Edom

Edom edo Idumea[1] (hebreeraz: אֱדוֹם‎ Edom, hebreera tiberiarrez ʾĔḏôm; akadieraz: Udumi; asiriera klasikoz: ܐܕܘܡ‎), gorri hitzarentzako hitz biblikoa bezala ahoskatzen da, eta, ohi, Edomgo harea gorrixkako harriak izendatzeko erabiltzen da. Bere kideek edomdar edo idumear jentilizio zuten.[2]

Edom, Bibliaren arabera, Esaurentzako izen ordezko bat ere bada. Hasieraren liburuak "gorri" hitza, zenbait alditan erabiltzen du Esauri erreferentzia egiten dionean, honela, kolore gorria eta Esauren artean lotura bat sortuz, bere ilearen kolore gorriaren ondorioz. Esauren ondorengoak, Edomita deituak dira, eta, bizi izan ziren lekua, Edomgo lurraldea. Beranduago, erromatarrek, edomdarrei, idumear deitu zieten.

Ohi, Edomgo lurraldea, Aravah uaditik ekialdera dauden mendietan kokatzen da, Jordania eta Israelen arteko hegoaldeko mugan, Arabiar Penintsularen iparraldera hedatuz.

Duela gutxira arte, tokiko azterketetan oinarrituz, Edomgo erresuma, soilik K.a. VIII. mendetik aurrera existitu zela estimatu izan da, eta baliogabetzat jotzen ziren Itun Zaharrean agertzen ziren erresuma honi buruzko erreferentziak, baina, berriki eginiko azterketa batzuk, 2005ean Antiquity aldizkarian argitaratuak izan zirenak, toki horretan, Salomon erregearen garaian, kobrea lantzen zuen erresuma baten existentzia erakusten dute. Kobrearen esplotazioaren zantzuak aurkitu ziren K.a. XII. eta K.a. XI. mendeetan. Gotortutako eraikin garrantzitsuen eta eskala industrialean ekoiztutako metalen arrastoak ere aurkitu ziren, gutxienez ehun eraikin zituen hiri batean.

Edom
Edomgo Erresumaren kokapena

Erreferentzia

  1.   Euskaltzaindia Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia .
  2.   Euskaltzaindia (2015-1-30) 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak 3 or. .
Amasias

Amasias (hebreeraz אמציה ) Judako errege bat izan zen, K.a. 797 eta K.a. 769 bitartean gobernatu zuena, gutxi gora-behera.

Joas Judakoaren seme eta oinordekoa, errege bezala egin zuen lehenengo gauza, bere aitaren hiltzaileak jazartzea izan zen. Israelgo mertzenario armada handi bat erabili zuen Judako lehen erregea izan zen, hauekin, Edom garaitu zuelarik. Baina, garaipen hau lortu ondoren, edomtar jainkoetakoren batzuk gurtu zituen, Kronikak lanaren egilearen arabera, bere ondorengo hondamendiaren arrazoia izan zena.

Israeli gerra deklaratu zion, Joas Israelgoak garaitu zuelarik Bet-Semeseko guduan, preso hartua eta, beranduagoa, erahila, Jerusalem, arpilatua izan zen bitartean.

Amosen Liburua

Amosen Liburua Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Profeten sailekoa. Biblian, Joelen Liburua du aurrean, eta Abdiasen liburua ondotik.

Edom (Texas)

Edom Texasko hiri bat da. Van Zandt konderrian kokatua dago. 2010ean 375 biztanle zituen, 6,50 kilometro koadrotan banatuta.

Esau

Esau Bibliako pertsonaia da. Isaaken eta Rebekaren semea, eta Jakoben anaia nagusia. Azken horri oinordekotza saldu zion dilista-platerkada baten truke, gose zen egun batean. Jakobek anaiaren lekua hartu zuen, Isaak, zaharturik eta ia itsuturik, bere premua bedeinkatu nahi izan zuenean. Esauk anaia hil nahi izan zuen, baina Jakobek Mesopotamiara egin zuen ihes. Edom ezizenaz ere deitzen zaio, eta edomiten aurretikotzat hartzen da.

Job (Biblia)

Job (hebreeraz: אִיּוֹב; arabieraz: أيّوب, Ayyub) Biblian eta Koranen ageri den pertsonaia da, Joben liburuko pertsonaia nagusia. Satanek, Jainkoak baimenduta, proba gogorra ezarri zion bere zintzotasuna neurtzeko. Proba gaindituta, bere antzinako zoriona berreskuratu zuen.

Jordania

Jordania (arabieraz: الأردن‎ al-Urdun), ofizialki Jordaniako Haxemi Erresuma (arabieraz: المملكة الأردنية الهاشمية‎ al-Mamlakah al-Urdunīyah al-Hāshimīyah) Ekialde Hurbileko estatu bat da, Mediterraneo itsasoaren ertzean kokatua. Hiriburua Amman da (1.275.857 biztanle). Beste hiri nagusiak Zarqa, Irbid eta Aqaba dira.

Petra

Petra (arabieraz: البتراء‎, Al-Batrāʾ; antzinako grezieraz: Πέτρα) Jordaniako enklabe arkeologiko garrantzitsu bat da, baita antzinako erresuma nabateoaren hiriburua ere. Petra izenak, grezieraz, harria esan nahi du.

Petra Aravah haranaren ekialdean dago, Itsaso Hiletik Akabako golkoraino hedatzen den haran estu batean. Petra, inongo zalantzarik gabe, haraneko arrokan bertan zizelkaturiko eraikinengatik da ezaguna, bereziki Khazneh (Altxorra) eta Deir (Monasterioa) izenez ezagutzen diren eraikinengatik.

Antzinatean, K.a. VII. mende amaieran sortu zuten edomitek, eta K.a. VI. mendean nabateoak nagusitu ziren hiri honetaz, bai eta aberastasunera eraman ere, intsentsua, espeziak eta luxuzko beste gai batzuk Egipto, Siria eta Arabiatik Mediterraneo hegoaldera eramaten zituzten karabanen ibilbidean kokatuta zegoelako.

VIII. mende inguruan, bertako biztanleek hiria utzi behar izan zuten, merkataritza ibilbideak aldatu zirelako eta hiriak jasandako zenbait lurrikararen eraginez. Aro modernoan ahaztuta geratu zen, eta, mendebaldeko munduarentzat, Johann Ludwig Burckhardt esploratzaile suitzarrak berraurkitu zuen 1812an.

Petran euren fatxadak zuzenean arrokan zizelkatuak dituzten eraikinen multzo monumentala UNESCOren Gizateriaren Ondare zerrendan dago 1985azgero. Hiri ingurua, bestalde, Parke nazional arkeologiko bat da 1993tik.

2007ko uztailaren 7tik, Munduko Zazpi Mirari Berrietako bat da.

Sargon II.a

Sargon II.a (siriakoz: ܣܪܓܘܢ, Sargon; hebreeraz: Sargôn, beharbada, "eguzkiaren printzea" edo "berak ezartzen du erregea"; arameraz: Srgn eta Ðrkn; asirieraz: Sharru-kên; Nimrud, K.a. 765 aldean - K.a. 705) Asiriako errege bat izan zen Inperio Berriaren garaian. Tronura iritsi zen Salmanasar V.a hil ondoren. Ziur asko, usurpatzaile bat izan zen, mantendu den testu baten arabera, Tiglath-Pileser III.aren semea zela zioen arren. Edozein kasutan, armen bidez lortu zuen tronua, eta, bere iritsierak, iraganarekin apurtzea suposatu zuen, bere idazkunetako bakar batean ere ez baita bere aurreko erregerik aipatzen. Errege boteretsu bat izan zen, konkistatzaile handi bat eta asiriar gobernarien dinastiarik garrantzitsuenaren sortzailea, hauen agindupean, inperioak bere garaipenik handienak lortu zituelarik.

Ezaguna Isaiasen liburuan aipatzen delako, bere izena XIX. mendearen erdialdean dezifratzea lortu zen lehen errege asiriarra izan zen, asiriologia, oraindik hasi berritan zegoenean, arkeologia biblikoarentzat arrakasta handia izan zelarik.

K.a. 722an egin zuen kanpainan, Samaria konkistatu zuen, baina baliteke aurretik ere erori izana, soilik Salmanasar V.aren komandantea baino ez zenean. K.a. 720an, aldi berean bi aldetan aritu zen: Babilonian, Marduk-apal-iddina II.ak Ummanigashen aldetik jasotzen ari zen laguntza mozteko, eta siriar-egiptoar koalizio baten aurka, Arpad, Simirra eta Damasko probintzia matxinatuak birkonkistatuz.

Behin barnealdean eta mugetan egoera bere onera ekarri ondoren, Urartutaz arduratzen hasi zen, Tiglath-Pileser III.ak zigortu zuen arren, mehatxu bat suposatzen zuena, bere errege berri Rusa I.arekin. K.a. 717an, Karkemish erantsi zuen, Eufratesen kokapen estrategikoa zuena, bertako gobernariek Frigiako Midas erregearen aurkako ustezko konspirazio bat aitzakia bezala jarrita. Hurrengo urtean, sistema defentsibo bat antolatu zuen ekialdean, Parsuashen, mediar tribuak sartzea eragozteko, oraindik behar bezala antolatu gabe zeudenak. K.a. 715ean, Samaria birpopulatu zuen erbesteratutako arabiarrekin, Egiptoren eragina indargabetzeko.

K.a. 714an, bortizki eraso zuen Urartu, beharbada, estatu hau, zimeriarren aldetik jasaten ari zen mehatxua probestuz, bere iparraldeko bizilagunarekin zuen lehia bere alde jartzea ahalbidetzen diona. K.a. 713an, mendebaldean parte hartu behar izan zuen, Tabal eta Zilizia Asiriako probintzia bihurtuz.

K.a. 711n, Ashdod, Judá, Edom, Moab eta Egiptok osatutako koalizio palestinar bat zanpatu zuen. Hau da, Biblian, Isaiasek Isaias 20:16 aipatzen duen gertaera, judutarrak, matxinadaren arriskuari buruz abisatuz.

K.a. 710ean, behin mugak ziurtatu ondoren, Marduk-apla-iddinarekin antzinako kontuak argitzeko garaia zela uste izan zuen, baita Elametaz mendekatzeko ere, kanpaina bat bi armadekin abiaraziz. Batek, elamitar tropak indargabetzen zituen bitartean, besteak, Babiloniako erregea garaitzen zuen. Honela, Asiria eta Babiloniaren arteko koroa bikoitzaren tradizioa berrabiaraztea lortu zuen, Babiloniako errege bezala, K.a. 709an koroatuz.

K.a. 707an, Babiloniatik itzuli zen, harrapakinarekin, eta Dur Sharrukin hiria amaitzen aritzen da (gaur egun Khorsabad), Ninivetik 16 kilometro ipar-ekialdera zegoena, eta hiriburu berria izango zena. Hurrengo urtean, Dur Sharrukin inauguratu zen, oraindik erabat amaitu gabe zegoenean, ezta erabat populatua ere.

Hil zenean, Sargonek, itxura batean sendoak ziruditen oinarridun erresuma bat utzi zuen, baina, benetan, barne arazo larriak zituena, eta, alde guztietatik, etsai boteretsuz inguratuta zegoena, Egipto, Urartu eta Elamitar Inperioa kasu, ondorengo gobernuak zaildu zituztenak.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.