Dulantzi

Dulantzi (ofizialki Alegría / Dulantzi) Arabako erdi-ekialdean dagoen udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gasteiztik 12 bat kilometrora ekialdera dago. Udalaren herriburua izen bereko herria dugu, eta izen bereko ibaiak zeharkatzen du herri hori.

Dulantzi
 Araba, Euskal Herria
Dulantzi, Araba, Euskal Herria
Dulantzi herriaren ikuspegi orokorra.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Aguraingo Kuadrilla
Izen ofiziala Alegría-Dulantzi
Alkatea Joseba Koldo Garitagoitia Odria (DTI-AIA)
Posta kodea 01240
INE kodea 01001
Herritarra dulantziar
Kokapena
Koordenatuak 42° 50′ 39″ N, 2° 30′ 43″ W / 42.844166666667°N,2.5119444444444°WKoordenatuak: 42° 50′ 39″ N, 2° 30′ 43″ W / 42.844166666667°N,2.5119444444444°W
Dulantzi hemen kokatua: Araba
Dulantzi
Dulantzi
Dulantzi (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 19,95 km2
Garaiera 567 metro
Distantzia 14 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 2.989 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -21)
% 51,73 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,27
Dentsitatea 149,82 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 68,13
Zahartze tasa[1] % 9,23
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 44,44
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 85,24 (2011)
Genero desoreka[1] % 17,28 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,23 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 29 (2010)
Euskararen erabilera % 5,3 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1025 (lehen agerpena: Dullanzi)
1337 (hiri gutuna). urtea
Webgunea http://www.alegria-dulantzi.eus

Etimologia

Agi denez, Dulanci izenaz ezagutzen zen Erdi Aroan jada; hainbat agiritan agertzen da —1025, 1257, 1294 eta 1332an—, Dullanzi, Dulanci, Dulance eta Dullanci aldaerekin.[2] Aditu batzuek diotenez, izena Ab Asturica Burdigalam galtzadako Tullonio erromatarrarekin erlazionatuta egon daiteke, gertuko leku batean aurkitutako idazkun batean ageri den toponimoa omen denarekin, alegia.

Geografia

Gasteiztik ekialdera dagoen lautadan dago Dulantzi udalerria, Sarbil eta Larratz erreken inguruan.

Udalerri mugakideak

Historia

Erdi Aroa

1025eko Donemiliagako goldea agirian jada ageri da Dulantzi. Bere sorrerarako arrazoien artean aldameneko herrialdeen erasoen aurkako defentsa eta antolamendua,[erreferentzia behar] eta geroz eta eskasagoa eta sakabanatuagoa zen biztanleria batzeko beharra aipatu daitezke. 1025. urtean jada, inguruan ziren herrixka batzuen biztanleek (Dulantzi, Olga, Larraza...) koroari hirigune pribilegiatu berri honen sorrera eskatu zioten.

Gaztelako Alfontso XI.ak hiribildu-forua 1337ko urriaren 20an eman zion, Alegría de Dulanci izenaz. Orduan, ohiko mendi hegaleko populazio gune gisa eratu zen, gailurrean gotorleku bat egonik eta maldan behera horizontalki Dulantzi ibairaino jaisten diren kaleak zituela, perpendikularrean zuzenean behetik gora igotzen diren kantoiekin.[3] Araban hiribildu izatea lortu zuten azkenetarikoa izan zen hau, Elburgorekin batera eta Zuiako Monreal baino urte bat lehenago. Azken honekin Arabako lurraldearen hiribilduen sorrera amaitu zen.

Dulantziko plaza eta eliza
Dulantziko plaza nagusia.

Erromatar eta Goi Erdi Aroko bidea aldamenetik igarotzen da. Sorrera urtetik aurrera, inguruko herrixketako biztanleak herri berrira joan eta demografia galera izan zuten, Aiara (egungo ermita) garai hartan herrixka oparoak, adibidez.[3] Hiribilduko muinoaren gailurreko gaztelu gotorlekua Arabako lautadako oinaztarren (lazkanotarren) indargune nagusia zen eta, horregatik, errea eta eraitsia izan zen 1443an, Arabako ermandadeen borroketan, Petri Lopez de Aiara Aguraingo jaunak lazkanotarrei eraso egin zienean, ermandadeen aliatuak baitziren. Hiribildua ere erre zuen, ermandadeen tropek babeslekurik izan ez zezaten. Harresiak gaztelu gotorlekua berreraikitzeko erabili zuten lazkanotarrek XV. mende amaieran.[3]

Dulantzira heltzen zen Errioxatik Egileta, Erentxun eta Gaunan zehar mandazainen bidea, eta bat egin Gasteiztik Agurainera eta Lizarrateko tunelera zihoan errepidearekin (toponimia txikian Salbaterrabide deituraz gorde dena).

Banaketa administratiboa

Dulantzi udalerria bi herrik osatzen dute:

  • Dulantzi, udalerriko herriburua.
  • Egileta, herriburuaren hego-mendebaldean kokaturik dagoen exklabea.

Ondasun nabarmenak

Dulantziko hirigune historikoa
Dulantziko hirigune historikoaren oinplanoa.

Hiri-trazadura erregularra dauka, biztanleak bertara bizitzera joan aurretik planifikatutako hiribilduetan izan ohi dena. Dulantziko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen zerrenda orokorrean monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa sartua.[4] 2002ko ekainaren 4an, hirigune historikoak berak jaso zuen monumentu multzo izendapena bereizia.[5]

Erdi Aroko hiribildua eratzen duten kale nagusiak bi dira: Nagusia eta Gotorlekuarena; paraleloak dira eta ekialde-mendebalde norabidea dute (Arabako hiriguneetan ezohikoa). Harresi barrutiaren bide sarea osatzeko, badira aurreko horien perpendikularrak diren beste hiru kale, parrokiarantz, goranzko zentzuan. Hirigunearen ertzetan kokatzen diren etxaldeak soilak dira, eta bikoitzak, aldiz, barrualdekoak. Etxalde bikoitz horietako etxeek fatxada bakarra dute kaleko aldean, eta atzealdea karkabako aldean. Neurri batean, hirigunearen oinplanoa,triangeluarra eta erregularra, hiru elementu nagusiren arabera ordenatzen da: harresia, gotorlekua eta eliza.

Harresia horma exentua zen baina gaur egunean ez da azalean honen aztarnarik. Hegoaldean Gotorlekua eta Eliza batzen zituen, eta azken honetatik abiatuz San Blas kaleko atzealdetik jarraituko zuen, hiribilduaren aterik nagusietariko bat zati horretan irekiko zela. Ate horretatik abiatuz, Nagusia kaleko atzealdetik jarraituz, kaleko beste muturrean egongo zen mendebaldeko ateraino iritsiko zen. Azkenik, hego-mendebaldean kokatzen zen gotorlekuraino jarraituko zuen harresiak, hiribildua itxiz.

Hiribilduaren kokapenik gorenean, Lazkanotarren gotorlekua edo dorretxea zegoen, jatorriz Gaonatarrena omen zena. Harresiaren parean zegoen, hirigunearen defentsari laguntzeko. XVIII. mendea arte zutik jarraitzen zuen, eta ordutik iritsi diren deskribapenen arabera, Arabako lurraldeko gotorlekuetan berezienetarikoa izango zen, dimentsio handikoa.

Dulantziko hiribilduan XVI. mendeko zenbait etxe ditugu, erdi-puntuko arkua bere portadetan eta dobela agitura ona dutela. Behe solairua, goragoko bi solairu eta ganbara dituzte, behekoa harlanduz egina izaten da askotan, eta gainekoak zurezko egituran eta adreiluz, kasu batzuetan, kalerantz aurrera egiten dutela.

Alegria-Dulantzi - Iglesia de San Blas 07
Herrigunearen goialdean dagoen San Blas eliza.

Eraikin esanguratsuen artean daude:

Demografia

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Dulantzik ez zuen biztanle kopuruaren aldaketa handirik jasan XX. mendean zehar. Hala ere, mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran hazkunde oso handia izan zuen, batez ere Gasteizko etxebizitzen prezio handien ondorioz iritsitako lagunei esker.

Dulantziko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Dulantziko Talde Independenteko (DTI-AIA) Joseba Koldo Garitagoitia hautatu zuten alkate. 2015ko hauteskundeen ondoren, alkate berak errepikatu zuen alkatetzan.

Dulantziko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
DTI-AIA
5 / 11
531 (% 40,14)
4 / 11
372 (% 29,38)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 11
367 (% 27,74)
2 / 11
252 (% 19,91)
Euskal Herria Bildu*
2 / 11
251 (% 18,97)
3 / 11
370 (% 29,23)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
114 (% 8,62)
1 / 11
117 (% 9,24)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
60 (% 4,54)
1 / 11
127 (% 10,03)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura

Jaiak

  • Urtarrilaren 3a: San Blas zaindariaren eguna.
  • Irailean Santa Maria omentzen da. Tripafina izeneko pertsonaiaren jaitsiera ospatzen da.
  • Dulantziko gudua: irailaren hasieran, Dulantziko herriak Dulantziko guduaren antzezpena egiten du. Gudu hartan, Zumalakarregi jeneralaren karlista boluntarioek, urriaren 26 eta 27an, Madrilgo gobernuaren armada garaitu zuten. Herri osoak parte hartzen du antzezpen horretan.

Dulantziar ospetsuak

  • Pablo Mendibil Grao (Dulantzi, 1788 - 1832), legegizon katedraduna eta idazlea.
  • Diego Perez de Arriluzea Lopez de Maturana (Dulantzi, 1888 - 1975), fraidea eta kulturagizona. Besteak beste, La hermandad de Iruraiz liburua idatzi zuen.

Argazkien galeria

Dulantziko kale nagusia

Dulantziko kale nagusia

Dulantziko ibaia

Dulantzi ibaia

Alegria de Alava (Dulantzi) Snowed

Dulantzi elurpean

Dulantziko inguruaren ikuspegia

Dulantziren ingurumariak

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. (Gaztelaniaz) Mikel Gorrotxategi: Dulantziren euskal jatorria
  3. a b c (Gaztelaniaz)Portilla, Micalea (1991) Por Álava a Compostela Arabako Foru Aldundia 102-104. or. ISBN 84-7821-066-0.
  4. Esparru arkeologikoa izendapena EHAAn
  5. Dulantziko hirigune historikoaren izendapena EHAAn

Ikus, gainera

Kanpo loturak

2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa

2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 25 eta martxoaren 21a bitartean jokatu zen. Arabako Bertsolari Txapelketa honetan, 18 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 5 kanporaketa, 6 finalaurreko eta finala ospatu ziren. Finala Gasteizko Principal antzokian jokatu zen eta Manex Agirrek irabazi zuen.

2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa urte honetako otsailaren 5a eta apirilaren 1a bitartean jokatu zen. Arabako Bertsolari Txapelketa honetan, 18 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 4 kanporaketa, 6 finalaurreko eta finala ospatu ziren. Finala Gasteizko Principal antzokian jokatu zen eta Oihane Pereak irabazi zuen.

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa urte honetako otsailaren 9a eta martxoaren 30a bitartean jokatu zen. Arabako Bertsolari Txapelketa honetan, 27 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 5 kanporaketa, 3 final laurden, 2 finalaurreko eta finala jokatu ziren. Finala Gasteizko Principal antzokian izan zen eta Iñaki Viñasprek bere aurreneko txapela jantzi zuen.

Alegria Kirol Kluba

Alegria Kirol Kluba Dulantziko futbol taldea da. 1975ean sortu zuten eta egun Arabako Erregional Preferentean aritzen du.

Araba

Araba (ofizialki Araba edo Arabako Lurralde Historikoa euskaraz; Álava edo Territorio Histórico de Álava gaztelaniaz) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko erdialde-mendebaldekoa. 3.311,98 km² ditu (Trebiñuko barrendegia gabe, 3.032,40), eta 2012an ia 322.557 biztanle zituen. Bere barnean du Trebiñu barrendegia, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da; izan ere, Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena (% 40,96) eta biztanle gutxien dituena (% 14,5).

Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere.

Arabako Lautadako kuadrilla

Arabako Lautadako kuadrilla (lehen, Aguraingo kuadrilla) Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago, Arabako Lautada izeneko eskualdea edo eremu geografikoa hartuz. Zortzi udalerrik eta 60 herrik edo kontzejuk osatzen dute, eta hiriburua Agurain bera da. Ia 400 km2-ko azalera dauka eta 11.870 biztanle zituen 2009an.

Burgu

Burgu (ofizialki Elburgo / Burgelu) Arabako erdialdeko udalerri bat da, Aguraingo kuadrillakoa. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, haren mendebaldean dela, Dulantzi ibaiaren eskuin ertzean. Gasteiztik 12 bat kilometro ekialdera dago.

Dulantzi Iraun

Dulantzi Iraun Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Dulantzin sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz.

Plataformak zenbat boto lortu zituen jakitea ezinezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botoak zenbatuta gutxi gora-beherako kalkulua egin liteke; horrela, 2003ko hauteskundeetan 124 izan ziren boto nuluak, emandako botoen %11,75.

Dulantzi ibaiko parkea

Dulantzi ibaiko parkea Gasteizko Eraztun Berdea eratzen duten parkeetako bat da, Dulantzi ibaiaren azken zatia hartzen duena, Gamarraren eta Salburuaren artean. 2001ean sortu zen parkea, ingurune hori hobetzeko hainbat lan eginda. Egun, Salburuko hezeguneen eta Zadorra ibaiaren arteko igarobide ekologiko garrantzitsua da, hau da, bi ekosistema baliotsu horiek lotzen ditu, eta bizidunen espezieei bi gune horien arteko igarobide egokia ematen die.

Dulantziko Udal Liburutegia

Dulantziko Udal Liburutegia Herriko plazaren 2an dago, Micaela Portilla Kultur Etxean. 1984 ean sortu zen. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea ren parte hartzaile da.

Dulantziko geltokia

Dulantzi Arabako izen bereko tren geltokia da, Renfe Distantzia Ertainaren B gunean kokatuta.

Egileta

Egileta Arabako herria da, Dulantziko udalerrian kokaturik dagoena. Herriburuaren hego-mendebaldean dago kokaturik, beste udalerri batzuetako lurren artean enklabaturik.

Gasteizko Eraztun Berdea

Gasteizko Eraztun Berdea Gasteiz inguruko parke multzoa da. Parke horiek beren artean loturik daude, prestaturiko bideen bitartez.

Irungo geltokia

Irun (gaztelaniaz Irún) izen bereko udalerriko tren geltoki nagusia da, Geltoki kalean kokatuta dagoena. Hendaiako geltokiarekin batera nazioarteko geltoki funtzioa betetzen du. Eraikina 1863ko urriaren 18an inauguratu zuen Norteko konpainiak, eta gaur egun jabea ADIF enpresa publiko espainiarra da. Burdinbide azpiegitura bidaiarientzako geltokiak eta Irún Mercancías izeneko zama sailkapen geltokiak ere osatzen dute. 2013an 221.000 bidaiari jaso zituen, aldirietako zerbitzuak kanpo. Hala, Gipuzkoako bigarren tren-geltoki nagusia da, Donostiako Norteko geltokiaren ondoren.

Geltokiak Renfe Operadoraren Alvia, Intercity, Trenhotel eta Aldirikoen zerbitzuak biltzen ditu, Aldirien sareko 2. tarifa-guneari dagokiola eta C-1 linearen geltoki-buru izanik. Gainera, SNCF frantziar trenbide operadorearekin adostuta, Hendaiako geltokian geldialdia egiten duten SNCFren distantzia luzeko TGV eta Intercités zerbitzuek Irunera jarraitzen dute, bidaiariak uzteko baino ez. Burdinbide konplexuaren baitan Irún Mercancías izeneko sailkapen geltokia dago. Euskal Y-a martxan jartzen denean, abiadura handiko zerbitzuek ere geltokian geldialdia egingo dute. Kanpoaldean Irungo autobus geltokia dago, eta 50 metrora Euskotren Trenaren E2 lineari dagokion Irun Colón geltokia.

Larrara

Larrara gaur egun Arabako Dulantziko udalaren barruan dagoen herri hustua da. Laraharia eta Larrahara izenak dokumentatuak izan dira. Egun Larrara toponimoa erabiltzen da.

Lauburu

Lauburua antzinatiko euskal ikur esanguratsuena da. Izenak adierazten duen bezala, lau buru biribildun gurutze itxurako gaia da.

Lezo-Errenteriako geltokia

Lezo-Errenteria ADIFek Lezo udalerriko Ugarritza auzoan duen lurgaineko tren geltoki nagusia da, Errenteria udalerriari ere zerbitzu ematen diona. Geltokia Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Donostiako Renfe Aldirien C-1 lineari, Distantzia Ertaineko MD eta distantzia luzeko Intercity zerbitzuei dagokiela. Burdinbide azpiegitura bidaiarientzako geltokiak eta instalazio logistikoaren geltokiak ere osatzen dute. 1863ko urriaren 18an inauguratu zuen Norteko konpainiak, eta Renfeko Aldirien sareko 1. eta 2. tarifa-guneei dagokio.

Geltokiak bi alboko nasa eta bi trenbide nagusi ditu. Horiez gain, beste bost trenbide daude bidaiarien geltokiaren inguruan, zama garraioetarako erabiliak.

Norteko geltokia (Donostia)

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Iparreko geltokia»Donostia - San Sebastián, Atotxako geltokia edota Norteko geltokia ezizenez ere ezaguna, Donostiako tren-geltokirik garrantzitsuena da, eta Egiako auzoan kokatuta dago, Atotxa auzoan. Eraikina, C. A. Letourneur ingeniari frantziarrak eraikia da, 1864an inauguratu zuen Norte enpresak, eta gaur egun eraikinaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Eraikina Frantzia pasealekuan zehar hedatzen da, eta sarrera Maria Kristinaren zubi-muturraren parean dauka. Donostian trenbidea ezarri zenetik geltoki nagusia da.

Geltokiak Renfe Operadora enpresaren aldirietako, ibilbide ertaineko eta ibilbide luzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Geltokiaren kanpoaldean Donostiako autobus-geltokia eta Dbus eragilearen autobus-geralekua daude. Gainera, Abiadura Handiko Trenak Donostian izango duen geltokia izango da.

Tullonium

Tullonium edo Tullonio Ptolomeok aipatutako barduliarren lurraldea osatzen zuten civitatesen bat izan zen. Ab Asturica Burdigalam galtzadaren mansio bat izan zen. Egungo Dulantzin zegoen, Henaio gazteluaren 500 metrotara iparralderantz.

Arabako udalerriak Araba

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.