Elias

Elias (hebreeraz: Eliyahu, «Jahve ene Jainkoa da»; antzinako grezieraz: Ηλίας, Elías; errusieraz: ИльяIlya; latinez: Helias; arabieraz: إلياس, Ilyās) (Tisbe, egungo Jordania, K.a. IX. mendea) Israelgo Erresumako profeta izan zen.

Akab, Okozias eta Joram erregeen garaian bizi izan zen. Akab erregearen garaian (K.a. 873-K.a. 853. urteen inguruan), Israelgo erregeen apostasiak arriskuan jarri zuen monoteismoa indartzen saiatu zen. Baalen profetak hil zituen eta ekintza horregatik Jezabel erregina kontra jarri zitzaion. Horeb edo Sinaira ihes egin behar izan zuen hargatik. Israela itzulirik, Nabot hil izana aurpegiratu zion Akab erregeari. Azkenik, suzko gurdi batean eraman zuten zerura, Eliseo bere jarraitzailearen begien aurrean. Munduaren azken egunetan itzuliko omen da berriro, bukaera iragarriz.

Erreferentziak

Aberri (EAJ)

Aberri (EAJ) 1921 eta 1930 bitarteko euskal alderdi politiko abertzale bat izan zen. Garai hartan eta 1915an abertzaletasunak krisi larri bat jasan zuen, eta EAJ alderdian bi joera nagusi nabarmenduz joan ziren:

Lehena, eskuinaldeko korronte moderatu eta estatutistak osatzen zuen, eta honen buruzagi nabarmenena Engrazio Aranzadi Kizkitza izan zen.

Bigarrena, erradikalagoa eta independentista zen, eta Luis Arana Goiri (Sabin Aranaren anaia) eta Eli Gallastegi zituen buruzagitzat.

Abuztuaren 14

Abuztuaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita seigarren eguna da, 227.a bisurteetan. 139 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Bartzelonako Unibertsitatea

Bartzelonako Unibertsitatea (katalanez, Universitat de Barcelona) Bartzelonan kokatuta dagoen unibertsitate publikoa da. Honako guneetan ditu fakultateak: Universitat plaza, Diagonala, Bellvitge (Hospitalet de Llobregat), Mundet, Sants eta Bartzelonako Ospitale Klinikoa.

Unibertsitatea 1450ean sortu zen, eta XVIII. mendean Cerverara 150 urtez eraman behar izan zuten arren, Bartzelonara bueltatu zuten ondoren.

Carme Elias

Carme Elias Boada (Bartzelona, 1951ko urtarrilaren 14a) zineman eta antzerkian aritutako aktorea da.

Elias Amezaga

Elias Amezaga Urlezaga (Bilbo, 1921eko abuztuaren 9a - Getxo, 2008ko apirilaren 13a) idazle bizkaitarra izan zen.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen eta, gaztetatik, hainbat egunkaritarako kolaborazioak egin zituen, tartean "Deia", "Diario Vasco", "El Correo Español" edo "Egin", baina baita Euskal Herritik kanpoko batzuk ere.

Gaztelaniaz idazten zuen idazle garaikiderik emankorrenetarikoa izan zen, 60 liburutik gora eginda. Horien guztien artean, "Autores Vascos" da aipagarriena, 12.000 idazleren fitxak biltzen dituena. Antzerkigintza ere landu egin zuen.

2005ean jaso zuen Manuel Lekuona Saria, Eusko Ikaskuntzak emandakoa.

87 urte zituela zendu zen.

Elias Canetti

Elias Canetti (Ruse (Bulgaria), 1905eko uztailaren 25a– Zurich (Suitza), 1994ko abuztuaren 14a) Bulgariako idazlea izan zen eta, 1981ean, Literatura Nobel Saria irabazi zuen.

Elias Howe

Elias Howe (Spencer, Massachusetts, 1819ko uztailaren 9a – Brooklyn, New York, 1867ko urriaren 3a) kremaileraren antzeko mekanismo bat patentatu zuen lehena izan zen.

Elias James Corey

Elias James Corey (Methuen, 1928ko uztailaren 12a-) kimikari estatubatuarra da, sintesi organikoaren maisurik handienetariko bat. Nobel Saria irabazi zuen 1990.an "sintesi-metodologian eta sintesi erretrorganikoan egindako ekarpenengatik".

Harvardeko Unibertsitatean irakasle izan zen. Sintesi erretrosintetikoaren bidez erreuma, artritisa eta bihotzeko gaitzak sendatzeko erabiltzen diren gai organikoak aurkitu zituen; baita sintesi erreakzioak azkartzen dituzten eta entzima biologikoen antzera jokatzen duten beste gai kimiko batzuk ere. Lan horiek zirela eta, 1990eko Kimikako Nobel saria eman zioten.

Elias Kerexeta

Elias Kerexeta Garate (Hernani, 1934ko urriaren 27a - Madril, 2013ko ekainaren 9a) Euskal Herrian jaiotako zinema produktorea izan zen.

Elias Lönnrot

Elias Lönnrot 1802ko apirilaren 9an jaiotako filosofo, mediku eta olerkigile finlandiarra. izan zen. Finlandiarren hitzez hitzeko ohiturak idatzi zituen Kalevala poema epikoan. Mikael Agricola ondoren, finlandieraren bigarren aita da Finlandian, hizkuntza hura gogor sustatu zuelako. 1884ko martxoaren 19an hil zen bere etxean, bere semeak Kalevala irakurtzen ziolarik.

Elias Pierola

Elias Pierola Etxabarri, pilota arloan Pierola II.a deituraz ezaguna (Almandoz, Nafarroa, 1944eko apirilaren 22a) esku huskako pilotari ohia da. Aurrelari jokatu ohi zuen.

Bere ibilbide profesionaleko titulu nagusia 1978. urteko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia izan zuen. Bikaina (gaztelaniaz, El Genial), joko ikusgarria zuelako, bere kalitate handiari esker tantoa bukatzeko arrisku handiak hartuta; bai eta eta Igarlea (El Zahori) ere, jokoa aurreikusten aparta zelako, sarritan bere aurkariek pilotari emango zioten norabidea igartzen zuelarik.

Elias Salaberria

Elias Salaberria Intxaurrandieta (Lezo, Gipuzkoa, 1883eko apirilaren 16a – Madril, Espainia, 1952ko uztailaren 14a) margolaria izan zen.

Bere lehengusu Tomas Garbizuk honela gogoratzen zuen:

Pintore errealista zen. Euskal Herriko gaiari loturiko hainbat margolan egin zituen: Corpuseko prozesioa Lezon, Elkanoren eskaintza, Gu, San Ignazio Loiolakoa, eta abar. Erretratu-lan ugari ere baditu. Bere jaioterri Lezon, kale bat du bere izenarekin.

Imanol Elias

Imanol Elias (Azpeitia, Gipuzkoa, 1936ko urtarrilaren 1a - Donostia, 2013ko urtarrilaren 26a) euskal idazlea eta politikaria izan zen. Antzezlan eta ipuin idazle, olerkari, herriko kronikari eta istorio biltzaile izateagatik nabarmendu zen. Politikagintzan, Azpeitiko alkatea izan zen 1983-1985 tartean.

Karmeldar

Karmeldarrak XII. mendean sortutako erlijio ordena da. Bartolo deuna eta ermitau talde bat, Elias profeta eredutzat hartuz, Palestinako Karmel mendian bizitzen jarri ziren (Karmel hitzak lorategia esan nahi du).

Eias profetarengandik egiazko Jainko Biziaganako nahia jaso dute. Beraien armarriko leloak ere horixe dio: Zelo Zelatuz Sum Pro Domino Deo Exercituum (Armaden Jainko Jaunaganako irrikak erre egiten nau).

Beren gelen erdian eliza eraiki zuten, Ama Birjinari eskainia. Horregatik Karmengo Andre Maria beren zaindaritzat dute, eta haien ordenaren izen zehatza Ordo fratrum Beatissimae Virginis de monte Carmelo edo Karmel mendiko Andre Mariaren anaien ordena da.

Jerusalengo patriarka Albertok 1209an araudia onartu zien, gaur egun arte bere horretan dirauena. Araudi horri jarraituz, karmeldarren bizitzak oinarri hauek ditu: kontenplazioa, Biblia hausnartzea eta lana.

Kluane / Wrangell – St. Elias / Glaziarren Badia / Tatshenshini–Alsek

Kluane / Wrangell – St. Elias / Glaziarren Badia / Tatshenshini–Alsek Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako herrialdeen mugan dagoen nazioarteko parke sistema da. Yukon eta Britainiar Kolunbiako kanadar lurraldeetan eta Alaskako lurralde estatubatuarrean kokatzen da zehazki.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1979an bertako glaziar eta pasaia ikusgarriengatik eta bertako animalia espeziengatik. Gunearen eremua 130,000 km2-koa da.

Martxoko ezko

Martxoko ezkoa edo elur ezkoa (Hygrophorus marzuolus) Hygrophoraceae familiako onddo bat da. Jatorriz Agaricus marzuolus izena eman zion Elias Magnus Friesek 1821ean, eta 1893an Hygrophorus generoan sartu zuen Giacomo Bresadolak.

Onddo honen perretxikoak haragi trinkoa dauka. Txapela gris-beltz kolorekoa da, 15 cm-tik gorako diametrokoa. Hanka zuria dauka, grisera jotzen duena zahartzean. Orrien artean tarte zabala dauka, eta haien kolorea zuria da hasieran eta grisa zahartzean.

Euskal Herrian neguaren azkenean agertzen da, baita elur azpian ere. Orbelaren azpian geratzen da askotan eta ez da erraz antzematen. Ez da oso arrunta.

Plethodontidae

Plethodontidae anfibioen familia bat da. Espezie gehienak Mendebaldeko Hemisferioko, Kanadatik Brasileraino, autoktonoak dira, nahiz eta espezie bat Sardinian eta Hego Korean bizi.

Saldeana

Saldeana Salamancako udalerria da, La Ramajería eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 143 biztanle zituen.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.