Denis Diderot

Denis Diderot (Langres, 1713ko urriaren 5 - Paris, 1784ko uztailaren 31) idazle eta filosofo frantsesa, Ilustrazio garaiko idazle eta filosofoa. Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera.

Denis Diderot
Denis Diderot - Alix - Vanloo
Bizitza
Jaiotza Langres1713ko urriaren  5a
Herrialdea  Frantziako Erresuma
 Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1784ko uztailaren  31 (70 urte)
Familia
Aita Didier Diderot
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Lantokia(k) Paris eta San Petersburgo
Influentziak Aristoteles, Baruch Spinoza eta Voltaire
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Mugimendua entziklopedista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateoa
IMDb nm0225784
www.denis-diderot.com
Denis Diderot signature

Bizitza eta lanak

Erdi-mailako labanagile baten semea zen, eta aitak eragin handia izan zuen harengan. Gizarte-mailaz probintziako burgesiakoa zen, baina gizarte feudal eta aristokratiko hartan ez zegoen gizarte-mailan gora egiterik, bi bide jakinen bidez ez bazen. Bata elizgizon egitea zen: hala, ikasketak jesuitekin egin ondoren, elizgizonen goi-mailako kargu ondo ordainduak eskuratu ahal izateko hasi zen bere burua prestatzen. Beste bidea arteena, zientziena eta letrena zen; gizaldi hark sortua zuen berrikuntzetako bat zen hura, pertsona ikasiarena, gaur egun intelektuala esaten zaiona. Garai hartan, letra-gizonek, artistek eta zientzialariek ez zuten eskurik izan agintearen barrunbeetan, haina XVIII. mendean, «Argien Mendea» esan zitzaion hartan, lortu zuen burgesiak ordu arte elizak gotorleku baten gisa beretua izan zuen alor batean esku hartzea, hezkuntzan hain zuzen, eta jende letraduna izan zen esku-hartze haren aitzindaria, helburu garbi batekin: elizak gazteengan zuen eragin kaltegarria ezereztea, eta elizgizonen ondasun-oinarri sendoenetako bat haiei kentzea. Jende ikasi hari entziklopedista esan zitzaien mende hartan edo, berek beren buruari esaten zioten bezala, «filosofoak».

Encyclopedie de D'Alembert et Diderot - Premiere Page - ENC 1-NA5

Diderotek, hamabost urterekin, alderdi laikotik gizartean arrakasta handiagoa izan zezakeela sumatu zuenean, Elizaren bidea baztertu eta Parisera abiatu zen, gizon ikasi eta ilustratuak ez baitzuen garai hartan aurrera egitetik hiriburuko giroan bizi ez bazen.

Filosofia, teologia eta zuzenbidea ikasi zituen Parisen. Ikasketa aldi hartan Diderot aitaren borondatearen kontra bizi izan zen Parisen, bizimodua eskola pribatuak emanez atereaz; era berean, ezkondu ere egin zen, aitari ezer esan gabe, oinordekotzaz gabetu ez zezan. Erregimen Zaharrean, aitaren aginpidea oso zorrotza zen, aginpide feudalaren antzerakoa; aitaren borondatearen kontra ezkontzeak zigor ekonomikoa ekar zezakeen; horregatik, zuhur jokatu behar izan zuen Diderotek. Laster bere ekimen guztia Encyclopédie ospetsura, berak zuzendu zuen lan erraldoira, bideratu zuen, 1747-1766. urteetan.

Urte haietan eratu zen, orobat, Entziklopedia sortzeko lanetan jardun zen lagun- eta kide-taldea. Denak burgesiakoak ziren, eta ondo jakinaren gainean zeuden ez zutela ordurako aristokraten babesaren premiarik, bezero berri bat agertu zelako: jendea, batzuek «gizateria» edo «herria» esaten ziotena. Parisko eta Frantziako beste hiri handi batzuetako burges, eskulangile, merkatari eta finantzari apalek osatzen zuten giza talde horrek ez zuen oraindik talde-ezaugarri berezirik, eta prest zegoen beste giza taldeetatik bereizi behar zuten liburu, margolan, antzerki, janzkera eta hizkerak erosteko.

Diderotek itzulpengintzan jardun zuen hasieran. Temple Stanyanen Greziaren Historia (1743), Lord Shaftesburyren Merezimenduari eta bertuteari buruzko gogoeta (1745) eta Robert Jamesen Medikuntza hiztegi unibertsala (1746-1748) itzuli zituen; alegia, gerora bere ibilbide filosofiko eta literarioan garrantzi handia izan zuten gaiak. 1746an argitaratu zuen lehen liburua, filosofiazko elkarrizketa bat, Pensées philosophiques; bertan, arrazoia agerpenaren gainetik zegoela aldezten baitzuen. Liburua kondenatu eta bahitu egin zuten eta, hortaz, arrakasta handia izan zuen berehala.

Errusiara, Katalina II.aren gortera 1773an egin zuen bidaia izan zen Diderot-en lanak izan zuen etenaldi bakarra. Bestalde, idatzi zituen obra ugari eta askotarikoek argitzen dute haren pentsamendu filosofikoen bilakaera. Pensées philosophiques (1746, Gogoeta filosofikoak) filosofiako obran eta Les Bijoux indiscrets eleberrian (egilearen izenik gabe argitara emana, 1748) etikari eta arteari buruzko ideiak azaldu zituen. Lettre sur les aveugles à l'usage de ceux qui voient (1749, Itsuei buruzko gutuna ikusleek erabil dezaten) obran, materialismo ateoaren alde azaldu zen, eta haren ondorioz hilabete batzuk eman zituen preso Vincennes-ko presondegian. Zientzia esperimentalez arduratua zen (De l'interpretation de la nature, 1753), materialismo mekanizistaren aurkako argudioak defendatu zituen (Réfutation de l'homme d'Helvetius, 1773), jarrera filosofikoak zehaztu zituen (Le Rêve de d'Alembert, 1769; Supplément au voyage de Bougainville, 1796an argitaratua), eta naturaren etikaren oinarriak finkatu. Rousseauk ez bezala, Diderotek gizabanakoen zoriona eta gizarte-mailako ongizatea bateratu nahi dituen etika soziala aldarrikatu zuen. Tesi horiek Le Fils naturel (1757), Le Père de famille (1758) eta Est-il bon? Est-il méchant? komedietan azaldu zituen. Era berean, estetikaren inguruko arazoez ere arduratzen zenez gero, literatura-kritikako lanak egin zituen, artistak defendatuz (Vernet, Greuze, Hubert, Robert, Chardin) eta Shakespeare edo Homero handien balioa goraipatuz haietan. Haren eleberrien eta saioen artean, aipagarrik dira La Religieuse (1760; 1796an argitara emana), komentuen aurkako idatzia, Le Neveu de Rameau (1760-1772) eta Jacques le Fataliste et son maître (1773-1796). Guztietan, elkarrizketa filosofiko biziak ageri dira, naturaren etikari eta giza askatasunari buruzko gogoetak eta literatura-sormenari buruzko arazoak.

Monument a Denis Diderot-DSC 1963w
Parisko Panteoian Dideroti eta ilustratuei eskainitako monumentua.

Deismoaren aldekoa izatea egotzi zioten, baina ideia berri eta ordu artekoen ukatzaileak aldarrikatu izanak asaldatu zituen gehienbat eliz agintariak: arrazoia jainkoari nagusitu beharra, eta ordu arte Elizako morroiek monopolioan hartua zeukaten lekua intelektualek hartu beharra. Dideroten hasierako obra guztiak joera hartakoak ziren: De la suffisance de la religion naturelle (1747, Berezko erlijioaren nahikotasunaz), La promenade du sceptique (1747, Eszeptikoaren ibilaldia). Bi obra horiek ere berehala debekatu zituzten, eta zenbat eta debeku gehiago, hainbat eta handiagoa zen egilearen ospea eta bere kideek aitortzen zioten itzala.

Obra

  • Essai sur le mérite et la vertu, Anthony Ashley Coopereek idatzita eta Diderotek frantsesera eramana (1745)
  • Pensées philosophiques, (1746)
  • La promenade du sceptique (1747)
  • Les bijoux indiscrets, eleberria (1748)
  • Lettre sur les aveugles à l'usage de ceux qui voient (1749)
  • L'Encyclopédie (1751-1772)
  • Lettre sur les sourds et muets (1751)
  • Pensées sur l'interprétation de la nature, (1751)
  • Le fils naturel (1757)
  • Entretiens sur le Fils naturel (1757)
  • Discours sur la poésie dramatique (1758)
  • Salons, arteari buruzko kritikak (1759-1781)
  • La Religieuse, eleberria (1760)
  • Le neveu de Rameau, (1761 ingurukoa)
  • Lettre sur le commerce de la librairie (1763)
  • Mystification ou l’histoire des portraits (1768)
  • Entretien entre d'Alembert et Diderot (1769)
  • Le rêve de d'Alembert, elkarrizketa(1769)
  • Suite de l'entretien entre d'Alembert et Diderot (1769)
  • Paradoxe sur le comédien (1769 ingurukoa)
  • Apologie de l'abbé Galiani (1770)
  • Principes philosophiques sur la matière et le mouvement (1770)
  • Entretien d'un père avec ses enfants (1771)
  • Jacques le fataliste et son maître, eleberri laburra (1771-1778)
  • Supplément au voyage de Bougainville (1772)
  • Histoire philosophique et politique des deux Indes, Raynalekin (1772-1781) batera
  • Voyage en Hollande (1773)
  • Éléments de physiologie (1773-1774)
  • Réfutation d'Helvétius (1774)
  • Observations sur le Nakaz (1774)
  • Essai sur les règnes de Claude et de Néron (1778)
  • Lettre apologétique de l'abbé Raynal à Monsieur Grimm (1781)
  • Aux insurgents d'Amérique (1782)

Erreferentziak

Kanpo loturak

1713

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1784

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Argien Garaia

Argien Garaia edo Ilustrazioa XVII. eta XVIII. mendeetako kultura higikundea izan zen, gizonaren funts eta oinarritzat arrazoia hartzen zuena. Ingalaterran hasi zen eta Frantzian, Alemanian eta Espainian ere mamitu zen. Eragin politikoa, zientifikoa, ekonomikoa eta soziala izan zuen. Euskal Herrian, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea da garai hartako emaitzarik nabarmenena.

XVII. mendeko filosofia arrazionalisten eta enpirikoen izpiritua bere egin zuen Ilustrazioak, eta Iraultza Burgesaren eta pentsamoldearen aitzindari ere izan zen. Zientziaren garapena funtsezkoa izan zen sorreran, aurkikuntza berriak zirela-eta, izadia modu berri batez ulertzen hasi baitzen XVII. mendean; horrela, naturak lege batzuk bazituela eta lege horiek arrazoiaren bidez argitu eta uler zitezkeela ondorioztatu zuten. Ildo horretatik abiatuta, arrazoia nagusitu zen arlo guztietan: zientzietan, gizarteko harremanetan eta mundua ikusteko moduan. Argien Garaian sortu eta egin ziren Europako lehen entziklopedia, hain zuzen ere Diderotek eta D’Alembertek egin zuten Encyclopédie ospetsua.

Aro Modernoa

Aro Modernoa edo Aro Berria Historian XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean.

Hasiera Pizkundea garaiak markatzen du, zientziak, artea, literatura eta arkitektura irauliko zituenak eta Erdi Aroari amaiera emango zionak. Ikuspegi honetatik, Aro Modernoan modernotasunaren balioak (progresoa, komunikazioa eta arrazoia) nagusitzen dira, aurreko aroaren balioen aldean. Halaber, Aro Modernoan bi munduren batuketa, Ameriketena eta Mundu Zaharrarena (Europa, Asia eta Afrika), 20.000 urtetan bereizita egon ondoren.

Encyclopédie

Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers 1751 eta 1772 artean Frantzian Denis Diderot eta Jean d'Alemberten zuzendaritzapean editatutako entziklopedia da.

XVIII. mendeko lanik handienetakotzat hartzen da, ez soilik lehen entziklopedia frantziarra izateagatik, baizik eta garai hartako ezagutzarik garrantzitsuenen sintesi bat izateagatik, ahalegin editorial handia izan baitzen.

Bere ezagutzagatik, ordezkatzen duen ahaleginagatik eta egileek eman zizkioten asmoengatik, Ilustrazioaren proiektuaren ikur, arma politiko, eta editoreen, erredaktoreen eta botere sekular eta eklesiastikoen ordezkarien arteko eztabaida ugariren arrazoia izan zen.

Entziklopedia

Entziklopedia giza jakintzaren bilduma bat da. Hitza grezierazko enkyklios paideia terminotik dator (hitzez hitzeko itzulpena "guztia zirkulu batean" da; esanahia, aldiz, "hezkuntza orokorra" da).

Frantsesezko literatura

Literatura frantsesa hizkuntza hartaz egindakoa da. Frantzia, Belgika eta Suitzako idazleak hartzen ditugu barne, baina baita beste hainbat herrialdetan jaiotako egileak ere, beti ere frantsesez idazten dutenak.

Mundu mailan oso ezagunak diren egileak eman ditu hizkuntza honek, esate baterako Victor Hugo, Alexandre Dumas, Jules Verne, Georges Simenon, Simone Beauvoir eta Marguerite Duras.

2009 arte frantsesezko 14 idazlek lortu dute Literaturako Nobel Saria, tartean Jean-Paul Sartre eta Albert Camus. Azken frantzesesezko Nobel saridunen artean Jean-Marie Gustave Le Clezio dugu 2008an.

Humanismo

Humanismoa gizakia eta giza balioak gainerakoen gainetik jartzen dituen jarrera filosofikoa da.

Index Librorum Prohibitorum

Index librorum prohibitorum et expurgatorum edo Index expurgatorius (euskaraz: Debekatutako Liburuen Aurkibidea), Eliza Katolikoak federako kaltegarritzat jo zituen argitalpenen zerrenda da. Gainera, liburuaren lehenengo partean, Elizak liburuak zentsuratzeko erabili behar zituen irizpideak ere ezarrita zeuden.

1966. urtean debekatu zuten liburu gehiago zentsuratzea, Paulo VI.a aita santuaren agindupean. Azkenengo argitalpena 1948. urtekoa izan zen, baina 1961. urtera arte zerrenda handitzen jarraitu zuten.

Index-a Eliza Katolikoaren Inkisizioak sortu zuen, 1559. urtean. Besteak beste, euren lan guztiak debekatuta zeuden egileen izenak zeuden zerrendan; edo egile batzuen jakineko lanen bat, edo anonimoenak; nahiz ezabatu edo ebaki beharreko liburuen kapitulu, orrialde edo lerroak. Lan hori liburuzainena zen nagusiki, irakurleen esku utzi baino lehen egin beharrekoa.

Iñaki Iñurrieta

Iñaki Iñurrieta Labaien (Soraluze, 1953) euskal idazlea eta itzultzailea da. 1991an Zekale artean harrapaka euskaratu zuen, Elkar argitaletxean. Eusko Jaularitzako Kultura eta Turismo Sailaren eta Gipuzkoa-Donostia Kutxaren laguntza jaso zituen. 2013tik Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko lehendakaria da.

Jean-Yves Béziau

Jean-Yves Béziau (Orleans, 1965eko urtarrilaren 15a) matematikari eta filosofo frantses bat da. Gaur egun, Cearáko Unibertsitate Federaleko ikertzailea da, Brasilen.

Logikaren alorrean lan egiten du, batez ere, logika unibertsalean eta logika parakonsistentean. Sao Pauloko Unibertsitatean filosofia doktoretza lortu zuen Newton da Costa zuzenduta. Pariseko VII-Denis-Diderot Unibertsitatean Informatika Zientzietako doktorego maila ere lortu zuen, Daniel Adlerrek zuzenduta.

Librepentsalari

Librepentsalaria delakoa egiari dagokionez iritzi bat izateko logika, arrazoia, eta enpirismoan oinarritua egon beharra duela defendatzen duen pertsona da, eta ez agintea, usadioa edota bestelako dogmetan. Alegia, gauzei buruzko iritzi egoki bat izateko analisi arrazionala eta kritikoa beharrezkoak direla. Joera filosofiko honi librepentsamendua deritzaio.

Joera honek maiz erlijioarekin talka egiten du, erlijioa nagusiki sinismenetan oinarritua baitago eta librepentsalariek maiz erlijioa zalantzan jartzeko joera dute, agnostizismo, laizismo, ateismo eta arrazionalismora joz. Era berean, librepentsalariaren kontzeptua sarri eszeptizismoa eta humanismoari lotua agertzen da, eta historiako zenbait alditan baita masoneria eta anarkismoari ere.

Marina Garcés

Marina Garcés Mascareñas (Bartzelona, 1973ko maiatzaren 30a) filosofo, irakasle eta saiakeragile katalana da. Filosofia irakasten du Zaragozako Unibertsitatean, eta pentsamendu kritiko eta esperimentala lantzen duen Espai en Blanc proiektu kolektiboaren sustatzailea da. Bere pentsaeraren kontzeptu nagusietako bat da gaur eguneko krisiei aurre egiteko alternatibak garatzerakoan kontuan hartu beharreko zer komuna. Bere ustez, filosofia bizitzeko era bat da, kalean sortu eta etenik gabe espazio pribatuan —etxean— jarraitzen duen artea, bereziki emakumeek landua.

Parisko Unibertsitatea

Parisko Unibertsitatea (frantsesez: L'Université de Paris) edo Sorbona Frantziako zaharrena , 1150 inguruan sortutakoa. Halaber, Europako urtetsuenetarikoa da, Oxfordekoa, Bolognakoa, Salamancakoa eta Coimbrakoarekin batera.

Poligrafo (idazle)

Poligrafo (antzinako grezieratik (πολυγράφος) polugraphos, poly: asko; graphos: idazketa) oso gai desberdinetaz idazten duen egileari esaten zaio.

Urriaren 5

Urriaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamazortzigarren eguna da, 279.a bisurteetan. 87 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Uztailaren 31

Uztailaren 31a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hamabigarren eguna da, 213.a bisurteetan. 153 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Vincennesko gaztelua

Vincennesko gaztelua (frantsesez Château de Vincennes) Vincennes herrian dagoen gotorlekua da, Parisetik ekialdera. XVI. eta XVII. mende artean eraiki zen. Frantzian zutik dirauen errege-gaztelu handiena da eta Europako garaiena, dorretzarrak 52 metro baititu.

Vincent Pérez

Vincent Pérez (Lausana, 1964ko ekainaren 10a - ) suitzar antzezlea da. Aita espainiarra eta ama alemana ditu.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.