Danimarka

Danimarka[1] (danieraz: Danmark ˈd̥ænmɑɡ̊ ahoskatua), ofizialki Danimarkako Erresuma (danieraz: Kongeriget Danmark, ˈkɔŋəʁiːəð ˈd̥ɛnmɑɡ̊ ahoskatua), Iparraldeko Europako estatu bat da, Suediaren hego-mendebaldean eta Norvegiaren hegoaldean kokatua, hegoaldean Alemania mugakide duena. Erresumak bi lurralde autonomo ditu Ipar Atlantikoan: Groenlandia eta Faroeak. Eskandinaviar herrialde bat da, eta historiaren nahiz kulturaren aldetik lotura estuak ditu bere auzoko Suedia eta Norvegiarekin. Kopenhage du hiriburu.

Danimarka monarkia konstituzionala da, demokrazia parlamentariotzat eratua. Herrialde zentralizatua da, baina Groenlandiak eta Faroeek autogobernua dute. Danimarka kontinentalean dautza erresumaren botere judizial, legegile eta exekutiboa. Faroeak erresumaren barnean dagoen herritar-komunitatea da; eta Groenlandia, bereizirik dagoen eta autodeterminazio eskubidea onartzen zaion herria. 1973an Danimarka Europar Batasuneko kide bihurtu zen, baina Faroeek eta Groenlandiak kanpoan geratzea erabaki zuten.

Danimarkako Erresuma
Kongeriget Danmark
Danimarkako bandera Danimarkako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Guds hjælp, Folkets kærlighed, Danmarks styrke (Jainkoaren laguntza, Herriaren maitasuna, Danimarkaren indarra)
Ereserkia: Der er et Yndigt Land (nazionala)
(Herrialde eder bat bada)
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Kopenhage
Hizkuntza ofiziala(k) daniera1
Herritarra daniar edo danimarkar[1]
Gobernua Monarkia konstituzional
 -  Erregina Margarita II.a
 -  Lehen ministroa Mette Frederiksen
Sorrera
Azalera
 -  Guztira 43,098.31 km2 (134.)
 -  Ura (%) 1,64
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2011) 5.671.050 (111.)
 -  Dentsitatea 129 bizt./km2 (88.)
Dirua Daniar koroa (DKK)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 452
Internet domeinua dk
1 koofiziala groenlandierarekin Groenlandian eta faroeerarekin Faroeetan.
2 Danimarkako aurrizkia Groenlandia eta Faroeak kenduta.

Geografia

Satellite image of Denmark in July 2001
Danimarka satelite irudian

Jutlandiako penintsulak eta zenbait uhartek (Sjaelland, Fionia, Vendsyssel-Thy, Lolland, Falster, Bornholm) osatua; Groenlandia eta Faroe Uharteak ere Danimarkaren menpe daude. 43.069 km² eta 5.167.000 biztanle (danimarkarrak, daniarrak). Hainbeste uharterekin itsasertz luzea dauka Danimarkak, 7.314 kilometroko ertza hain zuzen ere. Danimarkako inongo puntu ez dago itsasertzetik 52 kilometro baino urruago. Bestalde, 68 kilometro luze den muga dauka Jutlandian Alemaniarekiko.

Danimarkan iparraldeen dagoen puntua Skagen da, 57°43′23 iparraldera hain zuzen ere, hegoaldeen dagoen puntua berriz Gedser, Falster uhartean. Bornholm uhartea berriz Danimarkako uharteditik urrun samar dago, Baltikoan ondo sartuta. Urrutiago daude oraindik Faroeak eta Groenlandia, hauek Ozeano Atlantikoan.

Lurralde zapala da (gune gorena: Ejer-Bavnehøj, 172 m). Ibai eta erreka ugari daude, laburrak. Klima ozeanikoa du, heze samarra, izan ere itsasoz inguraturik dago, mendebaldean Skagerrak itsasartea baitu eta ekialdean berriz Kattegat itsasartea.

Historia

Neolito arotik bizi da jendea Danimarkako lurretan. Brontze Aroan zibilizazio aurreratu bat izan zen bertan. Erromatarrek jutoen leinu germanikoa kokatu zuten gaur egungo Jutlandian, heruloak ekialdeko irletan eta daniarrak Suedia hegoaldeko Eskania eskualdean.

III. mendean danioek hartu zuten gaur egungo Danimarka jutoak eta heruloak beren lurraldeetatik kanporatuz. IV. eta VI. mendeen arteko migrazio handietan jutoek, anglo eta saxoiekin batera, Ingalaterra konkistatu zuten. Heruloek berriz Odoakro erregearen gidaritzapean Mendebaldeko Erromatar Inperioaren bukaera ekarri zuten 476. urtean Erroma konkistatuz.

Bikingoen garaia

Wikinger
Marinel daniarrak, XII. mendea.

VIII. mendetik X.eraino, daniarrei, suediarrei eta norvegiarrei bikingoak zeritzen. Europa osoan barna ibili ziren, kolonizatzen, arpilatzen eta salerosten.

X. mendean Harald erregeak Danimarkako lurraldea kristautu eta batu zuen, eta 1017an haren iloba Kanuto Ingalaterrako koroaz jabetu eta Ingalaterra, Danimarka eta Norvegia elkartu zituen Danimarkako Erreinuan. Kanuto II.a hil ondoren (1036), ordea, berriro bereizi ziren hiru estatuak.

Erdi Aroa

Erdi Aroan elizaren eta erregeen arteko loturak estutu ziren eta feudalismoa finkatu zen. XII-XIII. mendeetan Valdemar etxearen eskutik Danimarkako koroa Europako iparraldean nagusitu zen. Absalon apezpikua izan zen garai hartako estrategarik handiena, Itsaso Baltikoko piratekin bukatu eta itsasoz haraindiko Estoniako lurrak konkistatuz. Ordukoa da Dannebrog banderaren kondaira ere. Itsaso Baltikoaren gaineko kontrol honi esker ekonomia asko indartu zen eta urte oparoak izan zituen, baina Alemaniako merkatari-hirien ezinikusia irabazi zuen eta 1343. urtean Hansa ligak Danimarkari gerra deklaratu eta garaipena lortu zuen. Valdemar IV.ak bere lurren subiranotasuna mantentzeko kalte-ordain handiak onartu behar izan zituen.

1397. urtean Margarita I erreginak Norvegia, Suedia eta Danimarkako monarkiak batu zituen Kalmarko Batasunean Estatu handi eta boteretsua osatuz. Suedirarren eta daniarren arteko lehia ordea handia zen eta hainbat matxinaden ondoren Suediak askatasuna lortu zuen 1523an. Norvegia eta Danimarkak elkarrekin jarraituko zuten 1814 arte.

Erreforma

1520. urtearen inguruan Luteranismoa iritsi zen Eskandinaviara. 1534 eta 1536 arteko gerra zibilak protestanteen garaipena ekarri zuen. Nobleek apezpiku katolikoak atxilotu zituzten eta abade-etxe eta monasterioak konfiskatu. XVI. eta XVII. mendeetan Kristian IV.a erregearen eskutik Danimarkak borroka ugaritan hartu zuen parte hegoaldean indarra hartzen ari zen katolikoen aurka eta iparraldean gero eta indartsuagoa zen Suediaren aurka.

Aro modernoa

1849 arte absolutismoa izan zen nagusi, eta lehenago eskuratutako hainbat lurralde galdu zituen; Napoleonen gerretan haren alde borrokatu ondoren Norvegia eman behar izan zion Suediari (Kielgo ituna, 1814), eta Schleswig eta Holstein galdu zituen 1864an. XIX. mende bukaeran gizarte aldaketa sakonak izan ziren: industriaren hazkundearekin batera langile migrazio handiak gertatu ziren, sindikatuak sortu ziren, nekazaritza eraberritu zen eta legedi aurrerakoia ezarri zen.

XX mendea

Neutrala izan zen Lehen Mundu Gerran, eta neutral iraun nahi izan bazuen ere, Hitlerren osteek inbaditu zuten 1940an. Naziek daniarrekin elkarlana bultzatu nahi zuten hala ere, eta 1943an hauteskundeak egitea ere onartu zieten, alderdi komunista kanpoan utzita izan arren. Naziek beren aldetik juduak atxilotzeari ekin zioten eta askok Suediara ihes egin zuten. Normandiako Lehorreratzea gertatu zenean, naziak beldur ziren polizia daniarrak arazo bihurtuko ote ziren eta denak atxilotzea erabaki zuten. Gehienek hala ere Suediara alde egin zuten baina atxiloturiko 2.000 poliziak Alemaniara deportatuak izan ziren eta gehienak ez ziren itzuli. Daniar erresistentziako burua zen Ole Lippmanek Erresuma Batuko Royal Air Forcerekin batera planifikatu zuen Kopenhagen zeuden alemaniarre egoitzen aurkako aire erasoa. 1945eko martxoaren 22an izan zen. 123 zibil hil ziren (hegazkin batek nesken eskola baten kontra jo baitzuen) eta 26 preso politikotatik 18k ihes egitea lortu zuten.

Nazio Batuen Erakundeko (1945) eta NATO-ko (1949) kide da, eta Europako Ekonomia Erkidegoko kidea 1973tik. 1992an Maastrich-eko Itunari ezezkoa eman zion Danimarkako herriak, baina baietz esan zion 1993an. Urte horretan sozialdemokratek koalizio gobernua eratu zuten, Poul Nyrup Rasmussen sozialdemokrata Lehen ministro dela.

Gobernua eta administrazioa

Sistemaren deskribapena

Queen Magrethe sep 7 2005
Margarita II.a erregina.

1849an Danimarkako monarkia konstituzional bihurtu zen. Erregea (edo erregina) estatuaren batasun-ikur garrantzitsuena den arren, funtzio protokolarioak dituen pertsonaia bat da, botere exekutiboa erabat gobernuaren esku baitago.

1953tik aurrera Danimarkako botere legegilea ganbera bakarreko parlamentuaren esku dago. Parlamentua herritarrek aukeratzen dute gutxienez lau urtetik behin, nahiz eta lehen ministroak hauteskundeak aurreratzeko ahalmena duen. Parte hartze handia izan ohi da hauteskundeetan, % 85 ingurukoa. Sistema proportzionala denez, botoen % 2 baino gehiago lortzen duten alderdi guztiak ordezkatuta daude parlamentuan, baita Faroe Uharteak eta Groenlandiako ordezkariak ere.

Alderdi asko dauden arren, garrantzitsuenak sozialdemokratak eta liberalak dira nagusi. Sozialdemokratek Bigarren Mundu Gerratik 1982ra eta 1993tik 2001era agindu zuten. Tradizioz langile alderdia izan arren, egun klase ertainen ordezkariak dira gehienbat. Liberalek (popular-kontserbadoreekin batera) 1982tik 1993ra eta 2001tik aurrera gobernatu dute azken hauteskundeetaraino. Hauteskunde hauek 2011eko irailaren 15ean izan ziren eta liberalek irabazi bazuten ere, sozialdemokratek osatu dute gobernua beste bi alderdirekin batera. Helle Thorning-Schmidt lehen ministro izatea lortu duen lehen emakumezkoa izan da.

Bestalde, 1908an Fredrik Bajerrek Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Danimarkan ez ezik Europan ere erakunde bakezaleak bultzatzeagatik.

Lehen ministroen zerrenda

Margrethe II erreginarekin, hauek izan dira herrialdeko gobernuaren buruak 1972tik gaur egun arte:

  • Anker Jørgensen (1972-73).
  • Poul Hartling (1973-75).
  • Anker Jørgensen (1975-82).
  • Poul Schlüter (1982-93).
  • Poul Nyrup Rasmussen (1993-2001).
  • Anders Fogh Rasmussen (2001-09).
  • Lars Løkke Rasmussen (2009-11 eta 2015-)
  • Helle Thorning-Schmidt (2011-15)

Banaketa administratiboa

Denmark regions

Danimarka 5 eskualdeetan banatzen da. 2007tik aurrera ezarri zuten banaketa administratibo mota hau. 2007ra arte konderritan banatzen zen herrialdea. Hona hemen egungo eskualdeen zerrenda:

Eskualdea Hiriburua Hiri handiena Biztanleria Azalera (km²) Biz. dentsitatea
(bizt./km²)
Hovedstaden Hillerød Kopenhage 1,645,825 2,561 642.6
Midtjylland Viborg Århus 1,237,041 13,142 94.2
Nordjylland Aalborg Aalborg 578,839 7,927 73.2
Sjælland Sorø Roskilde 819,427 7,273 112.7
Syddanmark Vejle Odense 1,194,659 12,191 97.99
Danimarka Kopenhage Kopenhage 5,475,791 43,094 127.0

Groenlandia eta Faroeak

Nahiz eta Danimarka estatu zentralizatua den, Faroe uharteei eta Groenlandiari autonomia eman zitzaien 1948 eta 1979 urteetan hurrenez hurren. Aurretik konderri estatusa zuten. Gaur egun, bi autonomiadun lurralde horiek, beraien gobernu eta legebiltzar propioa dute. Hala ere, Danimarkako Parlamentuan bi eserleku ditu lurralde bakoitzak.

Demografia

Danimarkan 5.557.709 biztanle daude. Bi metropoli eremu handi daude, Kopenhagekoa (%33,8) eta Århuskoa (%22,3), bien artean herrialde osoko populazioaren erdia gainditzen dutelarik. Ondorengo datuak 2012ko erroldakoak dira.

# Metropoli eremua Biztanleak
1 Kopenhage 1.937.611
2 Århus 1.245.046
3 Aalborg 201.142
4 Odense 191.610
5 Esbjerg 114.244
6 Vejle 108.021
7 Randers 94.221
8 Viborg 93.819
9 Kolding 89.071
10 Horsens 81.565
# Hiria Biztanleak
1 Kopenhage 551.900
2 Århus 252.107
3 Odense 168.798
4 Aalborg 126.556
5 Frederiksberg 100.814
6 Esbjerg 71.579
7 Randers 61.121
8 Kolding 57.540
9 Horsens 54.450
10 Vejle 51.804

Danimarkako biztanle gehienak jatorri germaniar-gotikoa dute, historiaurrean bertan bizi ziren leinuen ondorengo dira. Groenlandian inuit jatorriko herritarrak daude, baita Feroe Uharteetako herritarrak ere.

Inmigrazio tasa %6 ingurukoa da. %96 baino gehiago arraza zurikoa da (daniarra edo Europako beste herrialderen batekoa). Gainerakoak Afrika edo Asiatik etorritako etorkinak edo beraien ondorengoak dira.

Daniera da estatuko hizkuntza ofiziala, eta Danimarka osoan hitz egiten da. Alemana hegoaldeko zenbait lurraldetan hitz egiten da.

Erlijioz, daniar gehienak (%84) Estatuko Elizako kide dira (luteranoak). Gainerako gehienak katolikoak dira. Hala ere, etorkinen artean musulmanak gero eta gehiago dira, biztanleria osoaren %3 inguru.

Ekonomia

Ekonomiaren oinarriak nekazaritza (laboreak, patata), abeltzaintza eta industria (nekazaritza gaiak, kimika, botika gaiak, mekanika gaiak) dira. Arrantzak ere garrantzia du. Biztanleen bizi maila garaia da, orohar.

Kopenhage hiriburua Eskandinavia-Baltiko eskualdeko ekonomi zentru indartsua da, izan ere 50 kilometroren barruan 3'5 milioi biztanle izanik Europa iparraldeko hirigune populatuena baita. Horrela, Suedia eta Danimarkaren Barne produktu gordinaren %25a ekoizten du. Atzerriko 2.100 konpainia finkatu dira Kopenhagen, jarduera desberdinak betetzen dituztenak. Sektore garrantzitsua medikuntza, biologia eta ikerketak osatzen dute, horregatik sarritan eman izan zaio "Medicon Valley" ezizena. Untzigintza ere aipatzekoa da, bertan baitago munduko ontziegile nagusia den Maersk konpainiaren egoitza nagusia. Azkenik Microsoft konpainiak Europa Iparralderako egoitza bertan ezarri du.

Energia ustiaketari dagokionez, Ipar itsasoan petrolio ugari du eta munduko exportatzaileen artean 32.a da. Argi-indarra sortzeko ikatza erabiltzen badu ere, dagoeneko ekoizpenaren % 25-28a haize-sorgailuek sortzen dute.

Azpiegiturak

Garraioa

Danimarkan garraioaren inguruan egindako lanik garrantzitsuenak uharte arteko zubiak izan dira, izan ere Belt Handiko zubia (Europako luzeena, munduko hirugarrena) eta Øresund zubiari esker Eskandinavia Europa kontinentalarekin errepidez eta trenbidez lotzea lortu baita.

Kopenhageko aireportua Eskandinavia guztiko handiena da, eta herrialdeko hiri handi guztiek beren aireportua ere badute.

Ferri zerbitzu bikaina dauka Danimarkak, bai uharteen artean eta baita Norvegia, Suedia, Alemania eta Poloniarekin lotzen dutena ere.

Azkenik aipatzekoa da bizikleta dela daniarren garraiobiderik gustokoena eta 12.000 kilometrotik gorako bidegorri sarea egina dago.

Aireportuak

See source Wikidata query..

Energia

Danimarka ingurugiroa eta energia berriztagarrietan aintzindaria den herrialdea da. 70. hamarkadan energiaren %50a energia eoliko bidez lortzeko helburua finkatu zuen eta gaur egun jadanik %20ra iritsi da, mundu mailan bosgarrena, indar elektrikoaren kontsumoan 56. izan arren. Horretarako Jutlandiako mendebaldeko kostan hamar itsasparke eoliko ditu, tartean munduko bigarren handiena den Horns Rev 2 bere 91 haize-sorgailuekin, Esbjergetik 60 kilometrotara itsasoan barrena. Mundu mailako haize-sorgailuen ekoizle handiena ere bada, merkatu guztiaren %38a (2003) ekoizten duelarik.

Samsø irla bereziki da aipagarria, izan ere bertako biztanleen elektrizitatea %100ean energia eolikoak sortzen baitu (10 aerosorgailuko itsasparkea dute) eta beroaren %75a berriz eguzki-energia eta biomasa-energiarekin lortzen baitute.

Bestalde 2009ko abenduan Klima aldaketari buruzko XV konferentzia antolatu zuen Nazio Batuen Erakundeak Kopenhagen[2].

Kultura

Literatura

Hans Christian Andersen da zalantza barik daniar idazlerik ezagunena mundu mailan haur-literaturan egindako lanagatik ("Sirenatxoa" eta "Ahatetxo itsusia"). Azpimarratu behar da Nobel Saridunak izan ziren Henrik Pontoppidan (1917), Karl Adolph Gjellerup (1917) eta Johannes Vilhelm Jensen (1944).

Filosofoen artean Søren Kierkegaard da nagusi. Bere pentsakerak eragin handia izan zuen ondorengo Eskandinaviako eta Alemaniako idazle eta filosofoetan.

Musika

Herrialdeak eta hiriburuak musika tradizio luzea daukate, eta Danimarkako Erret Orkestra munduko zaharrenen artean dago. Carl Nielsenek (1865-1931) sei sinfonia eta bi opera idatzi zituen. Ballet arloan, August Bournonville azpimarratzekoa da. Kopenhageko jazz jaialdia, Aarhusekoa, Roskilde Festival eta Aalborgeko Blues Festival ezagunak dira Europa eta mundu mailan. Azkenik, Lars Ulrich, Metallica taldearen baterista, Rock and Roll Hall of Fame-n sartu den lehenengo daniarra izan da.

Zinema

Zinema mailan Lars von Trier eta beste zenbait zuzendarik Dogma95 proiektua aurrera atera zuten 1990eko hamarkadaren hondarretan eta hau izan da daniar zinemagintza famatu egin duen proiektua. Hauek baino lehen, nabarmentzekoa da Bille August (Pelle the Conqueror, 1988), Oscar eta Urrezko Palma sariak irabazi zituena. Halaber, oso aipagarria da Mundu hobe batean (Susanne Bier, 2010), ingelesa ez den hizkuntzaz egindako filmik onenaren Oscar saria eskuratu zuena.

Kirola

FCK-Brøndby
FC København eta Brøndby IF tadeen arteko partida.

Danimarkako kirol nagusia futbola da, baina aipatzekoak dira eskubaloia eta txirrindularitza ere bai, besteak beste.

Futbolari dagokionez garaipenik handiena Danimarkako futbol selekzio nazionalak lortu zuen 1992an Eurokopa irabaztean eta ondoren 1995eko FIFA Konfederazio Kopa ere irabazi zuten. Klub mailan aipatzekoak dira Danimarkako Superligan aritzen diren FC København eta Brøndby IF taldeak. Beste batzuk aipatzekotan Aalborg BK, Odense BK eta Aarhus GF.

Eskubaloiari dagokionez nesken selekzioa da aipagarriena, Olinpiar Jokoetan hiru urre, eta Munduko Txapelketa bat ere irabazi baitute, baita Europako hiru txapelketa ere. Mutilen selekzioak 2008 eta 2012ko Europako txapelketak irabazi ditu eta 2011.ko Munduko Txapelketan bigarrena izan da.

Txirrindulari famatuak ere izan ditu Danimarkak, hala nola 1996ko Frantziako Tourraren irabazlea izan zen Bjarne Riis eta baita Michael Rasmussen ere.

Azkenik tenisari dagokionez Caroline Wozniacki aipatu behar da, 2011ean WTAko lehenengo postuan dagoena.

Zientzia

Danimarkak zientzilari handiak eman ditu eta hainbatek Nobel Saria irabazi ere bai. Hona hemen Nobel sarituen zerrenda:

Fisikako Nobel Saria:

Kimikako Nobel Saria:

Medikuntzako Nobel Saria:

  • 1903: Niels Ryberg Finsen (Faroetarra), Lupus vulgarisaren tratamenduan argia erabiltzeagatik.
  • 1920: August Krogh, biriketako gas elkartrukea eta kapilareen fisiologia finkatzeagatik.
  • 1926: Johannes Fibiger, minbiziaren etiopatogenia aztertzeagatik.
  • 1943: Henrik Dam, K bitaminaren aurkitzeagatik.

Daniar ospetsuak

Ondasun nabarmenak

Gizateriaren Ondareak

UNESCOk 5 toki izendatu ditu Gizateriaren Ondare Danimarkan. Honako hauek dira:

  1. Roskildeko katedrala (Seelandian) XII. eta XIII. mendeen artean eraikitako katedral gotikoa.
  2. Kronborg gaztelua (Seelandian) XV. mendekoa. Bertan William Shakespeare inspiratu zen "Hamlet" bere liburu famatua idazteko.
  3. Jellingeko harriak (Jutlandian) X. mendekoak, inskripzio errunikoekin.
  4. Wadden itsasoa (Alemania eta Herbeherekin batera.)
  5. Ilulissateko izotzezko fiordoa (Groenlandian)

Gaztelu eta jauregiak

Danimarkak gaztelu eta jauregi ugari daude uharteetan banatuta. Honako hauek dira garrantzitsuenak:

Kultura eraikinak

Katedralak eta elizak

Bikingoen aztarnak

Monumentuak

Aisialdia

Natura

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. Zuzeu.com: Kopenhageko goi bileraren ertzak

Kanpo estekak

.nu

.nu Niueri dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Ingelesezko nu eta new hitzen irakurketaren arteko antzekotasuna dela-eta, erabilera ugaria izan du. Domeinu hau, era berean, Suedia, Herbehereak, Danimarka, Norvegia eta Belgikan erabili da askotan, danieraz, suedieraz eta nederlanderaz nu hitzak orain esan nahi duelako. Errusian nu hitzak biluzik esan nahi du eta pornografia webguneentzako erabili izan da bertan.

1996ko Frantziako Tourra

1996ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 83. edizioa izan zen. 1996ko ekainak 29 eta uztailak 21 artean ospatu zen, 3765 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatua, garaileak batez beste 39,236 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Herbehereetako Hertogenbosch herrian hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

Miguel Indurain, aurreko bost edizioen garailea izan zena, berriz ere faborito nagusia zen. Bere arerioen artean Tony Rominger, Yevgeni Berzin, Bjarne Riis, Alex Zülle eta Laurent Jalabert zeuden.

Garailea Bjarne Riis daniarra izan zen, 2007an 1996ko Tourra irabazi ahal izateko EPOa hartu zuela aitortu zuena.

Baltikoa

Baltikoa edo Itsaso Baltikoa Europaren iparraldeko itsaso bat da, inguruan herrialde hauek dituena:

Suedia

Finlandia

Errusia

Estonia

Letonia

Lituania

Polonia

Alemania

DanimarkaSkagerrak eta Kattegat itsasarteek banatzen dute Itsaso Baltikoa Ipar Itsasotik. Gainera, hiru golko garrantzitsu daude Europa iparraldeko itsaso honetan: Ekialdean, Rigako Golkoa, Estonia eta Letonia artean, gainontzeko Itsaso Baltikotik, Estoniako uharterik handiena den Saaremaak eta herrialde honetako bigarren uharterik handiena den Hiiumaak banandua dagoena, eta Finlandiako Golkoa, Estonia, Finlandia eta Errusia artean. Iparraldean, berriz, Botniako Golkoa dago, Finlandia eta Suedia banatzen dituena.

Daniera

Daniera (dansk) Iparraldeko germaniar hizkuntza bat da. Sei milioi inguru hiztun ditu, batez ere Danimarkan eta Alemaniako iparraldeko Hego Schleswig eskualdean. Hizkuntza ofiziala da Danimarkan eta Faroe uharteetan (Faroeetan, faroerarekin batera), eta hizkuntza gutxituaren estatusa du Hego Schleswigen.

Danimarkako bandera

Danimarkako bandera kolore gorriko atzealdea eta gurutze zuri batez osatuta dago. Suedia, Norvegia, Finlandia eta Islandiako banderak honetan oinarrituta daude. Munduko bandera nazional ofizial zaharrena dela esan ohi da.

Oinarrian Eskandinaviako gurutzea du.

Banderaren izena Dannebrog da. Christiern Pedersen (1520) idatzian esaten denez 1219. urtean Estonian kristautasuna zabaltzeko egindako espedizio batean gerran zebiltzala zerutik bandera hau erori zen. Borroka irabazi zutenez zorte onaren seinale gisa hartu zuten daniarrek.

Danimarkako futbol selekzio nazionala

Danimarkako futbol selekzio nazionala herrialde hartako futbol federazioak (Dansk Boldspil-Union, DBU) abiatu zuen 1908an, lehenengo partida ofiziala jokatu zutenean.

1992an Europako txapeldunak izatea lortu zuten.

Eskandinavia

Eskandinavia (danieraz eta suedieraz Skandinavien; norvegieraz Skandinavia) Europako iparraldean dagoen hizkuntza eta kultura arloko eskualde bat da, Norvegia, Suedia eta Danimarka herrialdeek osatua. Batzuetan Finlandia eta Faroeak ere Eskandinaviako kidetzat ageri dira, baina ez da zuzena.

Era berean, Eskandinaviatik at daude baina harekin harreman estua dute beste lurraldeok ere: Islandia, Groenlandia (Danimarka) eta Åland (Finlandia).

Europa

Europa kontinentearen mugak hauexek dira: Ozeano Atlantikoa mendebalderantz, Artikoa iparralderantz, Ural mendiak eta Ural ibaia ekialderantz, Kaspiar itsasoa, Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza hego-ekialderantz eta Mediterranear itsasoa hegoaldean. Asiarekin batera Europak superkontinente bat osatzen du: Eurasia. Superkontinente horren bostena da Europa. Zabalerari begiratuz gero, Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da, 11.000.000 km² izanik Ozeania baino apur bat handiagoa baita. Biztanle kopuruaren aldetik, berriz, hirugarrena da, Asiaren eta Afrikaren atzetik. Europako biztanleak 2001. urtean 666.498.000 zirela kalkulatu da.

Europari izena ziurki grekotar mitologiako pertsonaia baten izenetik datorkio. Izan ere, Zeusek (zezen baten irudipean) Europa bahitu eta bortxatu egin zuen. Beste azalpen arrunt batek ereb semitikotar hitzetik (ilunsentia esan nahi du) datorkiola dio.

Hegoaldeko Danimarka

Hegoaldeko Danimarka (danieraz Syddanmark) 2007tik aurrera Danimarkan sorturiko bost eskualdetako bat da. Eskualdeak 12.191 km²-ko azalera du eta 1.201.547 biztanle (2012). Hiri handiena Odense bada ere, eskualdeko hiriburua Vejle da.

Jutlandia penintsularen hegoaldeaz gain ekialdeko Fionia, Langeland, Ærø eta Als uharteak hartzen ditu.

Independentzia

Independentzia herrialde bat beste baten menpean ez egoteari deritzo. Herrialde batek, independentzia osoa ez duenean, neokolonialismo deritzo; egoera hau Afrikako herrialde batzuetan ematen da bereziki. Bi herrialdeen artean harremanak daudenean, autonomia egoera hartzen du.

Ipar Europa

Ipar Europa Europako kontinentearen iparraldean dagoen eskualde geografikoa da. Ez du muga garbirik, baina eskuarki honako herri hauek osatzen dute:

Eskandinaviako herrialdeak: Danimarka, Finlandia, Norvegia eta Suedia.

Itsaso Baltikoko herrialdeak: Estonia, Lituania eta Letonia, baita Iparraldeko Polonia eta Ipar-Mendebaldeko Errusia.

Ipar Itsasoko herrialdeak: Islandia, Irlanda, Erresuma Batua, Herbehereak, Belgika, Luxenburgo, baita Iparraldeko Alemania ere.

Ipar itsasoa

Ipar itsasoa Ozeano Atlantikoaren ipar-mendebaldean kokatutako itsasoa da, Norvegia eta Danimarkako kostak ekialdean, Britainia Handiko irlak mendebaldean eta Alemania, Herbehereak, Frantzia eta Belgika hegoaldean dituena. 960 kilometro luze eta 580 kilometro zabal da, eta 570.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.

Skagerrak itsasartearen bidez, Ipar itsasoa eta Baltikoa lotzen dira, Danimarka, Norvegia eta Suediaren artean. Hegoaldean Atlantikoarekin bat egiten du Calaisko itsasartearen bitartez, eta iparraldean Norvegiako itsasoan zehar, tartean Shetland uharteak daudelarik.

Arrantzagune nagusi izan da (bakailaoa, sardinzarra).

Gaur egun garrantzi handiagoa dute 1970ean han aurkitu ziren petrolio eta gas natural hobiek.

Jens Christian Skou

Jens Christian Skou (ˈjɛns kʁæsdjæn ˈsɡʌʊ̯ˀ ahoskatua; Lemvig, Danimarka, 1918ko urriaren 8a - Risskov, Aarhus, 2018ko maiatzaren 28a) daniar kimikaria izan zen.

Mendebaldeko Europa

Mendebaldeko Europa Gerra Hotzean sortutako kontzeptu sozio-politikoa da. Hori dela eta, geografiak baino areago Gerra Hotzaren politikak eta ekonomiak markatu zituen mugak Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean. Honela, Mendebaldeko Europa AEBekin bat egin zuten herrialde kapitalistek osatuko lukete. Herrialde neutralak ekonomia motaren arabera sailkatzen ziren mendebaldean edo ekialdearen artean.

Mendebaldeko herrialdeek, gainera, kultura, ekonomia, historia eta politika loturak partekatzen dituzte munduko beste herrialde gehiagorekin, batik bat Ameriketan (Mendebaldea).

Honako herrialde hauek dira Mendebaldeko Europakoak:

Alemania

Andorra

Austria

Belgika

Danimarka

Erresuma Batua

Espainia

Finlandia

Frantzia

Grezia

Herbehereak

Irlandako Errepublika

Islandia

Italia

Liechtenstein

Luxenburgo

Malta

Monako

Norvegia

Portugal

San Marino

Suedia

Suitza

Vatikano Hiria

Aldi berean, Mendebaldeko Europa Europako eskualde geografikoa ere bada, muga laburragokoak. Nazio Batuen Erakundeak honako herrialde hauek sartzen ditu:

Alemania

Austria

Belgika

Frantzia

Herbehereak

Liechtenstein

Luxenburgo

Monako

Suitza

Niels Bohr

Niels Henrik David Bohr (Kopenhage, Danimarka, 1885eko Urriaren 7a – Kopenhage, Danimarka, 1962ko Azaroaren 18a) daniar fisikaria izan zen. Atomoaren egitura eta mekanika kuantikoaren inguruan egin zituen bere lanik garrantzitsuenak.

Prusiako Erresuma

Prusiako Erresuma (alemanez: Königreich Preußen) egungo Alemania, Polonia, Danimarka, Lituania eta Errusiako eskualde batzuk 1701 eta 1918 artean okupatu zituen erresuma izan zen. 1870tik aurrera Alemaniar Inperioaren estatu nagusi eta gailena izan zen, bertoko erregeak Alemaniako enperadoreak ere izanik. Estatuaren sorrera Brandenburgo-Prusian gertatu zen, Brandenburgoko margraviatoa eta Prusiako dukerriaren batasun pertsonaletik sortua eta, konkista militarren bitartez, lurraldeak lortu zituen bere hedapena finkatzeko.

Trek–Segafredo

Trek–Segafredo (UCI kodea: TFS) Luxenburgoko txirrindularitza talde profesionala da. 2011 izango da bere lehenengo denboraldia errepideetan, eta UCI ProTour mailan egongo da.

Taldearen erreferente nagusiak Andy eta Fränk Schleck anaiak ziren, beraien bizitza osoa CSC/Saxo Bank taldean igaro ondoren. Hauekin batera Fabian Cancellara suitzarra egon zen.

Flavio Becca Luxenburgoko enpresaria izan da taldearen babesle nagusia Trek eta Mercedes Benzekin batera.

Europako herrialdeak
Europako bandera Europar Batasuneko estatu kideak Europako bandera

AlemaniaAustriaBelgikaBulgaria • Danimarka • Erresuma BatuaErrumaniaEslovakiaEsloveniaEspainiaEstoniaFinlandiaFrantziaGreziaHerbehereakHungariaIrlandako ErrepublikaItaliaKroaziaLetoniaLituaniaLuxenburgoMaltaPoloniaPortugalTxekiar ErrepublikaSuediaZipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak: Turkia · Ipar Mazedonia

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.