Coruñako geltokia

Koordenatuak: 43° 13′ 10″ N, 8° 14′ 37″ W / 43.21944°N,8.243516°W

Infobox train2.png
A Coruña
Estacionrenfeacoruña
Interior Estación San Cristovo

Geltokiko fatxadaren eta barrualdearen ikuspegiak
Kokapena
Helbidea Joaquín Planelles Riera kalea, z/g; 15007
Udalerria Coruña,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea 31412
Irekiera 1935
Bidaiariak Renferen Distantzia Ertaina: 885.389 (2011)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria
Zerbitzuak Ordainpeko aparkalekua Autobus eta Taxi geralekua Komunak Kafetegia Kotxe alokairua Dendak Telefonoa Itxaron gela Pertsonadun leihatila
Nasa kopurua 4
Trenbide kopurua 6
Jabea Adif
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Abiadura handia Avant, Alvia
Distantzia luzea Arco, Trenhotel
Distantzia ertaina Renfe Distantzia Ertaina
Bestelakoak Bus 5, 11, 14, 20, 22
Taxi

A Coruña-San Cristovo edota A Coruña izenez ere ezaguna, Coruña (Galizia, Espainia) hirian kokatzen den tren geltoki nagusia da, eta Mallos-Geltokia auzoan dago. Eraikina, Antonio Gascué Etxeberria ingeniariak estilo neorromanikoan eraikia, 1935an inauguratu zen eta gaur egun Adif enpresa publikoaren jabetzakoa da, Renfe Operadora eragileak ustiatzen duelarik.

Geltokiak Renfe Operadora eragilearen distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Eraikina Joaquín Planells kalean dago, Outeiroko Errondaren ondoan, hiriko erdigunetik bananduta. Geltokia Hirian zama garraioentzako beste geltoki bat dago, San Diego izenekoa.

Kokapena

Geltokia zabalera iberiarra duten 800 linea (León-A Coruña trenbidea) eta 822 lineen (Zamora-A Coruña trenbidea) muturrean dago.

Bestalde, Olmedo-Zamora-Galizia abiadura handiko linean ere sartuko da, Galizia eta espainiar meseta lotuko dituena eta horren zati den A Coruña-Ourense tartea dagoeneko irekita dagoena, 2011ko abendutik.[2]

Historia

Trenbidea Coruñara heldu zen 1875ko urriaren 10ean, Coruña eta Lugo arteko trenbide tartea ireki zenean, Palentzia hiriraino luzatzea espero zena.[3] Lanak Asturias, Galizia eta Leóngo Trenbideen Konpainiak (A.G.L.) burutu zituen,[4] zeinak Noroeste konpainiaren lanak jarraitu baitzituen, azken honen porrotaren ondoren. Dena dela, A.G.L.k ere zailtasun ekonomikoak izan zituen eta 1885ean Norte konpainiak trenbidea bereganatu zuen.[4] Urte horretan Villagatóngo Brañuelas herria eta Ponferrada arteko trenbide tartea ireki zen, Coruña eta Madril lotuz, Venta de Baños bitartez. Lotura hori eginda, Norte konpainiak Coruñan geltokia eraikitzea erabaki zuen, garaiko azpiegiturak behin-behinekoak zirelako. Hala, oin laukizuzeneko eraikin bat egin zen, bi altuerakoa eta albo batera trenbideak kokatu zirela, markesina batekin.

Helsinki Hauptbahnhof 2005 08
Helsinkiko geltoki nagusia, 1911koa, Coruñako geltokiaren antza dauka.

XX. mendearen hasieran Norte konpainiaren monopolioa arriskuan zegoen, Miguel Primo de Riverak 1926an bultzatutako Guadalhorce plana zela eta. Plan honen helburua espainiar trenbide sarea handitzea zen, garaian erradiala zena. Eraiki nahi ziren trenbide berrien artean Zamora-Ourense-A Coruña arteko linea zegoen, Galiziara hegoaldetik sartzea ahalbidetuko zuena.

1935ean Antonio Gascué Etxeberriak trenbide berriko geltokiaren eraikina bukatu zuen.[5] Zeuden bi geltokiak bereizteko, Norte konpainiaren geltokiari La Coruña-Término izena jarri zioten, eta geltoki berriari, beste geltokitik 400 metrora, La Coruña-San Cristóbal izendatu zitzaion. Trenbideen ezartzeak atzerapenak jasan zituen, gerra zibila eta zailtasun teknikoengatik. 1943ko apirilaren 14an, RENFE 1941tik trenbideen ustiatzaile bakarra zela, Santiago de Compostela eta Coruña arteko trenbidea bukatzea lortu zen, eta lehenengo trenak heltzen hasi ziren San Cristóbalgo geltokira. Hala ere, Zamorarainoko trenbidea ez zen bukatu 1957ra arte. Ordutik, eskualdeko tren geltokia izatetik distantzia luzeko trenak jasotzera ere pasa zen, batik bat Madrildik zetozen trenak jasoz.[6] Horregatik, trafiko guztia geltoki bakarrean biltzea erabaki zen, eta geltoki berriak zuen modernotasuna, ekipamendu hobeekin eta dimentsio handiekin, Norte konpainiaren geltokia ordezkatu zuen. 1958an Norteren trenbidea trenbide berriarekin lotzeko zatia eraiki zen, eta 1964an Norteko geltoki zaharrak sutea izan zuen eta suntsituta gelditu zen.[6]

80ko hamarkadan geltokiko fibrozementuzko markesina ordezkatu zen, nasei argitasun gehiago ematen dizkioten beste batengatik.

2000ko hamarkadan geltoki intermodala eraikitzeko lehiaketa proposatu zen, aurkeztutako proiektuen artean zazpi hautatu zirela, 2011ko maiatzean horien artean bat aukeratzeko. Proposamenak Rafael Moneo, Richard Rogers, MVRDV, Toyo Ito, Juan Herreros, Cruz y Ortiz eta César Portela arkitektura estudioek aurkeztu zituzten, eta César Portelaren proposamena hautatu zen. 2012ko amaiera aldera Espainiako Gobernuak proiektuaren irabazleei eskatu zieten proposamen berri bat aurkeztea, kostuak murrizteko asmoz.[7]

Geltokia

Alvia 730 Talgo A Coruña
Geltokiaren barrualdeko ikuspegia.

Eraikinaren oinak U forma hartzen du, cul-de-sac moduko geltokietan ohiko eskema dena. Eraikuntza granito, altzairu eta beirazkoa da, eta simetria apurtzen duen dorre batekin amaituta dago izkin batean.

Trenbideak jasotzen dituen espazioa 100 metro luze da.[6] Zabalerari dagokionez, 33 metro ditu, lau nasa biltzen dituelarik, bi izkinekoak eta beste bi zentralak, sei trenbideri zerbitzu emateko. Aurreko guztia egitura metaliko batez estalita dago, eta horren ondoren 160 metro luze den beste babes bat dago.[6]

Bestibulua handia da, itxaron-gela, informazio puntu, txartela-salmenta, kafetegi, liburudenda eta bestelako lokal komertzial, komunak, kotxe alokairua eta kanpo aparkalekuak dituela.

Zerbitzuak

Abiadura Handia

2011ko abenduaren 10ean Olmedo-Zamora-Galizia abiadura handiko linearen tarte bat ireki zen, Ourense eta Coruña artekoa. Tarte honetatik Avant zerbitzuak ibiltzen dira Ourense-Empalme eta A Coruña geltokien artean.

Distantzia Luzea

Alvia eta Arco zerbitzuek hiria Madril, Bartzelona, Euskadi eta Gaztela eta Leónekin lotzen dute.

Zerbitzua Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga Oharrak
Alvia Madrid-Chamartín Segovia-Guiomar • Medina del Campo • Zamora • Puebla de Sanabria • A Gudiña • Ourense-EmpalmeSantiago de Compostela A Coruña-San Cristóbal Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Medina del Campon trenbide zabaleraren aldaketa
Alvia Barcelona-Sants Camp de Tarragona • Lleida PirineusZaragoza-DeliciasTuteraCastejón de EbroTafallaIruñeaGasteizMiranda de EbroBurgos-Rosa de Lima • Palencia • Sahagún • León • Astorga • Bembibre • Ponferrada • O Barco de Valdeorras • A Rúa-Petín • San Clodio-Quiroga • Monforte de Lemos • Ourense-EmpalmeSantiago de Compostela A Coruña-San Cristóbal Astean zentzu bakoitzeko 4 tren
Zaragozan trenbide zabaleraren aldaketa egiten da
Vigo eta Gijónera loturak
Alvia Alacant-Terminal Villena Alta Velocidad • Albacete Los Llanos • Cuenca-Fernando Zóbel • Madrid-Puerta de AtochaMadrid-Chamartín • Segovia-Guiomar • Medina del Campo • Zamora • Puebla de Sanabria • A Gudiña • Ourense-EmpalmeSantiago de Compostela A Coruña-San Cristóbal Astean zentzu bakoitzeko tren 1
Valladolid, Madril eta Albaceten trenbide zabaleraren aldaketa egiten da
Arco
Camino de Santiago
Hendaia IrunDonostia-Iparraldeko GeltokiaZumarragaAltsasuGasteizMiranda de EbroBriviescaBurgos-Rosa de Lima • Palentzia • Sahagún • León • Astorga • Bembibre • Ponferrada • O Barco de Valdeorras • A Rúa-Petín • Monforte de Lemos • Ourense-EmpalmeSantiago de Compostela A Coruña-San Cristóbal Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Hendaian ez du bidaiaririk jasotzen
Bilbo eta Vigora loturak
Trenhotel
Rías Gallegas
Madrid-Chamartín Ávila • Medina del Campo • Zamora • Puebla de Sanabria • A Gudiña • Ourense-Empalme • O Carballiño • Santiago de Compostela A Coruña-San Cristóbal Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Trenhotel
Galicia
Barcelona-Sants Camp de Tarragona • Lleida PirineusZaragoza-DeliciasTuteraCastejón de EbroLogroñoBurgos-Rosa de Lima • Palentzia • León • Astorga • Ponferrada • O Barco de Valdeorras • A Rúa-Petín • San Clodio-Quiroga • Monforte de Lemos • Sarria • Lugo • Curtis • Betanzos-Infesta A Coruña-San Cristóbal Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Zaragozan trenbide zabaleraren aldaketa egiten da

Distantzia Ertaina

Renfe Distantzia Ertainaren zerbitzuek Santiago de Compostela, Vigo, Pontevedra eta Ourense hiriekin eta tarteko herriekin lotzen dute.

Zerbitzua Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga Oharrak
Avant Ourense-Empalme Santiago de Compostela A Coruña-San Cristóbal
MD Vigo-Guixar Redondela de Galicia • Arcade • Pontevedra • Vilagarcía de Arousa • Pontecesures • Padrón • Santiago de Compostela • Cerceda-Meirama A Coruña-San Cristóbal
MD Monforte de Lemos Sarria • Pedrelo-Celtigos • Lugo • Rabade • Baamonde • Parga • Guitiriz • Teixeiro • Curtis • Piñoi • Cesuras • Oza dos Ríos • Betanzos-Infesta • Cecebre • Cambre • O Burgo Santiago • Elviña-Universidade A Coruña-San Cristóbal
MD Ferrol Neda • Perlio • Barallobre • Cabanas-Areal • Pontedeume • Perbes • Miño • Betanzos-Cidade • Betanzos-Infesta • O Burgo Santiago • Elviña-Universidade A Coruña-San Cristóbal
MD Ferrol Perlio • Cabanas-Areal • Pontedeume • Perbes • Miño • Betanzos-Cidade • Betanzos-Infesta • Cecebre • Cambre • O Burgo Santiago • Elviña-Universidade A Coruña-San Cristóbal

Kanpo estekak

    Beste hizkuntzak

    This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
    Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
    Images, videos and audio are available under their respective licenses.