Deuteronomioa

Deuteronomioa[1] Itun Zaharreko liburua da, Pentateukoko bosgarrena (K.a. 622). Aurreko liburuetan emandako lege erlijiozko eta zibilen bilduma da funtsean, Israelen historiaren gidatzat ipinia.

34 ataletan eta 959 txataletan dago banatua. Bertan jasotzen da juduak Lur Agindura iristear zeudela Moisesek egin zuen hitzaldia, Legearen azalpen berria emanez. Halaber, gogora ekartzen da herri juduaren ibilera Egiptotik irten zenez geroztik: irteera, Sinai mendiko gertaera, eta abar. Bukaeran, Moisesen azken agurreko hitzaldia dator eta haren heriotzaren kontakizuna.

BibleSPaoloFol050vFrontDeut
San Paoloren Biblian agertzen den Deuteronomioaren irudia

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

Kanpo loturak

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Agindutako Lurraldea

Agindutako Lurra edo Agindutako Lurraldea (hebreeraz הארץ המובטחת‎, ha-Aretz ha-Muvtachat), Israelgo Lurraldearentzako erabiltzen den beste izen bat da, Biblia hebrearraren arabera, Jainkoak, Abrahamen ondorengoei, honen seme Isaaken bidez eta israelitentzako, Abrahamen biloba zen Jakoben ondorengoentzako hitzemandako eskualdea.

Horrela lehendabizikoz Abrahamek (Hasiera 15, 18-21), gero aurrekoen semea zen Isaakek eta honen semea zen Jakobek (Hasiera 28, 13) agindutakoa jaso zuten. Eskualde hau Egiptoko kostaldetik Eufratesko ertzeraino doa eta Egiptoko exodoaren ondoren jaso zuten israeldarrek (Deuteronomioa 1, 8).

Mormoien liburuak izen hori erabiltzen duenean Amerika esan nahi du.

Biblia

Biblia (antzinako grezieraz: τὰ βιβλία, tà biblía, «Liburuak») judaismoaren, samaritanismoaren, kristautasunaren eta rastafarismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu bilduma da. Erlijio horietako sinestunen ustez, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten zaie gizakiei.

Bi atal nagusi ditu, Hebrear Biblia eta kristauen Itun Berria. Kristauek Hebrear Bibliari Itun Zahar deitzen diote. Hebrear Bibliako testuak gehienbat hebreeraz idatzi ziren (zati batzuk, arameraz), eta Jesu Kristo jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen duten liburuek osatzen dute. Kristauek ez bezala, hebrearrek ez dute Jesus Nazaretekoa (Jesu Kristo) Jainkoaren semetzat aitortzen; horregatik, ez dute Itun Berria liburu sakratutzat onartzen. Itun Berria hasierako kristau batzuek idatzitako hainbat idazkiren bilduma da, I. mendeko koiné grezieraz idatzia; kristau idazle horietatik gehienak Kristoren judu dizipuluak zirela uste eta sinesten da. Kristau denominazioen artean ere desadostasunak daude, ea zer sartu behar litzatekeen kanonean, bereziki apokrifoei dagokienez.

Bibliako aipuak

Biblia aipatzen denean, normalean liburuaren izena (liburua, Bibliaren zentzuan alegia) aipatzen dugu (batzuetan laburdurarekin), gero kapitulu-zenbakia eta, koma baten ondoren, bertset zehatza edo marratxoz banatuta, zein bertsetatik zenbatgarreneraino den pasarte zehatza.

Bibliaren zein bertsioz ari garen ere aipagarria izan daiteke. Euskararen kasuan, erreferentziazko testutzat har daitekeena Elizen Arteko Biblia da, euskara batuan argitaratua.

Daraa

Daraa (arabieraz: درعا‎, ˈdarʕa ahoskatua) hego-mendebaldeko Siriako hiria da, Jordaniako mugatik gertu dagoena. Izen bereko eskualdeko hiriburua, Hauran eskualdeko historikoan dago. 2004ko erroldaren arabera, 97.969 biztanle zituen.

Hasiera (Biblia)

Hasiera edo Genesia (grezieraz biblos geneseos, «jatorriko liburua», «sorrerako liburua»; hebreeraz beresith, «hasieran») Bibliako Itun Zaharreko eta Torako lehen liburua da. Tradizio judu-kristauaren arabera Moisesek idatzi zuen, baina egun iritzi orokorra da, tarteka egitate historiko zenbait jasotzen baditu ere, antzinako alegiazko kontakizunen bilduma dela, K. a. 950. urtearen inguruan osatzen hasia, eta Esdras apaiz idazkari judutarrak burutua K. a. V. mendean. Liburuak munduaren sorrera eta gizadiaren lehen aroak kontatzen ditu: Jainkoak mundua eta gizakia nola sortu zituen, Adam eta Eba lehen gizonaren eta lehen emakumearen istorioa, Kain eta Abelen istorioa, Noeren ontzia eta uholdea, Babelgo dorrea eta Abram, Isaak, Jakob eta Josef aitalehenen istorioak, besteak beste. Judaismoan, Hasiera liburuak Jainkoaren eta Israelen arteko lotura agertzen delako da garrantzitsua. Kristau-dotrinan, berriz, funtsezko elementuak ezartzen ditu munduaren sorrerari eta jatorrizko bekatuari buruz.

Sinesmen horien aurka daude eboluzioari eta bizitzaren jatorriari buruzko teoriak, bizitzaren jatorria prozesu fisiko-kimiko baten ondorioz sortu eta gizakia primateengandik eboluzioz garatu dela baieztatzen dutenak. Teoria horiek zientzian frogatutzat jotzen badira ere, badira Hasiera liburuko bertsioa hitzez hitz sinisten dutenak eta horren aldeko argudioak ere ematen dituztenak. Hasiera liburuak sorrerari buruz ematen duen bertsioaren aldeztaile direnen sinesmenari kreazionismo deritzo. Beste sinestun zenbaitek aldezten dute zientzia eta fedea bateragarriak direla, eta Hasierako kontakizunak modu alegoriko edo sakonean ulertu behar direla.

Itun Zaharra

Itun Zaharra kristauen Bibliako lehen azpiatala da (bestea Itun Berria da). Nazareteko Jesus jaio aurretik idatzitako liburu sakratuak biltzen ditu, juduen liburu sakratuak hain zuzen. Lau sail nagusitan banatzen da: Pentateukoa edo Moisesen legea, liburu historikoak, olerki eta jakintza liburuak eta profeten liburuak.

Juduen liburu sakratuak hebreeraz idatzi ziren, eta kristauek horiexek hartu zituzten oinarri. Hala ere, grekerara itzuli zen bertsioan (Hirurogeita hamarrak) beste liburu batzuk gehitu ziren. Azken bertsio hau da Eliza Katolikoak sakratutzat hartzen duena, latinez idatzitako Vulgata bertsioa hain zuzen. Protestanteek nagusiki juduek onartzen dituzten liburuak hartzen dituzte sakratutzat soilik. Protestanteek ez baina katolikoek onartzen dituzten liburuei deuterokanoniko deritze (bigarren kanonekoak esan nahi du).

Josef Nazaretekoa

Josef Nazaretekoa (hebreeraz: יוֹסֵף), kristautasunaren arabera, Jesukristoren ama zen Mariaren senarra izan zen eta, beraz, Jesusen usteko aita. Lanbidez arotza izan zen eta jende xumea zela badioten ere, Mateo (1:1-17) eta Lucasen (3:23-38) genealogiek David erregearen leinuarena zela diote. Bere heriotza-data ezezaguna bada ere, tradizioak dio Jesusek hamabi urte baino gehiago zituela hil zela. Dena den, Ebanjelioaren berri ematen hasi zuenean ez da agertzen.

Kaxrut

Kaxrut (hebreeraz: כַּשְׁרוּת‎) juduen lege dietetikoen multzoa da. Halakhak (juduen legea) agindutakoa jarraitzen duten elikagaiak koxer edo kaxer dira, hebreerazko kashér (כָּשֵׁר), "egokia" hitzaren ashkenazien ahoskera dena. Juduen legearen aurkako elikagaiek, berriz, treif izena dute.

Kaxruten oinarrizko legeak Toraren Lebitarren eta Deuteronomioa liburuetatik atera zituzten. Hala ere Torak ez zituen eman lege horren arrazoimenak. Hori zela eta, juduek historian zehar arrazoi filosofiko, praktiko eta higienikoak prestatu zituzten haientzat, adibidez, Maimonidesen Moreh Nevukhim liburuan.

Lebitar

Lebitar (hebreeraz: לֵוִי‎, Levi, Lēwî, "atxikita") Levi-ren leinuko israeldarra izan zen, tenpluaren zerbitzuan aritzen zena. Bere burua Jakob eta Learen hirugarren semea zen Leviren oinordekotzat zuten.

Bere eginkizun erlijioso eta politiken truke, beste tribuek detxemak ordaintzen zizkieten lebitarrei. Apaizak Kohanim zuten izena eta kohanim ez zirenak musikariak edo zaindariak ziren.

Josuek israeldarrak Kanaanera eraman zituenean, lebitarrak hiriak bereganatu ez zituzten bakarrak izan ziren, hauek "Jauna baitute ondare, berak hitzeman bezala"

Medikuntzaren historia

Medikuntzaren historia osasunaren ezagutzak eta sendabideak izan duten bilakaera ikertzen duen historiaren adarra da. Bere jatorritik hasita, gizakia errealitatea bera eta bertan gertatzen diren bizia, heriotza edo gaixotasunaren gertaera transzendentalak azaltzen saiatu izan da. Lehenengo giza kultura eta zibilizazioek itxura batean kontrakoak ziruditen bi zutaberen gainean oinarritu zuten beraien praktika medikoa: alde batetik, izaera pragmatikoa zuen enpirismo primitiboan (naturatik lortutako erremedioei eta belarren erabilerari lotuta gehienbat) eta, beste alde batetik, medikuntza magiko-erlijioso batean, jainkoengana jotzen zuena adierazezina zena ulertzen saiatzeko. K. a. 500. urtean Alkmeon Krotonakoarekin, tekhné (teknikan) oinarritutako etapa bati hasiera eman zitzaion, non uste zen gaixotasuna, eralda edo konpon zitezkeen fenomeno natural batzuen ondorioz sortzen zela. Hau izan zen medikuntza modernoaren jatorria, nahiz eta hurrengo bi milurtekotan, korronte berri asko sortuko diren eta tradizio luzea duten beste kulturetako modeloak ere presente izango diren (txinatarra esate baterako).

XIX. mendean, honela definitu zuten Auguste Bérard eta Adolphe Marie Gubler medikuek ordura arteko medikuntza: «Gutxitan sendatu, sarritan arindu, beti kontsolatu».

XX. mendeko medikuntza, garapen zientifiko eta teknikoak bultzatuta, erantzunak emateko gaitasun handiagoa zuen diziplina bilakatzen joan zen, baina ordura arte esperimentatu izan ziren praktiken fruitu izateari utzi gabe: medikuntza zientifikoaren oinarria (ebidentzian oinarritutakoa), biologizista da nagusiki, baina onartu eta proposatzen ditu faktore biologiko, psikologiko eta soziokulturaletan oinarritutako osasun-gaixotasunaren eredu berriak.

Pentateuko

Pentateukoa kristauen Bibliako lehenengo bost liburukien multzoa da, hain zuzen Hasiera, Irteera, Lebitarren liburua, Zenbakiak eta Deuteronomioa. Funtsean, judaismoko Toraren berdina da, Torako bost liburukien edukia zertxobait aldatzen bada ere; bestalde, Pentateukoan ez bezala, judaismoan Torak erlijio horretako oinarria osatzen du.

Shema Yisrael

Shema Yisrael edo Sh'ma Yisrael; hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל‎; "Entzun, Israel") goiz eta arratsero juduek egiten duten otoitzaren hasiera da. Biblian azaltzen da (Deuteronomioa 6:4-9 eta Deuteronomioa 11:13-21; Zenbakiak 15:37-41) eta juduen fede aitorpena da. Lehen bertsoan judaismoaren oinarri monoteistikoa agertzen da: «Entzun, Israel: Jahveh gure Jainkoa da Jahveh bakarra» (hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל ה' אֱלֹהֵינוּ ה' אֶחָד‎)

Juduek ohitura dute Entzun, Israel azken hitz moduan erabiltzea eta baita umeen lo egin baino lehenagoko otoitz ere.

Shevat

Shevat edo Shvat (hebreeraz: שְׁבָט‎, akadierazko Šabātutik, "jotzen duen euria", hilabete honetako eurien indarragatik, ipar hemisferioko neguko azkenak), hebrear egutegi modernoko bosgarren hilabetea da, Munduaren Sorrerarekin hasten dena, eta hamaikagarren hilabetea, Bibliako hilabete ordenaren arabera, Nisan hilabetetik hasten dena, hebrearrak, Egiptotik esklabotzatik irten izana ospatzeko.

Shevat hilabeteari Biblian emandako izena, soilik "hamaikagarren hilabetea" da, zenbaketa ordinala jarraituz, hebrear urteko gainontzeko hilabete guztiak bezala Toran: Berrogeigarren urtean, hamaikagarren hilabeteko lehen egunean, Moisesek israeldarrei hitz egin zien, Yahvehk eurei buruz agindu zion guztia azalduz" ((Deuteronomioa 1:3).

Bere egungo izenak, Shevat, bere jatorria, antzinako Babiloniako hilabeteen izenean du, akadieratik datozenak, eta, hemendik, bertan K.a. 586 eta K.a. 536 bitartean erbesteratutako judutarrek hartu zituzten, Nabukodonosor II.ak erbesteratu ondoren. Shevat hilabetea, bere izen babiloniar berriarekin, behin baino ez da agertzen: "hamaikagarren hilabetea, Shevat hilabetea dena". (Zakarias 1:7).

Shevat hilabeteak, beti 30 egun ditu, eta ipar hemisferioko neguko hilabete bat da, gregoriar egutegiko urtarrila eta otsailarekin parekatzen dena, urtearen arabera. Zodiakoko bere zeinua, Aquarius da, euri garaiaren amaiera eta ibaien eta ur iturrien isuri oparoaren amaiera garaia izateagatik.

Tora

Tora (hebreeraz: תורה‎, «legea») judaismoaren liburu fundatzailea da. Bost liburuk osatzen dute:

Hasiera (Bereshit [בְּרֵאשִׁית]),

Irteera (Shemot [שְׁמוֹת]),

Lebitarrena (Vayikrá [וַיִּקְרָא]),

Zenbakiak (Bemidbar [בְּמִדְבַּר]) y

Deuteronomioa (Devarim [דְּבָרִים]).Bost liburuok Pentateuko edo Jumash deituriko multzoa osatzen dute. Tradizioaren arabera, Moisesek idatzitako liburuak dira eta Jainkoak Sinai mendian egindako errebelazioa biltzen dute. Juduek, Erromako Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak eta Protestanteek Bibliaren aurreneko muintzat dute eta denon kanonetan dute lekua. Liburuon gaia hebrear herriaren historia da, hasiera mitikoetatik (munduaren sorrera, paradisua, uholdea) Moisesen heriotzaraino. Adituek hiru idatzaldi nagusi bereizten dituzte: jainkoa Jahve izendatzen duena (K.a. IX. mendea); jainkoa Elohim izendatzen duena (K.a. VIII. mendea) eta kronikariarena, apaizen arautegia barne (K.a. IV. mendea).

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.