Egeo

Egeo[1] itsasoa (turkieraz: Ege Denizi; grezieraz: Αιγαίο Πέλαγος) Mediterraneo itsasoaren zati bat da, Grezia eta Turkia artean kokatua.

Normalean, hegoaldeko muga Kreta eta Rodas uharteetan kokaturik dago, baina muga hori hain da arbitrarioa non zaila baita azalera zein den esatea. Gutxi gorabehera 180 000 kilometro karratukoa da. Iparraldetik hegoaldera, 600 km dauzka eta ekialdetik mendebaldera 400 km.

Egeo itsasoaren uharte gehienak greziarrak dira, hori dela eta Grezia barneko itsasotzat jotzen du, Turkiarren kalterako. Honek herrialde bien artean maizko gatazkak sortzen ditu.

Turismoa da aktibitate ekonomiko nagusia, adibidez, Greziako uharteak Greziako lurraldearen bosten bat izanda ere, hoteleko edukieraren erdia dira.

Izenaren etimologia Greziako mitologiatik datorkigu: Egeo, Atenasko erregea, bere semea Teseo labirintoan Minotaurok hil zuelakoan, bere burua itsasora berara bota zuen.

Egeo
Aegeansea
Datu orokorrak
Azalera 214.000 km²
Sakonera 2.100 m
Geografia
Koordenatuak 38° 30′ N, 25° 18′ E / 38.5°N,25.3°EKoordenatuak: 38° 30′ N, 25° 18′ E / 38.5°N,25.3°E
Honen parte da Mediterraneoa
Herrialdea Grezia eta Turkia
Ur-gorputza Mediterraneoa
Hidrografia

Erreferentziak

  1. 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-12.
Anatolia

Anatolia (grezieraz: Aνατολή [anatolé]: ekialdea) edo Asia Txikia Asiako mendebaldean kokatutako penintsula da. Gaur egun, Turkiako asiar aldea da. Muga hauexek ditu: iparraldean Itsaso Beltza, ekialdean Taurus eta Antitaurus mendilerroak, hegoaldean Mediterraneo Itsasoa eta mendebaldean Egeo Itsasoa eta Marmara itsasoa. Bosforo itsasarte eta Dardaneloetako itsasarteak Europa eta Anatolia banatzen dute.

Antzinako Grezian Anatolia Asia zeritzoten, gero kontinente osoko izena izateko.

Bulgariar

Bulgariarra (bulgarieraz: българи, bɤ̞ɫɡɐri ahoskatua) hegoaldeko eslaviar herria da, Balkanetan jatorria duena. Historikoki, bulgariarrak Danubio, Egeo, Adriatiko eta Itsaso Beltza artean bizi dira, hego-ekialdeko Europan. Egun gehienak Bulgarian bizi dira, inguruko herrialdeetan komunitateak ere izanda. Bizantziar eta Otomandar Inperioen agindupean mendeetan zehar bizi arren, bere izaera mantendu dute eta baita bere erlijio ortodoxo eta mintzaira ere.

Dardaneloak

Dardaneloak edo Dardaneloen itsasartea (turkieraz: Çanakkale Boğazı, grezieraz: Δαρδανέλλια, Dardanellia), Antzinate Klasikoan Helesponto (antzinako grezieraz: Ἑλλήσποντος), Europa eta Asiaren arteko itsasartea da, Egeo itsasoa eta Marmara itsasoak lotzen dituena. Turkian kokatua, Gallipoli penintsula eta Asia Txikiko ipar-mendebaldeko itsasertza bereizten ditu. 71 kilometroko luzera, 1.600 eta 6.500 metro arteko zabalera eta 50 metroko batez besteko sakonera ditu. Itsasarteko hiri nagusia Çanakkale da.

Efeso

Efeso (grezieraz Έφεσος, turkieraz Efes) antzinako Asia Txikiko herria izan zen, gaur egun Turkia. Merkataritza, erlijio eta kultura gune joniar garrantzitsua zen, Egeo itsaso ertzean kokatuta.

Eolia

Eolia edo Eolida (antzinako grezieraz Αιολίς, Aiolís), Grezia asiarra deritzon lurraldean dagoen eskualde bat da. Itsasarteen biltzarrean ezarri zen: iparraldean, Itsaso Beltzarekin muga egiten zuen, mendilerroz osaturikoa, eta hegoaldean, Hermo ibaiaren estuarioarekin.

Itsaso Beltza eta Egeo Itsasoaren arteko desbideratze eskualde bat zen, non ur gezako ibai ibilguek eta ur gaziko itsas korronteek bat egiten duten. Mendikateek, arro edo depresio geografikoek zeharkatuak, kostalde malkartsu eta apurtu bat eratzen dute, Lesbos uhartearen kanpoaldeko golkoak eratzen duen barrunbe nabarmena izan ezik.

Greziar koloniak, eskualde honetan, Bosforo itsasartetik Kariako mendilerroraino, hiru eremu handitan instalatuak egon ziren: Eolia, Dorida eta Jonia. Hiruretatik garrantzitsuena, azkena zen.

Hegoaldereneko lurraldea, Egeo itsasoko kostaldean dagoena, hasiera-hasieratik, joniarrek populatu zuten, lurzoruaren emankortasunagatik eta kokapen geografikoagatik, hasiera-hasieratik, Asia Txikiko greziar kolonietatik eskualderik oparoena eta nagusiena bihurtu zirenak, honela, beste bi finkapen greziarrak ziren Eolia eta Dorida ere menderatzeraino.

Esparta

Esparta (dorieraz Σπάρτα, atikoz Σπρατη, Spartē) edo Lazedemonia (grezieraz: Λακεδαιμονία) Antzinako Greziako hiri estatu bat zen, Peloponesoko penintsularen hegoaldean, Lakoniako lurraldean, Eurotas ibaiaren ertzean, Egeo itsasotik 40 km-ra. Lakoniako hiriburua izan zen, eta greziar polis garrantzitsuenetarikoa, Atenasekin eta Tebasekin batera.

Grezia

Grezia (grezieraz: Ελλάδα, eˈlaða ahoskatua), ofizialki Heleniar Errepublika (Ελληνική Δημοκρατία eliniˈci ðimokraˈti.a ahoskatua) Europa hego-ekialdeko estatua da, Balkanetako penintsularen hegoaldeko muturrean dagoena eta Europar Batasuneko kidea ere badena. Hainbat uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.

2017an 10.768.477 biztanle zituen. Atenas (Αθήνα) da hiriburua.

Greziar

Greziarrak (grezieraz: Έλληνες, ˈelines ahoskatua) Grezian, Zipren, Anatolian eta beste eskualdetan jatorria duen talde etnikoa da. Diaspora zabala ere badute, mundu osoan komunitateak dituena.Greziar koloniak eta komunitateak historikoki Mediterraneoko bazter gehienetara zabaldu dira, greziarrak Egeo itsasoaren inguruan izanik. Greziera Brontze Arotik aurrera hitz egiten dute. XX. mendearen hasierara arte, greziarrak greziar penintsulan, Asia Txikiko mendebaldeko kostaldean, Ponton, Egipton, Zipren eta Konstantinoplan bizi ziren (hau da, Bizantziar Inperioaren eremua). Hala ere, Greziar-turkiar gerraren ondorioz, biztanleria-mugimendu handiak izan ziren eta greziar gehienak Grezian eta Zipren gelditu ziren.

Egungo greziar gehienak Greziako Eliza Ortodoxoaren kideak dira. Greziarren eragina nabarmena izan da mendebaldeko kulturan.

Hego Egeo

Hego Egeo (grezieraz: Περιφέρεια Νοτίου Αιγαίου) Greziako hamahiru periferietariko bat da. Bere barnealdean Zikladak eta Dodekaneso uhartediak hartzen ditu. Ermoupoli da Hego Egeo periferiako hiriburua.

Ipar Egeo

Ipar Egeo (grezieraz: Περιφέρεια Βορείου Αιγαίου) Greziako hamahiru periferietariko bat da. Bere barnealdean Iparraldeko Egear uharteak (Samotrazia eta Tasos izan ezik) hartzen ditu. Mitilene da Ipar Egeo periferiako hiriburua.

Jonia

Antzinako Greziako historian, Jonia (grezieraz Ἰωνία edo Ἰωνίη)izendatu zuten Anatoliako mendebaldean kokaturik dagoen lurraldea, Egeo itsasoko kostaldeetan, Kios eta Samos uharteekin batera. Lurralde honetan kokatzen ziren Liga Jonikoa delakoa osatzen duten polis grekoak hauek dira: Fozea, Klazomenai, Eritrea, Teos, Lebedos, Kolofon, Efeso, Priene, Miunte, Mileto eta Esmirna.

Kreta

Kreta (grezieraz: Κρήτη, Kriti) Egeo itsasoan kokatutako uhartea bat da, Greziako uharterik handiena eta Mediterraneoko bosgarrena.

Bertan agertu zen Europako zibilizaziorik zaharrenetariko bat, Zibilizazio Minoikoa edota Kretarra (K.a. 3000-1400).

Kretako itsasoa

Kretako itsasoa (grezieraz: Κρητικό Πέλαγος, Kritiko Pelagos) Egeo itsasoaren hegoaldean dagoen itsasoa da, Kretaren iparraldean eta Zikladen hegoaldean dagoena.

Levanteko itsasoa

Levanteko itsasoa (arabieraz: شرق البحر الأبيض المتوسط‎; hebreeraz: מזרח תיכון‎; turkieraz: Doğu Akdeniz; grezieraz: Της Ανατολικής Μεσογείου, Tis Anatolikís Mesogeíou) Mediterraneoaren ekialdean dagoen itsasoa da. Iparraldean Turkia, ekialdean Siria, Libano, Israel eta Gazako zerrenda, hegoaldean Egipto eta Libia eta ipar-mendebaldean Egeo itsasoa ditu. Bertoko uharterik handiena Zipre da.

Marmarako itsasoa

Marmarako itsasoa (turkieraz: Marmara denizi, grezieraz: Μαρμαρα̃ Θάλασσα edo Προποντίδα) —antzinako izena: Propontis— Itsaso Beltza eta Egeo itsasoa banatzen dituen barneko itsasoa da. Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dago.

Mirtos

Mirtos (grezieraz: Mυρτώο Πέλαγος, Myrtöo Pelagos) Greziako itsaso bat da, Mediterraneoan, Zikladeak eta Peloponeso artean dagoena. Egeo itsasoaren zati bat da.

Tesalia

Tesalia (grezieraz: Θεσσαλία, Thessalía) Greziako 13 periferietako bat da eta lau prefekturatan banatuta dago. Hiriburua Larisa du. Ohituraz, Mazedonia eta Trazia eskualdeekin batera Iparraldeko Grezia izenaz ezaguna zen. Erdialdeko Grezian kokatuta, iparraldean Mazedonia, mendebaldean Epiro, hegoaldean Grezia Erdialde eta ekialdean Egeo itsasoa ditu mugakideak. Lehen Aeolia zuen izena, eta era horretan Homeroren Odisea liburuan agertu zen.

Teseo

Teseo (antzinako grezieraz: Θησεύς, "Thêseús") greziar mitologian atenastar heroi handiena izan zen. Etra eta Egeoren semea zen, baina batzuk itsasoko jainkoa Poseidonen semea zela zioten, eta Egeo Etrarekin ezkondu zen egunean bortxatu zuela. Egeok, beste emazteekin seme-alabarik izan ez zuenez Delfosko orakuluari galdetu zion. Erantzuna kriptikoa izan zen eta Egeok ez zuen ulertu, baina Piteok, Trezeneko erregea eta Etraren aita, bai: Horregatik Piteok Egeo mozkortu zuen bere alaba Etrarekin ezkontzeko, saiatzen zen lehen emakumearekin semea izango baitzuen.

Egeok Teseo jaiotzean berarengandik urrundu zuen Palantidetatik babesteko. Horregatik bere ama eta aitonarekin Trezenen igaro zuen bere haurtzaroa. Egeok bere ezpata eta sandalia pare bat ezkutatu zituen harri baten azpian Teseo indartsua izatera arte ez izateko. 17 urte betetzean bere amak sekretua kontatu zion eta harria altxatzea lortu zuen. Bertako sandaliak jarri zituen eta ezpata eraman zuen bere aitak semea ezagutu ahal izateko.

Trazia

Trazia (grezieraz: Θράκη, Thráke; bulgarieraz: Тракия, Trakiya; turkieraz: Trakya) Ekialdeko Europako eskualde geografiko eta historikoa da, Balkanetako penintsularen hego-ekialdean kokatua, Egeo itsasoaren iparraldean. Gaur egun, Bulgaria, Grezia eta Turkiaren artean zatiturik dago.

Lurreko ozeano eta itsasoak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.