Enbargo

Nazioarteko merkataritzan, enbargoa herrialde bati beste herrialde zenbaitek ondasun eta zerbitzu batzuk esportatu nahiz inportatzeko ezartzen dioten zigorra da, gatazka baten ondorioz nahiz herrialde hori menderatu nahian. XX. eta XXI. mendeetan zehar ezaguna da Estatu Batuetako gobernuak Kubari ezarritako enbargoa, Kubako ekonomia gogor kolpatu zuena.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Bosniako gerra

Bosniako gerra gaur egun Bosnia eta Herzegovina den lurraldeetan 1992ko apirila eta 1995eko abenduaren artean jazotako nazioarteko gatazka armatua izan zen. Gerran zenbait alde egon ziren, baina nagusiak Bosnia-Herzegovinako errepublikako indarrak eta euren buruak aldarrikaturiko serbiar eta kroaziar entitateak izan ziren, Bosniako Serbiar Errepublika (Republika Srpska) eta Herzeg-Bosnia. Bi entitate hauei, babes politiko eta militar handia eman zieten Serbia eta Kroaziak, hurrenez hurren.Gerra Jugoslaviaren desegitearen ondorio izan zen, Eslovenia eta Kroaziako sezesioei jarraiki, Bosnia eta Herzegovinako Errepublika Sozialistak, zeina nagusiki bosniar musulman (%44), serbiar ortodoxo (%31) eta kroaziar katolikoz (%17) osaturik zegoen, independentziarako erreferenduma irabazi zuenean 1992ko otsailaren 29an. Bosniako serbiarren ordezkari politikoek ez zuten erreferendumeko emaitza onartu, boikota egin baitzioten eta errepublika propioa ezarri zuten. Independentzia deklarazioaren ondoren, Bosniako indar serbiarrak, Serbiako gobernua (Slobodan Milošević buru zuela) eta Jugoslaviako Herri Armadaren laguntzarekin, Bosnia eta Herzegovinako errepublika erasotu zuten lur serbiarrak eskuratzeko asmoarekin. Laster gerra Bosnia osora zabaldu zen, bosniar musulmanek bereziki herrialdearen ekialdean pairaturiko garbiketa etnikoarekin batera.Nagusiki lurraldeari loturiko gatazka izan zen, Bosnia-Herzegovinako Errepublikako Armada (ARBiH), gehien bat bosniakoz osaturik zegoena eta Defentsa Kontseilu Kroaziarra (HVO) osatzen zuten kroaziar bosniarrak alde batetik eta Republika Srpskako indar serbiar bosniarrak (VRS, Bosniako Serbiar Errepublikako Armada) bestetik. Era berean, kroaziarrak saiatu ziren Bosnia-Herzegovinako zatiak kroaziar bezala eskuratzen. Lidergo politiko kroaziar eta serbiarrek adostua zuten Bosnia zatitzea Karađorđevoko eta Grazeko itunetan gorpuztu zelarik adostasuna; honek, kroaziarrek Bosnia eta Herzegovinako armadari eraso egin eta Gerra bosniako-kroaziarra ekarri zuen. Gerraren ezaugarri nagusiak borroka latzak, hiri eta herrien bonbardaketa bereizi gabekoak, bortxaketa sistematikoak eta genozidioa izan ziren. Sarajevoko setioa, Omarska kontzentrazio-esparrua eta Srebrenicako sarraskia bihurtuko ziren gerrako ikur nagusiak.

Serbiarrak, nahiz eta hasieran nagusiagoak izan arma eta baliabide kopuru handiagatik, indarra galtzen joan ziren 1994ean bosniako eta kroaziarrak elkarrekin aliatu eta Bosniako Serbiar Errepublikaren aurka egin zutenean, Bosnia-Herzegovinako Federazioa sortuz, Washingtongo itunari jarraiki. Srbrenica eta Markaleko sarraskien ondoren, NATOk 1995ean Bosniako Errepublika Serbiarraren posizioen aurka egin zuen, gerra amaitzeko giltza izan zen operazioan. Gerra bukatu zen, Bosnia-Herzegovinako Bakerako Egituraren Ituna sinatu zenean 1995eko abenduaren 14ean. Bake negoziazioak Daytonen (Ohio, Amerikako Estatu Batuak) egin ziren eta 1995eko abenduaren 21ean amaitu. Akordio haiek Daytongo akordioak moduan dira ezagunak. CIAk 1995ean eginiko txosten batean, indar serbiarrei egozten zien gerrako gerra krimenen %90-aren egile izatea. 2008 hasierarako 45 serbiar, 12 kroaziar eta 4 bosniako kondenatu zituen Jugoslavia Ohierako Nazioarteko Epaitegi Kriminalak Bosniako gerran jazotako gerra krimenekin lotuta. Azken ikerketek 100.000-110.000 inguruan zenbakitzen du hildakoen kopurua eta 2,2 milioi pertsonan kokatzen du desplazatu-kopurua, Europan Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik ondorio larrienak izan dituen gatazka armatua bihurtuz.

Jean Laffite

Jean Laffite, beste grafia batzuetan Lafitte, Laffitte edo Lafite (Biarritz?, 1783ko urriaren 6? -?), ustez Lapurdin jaio eta XIX. mendearen hasieran Mexikoko golkoan pirata edota kortsario aritu zen. New Orleansen aktibitate horiekin lotutako merkataritza jardunean ere ibili zen eta Andrew Jackson orduan jeneral eta beranduago AEBetako presidentea izan zenari britainiarren kontrako New Orleanseko bataila irabazten lagundu zion. Bere bizitzaren argilunek kondaira bihurtu dute AEBetako lurralde horietan. Hori guztia bere anaia Pierreren laguntzaz.

Kubako historia

Kubako historia lehen gizakiak karibe itsasoko uharte handienera iritsi zirenean hasten da. Bertako historia jatorrizko Taino herria, Espainiar Inperioaren garaia, Afrikatik ekarritako esklaboak, Estatu Batuen eragina eta Iraultza ditu ardatz nagusi.

Louisianaren erosketa

Louisianaren erosketa Napoleon Bonapartek, garaian Frantziako Lehen Kontsula, Ameriketako Estatu Batuei 1803an 2.144.476 km² (529.911.680 akre) lurralderen salmentari ematen zaion izena da. Lur horiek Frantziak Ipar Amerikan zituen jabetzen zatietako bat izan zen. 15 milioi dolar edo 80 milioi frantziar libera ordaindu zituzten, hau da, 3 dolar zentabo akreko edo 7 zentabo hektareako. Interesak kontutan hartuz gero Louisianaren erosketak 23.213.568 dolarreko kostea izan zuen.

Itun honekin saldu zen lurralde eremu erraldoiak gaur egungo Arkansas, Missouri, Iowa, Oklahoma, Kansas, Nebraska, Mississippi ibaiaren hegoaldeko Minnesota, Ipar Dakotako eremu handi bat, Hego Dakota ia osoa, Mexiko Berriko ipar-ekialdea, Texasko iparraldea, Montanako eremu bat, Wyoming, Colorado ur-banaketen ekialdean eta Louisiana Mississippiaren bi aldeetan, New Orleans hiria barne hartzen zituen. Gainera, erosketa horietan gaur egun Kanadan dauden Alberta eta Saskatchewan ere erosi zituzten. Lurraldeak gaur egungo Ameriketako Estatu Batuetako azaleraren %23a suposatzen du.

Erosketa garrantzitsua izan zen Thomas Jeffersonen presidentziarako, baina erosketa egitearen aurkako jarrera nahiko egon ziren. Lurraldearen erosketaren konstituzionalitatearen inguruko dudak baziren ere, Jeffersonek lurraldea erostea erabaki zuten, ez zitzaiolako gustatzen New Orleanseko portua Frantzia eta Espainiak blokeatzeko boterea izatea. Negoziazio honek AEBri Ozeano Pazifikoaren atea ireki zion eta bere azalera izugarri haziarazi zuen. Ituna, beraz, Historia osoko garrantzitsuenen artean dago.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.