Eliza Ortodoxoa

Eliza Ortodoxoa kristau eliza da, Jesus Nazaretekoa eta 12 apostoluen garaietatik dirauena. Jarraitzaileak kontuan hartuta, hirugarren kristau komunitaterik handiena da, Eliza Katoliko Erromatarra eta Eliza Protestanteen ondoren, 300 milioi jarraitzaile baititu.

Eastern-orthodoxy-world-by-country
Hedapena.

Eliza ortodoxoa bere burua Mediterraneo itsasoaren ekialdeko kristau komunitateen oinordekotzat du bere burua, hau ez da Vatikanoren gustukoa. Bere doktrina teologikoa IV. eta VIII. mendeen artean eginiko zazpi kontzilio ekumenikotan finkatu zen. Eztabaida batzuk izan ondoren, Ekialdeko Eliza Ortodoxoa eta Eliza Katoliko Erromatarra banatu ziren Ekialdeko Zisma izan ondoren, 1054ko uztailaren 16an. Kristautasun ortodoxoa Ekialdeko Europatik hedatu zen Bizantziar Inperioaren ospea eta misiolarien lanari esker.

Egun erlijio nagusia da Bielorrusian, Bulgarian, Errumanian, Errusian, Georgian, Grezian, Mazedoniako Errepublikan, Moldavian, Montenegron, Serbian, Ukrainan eta Zipren. Gainera baditu jarraitzaile asko Bosnia-Herzegovinan (biztanleriaren 1/3a), Polonian (600.000), Kazakhstanen (%30a), Uzbekistanen (milioi 1), Estonian (%25a), Letonian (%35a), Albanian (%5a), Azerbaijanen (%5a) eta Libanon. Emigrazioa dela eta, komunitate handiak daude Alemanian, Argentinan, Australian, Erresuma Batuan, Espainian, Estatu Batuetan, Frantzian eta Kanadan.

Eliza ortodoxoa 15 eliz autozefaletan antolatuta dago. Eliza bakoitzak bere eliz-patriarkatua du. Patriarkatu zaharrenak Antiokian, Konstantinopolisen, Alexandrian eta Jerusalemen badaude ere, nagusia Moskukoa da.

Ekialdeko Eliza Ortodoxoa
Sortzailea Jesus Nazaretekoa
Jainkoa Hirutasun Santua
Buruzagia Elizaren arabera
Multzo Kristautasuna
Izena eta jarraitzaileak Ortodoxoak,
225-300 milioi
Liburu sakratua Biblia
Hizkuntz liturgikoa Greziera, eliz-eslaviera, hizkuntz nazionalak
Egoitza Patriarkatuaren arabera
Jarraitzaile gehien duen herrialdea  Errusia (90 milioi)

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Anboi

Anboia tenplu katoliko eta ortodoxoetan Biblia irakurtzeko eta apaizaren hitzaldia emateko tokia da. Atril, podio edo pulpitu moduan ere izan daiteke. Eliza batzuetan, antzinako ohiturari jarraiki, bi anboi daude: eskuin aldean (aldarearen aurrean), irakurketa orokorretarako eta ezker aldean, berriz, Ebanjelioa irakurtzeko.

Anboiaren jatorria kristautasuna berarekin agertu zen eta ortodoxoen ikono guztietan ageri da, baita 335 urteko Gurutzeraren gorespenaren irudikapenean ere.

Anboia kentzearekin batera, pulpitua sortu zen, hala bada, Bibliaren irakurketa lekua izatetik, sermoiak emateko tokia izatera igaro zen.

Bizantzioko eztabaida ikonoklasta

Bizantzioko eztabaida ikonoklasta Bizantziar Inperioan, VIII. eta IX. mendeetan, erlijio irudien (ikono) erabilpenari buruz piztutako liskarra izan zen. Ikonoklastek ikonoen erabilpena arbuiatzen zuten, idolatria izan zitekeelakoan. Horretarako hainbat arrazoi ematen zuten, hala nola, Itun Zaharreko Hamar Aginduetan azaltzen den irudien debekua: «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik». Ikonoen erabilpenaren aldekoek, berriz, irudien izaera sinbolikoa argudiatzen zuten.

726. urtean Leon III.ak Konstantinoplako Jauregi Handiko Brontzezko Atearen gainean zegoen Kristoren irudia kentzeko agindu zuen, eta gurutze bat jarrarazi zuen haren ordez. Enperadoreak erlijio irudien gurtza debekatu zuen, eta ikono guztiak suntsitzeko agindu. Ediktu harekin hasi zen aro ikonoklasta. Erlijio irudien aurkakoen eta aldekoen arteko eztabaida gogorra izan zen: mende luzea iraun zuen, eta elkarren aurkako bi taldetan banarazi zuen gizartea. Batetik ikonoklastak zeuden, alegia, nobleak eta goi mailako elizgizonak, enperadorearen gidaritzapean. Hauek Bibliaren erlijio irudien debekuaren interpretazio hertsia egiten zuten, horrek guztiak idolatria ekarriko zuelakoan. Ikur abstraktuetara eta animalia eta landare formetara murriztu nahi zuten erlijio artea. Haien aurkariak, berriz, fraideen gidaritzapean zeuden, eta erlijio irudien aldekoak ziren. Indar handia izan zuten inperioaren sartaldean, eta hori zela-eta enperadorean ediktuak apenas izan zuen eraginik han. Liskar hura, teologia eztabaidak gorabehera, enperadorearen eta Elizaren arteko borrokaren isla zen, aginpidea nork bereganatuko. Liskarrak, azkenean, eliza bereiztea eragin zuen: sartaldeko eliza edo erromatarra, batetik, eta sortaldekoa edo ortodoxoa, bestetik.

Leon III.aren seme Konstantino V.aren garaian bere gorenean zegoen liskarra. Hark deitutako Hieriako kontzilioan (754) ikonoen gurtza galarazi zen. Kontzilioan Konstantino enperadoreak berak esan zuen ezinezkoa zela beretzat Kristo irudikatzea, zeren eta, Kristoren izate jainkozkoa irudi bidez adierazterik ez bazegoen, haren izate gizonezkoa ere ezin baitzitekeen irudikatu. Azken batean, Kristoren irudi bakarra eukaristian zegoen. Urte hartan bertan hasi ziren irudikatze debekatu haiek irudietatik eta apainduretatik kentzen eta ezerezten: ikonoak erre, mosaikoak igeltsuz estali, hormetako freskoak suntsitu, eta, Kristoren irudien ordez, loreenak edo enperadoreenak jarri ziren leku askotan. Horrela sortu zen lehenengo aldi ikonoklasta esaten zaiona, 787ko Nizeako II. kontzilioa arte iraun zuena, orduan Kristoren irudiak agerian jartzeko baimena eman baitzuten.

IX. mendean liskar hura berriz sortu baitzen, bigarren aldi ikonoklasta bat izan zen 815-834 bitartean. Azkenik, arazo hura konpondu egin zen irudiak jartzeko eta gurtzeko behin betiko baimena eman zenean.

Eguberria

Artikulu hau abenduaren 25eko jaiari buruzkoa da; abendu eta urtarrileko jai-multzoa gaitzat duena Eguberriak izenburuko artikulua da. Neguko solstizioko mundu zabaleko jaiak gaitzat dituen artikulua hau da: Neguko solstizioko jaiak.Eguberria, Eguberri eguna edo Natibitatea abenduaren 25ean kristau konfesio batzuetan, hala nola Erromatar Eliza Katolikoan, hainbat konfesio protestantetan eta eliza ortodoxo batzuetan, Jesukristoren jaiotza edo Natibitatea ospatzen den eguna da. Paganismoan ospatzen ziren neguko solstizioko jaietan du jatorri; hain zuzen, Eguberri egunaren inguruan hasten baitira egunak luzatzen, egun berriari hasiera emanez. Ohitura paganoen ezaugarri dira zuhaitzen gurtza (Eguberriko izeia) eta opariak dakartzan pertsonaia (Olentzero, Euskal Herrian; Tió de Nadal, Katalunian; Bizarzuri —Santa Claus eta Aita Noel izenez ere ezaguna—, beste hainbat tokitan). Gaur egungo kristauentzat jai garrantzitsuenetakoa da, Jesukristo hiltzea ospatzen den Aste Santuarekin batera. Eguberri eguneko bezperan, abenduaren 24an, Gabon eguna ospatzen da. Eliza Ortodoxoa garrantzitsua den herrialde batzuetan, berriz, urtarrilaren 7an ospatzen da Natibitatea.

Ekialdeko Kristautasuna

Ekialdeko Kristautasuna lau eliza ezberdinen multzoa da: Ekialdeko Eliza Ortodoxoa, Eliza Orientala, Asiriako Ekialdeko Eliza eta Ekialdeko Eliza Katolikoak. Termino hau erabiltzen da Mendebaleko Kristautasunari kontrajarrita. Kolektiboki Balkanak, Ekialdeko Europa, Asia Txikia, Ekialde Hurbila, Afrika, Indian eta Ekialde Urrunean hainbat mendetan garatutako elizak osatzen dute. Ekialdeko eliza batzuek Mendebaldeko Kristautasunarekin harreman teologiko eta historiko gehiago dute euren artean baino. Ekialdeko eliza gehienek ez dute euren burua "Ekialdeko" izendatzen, Asiriako Ekialdeko Eliza eta bere ondorengoak izan ezik.

"Ekialdea" eta "Mendebaldea" izenak Eliza Kristauaren zatiketarekin hasi zen, Ekialde helenistikoa eta Europa Latinoaren arteko aldeagatik eta Mendebaldeko Erromatar Inperioa eta Bizantziar Inperioaren zatiketa politikotik abiatuta. Ekialdeko elizarik boteretsuena Ekialdeko Eliza Ortodoxoa denez askotan "Ortodoxoa" erabiltzen da "Ekialdeko" terminoaren sinonimo gisa, nahiz eta ez den zuzena: hainbat elizek euren burua Kristautasun Ortodoxoa eta Katolizismoaren arteko komuniotzat dute.

Eliza (argipena)

Eliza hitzak hainbat adiera ditu:

erlijioan, kristau guztiak biltzen dituen erakundea. Historian, hainbat zatiketa izan du, eta adar nagusi hauek sortu ditu:

Eliza Anglikanoa,

Eliza Katolikoa,

Eliza Ortodoxoa,

Eliza Protestantea.

eliza, otoitz eta liturgia lekua eta eraikina.

bestelakoan,

ELIZA programa informatikoa, psikoterapeuta bat dela simulatzen duena, Joseph Weizenbaumek 1966an plazaratua.

Errumaniako Eliza Ortodoxoa

Errumaniako Eliza Ortodoxoa (errumanieraz: Biserica Ortodoxă Română) Eliza Ortodoxoko hamabost eliza autozefaloetako bat da. 150 milioi fededun biltzen ditu, gehienak Errumanian eta Moldavian bizi direnak.

Eliza kristaurik antzinakoenetako bat da: tradizioaren arabera, bere jatorria, I. mendean du, San Andresek sortua izan zelarik. Bere fededunek askotan dreapta credinţă ("benetako sinesmen") diote eta bere buruari dreptcredincioşi edo dreptmăritori creştini.

Errusiako Eliza Ortodoxoa

Errusiako Eliza Ortodoxoa (errusieraz: Ру́сская правосла́вная це́рковь, Rússkaya pravoslávnaya tsérkov) edo Moskuko Patriarkatua (errusieraz: Моско́вский патриарха́т, Moskóvskiy patriarkhát)) Eliza Ortodoxoko hamabost eliza autozefaloetako bat da. 150 milioi fededun biltzen ditu, gehienak Errusian, Ukranian, Bielorrusian eta Kazakhstanen bizi direnak.

Eliza kristaurik antzinakoenetako bat da: tradizioaren arabera, bere jatorria, I. mendean du, San Andresek sortua izan zelarik.

Etiopiako Eliza Ortodoxoa

Etiopiako Eliza Ortodoxo Tewahedoa (amhareraz: የኢትዮጵያ:ኦርቶዶክስ:ተዋሕዶ:ቤተ:ክርስቲያን; Yäityop'ya ortodoks täwahedo bétäkrestyan) Ekialdetar Eliza Ortodoxorik handiena da. Saharaz hegoaldeko Afrikako garai kolonialaren aurreko kristau eliza bakarrenetariko bat da. Etiopiako Eliza Ortodoxo Tewahedoak 45 eta 50 milioi fededun inguru ditu, gehienak Etiopian bertan. Elizen Munduko Kontseiluaren sortzaileetako bat da. Eliza Ortodoxo Koptoarekin komunio osoan dago eta IV. mendetik aurrera adar bat besterik ez zen baina 1959an autozefalia lortu zuen.

Kristau elizarik zaharrenetariko bat da eta, ez-kaltzedoniarra izanda, ez dago komunioan Etiopiako Eliza Katolikoarekin. 333an, orduko Etiopia- Aksumgo Erresuma- kristautasuna aldarrikatzeko bigarren herrialdea izan zen- lehenengoa Armenia izanda- baina badaude lehenengoa zela esaten dutenak.Tewahedo (ge'ez: ተዋሕዶ) ge'ezez "bat izatea" esan nahi du eta islamaren Tawhiden parekoa da. Teologian, horrela diote Jesukristoren izaera bakarrari: hau da, bere jarrera monofisita da.

Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa

Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa edo soilik Georgiako Eliza Ortodoxoa (izen osoz, Georgiako Eliza Apostoliko Ortodoxo Autozefaloa, edo, georgieraz: საქართველოს სამოციქულო ავტოკეფალური მართლმადიდებელი ეკლესია, sakartvelos samotsikulo avt’ok’epaluri martlmadidebeli ek’lesia) Georgiako eliza nazionala da eta Eliza Ortodoxoko hamabost eliza autozefaloetako bat da. 4,75 milioi fededun biltzen ditu, gehienak, Georgian eta antzinako SESBeko beste herrialdeetan.

Eliza kristaurik antzinakoenetako bat da: tradizioaren arabera, bere jatorria, I. mendean du, Andres Apostoluak sortua izan zelarik.

Greziako Eliza Ortodoxoa

Greziako Eliza Ortodoxoa (grezieraz: Ἐκκλησία τῆς Ἑλλάδος, Ĕkklēsía tēs Hĕlládos, ekliˈsia tis eˈlaðos ahoskatua) Eliza Ortodoxoko hamabost eliza autozefaloetako bat da. 10 milioi fededun biltzen ditu, gehienak, Balkanetako Gerra baino lehenagoko Grezian (bestea- Kreta eta Dodekaneso- Konstantinoplako Patriarkatu Ekumenikoaren barnean izanda).

Eliza kristaurik antzinakoenetako bat da: tradizioaren arabera, bere jatorria, I. mendean du, Paulo Tarsokoak sortua izan zelarik.

Ikonostasi

Ikonostasi bat (grezierazko εἰκονοστάσι(-ον), eikonostási(-on), "ikono tokia") erlijiozko margolan eta ikonoz osatutako horma da, eliza batean nabea eta santutegia banatzen dituena. Bizantziar errituko elizetan erabiltzen da, batez ere Eliza Ortodoxoan.

Aldarea eta eukaristiaren ospakizuna ezkutatzen ditu elizan bildu direnengandik, eta ikono sorta erakutsi ordena jakin bat jarraituz.

Jerusalemgo Sinodoa

Jerusalemgo Sinodoa Ekialdeko Eliza Ortodoxoaren bilkura, 1672an Betleemen egin zena. Sinodorako deia Dositheosek egin zuen, Eliza Ortodoxoa katolikotasunetik eta protestantismotik bereizteko. Zirilo Lukarisen Confessio liburua atzera bota zen eta La Confessio de Dositheus onartu zen ortodoxoen dotrina ofizialtzat.

Kieveko Rusaren kristautzea

Kieveko Rusaren kristautzea Kieveko Rusak 867tik aurrera kristautasuna hartzeko prozesua da. 867an Fozio patriarkak Konstantinoplako beste patriarka ortodoxoei esan zien Rus etniako kideek kristautasuna gogotsu hartu zutela. Fozioren saiakerak herrialdea kristautzeko, hala ere, ez ziren oso arrakastatsuak izan, Nestorren Kronikak eta beste iturri eslaviar batzuek esan baitzuten X. mendean Rusa orohar paganoa zela. Kristautze definitiboa 980ko hamarkadan izan zen, Vladimir I.a Kievekoa Kersonesoan batailatu zutenean. San Vladimiren katedralak markatzen du batailatzen lekua.

Honen ondorioz beste leku batzuetan ere batailatzeak eman ziren.

Kristautasun

Kristautasuna abrahamdar erlijio monoteista bat da, Jesus Nazaretekoaren bizitza eta irakaspenetan oinarriturik dagoena. Kristauek Kristo izena ematen diote Jesusi. Munduko erlijiorik zabalduena da, 2.400 milioi jarraitzaile baino gehiago baititu, gizaki bizien % 33. Munduko herrialdeen bi herenetan erlijiorik hedatuena da. Haren jarraitzaileen ustez, Jesus Jainkoaren Semea, Logosa eta gizateriaren salbatzailea da; Bibliako Itun Zaharrean aipatzen zen Mesiasa dela uste dute, eta haren bizipenak Itun Berrian bildurik daude.

Kristautasuna Bigarren Tenpluko Judaismoaren barruko sekta gisa hasi zen, I. mendean, Judea erromatar probintzian. Jesusen apostoluek eta haien ondorengoak diren aita apostolikoek euren sinismena hedatu zuten Siria, Europa, Anatolia, Mesopotamia, Transkaukasia, Egipto, Etiopia eta Asian zehar, nahiz eta hasieran jazarpena izan. Konstantino I.a Handia kristautu zenean, erlijioa deskriminalizatu zuen Milango ediktuaren bidez. 325ean Nizeako Lehen Kontzilioa deitu zuen, non Kristautasun goiztiarra kontsolidatu eta Erromako Inperioaren erlijio ofiziala izatera iritsi zen. Kontzilioak Nizeako Kredoa sortu zuen, eta Elizaren Gurasoek Biblia kristauaren kanonak konpilatu zituzten V. mendean. Lehen zazpi kontzilio ekumenikoen garaiari Eliza Handiaren garaia deitzen zaio, non Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak eta Ekialdeko eliza ortodoxoek komunio osoan bizi ziren zismaren aurretik. Ekialdeko eliza ortodoxoak bereizi ziren Kaltzedoniako kontzilioaren ondoren (451), Kristologian zituzten aldeen ondorioz; Eliza Ortodoxoa eta Eliza Katolikoa 1054an bereizi ziren Zisma Nagusian, bereziki aita santuaren primaziaren inguruan zuten desadostasunen ondorioz. Beranduago, Erreforma protestantearen ondorioz, protestantismoa hainbat denominaziotan bereizi zen Eliza Katolikotik, eztabaida eklesiologiko eta teologikoen ondorioz.

Gaur egun Kristautasunaren lau adarrik handienak Erromatar Eliza Katolikoa (1.300 milioi), Protestantismoa (920 milioi), Eliza ortodoxoa (260 milioi) eta Ekialdeko eliza ortodoxoak (86 milioi) dira, nahiz eta ekumenismorako saiakerak egon. Teologia kristauak eta fedearen profesioak Bibliaz gain babesten du Jesusek nekaldia jasan, gurutziltzatu, hilobiratu, infernuetara jaitsi, eta berpiztu zela hildakoen artean berarengan sinisten zutenentzat betirako bizitza emateko bekatuen barkamena emateko. Gainera, Jesusen Igokundea zeruetara igo zela sinisten dute, eta bertatik Jaungoiko Aitarekin zuzentzen duela mundua Espiritu Santuarekin batera Hirutasunean, eta itzuliko dela bizirik zein hilik daudenei Azken Judizioa egiteko eta bere jarraitzaileei betiereko bizitza emateko. Bere gizakundea, hasierako ministerioa, gurutziltzatzea eta berpiztea askotan "Ebanjelio" gisa izendatzen da. Kristautasunaren Biblian Mateoren, Markoren, Lukasen eta Joanen Ebanjelioak onartzen dira, juduen Itun Zaharrarekin batera aurrekari gisa. Kristautasuna kulturalki anitza da bere Mendebalde eta Ekialdeko adarretan, bai eklesiologiari (eliza ikusgarri/eliza ikustezin), ordenazioari (ondorengotza apostoliko/aita santuaren primatutza) edo kristologiari (Kalzedonianismo/Ez-kalzedonianismo) dagokionez.

Kristautasunak eta bere etikak paper garrantzitsua izan dute Mendebaldeko zibilizazioaren sorrera eta egituraketan, bereziki Antzinaro Berantiarrean eta Erdi Aroan. Esplorazioen Aroan zehar kristautasuna Amerika, Ozeania, Saharaz hegoaldeko Afrika eta munduko beste hainbat lekutara heldu zen misiolari eta kolonialismoaren bidez, eta bere hedapena ziurtatu zuen erlijio gerrekin edo Inkisizioa bezalako erakundeekin.

Ostia (erlijioa)

Ostia (latinez: hostia) eukaristiako ogia da, gaur egun gari irinezko olata txiki biribila dena. Juduek Pessah aroan prestatzen zuten matzo izeneko ogian jatorria du. Liturgia katolikoan transubstantziazioaren elementu bat da.

San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza

San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza Biarritzen (Lapurdi) dagoen eliza ortodoxoa da, Enperatrizaren etorbidean kokatuta.

Serbiar

Serbiarra (serbieraz: Срби / Srbi, sr̩̂bi ahoskatua) hegoaldeko eslaviar herria da, Balkanetan jatorria duena. Serbian, Montenegron, Bosnia-Herzegovinan, eta, gutxiengo bat Kroazian bizi da. Jugoslavia ohiako beste errepubliketan, Mazedoniako Errepublikan eta Eslovenian, gutxiengo inportantea ere badira. Ofizialki aintzat harturiko gutxiengoa osatzen dute Errumanian eta Hungarian. Diaspora ere badute, mendebaldeko Europatik (Alemania, Suitza eta Austria inguruan) eta Ipar Amerikatik hedatua.

Geografikoki, Europan Eliza ortodoxoa duen mendebaldeko mugarria dira. Serbiako printzerriak (1804-1815) bere birjaiotza modernoa suposatu zuen, Balkanetan otomandarrak, bulgariarrak eta austriar-hungariarrak borrokatu zituena. 1918an Jugoslaviako Erresuma sortu zutenean, independentzia galdu eta ez zuen berreskuratu 2006ra arte. Bitartean hainbat gerratan ibili da.

Serbiera Serbia eta Bosnia-Herzegovinako hizkuntza ofiziala da eta Montenegron gehiengoarena. Historikoki diagrafia erabili du, hau da latindar alfabeto eta zirilikoa aldi berean.

Sevettijarvi

Sevettijärvi (iparraldeko samieraz Čeavetjávri, skolt samieraz Čeʹvetjäuʹrr), Inari udalerriko herrixka bat da, Finlandian, Norvegiarekin muga egiten duen Näätämö herrixkatik hurbil. Skolt samitarrak dira udalerriko biztanle nagusiak, biztanleri osoaren %90a. Besteak, finlandiarrak, inariko samitarrak eta mendiko samitarrak dira; gutxi gorabehera 350 bat biztanle direnak.

Sevettijärvi, 1949. urtean sortu zen, 51 skol familia Petsamo lurraldetik bertara erbesteratuak izan zirenean SESBk Petsamo eskualdea eskuratu zuenean II. Mungu Gerran. Bertan, eskolak, osasun-etxeak eta eliza eta denda bana eraiki ziren samitarren egoera hobe zedin.

Petsamoko herrixka batetik, bertara mugituak izan ziren skolt samitarren antzinako etxebizitza bat, bertako eraikuntza garrantzitsuena dena eta eliza ortodoxoa, samitar hauek, kristau ordoxo errusiarrak baitira.

Zisma Nagusia

Zisma Nagusia Erdi Aroko kristautasuna mendebaldeko (Eliza Katoliko Erromatarra) eta ekialdeko (Eliza Ortodoxoak) adarretan erdibitu zuen prozesua da. Maiz aipatzen den data 1054koa baden ere, zisma prozesu luze baten ondorioa da.

Ikuspuntuaren arabera, Ekialdeko Zisma (katolikoena, eta, beraz, euskal kulturan) edo Mendebaldeko Zisma (ortodoxoena) izenak ere hartu ditu.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.