehen eta Bigarren mundu gerretako garaipenen ondoren, eta 1991. urtean Gerra Hotza amaitu zelarik, Estatu Batuak dira munduko nazio-estaturik indartsuena. Ekonomiak hazkunde jarraitua du, langabezia ez da handia, inflazioa apala da, eta oso lasterra teknologiaren aurreramendua. Gizarte oparo horrek duen arazorik larriena irabazien banaketa da: 1975. urteaz gero, nazio sarreren gehitzea ia osorik joan da biztanleen % 20ren eskuetara.

Hizkuntza nagusia ingelesa da; ingelesaz gainera, espainiera, frantsesa, alemaniera, eta indiarren hizkuntzak ere erabiltzen dira, navajoera eta hopiera (Arizonan) batez ere.

Auñamendi Eusko Entziklopedia

Auñamendi Eusko Entziklopedia Euskal Herriari buruzko kontsulta zientifikorako entziklopedia digital bat da, Eusko Ikaskuntzak Euskomedia fundazioaren bidez 2010eko martxoaren 30ean Interneten argitaratua. Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia Auñamendi ospetsuko 150.000 artikuluak hartu zituzten entziklopedia berrirako oinarritzat, eta Eusko Ikaskuntzaren bildumako 350.000 dokumentuak erantsi zizkioten. Gainera, 300 kolaboratzaile inguru ari dira artikuluak berritzen, osatzen, euskaratzen edota ekarpen berriak egiten. 2017ko ekainaren 30ean entziklopediako edukiak Eusko Ikaskuntzaren webgunera pasatu eta entziklopediak webgune eta diseinu berria estreinatu zituen.

Bakio

Bakio Bizkaiko iparraldeko udalerria da, itsasbazterrekoa. 2016. urtean 2.596 biztanle zituen. Estepona ibaiak mendebaldetik zeharkatzen du herria.

Deba

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Deba (argipena)»Deba Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdeko handiena, lurraldez. Itsasertzean dago, eta izena Deba ibaitik datorkio, bertan itsasoratzen baita. 51,54 km² ditu, eta 5.427 biztanle zituen

2016. urtean.

Donibane Lohizune

Donibane Lohizune Lapurdiko mendebaldeko udalerri bat da, Bizkaiko golkoko itsasertzean eta Donibane Lohizuneko badian kokatua, Donibane Lohizuneko kantonamenduan. Baionatik 23 bat kilometrora dago, probintziako mendebaldean. Udatiarren egonleku ezaguna da.

Zalantzarik gabe, Lapurdiko kostal­dean identitate euskalduna hobekien gorde duen herria da.

Egun

Eguna 24 ordu dituen denbora unitatea da. Hau da, Lurrak bere ardatzaren inguruan bira oso bat emateko behar duen denbora. Eguna gauaren aurkakoa ere bada, hau da, egunsentitik ilunabarrera luzatzen den denbora tartea, eguzkiak argitzen duen banako bakoitza.

K.a. IV. mendean aurkitu zuten eguna/gaua zergatik gertatzen ziren; eklipseen zergatia aurkitu eta horri esker ulertu ahal izan zuten zergatik iluntzen zen eguna. Egunak zein iraupen duen jakiteko Lurrak argizagi baten inguruan bira emateko behar duen denbora neurtu behar da. Beraz, erreferentzia gisa zein argizagi hartzen den, halakoa izango da egunaren iraupena, puntu beretik bi aldiz igarotzeko ez baitute guztiek denbora bera behar.

Getaria (Gipuzkoa)

Getaria Gipuzkoako kostaldeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdean. Ekialdean Zarautz du mugakide, eta mendebaldean Zumaia. Getariako Alde Zaharra edo herrigunea Gipuzkoako kostaldeko bazter askotatik ikusgarria den San Anton mendi eta penintsularen inguruan zabaltzen da. Penintsula lehorrera lotzen duen istmoaren gainean dago Getariako herrigune zaharra. Historian, Getaria Juan Sebastian Elkano marinelaren jaioterria da, munduari bira osoa eman zion lehena. Arrantzale giroko herria, Euskal Herriko kostako turismogune ezaguna da eta Getariako Txakolina jatorrizko izendapenaren udalerri nagusia. Cristobal Balenciaga museoa ere han dago.

2.791 biztanle zituen

2016. urtean.

Lekeitio

Lekeitio Bizkaiko kostaldeko udalerri euskaldun bat da, Lea-Artibai eskualdean kokatua. Bilbotik 56 kilometrora eta Donostiatik 72ra dago. Ekialdean 12 kilometrora daukan Ondarroarekin harreman gorabeheratsua eduki du historian. 2016. urtean 7.187 biztanle zituen. Arrantza portu garrantzitsua du, eta gune turistiko nabarmena da.

MathWorld

MathWorld kontsultako matematika entziklopedia bat da, Wolfram Researchek finantzatua, Mathematica aljebra konputazional softwarearen sortzaileek. Zati batean, Estatu Batuetako National Science Foundation-ek Urbana-Champaigneko Illinois Unibertsitateari emandako beka batek ere finantzatua da.

Mutriku

Mutriku Gipuzkoako ipar-mendebaldeko erpinean, Bizkaiarekiko mugan dagoen kostaldeko udalerria da, Debabarrena eskualdekoa. 5.325 biztanle zituen

2016. urtean.

Mutrikun itsas tradizioa, arrantza eta nekazaritza nagusi izan dira, baina gaur egun industria da hango ekonomiaren oinarri. Mutrikuko herrigune liluragarria ausarki mailakatuta dago, Mutrikuko portura iritsi arte. Lur az­pia tuparri kretazeoz eta hareharriz osatua dago; hala ere, Saturraran hondartzan flysch beltza azaleratzen da, karbono ugarikoa.

Ondarroa

Ondarroa Bizkaiko ipar-ekialdeko ertzean dagoen kostaldeko udalerria da, Lea-Artibai eskualdekoa. Bilbotik 65 kilometrora dago, eta Bizkaiko udalerririk ekialdekoena da, Gipuzkoarekiko mugan. 8.617 biztanle zituen 2016. urtean. Arrantzaren inguruan eraiki dute herriko ekonomia, batez ere azken mendeetan.

Pasaia

Pasaia Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da. Oiartzualdeko eskualdean dago, Errenteria, Lezo eta Oiartzunekin batera. Udalerria Pasaiako badiaren inguruan kokaturiko lau barrutik osatzen dute.

11 km² ditu, eta 16.587 biztanle zituen

2016. urtean.

Segundo

Segundoa 9 192 631 770 zesio-133 atomoaren oinarrizko egoeraren maila hiperfino bien arteko trantsizioari dagokion erradiazioaren periodoaren iraupena da (13. CGPMa (1967-1968) 1. erabakia, CR 103). Definizio berri horren aurretik segundoa batez besteko eguzki egunaren 1/86400 gisa definitzen zen. Minutuaren hirurogeirena da.

Unitate honen ikurra s da.

Siluriforme

Siluriformes Osteiktieen klaseko arrain ordena da. Ordena horretako arrainen ezaugarririk berezienak ezkatarik ez izatea, azal lodi likatsua edo hezurrezko xaflaz estalia izatea, eta ahoaren inguruan bizar-itxurako hainbat gingil luze izatea dira. Isatsa homozerkoa da. Tropiko aldeko eta inguruetako eskualdeetan bizi dira. 24 bat familia (besteak beste, iktaluridoak, siluridoak, kobitidoak) eta 2.500 arrain-espezie inguru biltzen dira Siluriformes ordenan.

Wikimedia Fundazioa

Wikimedia Fundazioa (Wikimedia Foundation, Inc), Wikipedia entziklopedia eta beste antzeko proiektuak sustatzen dituen erakundea da. Floridan sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Wiki sisteman oinarritzen dira bere proiektu aske guztiak.

Wikipedia

Wikipedia eduki askeko entziklopedia bat da, lankidetzaz editatua, eleanitza, Interneten argitaratua, Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak sustengatua. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Internetera konektatutako edonork parte har dezake Wikipediako artikuluetan, aldatu lotura sakatuz. 2015ko azaroaren bostean, 291 hizkuntzatako edizioak zituen, eta horietatik 275 zeuden aktibo. Proiektuaren xedea da ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea. Guztira 37 milioi artikulu ditu, horietatik 338.205 euskaraz eta bost milioitik gora ingelesez.

Wikipedian parte hartzen dutenei wikilari deritze. Desadostasunik sortuz gero, iritzia eman duten wikilarien gehiengoaren aukera gailentzen da. Bere antolamenduaren alde ona da etengabe eguneratzen, handitzen eta zuzentzen ari dela, eta hutsegiteak zuzentzea erraza dela. Aitzitik, Euskal Wikipediari dagokionez, zehaztasun falta izaten du hainbat artikulutan (edozein artikulutan, artikuluan landutako gaian aditu ez direnek ere parte har baitezakete), eta hizkuntzaren aldetik badira oso zuzenak ez diren artikuluak. Hala, bada, Euskal Wikipedia gorabeheratsua da kalitatez. Elhuyar Fundazioak 2011n egindako balioztapenak erakutsi zuenez, Euskal Wikipedian «artikulu bikainekin batera, badira oraindik aski kaskarrak direnak».Hala ere, Ingeles Wikipedia munduko entziklopedia hoberenen parekoa dela erakutsi zuen 2005ean Nature aldizkariak wikipedia horretako zientzia artikuluei buruz egindako ikerlan batek.

Ziburu

Ziburu Lapurdiko mendebaldeko udalerri bat da, Lapurdi Itsasegia eskualdekoa, Donibane Lohizuneko badian kokatua.

Zumaia

Zumaia Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri euskaldun bat da, Urola Kosta eskualdean eta itsasertzean kokatua. 9.746 biztanle zituen

2016. urtean.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.