David Ricardo

David Ricardo (1772ko apirilaren 18a1823ko irailaren 11) britainiar ekonomialari politiko bat izan zen, ekonomia klasikoaren ordezkari nagusienetako bat, Adam Smith eta Thomas Malthusekin batera. Ekonomian egin zituen ekarpenak anitz dira: nazioarteko merkataritzako abantaila konparatiboa, errendimendu beherakorren legea eta diru-zirkulazioaren azterketa. Negozio-gizon arrakastatsua ere izan zen eta horri esker oso aberats bihurtu zen.

Bankariaren semea, berehala erakutsiko ditu ekonomiarako dohainak eta sena, baita negozio pertsonaletarakoak ere, eta hori ez da oso arrunta ekonomilarietan. 1817. urtean argitaratu zuen Ekonomia politikorako eta zerga sistemarako oinarriak lanak ekonomia ideien bilakaera baldintzatuko du, zenbateraino eta egun ere Ricardo-ren pentsamenduz beterik egoteraino. Ricardorengan Adam Smithen eta Malthusen arrazoiketa ia osoa aurkitzen dugu, ordenamendu liberalaren eta jabetza pribatuaren justifikazioa, hain zuzen ere; nahiz eta teorietan aurrekoak baino urrunago doan eta ekonomia teoria, baita ekonomia marxista bera ere, zordun den harekiko.

A. Smith-en lana ekoizpenetik eta lan banaketatik hasten bazen ere, Ricardo-k bereari eutsiko dio salgaien balioez gogoeta eginda. Smith-en antzera, bi ondasun desberdinen balioa neurtzeko izendatzaile komunaren bila abiatuko da eta, aurrekoak legez, lana bera dela esango du.

Ricardo-ren ustetan, salgaiaren balioa adieraz daiteke hori ekoizten erabilitako lan faktorearen unitateen bitartez (zuzenean zein zeharka ezarrita, makinetan erabilitakoa gehituta).

Gero, Ricardo-k bere buruari galdetuko dio ea zein den lurjabearen errentaren izaera (kontuan izanik rent hitz ingelesak alokairua ere esan nahi duela). Errenta izango da maizterrak ugazabari lurra lantzearen truke ordainduriko saria. Ricardoren errentaren teoriak esango digu ekonomia itxi batean kapitalaren ezein hedakuntzak hondar lurren lanaren produktibitatea murriztea ekarriko duela eta, lansaria aldatzen ez denez gero, murrizte horrek etekin tasa orokorra murriztuko duela, lurjabearen errenta gehituko den bitartean. Azal dezagun mekanismoa: halako populazio batek lurrik onenak lantzen hasiko da; biztanleria gehitu ahala, sailak luberritu beharko dira eta kalitate txikiagoko lurrak landu, etekin txikiagoa lortzeko; ekoizkinen prezioa aldatuko da etekinak gero eta txikiagoak direlako, prezioak finkatu beharko dira-eta, hain errentagarri ez den ustiapenaren kostuak berdintzeko lain. Sistema horrek aukera emango die lurrik onenen jabeei errenta bat eskuratzeko, hau da, lurrik txarrenaren ustiapen kostuaren (kostua produktuaren beraren prezioa da eta errenta, hutsaren hurrengoa) eta lurrik emankorrenaren kostuaren arteko aldea.

Ricardo-k azalduriko errentaren oinarria lur guztien emankortasuna berdina ez izatean datza. Lurrik txarrenak landu behar direnean, lurrok ekoizpen kostu handiagoa izango dute, eta ondorioz emaitzei merkatu prezio handiagoa ezarri beharko diete, ekoizpen kostuaren baliokidea. Prezioak lurrik txarrenen kostuaren arabera doitu behar izateak berez dakarkie errenta lurrik onenen jabeei, eta errenta hori lurjabeok eskuratuko dute. Ricardo-ren aburuz, “produktu naturalen balio konparatiboa gehituko du azken lurretan eginiko lan soberakinak eta ez jabeari ordaindu beharreko errentak”.

Errentaren teoriak erakutsitakoaren arabera, errentak eta nekazaritza produktuak batera gehitzen badira, erabat aldatuko da gizarte produktuaren banaketa: lurjabeen errentak gehitzen badira, janari ondasunen prezioaren mendeko lansariak ere handituko dira. Horrelako baldintzetan etekinak murriztuko dira eta kapital metaketa motelduko da, eta azkenik egoera egonkorra sortuko da, hau da, biztanleriak eta ekoizpenak beren hartan geratuko dira.

Aurrerapen teknikoak eta, batez ere, nazioarteko merkataritzak, atzerriko produktu merkeagoak mugarik gabe inportaturik, prezioen goranzko joera oreka dezakete.

Ricardo, hain zuzen ere, merkataritza librearen aldekoa da (mugak irekitzea, arantzel eskubideak iraungitzea) eta industriaren eta merkatari burgesen interesak aldezten ditu. Portugaleko ardoak eta Ingalaterrako oihalak adibidetzat hartuta, kanpo merkataritzaren Abantaila Konparatiboen Teoria prestatu zuen eta horren bitartez demostratu nahi izan zuen herri guztiek etekina eskura dezaketela merkataritzatik kostu erlatibo txikiak dauzkaten ondasunak esportatuz eta gero eta nazio kostu erlatiborik handienak dauzkaten ondasunak inportatuta. Horrela bi nazioekjasoko dituzte nazioarteko merkataritzaren abantailak.

Garai hartako eztabaidagai gehienetan, Ricardo-k pentsamolde klasikoaren joera nagusia onartu eta hedatu zuen; oro har gobernuak ekonomia jardueran esku hartzearen aurka agertu zen eta gogoz bultzatu zituen merkatu beregainaren bertuteak.

David Ricardo
Portrait of David Ricardo by Thomas Phillips
Bizitza
Jaiotza Londres1772ko apirilaren 18a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
 Erresuma Batua
Heriotza Londres1823ko irailaren 11 (51 urte)
Hobiratze lekua Wiltshire
Heriotza modua berezko heriotza: Septizemia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, burtsa agentea, filosofoa eta politikaria
Lantokia(k) Londres
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa
Alderdi politikoa Whig
Ricardo - Opere, 1852 - 5181784
Works, 1852

Erreferentziak

1772

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1823

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Adam Smith

Adam Smith (Kirkcaldy, 1723ko ekainaren 16a greg./ekainaren 5ajul. - Edinburgh, 1790eko uztailaren 17a) ekonomialari eta filosofo eskoziarra. Ekonomiaren aita bezala ezagutzen da, bere Adam Smithek The Wealth of Nations (Nazioen Aberastasuna) liburu sonatuarengatik (1776. urtean argitaratua). Lan honek ekonomia diziplina akademiko moduan garatu ahal izateko oinarriak jarri zituen, eta aldi berean merkatu librean oinarrituriko ekonomia libre baten aldeko aldarrikapen sutsua izan zen. Honela, ideologia liberalaren diskurso ekonomikoari funtsezko ekarpenak egin zizkion, gure garaian ere gaurkotasuna izaten jarraitzen dutenak.

Apirilaren 18

Apirilaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta zortzigarren eguna da, 109garrena bisurteetan. 257 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Apirilaren 19

Apirilaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta bederatzigarren eguna da, 110garrena bisurteetan. 256 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Aro Garaikidea

Aro Garaikidea Frantziako Iraultzatik gaur egun arte doan epe historikoari ematen zaion izena da, Aro Modernoaren ondorengoa. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean. Frantziako Iraultzak gobernarien eta gobernatuen artean bestelako erlazioak ekarri zituen, ideologia modernoak sortuz, eta Industria Iraultzak ekoizleen eta erosleen artean bestelako erlazio sozio-ekonomikoak sorrarazi ditu, kapitalismo modernoari bide emanez. Garaikide izena eztabaidagarria da, XVIII. mende amaierako eta XIX. mendeko gertakariak bizirik dagoen inork ez baititu zuzenean bizi izan, ez dira inoren garaikideak zentzu hertsian, baina hala ere egun aski zabaldua den terminoa da.

Ekoizpen-faktore

Ekonomian, ekoizpen-faktoreak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren baliabideak dira, baina, lehengaiak ez bezala, ez dira produktuaren zati bat, baizik eta produktua ekoizteko erabili den bitarteko bat (adibidez, torloju bat egiteko burnia lehengaia da, eta torlojua egiteko makina ekoizpen-faktore bat). XIX. mendean, ekonomilariek bereizten zituzten hiru ekoizpen-faktoreak lurra (baliabide naturalak, ura, ...), kapitala (makinak, ...) eta lana ziren. Egun, giza-kapitala (langileen ezagutza eta trebetasuna) eta teknologia osatzen duten ezagutza zientifikoak beraiek ere ekoizpen-faktore gisa hartzen dira. Aldi berean, ekoizpen-faktore finkoak eta aldakorrak ere bereizten dira. Ekoizpen-faktore finkoak epe laburrera aldatzen ez direnak dira (eraikinak, makinak, ...). Lana ekoizpen-faktore aldakorra da, epe laburrera lan-indar handiagoa edo txikiagoa erabili baitaitezke (lanordu gehiago edo gutxiago).

Ekonomia klasikoa

Ekonomia klasikoa edo ekonomiaren eskola klasikoaekonomia zientzia moduan aztertu zuen lehenengo ekonomia eskola izan zen, XVIII. eta XIX. mendeko lehenengo erdian zehar garatu zena, Adam Smithek abiarazi eta John Stuart Millekin bukatu arte, tartean David Ricardo aurkitzen dela. Hala ere, ekonomiaren eskola klasikoan bildu beharreko ekonomialariei buruz iritzi ezberdinak daude. Karl Marx ekonomialariak (batzuen ustez azken ekonomialari klasikoa) sortu zuen ekonomia klasikoa terminoa eta bere iritziz kapitalismoa modu zientifiko eta ez apologetikoan aztertu zuten guztiak ere bildu behar ziren, XVII. mendeko William Petty eta garaiko aritmetiko politikoak izeneko ekonomialariekin hasita. John Maynard Keynes ekonomialariak, berriz, beste definizio bat eman zuen. Bere iritziz, eskola klasikoan merkatu-ekonomiaren akatsak (langabezia, esaterako) onartzen ez zituzten ekonomialari baikor guztiak bildu behar dira. Irizpide honi jarraiki, bere ustez Thomas Malthus elitzateke ekonomialari klasikotzat hartu behar, sistema ekonomikoaren krisiak nabarmentzen baitzituen. Eskola klasikoa muga garbien inguruan biltzea zaila bada ere, ikuspegi komunak badaude: gehienak liberalismo ekonomikoaren aldekoak ziren, ondasunen balioa lanaren bitartez kuantifikatzea eta ekonomiaren garapena ekoizpenean edo eskaintzan oinarritzea defendatzen zuten.

Ekonomia marxista

Ekonomia marxista Karl Marxen eta Friedrich Engelsen lanetan oinarritutako ekonomia eskola da. Politika ekonomiko klasikoaren kritikatik abiatuta sortutako korronte bat da.

Eskola honetako oinarrizko kontzeptu gehienak Marxek garatu zituen bere lan nagusia den Das Kapital ("Kapitala") liburuan, hala nola lan indarra, lunpenproletariotza, proletario eta burgesia (klase sozial zentzuan), klase-borroka, gainbalioa, materialismo historiko, esplotazioa eta lan-balioaren teoria.

Errendimendu beherakorren lege

Ekonomian, errendimendu beherakorren legea ekoizpen-faktore batean izandako gehikuntzek, beste faktore guztiak konstante izanik, ekoizpen-mailan eragiten duten aldaketei buruzkoa da. Zehatzago, maila batetik aurrera, ekoizpen-faktore batean izandako gehikuntzek gero eta ekoizpen-gehikuntza, ekoizpen marjinal edo errendimendu txikiagoak ekarriko dituztela ezartzen du legeak. Hasiera batean, ordea, errendimendu marjinala, ekoizpen-faktore baten unitate gehigarri bakoitzak dakarren ekoizpena alegia, gero eta handiagoa izaten da.

Ekoizpen-faktore batek hasieran erakusten duen errendimendu marjinalen gehikuntza, beste ekoizpen-faktoreekiko konbinazio optimorako gerturatzearengatik izan daiteke: adibidez, baliteke makina batek bi pertsonekin ekoizpen handiagoa izatea bi makinak pertsona banarekin baino, makinak bi pertsona aritzea eskatu egiten baitu; kasu honetan, lan-indarraren errendimendu marjinala handiagoa da pertsona batetik bietara gehitzean pertsona bakar batekin lortzen dena baino. Hasierako errendimendu gorakorren arrazoi gisa, kontuan hartutako ekoizpen-faktorearen espezializazioa ere aipatzen da: bi langile espezializatu egin daitezke lan bat egiterakoan, produktibitatea handituz horrela.

Errendimendu marjinal handienetik aurrera gertatzen den errendimendu beherakorrak, berriz, ekoizpen-faktoreen arteko konbinazio optimotik urruntzea eta administrazio-kostuen gehikuntza direla eta izaten dira. Adibidez, bi langile eskatzen dituen makina batean sei langile jartzen badira, elkarri enbarazo besterik ez diote egingo, sei langile hauek koordinatu beharrak dakarren kostuaz gainera.

Errendimendu beherakorren legea aurkitu zuten lehenak eskola klasikoko ekonomialariak izan ziren, hala nola Johan Heinrich von Thünen, Thomas Malthus eta David Ricardo. Gerora, eskola neoklasikoko ekonomialariek errendimendu beherakorren legea oinarritzat hartu zuten euren eredu ekonomiko-matematikoak osatzeko.

Ez dira nahastu behar errendimendu beherakorren legea eta eskala ekonomia kontzeptuak. Errendimendu beherakorren legea ekoizpen-faktore bakar bati buruzkoa da, baina eskala-ekonomiak ekoizpen-faktore guztietan gertatzen den gehikuntza bati buruzkoa da.

Gainbalio

Gainbalioa, teoria ekonomiko marxistaren arabera, langileek haien lan kostuaren gainetik lan eginda soberan ekoizten duten balio berria da. Ekonomia kapitalistan, kapitalistak berarentzat hartzen du balio hori eta, modu horretan aberasten da; kapitalaren metaketarako oinarria da.

Irailaren 11

Irailaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamalaugarren eguna da, 255.a bisurteetan. 111 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

John Maynard Keynes

John Maynard Keynes (Cambridge, Cambridgeshire, Ingalaterra, 1883ko ekainaren 5a - Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra, 1946ko apirilaren 21a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia teoria, keynesianismo izenaz, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa izan zen.

Materialismo historiko

Materialismo historikoa historia aztertzeko metodo marxista da. Horren arabera gizakiek ekoizleak dira funtsean eta euren beharrak asetzeko lan egiten dute; gizakien indar ekoizle eta kondizio material horietatik, hain zuzen, gizartearen harremanak eta erakundeak eratu eta historia garatzen da. Horren arabera, munduaren historia ekoizpen-modu zenbaitetik igarotzen da, eta amaieran kapitalismoaren gainbeherak komunismoa ekarriko du.

Piero Sraffa

Piero Sraffa (Turin, Italia, 1898ko abuztuaren 5a - Cambridge, Ingalaterra, 1983ko irailaren 3a) italiar ekonomialaria izan zen.

Neoklasikoen teoria aztertu eta berritu zuen, ekonomialari klasikoen lanetan oinarriturik. Irakasle izan zen Italian, Perugiako (1923) eta Cagliariko (1925-27) unibertsitateetan, harik eta 1927. urtean Cambridgeko Unibertsitate ospetsura joan zen arte; han Keynes ekonomialaria eta Wittgenstein filosofoa lagun handiak izan zituen, besteak beste. 1925. urtean Anali di Economia izeneko aldizkarian atera zuen Sulle relazioni fra costo e quantità prodotta eta 1926. urtean Economic Journal aldizkarirako idatzi zuen The Laws of Returns Under Competitive Conditions (Errendimenduaren edo mozkinaren legea konpetentzia perfektuan) izan ziren haren idatzi nagusiak. Bertan, teoria marjinalistari kritika gogorra egin zion, haren ustez teoria horren akatsak nabariak baitziren: marjinalistek merkatua konkurrentzia perfektuaren eredua oinarritzat hartuz aztertzen zuten; Sraffaren ustez, ordea, egokiago litzateke merkatua monopolioaren ikuspuntutik aztertzea, errealitatean merkatuak dituen oztopoak direla medio ez baitio hark inondik inora konkurrentzia perfektuaren ereduari jarraitzen. Ideia hori izan zen gerora J. Robinson eta E. Chamberlain ekonomialariek garatu zuten Konkurrentzia inperfektuaren analisiaren oinarria. David Ricardok eta Marxek hasitako bide beretik, gizarte-klaseen arteko errentaren banaketa aztertu zuen. 1960. urtean idatzi zuen Production of Commodities by means of Commodities liburuan balioaren teoriaren gainean idatzi zuen. Sraffak sortu zuen ereduan, salgaien presioek ekoizpen-kostuak adierazten zituzten, ekonomialari klasikoek erabili izan zuten balioaren nozioari jarraituz. 1930etik 1971rako urte artean, Works and Correspondence of David Ricardo izenburupean, 11 aletan argitaratu ziren David Ricardoren lanen argitaratzaile izan zen.

Produkzio-kostuen balioaren teoria

Ekonomian, produkzio-kostuen balioaren teoria bertan inbertitutako gastuaren araberakoa da, bai lanaren ordainketari dagokionez, baita irabazien arabera ere. Kostuak produkzio-faktoreetako edozeinek osa ditzake (lanak, kapitalak edo lurrak barne) eta zergak.

Teoriak zentzua hartzen du etengabeko eskalara itzulerari buruzko hipotesiaren arabera eta produzitu gabeko produkzio-faktore bakarraren existentziaren arabera. Hauek, ordezkapen ezaren teoremaren hipotesiak dira (beharrezko argibideak). Hipotesi hauen arabera, salgaien iraupen luzeko prezioa, salgai horren sarrera-kostuen baturaren berdina da, interes-gastuak barne.

Rikardiar sozialismo

Rikardiar sozialismoa Britainia Handian eta Irlandan XIX. mendearen hasieran garatu zen pentsalari sozialista batzuen ideia-multzoa da, zeinen arabera lana ekonomiaren eragile eta balio-sortzaile nagusia den eta, beraz, langile guztien artean banatu behar den eskuratutako etekin ekonomiko guztiak. Bereziki John Francis Bray, John Gray, Thomas Hodgskin eta William Thompson barnehartzen dira joera horren baitan. David Ricardo ekonomialaria izan zen ideia horien inspiratzailea eta hortik datorkio izena. Marxek pentsalari hauen ideiak kritikatu zituen, kapitalismoa ikuspuntu moral huts batetik kritikatu zutelako, Marxek berak eratutako materialismo historikotik urrun.

Sefardi

Sefardiak (hebreeraz: sing. סְפָרַדִּי Sefaraddi Səp̄āraddî, plur. סְפָרַדִּים Sefaraddim Səp̄āraddîm; ladinoz: pl. Sefardies) honako bi taldeetako kideak dira:

zentzu zorrotzean, Iberiar penintsulatik XV. mendean kanporatutako juduen ondorengoak;

zentzu zabalean, eta batez ere erlijio arloan, sefardi-liturgia erabiltzen duten juduak. Zentzu honetan Mizrahi juduak daude barnean eta Israelen batzuetan ashkenaziak ez diren judu guztiak izendatzeko erabili ohi da.Sefarad, hebreerazko hitzak "espainiar" esan nahi du. Sefarad (hebreeraz: ספרד Səfarád Səp̄aráḏ / Səp̄āraḏ), Biblian agertzen den toponimoa da, identifikatu gabekoa. Gero, juduek Iberiar penintsula identifikatzeko erabili zuten eta egun hebreeraz "Espainia" esan nahi du.

Historikoki lau taldetan banatuak izan dira:

Gehiengoa, 1492an Iberiar penintsulatik kanporatutako juduen ondorengoak dira, Otomandar Inperioan, batez ere Salonikan eta Istanbulen, kokatu zirenak.

Iparraldeko Marokon eta Aljerian kokatu zirenak.

Hasieran kristautasunera aldaturiko juduak gero Europara ihes egin eta bere erlijio berreskuratu zutenak.

Kriptojuduak, Penintsulan geratu eta bere erlijioa ezkutuan mantendu zutenak.

Urre-patroi

Ekonomian, urre-patroia diru-sistema bat da, non diruaren balioa, txanpon eta billeteen balioak, alegia, urre kopuru jakin bati buruzkoak diren. Izan ere, sistema horretan txanpon eta billete oro dagokion urrearekin truka daiteke nazioko banku zentralean.

Diru-politikan sistemak dakartzan ondorioak zuzenak dira: diru-igorpen berri orok dagokion urrea izan behar du bere oinarrian eta urre-patroiaren mendean dauden bi dibisak trukaneurri egonkor bat izango dute adierazten duten urrearekiko trukaneurriari esker, urrea erreferentzia nagusia eta nazioarteko diru bilakatuz horrela. Aldi berean, inflazioa kontrolpean izateko mekanismo eraginkorra da, diru-igorpenak mugatuak baitira. Aitzitik, urre-patroiarekin, besteak beste likidezia-arazoak sor daitezke eta estatuen diru-politikak aurrera eramaterakoan ahalmen handia galtzen dute, igorritako dirua gordetako urreari buruzkoa izan behar baita.Egun, ez dago herrialderik urre-patroia erabiltzen duenik bere diru-sisteman baina XIX eta XX. mendeetan munduan nagusi izan den sistema izan da, bitartean gorabehera anitz jasan baditu ere. XIX. mendearen hasieran Britainia Handiak urre-patroia finkatu zuen, mende horretan zehar munduko herrialde gehienek bereganatuko zutena. Urre-patroiak Munduko Lehenengo Gerrara arte iraungo zuen. Munduko bi gerren bitartean, Gold Exchange Standard edo urre-truke patroia nagusitu zen: sistema honetan billeteen atzean urrea zegoen nagusiki baina beste aktibo zenbaitekin batera (libera esterlinak eta dolarrak batez ere).

1929ko kraxaren ondoren, sistemak porrot egin zuen. Bigarren Mundu Gerra bukatzerakoan, Bretton Woodseko akordioen ondoren, urre-patroia jarraitzen zuen herrialde bakarra Ameriketako Estatu Batuak izan ziren eta beste herrialde guztientzat dolarra bihurtuko zen erreserbarako dibisa. 1971. urtean urre-patroia bertan behera utzi Estatu Batuek, dolarrak jasaten zuen itzulketa-presioari aurre egiteko. 1973 urtean hasitako krisialdi ekonomikoaren arrazoi nagusi bat izango zen hori. 1998 urtean Suitza izan zen urre-patroia bertan behera utzi zuen azken herrialdea.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.