Endemismo

Endemismo, biologia arloan, taxoi bat eremu geografiko jakin batean baino ez dagoela hedatua adierazteko erabiltzen den hitza da, edo, beste era batean esanda, munduko beste lekurik era naturalean ez dagoena[1]. Eremua edozein motakoa izan daiteke: mendi bat, aintzira bat, mendilerro bat, ibai baten arroa, uharte bat edota kontinente bat. Hitza normalean espezieei dagokie, baina azpiespezie, barietate, genero, familia eta beste taxoiak deskribatzeko ere erabiltzen dute.

Normalean, isolaturiko uharteek beste eremuek baino endemismo gehiago dituzte, adibidez Papua Ginea Berriko hegazti eta Filipinetako ugaztun erdiak endemikoak dira. Kategoria honetan Madagaskar nabarmentzen da, ia bere anfibio guztiak, bere narrastien %90a, ugaztunen %55a eta hegaztien %50a endemikoak dira eta.

Dragon tree 2
Dracaena draco zuhaitza, Makaronesian endemikoa dena.

Erreferentziak

  1. Morrone, Juan J. (1994) «On the Identification of Areas of Endemism» Systematic Biology 43 (3): 438–441 doi:10.1093/sysbio/43.3.438.
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Abyssocottidae

Abyssocottidae arrain eskorpeniformeen familia da, Baikal aintzirako endemismo bat dena.Ur sakonetan, normalean 170 m. baino gehiago, bizi dira. Familiako kideak diren Abyssocottus korotneffi eta Cottinella boulengeri ur gezako arrainen artean sakonera handietan bizi direnak dira.

Aldabra

Aldabra, ezaguna ere Aldabran, Aldabrako atoloia edo Aldabra uhartea bezala, Seychelleetako atoloi bat da, Indiako ozeanoaren mendebaldean. Unescoren Gizateriaren ondare zerrendan inskribatua dago 1982tik, izan ere, atoloia erreserba naturala baita eta Ramsarko hitzarmenaren barruan baitago. Ezaugarri nabarmenen artea: munduko ataloi urgaineratu handiena da; dortoka berdeak Indiako ozeanoan duen habia gune nagusia da; Seychelleetako dortoka erraldoien populazioa handiena du; Phaethon rubricauda hegaztiaren koloniarik handiena dago, eta baita Fregata ariel eta Fregata minor hegaztien kolonia handiak ere. Atoloiaren isolamenduak eta gizakiaren presentzia eskasak aukera eman du bertako zenbait endemismo garatzeko, hala nola, Dryolimnas cuvieri hegaztia, Indiako ozeanoko hegan ezin duen azken txori mota.

Ambulocetus

Ambulocetus zetazeo goiztiarren genero bat izan zen. Pakistango endemismo bat ziren Eozenoan.

Aphoenops eskualduna

Aphoenops eskualduna Trechinae azpifamiliako kakalardo espezie troglobioa da. Coiffaitek deskribatu zuen 1959an.Mendebaldeko Pirinioetako endemismo bat da, Ansón, Gamuetan espezimenak topatu dituztelarik.

Catopuma

Catopuma ugaztunen genero bat da. Felinae azpifamilian sailkaturik dago eta kide bi besterik ez ditu:

Catopuma temminckii

Catopuma badiaHasieran adituek espezie bereko bi azpiespezie zirela uste zuten baina egungo ikerketa genetikoek espezie ezberdinetakoak direla azaldu dute.Biak hego-ekialdeko Asian bizi dira, bigarrena Borneoko endemismo bat izanik. Espezie biak duela 5 milioi urte inguru elkarrengandik aldendu ziren, justu Borneo inguruko uharteetatik aldendu zenean. Bere seniderik estuena Pardofelis marmorata katua da, Catopuma generoaren arbasoa duela 9,4 milioi urte beragandik aldendu zen eta.

Coregonus bezola

Coregonus bezola Coregonus generoko arrain pelagiko iraungitua da. Arrainen barruko Salmonidae familian sailkatzen da. Savoiako Bourgeteko aintzirako endemismo hau 1960ko hamarkadan desagertu zen. XIX. mendeko espezimenak 32 cm-ko luzera zuten.

Frantsesez bezoule zuen izena.

Dipodomys insularis

Dipodomys insularis Dipodomys generoko animalia da. Karraskarien barruko Dipodomyinae azpifamilia eta Heteromyidae familian sailkatuta dago.

Kaliforniako golkoan dagoen San Jose uharteko endemismo bat da.

Dipodomys margaritae

Dipodomys margaritae Dipodomys generoko animalia da. Karraskarien barruko Dipodomyinae azpifamilia eta Heteromyidae familian sailkatuta dago.

Kaliforniako golkoan dagoen Santa Margarita uharteko endemismo bat da.

Ereinotz-uso

Ereinotz-uso (Columba junoniae) Columba generoko animalia da. Hegaztien barruko Columbidae familian sailkatua dago. Kanarietako endemismo bat da.

Gambusia aestiputeus

Gambusia aestiputeus Gambusia generoko animalia da. Arrainen barruko Poeciliidae familian sailkatzen da. Kolonbiako endemismo bat da.

Giara zaldi

Giara zaldia, (sardinieraz: Quaddeddu), Sardiniako bertako zaldi arraza bat da. Uharteko endemismo bat da. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Beste aldetik, nahiz eta poni tamaina eduki, antza bere bizi inguruaren gogortasunagatik, hainbat adituek benetako zalditzat jotzen dute. Batzuetan Sardiniako bertako beste poni arraza batekin nahasten da, Achetta zaldiarekin hain zuzen, baina arraza ezberdinak dira.

Italiako Bertako Arrazen Elkarteak, AIA, Onartutako bertako 15 zaldi arrazen artean sailkatzen da. Eremu urriko arrazak denak.

Arrazak Sardinia aldeko Giarako goi-ordokian dauka jatorria.

Kantauriar sugegorri

Kantauriar sugegorria (Vipera seoanei) Kantauriko itsasertzean topatzen den endemismo bat da, Euskal Herria barne. Mendebaldeko Pirinioen zati txiki batean, alde kantauriarrean eta Iberiako ipar-sartaldean zehar hedatzen da. Vipera berus Europar sugegorria eta Vipera aspis Pirinioetako sugegorriaren bitarteko ezaugarriak ditu.

Kardoi erraldoi

Kardoi erraldoia (Pachycereus pringlei) kaktus erraldoia da, Mexikoko Hego Kalifornia Beherea, Kalifornia Beherea eta Sonora estatuetako endemismo bat dena.

Kaktusik garaiena da, 19,2 metroko espezimenak izanik. Bere fruituak jangarriak dira.

Orthotrichum casasianum

Orthotrichum casasianum Orthotrichaceae familiako goroldioa da, Araban bizi dena. Endemismo hau 1999. urtean aurkitu zuten Baia ibaiaren ertzean, Zuia eta Kuartango artean.Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sartu zuten.

Parachondrostoma arrigonis

Parachondrostoma arrigonis Parachondrostoma generoko animalia da. Arrainen barruko Actinopterygii klasean sailkatzen da, Cyprinidae familian. Júcar ibaiaren arroko endemismo honi gaztelaniaz loina diote, euskaraz genero osoarentzat dugun izena.

Periplaneta americana

Ameriketako labezomorroa (Periplaneta americana) labezomorro espezie bat da. 4 cm inguru luzea, kolorez hori gorrixka eta bularraldearen gainean bi orban ilun dituena. Atzeko bi hanka pareak eta antenak oso luzeak ditu.Izen arruntak kontrakoa dioen arren, ez da amerikar endemismo bat; P. americana Afrikatik 1625ean barruratu zuten. Egun, mundu osoan bizi da.

Serbiako izei

Serbiako izeia (Picea omorika) Picea generoko espezie bat da.

Serbiako izeia (serbieraz: Панчићева оморика, bosnieraz: Pančićeva omorika, pâːnt͡ʃit͡ɕɛv̞a ɔmɔ̌rika ahoskatua) mendebaldeko Serbiako Drina ibaiaren eta Bosnia-Herzegovinako Vixegrad hiri inguruko endemismo bat da.

Sorbus hybrida

Sorbus hybrida Sorbus generoko zuhaitza da, jatorriz Eskandinaviakoa. Europako endemismo hau bitxikeria bezala aurki daiteke Euskal Herrian, Gorostiaga, Urkilla eta Altzania, edo Leireko mendilerroan. Erraz bereiz daiteke hostoen oinean foliolo aske pare bat edo bi izan ohi dituelako.

Tyto multipunctata

Tyto multipunctata Tyto generoko animalia da. Hegaztien barruko Tytonidae familian sailkatua dago.

Lehen, Australiako ipar-ekialdeko eskualde hezeko endemismo hau eta tyto tenebricosa espezie berean sailkatzen zituzten, baina egun badakigu bi espezie direla.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.