Dinastia

Dinastia familia bereko agintarien multzo bat da, aginpidea gehienetan ondoz ondo izan dutenak. Oso erabilia da monarkia kontzeptuarekin batera. Dinstiatan karguak aitatik semera igaro ohi dira, baina adopzio bidez ere eman daitezke. Honakoaren kasu nabarmena zen Erromatar Inperioan.

Bestelako botere batzuetan ere oso erabilia da. Adibidez Rotschild edo Rockefeller dinastiak ezagunak dira bankuen munduan.

La familia de Felipe V (Van Loo)
Felipe V.aren familia

Ikus, gainera

  • Leinua: familia edota klan bateko arbaso edo ondorengo lerro segida.
Akemenestar Inperioa

Akemenestar Inperioa (persieraz: هخامنشیان, Hakhâmaneshiyân), batzuetan Lehen Persiar Inperioa deitua, Iran Handia izeneko eskualdea gobernatu zuen Mediar Inperioaren ondorengoa izan zen, Ziro Handiak sortua. Persiar eta Mediar inperioak, batzuetan, biak batera Mediar-persiar Inperioa izenaz dira ezagunak, beste inperio batzuk ere barnean hartuta.

Antzinaroaren inperiorik handiena izan zen, hiru kontinentetan zabaldua: Asia, Afrika eta Europa. Une gorenean, ia 8 milioi kilometroko koadroko eremua hartzen zuen, eta Iran, Afganistan, Pakistan eta iparraldeko India, Erdialdeko Asiako eskualde batzuk, Anatolia, Trazia eta Mazedonia, Itsaso Beltzaren kostaldeak, Irak, iparraldeko Saudi Arabia, Jordania, Palestina/Israel, Libano, Siria eta antzinako Egiptoaren hiri nagusiak ia Libiaren mendebalderaino zituen bere barnean.

Mendebaldeko Europako historiografian Mediar Gerretan greziar hirien etsaia izateagatik, juduak Babiloniako esklabotzatik askatzeagatik eta hizkuntza ofizialak ezartzeagatik da ezaguna. Alexandro III.a Mazedoniakoak K.a. 330 inguruan inperioa inbaditu eta desegin ondoren, banatu eta Ptolomeotar Erresuma eta Seleukotar Inperioaren artean banatu zen. Haren lurraldeak zibilizazio helenistikoaren zati bat izan ziren. Inperioa berriro eratu zen partiar eta sasandar aroetan.

Almohade dinastia

Almohadeen dinastia berbere-musulman jatorriko dinastia bat izan zen, XII. mendean gaur egun Maroko den lurraldean sortutakoa Magreben jabeak ziren almorabideek azaldutako heterodoxiaren aurka. Izena arabierazko al-Muwahhidūn (الموحدون), hitzetik (euskaraz: «unitarioak») dator, jainkotiar bakartasunen oinarritutako bere ikuspegi fundamentalista nabarmentzeko erabilia.

Bandera

Bandera edo ikurrina oihal zati bat da, normalean laukizuzena, alde batean haga batetik eusten dena eta nazio, estatu, hiri, dinastia, elkarte eta abarren ikur edo bereizgarri bezala balio duena. Egoera juridiko, militar eta teknikoak, besteak beste, adierazteko ere balio izaten du.

Horrez gain, banderak mezu ezberdinak transmititzeko ere erabiltzen dira. Esate baterako, 1 Formulan egoera ezberdinak jakinarazteko erabiltzen dira bandera ezberdinak.

Banderak aztertzen dituen zientzia bexilologia izenez ezagutzen da.

Bizantziar Inperioa

Bizantziar Inperioa edo Ekialdeko Erromatar Inperioa Antzinaro Berantiarreko eta Erdi Aroko kristau inperioa izan zen, greziar edo heleniar kulturakoa. Hiriburua Konstantinopolis zuen, Bizantzio ere deitua (gaur egungo Istanbul).

Erromatar Inperioaren gainbeherarekin sortu zen, inperio hura bitan zatitu zenean. Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ondoren (476), beste mila urtez eutsi zion ekialdekoak, Konstantinopolis konkistatu zuten arte, hain zuzen (1453). Inperioaren jatorrian dago Dioklezianok ekialdeko muga lurraldeak babesteko ezarri zuen bitariko gobernua, Galeriok mantendu zuena. Konstantinopolis antzinako Bizantzio hiriaren gainean eraikitzeko erabakiak eta, batez ere, Konstantinoren hura inperio osoko hiriburu bihurtu nahiak (330) Inperioaren banakuntza ekarri zuen, Teodosio I.a hil ondoan (395). Semeen artean banatu zuenean, Arkadiori sortaldea egokitu zitzaion eta Honoriori, sartaldea. Ekialdeko Inperioa hego Danubiotik Ipar Mesopotamiaraino hedatzen zen, lur hauek barne zirela: Balkanak, Asia Txikia, Zipre, Kreta, Siria, Palestina, Egipto eta Ipar Mesopotamia.

Borboi etxea

Borboi (frantsesez Bourbon, gaztelaniaz Borbon eta italieraz Borbone) Frantzian jatorria duen errege-leinua da. Kapeto leinuaren adarra da. Egun Espainian eta Luxenburgon errege baino ez badira ere, lehen Nafarroako Erresuman, Frantzian eta Italian erregeak ziren.

Borboi leinuko lehendabiziko erregea Henrike III.a Nafarroakoa izan zen, Frantziako errege ere izan zena.

Egiptoko V. dinastia

Egiptoko V. dinastiak, K.a. 2500etik K.a. 2350 arte iraun zuen. Egiptoko Antzinako Inperioaren zati da.

Manetonek, errege hauek Elefantinatik gobernatu zutela idatzi zuen, arkeologoek, errege hauen egoitzak Ineb hedyn (Menfis) zeudela frogatzeko froga argiak aurkitu dituzten arren. Ez da zehatz ezagutzen Userkafek, dinastia hau nola sortu zuen.

Egiptoko VI. dinastia

Egiptoko VI. dinastiak K.a. 2350etik K.a. 2190 arte irauten du, eta, egiptologo gehienek, Egiptoko Antzinako Inperioaren azken zatitzat hartzen dute.

Egiptoko XI. dinastia

Egiptoko XI. dinastia, Egiptoko lehen tarteko aroaren amaiera eta Egiptoko Inperio Ertainaren hasierako zati da, eta, gutxi gora-behera, K.a. 2150etik K.a. 1990 arte irauten du.

VII, VIII, IX, X eta XI. dinastiaren lehen zatiak, Egiptoko lehen tarteko aroa deritzon garaia osatzen dute. Dinastia honetan zehar bateratu zen Antzinako Egipto osoa Inperio Ertaineko faraoien boterepean.

Egiptoko XIII. dinastia

Egiptoko XIII. dinastia Egiptoko bigarren tarteko aroaren hasieran sortu zen. K.a. 1760tik K.a. 1630 arte irauten du.

Egiptoko XII. dinastia leinu familiar bat zen bitartean, XIII. dinastiako gobernariek ez ditu behar adina aginte, ia ez dute leinu bat sortzeko ahalmenik eta euren agintaldiek urte gutxi batzuk edo batzuetan hilabete gutxi batzuk baino ez dute irauten. Horietako asko militarrak edo atzerritar kananearrak dira.

Gobernari hauek boterera sarri usurpazio bidez iristen dira, eta normalean ez dute herrialde osoan agintzen, euren autoritateari beste usurpatzaile lokal batzuek aurka egiten zioten. Argi dago oinordekotza eskubidea bera ere zalantzan ere jarri izana.

XIII. dinastian hurrenez hurren Uaseten (Tebas) eta hiriburu administratiboa zen Ity-Tauyn (El Lishtetik gertu) bizi izan ziren bi leinu ezberdintzen dira.

Herrialdea hiru lurralde administratibotan banatzen da: Iparraldea, Niloren delta eta Menfiseko eskualdea ordezkatzen duena, hegoaldea, El Fayumetik Nubiara doana, eta hegoaldean baita ere Tebas eta bere eskualdea hartzen duen zatia.

Oreka eta egonkortasun garaiak ordena falta eta gerrila garaiekin txandakatzen dira. Paradoxikoki, tronua etengabeko beldurren ondorioz asaldatzen den bitartean goi funtzionarioek euren karguetan jarraitzen dute, erresumaren administrazioa antolatuz.

XIII. dinastiak, ordea, ia ez du aldaketarik egiten Egiptoren arte eta aktibitatean, eta, horren ondorioz, egiptologoren batzuk ez dute tarteko bigarren aroaren barnean hartzen.

Egiptoko XIX. dinastia

Egiptoko XIX. dinastia, herrialdea, K.a. 1295etik K.a. 1186 inguru arte gobernatu zuten Egiptoko Inperio Berriko gobernariek osatzen dute. Egiptoko XVIII. dinastia garrantzitsuaren ondorengoak izan ziren, eta, arrakasta gehiago edo gutxiagorekin, herrialdearen egoera, Amenofis III.a eta bere aurrekoen egoerara aldatzen saiatu ziren.

Egiptoko XVIII. dinastia

Egiptoko XVIII. dinastia Egipto gutxi gora-behera K.a. 1550 eta K.a. 1295 bitartean gobernatu zuten faraoiek osatzen dute. Hau faraoien Egiptoren handitasun goreneko garaietako bat izan zen, bere lurraldea hedatzea ere lortuz. Historialariek Egiptoko Inperio Berria deitzen duten garaiaren hasiera da.

Egiptoko XX. dinastia

Egiptoko XX. dinastia (K.a. 1190-K.a. 1070) Sethnakhtek sortu zuen, Ramses II.aren familiako azken tronugaiak baztertuz boterea hartzen duen Egiptoko armaden generala.

XVIII, XIX eta XX. dinastiak Egiptoko Inperio Berria izenpean biltzen dira.

XIX. eta XX. dinastien arteko garai historikoari ramesidar garaia deitzen zaio, garai horretako faraoi gehienek izan zuten izenagatik.

Estuardo etxea

Estuardo etxea (ingelesez Stuart edo Stewart) 1371 eta 1693 bitartean Eskoziako erregetzan egon zen dinastia edo familia izan zen. 1603tik aurrera baita Ingalaterran ere Jakue I.aren eskutik.

Etxe honen arbasoak Fitzalan leinua dira, Bretainiakoa, eta XII. mendean heldu ziren, Dabid I.a eskoziarren erregeak Europa kontinentaleko beste familia batzuekin batera (Bruce, Douglas, Giffard...) Eskoziara gonbidatuta eta, haiekin batera, burguak, monasterioak eta lurrak populatzeko herritar anglosaxoiak heldu ziren Eskozia hego eta ekialdera. Egungo Renfrewshiren finkatu ziren. Normandiarren frantses kultura eta hizkuntza ekarri zituzten aldean, eskoziar eliteak imitatzen saiatu zirenak.

Dabid erregeak bere oinordekoentzat Eskoziako Zerbitzari Nagusia titulua sortu zuen, High Steward of Scotland, luze gabe leinuaren izen bilakatua: gurean Estuardo adierazitakoa. Ingalaterrarekin izandako harremanen eta gerren ondorioz, Estuardotarrek hango ohituren eragina ezarri zuten gortean. Jakue IV.ak, artean, bazekien gaelikoz hitz egiten, baina ez Ingalaterrako oinordeko ere bilakatutako Jakue V.ak, umetan errege bilakatuak. Harekin batera, Eskozia-Ingalaterra uztartuta geratu ziren Estuardo etxearen eskutik.

Horrek, baina, areagotu egin zituen liskarrak Ingalaterrako manera elitista eta ohitura urrunak hartutako erregeen eta eskoziar jaun eta tradizioen artean, baita borroka biziak piztu ere, erlijioari lotuta. Jakue VI.a Ingalaterrako I.a bilakatu zen. Ingalaterrako dinastiaren lehenbiziko garaia 1649an Errepublika aldarrikatu zen arteraino luzatu zen. Hamarkada baten ondoren Estuardotarrak monarkiara itzuli eta 1689. urte arte mantendu ziren, urte honetan Jakue II.a Ingalaterrakoa erregetzatik kendu eta bere ordez Gilen III.a Orangekoa jarri zuten.

Hau hil ostean, bere ordez Estuardo dinastiako azken monarka ipini zen: Ana I.a Britainia Handikoa, erregina honek 1714. urterarte Britainia Handia eta Irlandako lehenbiziko monarka bilakatzea lortu zuelarik. Azken erregina hau ondorengorik gabe hil zenean, bere senitarteko hurbila zen Jurgi I.a Britainia Handikoa errege bilakatu zen, honenbestez Hannover etxea erregetzan ezarri zen.

Omeiatar Kalifa-herria

Omeiatar Kalifa-herria (arabieraz: بنو أمية‎, Banu Umayyah) Mahoma hil ondoren izandako lau kalifa-herrietatik bigarrena izan zen. Omeiatar leinuak zuzendua izan zen, leinuaren sortzailea Umayya ibn Abd Shams izan zen. Omeiatarren familia Uthman ibn Affanekin iritsi zen boterera (K. o 644–656), baina omeiatarren erregimena Muawiya ibn Abi Sufyanek sortu zuen Musulmanen Lehen Gerra Zibilaren ondoren, 661. urtean (Hejiraren ondoko 41. urtean).

Nahiz eta omeiatarrak jatorriz Mekakoak izan, Damasko aukeratu zuten hiriburutzat. Hedadurarik zabalena izan zuenean (13.400.000 km2), munduko inperiorik zabalena bilakatu zen.

Ptolomeotar dinastia

Ptolomeotar dinastia (antzinako grezieraz: Πτολεμαῖοι, Ptolemaioi) greziar errege dinastia izan zen, Ptolomeo I.a Soterrek, Alexandro Handiaren jeneralak, sortu zuena. Dinastia honek Egipton gobernatu zuen Aro Helenistikoan, Alexandro hil zenetik K.a. 30era arte; azken urte horretan, Aktiumgo guduaren ondoren, Erromako probintzia bihurtu zen. Lagiden dinastia eta lagidak (antzinako grezieraz: Λαγίδαι, Lagidai) izenaz ere ezagutzen da, Lagos deitzen baitzen Ptolomeo I.aren aita (edo ustezko aita). Erresuma honen hiriburua Alexandrian ezarri zuen Ptolomeok. Garai hartan hiri handia zen, eta Antzinaroko merkataritza eta ezagutza gunerik handienetako bat.

Ptolomeotar dinastiak hasiera-hasieratik egiptoar ohiturak hartu zituen. Mazedoniako Seleukotar dinastiaren etsai izan zen beti. K.a. 197an, Ptolomeo V.aren erregealdian, dekretu bat argitaratu zen hiru idazkera ezberdinetan harri beltz baten gainean. 1799an aurkitu zuten harri hori Rosettatik gertu (Rosetta harria izena ematen zaio), eta hartaz baliatu zen Jean-François Champollion hieroglifo idazkera deszifratzeko

Tarteka ptolomeotar dinastiak Zirenaika domeinatu zuen (gaur egungo Libiaren ipar-ekialdean), baita Kanaan hegoaldea eta Zipre ere.

Azken agintaria Kleopatra ospetsua izan zen. Hura eta haren seme Zesarion (Ptolomeo XV.a) hil ondoren, dinastia amaitu egin zen, eta Augusto erromatar enperadoreak Erromatar Inperiora erantsi zuen Egipto K.a. 30ean.

Qing dinastia

Qing dinastia (txinera tradizionalez: 清朝; pinyinez: Qīng Cháo; mantxueraz: ᡩᠠᡳᠴᡳᠩ ᡤᡠᡵᡠᠨ) 1644tik 1911 arte Txinan agintean izan zen dinastia da; haien agindupeko estatuak Txina, Txinako Inperioa edo Quing Handien Inperioa zuen izena. Mantxuriatik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa. Taiwan, Tibet, Mongolia eta Xinjiang konkistatu zituzten.

Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten. 1851tik 1864ra Taiping matxinada izan zuten, milioika hildako eragin zituena. XIX. mendean Opioaren Gerrak egin zituzten Britainia Handiaren aurka; gerrak galduta, Hong Kong eman behar izan zieten britainiarrei.

1894 eta 1895an Korearen inguruko gaiengatik Lehen Txina-Japonia Gerra izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu eta errepublikaren aldeko aldarri handiagotu zen.

Tudor dinastia

Tudor dinastia 1485 eta 1603 bitartean Ingalaterra gobernatu zuen errege leinu bat izan zen. Bere ikurra Tudor larrosa zen, hamar lore-hostodun larrosa, bost hosto gorri ertzetan eta bost horri zuri erdialdean, honek Lancaster etxea eta York etxearen arteko batasuna eta XV. mendean Ingalaterrako Erresumak jasan zuen Gerra Zibilaren amaiera irudikatzen zuen.

Turingo Errege Kanona

Turingo Errege Kanona —Turingo Kanona eta Turingo Errege Zerrenda izenez ere ezaguna— idazkera hieratikoz idatzitako testuak dituen papiro bat da, Turingo Egiptoar Museoan gordeta dagoena; hain zuzen ere museoari hartu dio izena.

Testua, Ramses II.a faraoiaren erregealdian datatua dago (beranduago idatzia egon daitekeen arren), eta Egipton gobernatu zuten faraoien izenak aipatzen ditu, faraoien garaiaren aurretik herrialdea gobernatu zuten jainkoak aurretik dituztela.

Papiroa, 170 zentimetroko luzera eta 41 zentimetroko altuera duena, 160 txatalez osatua dago, gehienak oso txikiak, eta zati asko falta dira.

Txinako Herri Errepublika

Txina (txinera tradizionalez: 中國; txinera sinplifikatuz: 中国; pinyinez: Zhōngguó), ofizialki Txinako Herri Errepublika, ekialdeko Asiako estatua da, munduko jendetsuena: 1.340.000.000 biztanle, munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da, CIA World Factbookaren arabera, eta hirugarrena, Indiak eskaturiko lurraldeak baina Txinak administratzen dituenak kontuan hartuz gero.

Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. Hamalau herrialderekin du muga. Pekin (Beijing, 北京) du hiriburua.

XIV. mendea

XIV. mendeak 1301etik 1400. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.