Cookie

Cookie bat (['ku.ki] ahoskatzen da; hitzez hitz ingelesez gaileta esan nahi du) web zerbitzari batek erabiltzailearen fitxategi sisteman (erabiltzailearen nabigatzailean) idazten duen testu-fitxategi txiki bat da. Erabiltzaileak webgune hori kargatuko duen aldi bakoitzean, nabigatzaileak cookie hori atzera bidaliko dio zerbitzariari, erabiltzailearen aurreko jarduera jakinarazteko. Horrela, zerbitzariak erabiltzaile horri modu pertsonalizatuan erakutsi ahal izango zaio webguneko informazioa.

Hauek dira ohiko erabilerak:

  • Aurreko saio batean erabiltzaileak edukiak ikusteko hautatu dituen aukerak gordetzea (hizkuntza, adibidez), hurrengo saioetan hasieratik edukiak horrelaxe ikus ditzan.
  • Erabiltzailearen konputagailuaz informazioa jasotzea, adibidez: IP helbidea, sistema eragilea, nabigatzailearen mota edo ea une honetan erregistratuta dagoen webgunean.
  • Denda birtual bateko erosketa-poltsa bat kudeatzea.
  • Erabiltzaileak bisitatu ohi dituen webguneei buruzko informazioa jasotzea.
  • Erabiltzaileak webgune horretan duen izena eta pasahitza gordetzea, webgunea bisitatuko duen aldi guztietan horiek berriro tekleatzeko beharrik ez izateko.

Cookie-en bidez nabigatzen ari denaren inguruko ohiturak ondorioztatu daitezke eta ondorioz cookie-en erabilera maltzurra egin daiteke. Herrialde batzuetan lege bereziak sortu dituzte erabiltzaileen pribatutasuna babesteko. Hala ere, cookie-ek testu-fitxategi txikiak dira eta ezin dute ezabatu konputagailuko daturik, leiho berririk ireki, edo zabor-posta sortu, batzuetan esan den moduan.

Cookie baten segurtasuna hiru puntutan oinarritzen da: bisitatzen ari den webgunearen segurtasuna, bisitariaren nabigatzailearen segurtasuna eta ea cookie-a enkriptatuta bidaltzen den. Hiru puntuetako batean segurtasuna ez badago ziurtatuta hacker batek irakur litzake cookie-aren datuak.[1]

Inplementazioa

HTTP cookie exchange
Web orri bat eta zerbitzari baten arteko elkar truke posible bat. Bertan zerbitzariak cookie bat bidaltzen du nabigatzailera eta nabigatzaileak atzera bueltan.

Teknikoki, cookiak web zerbitzariak aukeratutako datu multzo bat dira eta testu fitxategi moduan nabigatzailera bidaltzen dira. Fitxategi hau nabigatzaileak gordetzen du eta web orri berri bat eskatzen denean atzera web nabigatzaileari bidaltzen du, aldaketarik egin gabe. Azken finean, aurretik egindako aldaketen memoria bezala jokatzen du cookieak. Cookierik egongo ez balitz web zerbitzarira egiten diren eskaera guztiak toki berdinera bidaliko lukete eta cookien bidez aurreko egoera batean oinarritutako web orria erakutsi daiteke.

Cookiea sortzen duen zerbitzariak iraungitze data bat jarri diezaioke fitxategiari, horrela, data horretan fitxategia ezabatu egingo da. Iraungitze datarik jartzen ez bada cookiea nabigatzailea ixten denean ezabatzen da, ez besteak bezala, saiotik saiora gorde egiten dela. Horregatik, iraungitze data duten cookieak iraunkorrak direla esaten da.

Nabigatzaileko aukerak

Egungo web nabigatzaile gehienek cookieak onartzen dituzte. Normalean erabiltzaileari nabigatzaile ezagunenek ondorengo hiru aukera nagusiak eskaintzen dituzte:

  • Edozein cookie onartzen da
  • Erabiltzaileari galdetzen dio cookie bakoitza onartu nahi duen
  • Ez ditu cookieak onartzen

JavaScript onartzen duten nabigatzaile gehienek helbideen lekuan javascript:alert("Cookies: "+document.cookie) idatziz aktibo dauden cookieak ikusi daitezke.

Erreferentziak

  1.    .
Amerikar ingeles

Amerikar ingelesa (ingelesez American English) Estatu Batuetan ingelesak duen dialekto eta ahoskeren multzoa da. Munduan ama hizkuntza ingeles dutenen bi herenak Estatu Batuetan jaioak dira. Kanadako aldaerak oso antzekoak dira.

Ingelesaren erabilera britainiar kolonizazioaren garaian hasi zen. Lehendabiziko ingelesezko hiztunak XVII. mendean Ipar Amerikara iritsitako kolonoak izan ziren; baina garai hartan, nederlandera, frantsesa, gaztelania, alemana, suediera, eskoziera, galesa, Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera eta finlandierazko hiztunak ere baziren, amerindiarrez gain, jakina.

Baltzola (leizea)

Baltzola Diman (Bizkaia) dagoen haitzuloa edo leizea da. Egia esateko, bi dira kobazuloak, handiak biak.

Billy Wilder

Billy Wilder (1906ko ekainaren 22a, Sucha Beskidzka, Austria-Hungariako Inperioa - 2002ko martxoaren 27a, Beverly Hills, Kalifornia) film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea izan zen. Egungo Poloniako judutar jatorrizko familia batean jaioa, 1933an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Hollywood-eko Urrezko Garaiko zuzendari onenetarikotzat jotzen da, haren film frankok kritikagileen zein ikusleen harrera beroa jaso zutelako.

Cookie Monster

Cookie Monster (euskaraz Gaileten Monstruoa) ala Triki, Sesame Street haur telebista saioko pertsonaia bat da. Ile urdinez beteriko, izaera basati eta odolberoa, eta begi irtenak dituen munstro goseti bat da. Hortzarik gabeko ahotzarra du. Ahots nahiz izaera zakarra ditu, nahiz eta gaiztoa ez izan. Mintzatzeko modu oso oinarrizkoa du. Sesame Street saioko zaletuen artean pertsonaia gogokoenetako bat da.

Izenak ongi adierazten duen bezala, gailetak gogokoak ditu oso. Bere esaldi ospetsuenak: Nik gailetak nahi!, Nik gailetak jan! eta Aumm nam niam niam niam!, azken hau ahoa gailetez betea duenean esandako onomatopeia.

Dianne Wiest

Dianne Evelyn Wiest (wiːst ahoskatua; Kansas City, Missouri, 1948ko martxoaren 28a) estatubatuar telebista eta zinemako aktorea da, Oskar bi irabazi dituena.

Galleta

Galleta (frantsesetik: galette) elikagai bat da. Labean egiten den orea da irinaz, gurinaz, arrautzaz eta azukrez osatua.

Horrez gain, galletek beste osagai batzuez eginak egon daitezke, adibidez fruitu lehorrez, txokolatez edo marmeladaz.

HTTP

HTTP edo HyperText Transfer Protocol (Hipertestuaren transferentziarako protokoloa) World Wide Webean datuak elkartrukatzeko erabiltzen den protokoloa da. Hasierako helburua HTML orrialdeak argitaratu eta jasotzeko bidea ahalbidetzea zen.

HTTPk badu SSL bitartez kodetutako HTTPS deritzon aldaera bat ere.

HTTPk bi bertsio ditu: HTTP/1.0 RFC 1954 estandarrean definituta eta HTTP/1.1 RFC 2616 estandarrean definituta.

Jack Lemmon

Jack Uhler Lemmon III (Newton, Masachusets, 1925eko otsailaren 8a - Los Angeles, Kalifornia, 2001eko ekainaren 27a) aktore estatubatuarra zen, bere belaunaldiko sarituenetakoa.

Harvarden ikasi ondoren, 50 harmakadaren bukaeran hasi zen zineman, Billy Wilderren eskutik. Bikote ahaztezinak osatu ditu hainbat aktorekin, Tony Curtis, Walter Matthau edo Shirley MacLainekin besteak beste. Save the Tiger filmarengatik Oscar bat jaso zuen. Beste 6 aldiz izendatu zuten.

Puxikaren minbiziak jota hil zen.

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzia Akademiak gidoigile bozkatuenari ematen dion saria da. Izendapenak gidoigileek egiten dituzte, baina irabazleak akademiko guztien artean erabakitzen dira. Ondorengo zerrenda ekoizpen urtearen arabera da sailkatua. Hau da, 1999ko saridunak 2000n jaso zuen Oscar. Irabazleak lehenengoak agertzen dira, letra lodian.

Melissa Leo

Melissa Chessington Leo (Manhattan, New York, 1960ko irailaren 14a) estatubatuar aktorea da, zineman eta telebistan aritutakoa. 2008an Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen.

Nora Ephron

Nora Ephron (New York, 1941eko maiatzaren 19a - ibidem, 2012ko ekainaren 26a) estatubatuar eleberrigilea, gidoigilea eta zinema-zuzendaria izan zen. Los Angelesen egin zituen ikasketak. Kazetari gisa aritu zen lanean 1963tik 1968ra, New York Post egunkarian. 1970eko hamarraldian, zutabegilea izan zen Esquire eta New York aldizkarietan. Wallflower orgian (1979), Entsalada eroa (1975) eta Emakumeei buruzko gauzak (1978) lanetan biltzen ditu bere artikuluak eta zutabeak. Samintasuna (1983) eleberria oinarri hartuta (bere ezkontzari eta dibortzioari buruzkoa), Amaitu da pastela (1986) filmerako gidoia idatzi zuen. Alice Arlenekin batera, Cookie (1989) filmerako gidoia idatzi zuen, eta ahizpa Delia Ephronekin, Silkwood (1983) eta Hau da nire bizitza (1992) filmetako gidoiak. Noraren gidoiak dira, halaber, Harryk Sally aurkitu zuenean (1983) eta Nire zeru urdina (1990) filmekoak. Horretaz gainera, Hau da nire bizitza filmaren zuzendaria izan da, eta Zerbait gogoratzeko (1993) filma idatzi eta zuzendu du. Julia & Julia du azken lana (2009).

Patricia Neal

Patsy Louise "Patricia" Neal (Packard, Kentucky, 1926ko urtarrilaren 20a - Edgartown, Massachusetts, 2010eko abuztuaren 8a) estatubatuar aktorea izan zen, telebistan eta zineman aritutakoa.

Pink Flamingos

Pink Flamingos 1972ko John Waters estatubatuar zinema zuzendariaren filma da.

Simpsondarrak telesaileko pertsonaiak

Simpsondarrak telesaileko pertsonaiak.

Spyware

Spyware ordenagailutik informazio pertsonala internetetik transmititzen duen softwarea da, erabiltzaileak jakin edo onespena eman gabe. Software mota hau ez dute antibirus programek detektatzen eta horregatik behar dira SpyBoot motako softwareak.

Stalag 17

Stalag 17, 1953ko Billy Wilder austriar-estatubatuar zinema zuzendariaren gerra drama-komedia film bat da. Donald Bevan eta Edmund Trzcinskiren izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. William Holden, Don Taylor, Robert Strauss, Neville Brand, Harvey Lembeck, Peter Graves, Sig Ruman eta Otto Preminger aktoreek antzeztu zuten.

Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (William Holden) irabazi zuen, bai eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Billy Wilder) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Robert Strauss) izendapenak jaso ere.

The Fortune Cookie

The Fortune Cookie, Erresuma Batuan Meet Whiplash Willie (euskaraz Zortearen Gaileta eta Whiplash Willie Topatu) 1966ko Billy Wilder poloniar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta ekoiztutako komedia filma bat da. Gidoia I.A.L. Diamond eta Billy Wilder berak idatzi zuten. Jack Lemmon, Walter Matthau, Ron Rich eta Judy West aktoreek antzeztu zuten.

1966ko Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Walter Matthau) irabazi zuen.

Walter Matthau

Walter John Matthau (New York, 1920ko urriaren 1a – Santa Monica, 2000ko uztailaren 1a) AEBetako komedia aktorea izan zen, Oscar sariaren irabazlea.

Zortearen galleta

Zortearen galleta edo fortune cookie galleta fin eta kurruskaria da, barruan, labekatzean, paperezko tira bat sartu zaiona. Paper horrek mezua darama ireki duenentzat; mezua profezia zein aholkua izan daiteke. Batzuetan, mezua txantxetakoa izan daiteke: loterian aterako den zenbakia, esaterako, edo etorkizunari lotuta dauden txantxak ("Kontua ez baduzu ordaintzen gorriak pasako dituzu"). galleta hauen jatorria Ameriketako Estatu Batuetan dago, bertako Asiako jatetxeetan. Izan ere, turismoaren eraginez, gaur egun jatetxe txinatarretan eta Txinan berean (Hong Kongen eta Pekinen) oso ohikoak bihurtu dira. Horregatik, askoren ustetan, ohitura txinatarra da. Gaur egun, bestetik, Interneten bidez zibergalletak eskaintzen dira baita ere.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.