Ekialde Hurbila

Ekialde Hurbila —batzuetan Ekialde Ertaina deitua, ingelesezko Middle East izenaren eraginez— Egiptotik Iraneraino eta Turkiatik Yemeneraino dauden lurrak barne hartzen dituen eskualdea da. Izena ikuspegi eurozentrikoaren isla da, Mendebaldeko Europatik ekialdera hurbilen dagoen lurraldea delako.

Oro har, Ekialde Hurbila herrialde hauek osatzen dutela jotzen da:

Horrenbestez, Afrikako, Asiako eta Europako lurrak ditu Ekialde Hurbilak. Zenbaitek Afganistan ere sartzen dute bertan.

Middle East (orthographic projection)
Ekialde Hurbilaren mapa

Ikus, gainera

Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan

1. milurtekoa

1. milurtekoa 1. urteko urtarrilaren 1etik 1000. urteko abenduaren 31ra luzatzen da, biak barne.

2. milurtekoa

2. milurtekoa 1001. urteko urtarrilaren 1etik 2000. urteko abenduaren 31ra luzatzen da, biak barne.

Ablepharus

Ablepharus Scincidae familiaren barruan sailkatuta dagoen narrasti generoa da. Europa, Ekialde Hurbila eta Asiako zentroan bizi dira.

Acanthodactylus

Acanthodactylus Lacertidae familia barruan sailkatzen den narrasti genero bat da. Afrikako iparraldean, Ekialde Hurbila eta Asiako hegoalden bizi dira.

Amphisbaenia

Amphisbaenia Squamataren barruan sailkatutako azpi-ordena bat da. Afrika, Ekialde Hurbila, Hego Amerika eta Ipar Amerikako hegoaldean, Antillak eta Iberiar Penintsulan bizi dira.

Arabiar–israeldar gatazka

Arabiar–israeldar gatazka (arabieraz: الصراع العربي الإسرائيلي; hebreeraz: הסכסוך הישראלי-ערבי) Ekialde Hurbilean ia mende bat iraundako arabiar eta juduen arteko eztabaida politikoei eta borrokei deritze. Aditu batzuen ustez, gatazka honen sorrera sionismoak Palestinan estatu judu bat sortzea erabaki zuenean hasi zen, 1948an Israelgo estatua eratu zenean biziagotu zena. Besteek, berriz, arabiar nazionalismoak arabiar munduko herri guztiek herrialde bakarra sortzea erabaki zuenean hasi zela uste dute. Edonola ere, juduen ustetan Ekialde Hurbila bere aberria da, panarabiarren ustetan palestinarren lurraldea eta panislamiarren ustetan Dar al-Islam edo musulmanen lurraldea.

Gatazka, hasieran, hau da Otomandar Inperioa desegin zenean, gatazka politiko bat besterik ez zena, denboraren poderioz eskualdeko gatazka bilakatu da, barnean israeldar–palestinar gatazka duena.

Asmondar leinua

Asmondar leinua (hebreeraz: חשמונאים‎, Ḥashmona'im) Antzinaro klasikoan Judea eta inguruko lurraldeak gobernatu zituen leinua izan zen. K.a. 140 eta K.a. 116 artean, Seleukotar Inperioko probintzia ia autonomoa izan zen. K.a. 110ean, Inperioa desegin zenean, leinuak Samaria, Galilea, Iturea, Perea eta Idumea bereganatu zituzten. K.a. 63an, Erromatar Errepublikak erresuma konkistatu zuen eta erromatar txotxongilo bilakatu zen baina K.a. 37an Herodes I.a Handiak asmondarrak agintetik bota zituen. Hala ere, legezkotasuna mantentzeko asmotan, Marimna izeneko asmondar printzesa ezkondu zuen.

Ayyubtarren dinastia

Ayyubtarrak (kurdueraz: ایوبیان, Eyûbiyan) leinu kurdu sunita izan zen, Egiptoko fatimitarrak eta Siriako Zengid leinua agintetik eraitsi zituena; XII. eta XIII. mendeetan Ekialde Hurbila gobernatu zuen.

Cerastes

Cerastes Viperidae familiako narrasti genero bat da. Ekialde Hurbila eta Afrikan bizi dira.

Eublepharis

Eublepharis Eublepharidae familiako narrasti genero bat da. Ekialde Hurbila eta Asiako hegoaldean bizi dira.

Lehenengo Gurutzada

Lehenengo Gurutzada XI. eta XIII. mendeetan zehar Ekialde Hurbila asaldatu zuen kanpaina militarrek, erromesaldi armatuek eta hedapen kolonialak osaturiko Gurutzadak izeneko mugimenduaren lehendabizikoa izan zen.

Alexio I.a Komneno bizantziar enperadoreak seljukar turkiarren aurkako borrokan Urbano II.a aita sainduari laguntza eskatu zionean, honek 1095ean Mendebaldeko Europako erresuma kristau guztiei Lur Santua konkistatzea eskatu zien. Petri Ermitauak lehendabiziko saiakera egin bazuen ere, Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta Frantziako nobleziak zuzenduriko armada bat antolatu eta armada honek aurrera egin ahala, Europan nolabaiteko migrazio masiboa sortu zen ekialderantz. Gurutzatuek Rûmgo Sultanerrian sartu eta hegoalderantz jo zuten, hiri asko konkistatu eta, Fatimatar kalifaldiaren lurraldeetan sartu ondoren, 1099an Jerusalem konkistatu zuten.

Horrela eskualdean Gurutzatuen estatuak sortzeaz gain Bizantziar Inperioak lurralde batzuk berreskuratu zituen. Mediterranear eskualdean fanatismo erlijiosoak zabaldu zen, aitasantutzak ospea berreskuratuz. Nazioarteko merkataritza ere bultzatua izan zen.

Letheobia

Letheobia Typhlopidae familiako narrasti genero bat da. Saharaz hegoaldeko Afrika, Ekialde Hurbila eta Asiako hegoaldean bizi dira.

Levante

Levante, gaztelaniaz edo italieraz "ekialde, sortalde" esan nahi duena, izan daiteke:

Levante (Ekialde Hurbila), Mediterraneoaren ekialdean dagoen eskualdea, Siria, Libano, Israel, Palestina, Jordania eta Irak barnean dituena.

Levante (Espainia), Iberiar Penintsularen ekialdean dagoen eskualdea.

Llevant edo Levante, Mallorcako eskualdea da.

Riviera di Levante, Liguriako kostaldearen izena italieraz.

Sestri Levante, Italiako udalerria.

Levante (haizea), mediterranear haizea

Levante Unión Deportiva, Valentziako futbol taldea.

Maserati Levante, italiar kotxea

Ophiomorus

Ophiomorus (antzinako grezieraz: οφις, suge eta ομορος antza duena) Scincidae familian sailkatzen den narrasti genero bat da. Grezia, Ekialde Hurbila, Asia erdialde eta hegoaldean aurki daitezke.

Saara

Saara Agamidaeren barruko Uromasticinae azpifamilian sailkatutako narrasti generoa da. Ekialde Hurbila eta Afrikan bizi dira.

Sortalde (Ekialde Hurbila)

Sortaldea (arabieraz: بلاد الشام Bilād ash-Shām edo المشرق العربي al-Mashrīq al-'Arabiyy) "Anatolia eta Egipto arteko ekialdeko Mediterraneoko kostaldea" izendatzeko erabiltzen duten termino geografiko eta kulturala da. Sortaldeak egungo Libano, Siria, Jordania, Palestina, Israel, Zipre, Turkiako Hatay probintzia, ipar-mendebaldeko Irakeko zenbait eskualde eta Sinai ditu bere barnean.

Denboran zehar eskualdearen mugak aldatuz joan dira baina betidanik "mendebaldeko Asia, ekialdeko Mediterraneo eta iparraldeko Afrikaren bidegurutzea" izan da.. Eskualdea terminoa baino handiagoak diren Mashriq, Ilgora Emankorra, Mesopotamia, Ekialde Hurbila edo Ekialde Ertaina eskualdeen barnean izan da.

Trachylepis

Trachylepis Scincidae familiako narrasti genero bat da. Lehen Mabuyan sailkatutako narrastiak sartzen dira hemen, genero horren berrantolaketaren ondotik. Afrikan, Europako hegoaldean, Ekialde Hurbila, Asiako erdialdean, eta Brasileko Fernando de Noronha uhartedian bizi dira.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.